Upload
eroski
View
249
Download
5
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Â
Citation preview
#10’16ko urtarrila
1 EURO
AURREZTU EROSKIREKIN Urtarrileko aldapa
gainditzekoerrezetak
PROTAGONISTAKEROSKIren ogi luzeak, pikoak eta regañak.
Mokadutxo gustagarriak
ZURE OSASUNAREN ALDEGorputza sasoian
Eguberrietako gehiegikerien ondotik
Arraina, jaki bikaina!
www.eroski.es
IZOKINA ETA AMUARRAINA
Kolore eta zapore berezi-bereziak dituzten bi arrain
Zuzeneko deskontuak
eskuratzeko bonuak aurkituko dituzuBila itzazu 49.orrialdean
001 PORTADA TRUCHA EUS.indd 1 29/12/15 18:49
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
02-03 EROSKI BRANDING DOBLE VASCO.ai 1 23/12/15 15:49
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
02-03 EROSKI BRANDING DOBLE VASCO.ai 2 23/12/15 15:49
Ba duzu?
Badakizu zenbat diru metatu duzun zure EROSKI club Txartelean?
Zatoz Eroski Bidaietara, guk esango dizugu, eta dena trukatzeko aukera izango duzu, edo nahi duzuna, zure
oporretan.
Oporretan zaude jada!
04-05 EROSKI EROSKI CLUB VASCO.indd 2 22/12/15 16:54
www.viajeseroski.eswww.escaparateviajes.es
04-05 EROSKI EROSKI CLUB VASCO.indd 3 22/12/15 16:54
6
Urte berria eta orri zuri bat gure asmo guztiak idazteko. Nahiz eta zerrenda buruan egin, pentsatu
egin behar da, ilusioa izan eta hurrengo hamabi hilabeteei guk nahi dugun itxura ematen saiatu. Eroski cluben oso argi dugu: egunero-egunero zurekin egoten utz diezaguzula, hori da gure erronka. Hazten jarrai dezagula eta klub honetan gero eta bazkide gehiago izan gaitezela. Zer nahi dugun 2016rako? Zuri kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko lan egin eta erraztasunak eman aurrezten jarrai dezazun, eta beti gure irribarrerik onenarekin, gainera.
Eta hartu gogoan: urtarrileko aldapa ez dadin hain pikoa izan, atera iezaiezu ahalik eta probetxurik handiena klubeko
“Zer nahi dugun 2016rako? Zuri kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko lan egin eta erraztasunak eman aurrezten jarrai dezazun” #10 argitalpena
‘16ko urtarrila
#10’16ko urtarrila
1 EURO
AURREZTU EROSKIREKIN Urtarrileko aldapa
gainditzekoerrezetak
PROTAGONISTAKEROSKIren ogi luzeak, pikoak eta regañak.
Mokadutxo gustagarriak
ZURE OSASUNAREN ALDEGorputza sasoian
Eguberrietako gehiegikerien ondotik
Arraina, jaki bikaina!
www.eroski.es
IZOKINA ETA AMUARRAINA
Kolore eta zapore berezi-bereziak dituzten bi arrain
Zuzeneko deskontuak
eskuratzeko bonuak aurkituko dituzuBila itzazu 49.orrialdean
2016: aurrezki gehiago, klub gehiagozure txartelari eta eskaintzen dizkizun abantaila guztiei. Hustu bertan duzun saldoa eta bila itzazu prezioak onenak zure saltokiko produktuetan.
Aldizkari honen asmoa, hala ere, ez da gure produktuetan edo merkaturatzeetan egin ditugun berrikuntza nagusien berri ematea bakarrik: aurrezten erse lagundu egiten dizu. Aurrezki bonuak aurkituko dituzu orrialde hauetan, saltokian trukatzeko, eta eskaintzen ditugun errezeta guztiek ere zure sakela zaintzea dute helburu.
hilabete honetan...‘16ko urtarrila
Arantza Campos — Eroski clubeko ARDURADUNA
ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 4428037 Madrid
Tel. +34 915386104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea
Antonio García Tel. +34 [email protected]
Maribel Martínez Tel. +34 [email protected]
Inprimategia MCC GraphicsPol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11
20100 Errenteria (Gipuzkoa)Tel: +34 943 344 614
Lege gordailua BI-241-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa
argitaratzailearen baimenik gabe.
Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen
kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen
iragarkietan ageri diren mezuena ere.
ARGITARATZAILEAEROSKI S. COOP.
San Agustin auzoa z/g48230 Elorrio (Bizkaia)
Tel: +34 946 211 211
Eroski club sortu da Eskura itzazu bazkide izatearen abantailakE
Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez
bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
006 EDITORIAL EUS.indd 6 30/12/15 11:37
7bazkide izatearen abantailak
8 gosea piztekoGaur egungoa eta berrikuntzak.
10 sasoi honetan...Izokina eta amuarraina. Kolore eta zapore berezi-bereziak dituzten bi arrain.
18 EROSKI protagonistakBi berrikuntza: EROSKIren ogi luze, piko eta regañak eta EROSKI SeleQtia menestra. Egin leku bat zure etxeko mahaian eta biltegian.
22 aurreztu EROSKIrekinUrtarrileko aldapa eramangarriagoa egiteko menuak, proposamen gozo eta merkeak.
26 zure osasunaren aldeEz dago dieta miragarririk. Pisu osasungarria eduki nahi duenak aukera bakarra du: modu osasungarrian elikatzea.
32 erakusleihoaEz gelditu EROSKIren jogurt eta esne postre berriak dastatu gabe.
36 hemengoa eta hangoaBila ezazu gure dendetan AGBaren zigilua daraman Kanarietako platanoa, Eroski NATUR sailekoa.
40 hazteko energiaElikagaiak egoki aukeratzea funtsezkoa da modu osasungarrian hazteko.
44 edergintzaZaindu ezazu zure ilea belle-k eskaintzen dizkizun produktuekin.
49 Eroski club deskontubonuakAurrezten lagunduko dizugu Eroski club aurrezki bonuekin.
52 albiste korporatiboakGure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
18
10
26
40
32
36
ZENBAKI HONETANNABARMENDU DITUGU
Urtarrileko aldapari arrakastaz aurre egiteko Ez utzi urtarrileko aldapak gain hartu diezazun. Saia zaitez proposatu dizkizugun menuak prestatzen eta bila itzazu gure dendetan izango dituzun eskaintzak eta sustapenak. 22. or.
Zure ilea, inoiz baino hobeto zaindua,belle-rekinLurringintzako eta edergintzako gure markak produktu espezifi ko ugari eskaintzen dizkizu ilea zaintzeko. 44. or.
aurkibidea’16ko urtarrila
Eroski club aurrezki bonuakAurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club aurrezki bonuei esker Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 49. or.
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
007 SUMARIO EUS.indd 7 29/12/15 19:02
8
goseapizteko
Laranja, limoia, mandarina eta pomeloa. Horiek dira Eroski NATUR saileko gure
zitrikoak. Ezagutzen dituzu: azaroko aldizkarian gomendatu genizkizun, eta
oraindik ere onen-onenean jarraitzen dute. Zapore paregabea agintzen dute,
eta horrek esan nahi du ezin hobeto orekatuta dituztela azidotasuna eta gozotasuna,
eta oraintxe daudela garairik onenean, ongi helduta. Horretaz gain, Eroski NATUR
laranjek (mahaikoek eta zuku egitekoek) Cítricos Valencianos Adierazpen Geografi ko
Babestuaren kalitate bermea eta ospea ere badute, eta hain justu horrexegatik saltzen
ditugu produktu freskorik onenak biltzen dituen markarekin: Eroski NATUR.
Gomendioa
Eroski NATUR zitrikoak, garairik onenean
merkaturatzea
Azkar egosten den pasta: hau bai errekorra!
Hiru minutu. Bai, bai, ongi irakurri duzu. Denbora
horixe behar du egiteko azkar egosten den gure pasta berriak. Sukaldean aritzeko denborarik ez omen dutenak, hortaz, aitzakiarik gabe gelditu dira. Bi motatakoak daude: espagetiak eta helizeak. Eta denboraz oso gaizki bazabiltza, ez ahaztu produktu horiek konbinatu egin ditzakezula jateko prest dauden gure saltsetako batekin. Pastarekin batean berotu besterik ez da egin behar. Prest al zaude sukaldean markak apurtzeko?
gomendioa
Has ezazu urtea gure Faccile entsaladekin
Ez da deus ere gertatzen. Aitor dezagun Eguberrietan zoriona gailentzen dela, elkartasuna,
maitasuna eta... kilotxo batzuk ere bai. Festa egun horietan mahai inguruan ospatzen da ia dena. Urtarrilak, aldapa kenduta, badu gauza on bat: geure buruari asmo berriak jartzeko hilabetea izaten da. Zure asmoa zeure burua zaintzea bada, dasta itzazu EROSKI Faccile gure entsaladak. Prestatuta heldu dira, eta merkatuko errezetarik originalekin eginak daude. Hiru dituzu aukeratzeko: Silvestre, Nordic eta Crocant.
Hiru motatako
EROSKI Faccile
entsaladak
dituzu.
Espagetiak eta
helizeak. Hauta
ezazu gehien atsegin
duzun pasta.
008-009 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 8 29/12/15 19:16
9bazkide izatearen abantailak
ikerketa
Esnea, elikagai osasungarria, baina okerreko mitoz inguratua
E snea hartzea kaltegarria dela esaten da, baina zurrumurru horiek ez dute
inolako oinarri zientifi korik.
Gehien entzuten denetako bat hauxe da: esneak eta esnekiek mukiak sortzen dituztela. Uste hori erabat gezurtatu zuen 2005. urtean Journal of the American College of Nutrition aldizkarian agertu zen ikerlan batek. Honako ondorio hau atera zuten ikerlan haren egileek (Zurich-eko Unibertsitate Ospitaleko Alergologia Unitateko ikertzaileak ziren): “Esnekirik ez hartzeko gomendioak egiten dira asma sintomak eragiten dituztelakoan, baina uste horrek ez du inolako oinarririk literatura zientifikoan”.
merkaturatzea
Hartuko al dugu EROSKI kafe disolbagarri bat?
EROSKI CONSUMER galdetegia
Uste bezain ongi jaten al duzu?
Edozein aitzakia eta une izan daiteke egokia geldialditxo bat egin eta kafe bat hartzeko. Italiar kafe-makinakoa,
kapsulakoa, eltzeko... eta zergatik ez EROSKIren kafe disolbagarri bat? Naturala da, zapore sendokoa, ale fi na duena eta ahogozo gustagarrikoa, baita esnearekin hartzen denean ere. Aleak kontu handiz aterata egiten da, eta deshidratatze teknika berriak erabiliz.
Guk ongi jaten dugu”. “Etxean oso modu osasungarrian prestatzen ditugu otorduak”. “Neure burua
asko zaintzen dut otorduetan”. “Oso gatz gutxi erabiltzen dugu jakiak egiteko”. Nork ez du esan edo entzun gisa horretako esaldirik? Litekeena da lagunartean edo familian behin baino gehiagotan hitz egin izana gure elikatzeko ohiturei buruz, eta aholkuak ere eman izango ditugu, segur aski, itxura
eta osasuna zaintzeko. Elikadurari buruz hitz egiten dugunean eta gisa horretako adierazpenak egiten ditugunean, oso ziurtzat jotzen dugu gure dieta osasungarria dela, gure ohiturak ere bai eta gutiziak oso noizbehinkako kontuak direla gurean. Baina hala al da egiaz? Erantzuna jakin nahi baduzu, EROSKI CONSUMERen aurkituko duzun galdetegi erraz bat erantzutera gonbidatzen zaitugu (www.consumer.es).
008-009 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 9 29/12/15 19:16
sasoi honetan...
10
Onak eta elikagarriak. Izokinak eta amuarrainak bikote egokia osatzen dute
gastronomiaren eremuan: nutrizioaren ikuspegitik hainbat dohain dituzte eta
modu askotan presta daitezke.
Izokina eta amuarraina
sasoi honetan...
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 10 29/12/15 19:20
IZOKINA BARATXURIEKIN OZPIN BALTSAMIKOTAN
OSAGAIAK
• 800 g izokin
• 4 baratxuri atal
• Limoi 1
• 80 ml oliba olio
• 20 ml ozpin baltsamiko
• Gatza
NOLA PRESTATU
● Jarri izokin solomoak 5
minutuz beratzen limoi uretan
(gatz pittin bat ere botako
diogu).
● Jarri olioa zartagin batean
eta gorritu baratxuri atalak su
eztian.
● Gorde baratxuriak, igo
suaren indarra eta egin izokin
solomoak 2 minutuz alde
bakoitzetik.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
13%
26424%
16,6gGANTZA
9%
0,5gGATZA
3%
2,4gAZUKREAK
15%
3g
GANTZ SATURATUA
4 erraza 20-30’
11
● Eman gatza izokinari
eta gorde geroko. Erantsi
zartaginean ozpin baltsamikoa
eta utzi zukuak nahasten, harik
eta saltsa homogeneo bat
gelditzen den arte, zapore
leunekoa.
● Zerbitzatu izokin solomoak
baratxuri atal konfi tatuekin eta
ozpin baltsamikoa daraman
saltsarekin.
1,35 €pertsona
bakoitzeko
Eroski NATUR familiak badu
zer ospatua. Goi mailako
elikagai freskoen saila da,
eta kide berri bat batu zaio
orain, Norvegiako Fiordoetako
amuarraina, hain zuzen.
Fiordoetako harribitxia esaten
diote, eta ez da harritzekoa,
zapore berezi-berezia baitu,
purua oso. Berehala bereizten den
arraina da, gainera, haragiaren
koloreagatik (laranja-gorrixka
da, bizi-bizia); azala, berriz,
zuri-marmolkara dauka.
Eroski NATUR saileko gure
amuarraina ezin egokiagoa da
gordinik jateko, marinatuta edo
tenperatura txikietan eginda.
Fiordoetako amuarraina, Eroski NATUR
bazkide izatearen abantailak
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 11 29/12/15 19:20
sasoi honetan...
AMUARRAINA TOMATEAREKIN PAPILLOTE ERAN
OSAGAIAK
• 800 g izokin-amuarrain (4
amuarrain)
• 4 patata
• 250 g tomate
• 100 g hirugihar
• Gatza
• 10 ml oliba olio
NOLA PRESTATU
● Kendu hezurrak amuarrainei.
● Moztu aluminio paperaren
zati handi bat eta jarri gainean
amuarrain xerrak, patatak
(xerra fi netan moztuak), tomate
zatitua, hirugiharra, olio sorta
bat eta gatza.
● Itxi papera pakete bat
izango balitz bezala eta sartu
labean 10 minutuz edo
(aurrez berotzen edukiko dugu
200 ºC-an).
● Atera labetik eta zerbitzatu.
12
4 hasiberrientzat 15-20’
1,60 €pertsona
bakoitzeko
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
16%
32318%
12,5gGANTZA
13%
0,8gGATZA
4%
3,3gAZUKREAK
17%
3,4g
GANTZ SATURATUA
AMUARRAINA EZTIZ ETA ZIAPEZ MARINATUA
OSAGAIAK
• 800 g izokin-amuarrain
• 10 g ezti
• 10 g ziape
• 30 ml oliba olio
• 60 g kuiatxo
• Baratxuri atal 1
• 4 g soja saltsa
NOLA PRESTATU
● Garbitu eta kendu hezurrak
amuarrain solomoei eta
igurtzi ongi eztiz, sojaz eta
ziapez egindako nahastura
batekin.
● Sartu hozkailuan eta utzi
han 30 minutuz.
● Garbitu eta moztu kuiatxoa
xerra fi netan eta baratxuria
xafl atan. Jarri zartagin
ez-itsaskor batean oliba
olioarekin eta gatz pittin
batekin. Estali zartagina
barazkiak egiten has
daitezen.
● Bost minutu inguru pasatu
direnean, sartu amuarrain
solomoak zartaginean, estali
berriz ere eta utzi barazkiekin
batean egin daitezen.
Eman buelta 2 minutu igaro
direnean, amuarrain bakoitza
bi aldeetatik egin dadin
eta barrenaldea arrosa
kolorekoa geldi dadin.
● Kuiatxoarekin eta
zataginean sortu diren
zukuekin zerbitzatuko dugu.
4 ertaina 45-50’
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 12 29/12/15 19:22
es tiempo de...
1,00 €pertsona
bakoitzeko
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
10%
19617%
12,2gGANTZA
3%
0,2gGATZA
3%
2,3gAZUKREAK
11%
2,2g
GANTZ SATURATUA
13bazkide izatearen abantailak
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 13 29/12/15 19:22
14
sasoi honetan...
ERREZETA, PAUSOZ PAUSO
1
3
2
4
● Bota esnea ontzi handi batean eta jarri
beratzen ogi mamia (horrek zukutsuagoa
eta hezexeagoa egingo du platera).
● Nahasi izokina (laukitxoetan moztua)
eta ogi mamia baratxuri atalarekin,
perrexilarekin, arrautza gorringoarekin eta
gatzarekin, eta birrindu sukaldeko robot
batean, ore homogeneo bat osatu arte. Utzi
hozkailuan 30 minutuz, ontzi estali batean.
● Labana batekin, garbitu ongi izokinaren
solomoak. Kendu azala eta hezurrak (ez
dadila bat ere gelditu).
● Egin bolak nahasturarekin eta pasatu
irinetan. Jarri olioa berotzen zartagin
batean eta frijitu izokin bolak tenperatura
ertainean, kanpotik gorritu eta barrenetik
egin daitezen. Etxean egindako tomate
saltsa batekin zerbitzatuko dugu.
IZOKIN BOLAKETXEKO TOMATE SALTSAREKIN
OSAGAIAK
• 600 g izokin
• Gatz pittin bat
• 50 g ogi mami
• 60 ml esne
• Arrautza baten gorringoa
• 2 baratxuri atal
• Perrexila
• 200 ml tomate saltsa
• 100 g irin
• 200 ml oliba olio
4 erraza 45’
Arrain urdina, gantz osasungarriak
Arrain urdinak (antxoa, atuna, berdela, izokina, sardina, amuarraina...) gutxienez %6 izaten du gantza, eta, hortaz, 120 eta 200 kaloria artean
ematen ditu 100 gramo bakoitzeko. Arrain horiek
bereizteko, isatsari begiratu behar zaio: gezi itxurakoa izaten dute. Arrai zurienak,
berriz, zuzena izaten du ertza. Erosteko orduan,
garrantzitsua da ez erreparatzea kaloria
kopuruari bakarrik, arrain urdina, gantzatsuagoa eta kaloria gehiagokoa den arren, funtsezkoa
baita elikaduran, gantz azido saturatugabeak
ematen dituelako, eta gantz mota horrek
lagundu egiten du bihotza osasuntsu egon dadin.
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 14 29/12/15 19:22
es tiempo de...
1,30 €pertsona
bakoitzekoErrazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
19%
38726%
18,5gGANTZA
9%
0,6gGATZA
2%
2gAZUKREAK
17%
3,5g
GANTZ SATURATUA
15bazkide izatearen abantailak
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 15 29/12/15 19:22
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI Hochland SABORISIMAS NUEVA.ai 1 28/12/15 16:01
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI HOCHLAND SABANITAS NUEVO.ai 1 28/12/15 15:58
18
EROSKI protagonistak
EROSKIren ogi luzeak, pikoak eta regañak
Beti datoz egoki
018-019 PROTAGONISTAS PICOS EUS.indd 18 29/12/15 19:24
19
Zure osasunak du garrantzi gehien
2009. urteaz geroztik, gure markako produktu bakar batek ere ez du landare gantz partzialki hidrogenaturik
Eguneko edozein unetan jateko. Hutsik edo gazta sorta on batekin edo
hestebeteekin. Lagun onak dira, halaber, saltsentzat eta toppingentzat
ere. Gure ogi luze, piko eta regaña berriak artisau eran egiten dira, oliba
olioarekin eta errezeta tradizionalak erabiliz. Konbina itzazu nahi duzun
bezala, aski gozoak daude-eta edozein modutan jateko.
Sarrerako gisa beste osagai batzuekin edo bere horretan huts-hutsik. Eroskiren piko, ogi luze eta regaña berriek leku bat eduki behar lukete zure
etxeko mahaian eta biltegian. Egoki etorriko zaizkizu
norbait ustekabean bisitan etorri eta mokadutxo bat ateratzeko, baita aperitiboaren orduan hartzeko ere, eta osagarri gisa ere jar daitezke haurren askarian. Azken batean, beti datoz egoki.
LANDAKOPIKOAK Plater eta osagai ugarirekin konbina daitezke: krema gaztak, guacamolea, askotariko hestebeteak, zopak eta kremak... Edo nahiago baduzu, huts-hutsik ere jan ditzakezu, aski onak daude eta.
OSOKOPIKOAKZuntz ugari eta gantz eta azukre gutxi. Piko hauekin, zure gazta edo hestebete taulak arrakasta itzela edukiko du. Oso kurruskatsuak eta gustagarriak dira.
OGI LUZEAKSegur aski, probatu izango dituzu urdaiazpiko xerra batzuekin, baina gustura jaten dira era guztietako gaztekin, saltsekin eta toppingekin ere. Jar itzazu ontzitxo batean ohiko ogi xerren ordez, eta berehala desagertuko dira.
OSOKOOGI LUZEAKZuntz ugari dute hauek ere, eta aukera ona dira osoko ogia jateko, baina mamirik gabe. Gure gomendioa da berdura crudité batekin aurkeztu ditzazula edo hummus osasungarri bat lagunduz.
REGAÑAK Ogiz egindako opil gogor eta fin-finak dira, Andaluziako gastronomian ohikoak direnak. Oso egokiak dira hainbat plater eta aperitibo laguntzeko. Horretaz gain, oinarri gisa erabil daitezke kanape gustagarri batzuk prestatzeko edo oliba ondu batzuekin mahai gainera ateratzeko.
bazkide izatearen abantailak
018-019 PROTAGONISTAS PICOS EUS.indd 19 30/12/15 11:38
20
EROSKI SeleQtia menestra berria
Tradizioa eta zaporea
020-021 PROTAGONISTAS MENESTRA EUS.indd 20 29/12/15 19:48
EROSKI protagonistak
Menestra errezeta tradizionala da, eta gure herrialdean
balio gastronomiko handienetakoa duena ere bai.
Teoria erraza da: hainbat berdura biltzen dituen platera
da, non bakoitzaren zaporea antzemateko modua
eman behar duen. Esaten erraza da, baina lortzen zaila.
EROSKI SeleQtia menestra berriak aski ongi gainditzen
du azterketa. Dasta ezazu eta ikusiko duzu.
Berdura gogortuak eta gehiegi egosten direnak. Mota gutxi batzuetakoak baino ez. Ilar asko
eta gutxi gehiago. Gisa horretakoak izaten dira aurrez prestatuta datozen menestra asko. EROSKI SeleQtia saileko gure menestra oso bestelakoa da.
Sasoiko berdurekin prestatzen da, banaka egosita egoten dira eta beti errespetatzen da bakoitzari
eman beharreko egosaldia. Era horretan, ziurra izaten da berdura bakoitzak bere benetako zaporeari eutsiko diola.
Ez da kasualitatea menestra hau Nafarroan egitea, handik datoz-eta errezeta honetan leku gehien hartzen duten berduretako bi: orburua eta zainzuriak. Horietaz gain, ilarrak, lekak eta azenarioak ere baditu.
• Nafarroan egina.• Errezeta tradizionala: orburuak,
zainzuriak, ilarrak, lekak eta azenarioak.• Desberdina da zeren… berdura guztiak
bereizita egosten baitira hobeto euts diezaioten beren benetako zaporeari.
• Bere horretan edo zerbaitekin lagunduta: baratxuri frijitu batzuekin edo haragi edo arrain plater baten guarnizio osasungarri gisa. Era horretan, ugaritu egiten dira jateko aukerak. Proposamen bat izan liteke urraburua labean prestatu eta menestra honekin laguntzea, edo azpizuna plantxan egin eta menestra jartzea guarnizio gisa, edo, bestela, menestra ganba batzuekin edo hirugihar zatitxo batzuekin hornitzea.
EROSKI SeleQtia menestra, plazera platerean
21bazkide izatearen abantailak
020-021 PROTAGONISTAS MENESTRA EUS.indd 21 29/12/15 19:48
aurreztu EROSKIrekin
22
0,40 €pertsona
bakoitzeko
Urtero bezala, hemen
da urtarrileko aldapa
pikoa. Hozkailua
eta etxeko biltegia
betetzea izaten
da familia
bakoitzak eduki
ohi duen gasturik
handienetakoa.
Horregatik,
funtsezkoa da adi
egotea eta eskaintzei
eta sustapenei probetxu
ateratzea. Hamabost
egunetik behin eskura
izango dituzu gure
esku-orriak: merkatuta
dauden produktuak
aurkituko dituzu zure
errezetak prestatzeko.
Gutxiagorekin, gehiago
022-024 AHORRA CON EUS.indd 22 29/12/15 19:49
23las ventajas de ser socio 23
2,10 €pertsona
bakoitzeko
0,70 €pertsona
bakoitzeko
bazkide izatearen abantailak
022-024 AHORRA CON EUS.indd 23 29/12/15 19:49
24
aurreztu EROSKIrekin
POSTREA
MANDARINA SORBETEA
OSAGAIAK
• 8 mandarina
• 200 g azukre
• Lima 1 edo limoi
erdia
• Arrautza zuringo
bat
• 500 ml ur mineral
gasduna
(botilatxo bat)
NOLA PRESTATU
● Zuritu mandarinak eta lima edo limoia.
● Jarri azukrea kazola batean eta bota
ur gasdunaren erdia. Eragin noizean
behin azukre guztia berdin urtu dadin
eta almibarra egin dadin. Itzali sua
nahastura irakiten hasten denean eta
utzi hoztera.
● Birrindu mandarinak eta lima edo limoi
erdia zuku makina batekin. Bota zukua
almibar hotzaren gainean eta sartu
hozkailura pitxer batean. Hoztu denean,
sartu izozkailuan.
● Edari izoztuaren testura hartzen hasi
denean, erantsi mantso-mantso arrautza
zuringoa (elur puntuan) eta nahasi
krematsua gelditzen den arte.
● Erantsi gainerako ur gasduna eta sartu
izozkailuan izozten den arte.
● Kopa edo edalontzi luzeetan
zerbitzatuko dugu, eta lastotxo batzuk
erabiliko ditugu apaintzeko.
BIGARRENA
BAKAILAOA TIPULAREKIN ETA TOMATE SALTSAREKIN
OSAGAIAK
• 800 g bakailao
fresko
• 400 g tipula
• 40 g tomate frijitu
• Perrexila
• 200 ml oliba olio
• Gatza
NOLA PRESTATU
● Frijitu zartagin batean bakailao zatiak
su ertainean eta gorde geroko.
● Jarri olio sorta bat kazola batean eta
egin tipula su eztian gatz pittin batekin
(zerrenda fi netan moztuko dugu tipula).
● Behin tipula erregosi denean, erantsi
tomate saltsa (koilarakada batzuk) eta
eman gatza, beharko balu.
● Tipularen gainean, berotu bakailao
zatiak.
● Zerbitzatu erretilu batean, tipulaz
egindako ohe bat azpian eta gainean
bakailaoa jarrita. Bukatzeko, perrexil
xehatua zabalduko dugu gainetik.
LEHENBIZIKOA
BROKOLI KREMA
OSAGAIAK
• 400 g brokoli
• 200 g kuiatxo
• 100 g patata
• 50 g leka
• Tipulin fresko 1
• 100 g azenario
• 2 baratxuri atal
• 50 ml oliba olio
• Gatza
NOLA PRESTATU
● Moztu tipulina laukitxoetan eta jarri
su eztian olioarekin, guritzen den arte.
Erantsi patatak (zatituak), lekak (zerrenda
fi netan) eta azenarioa (xerratan).
● Bota kuiatxoa eta brokolia. Estali urez,
berduren gain-gaineraino. Irakiten hasten
denean, eman gatza eta utzi su eztian
40 minutuz. Egiaztatu berdurak gurituta
daudela eta atera kazola sutatik.
● Moztu baratxuria xerratan eta frijitu
zartagin batean bi koilarakada olio
jarrita, gorritzen den arte. Ondoren,
kazolara botako dugu. Estali kazola eta
utzi egonean 10 minutuz.
● Birrindu pure egitekoarekin edo
irabiagailuarekin, krema bat lortu arte.
Lodia badago, erantsi ur bero sorta bat
eta eman gatza, beharko balu.
● Purea laguntzeko, brokoli egosiaren
zatitxo batzuk jar ditzakegu, zartagin
batean erregosita baratxuriekin eta oliba
olioarekin.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
8%
15214%
10,1gGANTZA
7%
0,4gGATZA
5%
4,7gAZUKREAK
8%
1,7g
GANTZ SATURATUA
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
7%
1513%
2,4gGANTZA
12%
0,7gGATZA
3%
3gAZUKREAK
2%
0,4g
GANTZ SATURATUA
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
3%
600%
0gGANTZA
0%
0,02gGATZA
12%
11gAZUKREAK
0%
0g
GANTZ SATURATUA
4 erraza + 1 ordu
4 erraza 20-30’
4 erraza 40-50’
022-024 AHORRA CON EUS.indd 24 29/12/15 19:49
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI ARGAL SALCHICHA.ai 1 28/12/15 10:53
26
Dieta osasungarria da dieta miragarri bakarraZein den formula?
Ariketa fi siko gehiago
egitea eta lehentasuna
ematea landare jatorriko
elikagaiei eta gutxi
prozesatuta daudenei.
zure osasunaren alde
26
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 26 29/12/15 19:54
2727bazkide izatearen abantailak
Eguberrietako festak pasatzen direnean, gutako askok erabaki irmoa hartzen dugu: gehixeago
zaintzen hastea, egun horietan egindako gehiegikeriek batez beste kilo erdi eransten digute-eta gorputzean. Gutxi dirudien arren, nutrizio arloko adituentzat aski kezkagarria da, urtean zehar ez delako lortzen kilo erdi hori galtzea eta areagotu egiten dituelako gizentasun tasak (lehendik ere handiak dira oso). Kilo erdi esan dugu, baina lehendik gizentasuna duten pertsonak 6 kilo hartzera ere iristen dira. Zer egin dezakegu urtarrilean? Hona hemen zenbait proposamen lehenbiziko ekinaldi horretarako.
UTZI BAZTERREAN DIETA MIRAGARRIAKErraza da iruzurrezko dieta bat identifi katzea: beti ziurtatzen dute azkar eta ahaleginik gabe galduko dugula pisua. Astean kilo bat baino gehiago galtzeko, oso kaloria gutxi hartu behar izaten da, eta horrek kontrako ondorioak ekar ditzake: errebote efektua, giharrak galtzea, hezur masa hondatzea, behazun harriak, nekea, idorreria, beherakoa, goragalea... Berdin egin behar da produktu miragarriekin ere: epe luzera pisua arrakastaz kontrolatzeko, ez dago farmako, konprimatu, landare estraktu... eraginkorrik.
ARIKETA FISIKO GEHIAGO EGITEADieta hitza grezierazko díaita terminotik dator, eta elikadura ez ezik, bizimodua ere sartzen da hor. Horregatik, berebiziko garrantzia zuen (eta halaxe eduki behar luke orain ere) ariketa egunero egiteak. Ariketa gehiago egiteak kaloria gehiago gastaraziko digu, eta handitu egingo dugu gure gihar masa. Gihar gehiago izanda, kaloria gehiago kontsumitzen da, baita
egonean gaudenean ere. Besteak beste arrazoi horrexegatik da hain garrantzitsua ariketa fi sikoa egitea gehiegizko pisuaren arazoari aurrea hartzeko eta hura tratatzeko.
MAIZ PISATUDuela urte batzuk, nutrizionistek ez genuen nahi izaten gure pazienteak maiz pisatu zitezen, baina datu berriek erakutsi dute baliagarria gertatzen dela pisua kontrolatzeko. Neurri hori eraginkorra dela ikusi da, kontrakoa eginez gero, hau da, luzaroan egonez gero baskula gainean jarri gabe, gerta baitaiteke beranduegi izatea neurriak hartzeko.
EGARRIA KENTZEKO, URAOso argi dago edari azukretsuek -freskagarriek- zer-nolako eragina duten gizentasunean. Alkoholak ere, gure osasuna arriskuan jartzeaz gain, lagundu egin dezake pisua hartzen. Azken batean, kaloria hutsak ematen ditu, handitu egin dezake gure apetitua eta gehiago janaraz diezaguke.
ERRAZIOAREN NEURRIAPlater garbiaren kluba asko maite dugu helduok. Hau da, garbi-garbi uzten dugu platera, eta berdin dio janari gutxi
edo asko zuen. Baina janari kopurua eta kaloriena, bistan da, elkarrekin doaz. Eta kaloria gehiago hartzen baditugu, pisua ere hartuko dugu, zalantzarik gabe. Zenbait ikertzailek esaten dute errazioa zertxobait gutxitzea (eta hori egunero egitea) neurri egokia dela pisua kontrolatzeko. Nolanahi ere, arrakasta lortzeko, proposamen hori dieta osasungarriarekin konbinatzea da gakoa.
ZER JATEN DUGU? LANDARE JATORRIKO PRODUKTUAK ETA GUTXI PROZESATUTA DAUDENAK LEHENESTEA DA KONTUABerriki argitaratu den azterlan batek 5 urtez aztertu du pisuak zer-nolako bilakaera izan duen 235.880 europarrengan. Elikatzeko eredu jakin batzuk aztertu dituzte eta bakoitzak zer eragin duen ikusi, eta baieztatu dute pisu gutxien hartu zutenek landare jatorriko elikagai gehiago jaten zituztela (fruta, barazkiak eta lekaleak) eta animalia jatorriko produktu gutxiago. Alderik handienak, hain zuzen, elikatzeko eredu zuhurra maiz-maiz zerabilten pertsonengan ikusi ziren, hau da, fruta eta barazki gehien hartzen zutenengan eta askoz gutxiago esnea eta haragi gorri eta prozesatuak.
Urte hasiera garai bikaina da
dieta miragarriak baztertzeko. Eta
lasterka egiten badugu, gainera,
ariketa ere egingo dugu, eta hori
funtsezkoa da gure pisuarentzat
eta osasunarentzat. Maiz pisatzen
bagara, edaria kentzeko ura edaten
badugu, errazioaren neurria zaintzen
badugu eta lehentasuna ematen
badiegu landare jatorriko elikagaiei
eta gutxi prozesatuta daudenei,
oso litekeena da gure gorputza
sumatzen hastea hainbeste desio
dugun miraria.
Eta hartu
gogoan...
Eguberri ondoko garaia une ezin hobea da dieta miragarriak bazterrean uzteko. Eta lasterka egiten badugu, hainbat hobeto, ariketa ere egingo dugu eta”
Julio Basulto, nutrizionista
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 27 29/12/15 19:54
28
LEKAKKALABAZAREKIN
OSAGAIAK
• 400 g leka
• 200 g kalabaza
• Tipula 1
• 2 baratxuri atal
• 10 g osoko irin
• Gatz iododuna
• Oliba olioa
NOLA PRESTATU
● Garbitu lekak eta kendu hariak azal-
kentzeko batekin edo labana batekin,
eta moztu hiru edo lau zatitan.
● Egosi lekak urarekin, gatzarekin eta
olio sorta batekin hamar bat minutuz,
edo al dente gelditu arte.
● Beste kazola batean, bota olio sorta
bat eta erregosi tipula eta baratxuri
atalak zati txiki-txikiak eginda.
● Zuritu eta moztu kalabaza
laukitxoetan, eta bota tipula eta
baratxuriak dauden kazolara. Eman
gatza eta eduki sutan 10 minutuz. Bota
koilarakadatxo bat irin.
● Eragin zurezko koilara batekin eta
erantsi leka egosiak eta lekak egosteko
erabili den uraren zati bat, guztia urez
estali arte.
4 erraza 40-50’ 5-10
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
3%
591%
0,4gGANTZA
8%
0,5gGATZA
5%
4,2gAZUKREAK
1%
0,1g
GANTZ SATURATUA
● Utzi beste bost minutuz sutan eta
eman gatza.
28
Pisu osasungarria edukitzeko, bizimodu orekatua eta aktiboa egin behar da, eta
berdura eta fruta ugari jan.
Asmo onak mahaian
zure osasunaren alde
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 28 29/12/15 19:54
bazkide izatearen abantailak 29
KUIATXO ETA BERENJENA RISOTTOA
OSAGAIAK
• 200 g arroz
(osokoa)
• 100 g kuiatxo
• 100 g berenjena
• 30 g tipulin fresko
• 30 g azenario
• 50 g tomate
• Litro 1 berdura
salda (etxean
egina)
• 50 g gazta
(parmesanoa)
• Gatz iododuna
• Perrexila
NOLA PRESTATU
● Xehatu tipulina eta azenarioa zati
txiki-txikietan, eta jarri kazola apal
batean koilarakadatxo bat oliorekin
su ertainean. Ia gorrituta daudenean,
erantsi tomateak (zurituta eta hazirik
gabe), kuiatxoa eta berenjena,
laukitxoetan moztuta. Eman gatza
berdurei.
● Utzi 10 minutuz su eztian egiten.
Berdurak guritu direnean, bota arroza.
Eragin etengabe minutu batez, barazki
eta berdura erregosien zukuak har ditzan
arrozak.
● Bota salda beroa mantso-mantso eta,
arroza xurgatuz doan neurrian, gehiago
botako dugu. Eragin noizean behin
nahasturari, ez dadin gelditu saldarik
gabe eta testura krematsua hartuz joan
dadin. Egin arroza su ertainean, mantso-
mantso irakinez, 16 minutuz edo.
● Azkenik, eman gatza risottoari, zabaldu
gainetik perrexil xehatua eta erantsi gazta
birrina. Eragin zurezko espatula batekin eta
ohartuko gara gazta desegin egiten dela
Adituen gomendioa da dieta miragarriak
bazterrean uztea.Ez dago farmako bakar bat ere epe luzera pisua arrakastaz kontrolatzeko
balio duenik.
4 ertaina 30-40’ 5-10
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
10%
2025%
3,6gGANTZA
1%
0,06gGATZA
3%
3gAZUKREAK
9%
1,8g
GANTZ SATURATUA
eta itxura krematsua ematen diola arrozari
(al dente samar gelditu behar du).
● Zerbitzatu berehala, egonean utzi gabe,
ez dezan galdu ukitu krematsua eta ez
dadin lehortu.
bazkide izatearen abantailak
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 29 29/12/15 19:55
3030
KIWI ETA BANANA SMOOTHIEA
OSAGAIAK
• 6 kiwi
• 2 banana
• 400 ml laranja
zuku
• 250 g jogurt
natural
(gaingabetua)
NOLA PRESTATU
● Zuritu bananak eta kiwiak, egin lau
zati eta pasatu zuku-makinatik. Erantsi
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
9%
1891%
1gGANTZA
0%
0gGATZA
40%
36,2gAZUKREAK
1%
0,1g
GANTZ SATURATUA
4 hasiberrientzat < 5 ’ < 5
laranja zukua eta jogurta, eta
nahasi guztia.
● Zerbitzatu berehala banakako
edalontzietan, zukua ez dadin herdoildu
eta ez dezan kolorea galdu.
● Apaindu fruta zatitxo batzuekin.
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia
SEMAFORO NUTRIZIONALASemaforo nutrizionalari esker, jakin egin dezakegu produktuaren errazio batek zer kopurutan ematen dituen kaloriak, azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGOGure produktuetatik 28 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
GATZ GUTXIAGOGure produktuetatik 17 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
GANTZ GUTXIAGONahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da komeni egunero hartzen den energiaren %35 baino gehiago izan dadin gantzek emana. Hori dela eta, 211 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietatik.
TRANS GANTZIK GABEAKLandare-gantz partzialki hidrogenatuak kaltegarriak dira (horiek izaten dituzte trans gantzak), igo egiten dutelako kolesterol txarra. Horrexegatik desagerrarazi ditugu gantz horiek gure markako produktu guztietatik.
Zure osasunak du lehentasuna guretzat
Gure elikagai guztietanageri da EROSKIrensemaforo nutrizionala,modu osasungarrian elikatuzaitezen.
zure osasunaren alde
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 30 30/12/15 11:39
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROKI HOBEA.ai 1 28/12/15 11:09
EROSKI jogurtak eta postreak, Pirinioetako esnearekin eginak
Plazera koilaran32
032-034 ESCAPARATE EUS.indd 32 29/12/15 20:01
33
Beirazko ontzia dutelako ezagutuko dituzu EROSKIren jogurt eta postre
berriak, eta zaporez beteak eta krematsuak direlako maitatuko
dituzu. Baduzu non aukeratua: sagarrezko jogurta, marrubizkoa,
masusta eta mugurdiekin egina, kafe edo boilur zaporekoa (guztiak
Pirinioetako esnearekin eginak) edo SeleQtia saileko ardi eta ahuntz
jogurtak. Jakin dezazun: harrapatu egingo zaituzte!
Elikagai gutxi dira ezinbestekoak gure etxeetan. Hozkailuko lehenbiziko
apalean jarriak egon daitezke, arrautzen ondoan, eskuineko aldean, ezkerrekoan edo behe-behean. Jogurtek leku gehiago hartzen duten arren haurrak dauden etxeetan, familia askotan izaten da postrearen edo askariaren zati. EROSKIk jogurt sorta zabala du, eta hainbat
eratakoak aurki daitezke: ia-ia bat dago gustu eta zaletasun bakoitzarentzat.
PIRINIOETAKO BEHI ESNEAREKIN EGINAKEROSKIren jogurtik eta esnezko postrerik berritzaileenak Pirinioetatik datorren esnearekin eginak daude, mendilerro horren inguruetan biltzen den esnearekin. Eta produktu bizia
da, bat datorrena behien elikadurarekin eta horiek jezten diren urte sasoiarekin. Horregatik, esan dezakegu horiek egiteko erabiltzen den esnea ez dela estandarizatzen. Horrela, jogurt naturalak eta artisau eran eginak eskaintzen dizkiegu kontsumitzaileei. Ondorioz, zapore bikaina dute: esnearen zaporea, biltzen denean izaten duen zapore hori bera.
BOILUR ZAPOREKOAZergatik den desberdina eta berezia? Boilurrezko mokadu gozagarri honek benetako kakaoa daukalako. Osagaiak kontu handiarekin aukeratzen dira, eta horrexegatik uzten du hain ahogozo zaporetsua eta krematsua.
KAFE ZAPOREKOA Pirinioetako esnea ez ezik, postre honek kafearen benetako lurrina ere badauka. Osagaien konbinazio horrexek bereizten du besteetatik.
TOFFEE ZAPOREKOAEsnearen jatorria oso garrantzitsua da, eta berdin gainerako osagaiena ere. Toffee zaporeko esne postre batean ezinbestekoa da neurria emango duen karamelua.
erakusleihoa
bazkide izatearen abantailak
032-034 ESCAPARATE EUS.indd 33 29/12/15 20:01
34
erakusleihoa
AHUNTZ JOGURT NATURALA • Testura krematsua eta zapore bakana duen jogurta da, oso bestelako ñabardurak eskaintzen dituena behi esnearen eta ardi esnearen aldean.
• Ahuntzaren esnearen kolesterol maila %30-40 txikiagoa da. Eta kaltzio eta D bitamina, aldiz, gehiago dauzka.
• Maila proteikoa ere handiagoa du: ahuntz esne basokada batek egunean hartu behar liratekeen proteinen %17 eman ditu. Eta, gainera, potasio iturri ona da.
• Ahuntz esneak gaitasun handia du azidotasuna neutralizatzeko, eta, ondorioz, asko erabiltzen dute ultzerak eta digestio arazoak dituzten pertsonek.
SELEQTIA ARDI JOGURT NATURALA• Nafarroako ardien esnearekin egin dago. Esne hori jetzi eta gehienez hurrengo 48 orduetan iristen da jogurt lantegira, eta jaso eta hurrengo egunean egiten dira jogurtak. Gainera, ez da estandarizatzen; jetzi bezala erabiltzen da eta, ondorioz, gantz eta proteina kopurua aldatu egiten zaio urtean zehar.
• Ardi esneak ia bi aldiz proteina gehiago du. Hori dela eta, bereziki ona da proteina gabezia dutenentzat, adibidez haurrentzat, adinekoentzsat eta gaixoentzat. Kaltzioa eta fosforoa ere kopuru handiagoetan ematen ditu.
• Digestioa errazago egiten zaio: ardi esnearen gantz globuluak txikiagoak dira eta, horregatik, hobeto digeritzen da.
Hartu gogoan: zure iritziak balio du... eta asko, gainera.Maite dugu zurekin egotea eta
zuri entzutea. Horregatik, zure
iritzia ematera gonbidatzen
zaitugu eta lehenengoz
merkatuan jartzen ditugun
produktuak eta berrikuntzak zer
iruditzen zaizkizun esatera
Nork esan zuen behi esnearekin egindako jogurtak bakarrik jan daitezkeela?EROSKI SeleQtiak bi jogurt berri diseinatu ditu, ardiarena eta ahuntzarena, zapore berriak dastatzea maite dutenentzat.
MASUSTA ETA MUGURDIA, MARRUBIA ETA SAGARRABeirazko ontzietan datorren jogurt berri horietakoren bat irekitzen duzunean, lehenbizi jogurt krematsu bat aurkituko duzu, testura trinkoa eta zapore handia duena. Eta, azken ukitua emateko, fruta gozoz egindako geruza bat, kalitate bikainekoa eta jatorri nazionalekoa.
SELEQTIA JOGURTAK: ARDIARENA ETA AHUNTZARENA
032-034 ESCAPARATE EUS.indd 34 29/12/15 20:01
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI SANIA VASCO.ai 1 28/12/15 11:43
36
Kanarietako Platanoa Eroski NATUR sailekoa
Kanarietako urrea
036-038 DE AQUI Y ALLI PLATANOS EUS.indd 36 30/12/15 11:41
hemengoa eta hangoa
bazkide izatearen abantailak
Jan ezazu nahi duzunean eta nahi duzun bezala:
jolasgaraian, ariketa egin ondoren, askaritan,
postrerako, bere horretan fresko, frijituta, irabiaki
batean, tarta batean... Baina beti Kanarietako
platanoa izan dadila, Adierazpen Geografiko Babestua
duena (AGB) eta Eroski NATUR sailekoa.
Erraz zuritzen da eta erraz jaten. Gozoa da, nutrizioaren ikuspegitik ezaugarri ugari ditu eta jatorria
paradisuan du ia. Fruta honek dena dauka jendeak estimatu dezan. Baita Adierazpen Geografiko Babestua ere. Zigilu horri esker, Kanarietako platanoa munduan bakarra da Europako ziurtagiri hori lortu duena, eta, ondorioz, parekorik ez duen produktua da.
Eska al dakioke gehiago fruta honi? Guk eskatu diogu, eta, horregatik, urte honetatik aurrera gure dendetan aurkituko duzu AGBa daraman Kanarierako platanoa, pisura erosteko moduan.
Eroski NATUR izenarekin salduko dugu, produktu freskorik onenak biltzen dituen markarekin.
HAUXE DU AURKEZPEN GUTUNABegiratu ongi eta ikas ezazu Eroski NATUR saileko platanoak gainerakoetatik bereizten. Oso erraza da. Bakarra da.
Orbantxoak. Orbantxorik ez badu, ez da Kanarietako platanoa. Azalean orbantxo ilunak izaten ditu, entzima polifenoloxidasek eta peroxidasek izaten duten jarduera handiaren eraginez, zeinak katalizatu egiten baitituzte arretzearekin zerikusia duten oxidatze erreakzioak.
AGBaren zigilua. Bi urte dira Kanarietako platanoak Adierazpen Geografiko Babestuaren zigilua daramala (Europako Batasunak ematen du zigilu hori). Izendapen horrek goragoko mailan jartzen du
Kanarietako platanoaren babesa eta aitortza, kalitatezko produktu bakan gisa kokatzen du, eta bermatu egiten du bere jatorria eta berezitasuna.
Kanarietako platanoa. Kanarietako klima egokiak (tenperatura leunak, euri gutxi eta klima subtropikalaren eta haize aliseoen konbinazioa) lagundu egiten du platanoa hazi dadin. Platanoa landatzen den ustiategiak txikiak izaten dira (gehienek ez dute hektarea bat ere), baina 8.500 laborariri ematen diete lana, eta artisau eran landatzen dute fruta tropikal hau.
Eroski NATUR. Eroski NATUR saileko produktu guztiei azterketa fisiko-kimikoa eta organoleptikoa egiten die kalitate saileko gure taldeak. Dastatze probaren emaitza ez badator bat fitxa teknikoan ageri diren parametroekin, ez zaio onespenik ematen produktuari. Kontrol prozesu horrekin bermatu egiten dugu gure produktu bakoitzaren zaporea eta kalitatea. Kanarietako platanoa ere kalitate estandar zorrotzekin hautatzen da, bestela ezingo luke-eta gure familia handiko kide izan. Horrexegatik dago Eroski NATUR sailean Kanarietako platanoa.
Testura. Kanpotik ez dago zalantzarik. Eta barrendik? Kanarietako platano bat zuritzean, testura hezea izaten du, trinkoa baina guria; ahoan sartu eta kosk egitean, eutsi egiten dio hozkadari, eta ohogozo leunekoa gertatzen da. Bai, ezta?
37
036-038 DE AQUI Y ALLI PLATANOS EUS.indd 37 30/12/15 11:41
38
Tokiko produktuen alde egiten dugu apustu
AGBa daraman Kanarietako produktua da Europako zigilu hori lortu duen bakarra
Eroski NATUR saileko platanoa mokadu aparta da. Gozoa da
zaporez, azukre ugari eta almidoi gutxi baitu.
Lurrin sendokoa da (platano inpaktua esaten zaio) eta horrek
ere badu bere arrazoi zientifi koa: isoamil azetato eta hexyl butanoato ugari duelako gertatzen da hori.
Nutrizioaren aldetik dituen ezaugarriei esker, edozeinek
jateko modukoa da: haurrek, gazteek, helduek, kirolariek, haurdun
dauden emakumeek edo bularra ematen ari direnek eta adineko pertsonek.
Kanarietako platanoak ugari ematen du C bitamina, eta
horrek lagundu egiten du hezurrak eta larruazala sendotzen.
Potasioa ere ugari ematen du, eta, hori dela eta, fruta ezin
hobea da jarduera fi sikoa egiteko.
Zuntza ere baduenez, elikagai egokia da odoleko kolesterol
maila erregulatzeko eta idorreriari eta beherakoari aurrea hartu eta horiek tratatzeko. Hain zuzen, digestio errazeko fruta da, baldin eta ongi heldua badago.
Dezente ematen du B6 bitamina, zeinak lagundu egiten baitu
immunitate sistemak ongi funtziona dezan.
Herdoilaren aurka egiteko duen gaitasun handia, berriz,
manganesoak ematen dio platanoari, ugari dauka eta.
1
2
3
4
5
6
7
8
Egiozu kosk eta...
hemengoa eta hangoa
036-038 DE AQUI Y ALLI PLATANOS EUS.indd 38 29/12/15 20:03
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI FACCILE VASCO.ai 1 23/12/15 12:23
40
energía para crecer
Gizakion gorputza aldatzen ari da etengabe bizitzako aldi bakoitzean sortzen zaizkion
beharrizanetara egokitzeko. Eta aldi horietan guztietan, dietak berebiziko garrantzia du. Elikagaiak egoki aukeratzea -bereziki, bizitzako lehenbiziko urteetan- ezinbestekoa da hazkundea eta osasun ona bermatzeko. Horregatik, funtsezkoa da gure dietak ugari izatea:
Kaltzioa, fosforoa, magnesioa eta burdina. Kaltzioa esneak eta haren
eratorriek izaten dute, lekaleek, arrainak eta fruitu lehorrek. Fosforoa ere elikagai horiek izaten dute, eta haragiak ere bai. Burdina, berriz, hosto berdeko berduretan ageri da, lekaleetan, haragian eta osoko zerealetan.
Proteinak. Oilasko haragia, esnekiak (gazta, esnea edo jogurta) eta arrautzak elikagai garrantzitsuak dira oso. Ehun berriak eratzea da horien funtzio nagusia.
Gainera, aminoazido ugari ematen dituztenez, suspertu egiten dute hazkunde hormona, batez ere haurrengan.
Karbohidratoak. Energia ematen diote gorputzari. Mantso xurgatzen diren karbohidratoak eta azukre konplexuak dira komenigarrienak (osoko zerealek, lekaleek, berdurek... izaten dituzte). Fruta ere oso ona da: azukre sinpleak ematen ditu, hau da, berehalako energia.
Gure errezetak: jan eta luzatuProteina, karbohidrato, bitamina eta mineral ugari duten elikagaiek lagundu egiten dute hazten.
Zure osasunak du lehentasuna guretzat
Orain arte 73.819 haurrek parte hartu dute EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak eskainitako Heziketa Programan www.escueladealimentacion.es
040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 40 30/12/15 11:42
41
1,10€pertsona
bakoitzeko
INDIOILAR BULARKIAK ETA BERDURAK
OSAGAIAK
• 400 g indioilar
bularki fresko
• 100 g porru
• 50 g leka
• 50 g azenario
• 30 ml oliba olio
• 30 g gazta
(xerratan, urtzeko)
• 100 g gazta
krema,
camembert
• Piper errea,
apaintzeko
• Gatza
NOLA PRESTATU
● Moztu zerrendatan lekak, porruak eta
azenarioak, eta erregosi zartagin batean
oliba olio eta gatz pittin batekin. Behin
berdura egin denean, kendu olioa eta
gorde leku epel batean.
● Moztu xerratan indioilar bularkiak. Bete
berdurekin eta gazta xerrekin, bildu eta
lotu. Eman gatza eta igurtzi biribilkiak oliba
olioarekin, eta, ondoren, berdurak egiteko
erabili dugun zartagin berean jarriko
ditugu, zertxobait gorritu daitezen.
● Jarri biribilkiak labeko erretilu batean eta
egin 200 ºC-an 15 minutuz edo bularkien
barrenaldea egiten den arte.
ertaina4 20-30’
● Gazta kremaz egindako saltsa epelarekin
aurkeztuko ditugu bularkiak, eta piper erre
zati batzuekin apainduko dugu.
Errazio batek dauka:
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
13%
25721%
14,4gGANTZA
13%
0,8gGATZA
4%
3,4gAZUKREAK
31%
6,1g
GANTZ SATURATUA
hazteko energia
bazkide izatearen abantailak
040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 41 29/12/15 20:06
42
0,20 €pertsona
bakoitzeko
ARROZ ETA GARBANTZU HANBURGERRAK TOMATE SALTSAREKIN
OSAGAIAK
• 100 g arroz egosi
• 50 g garbantzu
egosi
• 75 g tipula
• 2 baratxuri atal
• Piper berde 1
• 100 g tomate
• 60 ml oliba olio
• Perrexila
• 10 g irin (arto irina
ere erabil daiteke
glutenarekiko
intolerantzia
izanez gero)
• Gatza
NOLA PRESTATU
● Birrindu (sukaldeko robotarekin edo
irabiagailuarekin) tipula, piper berdea,
baratxuri atalak, perrexila, arroza eta
garbantzuak. Eman gatza hortik atera
den oreari eta egin hanburger txikiak.4 erraza 10-15’
Errazio batek dauka:
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
8%
1702%
1,3gGANTZA
7%
0,4gGATZA
3%
2,5gAZUKREAK
1%
0,1g
GANTZ SATURATUA
● Pasatu irinetan eta frijitu zartagin
batean oliba olio sorta batekin.
● Zerbitzatu hanburgerrak tomate saltsa
bero pixka batekin.
hazteko energia
040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 42 29/12/15 20:06
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI YOGURES VASCO.ai 1 22/12/15 13:20
44
edergintza
I noiz pentsatu al duzu erabiltzen duzun xanpu hori ote den onena zure ilearentzat? Askotan inertziak
eramaten gaitu eta beti xanpu bera erabiltzen dugu. Beste batzuetan,
nagikeria gailentzen zaigu eta ez dugu lanik hartu nahi izaten gure ileari gehien komeni zaion produktua bilatzeko.
Eta emaitza begi bistakoa izaten da: gure ilea ez da egoten behar
bezala zaindua. Aukera egiteko orduan gauzak argiago izan ditzazun, belle sailean ilearentzat ditugun berrikuntzarik nabarmenenak aurkeztuko dizkizugu. Hartu gogoan.
Ileari buruzko atal berezia
Eta ni txima hauekin!Hastear da urte berria. Ez al duzu nahi zeure burua gehixeago zaindu eta mimatu? Gure gomendioa
da zure ilearentzako tratamendurik onena aukeratuz has zaitezela. EROSKIk baditu bere markako
lurrinak eta edergintza eta ongizate produktuak, emakumeentzat bezala gizonentzat ere, eta hainbat
aukera eskaintzen dizkizu ilea zaintzeko: belle sailekoak dira guztiak, EROSKIn bakarrik saltzen direnak.
Bisita ezazu gure web-orria eta ikusi belle sailean ilearentzat ditugun produktu
guztiak. Askoz gehiago aurkituko duzu hemen:
www.belle.eroski.es
belle, zure edertasuna, zure ongizatea
parabenorik
GABEAK2013. urteaz geroztik ari gara parabenoak kentzen kosmetikako gure produktuei
044-048 BELLEZA EUS.indd 44 30/12/15 11:43
45bazkide izatearen abantailak
edergintza
Ile lehorra eta bizitzarikgabea
Arazo bakoitzak bere irtenbidea
belle-n irtenbiderik egokiena daukagu zure ilearentzat. Ilea elikatu eta distira paregabea ematen dioten bi produktu dauzkagu: BELLE XANPUA ETA MASKARA, URRE MAGIKOA • Hiru osagai aktibo konbinatzen
dituzte, ilea zaintzeko oso onak direnak: argan olioa, ilea suspertu eta berregituratzen laguntzeko; jojoba olioa, hidratatu eta indartzeko; eta keratina, moldatzeko, leuntzeko eta lehengoratzeko.
• Eraldatu egiten dituzte ile lehor eta itzaliak eta bizitasunez eta hidratazioz betetzen.
• Testura arina: ez du ilea trinkotzen eta koipetzen.
• Dermatologikoki probatua. Parabenorik gabea.
ILERAKO BELLE OLIOA, URRE MAGIKOAEmaitza are hobea lortzeko, xanpuaren eta maskararen errituala osatu egin dezakezu ilerako olio honekin. • Oliorik preziatuenak konbinatzen ditu
bere formulak, eta Ekialdean milaka urte dituzten edertasun erritualei jarraitzen die.
• Argan olioa dauka (hidratatzailea da) eta E bitamina ere bai.
• Jojoba olioa dauka, distira gaindiezina ematen duena.
• Cyperus olioa ere badu, zure ileari behar duen leuntasuna eta zetazko ukitua emateko.
• Eguzkiarentzako iragazkiarekin.
Nola eman behar dut?Espraia zentimetro batzuetara jarri behar duzu eta ilearen erdialdetik muturretarantz eman produktua, ilea bustia edo lehorra dagoela. Ongi eman bereziki gune lehor eta kaltetuetan. Gero ez da ilea urarekin garbitu beharrik. Bere lurrin delikatuak egun osoan irauten du ilean.
044-048 BELLEZA EUS.indd 45 29/12/15 20:20
46
edergintza
Ile kizkurraedo lodiaAtera etekin guztia zure kizkurrei, zehaztasuna emanez eta aske utziz. Proba ezazu erritual hau kizkur perfektuak lortzeko: XANPUA• B bitaminaz eta keratinaz egindako
konplexu bitaminikoa dauka, ileko zuntzaren gain eragin eta zure kizkurrak babesteko, ez daitezen korapilatu.
• Hidratazioa eta zehaztasuna ematen ditu.
BEREHALAKO EGOKITZAILEA• Espres zainketa, gero uretan garbitu
behar ez dena, ileko korapiloak askatzen laguntzeko. Zehaztasuna ematen dio ileari, eta aske ibilarazten du.
• B bitaminarekin eta zeta proteinarekin: sendotu egiten du ilea eta berregituratu egiten du ileko zuntza, eta distira ematen dio.
MASKARA• Tratamendu intentsiboa, ilea
hidratatzeko eta korapiloak askatzeko. Zehaztasuna ematen dio ileari, eta aske ibilarazten du.
• B bitaminaz eta keratinaz egindako konplexu bitaminikoa dauka, zure kizkurrak babesteko, ez daitezen korapilatu.
Ile finaeta bolumenik gabeaIle finak arazoak sortzen badizkizu, hemen duzu gorputz pixka bat emango dion produktu sorta: XANPUA• Styleze®-rekin: bolumena emateko
osagaia da.• Gari proteinarekin: berregituratu
egiten du ileko zuntza eta gorputza ematen dio.
• Bolumena eta gorputza dakarzkio ileari.
BEREHALAKO EGOKITZAILEA• Espres zainketa, gero uretan garbitu
beharrik ez duena. Leundu egiten du eta korapiloak askatu.
• D- Pantenol® dauka, distira emateko eta errazago moldatzeko.
• Gari proteinarekin: berregituratu egiten du ileko zuntza eta gorputza ematen dio.
Ile ahul eta hauskorraZurea halakoa bada, belle-k badu zuretzat sorta indartzaile bat, xanpuz, egokitzailez (krema erakoa) eta maskaraz osatua. • Arginina eta ginseng estraktua ditu,
eta bi osagai horiek indartu eta malgutu egiten dute ilea.
• Tratamendu honek handitu egiten du ileak egunerokoan izaten dituen erasoentzako erresistentzia.
• Erraztu egiten du korapiloak askatzea eta babestu egiten du ilea.
044-048 BELLEZA EUS.indd 46 30/12/15 11:44
Ile koloreztatuaZure ileari kolorea ematen badiozu eta lehen egunetik tonu bizi eta iraunkorra eduki nahi baduzu, kolore distiratsuen sorta ezin hobea da zuretzat. Honako hauek osatzen dute: xanpua, kolorea babestu eta mantentzen laguntzeko; krema erako egokitzailea, korapiloak errazago askatzeko eta ilea babesteko; eta maskara, zeinak tratamendu intentsiboa ematen duen ileko korapiloak errazago askatzeko.
Produktu horiek guztiek UV iragazkia dute, ileko zuntza kanpoko erasoetatik babesteko. Goji baien estraktua ere badute; herdoilaren aurka egiteko gaitasuna daukate, eta lagundu egiten dute koloreari eusten. Horretaz gain, tratamendu luzatzailea ere badu sorta honek.
• UV iragazkiarekin eta ekilore estraktu naturalarekin: babestu eta suspertu egiten du ile tindatua, eta saihestu egiten du oxidazioaren erruz kolorea galtzea.
• Aktibo horiek luzaroago iraunarazten diote koloreari, eta lehen egunean bezala eusten diote distirari eta tonalitateari.
Agur zoldariAhaztu ezazu zolda eta horrek eragiten duen azkura trabagarria. Zolda badaukazu, proba itzazu hauek:
ZOLDA KOIPETSUARENTZAKO XANPUA: mentola du osagaien artean, buruko larruazala freskatzeko eta garbitzeko, eta pyrithione zinka ere bai, bakterioen eta onddoen aurka egiteko.
ZOLDA LEHORRARENTZAKO XANPUA: hidratazio faktoreak ditu buruko larruazala leuntzeko eta hidratatzeko. Pyrithione zinka ere badu, egon litezkeen bakterioak eta ondoak desagerrarazteko.
edergintza
044-048 BELLEZA EUS.indd 47 29/12/15 20:22
48
edergintza
belle mikrozuntz turbantea: osagarri egokienaEhun estraleuna dauka, %100 mikrozuntzez egina, eta kotoizko toalla batek baino %30 gehiago xurgatzen du. Forma anatomikoa du, eta egokitzeko botoiari esker, turbantea ezin hobeki egokitzen da zure burura eta ez da mugitzen; era horretan, askoz azkarrago lehortzen da ilea, erosoago eta errazago.
Ilea lehortzeko turbantea egokitu egiten da zure burura, eta ez du axola ileak zenbateko luzera duen. Garbituta ez du urak hartzen, eta ohiko toalla bat baino askoz arinagoa da.
Aholku bat! Kizkur ongi zehaztuak lortu nahi badituzu, jar itzazu kizkurgailuak edo bigudiak ile bustian, eta egokitu ezazu turbantea zure burura, ilea lehortzen den bitartean. Era horretan, zure kizkurrek luzaroago iraungo dute.
Ile koipetsua”Garbitu eta berehala zikintzen zait”. “Garbitu ez banu bezala da”. Gisa horretako esaldiak maiz samar esatea egokitzen bazaizu, belle-k produktu garbitzaileen sorta bat diseinatu du zuretzat, ilea fresko eta garbi eduki dezazun luzaroago. Xanpu batek eta berehalako egokitzaile batek osatzen dute. Ez dute silikonarik, eta erromero estraktua daramate, ilea idortzeko.
XANPUA• B5 probitamina dauka, zeinak
hobetu egiten baitu ilearen distira eta itxura.
• Garbitu egiten du ilea eta arin eta solte uzten du luzaroago.
BEREHALAKO EGOKITZAILEA• Espres zainketa, gero uretan
garbitu behar ez dena, ileko korapiloak askatzen laguntzeko. Solte eta arin mantentzen du ilea.
• Moringa estraktua dauka, gehiegizko gantzaren gain eragiteko eta doitzeko.
044-048 BELLEZA EUS.indd 48 30/12/15 11:45
PUBLI SANNIA.indd 26 23/12/15 10:59
52
alb
iste
ak
ENPE Azterketa
E spainiako Estatuan gero eta pertsona gehiagok dute gizentasuna. Azken 15 urteetan,
gizentasun tasa %4 handitu da helduen artean. Baina zifrak are kezkagarriagoak dira haur eta gazteetan: herritar talde horretan %9 egin du gora portzentajeak. Asturias, Aragoi eta Andaluziak dituzten tasarik handienak, eta Balearrek, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Kantabriak txikienak. Gizonei gehiago eragiten die emakumeei baino 65 urte bitartean, baina hortik gora aldatu egiten da joera.
Datu horiek ageri dira Espainiako Herritarren Elikadura ohiturak eta Nutrizio Egoera Ebaluatzeko Azterketan (ENPE Azterketa esaten zaio), zeina EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak sustatu baitu. Autonomia erkidego guztietako 6.800 lagunek parte hartu dute azterketa horretan,
Handitzen ari da haurren gizentasun tasa, eta asko, gainera
EROSKIren Elikadura Eskolak sustatu du ENPE Azterketa, eta gaur arte Espanian elikadura ohiturei buruz egin den ikerketa zientifi korik osatuena da
Berdintasunerako Behatokiak hamar urte bete ditu EROSKIn. 2005. urtean sortu zen eta
helburua zen berdintasun printzipioak bere lekua izan zezala erakunde guztian; orain, urteetako lanaren ondoren, ereduzko enpresa bihurtu du kooperatiba.
Gaur egun, EROSKIko langileen %78 emakumeak dira, eta printzipio
horrek bere lekua egina dauka gure politika, prozesu eta antolaera guztietan, aukera berdintasuna bermatzeko. Horren ondorioz, ardura postuetan emankume gehien dituen banaketa enpresa gara Espainian: %71. Genero berdintasuna, izan ere,
Ardurako postuetan emakume gehiago dituen lehena
Banaketa enpresak kontuan hartu izan du EROSKIk kooperatiba gisa bere estatutuak egin zituenetik.
Horretaz gain, Behatokia tresna baliagarria izan da arlo horretan hainbat aurrerapen egiteko: hizkuntzaren erabileran, oztopo fi sikoetan eta osasunean, oztopo sozialetan (laneko ibilbidea eta ibilbide
pertsonala) eta familia eta lana bateratzeko laguntzetan. Lorpen horiek guztiak ez dira oharkabean pasatu eta berriki nabarmendu dira, Emakunderen Berdintasunerako Guneari gure atxikimendua eman genion ekitaldian.
eta, hortaz, gaur arte Espanian elikadura ohiturei buruz egin den txosten zientifi korik osatuena da.
ENPE Azterketak erakutsi duenez, gizentasuna horrela igotzeko faktoreen artean, fruten, berduren eta barazkien kontsumo txikia dago. Horregatik, azterketaren arduradunek gomendatzen dute nutrizio arloko heziketa lantzeko programak txertatu behar direla eskola eremuan, lan eremuan eta eremu komunitarioan, adibidez EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolatik landu direnak bezalakoak.
052-053 NOTICIAS EUS.indd 52 29/12/15 20:33
53bazkide izatearen abantailak
Espainiako Estatuko edozein jatetxetan sukaldari aritzea eta eskualde batean tradizio handia
duten tokiko produktuei dimentsio gastronomiko berri bat ematen dioten errezetak prestatzea, horiek ziren Gure zaporeak sukaldean izeneko lehiaketan parte hartzeko bi baldintzak.
Basque Culinary Centerrek eta EROSKIk antolatzen dute ekimen hori, eta laugarren ekitaldi honetan, Luis Salcedo sukaldariaren Ajoarrieroak irabazi du lehen saria, 6.000 eurokoa (Tuterako Remigio jatetxean aritzen da, Nafarroan). Bigarren eta hirugarren sariak, berriz, plater eta sukaldari hauek lortu dituzte: Espencat y capellán izenekoak, Federico Guajardo
sukaldariarenak (Deniako Los Ángeles jatetxekoa, Alacanaten), eta Zallako tipula gorria, txangurruz, zapo masailez eta Aputarteko piperren zukuz beteak, Pablo Valdearcos sukaldariarenak (Olajauregi hoteleko sukaldean aritzen da, Durangon, Bizkaian). Hurrenez hurren, 3.000 euro eta 1.000 euro jaso dituzte.
Lehiaketaz kanpo, BCC-EROSKI Sari Berezia Aitor Elizegik eraman du, Bascook jatetxekoak (Bilbon dago). Sari horrekin, aitortza egin nahi izan zaio bere ibilbideari, ekarpen handia egin diolakSo euskal sukaldaritzari eta beti aparteko lekua eskaini dielako Bizkaiko produktuei.
Nafarroako ajoarrieroaren zaporea du gure sukaldeak
‘Gure zaporeaksukaldean’
Gutxi gelditzen da Bide Oneko Kontakizunak lehiaketaren bigarren ekitaldian parte
hartzeko. Donejakue Bidea egin baduzu, zure bizipenak idatzi eta partekatu nahi badituzu, eta saria irabazi, zabiltza azkar, eta parte hartu EROSKI CONSUMERek antolatu duen lehiaketan. Urtarrilaren 11n bukatzen da testuak aurkezteko epea, bakoitzak Donejakue Bideko edozein ibilbidetan izan dituen bizipenak idatzi eta bidaltzekoa.
Aditu talde batek aztertuko du narrazioek zer-nolako kalitatea duten eta bizipenek nola islatzen eta azaltzen dituzten Donejakue Bidearen ezaugarriak: bidaia bera, barne-bidaia, ahalegina, elkartasuna, laguntasuna, artea, kultura, natura, jendea....
Urtarrilaren 21ean, zortzi fi nalisten izenak jakinaraziko ditu epaimahai horrek, eta hurrengo egunetik urtarrilaren 31 arte, internautek boto bidez erabaki ahal izango dute zein diren hiru kontakizunik onenak. Otsailaren 1ean emango dira hiru irabazleen izenak, eta sari gisa, Donejakue Bideko mahai jokoa eskuratuko dute. Hemen aurki dezakezue informazio gehiago:
http://caminodesantiago.consumer.es/concurso-relatos/
‘Bide Oneko Kontakizunak’, Donejakue Bideari lotutako lehiaketa
Urtarrilaren 11 arte
EROSKIren supermerkatu bati eman diote CIUDADANOS 2015 saria
Desgaitasuna duten pertsonek kudeatua
Hiru hilabete baino ez daramatza irekita, eta dagoeneko lortu
du sari bat. Urrian zabaldu genuen, Azpeitian (Gipuzkoa), desgaitasuna duten pertsonek kudeatzen duten lehenbiziko supermerkatua (Estatuko lehena da). EROSKIk eta Gureak elkarteak jarri dute abian ekimen berritzaile hau, eta CIUDADANOS 2015 saria jaso du, CIUDADANOS Sarien Elkarteak ematen duen.
Irabazi asmorik gabeko elkartea da horrako hori, eta intelektualek eta herritar kolektiboek osatzen dute epaimahaia. Saria emateko orduan, oso ontzat jo dute proiektu honen bidez lan munduan sartzeko aukera eman izana desgaitasunak dituzten pertsonei eta proiektuak balio izatea jendeari ikusarazteko (jende aurrean lan egiten baitute) zer-nolako gaitasunak dituzten pertsona horiek eta horrek saltoki gehiago irekitzeko bidea jartzea.
052-053 NOTICIAS EUS.indd 53 29/12/15 20:33
hurrengo hilean...‘16ko otsaila
Hemengoa eta hangoa:Modenako EROSKI krema baltsamikoak: Italiako zapore guztiarekin
Protagonistak:Zaindu zeure burua gure 0,0 postre berriekin
Edergintza: Ezagutu itzazu belle saileko gelen berrikuntza guztiak
Semaforo nutrizionalaZer da?
Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.
Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?
ERRAZIOA. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.
MANTENUGAI KOPURUAK. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.
EGUNEKO KOPURU GOMENDATUA (EKG). Komunitate zientifi koaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko.
Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fi sikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
ZER ESAN NAHI DUTE KOLOREEK? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez
da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.
Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.
Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta...
...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko
...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere
...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta.
Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
17%
33126%
18gGANTZA
13%
1gGATZA
5%
4,4gAZUKREAK
34%
7g
GANTZ SATURATUA
054 PROXIMO MES EUS.indd 54 29/12/15 20:34
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI BIO OIL.ai 1 28/12/15 10:59
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI BONNATUR ARGAL.ai 1 28/12/15 11:05