Upload
others
View
10
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
GOIKO GORPUTZ ADARREKO LINFEDEMA ZAINTZEKO ETA TRATATZEKO JARRAIBIDEAK
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
AURKIBIDEA
SARRERA
KIRURGIA ONDOKO ARIKETAK
1. LEPOALDEKO ARIKETAK
2. ARNASKETA ARIKETAK
DIAFRAGMATIKOAK
TORAXAREN BEHEKO ALDEKOAK
TORAXAREN GOIKO ALDEKOAK
3. SORBALDAREN MUGIKORTASUNA BERRESKURATZEKO ARIKETAK
EBAKUNTZAREN ONDOKO LEHEN ASTERAKO ARIKETAK
KIRURGIA ONDOKO 7-10. EGUNETIK AURRERAKO ARIKETAK
LINFEDEMA PREBENITZEKO ZAINKETAK
ZER EGIN DEZAKEZU
ZER SAIHESTU BEHAR DUZU
ZER EGIN DEZAKEZU NEURRIZ
LINFEDEMAREN BALORAZIOA ETA SEGIMENDU MEDIKOA
KONPRESIOAREN ERABILERA (BENDA EDO MAHUKA)
KONTSULTATUTAKO BIBLIOGRAFIA ETA INTERESKO ESTEKAK
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
ZER DA LINFEDEMA BAT?
Linfedema bat espazio interstizialean proteina asko dituen likido bat pilatzea da.
Horren ondorioz, goiko gorputz-adarraren bolumena handitu egiten da.
Zenbait kasutan patologia hau une batekoa edo aldizkakoa izan badaiteke ere,
gaitz kroniko bezala sailkatu ohi da.
1. LEPOALDEKO ARIKETAK
Okertu burua aurrera eta
atzera, eta berriz eraman
hasierako posiziora
Besaurreak bularraren mailan
jarrita, estutu esku-ahurrak
elkarren kontra.
Hurbildu omoplatoak
bizkarrezurrera. Jarri eskuak gurutze forman, txandaka.
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
2. ARNASKETA ARIKETAK
DIAFRAGMATIKOAK
Igo eskuineko eta ezkerreko
sorbaldak, txandaka.
Mugitu burua eskuinetik
ezkerrera.
Jarri eskuak abdomenean.
Hartu arnasa sudurretik eta ohartu
abdomena puzten dela. Eutsi arnasari
segundo batzuez. Jarraian, bota arnasa
poliki-poliki ahotik.
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
TORAXAREN BEHEKO ALDEKOAK
TORAXAREN GOIKO ALDEKOAK
Arnasa hartu toraxaren beheko aldea
handituz. Eutsi arnasari segundo batzuez
eta gero kanporatu poliki-poliki ahotik.
Jarri eskuak azken saihets-hezurren
mailan, arnasterakoan horiek egiten
duten mugimenduaz jabetzeko.
Hartu arnasa toraxaren goiko aldea
handituz. Eutsi arnasari segundo
batzuez eta kanporatu poliki-poliki
ahotik. Jarri eskuak toraxaren goiko
aldean.
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
3.-SORBALDAREN MUGIKORTASUNA BERRESKURATZEKO ARIKETAK
EBAKUNTZAREN ONDOKO LEHEN ASTERAKO ARIKETAK
Eskuko hatzak irekiz eta itxiz, «estutu
ukabila». Besoak sorbaldaren
altueran luzatuta utzi behar dira
Jarri bi eskuak
gurutzaturik lepoaren
atzealdean, elkartu
ukondoak eta gero
aldendu itzazu
elkarrengandik ahalik eta
gehien, eskuak askatu
gabe
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
KIRURGIA ONDOKO 7-10. EGUNETIK AURRERAKO ARIKETAK
Hartu makil bat horizontalean eta altxa ezazu ahal duzun guztia.
Eraman eskua lepoaren
atzealdera.
Jarri besoak lepoaren atzealdean eta
aldendu ukondoak.
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
Eraman esku bat buru
gainera eta bestea kontrako
belarrira.
Eraman esku bat buru gainera eta bestea
gerrira txandaka.
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
4. LINFEDEMA PREBENITZEKO ZAINKETAK
Besape aldeko ganglioiak husteak sor ditzakeen arazoetako bat da linfedema,
hau da, afektatutako goiko gorputz-adarraren bolumena handitzea.
Jarraian azalduko dizugu zer egin dezakezun, zer saihestu behar duzun eta zer
egin dezakezun neurriz.
ZER EGIN DEZAKEZU
Adierazitako ariketak
Erabili gomazko eskularruak etxeko egiteko
guztietan
Behar bezala hidratatu erasandako besoa
Garbitu egunero Ph5 xaboiarekin eta hidratatu, azaleko infekzioak
saihesteko.
Jarraitu dieta osasuntsu eta orekatu bat.
- Egin otorduak beti ordu bertsuan.
- Mastekatu elikagaiak ondo eta denbora luzez.
- Kontuz ibili, ez loditzeko.
- Murriztu gatz-kontsumoa.
- Kontsumitu ur, landare-
jatorriko proteina, bitamina eta mineral
gehiago
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
ZER SAIHESTU BEHAR DUZU
Ez egin ziztadarik erasandako besoan
- Ez atera odolik
- Ez jarri injekziorik edo txertorik
Infiltrazioak, akupuntura, serumak
Ez estutu erasandako besoa edo eskua
- Ez hartu presio arteriala
- Ez erabili mahukarik, eraztunik, edo erloju esturik
- Ez erabili tirante esturik
Ez egon tenperatura altuan
- Ez hartu eguzkia zuzenean.
- Ez hartu UVA izpiak eta ez joan saunara.
Ez urratu erasandako besoko azala
- Ez moztu azkazaletako kutikulak
- Saiatu eltxoen ziztadak saihesten.
- Saiatu erredurak saihesten.
- Saiatu besoko urradurak, traumatismoak eta zauriak saihesten.
- Ez depilatu argizariarekin, laserrarekin edo labanarekin.
ZER EGIN DEZAKEZU NEURRIZ
Neurriz ibili etxeko eginbeharrekin:
garbiketa, arropak lisatzea, sukaldean
aritzea...
Ez hartu pisurik erasandako besoarekin:
poltsa, erosketak...
Kontsultatutako bibliografia eta intereseko estekak:
http: EL LINFEDEMA: RECOMENDACIONES Y EJERCICIOS PARA SU PREVENCION FECMA
https: LINFEDEMA PREVENCION Y TRATAMIENTO AECC
http:EJERCICIOS PARA PREVENIREL LIMFEDEMA.MDANDERSON
Guia de práctica clínica. Orientación diagnóstica y terapéutica del linfedema. SERMEF
http://www.sermef.es/
Bularreko minbiziaren kirurgia ondoko goiko gorputz-adarrerako ariketa-programa.
Oinarri zientifikoak. Mariano Tomás Flórez García*
PROGRAMA DE EJERCICIOS DE MIEMBRO SUPERIOR TRAS CIRUGIA DE CANCER DE MAMA
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
LINFEDEMAREN BALORAZIOA ETA SEGIMENDU MEDIKOA
Zure linfedemaren balorazioa eta tratamendua Arabako Erakunde Sanitario
Integratuaren Errehabilitazio Zerbitzuan egingo da.
Zerbitzu horretara paziente gehien bidaltzen dituzten zerbitzuak honako hauek
dira: ginekologia, onkologia, kirurgia baskularra eta lehen mailako arretako
medikuak.
Egungo tratamenduan bi fase bereizten dira.
Tratamendu intentsiboa edo hasierako fasea:
Linfedema lehen aldiz objektibatzen denean edo berriz larriagotzen denean
egiten da. Honako hauek osatzen dute:
- Lehen deskribatutako ariketak
- Higienea eta zainketak
- Posizioen tratamendua
- Eskuzko drainatze linfatikoa, kontraindikazio medikorik ez dagoenean
- Presoterapia, kontraindikazio medikorik ez dagoenean
- Geruza anitzeko konpresiozko bendatzeak
Mantentze-fasea: linfedema egonkorra
- Ariketak
- Higienea eta zainketak
- Eusteko janzkiak / presoterapia («mahuka»)
Mantentze-lan hauek bizi artean egin behar dira, eta pazienteak berak kudeatzen
ditu, noizean behin medikuak berrikusita.
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
ARABAKO ESI. 2016ko uztaila
KONPRESIOAREN ERABILERA (BENDA EDO MAHUKA)
Tratamendu-fasean geruza anitzeko konpresiozko bendatze bat eramango
duzu
Tratamendua amaitzean, mahuka erabiliko duzu:
www.bsnmexico.com.mx/bsn-medical-global.html
ARABA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA
ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ARABA
SAIHESTU BEHARREKOAK:
Ez erosi mahuka komertzialik zure medikuak edo errehabilitazioaren arduradunak
adierazi ez badizu. Beraiek esango dizute zer konpresio-maila behar duzun eta
zer modelo erabili behar duzun.
Mahuka jartzerakoan, ez utzi zimurdurarik, konpresio-maila aldatzen baitute.
Ez erabili lehorgailurik eta ez utzi mahuka eguzkitan.
Ez jarri mahuka bitxiak soinean daramatzazunean (eraztunak, eskumuturrekoak
edo erlojuak).
Ez jarri mahuka besoko azala heze dagoenean, mahuka ez delako behar bezala
irristatuko.
EZ AHAZTU:
Goizean jarri mahuka, zure gorputza horren puzturik ez dagoenean.
Egunero garbitu, eskuz, ur hotzarekin eta xaboi neutro batekin.
Itzaletan lehortu, gainazal lau batean zabalduta eta gainetik guztiz estaltzen
duen eskuoihal bat jarrita.
Kremak eman mahuka jarri baino 40 minutu lehenago.
Hatzen mamiekin mugitu eta jarri mahuka beti.
http:KONPRESIOZKO MAHUKAREN ERABILERA EGOKIA, LINFEDEMA
SAIHESTEKO