7
Erreformak: Ikerketa Zer ideologia helburu dago hezkuntza dekretuen barruan? Malen Bellido, Oihane Arruti, Ainhoa Agirrebeña eta Nerea Armero.

Erreformak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Erreformak

Citation preview

Page 1: Erreformak

Erreformak: Ikerketa Zer ideologia helburu dago hezkuntza dekretuen barruan? Malen Bellido, Oihane Arruti, Ainhoa Agirrebeña eta Nerea Armero.

Page 2: Erreformak

Zer ideologia helburu dago hezkuntza dekretuen barruan?

LEY MOYANO (1857)

Gobernu moderatuak bultzaturikoa da, hain zuzen ere Claudio Moyanok. Lege hau ez da

ezaugarritzen berritu nahi izanaz, baizik eta ikaskuntzaren erregulazioan egiten ari zirena

laburbiltzeaz. Bertan liberal progresisten eta moderatuen ideiak nagusitu ziren, hauek

hezkuntza egonkortu nahi zutelako. Hala ere, Legearen ezaugarri nagusiak liberal moderatuen

ideologiarekin lotzen dira, Moyano bera delarik bertako ordezkaria.

Lehen Hezkuntzan doakotasuna erlatiboa da: Ikasleak guztiz pobrea izan behar zuen

hezkuntza ez ordaindu ahal izateko eta soilik oinarrizko lehen hezkuntzan izango zuten doan.

Beraz, hezkuntza unibertsalaren konpromisoa baztertzen dute.

Finantziazio eta konfigurazio ezberdina: Lehen Hezkuntza herrietako udaletxeen menpe

zegoen bitartean, Bigarren Hezkuntza Diputazio eta estatuko unibertsitateen esku zegoen.

Horrek adierazten digu bi etapen artean zegoen ezberdintasuna Gainera, udaletxeak momentu

horretan baliabiderik gabe aurkitzen ziren.

Zentralizazioa: Dena Gobernu zentralaren menpe zegoen. Berak izendatuko zituen

ikastetxeetako zuzendariak, errektoreak… eta Madrilen zentro bat zegoen, beste guztien

erreferente izango zena.

Irakaskuntza mugatuaren berdintasuna eta askatasuna: Askatasun eta aukera falta zegoen

hezkuntza. Gobernuak argitaratzen zituen programa orokorrak, irakaskuntza ezberdinei

zegozkien irakasgai guztienak. Horrez gain, hiru urtean behin testuliburuak zehazten zituen eta

baita irakurketarako jarduerak ere.

Sekularizazio mugatua: Elizaren kontrolpean zegoen irakaskuntza eta baita testuliburuak ere,

hauek autoritate zibilen eta akademikoen eskuetan jarriz.

Lehen esan bezala, ezberdintasun handia zegoen lehen eta bigarren hezkuntzaren artean.

Lehenengoa herritar guztiei zuzendurik zegoen, baina bigarrena klase ertain eta altuek

burutzen zuten, helburua unibertsitatera joatea zelarik. Beraz, Moyaren Legeak Bigarren

Hezkuntza elitista eskaintzen du, aukeraketara eta unibertsitateetara helduko zen

biztanleriaren gutxiengoaren formaziora bideraturik.

Irakasleriarengan ere ikusten da ezberdintasuna. LH-koak probintzia bakoitzeko hiriburuan

eskola batean ikasirikoak ziren eta Madrilen ere beste bat zegoen; bigarrenekoak, aldiz,

Page 3: Erreformak

unibertsitateetan ikasiak ziren, izan ere helburua ezagutzak transmititzea eta ikasleak

unibertsitaterako prestatzea izango zen.

Gobernuaren helburua ez zen Lege honekin hezkuntza hobetzea, honen bidez euren boterea

mantentzea baizik. Talde sozial dominatzaileen interesak islatzen ziren bertan eta ez zen

ikusten hezkuntza hobea lortzeko kezka handirik errealitatean.

1970EKO DEKRETUA

Garain honetan, Euskal Herria Francoren diktadurapean zegoen. Franco garaiko partidu

politiko bakarraren lider zen, Falangearena hain zuzen. Franco boterea, Marruekosetik hasi zen

eta herriak konkistatuz joan zen, bere burua agintari nagusi izendatuz. Guzti hau, 1936-1939ko

gerra zibilaren ondoren gertatu zen.

Edozein kasutan, irakaskuntzaren egoera oso larria zen gerra bukatu zenetik, Gipuzkoak maisu

eta andereino asko galdu zituelako eta ez zegoelako irakasle nahikorik probintziako gela

guztiez arduratzeko. Egoera horrek bazeukan errudunik: «Batzorde araztaileak». Gerra Zibila

hasi zenetik Batzorde Araztaile horiek ondo bete zuten beren egitekoa, alegia, irakasle guztien

curriculumak arretaz begiratu, eta Batzordearen iritziaren araberako zigorra ezartzea. Irakasle

batzuk hil egin zituzten, beste batzuk erbestera joan ziren, beste hainbatek lana galdu zuten

edo atzerrira ihes egin behar izan zuten, gutxienek Gipuzkoan jarraitu zuten lan egiten.

Ondorioz, gure probintziak maisu eta andereñoak galdu zituen eta Gipuzkoako eskolak hutsik

geratu ziren. Arazo horri irtenbidea emateko neurriak hartu zituzten agintari frankistek, esate

baterako, apaizek klase eman zezaketen hierarkiako maila goreneko baimen bakar batekin,

nahiz eta titulurik ez eduki, baita militar zaurituek ere —elbarri— batxilergoko titulurik

bazuten, baina, hala eta guztiz ere, irakasleen kopurua ez zen gela guztiak betetzeko adina.

Hezkuntza arduradunek arazoak konponbiderik ez zeukala ikusita, beste probintzia

batzuetako irakasleak ekarri zituzten, batez ere Errioxa, Valladolid, Zaragoza eta Burgosetik,

baina baita Nafarroatik ere. Alabaina, irakasle berri horien etorrera txatal hutsa izan zen, gero

ikusiko dugunez, euskaraz ez zekitelako (Murua, Hilario 2009).

Bere politikak zioen, hezkuntzarako eskubidea gizarte guztiari eman behar zitzaiola, laguntzak

emanez eta gizarte modernorako beharrezkoak diren profesionalak prestatuz.Kultura

nazionalaren kontserbazioa, aurrerapen zientifiko eta teknikoa eta gizarte justu bat lortzea

ziren helburu nagusi.Frankoren diktadura pean espainiar nazionalismoa( gaztelaniaren eta

espainiar kulturaren ikaskuntza nahi eta nahiazkoa), katolizismoa (erlijioa ikasi behar zen nahi

eta nahiez, elizarekin lotura handia zuen) eta antikomunismoa( ez zegoen beste ideologiarik,

Page 4: Erreformak

sozialismoaren kontrakoa).

LOGSE 1990 DEKRETUA

Garain honetan dagoeneko, gaur egungo errege bera zegon buru, Espainiako Juan Carlos I.

1975. urteko azaroaren 22an izan zen errege izendatua, Francisco Francoren heriotzaren

ondoren. Urte batzuk beranduago Francok utzitako hezkuntza dekretua aldatzea erabaki zuen,

1990 LOGSE dekretua izango zenera.

Dekretu hau, 1978ko Espainiar konstituzioko 27. artikulua kontuan hartuz hasi zen lanean.

Honako artikulu honek honako ezaugarriak zituen kontuan, antzinako Francoren diktadurako

ezaugarriak aldatuz:

Denek dute hezkuntzarako eskubidea.

Pertsonalitatearen garapena izango du helburutzat.

Erlijioa izango dute irakasgai, baina gurasoek aukeratu ahal izango dute beren

sinesmenen arabera.

Oinarrizko hezkuntza nahi eta nahiazkoa eta doakoa izango da.

Konstituzioaren printzipioak jarraituz, hezkuntzarako ikastolak sortu ahal izango

dituzte.

Inspekzioak egongo dira, arauak betetzen direna ikusteko, zentro publikoek arauak

bete beharko dituzte.

Printzipio konstituzionaletan oinarritutako sistema bat zen, demokrazia batean.

LOE (LEY ORGÁNICA 2/2006 de Educación)

2004an PSOE gobernura heldu zen eta hezkuntza erreforma bat proposatu zuen 2006an

parlamentuan. Bozketan gehiengoa alde agertu zenez, onartu egin zen gaur egun dagoen

eredua.

Legearen alde agertu zirenak: PSOE Partido Socialista Obrero Español, CiU

Convergència i Unió, ERC Esquerra Republicana de Catalunya, PNV-EAJ Euzko Alderdi

Jeltzalea, ICV Iniciativa per Catalunya Verds, CC Coalición Canaria y EA Eusko

Alkartasuna.

Aurka agertu zen alderdia: PP Partido Popular.

Page 5: Erreformak

Abstentioa: IU Izquierda Unida, BNG Bloque Nacionalista Galego, ChA Chunta

Aragonesista y NB Nafarroa Bai.

Legea azken hamarkadetan hezkuntza sisteman egindako garapenetatik abiatzen da. Horrela,

bere eraginkortasuna erakutsi duten estruktura eta ezaugarriak mantentzen ditu eta aldi

berean, aldaketak egiten ditu beharrezko ikusten zuen alderdietan. Erreforma planteatu

zutenen arabera, hezkuntza erreformak jarraiak izan behar dira, ez da beharrezkoa sistema

guztiz aldatzea eta hasieratik berriro hastea. Kontuan hartu behar dira lortutako esperientzia

eta aurrerapenak.

Hezkuntzaren helburuetako bat ikasleen nortasun eta gaitasunak garatzea da, giza

eskubideetan eta berdintasunean oinarritutako heziketa eskainiz. Gizonek eta

emakumeek aukera berdina izan behar dituzte, aniztasun sexuala onartu behar da eta

kritikoki baloratu jokabide sexistak ekiditeko.

Eskoletan demokrazia, tolerantzia eta askatasuna bultzatu behar da

elkarbizitzarako eta arazoak konpondu edo ekiditeko.

Gainera, erreforma honen arabera, ikasleak prestatu behar dira hiritar gisa joka

dezaten eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean arduraz parte hartzeko.

Hezkuntza derrigorrezkoa da 16 urte arte. Ikasgai berri bat sartzen da:

Hiritartasuna.

Erreforma honen beste helburu bat eskola porrotari aurre egitea eta kohesio

soziala lortzea da. Curriculumean lantzen diren atalei erreparatuz, ikusi daiteke,

aniztasunaren trataerari garrantzi handia ematen zaiola. Modu honetan, guztien

garapena eta inklusioa nahitaezkoa da hezkuntzako etapa ezberdinetan.

Moyano Legean ez bezala, nolabaiteko autonomia ematen zaie hezkuntza zentroei

(pedagogia zein gestio ekonomikoari dagokionez). Legeak protagonismoa eskaintzan

diete eskoletako organoei: eskola kontseilua, irakasleen klaustroa...

Erlijioari dagokionez, erlijio ikasgaia aukeratu daiteke baina baita bertsio

akonfesional bat. Horrez gain, guraso edo tutoreek erlijioarekin zerikusia ez duen

ikasgairik nahi ez badituzte euren seme-alabentzat eskolak ordu horiek eta atentzioa

eman behar dizkie ikasleei. Beraz, lehen hezkuntzan erlijioaren arloa nolabait kentzen

da. Hala ere, doktrina katolikoak eragina izaten jarraitzen du hezkuntzan.

Page 6: Erreformak

LOMCE

2011ko azaroak 20ko hauteskundeak geroztik PP ezarri zen gobernuan eta Wert-ek, hezkuntza

ministroak, curriculumean aldaketa batzuk gauzatu nahi ditu. LOE-n ez bezala curriculum hau

PP-k antolatu eta sortu du bere osotasunean, gainontzeko partiduen iritziak entzunda baina

hauek erabakietan parte hartzerik ez dutelarik.

Erreforma honen helburua pertsona autonomo, kritiko eta pentsamendu kritikodunak eratzea

da. Hezkuntzak gure gizarte eta ekonomiaren zentroa izan behar du, eta hezkuntzak lan

munduari begira prestatu behar gaitu.

Ikasleen artean dibertsitatea dagoela da onartu behar den lehena, dibertsitatea

beren gaitasun eta espektatibei dagokienez. Guztiei aukera berdinak eman behar

zaizkie baina aldi berean bakoitzaren gaitasunen arabera hauek landu. Gainera,

zailtasunak dauzkaten ikasleentzako programa bereziak egon behar dira hauek

sisteman parte hartzeko aukera izan dezaten. Gizartearen aldaketa hezkuntzaren

menpean egon behar da eta ikasketen arabera lortuko dira lanpostu gorenak. Baina

hau lortzeko gizarte osoak bat egin behar du, oso garrantzitsua delarik guraso, gizarte

eta irakasleen arteko harremana.

Hezkuntza maila igo beharra dago, Europar Batasuneko beste herrialdeen aldean

Espainiaren errendimendua eta eskola uzten duten ikasle kopurua mediaren azpitik

dagoelako. Erreforma honen helburu nagusietako bat eskola uzten duten ikasleen tasa

jaistea da.

Lehen esan bezala ikasle bakoitzaren gaitasunak landu behar dira, bakoitzarenak

ezberdinak direlarik. LOEn, lehen eta bigarren hezkuntzak osatzen zuten derrigorrezko

hezkuntza, oraingoan hauei oinarrizko lanbide formazioa ere gehituko zaie. Etapa

honetan zehar, azterketa ezberdinak gauzatuko lirateke; proba hauen helburua

hezkuntza prozesuaren barruan aukera eta ate ezberdinak irekitzea da. Hiru errebalida

ekarriko ditu: bata DBH 4. Mailan, bestea 2.batxilergoan eta ondoren unibertsitatera

sartzeko.

Plurilinguismoari dagokionez, erreforma hau honen aldekoa da, baina beti ere

lehen mailako hizkuntza bakarra egongo delarik, gaztelania. Lege berriak hizkuntzak

hiru kategoriatan bereizten ditu: enborrekoak (gaztelera eta atzerriko hizkuntza bat),

espezifikoak (bigarren atzerriko hizkuntza) eta espezialitatea (euskara, galegoa eta

Page 7: Erreformak

katalana). Lehenek ordutegiaren erdia beteko dute gutxienez, bigarrenek erdia

gehienez eta espezialitateek ez dute oraindik denbora zehazturik.

Honez gain, curriculum hau onartzearekin batera dator hezkuntzan erlijioa

derrigorrezko izatea hau ebaluatuko delarik eta balore akademikoa izango duelarik.

Informazio iturriak:

LEY ORGÁNICA 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

(http://moodle4.ehu.es/file.php/7016/LOE_2006.pdf)

Anteproyecto de ley orgánica para la mejora de la calidad educativa. LOMCE (2012)

(http://moodle4.ehu.es/file.php/7016/LOMCE_03_12_2012.pdf)

LEY ORGÁNICA 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema educativo.

(http://moodle4.ehu.es/file.php/7016/LOGSE_1990.pdf)

http://es.wikipedia.org/wiki/Dictadura_de_Francisco_Franco

http://www.biografiasyvidas.com/biografia/f/franco.htm

Ley de Instrucción Pública de 9 de septiembre de 1857, promovida por Claudio

Moyano, cuando era Ministro de Fomento.

(http://moodle4.ehu.es/mod/resource/view.php?id=436766)

http://personal.us.es/alporu/historia/ley_moyano.htm