Upload
moztu
View
225
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
7/29/2019 Gipuzkoako HITZA Izenik Gabe
http://slidepdf.com/reader/full/gipuzkoako-hitza-izenik-gabe 1/3
Ostirala, 2013ko irailaren 20aIV. urtea. 133. zenbakia
Hezkuntza
Euskara arloguztietanerabiltzekoaldarriaTolosan
Kilometroak
jaialdia Laskorain
ikastolak antolatu
du aurten 6-7
M O Z T U F I L M A K
Gizartea
Astigarragakotxaboletakoerrumaniarrak,etxe merkeakegiten ikasten
Bioeraikuntza
ikastaro bat
egiten ari dira
asteotan 10-11
Helena OrkoienSopranoa
«Irabaziakinbertitzenditut; haziakbota,uztajasotzeko»
Bolognako TeatroComunalen opera
baterako hartu
dute tolosarra 5
Sortze prozesua,gordin-gordinean
Zumetari buruzko
dokumental batestreinatuko dute
asteazkenean
Zinemaldian.2-3
7/29/2019 Gipuzkoako HITZA Izenik Gabe
http://slidepdf.com/reader/full/gipuzkoako-hitza-izenik-gabe 2/3
Astekoa ›
2 gipuzkoako hitza 2013ko irailaren 20a,ostirala
Donostiako 61. ZinemaldiaD
Juanba Berasategirentzat2013ko Zinemira saria
Asteartean jasoko du Juanba Berasate-
gik (Pasaia,1951) Zinemira saria.
1977koa da haren lehen lana, Ekialdeko
izarra film laburra.Ordutik,beste hain-
bat egin ditu; ezagunena, Kalabaza tri-
pontzia (1985),animazioko lehen eus-
kal filma.Azkena Tormesko Itsumutila
telebistarako film luzea da.
1.000pDonostiako Udalak langabeen arte-
an banatu dituen sarrerak.Duela bi ur-
tetatik egin bezala, sarrerak banatu ditu
Donostiako Udalak langabeen artean,
Zinemaldiko sail ofizialeko filmak doan
ikusteko. Iaz baino 200 gehiago banatu
dituzte aurten.
Azken urtean Euskal Herrianekoitzitako filmak, Zinemiran
Zortzi film luze proiektatuko dituzte eus-
kal zinemaren Zinemira sailean. Amaren
eskuak da fikziozko lan bakarra; gainon-
tzekoak,dokumentalak dira. Asier eta
biok ; Una esvastica sobre el Bidasoa;
Izenik gabe, 200x133 ; Oirse ; Alardearen
seme-alabak ; El metodo Arrieta eta
Encierro, Bull Runing in Pamplona.
Maialen Unanue Hernani
Etxekoa du pintura usaina Moni-
ka Zumetak (Usurbil, 1965). Aita
artista izatearen ajeak. Zumeta
haurra zela, ohikoa izaten zen
etxera iristean aita margotzen
ikustea. Kolore bizidun koadro
abstraktuak egiten ditu Jose Luis
Zumetak (Usurbil, 1939), Monika-ren aitak; lan gehienek ez dute ti-
tulurik, izenik gabeak dira haren
koadro asko. Hortik, eta artistak
dokumentalean sortzen dituen
koadroen neurrietatik, datorkio
izena Izenik gabe, 200x133 lanari,
Zumetak eta Enara Goikoetxeak
(Hernani, 1973) zuzendu dutena-
ri: modu berezian estreinatuko
dute gainera, hain zuzen ere, gaur
hasiko den 61.Donostiako Zine-
maldian.
Erakusketa handi bat egin be-
har zuela esan zion Zumetak ala-
bari, eta urtebete pasako zuelahorretarako lanean. Zumetari ai-
taren sortze prozesua grabatzea
interesgarria litzatekeela otu zi-
tzaion orduan: «Erakusketa hori
bertan behera geratu zen, baina
nik aurrera egin nahi nuen doku-
mentalarekin, eta Miren Juaristi-
ri komentatu nion». Juaristi gi-doigileak Moztu Filmak ekoizte-
txean egiten du lan, eta
lagunaren ideia lankideei aipatu,
eta gustatu egin zitzaien: hala,
Moztu eta Sonora Estudiosek el-
karlanean egin dute.
Ez du Zumeta artistaren bizitza
kontatzen, ez du haren lanen bila-
kaera islatu nahi. 200x133 neurri-
ko bi koadro eta Zumeta bera au-
rrez aurre erakusten ditu doku-
mentalak, Arribeko (Nafarroa)
antzinako autobus geltokian, ar-
tistaren sormen laborategian.
«Nola definituko zenuke aitaren
sortze prozesua?» galderaren au-
rrean, mutu geratu da Zumeta.Goikoetxeak, aldiz, asmatu du
erantzuten: «Zure aita delako kos-
tatzen zaizu definitzea... Nik, adi-
bidez, ez dakit ezer pinturaz, eta
izatez, hala esan nion zure aitari
—barre egin du—. Ezagunagoa
zait sormen lana. Ezertan hasi au-
rretik zirriborro batzuk egingo zi-tuela espero genuen, baina ez
zuen halakorik egin». Hutsetik
egiten ditu koadroak Zumetak,
eta aho zabalik utzi zituen graba-
keta lantaldeko lagunak. «Harri-
tuta geratu ginen mihise zuriaren
aurrean jarri eta hiruzpalau ordu-
tan koadroa bukatuta ikustean».
«Kolore bat hartu eta marra bat
egiten du, eta horrek eramaten
du gero beste bat egitera, eta ho-
rrela gainerakoak, besterik gabe.
Hori da hartzen duen bidea, eta
askotan, bide hori da interesga-
rriena», jarraitu du Zumetak. Lan
egiteko mekanismoa bera izan
arren, sortze prozesua desberdi-na izaten da koadrotik koadrora,
dokumentalean ikus daitekeen
bezala. Koadro bat hasi eta buka
atsedenik hartu gabe egin bazuen
ere, bigarrenarentzat denbora
gehiago behar izan zuen. «Marra
txiki batek koadroaren zentzua
alda dezakeela dio aitak, eta egiada: hura lan egiten ikustean kon-
turatzen zara horrela dela», dio.
Hiru egunez jardun zuten Goiko-
etxeak eta Zumetak artista lane-
an grabatzen, eta kontatzen dute-
nagatik egun «oso biziak» izan zi-
ren haiek. «Ia guztia kamerekin
harrapatzen saiatu ginen. Eta Zu-
meta esertzen bazen, gu ere gau-
zak aldatzen hasten ginen, baina
bat-batean berriro altxa eta dena
aldatzen hasten zen: berriro ere
dena aldatu behar genuen, ahalik
eta azkarren, xehetasunik ez gal-
tzeko», kontatu du Goikoetxeak.
Dokumentalaren haria bi koa-
dro horiek dira, baina Zumetarensortze prozesua jendearengana
hurreratu nahi zuten egileek, do-
kumentalaz harago. Hala, Donos-
tia 2016 Fundazioarekin harrema-
netan jarri ziren, eta horren egoi-
Artistaren eta mihisearen arteko
zilbor hestea islatu nahian
‘Izenik gabe,200x133’dokumentalak
Jose Luis Zumeta artistarensortze prozesua erakustea du helburu
Zinemaldian estreinatuko da EnaraGoikoetxea eta Monika Zumetaren lana
Bi kamera erabili dituzte Jose Luis Zumeta lanean ari zela grabatzeko, tailerreko giroa gehiegi ez aldatzeko asmoz.MOZTU FILMAK
Zumeta,izatez,pertsona
nahiko bakartia da,eta ez zaio batere gustatzenzentroa izatea»ENARA GOIKOETXEA‘Izenik gabe,200x133’fi lmeko zuzendaria
‘‘
7/29/2019 Gipuzkoako HITZA Izenik Gabe
http://slidepdf.com/reader/full/gipuzkoako-hitza-izenik-gabe 3/3
‹ Astekoa
2013ko irailaren 20a,ostirala gipuzkoako hitza 3
Donostiako 61. ZinemaldiaD
Euskara sustatzeko filmlaburrak,irailaren 26an
Kontseiluaren ekimenez, euskaraz egini-
ko film laburren lehiaketa egingo dute
Zinemaldian bigarrenez.Hilaren 26an
emango dituzte, saio bakarrean,lan
guztiak, eta ekitaldi berean jakinaraziko
dute irabazlea: 2.000 euroko saria jaso-
ko du.Lehiaketak euskararen normali-
zazioa eta sustapena ditu helburu.
55.866pLehenengo egunean saldu ziren sa-
rrera kopurua. Igandean jarri zituzten
salgai Donostiako Zinemaldirako sarre-
rak,bai txarteldegietan eta bai sarean.
Guztira, 55.866 sarrera saldu zituzten
21:30erako; iaz lehenengo salmenta
egunean saldu baino %11,7 gehiago.
Zinemaldia eta EITB:elkarlanerako akordioa
Beste urtebetez,elkarlanerako akordioa
luzatu dute EITBk eta Zinemaldiak.
Berrikuntza gisa,EITBk gala berezia
izango du jaialdian: astelehenean izango
da, Viktoria Eugenia antzokian,
20:30ean. Ekitaldi horretan bertan,
EITBk ekoitzitako dokumental bat
proiektatuko dute, DSS 1813-2013 : duela
200 urte Donostia erre zuen sutearen
eta ondorengo berreraikitzearen inguru-
koa.Horrez gain,ETB1 kateak Zinemal-
diko lau ekitaldi zuzenean emango ditu:
batetik, zinema jaialdiaren hasiera eta
itxiera ekitaldiak, gaur eta hurrengo
larunbatean,eta, bestetik, Donostia eta
Zinemira sarien banaketak, hilaren
24an. Zinemira saila diruz babestuko du
EITBk.
tzan, suhiltzaileen eraikin zaha-
rrean (Easo, 43), «erakusketa bizi-
duna» antolatu zuten. Erakuske-
tarako propio sortutako lanez
gain, Zumetak bere bi bilobekin,
Monikaren semeekin, koadro bat
nola sortzen zuten ikusi ahal izan
zuen jendeak, zuzenean. Hori ere
dokumentalean gehitu dute, ber-
tan sortu zen giroa islatzeko as-
moz.
Tartean sartze diskretua
Artistaren sortze prozesuaren or-
bitan biratu dute dokumentaleko
elementu guztiek. Pascal Gaig-
nek egin du musika, eta, Zumetak
kontatu duenez, artistarengan
pentsatzen saiatzen zen Gaigne,
koadroak sortzeko prozesuan ha-
ren buruan zer egon zitekeen des-
zifratu nahian. «Esan bezala, koa-
dro bat nahiko jarraian atera zi-tzaion, baina bigarrenean
blokatze bat izan zuen, edo hala
deitu diogu guk momentu horri.
Gaigne ere momentu horiek mu-
sikaren bidez islatzen saiatu da».
Hiru egun eta bi kamera baino
ez dituzte erabili Zumeta lanean
ari zela grabatzeko. «Aita den be-
zalakoa delako, ez da zaila izan
lantaldearen eta aitaren arteko
elkarlana: ziurrenik, kezka puntu
bat izango zuen, bere irudia nola
agertuko zen edo... Baina margo-
tzen ari denean, bere munduan
sartzen da, eta gainontzekoa bi-
garren planoan gelditzen da», dio
Zumetak. Izan ere, kamera bateknorbait fokuratzen duenean, ha-
labeharrez baldintzatzen du foka-
tua dena, are, protagonista Zume-
ta bada. «Bera, izatez, pertsona
nahiko bakartia da; ez zaio batere
gustatzen zentroa izatea, beraz,
garbi dago ezin genuela zuzenean
fokuratu. Horregatik, intrusioa
minimoa izateko moduan jarri
genituen kamerak», azaldu du
Goikoetxeak. Teleobjektiboekin
joan ziren tailerrera, lanean ari
zen tokiarekiko distantzia man-
tentzeko eta aldi berean, gertuko
irudiak hartu ahal izateko: Zume-
taren tailerra «oso egokia» da,
handia baita, eta horrek lana
erraztu die, Goikoetxeak kontatu
duenez.
Gustura daude zuzendariak
emaitzarekin. Orain arte eginda-
koen aldean, dokumental hori
egitea zein «erraza» izan den azpi-
marratu du Goikoetxeak: «Beste
proiektuak itxiak izan ohi dira,
zehatzak. Kasu honetan, zerbait
konkretua bilatzen genuen, bage-
nekien sortze-prozesua harrapa-tu behar genuela, baina prozesu
hori irekia zen, gerta zitekeena
kontrolatzea ez zegoen gure
esku». Goikoetxearen arabera,
«konfiantza» izan da lanaren ga-
koa, hiru egunetan bilatzen zuten
hori aurkituko zutenaren kon-
fiantza, alegia. «Gozatu» egin du
Zumeta margotzen ikusten, eta
etxera joatean «ume baten mo-
duan» sentitzen zela dio, eskuak
margotan sartu eta marrazteko
gogoz zegoen umea bezala.
Ardatza aita izanik, berezia
izan da Zumetarentzat dokumen-
tala egitea. «Egia esan, beldur pix-
ka bat ere ematen zidan, hasie-
ran. Ez da hala gertatu, baina giro
txarra sortu izan balitz, lantaldea
alde batean legoke, nire aita bes-
tean, eta ni erdian egongo nintza-
teke», azaldu du Zumetak. Ez hori
bakarrik, lana erabat bukatu eta
aitaren iritzia jakin artean ez
zuen bakerik izan: «Gerta ziteke-
en irudien muntaketa edo norbai-
tek esaten zuen zerbait ez gusta-
tzea». Izan ere, kokaleku nagusiaZumetaren tailerra bada ere,
agertoki eta ahots gehiago ditu
dokumentalak: handik kanpo ere
hainbat pasarte ageri dira, Zume-
ta beste pintore edo kritiko ba-
tzuekin solasean ari dela —Mari-
sol Bastida eta Karmelo Ortiz de
Elgea, adibidez—. Baina, «zorio-
nez», Zumetak «ez zuen muturra
sartu», eta euren kasa lan egiten
utzi zien. «Behin bukatuta ikusi
zuenean, esan zidan: ‘Lasaitu ede-
rra hartu dut!’. Hori jakinda, nik
ere bai!», dio barre artean.
‘IZENIK GABE,200X133’
pIrailak 23, astelehena.Princi-pe Zinemak,16:00etan.
pIrailak 24, asteartea.Trueba
Zinemak, 20:45ean.
pIrailak 25, asteazkena.Anti-
guo Berri Zinemak,19:30ean.
Zirriborroak egingozituela uste genuen ezerbaino lehen,baina ezzuen halakorik egin»ENARA GOIKOETXEA‘Izenik gabe, 200x133’fil meko zuzendaria
«Bere munduan sartzenda margotzen ari denean;gainontzekoa bigarrenmailan geratzen da»MONIKA ZUMETA‘Izenik gabe, 200x133’fil meko zuzendaria
‘‘
M.Unanue
Laugarren urtez Zinemaldi Alter-
natiboa antolatu du Kortxoenea
gaztetxeak. Aurreko urteetan ez
bezala, dokumentalak izango
dira ardatz. Guztira, bost lan
proiektatuko dituzte, eta bakarra
izango da fikziozkoa.
Ohi bezala, emanaldi bakoitza-
ren ostean egileekin hitz egiteko
aukera izango dute ikusleek, eta
«oso giro atsegina» sortzen da ho-
rietan, Kortxoeneako kide batek
azaldu duenez: «Oso dinamikoa
izaten da; publikoak asko parte
hartzen du: giro polita izaten da».
Hogei segundoko film laburren
lehiaketa eta rallya ere mantendu
egin dituzte —hilaren 28an egin-
go dituzte—. Lehenengoan, parte
hartzaileek aurrez prestatzen di-
tuzte lanak, eta Zinemaldiaren
azken egunean proiektatu eta
erabakitzen da irabazlea. Baldin-tza bakarra lanak hogei segundo-
koak izatea da, eta gaia, berriz, li-
brea. Rallyan, ordea, 24 ordu iza-
ten dituzte parte hartzaileek film
laburra grabatu eta argitaratze-
ko: «Aurreko gauean gai bat eta
esaldi bat ematen dizkiegu, guz-
tiei berak. Horrez gain, objektu
bat eta leku bat ere ematen dizkie-
gu, baina desberdinak». Parte
hartu nahi baina talderik ez du-
ten lagunak ere etor daitezke, ber-
tan sortzen baitira asko, eta ez da
beharrezkoa zineman aditua iza-
tea: «Bertan badago bideoak
muntatzen dakienik, laguntzeko
prest».
Ikusleek zinemaren aurrean
duten ohiko eginkizuna iraultze-
ko asmoa du Zinemaldi Alternati-
boak: «Zinema ulertzeko eta egi-
teko beste modu bat planteatzen
dugu: ikusleak ez du bakarrik fil-
meetatik datorkion informazioa
jasoko. Behin ikusita, egileekin
edo aktoreekin hitz egin dezake,
eta nahi izanez gero, zinema eu-
rek egin dezakete rallyaren bi-
dez».
Dokumentalen Zinemaldia
Jaialdia Jon Urraza eta Aiert Goe-
nagaren Morritson eta Gartziafil-
mak hasiko du. Urrazak Cafe Bil-bao Euskarazko Formatu Txiki-
ko Antzerki Gidoi saria irabazi
du, eta 2013ko Max sarietan izen-
dapena lortu, euskal sortzaile
onenaren kategorian.
Abordatzera! Dokumental etno-
grafikoa Donostiako Piratei bu-
ruzko lana aurkeztuko dute aste-
artean Ione Begiristainek, Nerea
Oñatek eta Nerea Kortak. Hu-
rrengo egunean Lander Iruinen
eta Maite Serranoren31 urte lana-
ren txanda izango da, Joxe Mari
Sagardui Gatza-ren ingurukoa.
Populismo musical: peliculas ca-
seras de fundacion robo izango da
hurrengoa; amaieran, hainbatgonbidaturekin mahai ingurua
egingo dute. Londres no es Sevilla
lana izango da proiektatzen azke-
na. Emanaldi guztiak ordu bere-
an izango dira, 19:00etan.
Dokumentalak
ardatz Zinemaldi
alternatiboan
Bost film emangodituzte Kortxoenean;proiekzioen ostean,egileekin hitz egitekoaukera izango da
Hiru egunetan egin zituzten tailerreko grabaketak. HITZA
pIzenburua. ‘Izenik gabe,
200x133’.
pEkoizpen data.2013.
pIraupena. 82 minutu.
pEkoizpena. Sonora Estudios
eta Moztu Filmak.
pZuzendariak. Monika Zumeta
eta Enara Goikoetxea.
GFitxa
4.ZINEMALDIALTERNATIBOA
pIrailak 23. Morritson eta Gar-
tzia.
pIrailak 24.Abordatzera! Do-
kumental etnografikoa.
pIrailak 25.31 urte .
pIrailak 26.Populismo musi-
cal: peliculas caseras de funda-
cion robo .pIrailak 27.Londres no es Sevilla.
pIrailak 28.Hogei segundoko
film laburren lehiaketa eta rall-
ya.Ondoren,Morau taldearen
kontzertu akustikoa.
GEgitaraua