Upload
others
View
6
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
BIZKAIKOHITZA
BILBOKO UDALA
Etxegabeek kiroldegietan igaro dute konfinamendua b Barakaldon, hiru hilerako etxebizitza bermatudiete haietako hainbati b BesteBi eta Agharas elkarteek «egiturazko irtenbideak» eskatu dituzte b 2-3
Etorkizuna,hutsik
Ondarea Bisitak jasotzeko prestdago Zeberion zaharberritu duten
Albitzuko frantses estiloko karobia
6Osasuna Gorlizko etengabekoarretako gunea ixteko arriskuaz
ohartarazi dute sindikatuek
5Ostirala
2020ko ekainaren 19aXI. urtea450. zenbakia
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 19aAstekoa
Natalia Salazar Orbe Barakaldo
Barakaldoko Lasesarre kiroldegia
ateak zabaltzeko prestatzen ari
da. Konfinamendua han igaro zu-
ten etxegabeen arrastorik ere ez
da geratuko irekitzen dutenera-
ko. Berriz ere kalean geratuko di-
rela salatu dute zenbait eragilek.
Udalak ukatu egin ditu salaketok.
Esan du inor ez dutela babesgabe
utzi, eta haien esku jarri dituzten
baliabideak zerrendatu ditu: ater-
petxea, eguneko egoitza eta Eus-
ko Jaurlaritzak etxebizitza parte-
katuak eskuratzeko emandako
diru laguntza.
Amazigen Bizkaiko Agharas el-
kartea etxebizitza partekatuak
bilatzen laguntzen ari zaie etxerik
ez duten gazte migratzaileei. Ho-
rietako batzuentzat lortu dute,
baina bada oraindik lortu ez due-
nik ere. Hala azaldu du Riduane
Txakutx bertako kideak. «Ba-
tzuek Goiztiri elkartearen egoi-
tzan egiten dituzte ordu batzuk.
Hala ere, batez ere, kalean daude.
Jantoki sozialean jaten dute, bai-
na ez dute beste baliabiderik».
Erakunde publikoei egiturazko
konponbidea eskatu die, eman
duten irtenbidea «lardaskeria
bat» dela iritzita.
51 etxegabe bizi ziren elkarre-
kin Lasesarreko kiroldegian kon-
finamenduan. Juan Antonio Piza-
rro Barakaldoko Udaleko zinego-
tziak azaldu du Lasesarreko
gaueko aterpea eta Santa Teresa
eguneko egoitza zabalik daudela.
«Erabiltzaile bat ere ez da geratu-
ko kalean. Denei eskaini zaie al-
ternatiba bat». Etxegabe ba-
tzuentzako etxe partekatua bila-
tzeko prozesua ere koordinatu du
udalak. 25entzako lekua aurkitu
dute. Beste erakunde eta elkarte
batzuekin elkarlanean ari dira
gainerako etxegabeei irtenbidea
emateko.
Agharas da elkarte horietako
bat. Sare sozialetatik ere zabaldu
du etxea partekatzeko prest dau-
denentzako mezua. Aterpetxean
egon diren gazte migratzaileei ir-
tenbidea bilatu nahi die Txaku-
txek. Hala ere, kexu ere bada. «Ez
zaizkit ondo iruditzen plantea-
tzen ari diren irtenbideak. Egitu-
razko irtenbideak behar ditu ara-
zo honek». Hiru hilabeterako la-
guntza aurreikusi du Jaurlaritzak
pertsona horientzako. «Eta gaz-
teek eurek bilatu behar dute alo-
kairua». Horretan laguntzeko
«bitartekari lana» egiten ari da
elkartea. «Hiru hilabeterako
etxea bermatzen zaie, eta kito,
gero kalera, hain justu negua da-
torrenean».
Egoera horretan dago Amine
Benmehen. Aljeriarra da, kazeta-
ria, eta 36 urte ditu. Koronabirusa
pasatu zuen Barakaldoko aterpe-
txean, eta, gero, Lasesarreko ki-
roldegian bukatu zuen konfina-
mendua. Bertan izan zen joan den
asteko asteazkenera arte. Esker
oneko hitzak besterik ez ditu jaso
duen laguntza eta arreta guztia-
gatik. «Gauza polit asko aurkitu
ditut Euskal Herrian, benetan».
Etengabe errepikatzen duen esal-
dia da. Hala ere, ez daki hiru hila-
beteren buruan zer gertatuko den
bere bizitzarekin. «Beldur naiz,
eta kezkatuta nago, baina ezin
dut ezer egin. Ez daukat lanik».
Aljeriatik ihes egin zuen egoera
politikoak bultzatuta. «Bost urte
egin nituen Aljeriako telebista
kate batean berriemaile lanetan.
Gero arazoak hasi ziren. Manifes-
tazioak egiten ziren ostiralero.
Nire nagusia presidentearen
anaiaren lagun mina zen. Hamar
hilabetean ez genuen jaso solda-
tarik». 2019ko azaroaren 5ean
iritsi zen Euskal Herrira. Agharas
elkartearen bitartekaritzarekin,
eliza batean egin zituen lau hila-
bete. Gero, Barakaldoko aterpe-
txean egon zen. Han zegoela iritsi
zen koronabirusa.
Esker ona denentzatFededuna da, eta sinetsita dago
bidea egingo duela gero ere. «Ki-
roldegitik ateratzean kalean gera-
tuko nintzela uste nuen, baina
Jainkoak logela bat hiru hilabetez
alokatzeko aukera oparitu zi-
dan». Goiztiri eta Agharas elkar-
teei eta udalari eskerrak eman
dizkie, baina etorkizunera begira
ez du argirik ikusten: «Hiru hila-
beteok pasatuta, ez dakigu iraile-
an zer gertatuko den. Ez dakigu
ezer».
Antzeko egoeran dago Ayub
Mazar ere. Marokokoa da, 22 urte
ditu, eta zortzi hilabete daramatza
Barakaldon. «Badakigu hiru hila-
beterako etxea izango dugula.
Hortik aurrera, ez dakigu zer ger-
tatuko den gurekin».
Marokotik ihes egin zuen, sol-
dadutza egin nahi ez zuelako.
«Nire herrialdean derrigorrezkoa
da egitea. Nik ikasi egin nahi dut.
Beste kezka eta jakin-min batzuk
ditut».
Ez bata ez bestea ez daude geldi.
Mazar gaztelera eskoletara joaten
da, eta sukaldaritza ikastaro bat
egiten ari da. «Praktikaldia egiteko
noiz deituko didaten zain nago».
Benmehen ere ikasten ari da.
Biltegiko laguntzaile ikastaroa
egin du. Gaztelera ikasteko bi
ikastaro egiten ari da. Horrez
gain, Agharas elkarteak bertako
bizilagunek migratzaileak ezagu-
tzeko darabilen programa batean
ere ikasten du gaztelera. «Ama
baten modukoa den emakume
batekin elkartzen naiz asteazke-
netan, ordu eta erdiz, gaztelera
praktikatzeko. Oso pozik ari naiz
harekin, eta esker ona besterik
ezin dut adierazi».
Era horretako dinamiken hel-
burua zein den azaldu du Txaku-
txek: «Aurreiritzi asko kentzen
laguntzen du, eta pertsona horie-
kiko enpatia sortzen. Hizkuntza
ikastearena aitzakia baino ez da.
Egiturazkoirtenbide bateskatu duteKonfinamendua Barakaldoko Lasesarrekiroldegian pasatu zuten etxegabebatzuei etxebizitza partekatuak eskainidizkiete hiru hilerako b Aukerarekinpozik, baina etorkizunera begirakezkatuta mintzatu dira horietako bi
Protesta.Berri-Otxoak plataformaren protesta,
salatzeko Barakaldoko Udalak etxegabeak
baliabiderik gabe uzten dituela. BERRI-OTXOAK
Erabiltzaile bat ere ez da geratuko kalean.Denei eskaini zaiealternatiba bat»Juan Antonio PizarroBarakaldoko Udaleko zinegotzia
«Gazte haueibultzadatxo bat emanezgero, denbora gutxianlana aurkitzen dute;langileak dira»Riduane TxakutxAgharas elkarteko kidea
«Emakume batekinelkartzen naiz asterogaztelera praktikatzeko.Oso pozik ari naizharekin»Amine BenmehenEtxea aurkitu duen migratzailea
«Hiru hilabeterakoetxea izango dugulabadakigu. Hortikaurrera, ez dakigu zergertatuko den gurekin»Ayub MazarEtxea aurkitu duen migratzailea
‘‘
Ibai Maruri Bilbao
Etxegabeek kiroldegietan pasatudute konfinamendua. Kasu ba-tzuetan hoteletara ere eroan di-tuzte. «Guztiok harrapatu gaitujokoz kanpo. Bilbon behintzat ezda erantzun txarra eman. Etxeba-koak 24 ordu egon dira konfina-tuta, ezagutzen ez duten eta au-keratu ez duten jendearekin, eu-rek erabaki gabe eta noiz arteizango den jakin gabe. Bakoitza-ren arazoak eta adikzioak ere horegon dira; ez da erraza kudeatzen.Eta uste dut ondo egin dela», esandu Joseba Gayak (Laudio, Araba,1971). Etxebakoen eskubideen al-deko BesteBi plataformako boze-ramaile eta Bizkaiko Caritasekoetxegabeen arloko arduradunada. Hala ere, espero du hurrengobatean erakunde publikoek gau-zak «hobeto» egitea, «erantzunduinagoa ematea».Etxebako bakoitzaren egoera
ezberdina da. Adikzioak dituzte
batzuek, buruko eritasunak edo
bestelako gaitzak. Hori kontuan
hartu da? Arreta egokia eman
zaie?
Alde horretatik ondo jokatu duteerakunde publikoek. Bilbon nor-malean kalean eskura daudenerantzun edo baliabide batzukdesagertu dira. Eta erakundeekantolatu dituzte unitate mugiko-rrak kiroldegietara joan eta zerbi-tzu horiek eskaintzeko; metado-na eroateko edo arreta psikiatri-koa eskaintzeko.Konfinamenduaren helburu na-
gusia birusa ez hedatzea eta ku-
tsatzeak eragoztea izan da. Lor-
tu da etxebakoen artean?
Ez dugu kutsatzeen berririk izan,eta badirudi baietz.Konfinamendu honek erakutsi
du kalean uste baino jende
gehiago bizi dela.
Ez da erraza jakitea zenbat jendedagoen horrela. Bi urtean behinzenbaketa bat egiten da autono-mia erkidego osoan. Bilboko
Udalak hamabostean behin egi-ten du berea. Baina jende guztialeku jakinetan sartzea egokia izanda jakiteko zenbat diren, eta ikusida zenbakia oso altua dela. Infor-mazio gehiago edukitzeko ere ba-lio izan du. Bagenekien zenbatzengenuen baino jende gehiago ze-goela kalean. Horiek agertu dira,baina badakigu oraindik ere arejende gehiago dagoela etxe barik.Batzuk euren kabuz moldatudira, lonjetan edo txaboletan ba-bestuta, eta kalean ibili dira buel-taka, kiroldegietara joan barik.Zer beste azaleratu da?
Pertsona asko dagoela irautenetxeetan baina erroldatu gabe,alokairu kontraturik gabe, gizartezerbitzuen laguntzarik gabe, lanprekarioetan eta lan kontraturikgabe. Sare handi bat dago, legezkanpokoa, duintasunik gabebada ere, jende askori irautekoaukera ematen diona. Hori guztiaazaleratu da orain. Kontratu gabelanean zeuden horiek guztiak la-
nik gabe geratu dira. Bat-bateanbabesgabe geratu dira, kalean. Kiroldegiak lanean hasi dira be-
rriro. Etxebakoei aterpea ber-
matzen jarraitzeko, erakunde
publikoek Lehen Urratsa izene-
ko programa ipini dute martxan.
Ez da inor geratu kalean?
Programa horri esker, hainbat el-karte finantzatu dira pertsonahauek kalean ez geratzeko. Kirol-degietan egon diren bitartean,etxebakoen egoerak aztertu dira,profilak zehaztu dira, eta horieiegokitutako konponbideak es-kainiko zaizkie orain. BilbokoUdalak eskaera bat egin zien el-karteei profil horiei egokitutakoprogramak proposatzeko, jendehori kalean ez geratzeko. Elkarte-ek aurkeztu dituzte euren proiek-tuak. Horren arabera, jende guz-tiari balorazio bat egin zaio, etabalorazioaren ondorioekin bidalidira leku batzuetara edo besteeta-ra. Horretan gaude orain.Zer iruditzen zaizue? Nahikoa
dela uste duzue?
Alde batetik, alternatiba bat da,baina batzuek seguruenik ezetzesango dute, ez zaielako gustatu-ko eskainiko zaien aukera. Eta,bestetik, urte amaieran bukatukoda programa. Txalotzeko egitas-moa da, baina epe motzerakoerantzuna: etxebakoen arazoa es-trukturala da, eta beste aldaketabatzuk beharko ditugu jende ho-nekin egiten dugun lanak emai-tzak emateko eta gerorako erebide bat izateko. Orain, ondo; bai-na ez da nahiko.Etxebakoen ezagutza handitu
izana aukera bat izan daiteke ir-
tenbideak ematen hasteko?
Konfinamenduko lehen hilabete-an esaten zuten gauzak aldatuegin behar direla eta asko ikasikodugula, baina asteak pasatu ahalaez da horrelakorik entzun. Alda-keta sakonak behar dira. Lasterhauteskundeak izango ditugu,eta ez dut uste kontuan hartukodituztenik gure ongizate sistemahonek behar dituen hobekun-tzak. Oso argi geratu da zer eginbehar den, baina ez dut politika-rien buruan aldaketa horiek egi-teko asmorik ikusten. Gizarte la-guntzako sareak indartsuagoaizan behar du. Baina horretarakoegiten dena inbertsioa dela ulertubehar da, ez dela gastua. Aurreikuspen ekonomikoak ez
dira onak. Kezka duzue?
Jende asko egoera txarrean ge-neukan, baina konfinamenduanugaritu egin dira. Orain lagun-tzak ematen ari dira erakundeak;ikusiko dugu nahikoa diren. Ne-gozio asko betiko itxi dituzte. Ezdakigu zer izango dugun hemen-dik aurrera.
«Lehen Urratsa egitasmoatxalotzekoa da, baina epemotzerako erantzuna da»
Joseba Gaya b BesteBiko bozeramailea eta Caritaseko kidea
Konfinamenduan etxebakoekin egindako lana ontzat jo du Gayak, bainahurrengo baterako «egokiagoa» espero du. Legez kanpoko baldintzetanirauten egon direnak babes gabe eta kalean geratu direla ohartarazi du.
MARISOL RAMIREZ / FOKU
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 19a Astekoa
Pertsonak aurrez aurre ezagutze-ak asko aldatzen ditu pertzepzioaeta aurreiritziak».
Ez dute nahi adabakirikOsasun krisiak eragindako krisiekonomikoak ondorio latzakizango dituela esan du Agharaselkarteko kideak. Ez soilik etxe-gabeengan, ordea. «Ostalariekpairatuko dute, denda asko itxikodira... Herritar asko geratuko diralanik gabe. Denoi dagokigu arazohau. Konponbidea ezin daitekeizan adabaki bat».Horregatik eskatu du egituraz-
ko konponbide bat etxegabeen-tzat: «Udalak eta Jaurlaritzak di-tuzten etxeak prestatu beharkolituzkete, ez haiek logela bila jarri.Batez ere, gazteenentzako hezi-ketarako laguntza eskaini behar-ko lukete, eta immigrazioa arazogisa ikusi beharrean, konponbidegisa ikusi. Izan ere, gazte haueibultzadatxo bat emanez gero,denbora gutxian lana aurkitzendute; langileak dira, eta enpresatxikiak ere sortzen dituzte. Erahorretako hainbat adibide ezagu-tzen ditugu: hona etorri direnak,hasieran etxerik ez dutenak izan,baina gero aurrera egin dutenakoso ondo».
Ibai Maruri Bilbao Plentzia
Joan den astelehenean hasi zenhondartza sasoia Bizkaian. Egu-raldiak ez du askorik lagundu, etalehen egunotan ez da jende asko-rik ibili. Asteburuan ikusi behar-ko da maiatzean bezala hareatzaklepo betetzen diren edo diputa-zioak eta udalek hartutako neu-rriak eraginkorrak diren. Iraun-kortasuna eta Ingurune NaturalaZaintzeko foru diputatu ElenaUnzuetak (Zalla, 1973) ez du kez-karik agertu: «Etxeko lanak egin-da ditugu. Marko orokor bat lan-du dugu aldundiaren eta hondar-tza duten udalen artean. Eta udalbakoitzak kontingentzia plan be-reziak ditu, bere hondartzarenezaugarrietara egokitzeko».Hondartzain eta sorospen zerbi-tzua eta garbiketakoa dira diputa-zioaren eskumenak. Udal bakoitzak aparteko neu-
rriak hartuko ditu. Adibidez, Ba-
kiok iragarri du domeka eta jai
egunetan ezingo dela eguzkirik
hartu. Baina zein dira Bizkaiko
hondartza guztietan bete beha-
rreko neurri komunak?
Hondartzan dagoen jende kopu-ruaren kontrola da aurtengo be-rrikuntza nagusia. Hondartzai-
nak eta sorosleak egongo dirahondartzan dagoen jende kopu-rua kontrolatzen. Kontuan hartubehar dugu osasun agintariekezarritako distantziak eta neu-rriak bete behar direla, bai harea-tzan bai uretan. Beraz, leku gu-txiago izango dugu egoteko. Datuhoriek megafonia bidez jakinara-ziko dituzte unean-unean, eta,aldi berean, aldundiaren webgu-nean eta BizkaiUp aplikazioan erejarriko dira. Semaforo baten an-tzeko sistema erabiliko dugu:berdez egongo da sartzeko lekuadagoenean; anbar koloreko, jen-de asko dagoenean; eta gorriz,hondartzara sartu ezin denean.Alde horretatik, orain arte izanditugun banderekin batera, aur-ten anbar koloreko banderak ipi-niko dira hondartzan egon daite-keen gehienezko jende kopururahurbiltzen hasten denean. Mega-foniaz ere adieraziko dute.Hondartzan egoteko denbora
hiru ordu baino gehiagokoa ez
izatea aholkatu duzue.
Gomendioa hori da, hondartzandenontzako lekua egoteko. Me-gafoniaz oharra entzun edo ban-dera ikusten dutenean, hiru ordubaino gehiago daramatenek au-kera izango dute hondartzatik jo-
ateko, beste batzuk sartu ahal iza-teko. Aholkua da, ezin da inor de-rrigortu hirugarren orduan joate-ra. Beste gomendio bat da koltxo-netarik eta hamakarik ezeramatea, leku gutxiago okupa-tzeko. Eta 11:00etatik 20:00etaradebekatuta egongo da kirola egi-tea hareatzan. Neurri hauek osa-sun agintarien gomendioen ara-bera hartu dira. Adibidez, duelaaste batzuk esan genuen ez geni-tuela dutxak eta iturriak uztailhasiera arte martxan jarriko, bai-na gero osasun agintariek esan di-gute komeni dela garbitasuna zo-rrotz mantentzeko, eta dagoene-ko martxan daude.Jende kopuruaren kontrola eta
hondartzen garbiketa hain ga-
rrantzitsu direnez, zerbitzuak in-
dartu dira?
Taldeak martxan ditugu dagoe-neko. Garbiketa urte osoan egitenda. Udarako neurri bereziak har-tu ditugu. Gure garbitzaileek ba-beserako baliabideak izango di-tuzte. Hondakinak botatzekoedukiontziak irekiak izango dira,ukitu behar ez izateko. Protoko-loak ere aldatu dira. Sorosleenpostuetan, adibidez, ezingo danahi duen guztia sartu. Banakakoarta emango dute.
Bainua debekatu edo hondartza
husteko aukerarik egongo da?
Udalena da eskumen hori. Haiekikusi beharko dute hondartza ba-koitzaren unean uneko egoera-ren arabera erabaki hori hartu be-har duten edo ez. Aparkalekuakixteko eskumena ere eurena da.Barnealdeko herri batean bizi
den bizkaitar batek, beraz, badu
arriskua hondartzaraino joan
eta sartzeko lekurik ez izatekoa.
Gure web orrian edo aplikazioanbegiratu dezake etxetik irten au-rretik. Hori da gure gomendioa:joan nahi dugun hondartza horizelan dagoen begiratzea komenida. Agian, beste hondartza baterajoatea egokiagoa da, edo bestela-ko planen bat egitea.
Bestelako plan horietako bat ai-
sialdirako naturgune edo askal-
tegietara joatea izan daiteke.
Maiatzean horietako batzuk ere
jendez lepo ikusi ziren, pertsona
arteko distantzia mantentzeko
aukerarik ere ez zegoela.
Maiatzean gertatutakoa nahikoerantzun normala izan zen. Hiruhilabete pasatu ditugu etxetik ir-ten gabe, eta herritarrak askata-sunez ibiltzeko irrikaz egon ziren.Gehienek jarrera ona izan zuten.Aldundiak 45 gune ditu, eta ho-rietako garbiketa zerbitzuak in-dartu ditugu. Herritarrei eska-tzen diegu zentzuz jokatzeko, bi-rusa oraindik kalean dagoelako.Elkar zaintzea ezinbestekoa da.Beraz, distantzia mantentzea etagarbiketa ezinbestekoak dira.Halako guneetan beste horren-beste: barbakoa eta mahaiak era-biltzean, kontuz garbiketarekin. Parke naturalak izan daitezke
beste aukera bat.
Gorbeiako, Urkiolako eta Arma-ñongo parketxeetan neurriakhartu ditugu. Esate baterako, an-tolatzen diren bisitak egokituegin dira, jende kopurua kontro-latzeko. Bizkaiak duen eskaintzaoso zabala da, eta badago non go-zatu. Gure basozainak zaintza la-netan ibiliko dira, eta mendiragoazenean haien aholkuak bete-tzeko eskatzen diegu herritarrei.
«Etxetik irten aurretik,hondartza nola dagoenbegiratzea komeni da»
Elena Unzueta b Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua
Astelehenean hasi zen hondartza sasoia Bizkaian. Unzuetak esan dudiputazioak sorospen eta garbiketa zerbitzuak egokitu dituela. Udalekdute bainua debekatzeko eta hondartza husteko eskumena.
ARITZ LOIOLA / FOKU
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 19aBerbetan
Ibai Maruri Bilbao
Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT,
ESK, SAE eta Utese sindikatuek
Gorlizko osasun zentroko EAG
etengabeko arretako gunea ez ix-
teko eskatu diote Osakidetzari.
Joan den astean berriro irekitzeko
elkarretaratzea egin zuten. Aste-
lehenetik dago berriro zabalik;
baina, beharginen kontratuak
abuztuaren 31ra artekoak direla
eta, uda pasatutakoan behin beti-
ko itxiko duten susmoa dute. Ho-
rregatik, atzo arratsaldean berriro
elkartu ziren anbulatorioaren au-
rreko plazan.
Joan den martxoan hainbat
EAG itxi zituen Osakidetzak, ko-
ronabirusaren krisia dela eta, Sa-
tseren ordezkari sindikal Cristina
Callejak azaldu duenez; Uribe ESI
Erakunde Sanitario Integratuan
aritzen da. «Zerbitzuaren berre-
gituraketa egin zen COVID-19a
zuten edo izan zezaketen pazien-
teak eta ez zutenak ez nahasteko.
Baina azken asteetan gainontzeko
EAGetan normaltasunera itzul-
tzen hasi dira, Gorlizkoan izan
ezik». Une honetan, Mungia eta
Areetako osasun zentroetan arta-
tzen dituzte COVID-19a duten
Uribeko pazienteak; anbulatorio
horietan hartzen dizkiete testak
egiteko laginak. Gorlizko osasun
zentroan, gorliztarrak ez ezik,
Plentzia, Barrika eta Lemoizko
herritarrak ere artatzen dituzte.
Martxotik joan den astelehene-
ra arte, Gorlizko osasun eremuko
pazienteak Mungiako, Areetako
edo Bidezabaleko osasun zentroe-
tako EAGetan artatzen ibili dira la-
rriak ez diren larrialdietako kon-
tsultetarako. Gorlizko beharginak
ere beste zentroetan egon dira be-
harrean. «Hainbatetan galdetu
dugu zer gertatuko den Gorlizko
EAGarekin. Kezka aspaldikoa da,
osasun larrialdi hau hasi aurreti-
koa. Izan ere, gune horri dagoz-
kion plazak Urdulizko ospitalean
birkokatuta daude aspaldian. Be-
raz, egiturazko plazarik gabe dago
Gorlizko EAGa, eta uste dugu las-
ter behin betiko itxiko dela».
«Taktika politikoa»Callejak esan du Plentziak eta
Gorlizek ugaritu egiten dutela eu-
ren biztanleria udako hilabetee-
tan, eta uste du asmoa horiei zer-
bitzu ona ematea izan daitekeela.
«Azken asteetan, sindikatu eta
beharginek egindako presioaga-
tik ireki dute. Uste dugu taktika
politiko bat baino ez dela izan, uz-
taileko hauteskundeei begira era-
bakitako luzapen bat. Udatiarrei
arreta eskaintzeko mantenduko
dute datozen bi hil eta erdian, eta
irailean behin betiko itxiko dute.
Hori da gure susmoa». Hori ho-
rrela gertatuko balitz, irailetik au-
rrera lau herriotako biztanleek
Mungiako EAGra joan beharko
lukete larrialdi arinak dituztene-
an, gauerdira arte. Han artatzeko
modurik ez balute, Urdulizko os-
pitalera joan beharko lukete.
Callejak gogoratu du konfina-
mendua arindu denetik lehen
arretako zerbitzuak hartu duela
COVID-19 kasu berriak detekta-
tzeko ardura. «Horretarako ezin-
bestekoa da zerbitzua indartzea.
Baina Gorlizko EAGa ixtea kon-
trako norabidean pausoak ema-
tea izango litzateke. Gainera, zen-
bat eta EAG gutxiago herritarrak
artatzeko, arrisku handiagoa
izango da ospitaleetako larrialdi
zerbitzuek gainezka egiteko».
Gorlizkoetengabekoarretako guneaez zarratzekoeskatu dute Osasun arloko sindikatuek salatu dutebeharginen kontratuak abuztuaren 31namaituko direla b Itxiko balitz, ingurukoherritarrek Mungiara joan beharko lukete
Etengabeko arretako gunea ez ixteko elkarretaratzea, Gorlizko osasun zentroaren atarian. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 19a Gaiak
Natalia Salazar Orbe Zeberio
Hainbat zibilizaziok erabili dute
kareharria. Egiptoarrek, esatera-
ko, baltsamatzeko erabiltzen zu-
ten. Euskal Herrian, berriz, erro-
matarren garaiaz geroztik, gu-
txienez, eraikuntzarako erabili
da. XVII. mendetik aurrera oro-
kortu zen haren erabilera, batez
ere nekazaritzan erabiltzen hasi
zirenean. Kareharria erreta, karo-
bietan egiten zuten kareari asko-
tariko erabilerak eman zizkioten,
eta elementu garrantzitsu bilaka-
tu zen. Herri askotan auzolanean
lantzen zituzten; besteak beste,
Zeberion. Karlos Idirin bertako al-
kateak eman ditu xehetasunok.
Juan Manuel Etxebarria idazlea-
rekin batera ari da karobiei bu-
ruzko datuak jasotzen. Azpiegitu-
ra horien garrantziaz jakitun, Al-
bitzuko karobia berreskuratzeko
lanak egin ditu udalak. Bisitarien-
tzat zabalik dago.
Karobia landa gizartearen ohi-
ko elementua zela ekarri du gogo-
ra Idirinek, kareharriak edo han-
dik eratorritako kareak denetari-
ko erabilerak zituelako. «Karea
uragaz eta lurragaz nahastuta,
hormak eta harresiak eraikitzeko
beharrezkoa den morteroa lor-
tzen zen. Uragaz konbinatuta, ba-
serriak zuritzeko erabiltzen zen.
Nekazaritzan, lurrentzako onga-
rri gisa erabiltzen zen, eta, horre-
gaz batera, laboreentzako kalte-
garriak diren intsektuak hiltzen
zituzten. Abeltzaintzan, anima-
lien hanketan infektatutako zau-
riak sendatzeko edo kortak desin-
fektatzeko balio zuen. Larruaren
industrian, berriz, animalien la-
rruazala bereizteko erabiltzen
zen. Medikuntzan, amigdalitisa-
ren, faringitisaren, larruazaleko
gaixotasunen eta abarren aurka
gargarak egiteko agintzen zuten
kareharriaren ura. Gainera, azpi-
marragarria da arrautzak kon-
tserbatzeko ere balio zuela».
Horrenbeste erabilera zitue-
nez, karobiak ugaritu egin ziren
herriz herri. «Auzo gehienetan
egoten zen karobia. Auzolanean
erabiltzen zen, pizteko lan handia
egin behar zelako. Egurra behar
zen, eta harria ekarri behar zen
harrobitik». Baserri multzo bat
edo auzo bat osatzen zuten etxee-
tako bizilagunen artean kudea-
tzen zituzten karobiak.
Etengabe erretzeko aukeraAlbitzukoa frantses estilokoa da.
Erreketa bakarrekoak deritzene-
tatik bereizten dituen ezaugarri
batzuk ditu: maldan edo lurraren
kontra induskatuta daude fran-
tses estilokoak. Horrez gain, labea
behin piztuta, kareharria etenga-
be erretzeko aukera ematen du.
Funtzionamendua sinplea da: ka-
robia egurrez betetzen zen, eta
horren gainean kareharrizko ge-
ruza bat jartzen zen. Gero, azpian
zegoen zulotik pizten zen. Harria
erre eta kare bilakatzen zen. Erre-
tzeko prozesuak aurrera egin
ahala, labearen ahotik karea ate-
ratzen zen bitartean, erregai eta
harri gehiago sartzen ziren karo-
bian.
Erreketa bakarreko karobietan,
kareharria eta egurra sartu eta
errealdi bakarra egin zitekeen.
Azken horrek abantailarik ere ba-
zuen: «Karea garbi ateratzen zen.
Albitzukoaren gisakoetan, karea
egurraren errautsekin nahastuta
egoten zenez, nahikoa zikin atera-
tzen zen. Hala ere, ekoizpen eten-
gaberako modua ematen zuen».
Erreketa bakarreko askoz ka-
robi gehiago izan zituzten he-
rrian. Horien zerrenda osatzen
saiatzen ari dira, auzoetako adi-
neko herritarrekin hitz eginda.
Denborarekin, karobiek galdu
egin zuten garai batean izan zuten
garrantzia. «Ezinezkoa egin zi-
tzaien ongarri kimikoen eta por-
lanaren industria ekoizpenarekin
lehiatzea. Beraz, bertan behera
uzten hasi ziren, eta desagertu
egin ziren 1950eko hamarkada-
ren bueltan».
Ez erabiltzearen ondorioz,
erortzeko zorian daude. Hori iku-
sirik, Zeberioko Udalak Albitzu-
koa berreskuratzea erabaki zuen.
«Nahiz eta martxan jarri ez, jen-
deak zer-nola funtzionatzen zu-
ten ikus zezala nahi ge-
nuen».
Asmo hori lortzeko,
karobiaren ingurua gar-
bitu dute, eta segurtasu-
na bermatzeko neurri ba-
tzuk hartu dituzte. Ingu-
ruan karobien lehengai
ziren kareharri multzo
bat eta egur multzo bat
jartzeko asmoa ere badu-
te. Aterpea egin, eta panel infor-
matiboen bidez ere azalduko dute
zertarako erabiltzen ziren. Halere,
zabalik dago bisitarientzat.
Oraingoz ez dute asmorik ka-
robiaren funtzionamenduaren
erakustaldirik egiteko. Hala ere,
ez dute baztertu aurrerago egitea.
Kareharriaren bideari segikaZeberioko Udalak Albitzu auzoko karobia berreskuratu du, kareharritik karea ateratzeko labeok garrantzitsuakizan zirela iritzita b Karea ukuiluak desinfektatzeko eta orturako ongarri gisa erabiltzen zen, besteak beste
Albitzuko karobiaren inguruak garbitu dituzte. Lanak udaberrian amaitu dira. ZEBERIOKO UDALA
Ezinezkoa egin zitzaien ongarri kimikoen etaporlanaren industriaekoizpenarekin lehiatzea»Karlos IdirinZeberioko alkatea
‘‘
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 19aGaiak
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 19a Iritzia
RNAHINONDIKMaite BerriozabalBerrizbeitia
Mugak
Nojara noa Nojatik na-
tor, Nojan da nere go-
goa...» kantatzen
imajinatzen dut biza-
rra kendu eta masail inguruak
aftershave lurrintsuz igurzten
dituen bitartean. Ekainaren erdia
lapurtu arren, ekainaren beste
erdiko asteburuetan gogotsu es-
katuko du txakolin kopa bat
igande eguerdiko poteoan. Bazen
garaia. Gizonezkoen Athletic ere
hasi da jokatzen, eta badirudi
munduak hartu duela taxuzko
norabideren bat behingoz. Orain
dirua gastatzeko garaia da, Kan-
tabriako komertzio txikiari eta
tabernariei zor zaie horrenbeste.
Munduak bueltaka jarraituko
duen ere bermatua ez dugun ga-
raiotan harrigarria da nolako
garrantzia hartu duen bigarren
etxebizitzen kontuak. Eta Biz-
kaian harrigarria da zer-nolako
jendetzak daukan etxea Kanta-
brian, edo zer-nolako zalaparta
atera duten eguraldi eguzkitsua
egiten duen aldiro Laredon ba-
tzen diren kuadrillek. Doako au-
tobide batek batzen ditu Bizkaiko
lekurik biztanletsuenak Asturia-
seraino; beharbada, ez ninduke
horrenbeste harritu behar ha-
ranzko joerak.
Euskal Herrian bidaiatzeko
hartutako errepide on samar
bakoitzeko hasten da poltsikoa
urratzen, baina libreago eta mer-
keago dira Espainiara egindako
joan-etorriak. Eta hori ez da pan-
demiaren errua; hori aurretik ere
horrela zen, badaezpada diot. La-
rrialdi egoerak ekarri du mugen
berrestea eta Euskal Herria zati-
tzeko enegarren ahalegina. Eta
kuriosoa da nola mugarik gabeko
mundu honetan eta munduko
hiritar izateak gorengo izaki
bihurtzen zintuen garaietan nola
itxi dituzten mugak. Beno, ze-
haztu dezagun hori: mugak itxi
dizkigute guri, ez Amazoni eta
enparauri; gu mugatu gaituzte
besteen mesedetan.
Eta bien bitartean jolas parkee-
tako txintxaunek zigilatuta ja-
rraitzen dute, baina igerilekura
joaten hasi ahalko da astiro-asti-
ro. Ordainduz gero egin daiteke,
mugak bidesaria ordainduta al-
txatzen ei dira. Eskerrak eman
beharko dizkiogu azkenean la-
rrialdi egoerari, orain arte erdi
ikusten ziren gauzak gardentasu-
nez bistaratzeagatik. Izan ere,
garden eta ozen esan digute:
orain gastatzeko garaia da. Eta
zer gastaturik ez badaukazu, hasi
lan bila. Eta lanik ez badaukazu,
formatu egin beharko duzu. Eta
formatzeko aukerarik ez badau-
kazu, bete laguntza eskari hauek.
Eta laguntza ematen ez badizute,
itxaron. Eta itxaroteko astirik ez
badaukazu, kexatu. Eta kexatzen
bazara, gu ere kexatuko gara zu-
taz, eta ea nork irabazten duen.
Eta bien bitartean aftershave
usainari Gabonetan oparitutako
perfumearena batzen zaio. Male-
tak udako arropaz bete eta lapiko
bat badaezpada. Etxea okupatu-
ko dieten beldurrez gutxienez
pertsiana bat jasota uztea erabaki
dute. Ostiraletan komeni da den-
boraz irtetea asko jota auto-ilarak
Muskiz inguruan harrapatzeko
eta ez Max Center parean. Umeei
ondo etorriko zaie hondartzan
arineketaldi batzuk egitea eta
beraiek ere behar dute inguruz
aldatzea. Autoan sartu eta azken
aldian utzitako lekuan piztu da
irratia, albisteak hasi dira. Albiste
gogorik ez daukate. Umeek
leihoa eta tableta daukate, eta be-
raiek bidea goxatuko dien musi-
ka: «Bentara noa, bentatik nator,
bentan da nere gogoa...».
Euskal Herrianbidaiatzeko
hartutako errepideon samar bakoitzekohasten da poltsikoa
urratzen, bainamerkeago dira
Espainiara egindakojoan-etorriak
IrudiabGetxo
Bizikletak, aparkalekuaren aurkaJoan den astelehenean ireki zuen Bilboko Metroak duela zortzi urtetik bukatuta eta martxan hasteko prest
egon den Ibarbengoako geltokia (Getxo). Baita hara doazen bidaiarientzako aparkaleku egin berria ere. Uribe
Kostako GuNe kolektiboak Tosuko landan eraikitako azpiegituraren aurkako protesta egin zuen iluntzean
—irudian—, bizikleta martxa batekin. 60 bat lagun elkartu ziren. «Lurra kapitalaren mesedetan antolatzen dute,
gure bizitzak merkantilizatu eta ingurumena suntsitzen duten bitartean», salatu zuten. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte 18, 3-C, 48001, Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Bilbo babestuzuten gudarieiomenaldia, gaur
BILBO b Gaur, 83 urte beteko
dira frankistek Bilbo okupatu
zutenetik, 1937ko ekainaren
11tik 19ra gudariek eta milizia-
noek tropa frankisten aurka
izandako borrokaldien ondo-
ren. 13:00ean, Artxandako begi-
ratokian dagoen Aterpe 1936
eskulturan omenaldia egingo
diete gerran parte hartu zuten
40.000 gudari, miliziano eta
emakumeei. Sabino Arana, Eus-
ko Lurra eta Ramon Rubial fun-
dazioek, Manu Robles-Arangiz
Institutuak, Anselmo Lorenzo
Ikerketa Marxisten Fundazioak,
ELA, UGT eta CNT sindikatuek
eta EAJ, PSE, EAE-ANV eta PCE-
EPK alderdiek deitu dute. Parte
hartzea mugatua izango da.
Itsasadarrarenhistoria, uretatik,gaurtik etzira
BILBO b Bilboko Kontsulatua
sortu zenetik 509 urte beteko dira
etzi. Hori ospatzeko, itsasadarra-
ren bilakaera ezagutzeko txango-
ak egingo dira Bilboats itsason-
tzian: gaur 20:00etan abiatuko
dira; bihar eta etzi, 10:30ean.
%30METALGINTZAN LANTALDEA
TXIKITUKO DUTEN ENPRESAK
FEVM Bizkaiko metalgintzako pa-
tronalak kide diren enpresen arte-
an egindako inkesta baten berri
eman du. %30ek adierazi dute
COVID-19aren krisia dela eta lan
taldea txikitu beharko dutela.
960 GAZTELUGATXERA SARTU
AHALKO DIRENAK, EGUNEKO
Uztailaren 1etik aurrera Gazteluga-
txera joan ahal izango da. Aurrez
izena eman beharko da. Eguneko
960 lagun baino ezingo dira joan.
Diputazioak norabide bakarreko
ibilbide bat ere ipini du bisitarako.
5HILEKO LEHEN 15 EGUNETAN
ZAHAR ETXEETAN HILAK
Bizkaiko Diputazioak COVID-19ak
jota zahar etxeetan hildakoen da-
tuak berritu ditu: bost egoiliar hil
dira ekaineko lehen hamabostal-
dian. Positibo emandako 290
egoiliar zendu dira Bizkaiko zahar
etxeetan epidemia hasi zenetik.
June Prieto
Musika indus-
triari aurre egi-
teko autoges-
t ionatutako
eredu baten
alde egiten du Iparragirre Rock
elkarteak. Bizkaiko hainbat
musika talderi ematen die ater-
pea Gernika-Lumoko Bekoibarra
kalean elkarteak duen pabiloiak.
Oier Elorriaga sortze prozesutik
dabil musika elkartean, eta, orain
talderik ez duen arren, bazkidea
da oraindik ere. Esan duenez,
2001. urtean sortu zuten elkartea,
Gernikako musikariek; herrian
ez zegoen taldean aritzeko entse-
gu lokalik, eta arazo hori kon-
pontzeko batu ziren hasieran.
«Udalera jo genuen, baina ikusi
genuen ez zegoela haien aldetik
lokala sortzeko edo bilatzeko
laguntzarik. Elkartea sortu eta
segidan etorri zen Iparragirreren
lehenengo egoitza».
Elorriagak azaldu duenez,
elkartekoen lehentasun nagusia
herriko eta inguruetako musika-
riei haien proiektuak aurrera ate-
ratzeko entsegu lokalak eskain-
tzea da. Bide batez, eredua izan
nahi du beste herri batzuetarako.
«Iparragirrek erakutsi du musi-
kariak elkartzen garenean oso
proiektu sendoak sortu ahal ditu-
gula». Hogeita hamar talde ingu-
ru batzen ditu elkarteak; hau da,
gutxi gorabehera, 90 pertsona
inguru dira kide.
Bazkideei esker irauten du
musika proiektuak. «Elkartekide
bakoitzak hilero kuota bat
ordaintzen du lokala erabiltzeko,
eta horrekin alokairua ordain-
tzen da». Modu asanblearioan
hartzen dituzte erabakiak, eta
hainbat lantalde dituzte: besteak
beste, eguneroko jarraipena egi-
teaz edo komunikazioaz ardura-
tzen direnak.
Txiki geratu zitzaien alokatuta-
ko lehenengo lokala, eta 2010ean
handiago batera aldatu ziren.
«Aurreko lokalean erabilitako
dinamika berarekin sortu
genuen gaur daukaguna. Orain-
goak zortzi entsegu lokal dauzka,
eta kontzertu gela bat, jantzigela
edo artisten gela eta guzti. Dena
gure eskuekin egindakoa da, eta
inongo laguntzarik gabe». Kon-
tzertu areto horrek eman dio
osperik handiena azken urteetan,
nahiz eta entsegu lokalak eskain-
tzea den oraindik ere haien hel-
bururik nagusiena. Kontzertue-
tatik ateratako dirua alokairua ez
den beste faktura batzuk ordain-
tzeko erabiltzen dute, eta, azke-
naldian, ezinbesteko diru sarrera
bihurtu da. Musika elkarteak ez
dauka soldatapeko langilerik,
baina irabazi guztiak proiektuan
inbertitzen dituzte.
Koronabirusak ekarri duen
alerta egoeraren ondorioz, kon-
tzertuak bertan behera utzi behar
izan dituzte. «Diru arazoak izan
ditugu». Hamar urteko proiek-
tua galtzeko arriskua izan dute.
«Tooth taldekoek proposatu
zuten euren merchandising-aren
zati bat salgai jartzea, eta
irabaziak elkartearen-
tzat izatea. Ondoren,
hainbat talde batu dira
egitasmora». Band-
camp webgunean jarri
dute materiala salgai, eta MacO-
nak eta Kaleko Urdangak taldeen
materiala erosi daiteke, besteak
beste. «Egitasmoa publiko egin
genuenean, hainbat taldek euren
aletxoa jartzea erabaki zuten
—gure aretoan jo izan dutenak
edo gure proiektuarekin bat egi-
ten dutenak—, eta egindakoa
eskertu nahi diegu».
Lokala itxita egon da martxo-
tik, eta erabiltzeko hainbat arau
jarri dituzte orain. «Bigarren fa-
sean sartzeko baimena eman zi-
guten, baina neurri zorrotzekin.
Hiru hileko geldialdiaren ostean,
taldeak itzultzen hastea nahi
dugu». Neurriak luzaroan man-
tenduko dituzte. «Egutegi bat
daukagu taldeek errespeta deza-
ten. Lokal berean egun berean
ezin dira bi talde egon; gero apun-
tatzen dugu egun bakoitzean nor
egon den, kasuren bat egotekotan
jakiteko nondik datorren; eta, az-
kenik, zelan ez, garbiketa sako-
nak egiten gabiltza». Bertan be-
hera geratu diren kontzertuen sa-
rreren dirua bueltatzen ere hasi
dira.
Emakumeen beharraEtorkizunari begiratzea zaila da
egungo egoeran, baina pande-
miaren aurretik proiektu indar-
tsu bat jarri zuten martxan musi-
ka elkartekoek. «Gure agerto-
kian emakumeen eta gizonen
presentzia bera izatea nahi dugu:
hau da, erdiak gizonak eta erdiak
emakumeak izatea. Utopikoa
iruditu arren, lor daiteke».
Gaur egun hamar emakume
dira bazkide, eta beste 70 bat gizo-
nak dira. «Gero badaude emaku-
me batzuk bere sasoian egon zire-
nak Iparragirren, eta, nahiz eta
orain bazkide izan ez, aktiboki
parte hartzen dute elkartean».
Musika elkarteak ez daukasoldatapeko langilerik, baina irabazi guztiakproiektuan inbertitzen ditu
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2020ko ekainaren 19a
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
Gernikako Iparragirre Rock Musika Elkarteak ia hogei urtekoibilbidea du. Eskualdeko hogeita hamar bat taldek osatzen dute.COVID-19aren itxialdiak arazo ekonomikoak eragin dizkie.
Musika taldeak,indartsuago batera
Feline taldea Iparragirreren entsegu lokal batean musika jotzen. OIER ELORRIAGA