Author
others
View
4
Download
0
Embed Size (px)
---
A ereduan irakasteko metodoak:
proiektu eta tailerrak
Lizarrako Remontival I.P.
Remontival kalea,7
31.200 LIZARRA
Egileak:Ines Diaz (koor....)
Xabier Olazabal
L.H. 1. mailan
PROIEKTUAREN ESKEMA
1.-Azken xedea finkatu :
.Zer egin behar dute? Moda desfilea eta pertsonaren aurkezpena.
.Nola? Aurkezpenak, deskribapenak.
.Norentzat? L.H. 1º mailakoentzat.
2.-Egoeraren aurkezpena:
.”Astoa ikusi nuen “ : abestia ikasi
abestia moldatu (pertsonaia aldatuz, gorputz atalak, jazkera...)
3.-Aurrezagupenak kanporatzen:
.Ikasleak eredu bezala hartuaz beraien jantziak aipatu, deskribatu eta aurkeztu.
4.-Ereduaren lanketa:
.Moda desfileei buruz galdeketa egingo zaie, eurak aurkeztuko dute.
.Bideo bidez grabatua izango da.
.Aurkezpenak egin beharko dituzte.
.Dagokion hiztegia landu beharko da.
5.-Ekoizpena:
.Indibidualki, taldearen barruan.
.Taldeka.
MODA DESFILEA
1.-Helburuak:
.Jantzien deskribapena egitea.
.Jantziak ezagutzea.
.Ikasle bakoitzak bere aurkezpena egiten ikastea (Ni Txomin naiz, Lizarrakoa naiz...).
.Laguna aurkezten ikastea (Hau Txomin da, Aiegikoa da, sei urte ditu...).
.Dramatizazioa lantzea (desfileko aurkezpenak eta abestia).
.Taldeko lana garatzea.
.Mintzamena lantzea eta garatzea.
.”coeducación” delakoaren sexuen harteko heziketa garatzea.
.Idazketa landu:hiztegia, esaldi motzak...
.Eguneroko gaiak jorratzea: gizakion jazkera desberdinak...
.Kultura desberdinetako jantziak ezagutu:argazkiak, aldizkariak...
2.-Kontzeptuak:
.Testu mota:abestia, hitz soilak, argazki oinak, iragarki grafikoak.
.Ahozko azalpena: “Astoa ikusi nuen” abestia, solasaldiak, deskribapenak...
.Idatzizko azalpena:Abestiaren moldaketa, jantziak izendatu, argazki oinak...
.Jantzien azalpena,deskribapena, izendatzea...
.Noren (nire prakak, Aitorren zapatak, Maiderren txandala...)
.Nolakoa(gorria, argia, txikia...)
.Nongoa/Non (Lizarrakoa, Argentinakoa...Lizarran bizi naiz.)
.Ekintzak:jantzi, erantzi, itsatsi,...
.Noizko (Udako,Neguko,Udaberriko...)
3.-Prozedurak:
.Informazioa era ezberdinez aurkitzea.
.Adinaren arabera jantziak sailkatzea eta bereiztea.
.Ipuinak-istoriak irakurri behar den informazioa lortzeko.
.Aldizkariak aztertu.
.Pertsonak ezagutu jantziaren arabera:aiton-amonak, helduak, umeak, ogibideak...
.Etxekoei galdetuz informazioa topatzea.
.Lortutako informazioa (bai etxean aldizkari eta abarretan) hormirudien bidez
antolatzea.
4.-Jarrerak:
.Beste kulturetako ohitura eta jazkerak errespetatu eta baloratu.
.Elkarren arteko desberdintasunen aurrean errespetua.
.Ohitura berriak ezagutzea.
5.-Ebaluazio irizpideak:
.Aurkezpenak ondo egiten ditu.
.Deskribapena egitean, jantziak ezagutzen ditu,koloreak bereizten ditu, adjetiboak eta
aditz formak ongi erabiltzen ditu.
.Nongoa den non bizi den zuzen adierazten du.
.Jantzien izenak ondo idazten ditu.
.Aditzak ondo erabiltzen ditu orainaldian (ukan/izan-dut/ditut).
.Ideiak ongi adierazten ditu.
6.Azken xedearen azalpena
Unitate honetan, ikasleak jantzien giroan sartuko dira. Eguneroko jantziak ardatz hartuko dituzte eta pertsonen jazkera deskribatu, jantzien izenak ikasi eta beste kulturetako jantzi desberdinak ezagutu.
Bakoitzak bere burua aurkeztuko du eta ondoren modelo bakoitza deskribatuko du.
Moda desfilea grabatuko dugu gelan ikusteko, eta aldi berean ikastetxeko edonork ikusi dezan.
7.-Ohar batzuk
Informazioa aldizkarietatik eta etxeko senideengandik lortuko dute.
Bakoitzak bere jatorriko informazioa aurkeztuko du.
8.-Ideiak
Bideoa grabatu, ikusi eta ikastetxean txukun gorde.
Argazkiak atera, album bat osatzeko, moda aldizkari bat, argazki oinak, pasabideetan
hormairudiak itsatsi...
9.-Baliabideak:
.Abestiaren fotokopiak.
.Moldaketa fitxak.
.Argazkiak.
.Aldizkariak.
.Iragarkiak.
.Artaziak, pegamentua, koloretako papera...
.Bideoa eta bideozintak.
.Argazki makina eta rolloak.
.Kartulinak.
.Jantziak (etxetik ekarritakoak).
.Modelo fitxak.
.Rekortableak.
ARIKETAK
1.-Moda desfilerako Nortasun Agiri baten antzeko zerbait osatu, , bideoaren aurrean
bakoitzak bere aurkezpena egin dezan.
2.-” Astoa ikusi nuen” abestia ikasi, kasetean entzun eta moldatu.
3.- Hirukien jantziak deskribatu, koloreak, izenak... jantzi /erantzi.
Irudiak aukeratu moztu, jantzi, erantzi.
4.”Bene-benetan” hormairudiak erabiliz jantzidenda ezagutu.
5.-Aldizkariak erabiliz, moztu,izendatu, paperean itsatsi, hormairudia eredu bezala
hartuaz.
6.-Modeloak hartu eta beren jantziak izendatu.
7.-MOZORROEN DESFILEA:
.-Aurkezleak aukeratu: neska eta mutila (ongi mintzatzen direnak)
gidoia:agurra,lehenengoa,bigarrena... aurkezpena,deskribapena.
.-Bi edo hiru mozorro berdinak badira elkarrekin aterako dira.
.-Telebistako elkarrizketa:
galdera:Nor zara zu?Ni Maddi naiz.
Nola mozorrotuko zara zu? Pailaso bezala mozorrotuko naiz.
Pailaso mozorrotuko naiz.
8.-Argazki album bat osatuko dugu eta ikasleek argazki oina idatziko dute.
ARIKETAK
1.-Honako txartel hauek, Moda desfileko partaideen nortasun agiriak izango dira.
Hutsuneak bete, soka batez lepotik zintzilikatu eta bideoaren aurrean beraien
aurkezpena egingo dute.
1.-Ariketa hontan abestia ikasiko dute. Marrazkia deskribatuko dute eta ondoren
moldaketa egiten saiatuko gara. Horretarako, laguntza gisa zerrenda batzuk izango
dituzte gorputzeko atal bakoitzean zer ipintzeko.
ZERRENDA
ANIMALIAK
AURPEGIAN
BURUANSOINEANILEAMUSU
elefantea
kareta batekin
txistera
buzo gorriamotzabizarra
zezena
zapi batekin
kapela
txamarragorriaperilla
zakurra...
musu gorrikin...kazola...kapa...
puntan
Astoa
Izenburua: _________________
Astoa ikusi nuen
_______________
betaurrekoekin,
_______________
buruan txapela eta
_______________
gabardinarekin.
_______________
ile luzea eta
_______________
bibotearekin
_______________
hizketan egon nintzen
_______________
atzo berarekin
_______________
2.-Hemen pertsonaiak deskribatuko dituzte.Biluzik, kuleroekin, elastikoarekin,
botakin...Buruko lazoen bereizketa...
3.-Aldizkarietan jantziak topatu, moztu, izendatu eta itsatsi.
INCRUSTAR Word.Document.8 \s
INCLUIRIMAGEN "C:\\Mis documentos\\xabier&ines\\bota.gif" \* MERGEFORMATINET
INCLUIRIMAGEN "C:\\Mis documentos\\xabier&ines\\jakak.jpg" \* MERGEFORMATINET
INCLUIRIMAGEN "C:\\Mis documentos\\xabier&ines\\prakak.jpg" \* MERGEFORMATINET
4.-Aldizkari edo komikietan modeloa aurkitu eta bere jantziak izendatu.
_1105631935.doc
_1103718205.doc