22
Euskara Elsässisch Català Galego Cymraeg Gales Europako alde zeltaren barruan dago, Britaniar Irletan, Irlanda eta Ingalaterraren artean. Herri txikia da, baina ikusgarria, alde batean mendiak eta kostaldean lautada eta bailarak dituena. Klima epela eta hezea du. Bertako oinarri industriala bide ematen ari zaio zerbitzuen arloaren eta goi mailako teknologiari loturiko jarduera produktiboen inguruan antolatutako ekonomiari. Egoera Soziolinguistikoa Legeak Hizkuntza eta Historia Hizkuntza politika

Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

E uskara ElsässischC atalà G alego

Cymraeg

Gales Europako alde zeltaren barruandago, Britaniar Irletan, Irlanda eta Ingalaterrarenartean.

Herri txikia da, baina ikusgarria, aldebatean mendiak eta kostaldean lautada etabailarak dituena. Klima epela eta hezea du.

Bertako oinarri industriala bide ematenari zaio zerbitzuen arloaren eta goi mailakoteknologiari loturiko jarduera produktiboeninguruan antolatutako ekonomiari.

EgoeraSoziolinguistikoa

Legeak

Hizkuntza eta Historia

Hizkuntza politika

Page 2: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Cymraeg

Gales herrialdeak Britainia Handiko irlako zatirik txikiena hartzen du,mendebaldean; mugak ditu Ingalaterra ekialdean eta Irlandako Itsasoa mendebaldean.Britainia Handia Britainiar Irletako bat da, haien barruan sartzen baitira Irlanda, Eskozia,Ingalaterra eta Gales, hala nola beste irla txiki batzuk. Galesek 23.450 Kmazalerahartzen du eta haien bi heren mendiek, itsasoz gainetik 1.070 m altuerarekin, etagoiko aldeko otalurrek hartzen dituzte. 2.856.000 biztanle ditu eta haien % 20 galeserazmintzatzen dira. Biztanleriaren laurden bat, gutxi gorabehera, Galestik at sortu da,gehienak Ingalaterran, eta Galesen sortu direnen portzentaia berdintsua herrialdehorretatik ateratzen dira, gehienak Ingalaterrara.

Batasun sentimendua badago ere, “we” kolektiboan ikusten baita, VI. mendeanSaxoniak Britainia Handia inbaditu zuenetik, XVIII. mendera arte ez da sentimenduhori nazionalismo modernoan sartu, orduan eman baitzitzaion garrantzi politikoa.Garai hartan diseinatu zen bandera nazionala, hondo zuri-berdean herensuge gorriaduena; garai hartakoak dira baita himno nazionala,”Nire Gurasoen Lurra”, eta kulturohitura eta erakunde batzuk ere, besteak beste “Eisteddfod” izenekoa, bardo etamusikarientzako lehiaketa sistema bat.

Penrhos FeilwHarriak zutik (K.a. 2000)

EgoeraSoziolinguistikoa

Hizkuntza etaHistoria

Legeak

Hizkuntza politika

Page 3: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

XIX. mendean zehar inkonformismo politika bat garatu zen, IngalaterrakoElizarekin gatazka bat sortu zuena; horren ondorioz, politika liberala ezarri zen,finkatutako ordenaren aldeko politika kontserbadorearen kontra zegoena. Erakundenazional batzuk eratu ziren, hala nola Galesko Liburutegi Nazionala, Aberystwyth-en eta Galesko Museo Nazionala, Cardiff-en.

XVIII eta XIX. mendeetan, gehien bat nekazaritzaren inguruan antolatzenzen ekonomia, ekonomia industrialaren adibide goiztiar bilakatu zen. Baliabideeniturri inportanteak bihurtu ziren ekonomiaren oinarri, hala nola kalitate handikoikatza, kantitate handietan esportatu zena eta metalurgiaren eta altzairuarenindustriak egiteko balio izan zuena. Garapen hori Galesko hegoaldeko haranetaneta ipar-mendebaldeko meatze alde txikietan gertatu zen.

Nant Bochlloyd

Cymraeg

EgoeraSoziolinguistikoa

Hizkuntza etaHistoria

Legeak

Hizkuntza politika

Page 4: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Galesko iparraldeak antzeko garapena izan zuen, arbel-ateratzeari lotua.Sozialismoak eta sindikatuek funtsezko papera bete zuten industri-alde horietakolangileen bizitzan. Kultur jarduera ugariko aldeak ere baziren, abesbatzen etaantzeko jardueren inguruan eratuak eta, horietako asko, talde inkonformistei lotuak.

Azkeneko urteetan, Galesek berregituratze ekonomikoko aldi bat izan dueta horren ondorioz, desagertu egin dira lehen sektoreko ia jarduketa guztiak etahaien ordez, zerbitzuen sektorekoak eta goi mailako teknologiako muntaiarakoplantak jarri dira. Garapen horrekin batera, handitu egin da emakumeen zereginaekonomian. Jarduketa horietako asko Cardiff hiriburuaren inguruan gertatzen dira,bertan baitago Museo Nazionala, hala nola Rugbyko Estadio Nazionala. Orain gutxiegindako erreferendumean, herrialdea gobernatzeko Asanblada bat, demokratikokihautatua, osatzea erabaki da. Asanbladak Cardiffen izango du egoitza

Llugwy.S.S. on North

Cymraeg

EgoeraSoziolinguistikoa

Hizkuntza etaHistoria

Legeak

Hizkuntza politika

Page 5: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Galeskomapa

Cymraeg

Page 6: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

E uskara ElsässischC atalà G alego

Cymraeg

Erromatarrenkonkista baino lehen

Galesko MuseoNazionala. Cardiff

Hizkuntzaeta Historia

XX. mendea

Industri iraultza

Erdi Aroa

Erromatarrenokupazioaren ondoren

Normandiarren konkista

Llandeilo zubia etaDinefwr gaztelua.J.M.W. Turner

Page 7: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Zaila da galeseraren jatorria zen hizkuntzaz mintzatzen zirenlehenbiziko biztanleak Britainiar Irletan noiz finkatu ziren esatea. Esanohi da Brontze Aroaren bukaeran, ekialdetik etorri eta hizkuntza zeltabatez hitz egiten zuen populazio batek okupatu zituela Britainiar Irlak.Sarrera hori Iberian gertatu zenarekin batera eman zen, K.a. bigarrenmilurtekoaren bukaeran populazio zelta bat bertan finkatu zenean. Bikasuetan, badirudi egundoko monumentu megalitikoak eraiki zituztenakordezkatzera etorri zirela. Populazio mugimendu horiek aurrera segituzuten erromatarren garaian. Uste horietan gauza bat falta da, alegia,kultura materiala aldatzeak hizkuntza aldatzea ekarri zuela frogatzea,populazio eta kultura bat ordezkatzen zela teknologia eta kulturadesberdinak zituen beste batekin. Ez dirudi migrazio guztiek populaziozelta batean bildutako hizkuntz talde berdinak hartu zituztenik. Halere,dirudienez, horixe zen Britainia Handira ailegatu zirenean erromatarrekaurkitu zuten populazio mota. Oraindik ez dago adostasunik Zeltera-hiztunak Britainiar Irletara K.a. 2.000. urtean edo mila urte geroagoailegatu ote ziren. Modernistak koloreen difusioaz eta desplazamenduazarduratzen dira, guk aztarna arkeologikoak interpretatzen ditugun bezala.

Cymraeg

Erromatarrenkonkista baino lehen

Cromlech. Pentre Ifan

Page 8: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Era berean, hizkuntz formen aldaketak baino gehiago,eboluzionismoak eta bilakaerari buruzko usteek mugatzen dituztegalesaren geroko interpretazioak. Argi dago erromatarren okupazioareneraginez, mailegu asko hartu zirela latinetik. Dena den, ez dirudiherriguneetatik at bizi zen populazioak latinez hitz egiten zuenik, horiizan arren Eliza Kristauaren hizkuntza, ezarri zenetik. K.a. V. mendeanerromatarrak erretiratu zirenetik aurrera, onartu ohi da hizkuntza zeltabakar bat bazela, “British” izenekoa, aldaketa prozesuan zegoena.Hizkuntza fenomeno soziala dela onartu ondoren, halabeharrez galdetubehar dugu zein zen antzeko hizkuntzaz mintzatzen zen britainiarpopulazio hori eta zer ezaugarri politiko zituen gizarte hori gobernatzenzuen instantziak. Esan ohi da erromatarren legearen menpeko lurraldeazela hau eta horrek ekuaziotik at uzten du Britainiar Irletako zati handibat. Orduan sortzen da hizkuntza bateratu hau hainbat aldaeratan zatituzela defendatzen duen argudioa. Nolanahi ere, ohartu behar duguargudio hori mugatzen dutela hizkuntza eta historiari buruz daukagunezagueraren ezaugarri eta mugek eta iritzi guztiak horixe direla eta ezbesterik, iritziak, garai jakin batean gertatutakoaren aurkezpena bainogehiago, interpretazio bat direnak. Era berean, galeseraz idatzitakolehenbiziko poesia VI. mendearen bukaerakoa dela erreibindikatzenduen iritzia ere zalantzan jarri behar da. VIII. mendean agertu zirengaleserazko aurreneko testu fidagarriak

Cymraeg

Erromatarrenkonkista baino lehen

Hileta ganbara

Page 9: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia K. o. V. mendearen hasieran erromatarrak joan ondoren, lurraldeko

monarkia batean eta oinordekotzako sistema hierarkiko bateanoinarritutako gobernu sistema zaharra berrezarri zen Galesen.Erromatarren okupazioaren garaian, Irlandako kolonizatzaileek Galeskoalde batzuk hartu eta Ogam eskuizkribua ekarri zuten. Galeskoiparraldean Eskoziako zeltek ordeztu zituzten eta Galesko leinu nagusiaosatu. Litekeena da hori berremigrazio bat izatea, erromatarrenkonkistaren garaian Eskoziara joandakoek egina. Erromatarrenokupazioan, armada inperialeko kide asko alemanak ziren, eta erretiratuzirenean, inbasio anglosaxoniar handia gertatu zen gaur egun Ingalaterraden alde horretarantz. Kondairak dioenez, inbasio horren kontra borrokatuzen Galesko burua, Arturo Erregea.VII. mendearen hasierarako, mugakgaur egun daudenak ziren eta zeltera-hiztunek ekialderantz joan beharizan zuten. IX. mendeko literatur tradizio poetikoaren zati handi batgarai horretako atsekabeen islada da. Inbasio horren eraginez, galesera-hiztunak hiru taldetan banatu ziren, gaur egun Gales, Cornwall etaEskoziako hegoaldea osatzen dituzten aldeetan kokatuak, hain zuzen.Gales eta Eskozian zeudenek euren buruari Cymry esaten zioten, etaeuren hizkuntzari Cymraeg, “Combrogi” (herrikidea) hitzetik zetorrena.Hego-mendebaldean, kornualleserak XVIII. mendera arte iraun zueneta gero berreskuratu da. Eskozian, Strathclyde-ko erresuma 1018.urtean konkistatu zen. Galesen eta Ingalaterraren arteko banaketaagerian geratu zen VIII. mendearen bukaeran Offa´s Dyke, Galesenluzera osoa hartzen zuen lurrezko hesi bat, eraiki zenean. Galeskogarai hartako literaturan ingelesak paganoen antzera agertzen dira,Zelten eta Dublingo bikingoen batasun kristauaren poderioz kanporatuzirenak.

Cymraeg

Erromatarrenokupazioaren ondoren

Lore eskaintza Archdruid-i

Page 10: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Badaude froga batzuk, Atlantikoaren ekialdeko zerrendan, Iberiaeta Britainiar Irlen artean, erromatarrak joan ondoren lurraldekoantolamendu politiko bat bazela egiaztatzen dutenak. Santu zeltakGroenlandiaraino eta, agian, Iparramerikaraino ailegatu ziren berenbidaietan. Eliza zeltak Burdin Aroko gotorleku-mendiska zaharretanagertzen dira askotan, erlijioaren eta kokalekuaren batasunaren seinale.Eliza zeltak zerrenda atlantikoa kontrolatzen zuen Galiziaraino.Hizkuntzalarien ustez, baliteke garai hartakoa izatea Zeltera bi zatitanbanatzea: P aldaera eta Q aldaera, eta latina, ordea, XII. mendera arteErromako Elizatik aparte mantendu zen Elizaren hizkuntza frankoazen.

Anglo-saxoniarrek, ingelesen aitzindaritzat hartzen direnek,Britainia inbaditzea, erromatarrak joan ondoren agertu zen botere-hutsuneari lotzen zaio. Britainiarren konkista izugarri lan luzea izan zen,1282an Normandoek Gales hartu zutenean bukatu zena. Aurretik,Gales hainbat erret-lurraldetan banaturik zegoen eta bertan lurraerabiltzekoaz beste eskubiderik ez zegoen, eta horretarako, denborajakin batetik aurrera lurralde batean erroturiko leinu batean sortua zelafrogatu behar zen. Beraz, denbora, lekua eta pertsona bilduak zeudenexistentziaren zentzu berezi batean.

Cymraeg

Erromatarrenokupazioaren ondoren

Page 11: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Existentzia horren adierazpenetako bat hizkuntza zen. Galeseraerabiltzen zen lege-aferetarako eta ez Latina; lurralde eta gizartearenantolamenduan ere funtsezko zeregina izan zuen eta horrek eraginaizan bide zuen hizkuntzaren estandarizazioan eta denontzako literaturformula bat sortzeko. Haren erabilera hedatu egin zen eta gero eta alorgehiago hartu, adibidez, zuzenbidea, poesia, medikuntza, heraldikaeta nekazaritza. Poeten garrantziaren poderioz, agintarien laguntzarekingizartearen maila desberdinak bateratzen zituzten agenteak baitziren,hizkuntza funtsezko elementu bilakatu zen. Eliza ordura arte erlijiotikat mantendu zen tradizio horretan eragina izaten saiatu zen.

Normandiarrek Ingalaterra konkistatu ondoren egoera aldatuegin zen. Galesen eta Ingalaterraren arteko muga sistema feudalarenbarruko lurralde ia-independenteetan antolatu zen, eta, bitartean,mendebaldean, Galesek segitu zuen leinuan oinarritutako antolamendusistemarekin. Kolono ingelesen kokalekuek leku jakin batzuetara baztertuzituzten galesak. Dirudienez, Normandiarren helburua merkataritza etamerkatua kontrolatzea zen, eta ez ziren beren eragina hirietatik athedatzen saiatu

Cymraeg

Erromatarrenokupazioaren ondoren

Page 12: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

1282an Gales konkistatu zenean, estaturik gabeko hizkuntza bihurtuzen galesera, eta, harrezkero, beheko maila batean egon da. 1542koAnexio Legeak, Gales eta galesera estatu ingelesaren barruan sartu nahizituenak, berekin ekarri zuen hizkuntza familia, komunitate eta erlijioarenarloetara mugatzea. Administraziotik baztertu zen, arlo horretan latinaeta ingelesa nagusitu baitziren. Legeak zioenaren arabera, “hemendikaurrera ez da hizkuntza eta legeei dagokienez desberdintasunik egongoGalesen eta Ingalaterraren artean”. Batasuna aldarrikatzen bazen ereondoko esapide honetan: “hizkuntza bateratua adiskidetasunaren loturaeta seinalea da”, galesera herri hizkeren mailara baztertu zen, administraziopubliko eta sozialeko goi mailako esparruan erabiltzeko baliorik gabe.Legearen xedea “Gales barne hartzea” zen, Ingalaterrako erresumarekinbat egitea.

Konkistatik Anexioari buruzko Legera doan epealdian, hiru sistemasozio-ekonomiko edo produkzio sistema eman ziren Galesen aldi berean-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesaeta sistema kapitalista, zeinetan leinuko lurrak gero eta maizago gelditzenziren bertako eraikitzaile pribatuen eskuetan. Aldi berean hiru eredudesberdin horiek egotea gauza ona zen konkistatzaileentzat. Galesakgobernutik eta hirietako burgesiatik at gelditu ziren eta gainera, soberakinak,kanpotarrei saldu behar izaten zizkieten. Soberakin horien balioa atzerritarhorien eskura pasatu zen. Hauek ziren galesak biziraupen ekonomikokoegoera batera baztertu zituen sistema baten oinarriak.

Cymraeg

Normandiarrenkonkista

Tenby. Francis Place

Page 13: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Nolabait ere, 1542ko Legearen bitartez lortutako batasuna, Galeskolegeak kendu zituen arren, onuragarria izan zen, bide eman zielakogalesei produkziorako zuten menpekotasun-sistema utzi eta kapitalismoansartzeko. Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia sortu zuen, herrilurrakpribatizatu baitzituen eta pertsona askok beren lurrak utzi eta sistemakapitalistaren zerbitzuko langile bihurtu behar izan baitzuten.

XV. mendearen hasieran ingelesa herri-hizkeren mailatik ateraeta legeetan, administrazioan eta gizartearen goi mailako jendearenartean erabiltzeko hizkuntza bihurtu zen. Horrek biziki eragin zuengaleseraren erabilera. Hala Elizarekin zerikusia zuten arazoetan, nolaestatuari lotuak ziren horietan, bazen galesera xede ofizialetarakoerabiltzeko tradizioa. Zuzenbide ingelesa sartzearekin batera, eskribauprofesionalak agertu ziren, praktika ingelesak imitatzen zituztenak.Etxalde kapitalistak sortzeko asmoz lurrak pilatzeko joera gero etahandiagoarekin batera, XV. mendearen bukaeran, Galesko aristokraziatxikiak ingelesa menperatzeko beharra izan zuen.

Morrontza ekonomiko hau legeen eta merkataritzaren arloetaraeraman zen. Galesera arlo horietatik kentzearen ondorioz, hizkuntzakbalioa galdu zuen boterea bilatzen zuten haientzat. Horrek ez du esannahi galeserari erabat atzea eman ziotenik: erabilgarria zen maila lokalbatean, baina baliorik gabe. Belaunaldiz belaunaldi, aristokrazia geroeta gehiago urrundu zen hizkuntzatik, haren hiztunengandik eta haienkulturatik. Ugaritu ziren aristokrazia ingelesarekiko ezkontzak eta Galeskofamilia aristokratak saiatu egin ziren euren seme-alabak postugarrantzitsuetan kokatzen Elizan, zuzenbidean eta armadan, sistemakapitalista berriaren barruan etxalde eta lurrak pilatzeko xedea bete ahalizateko. Eragin handiko postu horietara ailegatzeko bidea ematen zuenhezkuntza Galestik at ematen zen, Oxford eta Cambridgen

Cymraeg

Normandiarrenkonkista

Page 14: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia Anexioari buruzko Legearen arabera, ingelesa zen zuzenbidearen

arloko hizkuntza eta lanpostu publikoetan aritzea ez zen galeseraz hitzegiten zuten pertsonen kontua. Seguru aski, neurri horien helburua batasunadministratiboa lortzea zen eta ez galesera desagertaraztea. Garai hartangaur egungoa ez bezalako esanahia zuen hizkuntzak: adierazpenerakobaino gehiago, irudikapenerako baliabidea zen. Helburua ingelesez hitzjarioa zuen aristokrazia sortzea zen, erregearen administraziorako agenteaizango zena. Ingelesa oinarrizko hizkuntza zen bake-epaile etaparlamentuko kideentzat. Baina galesera ez zen horregatik erabat bertanbehera utzi. Gainera, galesera-hiztun elebakarraren kopuru handi batkontrolatzeko, beharrezkoa zen hizkuntza hori jakitea.

Aldaketa horiek pertsona izenetara hedatu ziren. Lurraren jabetzaizateko eskubidea lortzeko, belaunaldiz belaunaldi leinua frogatu beharrakGalesko lege-sisteman babesa zuen lekuetan, izenak leinu-izen bihurtuziren, “ap” forma erabiliz (“-en semea”): Gruffud ap Glyn ap Richard etab.XVI. mendearen erdialdean, eredu hori desagertu zen aristokraten artean,horiek ingeleserazko forma eta deiturak hartu baitzituzten; XVII. mendearenbukaerarako ia erabat desagertu zen populazio osoan.

Galeserarentzako gertaera on bakarra Biblia itzultzea izan zen,1536an. Ez zen estatu ingelesaren mesede bat izan, baizik eta Elizarensaio bat galeseraz beste hizkuntza batez hitz egiten ez zuen biztanletalde bat kontrolatzeko. Protestantismoaren eraginez, herri-hizkera liturgiakohizkuntza bihurtu zen. Batzuen iritziz, hori Galesen ingelesaz egitea zen.Beste batzuek uste zuten horrek ez zuela zentzurik ingelesez hitz bakarbatzuk edo bat ere egiten ez zuen biztanleria batentzat. Galeserazargitaratutako lehenbiziko liburua, 1547koa, erlijio-testuen bilduma batizan zen.

Cymraeg

Erdi Aroa

Galeserazko lehen Bibliaren azala

Page 15: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Galeseraz irakurtzeko jarraibideak biltzen zituen. Ondoren, 1551n,Liturgia Anglikanoaren Liburua itzuli zen. Banaketa erlijiosoaren ondoriopolitikoen gaineko kezken ondorioz, erlijio-atxikipenari ematen zitzaionlehentasuna eta ez hizkuntzaren arloko arazoei. Hori dela medio,parlamentuak lege bat eman zuen 1563an Biblia eta Liturgiaren Liburuagaleserara itzultzeko agindua emateko, eta horren ondoren, dekretu batatera zuten “galesera ohiko hizkuntza duten aldeetan”, liturgi zerbitzuagaleseraz egin behar zela ezartzeko. Helburua ingelesa bultzatzeko bidebat finkatzea zen, testu berean, galeserazko eta ingelesazko bertsioakbiltzen zirelako, azken hori ikasteko bidea ematen baitzen horrela. Baina,horren ondorioz, galesera idatziaren forma estandarra finkatzeko oinarriakjarri ziren, arkaikoa izan arren, ahozkotik nahiko hurbil zegoena. Jarraipenaeman zien bardoen idazkietan agertzen ziren aurreneko arauei eta jarraipenhori kokatu zuen inprimaketa tekniken garapenari loturiko produkziomasiboaren testuinguruaren barruan. Alderdi batzuetan, garai hartangaleseraren alfabetatze maila oso apala zenez gero, geroko mendeetaneragin handiagoa izan zuen. Galesera izan zen, estaturik gabeko hizkuntzaizanik, Erreforma Protestantetik mende batera Europan Biblia batargitaratzeko erabili zen bakarra.

Biblia berrikusia latinez idatzitako galeserazko gramatika batekineta latina-galesera hiztegi batekin batera argitaratu zen, XVII. mendearenhasieran. Errenazimentuko humanismoaren produktua izan zen. Geroingelesa-galesera hiztegi bat, galeserazko ahoskerarako arauak,galeserazko errefrauen bilduma bat eta galeseraren gramatika bat kaleratuziren. Horien guztien xedea zen galesera ikaskuntza eta erlijiorako tradizioluzeko hizkuntza gisara aurkeztea. Erreibindikazio horrek erreferentziaegiten zion Babelen tesiari, horren arabera galesa antzinakoa baitzenoso, eta pentsamendu purutik oso hurbil zegoen hizkuntza. Eta hori guztiagalesera kendu eta ingelesa ezartzeko ahaleginekin batera gertatzen zen.

Cymraeg

Erdi Aroa

Page 16: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Garai hartan, galeserak galdua zuen hizkuntza jasoaren maila,galeseraz literatura argitaratu arren. XVII. mendearen bukaeran ere, bazenGalesen galeserazko argitalpenetarako industria bat. Horrekin batera,Eisteddfod tradizioa berrezarri zen, poesia eta musikako txapelketa sailbat. 1730.eko hamarkadan txapelketa horiek nahiko jendetsuak ziren.

Aldi berean, inkonformismoa sortu zen Galesko erdi mailako jendearenartean; haietako gehienek galeseraz hitz egiten zuten. Berriz ere agertuzen erlijioa bultzatzeko saioa, jendeari ingelesa irakatsiz. Berriz ere erabakizen hobe zela galesera erabiltzea. Jakintza Kristaua Bultzatzeko Elkarteak(JKBE) 500 liburu inguru argitaratu zituen 1660tik 1730era, haietakogehienak otoitz-liburuak. JKBEk ikastetxe batzuk sortu zituen galeserazeta ingelesez irakurtzen irakasteko. Irakasleak Gales osoan barna ibili zirenumeei katixima galeseraz irakurri eta errezitatzen irakasteko. 1731tik 1761erabitarte, ia 1.600 herritako 250.000 ikaslek (garai hartako ia populazioarenerdia) ikasi zuten 3.325 ikastetxetan. Joera horrek, MetodismoKalbindarrarekin batera, galeseraren inguruan zentratu eta banaketa sortuzuen Ingalaterran kokaturiko Galesko Elizaren eta sekta inkonformistenartean eta banaketa horrek eragiten zituen hala hizkuntza nola erlijio-dotrina. Aldi berean, gizartea ere zatitu zen. Dena den, 1750ean galeserazen herrialdeko elizkizunetan gehien erabiltzen zen hizkuntza (% 80).

Aldi berean, jakintsuak Galesera itzuli ziren, jakinduriaren iturri gisara.Aurreko aldiko kulturaren maila handiagoa erreibindikatu zen. Horrenondorioz, zelteraren filologia konparatua eta antzinako poesiaren azterketaformala sortu ziren. Halaber, Galesko kultura ikertu eta sustatzeko elkartebat sortu zen Londresen

Cymraeg

Erdi Aroa

Page 17: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

XVIII. mendearen bukaeran, Galesek 489.000 biztanle zituen.1801ean, 587.000 ziren eta haietarik 470.000 inguru galeseraz mintzatzenziren. Mendearen erdian 1.163.000 biztanle ziren; dirudienez, 800.000ziren haien artean galeseraz hitz egiten zutenak. Gorakada horren zergatinagusia Industri iraultzaren eragina izan zen. 1851n, biztanleriaren herenbatek bakarrik lan egiten zuen nekazaritza arloan. Sektore nagusiameatzaritza zen, arbel-ateratzea, artilearen lanketa industriala eta ikatzareneskualde handia, Galesko hegoaldean. Hurbileko galdategiak mundukohandienak bilakatu ziren.

Herrialde industrializatuek migrazio handiak izan zituzten. Eskualdehorietara joaten ziren pertsona asko galesera-hiztunak ziren, baserrigorakoak, soldata handiez baliatu nahi zutenak. Baserri giroko eskualdebatzuetan, laborari ingelesak jarri ziren haien ordez. Bestalde, etorkinasko Ingalaterratik zetozen eta, horrela, mendearen erdialdean,biztanleriaren % 12 kanpotarra zen. Galesera-hiztunen kopuruak beheraegin zuen, mendearen hasieran % 80koa baitzen, erdialdean % 67koaeta mendearen bukaeran, % 49koa. Beherakadaren zati handi batatzerr itarren emigrazio handiko eskualdeetan ger tatu zen.

Hala baserri giroko eskualdeetan nola industri girokoetan, galeserazen komunitateak bere jardueretan erabilitzen zuen hizkuntza. Horien artean,funtsezko zeregina bete zuten talde inkonformistek. Baserri giroko komunitateaskotan bazen lotura bat lurraren jabetzaren eta industriaren artean,

Cymraeg

Industri iraultza

Llanwern altzairutegia

Page 18: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

eragin ingeleseko burgesiaren bidez, horiek baitziren nagusiak hala IngalaterrakoElizan nola Kontserbadoreen alderdi politikoan; aristokrazia hori galeseraz hitz egitenzuten erdi mailako merkatarien kontra zegoen, talde inkonformistak eta, geroago,Alderdi Liberal sortu berria bultzatu zituen erdi mailako jende horren kontra, hainzuzen. Baserritar jabe batzuk behartuta egon ziren Ingalaterrako Elizara joan etaAlderdi Kontserbadoreari botoa ematera. Desadostasun horrek liskar handiak sortuzituen, galeseraren izaera sinbolikoaren inguruan. Azkenean, Alderdi Liberala nagusituzen Galesen.

Mendearen bukaeran, Alderdi Laboralista eta Sindikalismoa indar handiarekinsortu ziren nazioko eskualde industrializatuetan. Herri batzuetan, batez ere enplegu-emaile nagusia konpainia bakarra zen horietan, liskar bat gertatu zen Kaperen etaSindikatuen nagusitasunen artean. Beste leku batzuetan, ongizatearen paperareninguruan kokatu zen bi alderdi horien arteko gatazka. Horrek eragina izan zueneskualde horietako hizkuntzari begira, sindikatuek galesera arbuiatzen zueninternazionalismo bat adierazten baitzuten.

Gizarte zibilaren eta estatuaren artean ere liskarra sortu zen. Estatua ez zenGalesko jendearekin fidatzen, sediziorako indar bat ikusten baitzuen haiengan.Kartismoaren garaian, 1840an, parlamentuko kide batzuek adierazi zuten galeserabere ideologia bildu ahal zuen hizkuntza zela eta, beraz, desagertarazi beharra zegoela.Orobat, aldarrikatzen zen galesera, Europako beste hizkuntza minoritario asko bezala,ez zela arrazoiaren eta garapenaren hizkuntza eta, hortaz, traba zela hizkuntza horretan

Cymraeg

Industri iraultza

Page 19: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

mintzatzen zen jendearentzat. Derrigorrezko hezkuntzaren sorrera galeserasuntsitzeko bidetzat hartu zen. Baina hezkuntza horrekin batera, IgandetakoEskola inkonformistek funtzionatzen zuten eta haietan galeseraz irakurtzeneta idazten irakasten zen. Mende horretan galeserazko prentsa bizkorbat agertu zen, iritzi publikoan eragin handia izan zuena. Garai hartannazionalismoa pizten hasi zen, alde batetik, galesera-hiztunei buruzkoiritzi negatiboaren kontrako erreakzio gisara, eta, bestetik, Europakoidazleek, hala nola Europan 1840an gertatutakoak bultzatuta.

Industrializazioarekin batera gertatu zen berregituratze ekonomikoakberekin ekarri zuen zerbitzuen sektorea Galesko hirietara hedatzea.Horren ondorioz, enpresa ingelesak eta ingelesezko hizkuntz jarduerakere zabaldu egin ziren. Beraz, ingelesaren aldeko joera bizkorragoa zenhirietan herrietan baino. Jarduera komunitarioetan, batez ere taldeinkonformisten inguruan egituratzen ziren haietan, galesera erabiltzenzen, eta merkataritzakoetan, aldiz, ingelesa. Antolamendu ekonomikoberriko ekoizpen bide gehienen jabeak ingelesak ziren eta horrek zereginenbanaketa kulturala sortu zuen, lan munduan oso nabaria zena. Gizartearenmugikortasuna murriztu egin zen Galesen eta ingelesa zen prestigiokohizkuntza

Cymraeg

Industri iraultza

Page 20: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

XX. mendean aldaketa sakona gertatu da Galesen galeseraz hitz egiten duentaldearen ezaugarrietan. Galesera-hiztun elebakarren kopurua milioi erdikoa zenXIX. mendean eta gaur egun ez da bakar bat ere. Halaber, galeseraz mintzatzendiren biztanleen kopurua erdira murriztu da. XIX. mendean Galesko biztanleriahirukoiztu egin zen eta XX. mendean, aldaketarik gabe mantendu da. Inmigrazioakapitalaren zirkulazioari lotua dago, hala nola berregituratze ekonomikoaren hedapenari,hori oso handia izan baitzen mendearen hasieran eskualde industrialetan; gero,1920. urteko beheraldi industrialean eta 1930. hamarkadan, egoera alderantzizkoaizan zen, urte horietan milaka gales beren lurra utzi eta Ingalaterra aldera abiatubaitziren. Baserri giroko emigrazioa mendearen lehenbiziko bi herenen ezaugarriaizan zen, nekazaritzaren beheraldiaren, arlo horren mekanizazioaren eta horreksortutako lan gabeziaren poderioz. 1925etik 1939ra bitarte, 390.000 lagunek utzizuten Gales. Baserri giroko inmigrazioa, eskualde horiek industrializatzeko Ingalaterrakgerraren ondoren hasitako prozesuaren partea zen, estatua jarduera produktiboadeszentralizatzen saiatzen ari zenean. Gaur egun, bizkortu egin da, alde batetik,leku ikusgarrietan bigarren etxea edukitzeko asmoarengatik, eta, bestetik, baserrigiroko ekonomian gertatutako aldaketengatik. 1960an populazioaren % 90 galesera-hiztuna zuten eskualdeetan, gaur egun, bakar batzuk baino ez dira hizkuntza horretanhitz egiten dutenak.

Cymraeg

XX. mendea

Treorchy (Rhondda)

Page 21: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Mende honetan zehar ahalegin etengabea burutu da gizartejardueretan hizkuntzak duen garrantzia agerian uzteko. Lortutako lehenemaitzak hezkuntzakoak eta komunikabideetakoak dira. Mendearenerdialdean galesera hezkuntzarako hizkuntza bazen ere biztanle gehienakgalesera-hiztunak zituzten eskualdeetan, lan gutxi egin zen galeseraz ezzekitenekin eta beste herrialdeetan bizi ziren galesera-hiztunekin. Egoeraaldatzeko kanpaina bat abiarazi zen, jende guztiari lehen eta bigarrenhezkuntzako galeserazko ikastetxe batetik hurbil egoteko bidea emateko.Erdi mailako hezkuntzako galeserazko lehen ikastetxea 1947an sortuzen. Eskolaurreko ikastetxeen sare bat eratu da hezkuntza maila horimurriztua zuten eskualdeetan. Hasiera batean hezkuntza elebakarraeskaintzen zuten ikastetxeetan, gurasoek gero eta gehiago eskatu dutehezkuntza elebiduna. Hori horrela da galeserak gero eta ospe handiagoaduelako eta enplegu eta gizarte mugikortasunari begira garrantzitsuadelako.

Irrati-difusioa, enplegurako sektore handia eta ospe handikoa denaldetik, oso garrantzitsua izan da galesera bultzatzeko. Irratia oso goizfinkatu zen galesera zabaltzeko bide gisara eta galeserazko emisio batenideia instituzionalizatu eta berehala lortu zuen entzuleria handia. Telebistakere tresna naturaltzat hartu zuen galesera irrati saioen ondoren. Galeseraribere Emisio Kontseilua eman zitzaion 1953an eta horrek beti bultzatuditu galeserazko emanaldiak.

Cymraeg

XX. mendea

Page 22: Cymraeg. Hizkuntza eta Historia - · PDF file-aipatu dugun leinu sistema, eredu feudala, non burua ez baitzen galesa eta sistema kapitalista, ... Bestalde, Europa osoan bezala, pobrezia

Hizkuntzaeta Historia

Hizkuntz talde desberdinek zerbitzu desberdinak behar dituztelaaitortzeak bide eman du difusiorako kanal desberdinak sortu eta politikadesberdinak eratzeko Galesko hizkuntza desberdinentzat. Cymru irratiak,Galeseko irrati-kanalak, egunean 18 ordu emititzen ditu galesez, asteanzazpi egunez. S4C, 1928an sortutako galeseko telebista-kanalak, astean38 ordu inguru emititzen ditu, Galesen entzule gehien dauden orduetan.Horrek antzerkia suspertu du eta industria osoa baliatu da garapenhorretaz.

Aurrerapen horiek eragin handia dute hizkuntzaren ospeari begira.Orain aitortu egiten da galeseraz mintzatzeak ateak irekitzen dizkielagazteei enplegua lortu eta karrera berriak egiteko, eta, horrela galeserazikasi ez zuten guraso askok, batez ere atzerapen aldian dauden eskualdeindustrialetan, beren seme-alabak ikasteko animatu egiten dituzte.Eskualde horietan, dezente aldatu da galeseraren irudia azken urteotan.Aitzitik, baserri giroko eremuetan badago atzerakada prozesu bat, horgaleserak irudi negatiboa duelako eta emigrazio handia dagoelako,horrela ezkontzak ugaritu egiten baitira hizkuntz talde desberdinetakohiztunekin eta familiak hizkuntza mantentzeko biderik gabe gelditzenbaitira

Cymraeg

XX. mendea