Upload
others
View
22
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
HERRI ONURAKO KOOPERATIBA:
Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte
Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes
orokorraren alde egiten duelako:
● Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.
● Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez
dute diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.
● Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru konpentsazioak eman dakizkieke
Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.
● Lan bazkideen edo, kasua bada, lan bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute
gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko
kategoria eta jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.
KOOPERATIBA:
Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).
Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan
lanean ari diren langileekin batera.
Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko
partaidea da, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena.
Kooperatibaren kudeaketa (4/1993) Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera egiten da.
NOLA KUDEATZEN DA ELGOIBAR IKASTOLA? Elgoibar ikastolak, 1995. urtean bikaintasunaren bidean hasi zenetik, etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan
du helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu zuen eta 2010eko abenduaren 16an
Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria eskuratu zuen.
Ikastolak urteak daramatza egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak
adosten eta partekatzen bere hezkuntza komunitate osoarekin eta aliatuekin.
P.M. Urruzuno Koop. Elkartea osatzen duten gurasoena eta langileena da Ikastola, hau da, beren seme-alabak
Ikastolan dauzkaten gurasoena eta bertan lanean ari diren langileena, aurreko gurasoen eta irakasleen herentzia.
Bazkidea izateko 60€ jarri behar dira (behin bakarrik).
Ikastola edozein herri edo kultura elkarte bezala gobernatzen da: Urtero biltzen den bazkideen Batzar Nagusi bat
dauka eta beronek izendatzen duen Batzorde bat, Kontseilu Errektorea.
Kontseilu Errektorea gurasoek eta lan bazkideek osatzen dute, eta Ikastolako Zuzendaritzak berauen gain-
begiradapean lan egiten du.
Badago kontsultarako eta informaziorako beste organo bat, Gurasoen Kontseilua, gela bakoitzeko gurasoen
ordezkariek osatzen dutena. Talde honek, etapa eta zikloka antolatuta, zenbait kirol jardunen eta Ikastolaren
laguntzarako hainbat ekintzen antolaketaren ardura hartzen du: Pilota eguna, J.Gurrutxaga Krosa, mendi irteerak,
loteriaren salmenta, kirol jantzien salmenta, Gabon Zahar txosna, Oin Alai eta Ikastolaren eguna, besteak beste.
Lan bazkideekiko informazio eta kontsulta harremanetarako, berriz, Gizarte Kontseilua izeneko organoa dago.
Eta, amaitzeko, gurasoen eta lan bazkideen ordezkaritzapean, bi talde kontrol lanetan: Zaintza Kontseilua eta
Errekurtso Batzordea.
HAUR HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK:
Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia
dutelarik.
Haur Hezkuntzan bi eremu lantzen ditugu:
1.- Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguera.
2.- Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren ezaguera.
Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen ahalbideetan
konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du helburu.
Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-ezagutzetatik
abiatzen gara. Manipulazioaren, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, haurren
ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei lehentasuna emanez.
Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4 urterekin,
ingelesaren lanketan ere hasten dira.
Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten
ikasleentzat.
2014-15 ikasturtetik aurrera ondoren azaltzen den Pausoz Pauso egitasmoa abian dugu,
orain arteko hezkuntza eredua eraldatuz, egungo erronkei era aproposean erantzun ahal
izateko.
PAUSOZ PAUSO (HH 0-6)
Egitasmoaren helburua haurren garapena aberastea da, sormena eta bere beharren eta interesen arabera aukeratzeko
askatasuna bultzatuz. Horretarako, espazioen aprobetxamendua hobetu da eta gelek tailer integralen izaera hartu dute,
beren baitan eremu desberdinak garatu ahal izateko:
- Tailer sinbolikoa: imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute,
antzerki, musika, etxe, txoko eta abarren bitartez.
- Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dute eskura galderak sorrarazteko, egiturak
identifikatzeko edo eta harremanak sortzeko.
- Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideiak eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera
izango dute. Teknika desberdinak bereganatzeko hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari sarbidea ematen
zaio.
- Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontuan
hartuta, ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku egiten diogu.
2.- Haurra ez da eraman behar…
• Zentzuak hala esaten duenean
• Ikastolan eman ezin zaion zaintza behar duenean edo
ikastolako ekintzetan egoki parte hartzeko moduan
ez dagoenean.
Besteak beste, honako sintoma hauek dituenean:
• Sukarra edo febrikula.
• Arnas zailtasuna eta/edo eztul iraunkorra (ez bada
katarro arrunta).
• Suminkortasuna (negar kontsolaezina).
• Gorakoa, ageriko arrazorik gabe.
3.- Haurra egoera hauetan ez da ikastolara eraman
behar
Hauetako gaixotasunen bat duenean:
• Beherakoa, odolaz edo mukiaz.
• Konjuntibitis zornetsua (begiak gorri eta jarioa).
• Infekzioa azalean (inpetigoa).
• Exantemak (mantxak azalean), aftak eta eskarlatina.
• Zorriak (tratamendu gabe).
• Hazteria, astanafarreria, kukurruku-eztula, elgorria,
hazizuriak, tuberkulosia, A hepatitisa.
Pediatrak edo zentzuak gomendatzen duen beste
edozein egoeratan.
4.- eta haurra noiz itzuli daiteke berriz ikastolara?
Prozesu infekzioso bakoitzak bere bilakaera dauka, baina arau
orokor gisa honako hauek har daitezke:
• Haurrak 24 ordu baino gehiago daramatzanean sintoma gabe
edo gutxieneko sintomekin.
• Pediatrarengana jo badugu, hark hartuko du erabakia.
• Haurra ondo sentitu behar da. Guztiz sendatu gabe joaten bada
eskolara, berriz gaixotzeko arrisku aukera handitu egiten da.
•Dena dela, etxean egoteko epea gaixotasunak berak zehaztuko
du edo, hala behar izanez gero, tratamenduak.
GAIXOTASUNEN AURREAN NOLA JOKATU
ORIENTATZEKO
1.- Zergatik geratu behar du etxean haurrak?
• Gaixorik dagoen umearen defentsak lanpetuta daude haren
infekzioari aurre egiten; beraz, hura izango da lehena beste
prozesu infekzioso bat hartzen. Beste haurrak kutsatu ditzake.
• Haurra hobeto dago etxean: nahi duenean deskantsatu dezake
eta ez dauka zertan beste haurren erritmorik jarraitu.
• Haurra gaixorik dagoenean eraman behar al dut ikastolara?
Galdera egin ordez, ondorengoa egingo balitz: gaixorik
dagoen haurra etxean ala ikastolan zaindu behar da?
Erantzunean ez genuke zalantzarik izango.
Pedro Miguel Urruzuno Kooperatiba
BAZKIDEEN EKARPENAK
Elgoibar Ikastola 2019 (HH 0 - 1 urte)
MAILA ZENBATEKOA ORDAINKETA KOPURUA
HH 0-1 urte bitarte, 8 ordu artekoa 276,61 €
HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete
HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)
HH 1-2 urte bitarte, 5 ordu artekoa 179,95 €
BAZKIDETZA HITZARMENA 60,00 € Familiako behin
JANGELA (HH 0- 1 ) 12 hilabete bitartekoentzat purea
3,75 eguneko Erabiltzen den eguneko 12-24 hilabete bitartekoentzat menua
OHARRAK
Zenbatekoak urtarrilean KPI-aren arabera eguneratzen dira. 2002-03-20ko Batzar Nagusiak gehiengo zabal batez, Ikastola berriztatu ahal izateko, ikasleko 9€ hilero jartzea erabaki zuen. 2017-06-22ko Batzar Nagusiak aho batez erabaki zuen 9€tako obra kuotarekin jarraitzea kuota arruntean erantsita.
Familia unitateak ordaintzen duen ikasleko ekarpen orokorra, gehiengoz 2koa izango da, familia unitate bat osatzen dutela adierazten duen zinpeko aitorpena eta udalak igorritako familia unitatea helbide errolda eskatuko dira.
Ekarpenak, emandako kontutik, hileko lehen lan egunean egingo dira.
Cheque Gourmet eta Ticket Guarderia ordainketa sistemekin hitzarmenak.
Zerbitzu osagarrien 2 hilabeteetako kuotak (jangela, zaintza, haurtzaindegia..) ez ordaintzeak, zerbitzua erabiltzeko eskubidea galtzea suposatzen du.
IDAZKARITZA Astelehena-Asteazkena-Ostirala 08:00-17:00
Astearte-Osteguna 08:00-18:00
TEL. 943 74 44 41 – [email protected]