28
GORGONIO RENTERIA (1868-1940)

GORGONIO RENTERIA (1868-1940) - Euskadi

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

GORGONIO RENTERIA(1868-1940)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Egilea:

PAKO SUDUPE

Seguru asko ezezagunak gertatukozaizkizu, irakurle, izen-abizenok.Espainiako 1936ko gerraren aurretikoso gizon famatua izan zen; HegoEuskal Herriko abertzaleen artean orohar; eta bereziki, Bilbon bertan nahizBizkaiko itsas ondoko eta ez hainondoko herrietako euskaldunenartean.

Famatua gauza bategatik bainogehiagogatik. Sabino Arana hil etalaster hasi zen hitzaldi nazionalistakegiten: oraintxe Gernikan, hurrengoZornotzan, Bermeon edota Mungian,bere jaioterri Elantxoben nahizhiriburuan, Bilbon, Euskaldunapilotalekuan. Hitzaldi hauen berriematen zuten kronikarien arabera,Jaungoikoa eta Lege Zaharra,JELenganako maitasunean jendeasutzen eta gartzen aparta zen. Kontuegin sei mila lagun eta, biltzen zireladirelako ekitaldi abertzaleotankomunikabideen eragina murritzazenean eta prentsara mugatua.Hizlaritzari utzi gabe, hasi 1916an eta1923ko irailean Primo de Riverajeneralak diktadura ezarri arte,erantzukizun handiko karguak izanzituen alderdi jeltzalearen barruan —Comunión Nacionalista Vasca— etabai halaber, Administrazio Publikoanere. BBBko buru (1916-18), EBBkolehendakari (1918-1921), Elantxobekoalkate (1916-1921), BizkaikoDiputazioko ahaldun Gernikakohauteskunde barrutitik (1919-1923).

1

GORGONIO RENTERIA

Gorgonio Renteria (1868-1940)

Lan politikoan ez ezik, idazgintzanere aritu zen. Lehenbizi olerkigintzariekin zion, Filipinetan bizi zelarik, etahortxe, hogeita hamar urteren bueltanzela —Azkue handiak Euskalzalealdizkarian argitara zizkion—. Euskalerromantizismo berantiarrarenerakusgarri dira. Batzuk zirraragarriak.Hitz lauz idazteari, berriz,heldutasunera iritsirik lotu zitzaion,hirurogei urtetik gorako zelarik.Euzkadi aldizkari jeltzalean hogeitabost bat artikulu argitara zituen, etaEkin jaungoikozaleen aldizkarianhamabost bat. Produkzio urria bainajakingarria Espainiako II. Errepublikaren garaian jeltzalesutsuenen pentsaera eta sentierenberri izateko, bestelako balioak beste.Kontuan izanik Sabino Arana, Azkue,Ebaristo Bustintza Kirikiño, eta besteakbeste, Txomin Agirreren garaikideazela (1868-1940), euskarazkoidazgintza hasiberritan zen garaikoa—hasiberritasun hori beti erlatiboizanik ere—, ez da besterabegiratzeko idazgintza inola ere.

Zergatik ez da ezagunagoa gauregun? Arrazoiak askotarikoak dira.Batetik, egindako hitzaldiarrakastatsuen oihartzunaren iraupenaurria izan ohi da. Bestetik, norkezagutzen ditu, nork eskura ditzakeaise egungo egunean Euzkadi eta

Ekin aldizkariak?1 Arrazoi pisuzkoagoaoraindik: Norentzat da gaur egunerakargarri JEL ikurritzaren mamia?Bestela esan, gutako nor bultzatzendu aberriagatik nekeak eta hildurakonartzera, aberri ama norberaren biziabaino gehiago maitatuz Jainkoaren

2

1 Gorgonio Renteriak hala ere izan du bestebatzuek izan ez duten zortea, haren idatziak etahari buruzkoak buru argiz eta esku maitekorrezbildu dituen alaba izatearena, haren oroimenaahazturak suntsi ez dezan. Gorgonioren alabaJule Renteriari, biziki eskertzen diot eman didanlaguntza lantxo hau burutzeko.

Gorgonio Renteriaren jaiotetxearen teilatua eta goiko solairua neskatoaren eskuinaldean, Elantxobeko herrian

nahia egiten dugulako sinesmensendoak? Urrun geratu zaigugerraurreko fede probidentzialista--esentzialista eragile hura.

Bada, sinesmen sendo horrexekeraman zuen Errenteria´tar Gorgonibere bizia euskal aberriaren aldekolanarekin lotzera, nahastera etaurtzera. Horrela esandaerromantikoegia dirudi, baina itxuraguztien arabera erromantikotik askoizan zuen haren biziak eta etengabekoekinak. Miresgarri gertatzen direnpuntu dezente du Gorgonio Renteriakikuspegi euskaltzale-abertzaletik;

esaterako, euskararen defentsaerabatekoa, are alderdiaren berarenjokaera kritikatuz, edota euskal gogobereziaren aldarrikapena eta bereizmantentzearen aldeko jarrera sendoa,nahiz hau mundu-ikuskera erlijiosoakernea izan; eta bai halaber, gizaikuspegi soiletik begiraturik ere,sinetsitakoaren alde erakutsitako lehiaeta koherentzia eskerga. Idazleikuspegitik ere, badu alde ohargarririk.

3Elantxobeko herria, Ogoño mendiaren magalean; goitik ikusita

Sabino Arana, Azkue, Unamuno,Txomin Agirre-eta jaio zirenekohamarkadan sortu zen, hain zuzen1868an, Elantxobeko herri politean.Aitak erakutsi zion txaluparako bidea,eta ikasketak bizibidea itsasotikateratzeko peskizan egin zituen;lehenbizi Elantxoben, ondorenBermeon nabigazio eskolan, etabizitzarako benetako eskarmentuaTorrevieja-tik (Alacant) Kubara joan--etorrian ibiltzen zen belaontzi bateanegin zuen, gatza eman hara etaazukrea ekarri handik, ibili zela. Baomen zuten kontramaisu galiziar bat,Atlantikoko ekaitzaldi gogorren artean,gozotasun handirik gabe mastanagusira igoarazten zituena. Beresemeetako batek esatera, kapitain--titulua Ferrolen atera zuen 21 urtezituela, eta itsasontziaren agintea 23 urterekin, Filipinetan. Agiri ofizialbatek egiaztatzen duenez, 32 urtezituela, 1900. urtean hain justu,eskuratu zuen Ferrolen MerkataritzaOntzietako lehen mailako kapitain--titulua.

4

BIZI URRATSAK

GorgonioRenteriaren

emaztea etabere gurasoak

Kepa Enbeita Urretxindorra-rekin batean. Lagun handiak, eta gogaideakizan ziren

5

Elantxobeko erretorea, Don Juan Calle, aita Gorgonio Renteriak bere alaba Jule Renteriari oparitutako motortxoa bedeinkatzen

FILIPINETAN

Filipinetan, Don Manuel Intxaustiontzi-jabearen ontzietan egin zuen lan,eta handik aberriraturik, 1910etikaurrera Compañía Marítima de Bilbaozeritzan hiru merkataritza-ontzikoenpresan, ikuskatzaile gisa. 1937an,Bilbo galduz gero Baionara jo zuen,eta han gelatxo ziztrinen batean biziomen zen. Ordurako gainera minbiziakjota egon behar zuen. Manuel Intxaustijaunak gelatxo horretan ikusi zueneanadierazi omen zion, besteak beste,harengatik egin zuela dirua etagelaxka hura baino gehiago merezizuela. Askoz duinagoko beste etxe bateskaini zion. Berau dago esatennagusiarentzat langile ona izan zela.Nolakoa zen marinelekin? Nolakoaikuskatzaile moduan?

6

Filipinetan lagun bategaz. Hogei bat urte eman zituen bertan

Ikuskatzaile moduan zer-nolakoa zenjakiteko ez dut inolako iturririk.Marinelekin nolakoa zen jakiteko argi--izpitxoa ematen digun istorio edokondaira bat badago Euzkadialdizkarian argitaratua. Kontakizunhonek gainera zenbait argitasunematen dizkigu Filipinetan eramanzuen bizimoduaz eta zituen pentsaeranahiz sentieraz. Gogaide zuen RamónBikuñak kontakizun-liburu bat idatzizuen Euzko Ikastola Batza-rako 1930inguruan, eta liburura bildutakokondaira bat Gorgonio Renteriakkontatutakotik harildu zuen.

Gatozen gertaeretan oinarriturikokontakizunera. Filipinetan uharterikuharte salgai garraioan eta bidaiarieneraman-ekarrian aritzen zenitsasontzia, Gorgonio Renteriarenagindupeko ontziak ibilbidearen buruajo zuen, Manila hiriburua hain zuzen,eta zamarekin batean bidaiariak jasozituen, hauen artean bi kaputxinonafar, Aita Noain eta Aita Zubieta.Lehendik ere kaputxinoak baziren han,eta gure kapitainak harreman estuakzituen euskaldun buruñurdunekin.Aipatu bi fraideak hango eskualdebatera zihoazen misiolari moduanJesusen Berri Ona zabaltzera.Gorgonio oso poztu zen bereaberrikideekin hitz egiteko aukerasumatu zuelako. Harrera beroa eginzien, ontziko gelarik onenak bereizi etanazionalismoaz jarduteari ekin zioten.Aita Ibero aipatzen zien kapitainak, etakaputxino nafarrek gaitzesten zutenhonen hautu politikoa, nafarren arteanzatiketa eta eztabaida eraginzuelakoan. Bitartean ontzikoatzerritarrak mira eginik, hizkuntzaezezagunean entzuten zituztelako, etaeskifaiako marinel euskaldunakzurturik, euren kapitain ardurenik lehoreta larderiatsu agertzen zena ontzi--bizkarra zapaldu orduko, hain amultsueta abegikor sumatzean.

7

Alfer-alferrik ahalegintzen zenjeltzalea etnia edo arrazaren batasunaeta hizkuntzarena aipatzen —euskarazmintzo ziren—. Direlako aitakaputxinoengana sentitzen zuenanaitasunak eragozten zioneztabaidaren harian erantzunzakarretara jotzea, eta bestetara jotzenzuen, inguru haien esploratzaile etaebanjelizatzaile, nahiz agintariizandako euskal arrazako izen andanaaipatzera, fraideak hunkitu nahian.Gauza hauek kontatzerakoanfededunaren su beroa eransten zienhitzei Gorgonio Renteriak, eta honenaurrean miretsirik gelditu ziren bi aitak.Utzi zituen beren helmugan, eta berriroitzultzean han ingurukoek aditzeraeman zioten sukar gaiztoek jotagaixorik zirela fraideak misioa ezarrizuteneko baso inguruetan. Birritanpentsatu gabe, hartu zuen zaldia etagidari indigena bat, eta aberrikideerlijiosoak zeuden etxolara iritsi zen.Bietatik euskaltasunari esker gutxienegiten zionak non esaten dion:Jainkoari eta Sabini esker zeudelahobeto. Gorgoniok pentsatu zuen ziri--esana zela, ironiaz ziotsola; baina AitaNoainek jaiki, eta eskuak eskuetanharturik zin egin zion euskalanaitasunagatik ez izatera hilazatekeela; euskal anaitasunagatik etahauen bihotzetan fede hura ezarrizuen Sabinengatik izan ez balitz

sukarrek gain hartuko ziotela. SabinoAranak gaitz fisikoak eta izpiritualaksendatu zituen nonbait.

Kontakizun honek Euzkadialdizkarian argitaraturik izan zezakeenAlderdiaren aldeko propaganda-balioaalde batera utzirik, argi adieraztendigu zein bereturik eta gorputz-arimaeginik zuen Gorgoniok, Sabino Aranakaldarrikaturiko dotrina. Horretaz gain,ohargarri da mendeko marinelakeuskaldunak zituela. GorgonioRenteria kapitainak nagusia euzkotarrazuen, ontzijabea, eta eskifaia ereeuzkotarra. Ez da zaila irudikatzengutxi gorabehera nolakoa izango zenkapitaina bere lanean: zuzena salgaigarraioan, zorrotza lana eragiten, etaharen eskupeko ontziotan usteizatekoa da marinelen lanuzteek eta,ez zutela leku handirik izango, RamonSotaren ontzietan izaten ez zutenbezala2. Nagusia euzkotarra etajeltzalea bazen, zituen ondasunakbereak baino gehiago euzkotar

8

2 Ikus, Iñigo Aranbarri-Koldo Izagirre: J.B. Bilbao «Batxi» Hau mundu arrano hau, Susa,1997, Zarautz, 56-57 orr. Halaber, Ludger Mees:Nacionalismo vasco, movimiento obrero ycuestión social (1903-1923), Sabino AranaElkargoa, Bilbo, 1992, 174-185 orr.

guztionak zirela ulertu behar zueneuzkotar langileak; eta jakina, oporrikegitea ez zegokion; aberriari hutsegitea zitekeen hori, GorgonioRenteriak miresten zuen EngrazioAranzadi Kizkitza-k adierazten zuenmoduan.

Filipinetako uharterik uharteitsasontzi-burutzan hogei bat urteeman zituen Gorgoniok, eta askoikustea eta bizitzea suertatu zitzaion.Esango nuke abertzaletze-kontuan erezerikusi zuzena izan zuela Filipinetanbizi izandakoak. Rizal poeta etaabertzale filipinarraren olerki aberkoiekerabat hunkitzen zuten3. Biziki mirestenzuen filipinarrek euren aberriaren jabeegiteko zerabilten borroka. Ez dakitikusterik izan zuen nola, 1896an,Polavieja jeneral espainolaren aginduz—kapitain jeneral egin zuten 1910eanjeneral hau—, Rizal poeta eta abertzalefilipinarra hilarazi zuten; alabaina, berelekukotasunez badakigu zenbaiterailketa ikusi zituela:

Gazte nitzala Manilako Bagumbayan,eritxon zelai ederrian, ezautu nebanespañar agintarien dollorkeria, ainbatango seme erruge eraildu ebezenianJaungoikuak aren biotzetan esarri ebanaberriaganako maitasun Deuna errutzatartunda. Eta orain ezpaña agintzapianerailgarri ziranak, ziñopak legezgoralduta odol ederra erijon eben tokianbertan bizi dira arriduri oroimengarrianeta pilipiñuen biotzetan.4 9

3 Bere alaba Julek buruz kantatu zizkidan,aitak kantatuz erakutsi zizkionak: Adiós patriaadorada/región del sol querida/perla del mar deOriente/nuestro perdido Edén/a darte voyalegre/la triste mustia vida/si más brillantefuera/ más fresca más florida/también por ti ladiera/la diera por tu bien. RIZAL. Beste bat: Si

sobre mi tumba vieras/entre la espesahierba/sencilla y humilde flor/acercála a tuslabios/y besa el alma mía/y siente yo en mifrente/bajo la tumba fría/de tu ternura elsoplo/de tu hálito el calor. RIZAL.

4 Gorgonio Renteria, Perularra: «Euskal-errikoizparrak» in Ekin 1933-5-6.

Filipinetan jarraituz, agintariespainiarrek filipinar abertzaleenmatxinadak itotzea lortu bazuten ere,ezin izan zuten beste horrenbeste eginestatubatuarren aurka. Espainia etaEstatu Batuak Filipinetan gerran zirenbitartean, Renteria kapitainak jarraituzuen salgai garraioan, eta ingeleseklan bat eskatu zioten, Manilako Hong--Kong bankuko diru gordailuakbabestekoa; horretarako itsasontziingelesen geriza eskainiz. Halatanbada, Cavite-n espainolek jasan zutenhondamendia ingelesen babespekoitsasontzitik ikusi zuen. Biharamuneanborrokaren ostean bizirik geraturikoofizial espainolak jasotzera joan zen;hauek beldur zirenean filipinarabertzaleek mendean zituztenhondartzetara iritsiz gero bertan hilkozituzten. Aberri-maitasun kontrajarriakgorabehera, ez zion, nonbait, barruakagintzen —kontzientzia erlijiosoak—espainol ofizialak babesik gabe uztea.Galtzaileen alde egiteko ez du ematenbestelako interes materialik izanzezakeenik.

Geroago Estatu Batuetakopresidente izatera iritsiko zen WilliamHoward Taft-ek, Filipinetako lehengobernadore estatubatuarrak, jakinikzer ondo ezagutzen zituen GorgonioRenteriak hango uhartediko itsasoak,hidrografia-planoa burutuko zuenontziaren burutza eskaini zion.Emandako laguntzaren ordainetan,hiritartasun estatubatuarra eskainizion, baina Gorgoniok ez zuen onartu.Ez zuen, antza, Estatu Batuenbotereak liluratu.

Nagusi aldaketaren ondotik, kapitainespainolek jarraitu zuten EspainiakoKoroari leial, ez horratik, Elantxobekokapitainak5. Honek bere eskukoontzian, bere aberri txiki--maitearengana baino mendekotasunikonartzen ez zuela, ikurrina mastanhaizearen eraginpean, haize alde edohaize kontra, urratzen jarraitu zuenSortaldeko perlaren urak, sarri-askotangogoa hain mira eginiko aberrianiltzaturik zuela.

10

5 Filipinetako gobernuaren izenean, eta1905eko apirilaren 9an luzaturiko agiri bateanhonela dio: «This is to certify that the name ofGorgonio Renteria does not appear in the registerin this office containing the names of thosepersons who declared a desire to retain theirallegiance to the Crown of Spain».

ABERRIAN

Mira eginiko aberrian, filipinar--abertzaleak beren aberrian bezala,abiarazia zuen Sabino Aranak aberriaaskatzearen aldeko mugimendua etaeratua alderdia. Elantxoben bazuenhaste-hastetik jarraitzale leial talde bat.Hauetan, beharbada,ospetsuenetakoa Galo Ibiñagabeitia,Andima Ibiñagabeitia euskalidazlearen aita —Aita Iberokaputxinoaren liburuxka nazionalistaElantxobeko eskolan haurreiirakasteagatik Gernikan espetxeratu,

eta han harrapaturiko gaitza zelamedio 37 urterekin hil zena—.Gorgonio Renteriak kontatzen du nola1895ean ika-mikak izan zituztenElantxobeko alkate jeltzalearekin.Artean ez zen hauteskundeetaraaurkezten Euzko Alderdi Jeltzalea, etaGernikako barrutitik Allende zeritzanaeta Tomás Gandarias, Gorgoniorenhitzetan «euzkotar endekatua»aurkeztu ziren. Alderdiak delakoAllenderi botoa ematea erabaki zuen,eta Elantxobeko alkate Ugalde´tarAlesanderrek berriz, Gandariasi,honek kaia berritzen lagundukozuelakoan. Alkatearen erabaki honenaurka gogor altxatu ziren Galo etahonen lagun hurkoa —Gorgonio beraez ote zen, delako lagun min hau?—.Garai hartan, Endaya´tar Manurenkafeetxean biltzen ziren abertzaleakBilbon, eta Elantxobeko alkateakhaiengana jo zuenean abertzaleek,Sabin buru zela, gogor hartu zutenalkate jauna, eta hau betiko haserretuzitzaien. Alabaina Sabin espetxeanzela jakin zuenean bisitan joanzitzaion, eta abertzale biak adiskidetuziren6.

11

6 Ikus, Gorgonio Renteria Perularra: «Abertzalebiotzak» in Euzkadi 1935-12-25.Gorgonio Renteria, Zestoako bainuetxean

Bilbora joandako GaloIbiñagabeitiaren lagun mina, Gorgoniobazen edo ez bazen, kontua da Bilbonbezain azkar ernatu zelaabertzaletasuna Elantxoben, eta itsasherritxo txanbelin honek gizon dezenteeman zizkiola nazionalismoari hitzaldinahiz abesti aberkoien bidez, JELhazia inguruko herrietan ereingozutenak. Horien artean Galorekinbatean saiatuenetakoa GorgonioRenteria. Hau Galo Ibiñagabeitia etaKepa Enbeita Urretxindorra etagehiagorekin, mendearen hasieraingurutik hasi zen hitzaldiak ematen.Horretaraz gero, aberrian egiten zituenegonaldiak ez zituen alferrik galtzen.Agirien bidez egiaztatu ahal izandudanez, lehena edolehenengoetakoa Mungian eman zuen1904an; azkena, berriz, 1923an,Bilboko Euskalduna pilotalekuan.

Direlako hitzaldiotan zer-nolakogauzak esaten zituen geroagoazalduko dugu. Bizi-urratsak etaburututako lanak kontatzera mugatukonaiz atal honetan. Gorago ere esandugu 1910ean kokatu zela behinbetiko aberrian, eta handik aurreramerkataritza-ontzien enpresa batekoikuskatzaile lanean aritu zela.Filipinetatik etorri eta luze gabe kargupublikoak hartu zituen bere gain.1916an, Elantxobeko alkate izendatuzuten. Bera eragile nagusi zela hirugauza nabarmen burutu ziren: hilerriberria atariko idazkun berriarekin;batzokia, eta kai berria 1919tik aurreraBizkaiko Diputazioan Gernikakobarrutitik ahaldun izateak eman zionaukeraz baliatuz. Hilerriaren atariandagoen idazkunak honela dio: «Otoibat eta gero arte». Hala esan eta eginohi zuen hurbilekoren bat hildakoan.Batzoki gutxi zeuden 1919an,Elantxobekoa bezala, etxe osoahartzen zutenak goienik barren. Ezdago esan beharrik kai egokia izateakduen garrantzia nonahi sor litezkeenarriskuak gutxitze aldera.

12

Urte berean izendatu zuten, halaber,EAJko Bizkai Buru Batzarreko buru.Alabak dioenez, alderdian kargugarrantzizkoak izateak sosik sortzenez zuen garaian. 1918an, EuzkadiBuru Batzarreko buru, eta 1919an,Gernikako barrutitik BizkaikoDiputazioko ahaldun 1923ra arte.1917ko maiatzean euskal diputatu etaagintari nazionalistak Bartzelonarajoan ziren hango Lliga regionalista-koCambó-k gonbidaturik; GorgonioRenteria ere joan zen BBBko ordezkarimoduan. Hitzalditxo bat ere egin zueneuskaraz. Alderdian nahiz Diputazioanburututako lanez iturri handirik ez

dugunez, eta lekurik ere ez lantxohonetan; laburzurrean esan, ComuniónNacionalista Vasca zena bitan zatituzenean 1921ean, Gorgonio RenteriakComunión-en jarraitu zuela. 1930eanbigarren zatiketa gertatu zenean(ANV/PNV) jarraitu zuen bezala.Bigarren zatiketa honen buruan,alderdiko prentsaren kontrolarizegokiola, ika-mika izan zutenalderdian geratu zirenen eta alde eginzutenen artean, eta hor EAJren aldeegin zuen Gorgoniok. Diputazioaridagokionez, nazionalistek euskalburgesiaren, euskararen, nekazarien,eta arrantzaleen alde egindako

13

Gorgonio Renteria alkatezela egin zen hilerri berriaElantxobeko herrian,1916an. Sarrerakoportalearen ateburuanGorgoniok berak asmatutakoidazkuna dago: Otoi bat etagero arte. Geroko bizitzanGorgonio Renteriak zuenfede sendoaren erakusgarribikaina

lanaren ingurunean, GorgonioRenteria, bereziki marinelen alde etaeuskararen alde egindakoannabarmendu zen. OndarrutikZierbenara bitarteko itsasoko langileekomenaldia egin zioten, eskaini zienlaguntzaren alderako.

Espainiako II. Errepublika garaianidatzi zuen hitz lauz idatzi etaargitaratutako guztia. Gaztetan,Filipinetan ekindako olerki etabertsogintzari ere jarraitu zitzaion.

Deun Mikel Laguntza izenekoanaiartean parte hartu zuen 1932tikaurrera, Euzko Alderdi Jeltzaleakeuskal sendi behartsuei gorputzekoeta arimako laguntza eskaintzekosorturikoan.

1936ko martxoaren batean argitaraolerkian jadanik, hots, ezkerrekoFrente Popular zeritzan hauteskunde--koalizioak hauteskundeak irabazi,eta eskuindar galtzaileek estatu--kolpearen aldeko adierazpenakegiten hasi eta berehala «aitorrensemeei» dei egin zienerresistentziara, aberriaren eraileenaurrean aberri amaren bizia,eskubideak eta zoriona aldeztera,ikurrinaren gerizpean eta euskalagintarien mendean. Esan litekesumatu ez ezik uste osoa ere bazuelagerra zetorrelakoarena.

Gorgonio Renteriaren bost semekegin zuten gerra gudariekin. Bilboerortzear zela, 1937ko udaberrian,gorago esan bezala, Baionara eginzuen ihes emaztearekin, seme-alabagazteenak Ingalaterrara bidalirik.Baionan, Isaak Lopez Mendizabal etaalderdiko beste batzuekin batean,aberritik ihes egindakoei laguntzenjardun zuen. Ez zuen hainbeste irrikatueta hainbeste maitaturiko aberriarenaskatasunik ikusteko zoririk izan.Baionan eman zuen azken hatsa,1940ko urtarrilean, alde batetikgaixotasunak —minbiziak—, eta usteizatekoa denez, gerra galdu izanagatikogogoaren abaildurak gain harturik. Berejaioterri maiteko hilerri berriaren atarian«Otoi bat eta gero arte» esapidea jarrizuenak izan zuen abagunerik, izanzuenez, bere fedea sutan probatzeko.Zuzen jokatu izanaren kontzientziaklagunduko ahal zion azken urtegarratzak kristauki eramaten!

14

Egin zituen hitzaldietan zer-nolakogauzak adierazten zituen? Orainagoesan bezala, gehienbat Bizkaikoherrietan jardun zuen: Gernika,Mungia, Zornotza, Bermeo etaabarretan; hiriburuan ere bai, BilbokoEuskalduna pilotalekuan. Bizkaian ezezik, Gipuzkoan ere bai, hala nolaAzpeitian, Tolosan, eta Donostian,batzokien irekiera, alderdiarenbatzarra edota hauteskundeak zirela tarteko.

15

POLITIKAGINTZAN

Mungian, Bermeon, Gernikan, Zornotzan eta Bilbon mitin askotan hartu zuen parte Gorgoniok, JELtzaletasunahedatzen lan eskerga eginez. Espainiako Gobernuko iturrien arabera, sei mila lagun-eta elkartzen ziren direlakomitinotan

Mamiari dagokionez, eta Euzkadialdizkarian datozen kronikak nahizGorgoniok berak aldizkari bereanidatzitako artikuluen argitan, esanliteke honako konstanteak erabilizituela: euskal nazioarenprobidentzialtasuna, esentzialismoa,eta historizismoa7. Gorgoniorenikuskeran, Jainkoak sortua da euskalnazioa, ez euskaldun edo euzkotarrennahiak. Euskal Herria nazioa da etniaedo arraza, hizkuntza, lurraldea, etaerakunde berekiak izan dituelakobetidanik. Betidaniko esentzia jatorhorri eutsi behar lioke gainera, utzialde batera arrozkeriak, zibilizazioatzerritarren ohiturak eta betidanikoeuskal esentzia zindoak atxiki berehorretan. Historizismoari dagokionez,

1839an foruak murriztu eta 1876ankendu aurretik bere buruaren jabe zenEuzkadi; eta honegatik guztiagatikberriz ere burujabe izateko eskubideguztiak dituena, beste edozein naziokbaino gehiago, are estatu propioasortzeko. Sabino Aranaren dotrina, etaharen jarraitzaile Engrazio AranzadiKizkitza eta gainerako ideologojeltzaleena. Azken hau hil zenean, halazioen Gorgoniok: «Ostendu da betikoainbat urtean, Jel, gure elburumaiterantza lor eta nekez daroagunoñazezko bidean, gure gogoak adorezsendatu eta argitzen ebazan yakitunapala (...) Berrogeita bost urtean(a)elikatu ditu gure gogo abertzaleakainbat idazkai sakon ta bere bizitzagarbi ta apalagaz» (Eguna 1937-2-16).

Gaur egun ez gara probidentzialistak,ez esentzialistak, nahiz tradizioaribegirunea eta lotsa ekarri edoaldarrikatu bederen, historizismoa ereez dugu estimu handitan; alabaina,euskal herritarron borondateanoinarritu nazio irekia eraiki nahikoborrokan, jeltzaleek 1936ko gerraaurrean aurkitzen zituzten oztopoekinegiten dugu topo, ezker eta eskuinespainolzale zentralisten esentzialismoeta historizismoarekin.Nazionalismoaren lehen berrogeiurtean ez zen erosoa jeltzale zuzenaeta benetakoa izatea.

16

7 Ikus, Jose Luis de la Granja: Nacionalismo y II República en el País Vasco, Siglo Veintiuno,Madrid, 1986, 73-75 orr.

HIZLARI APARTA

Gorgonio Renteriak bestek eraiki etagaratutako mami ideologikoa, garaiangaraiko egoera politikoareneskakizunetara egokitzen zuen, etaitxura guztien arabera hizlari-dohainaberatsez hornitzen. Esaterako,1918ko azaroan, Antonio MauraMadrilgo Gobernuko buru zenean etanazionalistek 1917an autonomiestatutua lortzeko abian jarri zutenkanpainak emaitzarik lortu ez etaezerezean zetzanean, BilbokoEuskalduna pilotalekuan EBBkolehendakari gisa egindako hitzaldiangogor salatu zituen gobernariespainolak. Hark bere begizezagututako Kuba eta Filipinetakokolonietan Espainiak izandakojokabidea gogoan, meritu guztiak eginzituztela espainolek kolonietakoaketsaitasunez eurengandik banatzeko,eta ea ez ote zen beste horrenbestegertatuko gurean, Madrilgo agintarigor eta itsuen jokabidea ikusita. Epaileespainolak ere gogor salatzen zituen,bidegabeenak berak baziren, zeinjustiziaren izenean zigortu beharzituzten nazionalistak, Thomas WilsonEstatu Batuetako presidentearibidalitako zorion-telegrama zelamedio. Biziki goratzen zuen, lehenmundu gerraren amaieran,Versaillesko bake-konferentzian delako

agintari amerikarrak aurkezturikopuntuetarik batean herrien askatasunaproposatu izana, nazionalitate--printzipioan oinarritua, nazio aske etanazio jopuen arteko leize zuzen--kontrakoa suntsitzera zetorrelako.Hitzaldiari amaiera emateko,jeltzaletasunaren bakezaletasunaazpimarratzen zuen, baina horrekinbatean aberriaren alde, beharreanaurkituz gero, bizia ematerainokokonpromisoa aldezten zuen, aberriaeraileen aurrean galdu baino lehen,borrokan bizia emateko prestasuna.Beste horrenbeste adieraziko du II. Errepublika garaian, eta gerrahasitakoan.

1923ko apirilaren batean, lehenaberri egunean —hala dio Euzkadialdizkariak— bestelako testuingurupolitikoan, agertoki berean, hots,Bilboko Euskalduna pilotalekuan,beste puntu batzuk jorratu zituen.Nagusiki hiru: euzkotar guztionsenidetasuna, Ipar nahiz Hegokoeuzkotarron anaitasuna aberribakarraren senide garen aldetik;guztion batasunaren beharra senideartean gogozko hesirik altxatu gabe,eta azkenik erlijio katolikoari eustearengarrantzia. Bigarren puntuajorratzerakoan —1921eko alderdiarenzatiketa, artean gainditu gabeko zauriazenean— euzkotarren izurri izandako

17

ahaide nagusien arteko gerrak aiputanhartzen zituen, oinaztar eta ganboar,

18

Jelkide gailenekin batean. Ezkerretik eskuinera:Jesus Mari Leizaola, Gorgonio Renteria, Arriola,Ramón Bikuña, Txomin Epalza (semea), TxominEpalza (aita), Ramirez Olano

Baionan, 1936ko gerra zela medio, Euskaditikihes egindakoak aterpetzeko Euzko Laguntza

sortu zuten zenbait jelkidek. Ezkerretik eskuinera:Javier Gortazar jauna, Julian Estevez jauna,

Gorgonio Renteria jauna, Pello jauna, LuisArbeloa jauna, (...), Teresa Azkue anderea,

Fortunato Unzueta jauna, Isaak LopezMendizabal jauna, (...)

beamondar eta agramondarrak;zatiketatik zetozen ondoren txarrakdeitoratuz.

IDAZLE

Oraindainokoak Euzkadi aldizkarikokroniketatik ateratakoak izan dira.Aurrerantzean, 1932tik aurreraEuzkadi, Ekin, eta Eguna aldizkarietanargitara zituen artikulu eta olerkietatikerakusgarri batzuk azaltzera joko dut.Egoera politiko aldakorra aztergai edojorragai ez duenean, 1930eanBergaran egindako batzarreanbateratutako alderdiak onartu dotrina--oinarriak garatzen ditu hondarrik

hondarrenean, baina estilo osopertsonal, bereki, sutsu, etazindoarekin8. Puntu batean behintzatlehentasun-zerrendan aldaketariksumatzen da.

Nahiz soina loturik izan, gogoa askeizatearen garrantziaz:

Gaur Euzkadi gure Aberrijaren jaubedan España laterrijak, eta baita bestelaterririk geyenak be, euren menpeandabezan enda ta errijari goguak ekanduta aldatzea izan daroe lanikpremiñaskoena (...) Alperrik eragozpengustijak, alperrik espetxe, izkilu taeriotzak, gogoa bizirik eta azke dabenerrija jagiko da eragospen gustienganetik jarraitzeko izadi indarneurrigeak daragitson bidean. Sapotzedo kortxoa uran gain-gañean dakusguberez, eta norbaitek uran barruansartun nai badau errez lortu leike indargeyagogaz behintzat, baña indar orinekatu, gaxotu edo ilten bada, uneanbertan, jagiko da azalera berezdabezan izadi indarrak bultz eginda (...)(Euzkadi 1934-7-19)

19

8 Ikus, José Luis de la Granja, aip. lib. 49-53 orr.

R.M. Azkuek zirikaturik, euskal olerkiak idazten hasi zenFilipinetan. Rizal poeta filipinarraren miresle zen. R.M. Azkuek Euskalzale aldizkarian argitaratzen zizkion

Artikulu berean, enda bat mugatzekohizkuntzak duen axola handianabarmentzen du, arrazarena bainogorago jarriz honen garrantzia izaeraezartzerakoan eta ikur moduan,alderdiaren dotrinan arrazakontserbatzeak eta sendotzeakaurreragoko tokia zuenean:

Bananduak bizi gara euzkotarrokFrantze ta España´ren menpean, bañanok ukatu ama baten umiak gareana.Bananduak England ta IparAmerikatarrak eta enda batekuak dira.Bananduak España ta EgoAmerikatarrak eta senide dira.

Izkuntza da ba endaen izakera taikurra, egi au ezin giñaike ukatu.

Txinan jayo dan euzko-semiaeuzkotarra da soñez, baña bereizkuntza ta oiturak txinatarrak badira¿ete da aren gogua euzkotarra?

Asko dira gure artean be soñezeuzkotar eta gogoz atzerritar diranaknaita ez izan euraen erruz, bañaAberrija ezaututean aren izkuntza arengogua eurakandu bear ebenak9.

Euskararen alde idazteko askotanhartu zuen luma. Esaterako, Bilbokohogei mila eta gehiago euskalduneneskubideak aldezteko, euskaldundendariei erostea gomendatuz.Hurrengo umeei euskararik irakastenez zien ama jorratuko zuen,euskaldunon geuron hutsak salatuz.Nahiz gogaiderik ez zuen nahigabetugura, ez zuen gupidarik berealderdiaren euskararekiko zabarkeriakgaitzesteko:

Ostera Ondarroa´ko erri begikoanarraintzaleak izan eben batzarreanegon giñan lengo igandean eta ezgenduan entzun batzar aretan euzkeragure eta gure arraintzalien izkuntzanezertxu be.

Naita argi ta garbi entzun genduanarraintzale zindo baten deadarra,esanik, berak ezekiela erderarik (...)inortxok ezeutsan yaramonik egin (...)Batzar buruan, aizkide aberkideakgenduzan eta ezdoguz mindu naieuraen gogoak; baña geuk be minbizija artu genduan eta intziri dagi,gogoak.

20

9 Gorgonio Renteria Perularra «Bakotxariberea» in Euzkadi 193?-5-21, 7301 alea.

Gorgonioren ohorerako esan beharradago euskaltzale fina izan genuelaoso. Nahiz Elantxoben baino denboragehiago Bilbon eman, euskara hutseanmintzo ohi ziren familian, aitarenaginduz. Mitin gutxiz gehienetaneuskaraz egin zuen; eta euskarazkoeskola handirik gabe euskaraz idatzizituen olerkiak eta artikuluak.

21

1932tik 1936rabitartean, hogeitabost bat artikuluargitara zituenjeltzaleen Euzkadiegunkarian.Gehienak hitz lauz,baina olerkibanaka batzuk erebai

1932tik 1936ra bitartean, Bizkaiko Ekin aldizkari euskaltzale etajaungoikozalean ere idatzi zituen hamabost bat artikulu prosaz.

Gehienbat Euskal erriko izparrak sailean

Ondoko erakusgarriak egoerapolitiko jakinari lotuagoak dira. Gauzajakina denez, II. Errepublikaren garaianeskuineko alderdietatik gertuagoegotetik ezkerreko alderdietatikhurbilago egotera igaro zen alderdijeltzalea, haien zentralismo basareneraginez inongo Araudi edo Estatuturiklortzerik ez zuela etsi-etsirik.

Eurak berberak dira, Sabin guremaxuba gizon Jaungoikoti gurena (...)ziñesge ta zorotzat aurkeztu ebenak errijopu onen aurrean (...) Eurak atzerrilegepean ostu ebezan ondasunakzaintzeko, arrotz gudariz inguratugaitubenak. Eurok arrotz langile landerizurrija esarri dauskubenak, euzkoseme langileak gosez zapaltzeko geurelurrean. (...) Oneik, ondasun ta diruakerotu ta orditurik, euraen menpianjoputzat nai gaituben Izkariote dollorrok.Oneik uskurtza ikurrintzat jagita arenestalpean (e)alikatzen diran bildotsnarrudun otso amurrutubak (...)¡Abertzale anayak! ¿Noiz arte iraungodau gure eruapenak? ¿Noiz ordaindukodogu ainbeste deungekerijaensaneurrija?10.

Ez batzuekin ez besteekin, ezeskuinarekin ez ezkerrarekin bat eginezinik gogoz.

Ezker ta eskuma, baltz eta zuri, dan--danak doguz abertzaleon areriodeunga ta ekiñekoak (...) Edozeinaberritan goralgarri ta aintzagarri badaaberrija maitatea, zerdala-ta izan legikeba emen gure aberrijan, oben astun tagorrotogarrija? (...) Badakigu deabruakkurutzeari dautsan gorrotua, eta ez etegaitue oneik be aren antzera gorrotatengeure ikurriñean doguzan kurutze bijakdirala-ta? Ezkertarrak kurutze gustienarerioak diralako, eta ostera eskoitarrakkurutze orlegijari dautzen gorrotoakerasota, kurutze zurija zapaltzenlagaten dautzelako11.

22

10 Gorgonio Renteria Perularra «Eurak dira» inEuzkadi 193?-3 edo 4-.

11 Gorgonio Renteria Perularra «Gorrotopean»in Euzkadi 1936-6-12.

Tonu gogorra, erremindua. Abertzaleasko espetxeratu zuten 1931tik 1936rabitartean. Baditu direlako atxilotze etaespetxeratze zuzengabeez artikuluak.Estiloari dagokionez, garbi ikusten dazer-nolako hizlari sutsua izan beharzuen. Irudi indartsuak, esaldi motzsarkorrak. Errepikapen ugariak. «Eurakdira» izeneko artikuluan lau paragrafoditu izenburuko «eurak» izenordezhasten direnak; beste sei «itzdagiela»rekin abiatzen direnak, etabeste bost «oneik» izenordedunak.Horietan guztietan ez da esplizitokisalatzen direlako izenordeok zein izenidagozkion. Jakina, oroimen ona duenirakurleak ez du zalantzarik monarkikoeskuindarrez ari dela.

23

Euskara hutsezko lehen egunkarian, Eguna-n ere, zertxobait idatzi zuen

Olerkietan zirraragarrienetakoak gerraridagozkionak ditu, nire iritzian. Guztira laudira, nire esku artera iritsitakoakkontatzera behinik behin. Kronologianhirugarren argitaratuan, hain zuzen1936an, gerra sutua zela, eta SabinoAranaren heriotzaren urteurreneanegindakoan, honako hitz-lerro neurtubezain sentituak tolestatzen ditu:

Barriro nayatortzu Irakasle maiteaZeure obi gañean itzalez makurtzenOtoi ta liliakin gertu dodan txorteaAntsez txiroa baña maitasunez betea,Oparo mun egiñik, apalik eskintzen.

Odolez orbanduak dira gaurko liliakZiñoparen odolez igurtzi takoak,Eta otoyak dira gogoen intziriakEuzko-ama gaxoen maitasun iturriakBiotz zaurietatik erion dakoak. (...)

Alperrik, jazarpenak, alperrik espetxeak,Alperrik eragozpen zigor ta esiak,Alperrik urkamendi oñaze ta nekeakGuzurran epaikari, dollor eta deungeak,¡Danak zapaldu ditu, zure irrintzeak! (...)

Azkatasun eguzki arpegi gorrituakZabaldu dau argia basotik urtenda¡Aupa! Dira euzkoak, argiak itzartuak,Ara gure mendiak odolez margotuak,¡Iragarri zeuskuna, osoan bete da! (...)

Zeure bizian ordez Aberrian biziaLarrazabal etxian eskatu zenduan,Bete da eskaria, bete da guraria,Zure bizian ordez, bizi da Aberria,Baita zure izena gustion gogoan12.

1918rako jadanik iragarria zuen,besterik ezinean, horretara behartuzgero, aberriaren alde bizia ematekoprest zeudela jeltzaleak, benetakojeltzaleak, euren Irakaslea prest egonzen bezala. Ez du inongo mementutanzalantzarik, beldur-izpirik ageri.Bakezalea da, bakea du maite; bainaaberriaren eraileen aurrean armakaltxatzeko duda ñimiñorik gabe gertu.Gorago esan dugu bere bost semejoan zirela gerrara. Adierazi dugu,halaber, azken urteak saminak etasuminak izango zituela. Ea orritxookbalio duten haren izena noiz edo noizgogoan izan dezagun.

24

12 Gorgonio Renteria Perularra: «Sabin´ari» inEuzkadi 1936-11-29.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Jule Renteria

¥ Jos� Luis Villar argazkilaria

¥ Eusko Jaurlaritzako Publizitate Zerbitzua

¥ Karlos Diaz Urkiola

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a., 1999ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1452-X (Obra osoa)84-457-1455-4

L.G.: BI - 2.685-99

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística