Upload
others
View
3
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA
PROBA LIBREA
EREMU SOZIALA
2013KO AZAROA
IZEN-ABIZENAK:
SINADURA:
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA-POLITIKA ETA KULTURA SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA-POLITIKA ETA KULTURA SAILA
Lehen zatia Galdera bakoitzak 0,25 puntu balio du. Puntuazioa, guztira: 4,5 puntu.
1. Arretaz irakurri informazio hau, eta erantzun galderak:
Zerbitzu batzuetan ez da beharrezkoa zerbitzuen hornitzailea erabiltzaileengandik gertu
egotea (erabiltzailea pertsonak edo enpresak direla ere). Horregatik, gaur egun,
zerbitzu horietariko asko erabiltzailearengandik urruti dauden lekuetatik ematen dira,
baita beste kontinente batzuetatik ere, mila kilometrotatik.
Nola deitzen zaio jardunbide horri?
Jarri adibideren bat.
2. Behatu mapa hau, eta azaldu zer egora historikori buruzkoa den.
3. Bete itzazu testuan ageri diren hutsuneak, eta erantzun itzazu galderak:
Ibai ugari zenbait herrialdetatik igarotzen dira, eta haien ura erabiltzeak ondorioak
ditu ibaian behera daudenentzat, hau da, ibai-ahoan daudenentzat. Horregatik
erregulatu behar da dagoen uraren emaria, hain zuzen, ibaian behera ur-hornidura
ziurtatu ahal izateko. Era berean, uraren kalitatea zaindu behar da, eta, horretarako,
kutsadura-mailak kontrolatu behar dira. Horrela, bada, Espainiak eta Portugalek
…………,……………,…………, eta……….ibaien arroak partekatzen dituzte; horregatik,
beti onartu da arro hidrografiko horien eta haien baliabideen kudeaketa partekatua
egiteko beharra.
Zure ustez, zer herrialde dagoen interesatuen testuak aipatzen dituen ibaien
nazioarteko tarteak ustiatzean? Zergatik?
4. Definitu ezazu Parke Teknologikoa terminoa. Zenbat daude Euskadin? Aipatu
horietariko bat gutxienez.
5. Zein da irudian ageri den instalazio militarra? Zer gerrarekin dago lotuta?
6. Ordenatu kronologikoki datu historiko hauek (1etik 10era, zaharrenetik
berrienera).
…… Industria Iraultza
…… Espainiako Gerra Zibila
…… Lehen Mundu Gerra
…… Iraultza Neolitikoa
…… Amerikaren Aurkikuntza
…… Stalinen heriotza
…… Atenaseko Demokrazia
…… New Yorkeko dorre bikien atentatua
…… Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren desagerpena
…… Krabelinen Iraultza
7. Zer kontzeptu klimatiko islatzen du mapa honek? Definitu ezazu laburki.
8. Azaldu klimograma honen tenperaturen ezaugarriak eta plubiositatea. Zer
klima-motari dagokio?
.
9. Euskal Herriko historiari buruzko terminoak eta kontzeptuak azaltzen dira bi
zutabe hauetan. Lotu itzazu, hutsik dagoen zutabean zenbaki bat ipiniz.
1 Boluetako Santa Ana Fabrika Burdina-industria Erdi Arotik
Antzineko Erregimenera arte
2 Itun ekonomikoak
Peñafloridako kondea
3 Bando Gerra
Bizkaian 1631 eta 1634 artean
izandako gatazka
4 Gerra karlistak
Foruen abolizioa
5 Caracaseko Erret Konpainia
Gipuzkoarra
Industrializazioa
6 Burdinolak
Tomas Zumalakarregi
7 Gatzaren Altxamendua Logroñoko Forua
8 Balmasedako Hiribildua
Oñaztarrak eta Ganboarrak
10. Behatu irudi hau, eta komentatu ezazu. Ba al dakizu obraren izenburua, egilea
eta zer arte-estilotakoa den? Adierazi zer iritzi duzun egileak garatzen duen gaiaz
eta ematen dion formaz.
11. Azaldu zer elementu geografiko den eta zer kontinentetan dagoen, lehenengo
adibideari jarraikiz.
Ebro
Ibaia Europa
Atacama
Mekong
Sumatra
Alpeak
Bering
12. Adierazi honako esaldi hauek egiazkoak diren (E) ala faltsuak (F):
XIX. mendean, Espainiako biztanleria handitu eta urbanizatu egin zen. Gizarteak
estamentuen araberakoa izateari utzi zion, eta klase-gizarte bilakatu zen.
Lehen Mundu Gerra 1912 era 1917 bitartean izan zen.
XX. mendeko hogeiko hamarkadan, Italia izan zen erregimen komunista bat
ezarri zuen lehen herrialdea.
Carlos III.a erregea Espainiako despotismo ilustratuaren adierazlerik gorena izan
zen.
Herrialde hauek dira Seien Europa (1958) osatzen zutenak: Frantzia, Ingalaterra,
Alemania, Italia, Belgika eta Suitza.
13. Definitu ezazu telelana terminoa. Zer abantaila du enpresaburuarentzat eta
enplegatuarentzat?
14. Bete ezazu taula dagokion letraz:
A) 1944an eratu zen, eta munduko ekonomiak ondo funtzionatzen laguntzea du
helburu.
B) 1995ean eratu zen, eta GATT ordezkatu zuen (Muga-zergei eta Merkataritzari
buruzko Akordio Orokorra).
C) 1944an eratu zen, eta munduko pobrezia gutxitzea eta biztanleen bizi-maila hobetzea
du helburu.
Munduko Bankua (MB) Nazioarteko Diru Funtsa
(NDF)
Munduko Merkataritza
Antolakundea (MMA).
15. Lotu itzazu definizioak eta kontzeptuak, hutsik dagoen zutabean dagokion
zenbakia jarriz.
1 Burdina lantzeko industria.
Metalurgia
2 Metalezko mineralak metal edo aleazio
bilakatzen ditu; esate baterako, bauxita
aluminio bilakatzen du.
Zementu-fabrika
3 Eraikuntza-material bilakatzen ditu arrokak
(buztinak eta kalizak, esaterako).
Ekipamendu-
ondasunen
industriak
4 Beste industria batzuentzako tresnak egiten
dituzte: makinak, lanabesak, eta abar.
Siderurgia
16. Lotu itzazu datu historiko hauek, hutsik dagoen zutabean dagokion zenbakia
jarriz.
1 1812ko Konstituzioa
J. Stalin.
2 Burtsaren kraka, 1929koa
Gerra Hotza
3 Bost urteko planak
Cadizko Gorteak
4 Berlingo Harresia eraikitzea
Krisi ekonomikoa,
mundu-mailakoa
17. Mediterraneoko diktadurak. Bete ezazu taula dagokion letraz:
A) Antonio Salazar (1932)
B) Militar kortserbadoreak (1967)
C) Franco jenerala (1939)
Espainia Portugal Grezia
18. Osatu ezazu taula, Estatu Batuek, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak
eta Txinak Gerra Hotzean izandako aldeak konparatuz.
Ameriketako
Estatu Batuak
SESB Txina
Sistema politikoa
Sistema
ekonomikoa
Antolamendu
soziala
Bigarren zatia
Arretaz irakurri informazio hau, eta erantzun galderak:
Puntuazioa, guztira: 3 puntu
“Fracking”-a Gas naturala hobi ez-konbentzionaletatik ateratzeko erabiltzen den teknika da. Haren bidez, ale xehe edo oso xeheko arroka sedimentarioa estratifikatu batzuen poroetan eta zirrikituetan pilatutako gasa ustiatzea bilatzen da. Normalean, arroka horiek buztintsuak edo margosoak dira, hau da, irazkortasun gutxikoak, eta horrek oztopatzen du metanoa hidrokarburozko poltsa handietara migratzea. Gasa atera ahal izateko, ehunka putzu egin behar dira, eremu handiak okupatuz, eta putzu horietan milioika litro ur txertatu behar da, koktel kimiko eta toxiko batez kargatuta. Prozesu horrek zenbait inpaktu dakar ingurumenean, besteak beste, kutsadura atmosferikoa (inpaktu horietariko batzuk oraindik ez daude erabat bereizita). Haustura hidraulikako prozesuak ur pilo-piloa kontsumitzen du. Kalkulatu denez, 9.000 eta 29.000 bitarteko metro kubiko ur behar da putzu bakar bateko lanak egiteko.
Oso gutxi jakiten da arroka hausteko erabiltzen diren fluidoei gehitzen zaizkien produktu kimikoekin lotutako inguruneko arriskuez (produktuok fluido horien bolumenaren % 2 osatzen dute). Bestalde, produktu horiek ura kutsatu dezakete, putzuaren osotasunean akatsak gerta daitezkeelako eta elementu kutsakorrak zorupean zehar migratu daitezkeelako. Baliteke ere lurpeko akuiferoak eta azaleko urak kutsatzea, haustura hidraulikoaren lanen eta hondakin-uren kokapenaren ondorioz.
Bentzenoa aurkitu da "bapore-putzuetatik" ateratzen den baporean, bertan biltzen baitira askotan frackgin-ak sortutako hondakin-urak; bentzenoa minbizi-sortzaile indartsua da. Era berean, fracking-eko instalazioen inguruan ibilgailu ugari ibili beharrak eta instalazioetan egiten diren lanek berek sor dezakete kutsadura atmosferiko handia, gas azidoak, hidrokarburoak eta partikula meheak direla-eta (putzu-plataforma bakoitzak kamioien 4.300 eta 6.600 joan-etorri artean eskatzen du, makinak garraiatzeko, garbiketarako, eta abar).
Zulaketek paisaia nabarmen narriatzeaz gain (lurraldearen okupazio trinkoa), kutsadura akustikoa ere sor dezakete, eguneroko lanak direla eta (kamioen joan-etorriak eta garraioak). Halaber, eguneroko lanek gertuko populazioetan eta tokiko faunarengan ere eragina izan dezakete, eta habita degradatu dezakete. Frackingeko sustatzaileek abantaila handiak prometatzen dituzte, baita ingurumenerako ere. Francking-ak arrakasta izanez gero ere, erregai fosilekiko mendekotasuna luzatzea baino ez litzateke lortuko, eta erregai fosilak mugatuak eta klimarekiko bateraezinak dira. Zenbat eta erregai fosil gehiago erre, orduan eta aldaketa klimatikoren ondorio handiagoak egongo dira.
Greenpeace (egokitua)
GALDERAK:
1. Zer helburu du fracking teknika erabiltzeak?
2. Banan-banan aipatu teknika horrek sortzen dituen arazorik nagusienak.
3. Zer da “sismikotasun induzitua”?
4. Fracking-aren alde ala aurka zaude? Zergatik? Arrazoitu.
Hirugarren zatia: Lan-mundua Galdera bakoitzak 0,5 puntu balio du.
Puntuazioa, guztira: 2,5 puntu.
1. Lotu definizioak kontzeptuekin, dagokion zenbakia jarrita.
1 Eginkizun hauek betetzen ditu: dagokion
autoritateari informazioa eta aholkuak ematea,
eta zehapen-proposamenak egitea.
Kitapen-aktak.
2 Lan-arauak ez-betetze bat egonez gero egiten
dira.
Erregutze-
errekurtsoa.
3 Langileen Gizarte Segurantzarekiko afiliazioa
edo alta falta denean.
Laneko
Ikuskaritzak.
4 Autonomia Erkidegoetako Lan-arloko
epaitegien ebazpenean aurka aurkezten da.
Arau-hausteei
buruzko aktak.
2. Adierazi honako esaldi hauek egiazkoak diren (E) ala faltsuak (F):
Hau da lan-arriskua: langile batek lanaren ondorioz kalteren bat sufritzeko
duen aukera.
Badaude erabat seguruak diren lanpostuak.
Hau da laneko osasuna: langileak ez izatea inolako gaixotasunik edo
afekziorik.
Lan bat garatzeko baldintzen barruan dago elementu fisikoak, kimikoak edo
biologikoak maneiatzeko modua.
Langileek enpresaburuarekin lankidetzan aritzeko obligazioa dute,
enpresaburuak baldintza seguruak bermatu ahal izateko.
3. Lotu enpresa-motak Gizarte Segurantzarekiko erregimen desberdinekin,
dagokion zenbakia jarrita.
1 Banakako enpresaburua. Erregimen orokorra,
bazkideak langileak badira.
2 Sozietate Anonimoa (SA). Estatutuen arabera, bazkideek
erregimen hauen artean
aukeratu dezakete: orokorra
edo autonomoena.
3 Kooperatibak. Langile autonomoen
erregimen berezia.
4 Lan Sozietate Anonimoa (LSA). Erregimen orokorra,
bazkideak langileak badira.
4. Lotu definizioak gatazka kolektiboak konpontzeko metodo baketsuei
buruzko kontzeptuekin, dagokion zenbakia jarriz.
1 Adiskidetzailea deitutakoa saiatuko da aldeak
gerturatzen, ados jar daitezen.
Bitartekaritza.
2 Bitartekari batek gatazka konpontzeko irtenbide bat
proposatzen du, eta interesdunei aurkezten die, onar
dezaten. Gatazkan murgildutako aldeek erabaki behar
dute onartzen duten ala ez.
Arbitrajea.
3 Arbitro batek laudo bat ematen du, eta elkarren aurka
dauden aldeek bete behar dute laudo hori.
Adiskidetzea.
5. Adierazi honako esaldi hauek egiazkoak diren (E) ala faltsuak (F):
Prestakuntzarako kontratatu direnek lanbide-arteko gutxieneko soldata
baino gutxiago kobratu dezakete.
Praktiketan aritzeko kontratatu direnek lanbide-arteko gutxieneko soldata
kobratuko dute, gutxienez.
Lortutako ezagupenak praktika ditzan, praktiketako kontratua
formalizatzen zaio batxilergoa duen bati.
Lanpostua gordetzeko eskubidea duen langile bat ordezkatzeko errelebo-
kontratua erabiltzen da.