Upload
dohanh
View
222
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
ENEEK – JARDUEREN MEMORIA 2014
2014
2014
2014 memoria
JARDUEREN MEMORIA 2014
Nork AZTERTUA eta ONARTUA:
Sin.: Roman Bengoa
ENEEK-ko Lehendakaria
Data: 2015/02/29
2014 memoria
ENEEKren ORGANIGRAMA
ESKUMENEKO AGINTARITZA: Eusko Jaurlaritzako Elikadura Kalitatearen
Zuzendaritza: Peli Manterola
GOBERNU ORGANOAK
o Kontseilua:
Lehendakaria: Roman Bengoa
Lehendakari ordea: Begoña Loizaga
Ekoizleak ordezkatzen dituzten hiru bokalak: Nerea
Arrizabalaga, Mikel Díez y Juan García de Vicuña
Eraldatze-, merkaturatze- eta inportazio-enpresak
ordezkatzen dituzten hiru bokalak: Gregorio Zuaznabar,
Jon Barainka y Jos Van Gaalen
Kontsumitzaileen elkarteak ordezkatzen dituen bokala: Ion
Ariño
Kontseiluaren batzarretara, gehienez, Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazio Orokorraren departamenduaren
barruan nekazaritzarekin lotutako eskumena duten hiru
ordezkarik parte hartu ahal izango dute. Foru Aldundi
bakoitzak ordezkari bana izan dezake. EkoKontsumo
Federazioak ordezkari bat izateko aukera du.
ORDEZKARITZA ORGANOAK
o Zuzendaritza: Xabier Lejarzegi
o Ziurtapen batzordea
o Lan batzordeak
Batzorde teknikoa
Sustapen batzordea
ESPARRU ERAGILEA
o Kontrol eta ziurtapenaren esparrua – Ikuskatzaileak: Irantzu
Alegria, Itxaso Cadenato, Amaia López eta Haritz Mayora
o Antolakuntza esparrua – Teknikariak: Alain Sabalza
2014ko jardueren memoria
4. orrialdea 43etik
AURKIBIDEA
1. SARRERA
2. SUSTAPEN ETA DINAMIZAZIO EKINTZEN PROGRAMA
2.1. KONTSUMITZAILEA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN ABANTAILEZ OHARTARAZI
2.1.1. EKOLURRA ALDIZKARIAREN EDIZIOA
2.1.2. MEDIOETAN KOMUNIKAZIO KANPAINA EGIN
2.1.3. NEKAZARITZA EKOLOGIKORA EGOKITUTAKO MERCHANDISING-A GARATU
2.1.4. ESKUORRI-GIDA INFORMATIBOAK
2.1.5. EKITALDI, KONGRESU ETA JARDUNALDIEN ANTOLAKUNTZA
2.2. EUSKADIKO ELIKADURA EKOLOGIKOA INTERNETEN KOKATU
2.3. BANAKETA-MOLDE EZBERDINEN BITARTEZ MERKATURATZEA SUSTATU
2.3.1. UDAKO AZOKA BEREZIAK
2.3.2. BIOCULTURA BARCELONA ERAKUSTAZOKA
2.3.3. BIOTERRA AZOKA
2.3.4. BIOARABA ERAKUSTAZOKA
2.3.5. BIOCULTURA BILBO ERAKUSTAZOKA
2.3.6. BIOCULTURA MADRID ERAKUSTAZOKA
2.3.7. KOMERTZIO EKOLOGIKOA. KATÁLOGOA
2.3.8. SUKALDARITZA EKOLOGIKOA. EKOLAPIKO PROIEKTUA
2.4. AHOLKULARITZAREN BITARTEZ EKOIZPEN EKOLOGIKOA HANDITU
2.4.1. EKOIZPEN EKOLOGIKOARI BURUZKO IKASTAROAK
2.4.2. ORTU EKOLOGIKOAREN PLANGINTZARAKO KOADROA
2.4.3. LAGUNTZEN TRAMITAZIOA
2.4.4. BASALDEA PROIEKTUA
2.4.5. “LEOT-LABORANTZA EKOSISTEMEN OSASUN TXARTELAK” PROIEKTUA
2.5. FOPE: NEKAZARITZA-EKOIZPEN EKOLOGIKOAREN SUSTAPENERAKO PLANA
2.6. EHKO PROIEKTUA
3. ERREGISTRO, KONTROL, INSPEKZIO ETA ZIURTAPEN PROGRAMA
3.1. ERREGISTROAREN KUDEAKETA, KONTSULTEI ARRETA
3.2. ERREGISTRO ETA DOKUMENTAZIO SISTEMAREN EZARPENA (V.FASEA)
3.3. KALITATE-SISTEMAREN DISEINUA
3.4. FORMAZIOA
3.5. INTERECON PARTE HARTZEA
3.6. KONTROL- ETA ZIURTAPEN-LANAK
2014ko jardueren memoria
5. orrialdea 43etik
1. SARRERA
ENEEKren lan ildoa finkatu da, zenbait sustapen ekintzen sendotzearekin eta
kontrol jardueraren hazkunde jarraituarekin.
2014ko jardueren artean, ENEEKren funtzionamenduan zalantzarik gabe
mugarria ezarriko duen gertakari nagusia egoitza berriaren irekiera da.
Amorebieta-Etxanoko udalarena den Jauregibarria baserrian kokatuta egoteak
datozen urteetan jauzi kualitatibo bat egitea suposatuko du Kontseiluarentzat.
2014an, Eusko Jaurlaritzako Elikadura Kalitatearen Zuzendaritzarekin
Lankidetza hitzarmena berritu da, aurreko urteko kopurua zertxobait
emendatuz. Erakustazokatan sustapena egiteko hitzarmena berritu da HAZIrekin.
Aldiz, ezinezkoa izan da Bikain laguntzak baliatzea, ez baita deialdirik egon.
Ziurtapen eta kontroleko eginbeharrak ezarritako prozeduren arabera egiten
dira. Aurten, merkaturatzaileen egoera erregularizatu da, ziurtapen-irizpideak
zehaztu dira eta urteko tasa berriak ezarri dira. Eragile ekologikoen erroldak
bere hazkundea mantentzen du, erritmo berean. Hala ere, azpisektore bertsuak
dira geldituta mantentzen direnak: ganaderitza eta labore estentsiboak, gehien
bat. ENEEKak egindako jarraipenak pasa den urtean izandako intentsitate bera
mantentzen du: erroldatutako eragileen %35ak bisita gehigarria jaso du, edota
ohartarazpenik gabeko bisita izan du laginak batzeko.
Dibulgazio eta sustapen lanetan, gure erronka, beste behin ere, eskaria piztu
eta eskaintza garatzea izan dira. Aurreko urtearekin alderatuz, ENEEKak
garatutako sustapen-ekintzak bere horretan mantendu dira, nahiz eta
garatutako ekintzak gehiago izan diren eta, ondorioz, inplikatutako eragileen
kopuruak ere gora egin duen. Ekoizpen Ekologikoaren Sustapenerako Plana
diseinatu izana nabarmentzen da, Euskal Autonomia Erkidegoaren apostu bat da
nekazaritza ekologikoa 2015-2016 epean sustatzeko.
2014ko jardueren memoria
6. orrialdea 43etik
2. DINAMIZAZIO ETA SUSTAPEN EKINTZEN PROGRAMA
Jatorri ekologikoko produktuen kontsumoaren hazkunde1 testuinguru batean,
ekoizpen ekologikoaren sustapenean jarraitu dugu.
Bere seigarren urtean, ENEEKak nekazaritza ekologikoaren produktuen
kontsumoa sustatu du, ekoizpen ekologikoko sistemen ezarpena eta ezagupena
zabaltzeko ekintzak garatuz. Gure mugen barruan, gure erronka izan da eskaria
piztea eta eskaintza garatzea.
Aurreko urtearekin alderatuz, ENEEKak garatutako sustapen-ekintzak bere
horretan mantendu dira, nahiz eta garatutako ekintzak gehiago izan diren eta,
ondorioz, inplikatutako eragileen kopuruak ere gora egin duen.
2014ko ekintzen artean, Ekoizpen Ekologikoaren Sustapenerako Plana diseinatu
izana nabarmentzen da: Euskal Autonomia Erkidegoaren apostu bat da
nekazaritza ekologikoa 2015-2016 epean sustatzeko. FOPE proiektua ekoizpen
ekologikoaren azterketa sakon baten ondorioa da, nekazaritza eta
abeltzaintzaren alorretan ikerketa ekonomiko, sozial eta teknikoa egin ondoren.
Ekimen publiko eta pribatu ezberdinen azterketa ere egin da. 2016 bukaerarako
ezarri diren helburuen artean, Erabilitako Nekazaritza Lur (ENL) ekologikoen
azalera bikoiztea dago, Euskadiko ENL-en %2,2 izan arte. Eragileen alorrean, 600
erroldatu izatera iristea da helburua.
Ondoren, helburuen laburpen-taula zehazten da, 2014an garatutako ekintzekin
batera. Hurrengo epigrafeetan, ekintza hauek zehaztuko dira. 2014rako
oinarrizko adierazleak eta helburuak aintzat hartuta, urtea balantze
positiboarekin itxi dugula esan daiteke 2.
1 2014an, eragile-kopuruaren hazkundea %12 izan da, 434 eragilera iritsita. Azalerari dagokionez, hazkuntza-tasa %9
izan da. 2 Bete ez diren helburu bi izan dira 200 merkaturatzaile erroldatzea, eta ekoizleen eta tokiko komertzioaren artean
15 plataforma iraunkor ezartzea.
2014ko jardueren memoria
7. orrialdea 43etik
HELBURUAK EKINTZAK ADIERAZLEAK ETA HELMUGAK (20142013)
1. Nekazaritza ekologikoaren abantailez kontsumitzaileak ohartarazi
2.1.1. Ekolurra aldizkariaren edizioa 2.1.2. Komunikabideetan komunikazio-kanpaina egin 2.1.3. Nekazaritza ekologikora egokitutako merchandisinga garatu 2.1.4.Eskuorri-gida informatiboak 2.1.5. Ekitaldi, kongresu eta jardunaldien antolaketa
Egindako ekintzak: 40 (2011=15, 2012=30, 2014=35
eta 2014 helmuga=35)
Ekolurra aldizkarian txertatutako publizitatea: 30
(2011=12, 2012=40 2013=40 y 2014 helmuga=25 -2 ale-)
Nekazaritza ekologikoaren sartze-maila etxeetan: Zehaztu gabe3 (2011 =25%4 eta 2014 helmuga=40%)
Kontsumo elkartetako bazkide kopurua EAEn: 1745
(2011=1500, 2012=1550, 2013=1650 eta 2014 helmuga=1700)
EAEko kontsumo ekologikoko elkarteen erosketa
bolumena, orotara: 1,8 milioi (2011=1,5 milioi, 2012=1,75 milioi, 2014=1,79 eta Meta 2014=1,80 millones)
2. Euskadiko elikadura ekologikoa interneten kokatu: sare sozialak
2.2. Sare sozialak eta ENEEK web orria
ENEEKren weborrian bisitari kopurua: 38.000
(2011=13.000, 2012= 31.500, 2013= 34.500 eta 2014 helmuga 2014= 37.500)
3. Banaketa-bide ezberdinen bitartez merkaturatzea sustatu
2.3.1. Udako azokak 2.3.2. Biocultura Barcelona Erakustazoka 2.3.3. Bioterra Erakustazoka 2.3.4. BioAraba Erakustazoka 2.3.5. Biocultura Bilbao Erakustazoka 2.3.6. BioCultura Madrid Erakustazoka 2.3.7. Komertzio ekologikoa. Katalogoa 2.3.8. Sukaldaritza ekologikoa. Ekolapiko proiektua
Ekolapikoko eskola jantokian eman diren menú
ekologikoen kopurua: 840 (2011=500, 2012 =740, 2013= 860 eta 2014 helburua= 860)
Erroldatutako merkaturatzaileen kopurua: 26
(2011=12, 2012=18, 2013= 28 eta 2014 helmuga= 200)
NE postuak-egunak tokiko merkatuetan/ otzaren
etxez etxeko banaketa EAEn: 90 (2011=60, 2012=85, 2013=90 eta 2014 helmuga= 90)
Ekoizleen eta tokiko komertzioaren arteko akordio
iraunkorrak: 1 (2011=1, 2012=1, 2013= 1 eta 2014 helmuga= 5)
4. Aholkularitzaren bitartez ekoizpen ekologikoa handitu
2.4.1. Nekazaritza ekologikora konbertsioa egiteko ikastaroak. 4.2. Ortu ekologikoaren plangitzarako koadroa 2.4.3. Laguntzen tramitazioa 2.4.4. Basaldea proiektua 2.4.5. LEOT proeiktua
Hektarea kopurua: 2874 (2011=1961, 2012=2440,
2013= 2627 y Meta 2014= 2850)
Erroldatutako eragile kopurua: 434 (2011=323,
2012=361, 2013= 389 eta 2014 helmuga= 430)
Alta kopurua: 69 (2011=68, 2012=62, 2013= 73 eta
2014 helmuga 70)
5. Ekoizpen ekologikoaren sustapen plana
2.5.1. Ekoizpen ekologikoaren Sustapenerako Planaren diseinua
FOPE 2015-2016aren diseinua eta onarpena
6. EHKO Proiektua 2.6 EHKO Proiektua Interreg proiektuaren justifikazioa
3 Sartze-graduari buruzko inkesta egiteko aurrekonturik ez dagonez, ezin daiteke baloratu.
4 Iturria: “Caracterización de la tipología y perfil sociodemográfico del consumidor de alimentos ecológicos en
España”. MARMek 2011n aurkeztutako ikerketa, FEPECO-k antolatutako Elikagai Ekologikoei buruzko IV. Jardunaldian: “Los alimentos ecológicos se encuentran en uno de cada cuatro hogares españoles”.
2014ko jardueren memoria
8. orrialdea 43etik
2.1. KONTSUMITZAILEA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN ABANTAILEZ
OHARTARAZI
Kontsumitzaileek elikagai ekologikoak kontsumitzearen abantailak ezagutzea
nahi dugu, produktu hauek beste batzuen aurrean aukeratu ditzan. Elikagai
ekologikoen balorazioa handitu eta berauen inguruan merkatu fidela eratzean,
ekoizleek beraien produktuak kalitatezko irudi batekin merkaturatu ahal izango
dituzte, era horretan beraien eskaintza erakargarriago eginez. Horrela,
salmentari errentagarritasun handiagoa ateratzea lortuko da. Honek, aldi
berean, jarduera erakargarriago egingo du, ustiategi berri eta prestatuagoak
ezartzea sustatuz. Ondorioz, ekoizpen gaitasuna eta erabilitako lur azalera ere
handituko dira.
Helburu hau lortzeko garatu ditugun ekintzak hurrengoak dira:
2.1.1. EKOLURRA ALDIZKARIAREN EDIZIOA
Kontseiluak ahotsa jartzen dio EKOLURRA aldizkariari, Euskadiko nekazaritza
ekologikoaren berri emanez. Aldizkaria bi mila eta bostehun etxe, liburutegi,
eskualdeko bulego, elkarte, administrazio eta alderdi politikora heltzen da.
Kontseiluak eta beste eragile batzuek garatzen dituzten ekintzen berri ematen
du, Euskadin nekazaritza ekologikoarekin harremana duen informazioa zabalduz.
Nekazaritza ekologikoaren difusiorako argitalpena da, ekoizleen elkarte guztien
eta antolatutako kontsumo taldeen partaidetza duena. Edukin aldetik, oso
anitza da, erreportaiak, artikulu teknikoak, elkarrizketak, albisteak, agenda,
Euskadiko produktu ekologikoen aurkezpenak, iritzi artikuluak eta abar bilduz.
Kontseiluaren web orritik - www.eneek.org - zabaltzen den bertsio digitalak
ahalbidetzen du are jende gehiago eta anitzagoarengana heltzea, egunetik
egunera irakurle kopurua handituz. Gure web orriko hemerotekan, testu-
bilatzaile bat dauka, momentura arte argitaratu diren 54 zenbakien edukinetan
bilaketak era errazean egin ahal izateko.
Aldizkariaren adierazle bat da bertan publizitatea sartu nahi duten enpresa eta
instituzioen zerrendarena, alez ale handitzen dena. Honek, aldi berean, gastuen
ordainketan laguntzen du.
2014ko zenbakiak bereziak izan dira, aldizkari bakoitza Herrialde jakin batean
zentratu baita. Gipuzkoari eskainitako zenbakia 53.a izan zen (2014ko
2014ko jardueren memoria
9. orrialdea 43etik
udaberria/uda), eta Arabari eskainitakoa, berriz, 54. zenbakia (2014ko
udazkena). Denbora faltagatik, Bizkaiko alea 2015eko udaberrian argitaratuko
da. Ale hauetako bakoitzean, Herrialde bakoitzean nekazaritza ekologikoaren
inguruan garatzen ari diren proiektu ezberdinei protagonismoa eman zaie.
Lurraldeko Elkarteek ere paper garrantzitsua izan dute, baita Herrialdeetako
Foru Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariek ere, orrialde bikoitzeko
elkarrizketa zabalekin. Ekoizpen ekologikoaren zertzelada batzuk eman asmoz,
ale hauetan ekoizpen-orientazio ezberdinetako 3-4 eragileren elkarrizketak batu
dira ale bakoietzean.
IRUDIA: 2014an argitaratu diren Ekolurra aldizkariko 2 aleen azalak
2.1.2. MEDIOETAN KOMUNIKAZIO KANPAINA EGIN
Euskadiko nekazaritza ekologikoaz informatzeko aurrekontua murritza izanda
ere, elkarrenganako publizitate-akordioak zehaztu ditugu Estatu mailan
erreferentziazkoak diren medio ezberdinekin: La Fertilidad de la Tierra
aldizkaria, Vida Sana-ren TheEcologist & InfoBiocultura, Sociedad Española de
Agricultura Ecológica-ren Ae aldizkaria, edota sortu berri den Bio Eco Actual
aldizkaria.
2014ko jardueren memoria
10. orrialdea 43etik
IRUDIA: ENEEK-ak parte hartzen duen erreferentziazko 3 aldizkariren azalak
Euskadi mailan, GAUR8 aldizkarian espazio egonkorra daukagu (Nekazaritza eta
Elikadura Ekologikoa), osoki euskaraz egiten dena, eta nekazaritza zein
elikadura ekologikoari buruz dena. Medio honetan 20 artikulutik gora
argitaratzen ditugu, urtean. Espazio hau erabiltzeko aukera izateagatik, medio
honetan iragarki kopuru baliokide bat kontratatzen da.
IRUDIA: GAUR8 aldizkarian, ENEEKren espazioan argitaratutako 3 artikuluren adibideak
2014ko jardueren memoria
11. orrialdea 43etik
Idatzizko eta ahozko komunikabide ezberdinetan ere jarduera bizia mantendu
dugu, elikadura ekologikoari buruzko mezu positiboak zabaldu asmoz bai
artikuluen bidez eta baita elkarrizketa bidez ere.
Elikagai ekologikoak Euskadiko jendarte orokorrari helarazi nahi badizkiogu, on-
line komunikazioaz gain ohiko medioekin ere lan egin behar dugu. Nekazaritza
ekologikoaren presentzia albisteetan egon aldera, komunikabideekin lankidetza
egiteaz gain, ahal izan dugun heinean nekazaritza ekologikoaren zigilua zabaldu
dugu. Bai aldizkarietan eta baita egunkarietan ere, elkarrenganako publizitate-
akordioak zehaztu ditugu, Ekolurraren bitartez (honen adibidea da Ardatza
aldizkariarekin lotutako akordioa), edota publizitate-espazioa ordaindu da.
IRUSIAK: prentsa orokorrean zein espezializatuan argitaratutako 3 adibide.
Datozen urteetan, espero dugu gure komunikazio-beharretara egokitutako
aurrekontu-zuzkidura eskura izatea. Izan ere, informatua dagoen publikoa da
elikagai ekologikoak kontsumitu eta ekoizten dituena.
2014ko jardueren memoria
12. orrialdea 43etik
2.1.3. NEKAZARITZA EKOLOGIKOARI EGOKITUTAKO MERCHANDISING-A
GARATU
Produktuak irudi amankomunarekin aurkezteak sektorearen nortasuna indartzen
du. Ziurtapen ekologikodun produktuak merkatuan ezberdindu ahal izateko,
nekazaritza ekologikoaren logoa eta aipamenak dauzkan material egokia
garatzea ezinbestekoa da. Era horretan, elikagai ekologikoen aurkezpena
hobetzen da, kontsumitzaileak errazago identifikatzen ditu, eta elikagai hauek
duten balio erantsiari etekina ateratzen zaio.
Garatzen diren ekintza ezberdinentzat euskarri fisiko egokiak diseinatuz,
mezuak hobeto helarazi eta herritarren gogoan txertatzea da helburua. Ekintza
guztientzat sustapenerako material komuna edukitzeak posible egiten du ekintza
guztien arteko lotura eratzea, koherentzia emanez, eta bertoko ekoizpen
ekologikoa merkatuan kokatuz.
Zentzu honetan, eta aurreko urteetako dinamikari jarraipena emanez,
merkaturatzearen sustapenerako euskarri sorta bat jarri dugu ekoizle eta
eraldatzaileen esku: “Bioethics” zigiludun jutezko poltsa berrerabilgarriak (1500
unitate) baserritarrek asteroko otzaren banaketan erabil ditzaten; “OK
compost” ziurtapena duten poltsa biodegradagarriak (170.000 unitate); eko-
mezudun paperezko poltsak (50.000 unitate); maindire-pankarta
pertsonalizatuak, salmenta puntuen identifikaziorako; lotzeko xingolak (240
unitate); salmenta zuzenerako oholak; gure inprimagailuan inprimatzen diren
etiketa pertsonalizatuak (25.000 unitate baino gehiago)…
IRUDIAK: Poltsa biodegradagarria, jutezko poltsa, paperezko poltsa eta etiketa pertsonalizatua
2014ko jardueren memoria
13. orrialdea 43etik
2.1.4. INFORMAZIORAKO ESKUORRI-GIDAK
Urte honetan zehar, Euskadiko nekazaritza ekologikoa ekoizpen eta elikadura
ekologikoarekin harremana duten argitalpen eta jardueretan presente egon da.
ENEEKtik, nekazaritza ekologikoaren dibulgazioa egiten jarraitu dugu, elikagai
hauen ezaugarriak, berauek identifikatzeko modua eta gure klimara egokitutako
barazki eta fruten sasoiak adierazten dituen eskuorriaren bitartez.
IRUDIA: Nekazaritza ekologikoari buruzko eskuorria.
Bio D´Aquitaine elkarteak frentsesez atera zuen gaixotasun eta izurriteen gida,
euskarara itzuli eta bertoko baldintzetara egokitu da, Iparraldeko BLE
elkartearekin eta Biolurrrekin batera.
IRUDIA: Nola babestu gure baratzak ekologikoki
2014ko jardueren memoria
14. orrialdea 43etik
Alkartasuna Usurbilgo baserritarren kooperatibak eta Biolur elkarteak atera
duten 2015 egutegia ekonomikoki lagundu dira. aleak gure eragile guztien artean
banatu dira.
IRUDIA: 2015 urteko egutegiaren portada
Nekazaritza ekologikoaren berezitasunak liburuxka ilustratua berriz ere editatu
dugu. Gida honek, alde batetik, ekoizpen eredu honetara atxikitzen diren
persona eta enpresek hartzen dituzten konpromisoak azaltzen ditu. Beste
aldetik, nekazaritza-, abeltzaintza- eta eraldaketa-jardueren berezitasunak
azaltzen dira. Gida hau paperean zein formatu digitalean editatu dugu (gure
web orrian eskuragarri dago). 2000 ale fisiko banatu dira azoka, ikastaro eta
bestelako ekitaldietan.
IRUDIA: Liburuxkaren euskarazko bertsioaren azala eta kontrazala
Beste alde batetik, “Ortu ekologikoaren plangintza egiteko koadroa” editatu
dugu. Lurralde bakoitzeko errealitate klimatikora egokitzen den tresna honetan,
ohiko ereintza-landaketa-uzta egutegiaz gain, hazitegian pasa beharreko
2014ko jardueren memoria
15. orrialdea 43etik
egunak, landaketatik uztara arte behar den denbora, ureztatze- eta ongarritze-
beharrak, ohiko landare-tartea, landare-tarte horren arabera metro koadro
batean sartzen diren landare kopurua, errendimendu estimatua, tandak,
lurraren okupazioa egunetan, eta ohiko arazoak. Koadroa osatzeko datuak
esperientzia luzedun ortugile ekologikoek eman dituzte. DIN-A3 formatuko 1200
unitate banatu ditugu nekazaritza ekologikoko azoka espezializatuetan. Gure
web orrian ere, eskuragarri dago. Nahiz eta material hau baratzezainetan
pentsatuz garatu den, publiko orokorrak ere oso ondo hartu du. Bioterra,
BioCultura Bilbo eta Bioaraba erakustazokatan egindako aurkezpenetara jende
asko hurbildu zen.
IRUDIA: “Gipuzkoa eta Bizkaia”ko ortu ekologikoen plangintza egiteko koadroa
Gure helburua da jendarteak nekazaritza ekologikoa bere osotasunean
ezagutzea, eta, aldi berean, elikagai ekologikoak era normalizatuan eskuratzeko
aukera izatea. Horretan ari gara, komunikazioa oinarrizkoa da.
2014ko jardueren memoria
16. orrialdea 43etik
2.1.5. EKITALDI, KONGRESU ETA JARDUNALDIEN ANTOLAKETA
2014an, EkoKontsumo Federazioaren eta Busturialdeako Lurgozo Kontsumo
Ekologikorako Elkartearen eskutik, ekoizle ekologikoekin batera 10 topaketa
informatibo-kulinario baino gehiago antolatu dira. EkoKontsumo Federazioaren
dinamikaren barruan, “Nekazaritza ekologikoa eta ingurumen naturalaren
kontserbazioa” Jardunaldiak antolatu ziren, Urdaibain. Bertan, Lurraldearen
Jagoletzaren inguruko proiektu ezberdinak ezagutu ahal izan ziren, guztiak
elikagai ekologikoen ekoizpen eta kontsumoaren inguruak eraikiak.
Ekainaren 5ean, Mundu Mailako Ingurumenaren Egunaren baitan, Barakaldoko
Gurutzeta Unibertsitate Ospitalak, beste behin ere, ingresatuta dauzkan
paziente guztien menuak ENEEKak ziurtatutako elikagai ekologikoekin
prestatzeko apustua egin zuen.
Elikagai ekologikoak eragile sozial eta kontsumitzaileei ohiko zerbait bezala
helarazteko helburuarekin, elikagai ekologikoen horniketa kudeatu dugu kultura-
eragile ezberdinekin, Bertsozale Elkartea kasu. Horrela, “Euskal herriko XXVI.
Eskolarteko bertsolari txapelketa”-ren finalean, Orion ospatu zena 300 gazteren
partaidetzarekin, otordua Gipuzkoako elikagai ekologikoak erabiliz prestatu zen.
ARGAZKIAK: SEAEren XI. Kongresua eta Euskal herriko bertsolari txapelketa
Gasteizen ospatutako SEAEren XI. Estatu mailako Kongresuaren Antolakuntza
Batzordean aktiboki parte hartu dugu. Besteak beste, Kongresuko ekintza
ezberdinen artean, Euskadin nekazaritza ekologikoarekin lotzen diren proiektu
2014ko jardueren memoria
17. orrialdea 43etik
eta eragileen informazio-panela koordinatu genuen, Katiluren mahai teknikoaren
laguntza estimagarriarekin.
Panel honetan aurkeztu ziren, era laburtuan, martxan dauden eragile eta
proiekto nagusiak, esperientziak ezagutarazi eta elkarguneak topatu asmoz.
Horretarako, egun dagoeneko sortuta dauden harremanak irudikatzen dituen
mapa aurkeztu zen. Ondoren, eragile ezberdinek beraien ikuspuntuak azaldu
zituzten, gerora bertaratutako guztien ekarpenekin aberastu zirenak. Kongresu
honetan izan genuen beste partaidetza esanguratsua izan zen Kongresuko
afarirako antolaketan SEAE lagundu izana, osagai guztiak ekologikoak eta
Euskadikoak izan zitezen, eta salneurria gehiegi igo ez zedin.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko kanpusean abiatu den
“unibertsitateko ortu ekologikoa”-ren ekimena lagundu dugu, aholkularitza, hazi
eta landare ekologikoak eskainiz. Aramaioko sagarrondo ekologikoari buruzko
tailerrean ere parte hartu dugu, Elkarteekin batera antolakuntza-batzordea
osatuz.
IRUDIAK: EHU/UPVko ortuaren aurkezpena eta Sagarrondo ekologikoari buruzko tailerra
Azkenik, Urdaibai Bird Center eta ENEEKren artean, lankidetza hitzarmena
sinatu dugu, "Inguruko Hegaztiak" proiektuaren baitan. Akordioaren haritik,
proiektuan erabiliko den txori-elikadura guztia ekologikoa izango da, ahalik eta
neurri handienean, bertokoa (ekilore haziak eta artatxikia, esaterako, Arabar
Lautadan ekoiztuak dira). 400kg txori-elikagai banatu ditugu, guztira.
Hitzarmen honen ildotik ere, 2015ean ENEEK erroldatutako nekazari ekologiko
talde batek Urdaibai Bird Center-era bisita egingo du, proiektuaren gorabeherak
eta hegazti basatiek nekazaritzari egiten dioten ekarpena zuzenean ezagutzeko.
2014ko jardueren memoria
18. orrialdea 43etik
2.2. EUSKADIKO NEKAZARITZA EKOLOGIKOA INTERNETEN KOKATU
Gure web orria (www.eneek.org) komunikaziorako eta kontsultarako gunea
izateaz gain, Euskadin nekazaritza ekologikoaren inguruko informazio, formazio
eta sentsibilizaziorako erreferentziazko tresna ere bada.
2.2.1. ENEEK WEB ORRIA
Euskadiko nekazaritza ekologikoaren sektorean, erreferentziazko web orria de
ENEEKrena. 38.000 bisita izan zituen 2014an, aurreko urtean baino zertxobait
gehiago. Google bilatzailean “nekazaritza”, “ekologikoa” zein “ecológico
Euskadi” ipiniz gero, ENEEKren web orria da lahenengo erreferentzia.
2014an zehar, egunero berritu dugu web-a (albisteak eta agenda), baita elikagai
ekologikoen katalogoa, Ekolurra 2014 hemeroteka, zein eragileen ziurtagiri eta
fitxak ere, bisitariek dokumentu hauek deskargatzeko aukera izan dezaten.
Etorkizuneko kontsumitzaile ekologikoekin harremanetan jartzeko biderik
dinamikoena sare sozialak badira ere, aurten, personal-faltagatik, ezin izan dugu
horietan parte hartu. 2015era begira, gure betebeharretako bat izango da
nekazaritza ekologikoarekin harremana daukaten beste eragile batzuekin batera
elkarlanerako on-line sare bat eratzea.
IRUDIA: Webgunea eta Google Analytics-ek egindako ENEEK web orriaren trafikoaren analisia
2014ko jardueren memoria
19. orrialdea 43etik
2.3. MERKATURATZEA SUSTATU BANAKETA-KANALEN BITARTEZ
Gure erronka da horniketa erregular bat lortzeko lan egitea eta antolatzea,
ekoizten daudenak lagunduz eta nekazari konbentzionalen errekonbertsioak
bideratuz. Barne-merkatura bideratutako eskaintza da helburua, eskariaren eta
eskaintzaren artean harreman egonkor eta egokia sortu asmoz.
Arlo honetan, erakustazokak nabarmentzen ditugu, produktua balioan jartzeko
erakuslehio bikaina baitira. Horregatik, oso interesgarri deritzogu Euskadiko
elikagai ekologikoak erreferentziazko erakustazokatan egoteari. Aurten,
nabarmentzekoa da BioAraba erakustazokak (Gasteizen), bere lehenengo
ekitaldian, izan duen arrakasta.
Erakustazokez gain, ezinbestekotzak jotzen dugu dinamizatzaile/lotzaile
komertzialaren figura garatzea. Figura honen lana izango da ekoizleak eta
eraldatzaileak salmenta-puntuekin harremanetan jartzea, eta guztien arteko
akordioak lortzea, lana optimizatu aldera. Dinamizatzaile honek, aldi berean,
elikagai ekologikoak granelean saltzen dituzten, eta oraindik berme-sistemaren
barruan ez dauden komertzioak identifikatuko lituzke, ENEEK-n erroldatzeko
bitartekaritza eginez. 2014an, aurrekonturik izan ez denez, figura hau ezin izan
da martxan jarri. Honegatik, ezin izan dugu bete erroldatutako
merkaturatzaileak eta ekoizle-plataformekin adostutako akordioei buruzko
helmuga.
Azkenik, ikusten ari gara Ekolapiko proiektuan zerbitzen diren menu ekologikoen
kopuruak ez duela espero bezain beste gora egiten. Bertoko ekoizle-
plataformentzat oso kanal interesgarria da, eta berau garatzea ezinbestekotzat
jotzen dugu.
2.3.1 UDAKO AZOKA BEREZIAK
Udako azokak bereziak duela 20 urtetik ospatzen dira hiru lurraldeetan, ekoizle
ekologikoentzat salmenta zuzenerako eta komunikaziorako erakuslehio
bilakatuz. Euskadiko ekoizle ekologikoen elkarteek antolatzen dituzte, eta
kalean ospatzen dira. 2014an zehar, 20 azoka antolatu zituzten elkarteek.
ENEEK-tik, azoken egutegia koordinatu dugu, ahal izan dugun heinean, azoka
guztiek irudi bertsua izan zezaten, identifikaziorako eta sustapenerako
materialea utzi zaie, udako azoka guztiak pakete bakarrean daudela irudikatu
2014ko jardueren memoria
20. orrialdea 43etik
nahian. Horrezaz gain, prentsan publizitatea eman diegu azoka hauei, eta
elkarteen esku utzi ditugu bai banderola erraldoiak eta baita informaziorako
karpa ere. Honek eta ekoizle ekologiko bakoitzak duen maindire-pankarta
pertsonalizatuak ahalbidetu du herritarrek azoka hauek ekologiko bezala
identifikatu ahal izatea.
IRUDIA: Nekazaritza ekologikoari buruzko informazio gunea
2.3.2 BIOCULTURA BARCELONA
Bartzelona (Apirilaren 08tik 11ra)
BioCultura erakustazokek mende laurden baino gehiago bete dute elikadura
ekologikoaren sustapena egiten. Erakustazoka hauetan aurkezten dira,
nekazaritza ekologikoaren arloan, estatu mailan esanguratsuenak diren
berritasunak. Azken ekitaldietan, Euskadiko erakusketariak EkoEuskadi irlan
batuta joan izan dira, eta honek asko erraztu die harremanak egitea eta berton
dauzkagun produktu ekologikoak ezagutzera ematea, era horretan beraientzat
merkatua sortuz.
BioCultura Barcelonaren XXI. ekitaldia helburuak bete izanaren poztasunarekin
itxi zen. Erakusketari zein bisitarien kopuruan izandako errekorrak argi
erakusten du “bio” merkatuak bizi duen momentu ona.
2014ko jardueren memoria
21. orrialdea 43etik
Aurten, 7 erakusketari egon ziren Eko Euskadi irlan. Guztiak asebeteta itzuli
ziren, eramandako produktu denak saldu eta kontaktu asko egin eta gero. Beste
behin, azpimarratu zuten EKO EUSKADI markapean joan izanaren garrantzia,
Kataluniako kontsumitzaileak asko baloratzen duen izendapena baita.
IRUDIAK: BioCultura BCN 2014ko Eko Euskadi irla, postuen zenbait argazki
2.3.3 BIOTERRA ERAKUSTAZOKA
Irun (Ekainaren 06tik 08ra).
Bioterra topaketarako gunea da, non ekoizleak, eraldatzaileak, banatzaileak
zein fabrikatzaileak elkar ezagutzeko aukera duten hiru egunetan zehar. ENEEK
Bioterrako antolakuntza batzordeko kide da, aholkularitza aktibo baten bitartez
parte hartzen dugularik.
Bertoko erakusketaririk gabeko elikagai ekologikoen erakustazokarik ez dago.
Horregatik, eta aurreko urteetako ibilbidea jarraituta, EKO EUSKADI guneak bere
presentzia izan zuen, ENEEK-n erroldatutako eragileekin. Bioterran ENEEK-ko 17
2014ko jardueren memoria
22. orrialdea 43etik
eragile ekologiko izan ziren. Gipuzkoako Foru Aldundiak eragile ekologiko
gipuzkoarrei erakustokien alokairurako emandako laguntzari esker, gipuzkoarren
presentzia handia izan zen.
Gure eragileek bete zuten tokiaz gain, ENEEK-ak 12 m2-ko informazio-gunea izan
zuen, non Euskadiko elikagai ekologikoen katalogoko irudiak jarri ziren.
Azokan aurkeztutako jendarteratze-materialen artean, nabarmentzekoa da
Gipuzkoa eta Bizkaiko baldintzetara egokitzen den ortu ekologikoaren plangintza
egiteko koadroa.
Txikientzat, aldiz, nekazaritza ekologikoari buruzko mezuak zeuzkaten puxikak
puztu eta banatu ziren ENEEKren erakustokian.
Bioterrako antolatzaileekin batera, Euskadiko elikagaien bi dastaketa-aurkezpen
antolatu genituen: gaztaiena bata, eta ardoena bestea. Bi kasuetan, pertsona
adituen partaidetza izan genuen dastaketa gidatzeko. Bertaratutakoek kritika
onak egin zituzten, eta, elikagaiak dastatu eta ezagutzeaz gain, ENEEKak
ekintza hauentzat propio prestatutako dibulgazio-materiala eraman zuten.
Gure erakusketariek egin zuten balorazioa ere ona izan zen. Ohikoa den eran,
ENEEK-ko erakusketariek abantaila bezala ikusi zuten espazio komun bat
partekatzea.
IRUDIAK: Bioterra 2014ko EKOEUSKADI gunearen zenbait argazki
2014ko jardueren memoria
23. orrialdea 43etik
2.3.4 BIOARABA ERAKUSTAZOKA
Vitoria-Gasteiz (Azaroaren 07tik 09ra).
Bioaraba Gasteizko produktu ekologikoen, bizimodu osasuntsuaren eta kontsumo
arduratsuaren erakustazoka da. 2014ean izan du bere lehenengo ekitaldia,
erabateko arrakastarekin. Erakusketarako gune apala izanda ere (65 erakusketari
batu ziren), 30.000 pertsona inguru hurbildu ziren Gasteizko Iradier Arenara
arte. Publiko guztiei zuzentzen zaien erakustazoka da BioAraba, Euskadi
nekazaritza ekologikoa kontsumitu eta ekoizten dutenen topagunea.
Zentzu honetan, EKO EUSKADI markak bere lekua izan du, Eko Euskadi irla bete
duten ENEEK-ko eragileen eskutik. 20 eragilek hartu dute parte BioAraban,
erakusketa-azaleraren 1/3 Euskadiko produktu ekologiko adierazgarriekin betez.
ENEEKtik, elikagai ekologikoen etiketatuari buruzko tailerra antolatu genuen,
ondoren azaldutako produktu horien dastaketa eginez. Beste alde batetik,
Araban ortu ekologikoaren planifikazioa egiteko ikastaro labur bat ere antolatu
genuen, eta ekitaldi hau baliatu genuen Arabako baldintza klimatikoetara
egokituta dagoen plangintza-koadroa aurkezteko. Koadro hauetako 400 aletik
gora saldu ziren bisitarien artean.
IRUDIAK: ENEEKren stand-a eta EkoEuskadi irla BioAraba 2014 erakustazokan
2014ko jardueren memoria
24. orrialdea 43etik
2.3.5 BIOCULTURA BILBAO ERAKUSTAZOKA
BioCulturak, estatuko erakustazoka garrantzitsuenak, bere bigarren ekitaldia
izan zuen Bilbao Exhibition Center (BEC-Baracaldo). Erakustazoka honek 30
urteko ibilbidea dauka Madrilen, 20 urtekoa Bartzelonan eta 4koa Balentzian.
Erakustazoka hauek oso egokiak dira produkto ekologikoen ezaugarri
bereizgarrien inguruan mota guztietako sustapen- zein merkaturatze-ekintzak
garatzeko. ENEEK-tik parte hartze aktiboa izan dugu antolakuntzan, Eco Euskadi
gunean 28 erakusketari batuz (4 gipuzkoarrak izan ziren). Salmentarako zein
kontaktuak egiteko toki aparta izan da BioCultura. Antolatzaileek egindako
balorazioa oso positiboa da, bai bisitarien kopuruari dagokionez eta baita
erakusketariek izan dituzten emaitzei erreparatuta ere. Aurreikuspenak
askogatik bete dira.
Intereco-rekin elkarlanean, erakustazokako “showroom”-ean produktuen
etiketatuari buruzko bi tailer antolatu ziren, bakoitzean dastaketa bat eginez:
sagardo ekologikoari buruzkoa bat; eta Bizkaian ekoiztutako tomate
ekologikoena bestea. Horrezaz gain, ortu ekologikoaren plangintzarako tailerra
ere eman genuen, Biolurrekin batera. Kimu Bat lorezaintza-enpresa
azpeitiarrarekin lotutako akordioaren baitan, 50 metro koadroko loeategio-ortua
diseinatu zen.
IRUDIAK:BioCultura Bilbo 2014 erakustazokan EkoEuskadi gunearen eta garatutako
ekintzen zenbait argazki
2014ko jardueren memoria
25. orrialdea 43etik
2.3.6 BIOCULTURA MADRID ERAKUSTAZOKA
Madril (Azaroaren 13tik 16ra).
BioCultura Madrid-ek bere 30. ekitaldia oso emaitza onekin itxi zuen, erakutsiz,
beste behin ere, sektoreak bizi duen egoera ona. Ekologiaren lagunekin urtero
duen hitzorduan, BioCulturak oso sentsazio onak utzi zizkien erakustazoka
ospatutako egunetan Ifema bertaratutako 70.000 lagunei. 700 erakusketari
inguruk ziurtapendun produktoen 18.000 erreferentzia ezberdin aurkeztu
zituzten. Bertan egon ziren markei dagokionez, hazkuntza %17koa izan zen.
Erakustazokaren bukaeran, erakusketariek poztasuna adierazi zuten publikoak
emandako erantzunarengatik. Aurreko urtearekin alderatuta, salmentek gora
egin zuten, komertzioek Gabonetako salmentak aurreikusiz egindako
erosketaren eraginez.
ENEEK-Euskadi erakustoki komunean, aurreko urtean bezala, 8 eragilek hartu
zuten parte. Pertzeptzio orokorra izan zen euskal produktuek harrera ona
daukatela madrildarren artean. Eragileek beraiek azpimarratu bezala,
erakustazoka hau oso toki ona da kontaktuak egin, eta norbanako, kontsumo
ekologikoko talde, denda eta ostalariekin harremanak sortu eta indartzeko.
EKO EUSKADI markapean irudi komuna erakustearen garrantzia ere nabarmendu
zuten, baita eragileen artean sortzen diren harreman sendoak ere. Urtez urte
errepikatzen den hausnarketa da hau.
IRUDIAK: BioCultura Madrid 2014, Eko Euskadi irlaren zenbait argazki
2014ko jardueren memoria
26. orrialdea 43etik
2.3.7 KOMERTZIO EKOLOGIKOA. KATALOGOA
Kontseiluaren betebeharretariko bat da elikagai ekologikoak pisura saltzen
dituzten establezimenduak identifikatzea eta berauen kontrola egitea,
kontsumitzaileei elikagai ekologikoen salmentan ere berme bat emateko. Aldi
berean, komertzio hauen garapen egokian laguntzen da, baita ekoizpen
ekologikoa sustatu ere. Kontuan izanik produktu ekologikoak ez erosteko arrazoi
nagusietako bat dela kontsumitzaileak ez dakiela non topatu ditzakeen, gure
betebeharra da produktu ekologikoen ohiko salmenta-puntu horiek kokatzea.
Aldi berean, merkatari txikien eta ekoizle-plataformen artean akordioak
sustatuko dira, dendek urte osoan zehar horniketa bermatuta izan dezaten.
2014ean komertzioen Ziurtapen Gida ezarri dugu, baita erreferentzial teknikoa
eta elikagai ekologikoak merkaturatzen dituzten komertzioen jarraipena egiteko
prozedura ere. 2015era begira, elikagai ekologikoak pisura saltzen dituzten
denden identifikazioa eta erroldatzea planteatzen dugu, beraien egoerari
erreparatuta behartuta baitaude horretara.
Kontsumitzaileei zein, bereziki, komertzioei begira, “EKO EUSKADI 2014”
katalogoaren (produktua, argazkia, deskribapena, kontaktua) on-line bertsioa
eguneratu da. Dokumentu hau ENEEKren web orritik deskargatu daiteke.
IRUDIA: EKO EUSKADI on-line katalogoa
2014ko jardueren memoria
27. orrialdea 43etik
2014an ere, “Luraki” mugikorren aplikazio geoerreferentziatuaren egileekin
elkarlana egin dugu. Aplikazio honek kontsumitzaileak zuzenean harremanetan
jartzen ditu inguruko ekoizle ekologikoekin. Ekoizlea da protagonista, zeintzuk
produktu eskaintzen dituen eta non saltzen dituen azaltzen baitu. BioCultura
Bilbo eta Madrid-en aurkeztu zen aplikazio honek bitartekariak ekiditea eta
bertoko kontsumo ekologikoa sustatzea ditu helburutzat.
IRUDIA: Luraki apliakzioa Android eta iPhone-erako
Azkenik, esne bildots ekologikoa harategietan identifikatu eta promozionatu
asmoz, ekoizlearen arabera pertsonalizatu daitekeen horma-irudi bat diseinatu
dugu, kontsumitzaileen artean produktu hau ezagutzera eman aldera. Bai
horma-irudiak eta baita bildots ekologikoek hiltegitik ekartzen dituzten
prezinten bitartez, produktu honi ikusgarritasuna eman nahi izan diogu.
Promozioaren baitan, gainera, erositako bildots bakoitzarekin batera letxua
ekologiko bat dohainik eskuratu dezake kontsumitzaileak (ekoizle ekologikoak
dauzkan azoka bat gertu dagoen tokitan). Era honetan, ekimen honek beste
helburu bat ere betetzen du: azoka eta harategietan erosketa sustatzea. GAUR8
aldizkarian ere artikulu bat idatzi genuen bildots ekologikoari buruz, Biolur
elkartearekin batera. Ekimenak ez du izan esperotako arrakasta, baina datorren
urtera begira ideia gehiago landuko da.
2014ko jardueren memoria
28. orrialdea 43etik
Arkume ekologikoaren horma-irudia, letxuaren promozioa eta etiketa pertsonalizatua
2.3.8 SUKALDARITZA EKOLOGIKOA
Ostalaritza, Sukaldaritza eta Katerinen sektorearentzat (HORECA akronimoa,
gazteleraz) proiektu bat beren beregi garatzea aztertzen ari da Kontseilua.
Bertoko produktu ekologikoak establezimendu hauetan sartzea da helburua,
baita sukaldaritza ekologikoarentzat ezarriko diren estandar batzuk garatzea
ere. Irabazi asmorik gabeko INTERECO elkarteak (Estatu osoko ekoizpen
ekologikoaren Kontseilu eta Komiteak batzen dituenak, ENEEK barne), helburu
bera dauka. Izan ere, INTERECOk dagoeneko ezarri du sukaldaritza
ekologikoarentzat berme sistema eta hasia dago eskola jantokiak eta jatetxeak
ziurtatzen.
Aurreko urteetan bezala, ENEEK-k ekonomikoki lagunduz parte hartu du
EKOLAPIKO proiektuan, oso ekimen interesgarria baita sukaldaritza kolektibo
ekologikoaren arloan. Ekolapikok ekoizpena, elikadura eta hezkuntza
integratzen ditu. Ekoizpen ekologikoaren baitan, landa garapena, pertsonak,
osasuna eta ingurumena uztartzen ditu.
Gipuzkoan garatu da proiektua, Biolur Elkartearen, Cristina Enea Fundazioa eta
Donostiako Udalaren, Kutxa Ekogunearen eta ENEEKren partaidetzarekin. Ekimen
bateratzaile hau abian jartzeko lantaldea sukaldaritzan esperientzia duen
nutrizio aditu batek eta nekazaritza teknikari batek osatu dute. Pertsona hauek
2014ko jardueren memoria
29. orrialdea 43etik
diseinatu dituzte menuak, planifikatu dute ekoizpena, eta koordinatu dute
ekoizleen eta sukaldarien arteko harremana. Horrezaz gain, baserrietara eskola
zein familien bisitak eta sentsibilizazio materiala egin dituzte.
Aurrerago zerrendatutako instituzioen
laguntzarekin, proiektuaren gastuak estaltzeko
modua egon da orain arte. 2013/2014
ikasturtean, egunero 840 otordu erabat
ekologikoak eman dira 10 zentrotan, ekoizpen-
mota ezberdinak (ogia, gazta, ortuariak…)
dauzkaten 14 baserritarren partaidetzarekin.
Ekolapiko proiektuaren filosofia erabat
bateragarria bada ere, egungo testuinguru ekonomikoan eta dauzkagun baliabide
ekonomikoekin, ekimena Bizkaia eta Arabara zabaldu nahi bada, ezin daiteke
planteatu proiektua orain arte bezala. Zentzu honetan, Ekolapikoren izaera
bateratzailea galdu gabe (bertoko elikagai ekologikoak+ustiategietara
bisitak+hitzaldiak eskoletan), hiru lurraldeetako ikastetxeetan elikagai
ekologikoak sartzeko ekintza ezberdinak aztertuko dira datozen urteetan.
2.4. AHOLKULARITZAREN BITARTEZ EKOIZPEN EKOLOGIKOA
HANDITU
Jakintza da nekazaritza ekologikoaren lehengai garrantzitsuena: lurrari,
maneiuari eta zuzeneko harremanei buruzko jakintza. Elikagai ekologikoen
eskaintza handitzeko, teknikoki trebatuak diren profesionalak behar dira, bai
ekoizpenaren arloan (oraindik hazten ari den sektore batek dauzkan arazoak
kontuan izanda) eta baita arlo ekonomikoan ere.
ENEEKtik, ezinbestekotzat jotzen dugu nekazaritza ekologikora konbertsioa
egiteko informazio eta asesoramendu zerbitzu bat, bai ekoizpen ekologikoaren
onura potentzialez informatzeko, eta baita arlo teknikoan beharrezko
informazioa eskaintzeko ere (kostuen kalkuloa eta laboreen emankortasuna,
modernizatzeko inbertsioak, bertoko hazi eta arrazen kontserbazioa eta
erabilera, birmoldaketan dauden nekazari eta abletzainei aholkularitza
teknikoa…). Errealitatea da egun ez daukagula horrelako zerbitzu bat abian
jartzeko baliabiderik, nahiz eta datozen urteei begira espero dugun hau posible
izatea.
2014ko jardueren memoria
30. orrialdea 43etik
2.4.1 NEKAZARITZA EKOLOGIKOARI BURUZKO IKASTAROETAN PARTE
HARTZEA
Izan ENEEK edo beste erakunde batzuek antolatuta, NEri buruzko ikastaro,
jardunaldi eta hitzaldietan parte hartu dugu urte guztian zehar. Ohizkoena izan
da nekazaritza eskoletan egitea jarduera hauek, HAZIren etengabeko
formakuntza planaren baitan.
Ordua eta tokia Antolatzailea
Baratzezaintza Basaldea 2014/1/27 Arkaute HAZI
Baratzezaintza ekologikoa 2014/2/27 Orozko HAZI
Merkatu sustatzaileak 2014/3/20 Derio HAZI
Abeltzaintza ekologikoa, hasierako tailerra 2014/9/30 Gasteiz Congreso SEAE
5.Panela Lankidetza eta Sareak 2014/10/2 Gasteiz Congreso SEAE
Etiketatu tailerra BioCultura Bilbo 2014/10/3 Barakaldo INTERECO
Ortuaren plangintzarako koadroa 2014/10/7 Barakaldo Asoc Vida SANA
Etiketatu tailerra BioAraban 2014/11/7 Gasteiz BIOARABA
Ortuaren plangintzarako koadroa 2014/11/8 Gasteiz BIOARABA
UNAF Chile-ren bira teknologikoa 2014/11/19 Jauregibarria HAZI
NE Araban 2014/11/25 Gasteiz EHU
2.4.2 ORTU EKOLOGIKOAREN PLANGINTZARAKO KOADROA
2014an zehar, baratze ekologikoaren plangintza egiteko bi koadro diseinatu
ditugu, Bizkaia eta Gipuzkoako baldintzetara klimatikoetara egokitua bata, eta
Arabako baldintzetara egokitua bestea.
Lurralde bakoitzeko errealitate klimatikora egokitzen den tresna honetan, ohiko
ereintza-landaketa-uzta egutegiaz gain, hazitegian pasa beharreko egunak,
landaketatik uztara arte behar den denbora, ureztatze- eta ongarritze-beharrak,
ohiko landare-tartea, landare-tarte horren arabera metro koadro batean sartzen
diren landare kopurua, errendimendu estimatua, tandak, lurraren okupazioa
egunetan, eta ohiko arazoak. Koadroa osatzeko datuak esperientzia luzedun
ortugile ekologikoek eman dituzte. DIN-A3 formatuko 1200 unitate banatu ditugu
nekazaritza ekologikoko azoka espezializatuetan. Gure web orrian ere,
eskuragarri dago.
2014ko jardueren memoria
31. orrialdea 43etik
IRUDIA: “Araba”ko ortu ekologikoaren plangintzarako koadroa
2.4.3 LAGUNTZEN TRAMITAZIOA
Ekologikoan inskribatuta dauden eragileei Garapen Ekonomikorako eta
Leihakortasunerako Sailak 2014. urtean ekoizpen ekologikoarentzat prestatutako
laguntzen tramitazioan laguntza eskaini die ENEEKak.
Laguntza hauen xedea da eragileek ENEEK-i egiten dioten ekarpena nolabait
konpentsatzea, Nekazaritza Ekologikoaren Araudi Europarrak aurreikusten dituen
kontrol jardueren kostua hein batean estaliz: ikuskaritza-bisitak, urteroko
auditoriak eta laginen analisia. Hau da, laguntza honekin Kontseiluak kuota
bezala jasotzen duen diruaren zati bat estaltzen da, beti ere, laguntza-deialdia
baino urtebete lehenagoko denbora-epera lotuta.
Horrela, 2013ko Kontrol eta Ziurtapen kuota ordaindu beharra zeukaten 368
eragileetatik, 258k aurkeztu zuten laguntza jasotzeko eskaera, 246k lortuz.
Bataz beste, %35,5ekoa izan da jasotako laguntza.
Laguntza honekin eta Agroanbientalekin, nekazari ekologikoek eskaintzen
dituzten (eta merkatuak aintzat hartzen ez dituen) ingurumen- eta gizarte-
zerbitzuengatik ordainduak izango dira, zati batean behintzat.
2014ko jardueren memoria
32. orrialdea 43etik
2.4.4 BASALDEA PROIEKTUA
2014an zehar, Gasteizko Udalak gidatzen duen Basaldea proiektuaren diseinuan
parte hartzen jarraitu du Kontseiluak. Hitzarmenean, ENEEK-az gain, Arabako
Foru Aldundiak, HAZI korporazioak, CEA Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta
Gasteizko Abastos merkatuak parte hartzen dute.
Helburua da nekazaritza ekologikoan (ortugintzan, gehien bat) profesionalki
jardungo diren empresa berrien haztegi bat ezartzea, Gasteizko Udalarenak
diren lurretan (Basaldea gunea). 2014an zehar, ureztapenerako azpiegitura
eraiki da, eta lursailak fisikoki banatu dira. Horrezaz gain, Zadorratik ura
hartzeko zeuden arazoak konpondu dira.
2015eko udaberri-udarako espero da lehenengo 15 nekazari berriek beraien
lursailak martxan jartzea. Planteamendua da denbora tarte jakin bat igaro eta
gero (zehazteke dagoena) Basaldea utzi eta beraien baserri propioa montatzeko
moduan egongo direla. Haztegian dauden bitartean, aholularitza izango dute,
baita Abastos plazako azpiegiturak erabiltzeko aukera ere, beraien bidea
zabaltzen joan daitezen.
2.4.5 PROYECTO “LEOT- LABORANTZA EKOSISTEMEN OSASUN
TXARTELAK”
ENEEK-k Neikerrek lideratutako proiektuan parte hartu du, nekazariei tresna
berri bat eskeintzeko (LEOT – Laborantza Osasuna Ekosistemen Txartelak).
Helburuak, euren agroekosistemen gaurko osasun egoera modu fidagarri batean
neurtu ahal izatea eta etorkizunean nekazal praktikak duen eragina ezagutzea
dira. Orainarte Neikerretik garatutako adierazleak larre lurretara egokitzen
ziren bian ez nekazal lurretara.
2014ko jardueren memoria
33. orrialdea 43etik
2.5. EUSKADIKO NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN SUSTAPENERAKO
PLANGINTZA (FOPE)
Euskadiko nekazaritza ekologikoak, orain arte, nahiko garapen mugatua izan du
Europako beste herrialde batzuekin alderatuta. Gizartetik elikadura eta
ekoizpen ekologikoarekiko sumatzen den interesa aintzat hartuta, eta honek
garapen ekonomiko jasangarrian izan dezakeen eragina kontuan izanda, Eusko
Jaurlaritzak, ENEEKak, NEIKERek eta HAZIk, Katilu bulego teknikoaren
laguntzarekin, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Garapenerako Plangintza
2015-2016 diseinatu dugu.
Ekoizpen ekologikoa sustatzeko hainbat ekimen abiarazten ari dira, bai Europa
mailan, bai estatu mailan eta baita Euskal Herrian bertan ere. Oro har, guztiek
dauzkate abiatunpu eta jomuga komunak. FOPE proiektua ekoizpen
ekologikoaren azterketa sakon batetik sortzen da, Autonomia Erkidegoan
gizarte- eta ekonomia-testuinguruak, eta baita nekazaritza eta abeltzaintza
ekoizpenaren testuingurua astertzetik. Abiarazitako ekimen pribatu eta publiko
ezberdinak ere aztertu dira. Horrenbestez, proiektuak hiru zati dauzka: I)
bideragarritasun analisia (2014); (II) egiaztapenerako plan pilotua (2015); y III)
garapena (2016).
Landuko diren atalak hurrengoak dira:
NE-ko ekimen enpresarialak kudeaketa tekniko-ekonomikoan eta
administratiboan laguntzeko estrategiaren diseinua: eskualde mailako
dinamizatzailea / Teknikarien trebakuntza
Ekoizpenaren sustapena eta fiskalitate positiboa
Nekazaritza aseguruak NEri egokitzea (datu teknikoetan oinarrituta primak
egokitu)
NEren Behatokia ezarri
Banaketa erraztuko duen ekoizle, eraldatzaile eta kontsumitzaileen arteko on-
line plataforma garatu
Horniketarako unitate piloto baten diseinua eta abian jartzea
Kontsumoa egonkortzeko, kontsumitzailea informatu
Laborantza-lur berrien identifikazioa
Konbertsioan kritikoak diren alderdi tekniko eta sozio-ekonomikoak identifikatu.
Ekoizpenean eta eraldaketan hobekuntzak egiteko ikerketa-ildoak zehaztuko
dituen Mahai Teknikoa eratu
2014ko jardueren memoria
34. orrialdea 43etik
Ekoizleen asesoramendua, nekazari, abeltzain eta teknikarien arteko formazio
saioen bitartez
NE-ko entsegu esperimentalak
Formazio-modulo ezberdinen diseinua
NESP-ren koordinazioa eta jarraipena. Aurrerapenen balorazioa eta neurri
zuzentzaileak
NESP-ren Komunikaziorako Plangintzaren diseinua
Berrikuntzarako, Emaitzen eta Ekintzen koordinaziorako Bulegoa ezarri,
Kataluniarekin eta beste autonomía erkidego batzuekin.
2.6. EHKO PROIEKTUA
Azterketak 2013 urtean bukatu zuen, EHKolektiboaren sorrerarekin batera. Baina
2014 urtean zehar lan administratiboak egin dira, Interreg laguntzarako azken
gastuen ziurtapena egiten.
2014ko jardueren memoria
35. orrialdea 43etik
3. ERREGISTRO, KONTROL, IKUSKAPEN ETA ZIURTAPEN
PROGRAMA.
Programa honen helburua da Nekazaritza Ekologikoa (edota bilogikoa, organikoa)
izendapenarekin identifikatutako produktuek indarrean den araudia betetzen
dutela ziurtatzea. Soilik hori beteta merkaturatu daitezke produktu ekologikoak,
arautegi europarraren arabera.
2014an prozedura hobetzeko lanak egin dira, merkaturatzaileen jarduera
erregularizatzeko egin den lana nabarmenduz. Estatuko beste Kontseiluekin
batera, INTERECO elkartean parte hartzen jarraitu dugu, izan intsumoen
homologazioari eztabaidetan, izan jendarteratze jardunaldietan parte hartuz,
izan merkatari txikiei eta sukaldaritza ekologikoari ezarriko zaizkien irizpideak
zehazteko eztabaidetan parte hartuz.
Hauek izan dira kontrol eta ziurtapenaren arloan egindakoak:
3.1. ERREGISTROAREN KUDEAKETA ETA KONTSULTEN ARRETA
Egunero jasotzen dira kontsultak, bai telefonoz eta baita posta elektronikoz
ere. Galderak eragileek edota control sistema eta araudiak ezartzen dituen
baldintzak ezagutu nahi dituzten interesdunek pausatzen dizkigute. Gerta
daiteke kontsulta hauek gaian sakontzeko beharra sortzea. Zenbaitzutan,
Interecoren foroan argitzen dira zalantza hauek. Era honetan, Nekazaritza
Ekologikoaren alorrean lan egiten duten erakunde publikoen irizpideak komunak
izatea lortzen da.
3.2. ERREGISTRO ETA DOKUMENTAZIO SISTEMAREN MANTENTZE-
LANAK
Aurten zenbait hobekuntza egin dira espedienteen kudeaketarako eta eragileen
erregistroak mantentzeko erabiltzen dugun aplikazio informatikoan.
3.3. KALITATE SISTEMAREN EGITEA
Kontrol eta ziurtapen lanak era egokian egiteko, kalitate-sistema bat diseinatu
eta ezartzeko lanetan gabiltza. 2014an zehar, barne-prozedurak hobetzen
jarraitu dugu.
2014ko jardueren memoria
36. orrialdea 43etik
Etengabeko hobenkuntzarako estrategiaren baitan, lan hauekin jarraitzea
ezinbestekoa da.
3.4. FORMAZIOA
Aurreko urteetan bezala, Interecok antolatzen dituen Estatu mailako
ikuskatzaileen topaketetan izan gara. Guztien artean irizpideak bateratzea da
helburua. Aurten, abereen anoa kalkulatzea, ongarritzearen kudeaketa eta
hondakinen analitikak izan dira jorratu diren gaiak.
Beste alde batetik, zenbait formazio-ekintzatan parte hartu dugu, esaterako,
Fraisoron antolatutako “Introducción al Manejo Holístico. Regenerativa”,
“Agricultura regenerativa_Jairo Restrepo”, edota Biolur elkarteak eta GFAk
antolatutako “Etorkizuna lantzen” ikastaro trinkoan.
3.5. INTERECON PARTE HARTZEA
INTERECOk Estatuko Nekazaritza Ekologikoko Kontseilu guztiak batzen dituen
elkartea da. ENEEK-ak, bazkide moduan, elkarteak garatzen dituen jarduera
ezberdinen diseinuan eta antolakuntzan parte hartzen du. 2014az geroztik,
ENEEK Sukaldaritza Ekologikoaren ziurtapenerako komiteko kidea da. Pasa den
urtean, etiketatuari buruzko bi tailerren antolakuntzan parte hartu dugu,
BioCultura Bilbo erakustazokaren baitan. Ekaina eta abenduan asanblada bana
egin ziren, gai ezberdin asko landuz.
Horrezaz gain, irizpideen baterapenean eta arautegi ekologikoaren interpretazio
bateratuan lanean jarraitzen da.
3.6. KONTROL ETA ZIURTAPEN LANAK
Teknikari-ikuskatzaileen eta zuzendariaren lan orduak sartzen dira atal honetan.
Teknikarien kasuan, dedikazioa bulegotik kanpo egindako lanetan (joan-etorriak
barne) eta bulegoan egindakoetan banatzen da. Atal honetan ere, egindako
analitiken kostua sartzen da, baita kontrolerako ezinbestekoak diren materialen
erosketa eta ziurtapen batzordearen lana ere. Izan ere, horren ikuspegi zabala
duen arautegi baten interpretazioa ezinbesteko egiten du jakintza teknikoa
daukaten pertsonen aholkularitza. Alta eskaera kopuruak eta jarduera berriak
inskribatu dituzten eragileek gora egin dute 2014an.
2014ko jardueren memoria
37. orrialdea 43etik
Eskatzaile kopurua
ARABA BIZKAIA GIPUZKOA ENEEK guztira
Inskripzioa 2009 21 20 22 63 2010 24 12 14 50 2011 21 23 24 68
2012 23 18 22 63
2013 22 16 38 76
2014 17 22 30 69 Inskribatuta egonda, jarduera berriak erroldatu dituztenak
2009 4 3 4 11
2010 9 7 9 25
2011 7 6 9 22
2012 11 9 9 29
2013 7 9 11 27
2014 6 6 3 15
2009 guztira 25 23 26 74
2010 guztira 33 19 23 75
2011 guztira 28 29 33 90
2012 guztira 34 27 31 92
2013 guztira 29 25 49 103
2014 guztira 23 28 33 84
Eskariak Lurralde Historikoaren arabera eta motaren arabera
Eragile batek jarduera ezberdinetan izena eman badezake ere, jarduera
printzipal bat zehazten da, bolumenaren arabera. Eskaera berrien banaketa
hurrengokoa izan da:
URTEA EKOIZPENA ERALDAKETA MERKATURATZEA INPORTAZIOA GUZTIRA
2011 52 11 3 2 68
2012 41 18 3 1 63
2013 55 10 11 0 76
2014 50 7 12 0 69
2014ko jardueren memoria
38. orrialdea 43etik
ARABA BIZKAIA GIPUZKOA ENEEK guztira
ABELTZAINTZA
Erlezaintza 1 1 Arrautzetarako oilo hazkuntza 1 1 Esnerako ardi hazkuntza 1 1 Txerri hazkuntza 1 1
NEKAZARITZA Lurgorria edo ongarri berdeak 1 1 Fruitu lehorrak 1 1 Aletarako lekarien laborantza 1 1 Frutagintza 3 8 11 Baratzezaintza 3 10 16 29 Olibagintza 2 2 Beste ekoizpen begetal batzuk 1 2 3 Hazi eta landareen ekoizpena 1 1 2 Mahastigintza 4 4
Ekoizpena, guztira 16 16 26 58
ERALDATUAK Arrautzen sailkapena eta ontziratzea 1 1 Goxokien elaborazioa 1 1 Gazta, esne eta esnekien elaborazioa 1 1 Ardoaren elaborazioa eta ontziratzea 1 1 Beste ale eta/edo tuberkuluen manipulazioa, ontziratzea eta/edo eraldaketa
1 1
Ogigintza 1 1 Elikagai prestatuak, homogeneizatuak eta/edo dietetikoak
1 1
Hilketa eta prestaketa 1 1
Eraldaketa, guztira 4 1 3 8
MERKATURATZEA Banaketa 1 2 3 Salmenta puntua 2 4 4 10
INPORTAZIOA
Enpresa inportatzailea 1 1 Izen-emate eskaerak Lurralde Historikoaren eta ekoizpen-orientazioaren arabera
Euskadin, ziurtapenaren esparrua oso zabala da, eta (CE) 834/2007
Erregelamenduan batuta dauden nekazaritza jarduera guztiak biltzen ditu; hala
nola, landare eta hazien ekoizpena, labore estentsiboak, ortuariak eta frutalak,
2014ko jardueren memoria
39. orrialdea 43etik
olibondoak, mota guztietako aziendak eta baita eraldaketa-industriaren
elaborazio ezberdinak ere (pentsua, hiltegiak, esnekigintza, ogia eta opiltxoak,
olioa, konfiturak…)
Aurtengo kontrol eta ziurtapen lanen emaitzak
2014ko hasieran, ENEEK-n inskribatutako eragile kopurua 389koa zen, ekoizpen,
eraldaketa eta inportazio-enpresak batuta. Urtearen bukaeran, aldiz, 434
eragile ziren.
2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
Araba 68 74 90 99 112 118 127
Bizkaia 58 68 80 98 106 117 125
Gipuzkoa 89 102 114 126 143 154 182
GUZTIRA 215 244 284 323 361 389 434
Urte hasieran inskribatutako eragile kopurua.
Urtean zehar, 65 eragile berrik eman dute izena, eta beste 20k baja eskatu
dute. Horrenbestez, errolda 45 eragiletan handitu da(%12ko hazkundea).
2009 2010 2011 2012 2013 2014
Altak 46 48 54 51 60 65
Bajak 22 15 14 13 21 20
Gainera, 24 eskaera artxibatu dira eskakizun guztiak ez betetzeagatik.
Momentuan, 29 eskaera berri daude inskribatze-prozesuan.
Azpi-errolden araberako banaketa, 2014ko bukaeran:
Eragileak guztira
Ekoizpen begetala
Abere ekoizpena Eraldaketa Inportazioa Merkaturatzea
Errolda, guztira*
Azalera (Ha)
Araba 127 93 13 34 2 11 153 1659,1
Bizkaia 125 88 29 28 7 152 653,4
Gipuzkoa 182 116 33 52 1 22 224 561,8
GUZTIRA 434 297 75 114 3 40 529 2874,4 * Azpi errolda guztien batuketa eragile kopurua baino handiagoa da
2014ko jardueren memoria
40. orrialdea 43etik
Aurten egindako kontrolen kopurua 559 izan da.
2009 2010 2011 2012 2013 2014
Kontrol kopurua
184 325 418 435 518 559
Kopuru honetan sartzen dira: jarraipen auditoriak; aldez aurretik ohartarazitako
inspekzioak eta ohartarazpenik gabekoak; aparteko inspekzioak; prozesuen
inspekzioak, tokian bertan eginak; eta homologazio berriak.
Horrezaz gain, ohartarazpenik gabeko beste bisita batzuk egin dira, analisiak
egiteko laginak batzeko helburuarekin (61 kontrol).
Elikagai ekologikoen ekoizpen eta etikatatua zehazten duen (CE) 834/2007
Erregelamenduak ezartzen du kontrol-sistemaren baldintza sahistezina dela
eragile guztiei, urtero, kontrol bat egitea. Guztira, kontrolatutako eragileen
kopurua 439 izan da (alta berriak barne).
Kontrol bisita gehigarriak egin zaizkie eragileen %28,0ri (123/439), eta
produktuen analitika, berriz, eragileen 13,8%ri (61/439). Guztira, 184 eragilek
jaso dute kontrol bisita bat baino gehiago, edota lagina jaso zaie. Hau da,
ENEEK-ak kontrolatutako eragileen %35,1ek kontrol gehigarriak jaso dituzte
(154/439).
Kontrol-bisita gehigarriak egin zaizkie eragileen %28ri (123/439), eta produktuen
analitika egin zaie eragileen %13,8ri (61/139).
2010 2011 2012 2013 2014
Bisita gehigarriak %22 %23 %18,5 %25,9 %28,0
Laborategiko analisiak %38 %37 %30 %12 %13,8
Produktu ziurtatuen analitikak:
Urteko Kontrol Plangintzak analitika-plangintza betetzea du helburu, produktu
mota ezberdinak eta ziurtatutako jarduera guztiak hartuz. 2014an hondakin
anitzen analitikak (multirresiduos), metal astunenak, transgenikoenak eta
nitrogeno inorganikoarenak egin dira. Produktu begetal ezberdinak analizatu
dira (batez ere, barazkien hosto eta fruituak), baita haziak, arrain kontserbak,
zerealak, pentsua eta baita lurra ere.
2014ko jardueren memoria
41. orrialdea 43etik
Laborategi ezberdinekin lan egin dugu: LQM, S.A. (San Ginés, Murtzia) hondakin
anitzen analitikentzat; Neiker-Tecnalia (Euskadiko Nekazaritza eta
Abeltzaintzarako Ikerketa Institutua), transgenikoen analitikentzat eta metal
astunentzat; eta Aquimisa (Salamanka) nitrogeno inorganikoaren analisientzat.
61 lagin batu dira guztira, denak eragilea aurretiaz ohartarazi gabe. Egunean
bertan edota bezperan jakinarazten zitzaion eragileari lagina jasoko zitzaiola,
ziurtatzeko eragilea bera edota bere ordezkari bat tokian egongo zela lagina
batzeko orduan.
Gehienetan, laginak ekoizpen unitatean bertan edota industriaren
azpiegituretan hartu dira. Hauek izan dira egindako analisiak:
Hondakinen analitikak
GEO Nitrogeno
inorganikoa Metal
astunak Glifosatoa Osagarriak
Fruta eta barazkiak
26
1
Mahastia 7
Labore estentsiboak
1
Ardoa, sagardoa 3
Pentsu eta bazka 4 7
Ogia 4
Olioa 1
Landarea 1
Te edo infusioak 1
Eraldatuak 5
Guztira 2014 53 7
1
Guztira 2013 49 6
2
Guztira 2012 90 6 1 1 4
Guztira 2011 115 10 5 9 2
Guztira 2010 74 30 8 12
Guztira 2009 102 11 8 12
Analitiken emaitzak
Laginen analisiek zenbait entsegu-txosten egitea ekarri dute, araudi urraketak
erregistratu aldera: 5 laginetan kutsadura aztarnak topatu ziren (3 mahatsean
eta 2 bazkan). Mahatsean, sintesiko pestiziden aztarnak topatu ziren,
beharrezkoak ziren neurriak hartu zirelarik. Gauza bera gertatu zen bazkarekin.
Entsaiu analitikoen emaitzak
5 laginetan kutsadura aztarnak aurkitu dira (3 mahatsetan eta 2 animalientzat
bazkan), sintesiko pestiziden hondakinak zituztelako. Kasu guztietan kopurua,
elikagai konbentzionalentzat onartuta dauden L.M.R. edota gehienezko hondakin
2014ko jardueren memoria
42. orrialdea 43etik
mugetatik behera zeuden. 3 kasutan eragileak aurkeztutako azalpenak eta
neurriak ez zirela egokiak izan ondorioztatu zen.
Egindako kontrolen ondorioz hartutako ziurtapen erabakiak
1 taulan, 2014 urtean aurkitutako arau hausteak azaltzen dira, batzuk aurreko
atalean azaldutako entsaiu analitiketatik datoz.
Kontrolatutako 439 espedienteetatik 4tan aktibitatea denboraldi baterako
etetea erabaki zen edota ekoizpen loteari eko aipamenak eramateko
deskalifikatu. Kasu batean ziurtagiri Ekologikoa bertan behera ustea erabaki
zen.
2014ko jardueren memoria
43. orrialdea 43etik
1.- Taula- NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN ARAUDIAREN INGURUAN AURKITUTAKO ARAU HAUSTEEN LABURPENA
2014 URTEA kontrolatutako eragile kopurua: 439
Araudiko gaia Espediente
kopurua
Neurri zuzentzaileen inguruan Azken erabakia
Informazio falta, lanen erregistro gutxi 1 Neurri zuzentzaileak ez dira nahikoa. Ziurtapenaren aldi baterako etena, 6 hilabeterako
Emaitza analitikoak ez egokiak 3 Neurri zuzentzaileak ez dira nahikoa: ezin da istripuz izan dela frogatu
Kasu batean ekoizpenaren deskalifikazioa
Kasu batean 6 hilabeteko etena ziurtagirian
Kasu batean ziurtagiria bertan behera gelditu da
Ekologikoa egiteko ziurtapena ez duen instalazioan elikagai ekologikoak egitea
1 Neurri zuzentzaileak ez dira nahikoa. Ziurtapenaren aldi baterako etena, urte baterako