Upload
maiderbilbao
View
172
Download
5
Embed Size (px)
Citation preview
ENERGIAZER DA ENERGIA?
Energia motak Energia aldatu egiten da
ENERGIA MOTAK
Energia modu askotan agiri da.
*Energia mekanikoa mugitzen dagoan objektuek daukien energia da. Adibidez, olatuek edo haizeak daukiena.
*Argi energia hainbat gorputzek argi moduan igortzen dabena da.
*Bero energia gorputzek bero moduan igortzen dabena da, adibidez, Eguzkiak edo suak igortzen dabena.
*Energi kimikoa hainbat sustantziatan batzen dan energia da, substantzia horreek erretean, oxidatzean edo lehertzean askatzen da. Pilek eta bateriek ere energia kimikoa gordetzen dabe.
*Energi nuklearra hainbat substantziatan lotzen da, adibidez, uraniotik, erradiotik eta poloniotik.
*Energi elektrikoa etxeetan gehien erabiltzen den energia da.
ENERGIA ALDATU EGITEN DA
Energia ez da sortzen, ezta suntsitzen ere; aldatu egiten da. Energia elektrikoa errez lortu daiteke eta beste hainbat motatako energia bihurtu daiteke, adibidez, energia mekanikoa, argi energia edo bero energia.
ENERGI ITURRIAK
Energi iturri barriztagarriak
Energi iturri ez barriztagarriak
ENERGI ITURRI BARRIZTAGARRIAK
*Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia edo energi elektriko bihurtu daikegu.
*Aerosorgailuen bidez haize energia edo energi eolikoa ustiatzen dogu, eta energi mekanikoa energia elektriko bihurtzen da.
*Presak eta urtegiak eraikiz, ura batzen da; eta, gero, garaiera jakin batetik isurtzen da, uraren mugimendua aprobetxatzeko.
*Instalazino mareomotrizen bidez, itsasgorak eta itsasbeherako ur masen mugimendua eta itsasoko olatuen erabili daiteke.
*Hondakin organoak materia organikoa errez edo tratatuz energia lortzen da, eta energia hori energia termiko edo elektriko bihurtu daiteke. Energia iturri horri biomasa deitzen jako.
ENERGI ITURRI EZ BARRIZTAGARRIAK
Sortu baino bizkarrago kontsumitzen direnak.
Honek dira nagusiak:
*Petrolioa: mundu osoan gehien erabilten dan energia iturria da. Petroliotik abiatuta, hainbat erregai lortzen dira (gasolinea eta gasolioa) eta plastikoak fabrikatzen dira.
*Ikatza: erabiliz, zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.
*Gas naturala: etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabiltzen da.
*Substantzia erradioaktiboak: zentral nuklearretan, substantzia erradioaktiboetatik abiatuta, energia nuklearra lortzen da eta energia elektriko bihurtzen da.
*Lurraren barruko beroaren bidez: energia geotermikoa lortzen da eta energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke.
ENERGIA ITURRIEI LOTUTAKO ARAZOAKGaur egungo mundua eta
energia iturriak
Energiak ingurumenean sortzen dauzan ondorioak
GAUR EGUNGO MUNDUA ETA ENERGIA ITURRIAK
Herrialde garatuek eta garapen bidean dagozan herrialdeek energia asko kontsumitzen dabe. Energia hori iturri ez-barriztagarrietatik lortua izaten da, energia konbentzional deitutako energia.
Baliabide horren kontsumoa murrizteko, gaur egun energia barriztagarrien kontsumoa sustantzeko neurriak hartzen dabilz, adibidez, eguzki eta haize energia kontsumoa sustatzeko. Mota horretako energiei energi alternatibo deitzen jake.
ENERGIAK INGURUMEAN SORTZEN DAUZAN ONDORIOAK
*Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, meatzeak eta hobiak hondeatzen dira, eta behar horreek paisaia hondatu eta lurzorua eta landaradia suntsitzen dabez. Energia barriztagarriak lortzeko instalazinoek ere paisaia eraldatzen dabe.
*Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri daikiez inguru horretako animalia espezieak.
*Erregaiak erretean, substantzia kutsagarri asko eta asko igorten dira atmosferara, eta substantzia horreek ingurumenean era askotako kalteak eragiten dabez:
- Atmosferara karbono dioxido asko igorten da, eta horren ondorioz, berotegi efektu naturala handitu egiten da.
- Karbono dioxidoaz aparte, erregaiak erretean atmosferako ura kutsatzen daben beste gas batzuk askatzen dira. Kutsatutako ur horri eurei azido deitzen jako.
* Zentral nuklearrek karbono dioxido oso gutxi igorten dabe, baina hondakin nuklear deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk sortzen dabez.
ENERGIA ARDURAZ ERABILTEA
Ekintza kolektiboak
Banakako ekintzak
EKINTZA KOLEKTIBOAK
Gobernuek eta enpresek oinarrizko egitekoa daukie energia kontsumoaren murrizketan. Herrialde askotako gobernuek konpromisoak adostu eta era askotako planak eta estrategiak proposatzen dabez helburu hori lortzeko. Adibidez:
*Energia garbia lortzeko energia laternatiboen erabilerea bultzatzen dabe.
*Energia eraginkortasuna hobetzen ahalegintzen dira: energia hobeto aprobetxatzeko neurriak hartzen dabez.
*Energia aurreztea sustatzen dabe, informazino kanpainen bidez.
Erakunde txikiagoek ere (udalek eta alkarteek) energia aurrezteko neurriak zabaltzen dabez, garraio publikoaren eta atmosferea kutsatzen ez daben ibilgailuen aldeko edo birziklatzearen aldeko kanpainen bidez.
BANAKAKO EKINTZAK
Gure inguruan (etxean edo ikastetxean) garapen iraunkorra lortzen lagundu daikegu, energia aurrezteko neurri errezen bidez, Adibidez:
*Kontsumo txikiko bonbillak erabiltzea.
*Argiak eta makinak, erabiltzen ez doguzanean, amatatzea.
*Berokuntza eta aire girotua beharrezkoa danean besterik ez erabiltzea.
*Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartea.
*Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltzea.
*Gure udalak edo herriko alkarteek sustatutako energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea.