15
HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK 2011

Hezkuntza eta Teknologia berriak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hezkuntza eta Teknologia berriak

Citation preview

Page 1: Hezkuntza eta Teknologia berriak

2

HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA

BERRIAK

2011

Page 2: Hezkuntza eta Teknologia berriak

2

- Sarrera………………………………………………………………………………………......3

- Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT)…………………………….....3

- IKT-ak hezkuntzan…………………………………………………………………………..4

- Etengabeko formakuntza………………………………………………………………..5

- IKT-ak Hezkuntza Berezian?...............................................................6

- WEB 2.0…………………………………………………………………………………………7

- ESKOLA 2.0…………………………………………………………………………………….8

- IKASYS………………………………………………………………………………………….10

- Elkarrizketa…………………………………………………………………………………..13

- Bibliografia……………………………………………………………………………………15

Page 3: Hezkuntza eta Teknologia berriak

3

XX. mendea, “teknologiaren

mendea” izan dela esango genuke,

mende osoan zehar eta oso epe

laburrean, garapen teknologikoak ez

bakarrik neurriz baizik eta kalitatezko

garapen geometrikoa izan duela ikusi

ahal izan dugulako.

Teknologizazio hau, zeinak giza

bizitzako arlo guztietarako tresna

berriak sortzea errazten digu,

ikerkuntzan edota garapen industrialean,

medikuntzan edo hezkuntzan, lan

tankera berriak sortzean edo jadanik

daudenen garapenean.

Ordenagailuak, informatika eta

komunikazio teknologiak XXI. mende

honetan garapen soziala sustengatzen

duten eta beharrezkoak diren zutabeak

direla esan genezake. Eta tresna berri

hauek ez dute bakarrik garapen

teknologikoa lagundu eta bultzatu,

baizik eta mende honetako azken urte

hauetan informazioa eta beroni atxikita

doakion komunikazio teknologia

“sozial” arlora pasatu dute, bere burua

“gizarte aurrerakoitzat” duenaren

edozein gizarteengan eguneroko

bizitzan erabilgarriak diren elementuak

bihurtuz.

Gure bizitza sozialaren arlo

guztietan ordenagailuekin loturik bizi

gara, informatika (edo hobeki esanez,

informazioa eta komunikazio

teknologia) bera ere teknikari oso

espezializatuen eskuetatik ehundaka edo

milaka lagunek osatzen duten esparrura

pasatu delarik eta pertsona guzti horiek

ez dira ez lehen urteetako bezero

pasiboak izango, baizik eta gaur egun

produktuak garatu, ikertu, iritziak eman

eta gero eta paper biziagoa dute

garapenerako forma eta bide berriak

jorratzean eta aldi berean garapen

teknologikoan. Beraz, teknologia

sozialaren mendean bizi gara.

ZER DA...?

Informazio eta

Komunikazio Teknologia (IKT)

Informazioarekin eta komunikazioarekin zerikusi duen arlo

Page 4: Hezkuntza eta Teknologia berriak

4

honek, zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera birmoldatzen dagoelarik:

- informatika eta sistema

digitalen tresnak

- komunikazio digitalaren

zerbitzuak

- gizarte modernoaren

beharrak eta erabilpen

aurreratuak

Hezkuntzan, eskola edo

ikastetxea zein ikastola ezaguerak

irakatsi eta ikasten den erakundea da,

non irakasleek ikasleei irakatsi eta

ikasleek ikasi egiten duten.

Hezkuntzarako guneak izateaz gainera,

eskolak gizarteratzeko tresna

garrantzitsuak dira, haurren kasuan

bereziki, familiatik gizartera pasatzeko

zubi moduan. Ildo horretatik, ezaguerak

transmititzeaz haraindi, egiten, izaten

eta elkarrekin bizitzen ikasteko

erakundea izan behar da eskola.

Berrikitan garatutako informazio

eta komunikazio teknologiek haurren

ikasketa, irakasleen lana eta eskolaren

kontzeptua bera aldarazi ditu modu

kualitatiboan. Informazio aberatsa

eskuratu, interaktibitatea eta

komunikazioa erraztu eta informazioa,

datuak eta kalkuluak prozesatzeko

sekulako ahalmena eskaintzen dute

teknologia hauen aurretik zegoen

eskolako baliabideen aldean.

Teknologia hauek baliatzeko, hezkuntza

administrazioek eskoletan informatika-

gela bereziak prestatu eta, kasu

batzuetan, ikasgeletan ikasle

bakoitzaren eskuetan ordenagailu bat

jarri ere egin du. Hezitzaileen artean,

iritzi orokorra da IKT izeneko

teknologiak hezkuntza hobetzeko

aukera bat eskaintzen dutela eta aplikatu

behar direla. Hala ere, teknologiek ez

dute berez eskolako hezkuntza

hobetzen. Ildo horretatik, hezkuntzan

aplikatzerakoan, teknologia horien

erabileraren planifikazio zehatz bat

burutzea eskatzen da, edukiak

teknologia hauek ahalbidetzen duten

ikaslearen erritmo eta ikasketa

autonomora egokituz. Hori dela eta,

nabarmendu egiten da irakasleak eskola

tradizionaleko metodoak baztertu eta

ikasketa konstruktibistaren alde egin

beharko lukeela, teknologia hauek

hezkuntza hobetuko badute, eta horrek

irakasleen trebakuntza handiagoa

eskatzen du.

Egun, ikasleak berak autonomia

lortu eta bere ikasketa prozesuaren jabe

izatea bultzatzen duten hezkuntza

pentsamendu pedagogikoa zabaltzen ari

da, antzina irakasleak modu teorikoan

eta ikaslearen parte hartzerik gabe

lezioak ematen zituen eskola eredua

baztertuz. Ikasleak modu aktiboan

hartzen du parte bere ikasketa

prozesuan, ezaguera berriak eskuratu eta

Page 5: Hezkuntza eta Teknologia berriak

5

finkatzeko ariketak, buruketak,

idazlanak, praktikak eta bestelako lanak

eginez.

Teknologia hauek ikaslearen

autoikasketa eta etxeko eskolatzea

erraztu eta, azken finean, irakaslearen

lana eta eskolaren baliagarritasuna ere

kolokan jartzen dutela aipatu da. Ildo

horretatik, teknologia hauen arriskuak

eskola harreman-toki moduan ahultzea

eta ikaslea bere ikaskideengandik ere

ikastea da. Nolanahi ere, XXI.

mendearen hasieran bide luzea geratzen

da IKT izeneko teknologiak mundu

osoko eskolen eskura jarri eta tresna

arrunta izan daitezen. Herrialde

pobreetan teknologia hauen sarrera

eskoletan oso mugatua da oraindik eta

halatan, herrialde aberats eta pobreen

artean hezkuntza-muga berri bat

altxatzen da. Eskolaren dependentzia

teknologikoa areagotzeko arriskua ere

nabarmendu da.

Hezkuntza eta bertan erabiltzen

diren IKTak garatzen doazen bitartean,

irakasleek euren prestakuntza ere

hobetuz joan beharko lukete.

Informazio eta komunikazio

teknologiek haurren ikasketa, irakasleen

lana eta eskolaren kontzeptua bera

aldarazi baititu modu kualitatiboan.

Hori dela eta, irakasleak etengabe

ikasten egon beharko litzateke.

Horregatik, ikastetxe

desberdinetan lan egiten duten

profesionalek formakuntza saio edota

ikastaro anitzak jaso ohi dituzte. Saio

horietan gehien lantzen diren programak

hurrengoak dira:

1.- Klik. Hastapena eta

sakontzea. Klik programa eta

bere erabilpena ezagutzen ikasi

omen dute. Hauekin zenbait

programa-aldaketa, itzulpenak

eta unitate berriak egiten ikasten

da.

2.- Power Point. Aurkezpen

deigarriak egiten ikasi eta

aplikazio honek ematen dituen

aukerak aztertzen dira.

3.- Oinarrizko informatika. Hau

da, Windows, Word, Excel,

Outlook eta Internet. Hauen

erabilera eta oinarrizko ezagutza

ikasten dute.

Page 6: Hezkuntza eta Teknologia berriak

6

Gaur egun, hezkuntza premia

bereziak dituzten ikasleek, gero eta

teknologia berri gehiago dituzte haien

eskura, nahiz eta oraindik nahiko urriak

izan. Teknologia hauek giza gaitasunak

zabaltzeko aukera ematen dute, baita

eguneroko bizitzako ekintza guztiak

erraztu ere.

Baina teknologia berriek, mundu

produktiboaren funtzionamendua

errazteaz gain, ikasketa prozesuei ere

laguntzen diete.

IKT-ek funtzionaltasun anitzak

eskaintzen dituzte heziketa premia

bereziak dituzten ikasleentzat, honako

hauek erraztuz: komunikazioa,

informazioaren prozesu/eskuratzea,

garapen kognitiboa, mota guztietako

ikasketen burutzea, ingurugiroarekiko

autonomia eta egokitzapena, aisia,

lanerako instrumentuak, laneko ekintzak

burutzeko aukerak.

Jarraian hainbat kasu konkretu

aztertuko ditugu, eta kasu bakoitzean

IKT-ek eskaintzen dizkiguten aukerak

ikusiko ditugu.

a. Urritasun fisikoak

Ikusmen arazoak

(partzial edo totalak):

testu lektorea, Braille

irakurketarako

periferikoa, Braille

inprimagailua,

kalkulagailu hiztunak,

testuen

prozesadore/gestoreak

eta ahozko programak,

pantailak anplifikatzeko

lupak…

Entzumen arazoak

(partzial edo totalak):

testuen transkripzioa

duten telefonoak, ahotsa

testu bihurtzen duten

programak, posta

elektroniko eta txat-

erako tresnak, soinuen

uhinen sortzaileak,

anplifikazio

elektronikoko sistemak...

Motore arazoak:

moldatutako teklatuak,

etengailuak, punteroak,

karkasak, ahotsa

ezagutzen duten

programak, aulkien

desplazamendurako

urritko kontrolerako

instrumentuak…

Ahozko espresioaren

arazoak (partzial edo

totalak): ahotsaren

sintetizatzaileak

b. Urritasun psikikoak (sozial

edo hunkikorrak):

Autismoa: espresio

pertsonalerako IKT

errekurtsoak

Arreta defizita eta

hiperaktibitatea

Page 7: Hezkuntza eta Teknologia berriak

7

Beste jarrera arazo

batzuk (psikosia, gizarte

moldagabezia…):

informazio eta

komunikazioa

eskuratzeko

instrumentuak, espresio

pertsonalerako eta

autoestimu

errefortzurako

programak eta

errekurtsoak

c. Urritasun mentalak

Ikasteko zailtasunak:

ikasketa birtualeko

inguru berriak, errefortzu

eta lanketa programak…

Dislexia eta disgrafia:

honen diagnostiko eta

berreskuperaketarako

programa espezifikoak

Arazo psikomotoreak:

psikomotrozotatearen

entrenamendurako

programak

Urritasun mental larriak

(Down sindromea,

atzerapen mentalak,

amnesia…): informazio

eta komunikazioa

eskuratzeko

instrumentua, zenbait

urritasunen diagnostiko

eta tratamendurako

programa espezifikoak,

errefortzurako material

didaktikoak

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004.

urtean erabiltzaileen partehartzean eta

informazio trukaketan oinarritzen diren

Interneteko web-zerbitzuak definitzeko

sortu den terminoa da. Termino honen

erabilerarekin, Interneten bigarren

generazioa dela esan nahi da. Talde

honetan sailkatu daitezke webgune

sozialak, komunikaziorako tresnak eta

folksonomiak, erabiltzaileen artean

lankidetza eta informazioaren

elkartrukaketa azkar batean oinarritzen

direlarik.

Page 8: Hezkuntza eta Teknologia berriak

8

Webaren oinarrizko kontzeptua

aldiro eguneratzen ez ziren web gune

estatikoak zen. Web 1.0 eduki estatikoei

men egiten die, bertan aurkitzen ditugun

informazioak ezin dira aldatu, ez dira

aldatzen eta ez dira eguneratzen.

Web 2.0 kontzeptuaren

bultzatzaileek webaren erabilpena

gizarte sareak eta elkarrenganako

kolaboraziora zuzendua dagoela uste da,

halaber, gizarte sareak sortutako

edukien etekin edo informazioak

aprobetxatu ditzazketelarik web gune

interaktibo eta bisualki erakargarriak

sortzeko. Alegia, web gune

tradizionalekin alderatuz, Web 2.0

orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa

nabarmenagoa da.

Orokorrean esanda, Web 2.0

kontzeptua aipatzen dugunean,

erabiltzaile multzo baten inteligentzian

oinarritzen diren aplikazio eta web

guneez ari gara, horren bitartez sareko

zerbitzu interaktiboak ematen

ditugularik, funtsean, erabiltzaileari

bere datuen kontrola eskaintzen

zaiolarik.

Web 2.0ren teknologia

konplexua da eta etengabeko eboluzioan

darrai, baina bere barnean hauek aipatu

daitezke: zerbitzariaren softwarea,

edukien sindikazioa, mezuen

protokoloak, estandarretan oinarritutako

nabigatzaileak eta bezeroentzako

aplikazio anitzak.

Web 2.0 lanabesak erabilita

proposatzen den metodologia

didaktikoa Hezkuntza 2.0 da, non

ikasleek protagonismorik handiena

hartuko duten. Honen helburua

Metodologia kooperatibo eta parte

hartzaileak gehi interneteko web 2.0

lanabesak ondo uztartzea da.

2.0 Eskola Programa aurrerapauso

handia da, izan ere, hezkuntzan

Informazioaren eta Komunikazioaren

teknologia berriak sartzen ditu.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko

ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin

programa hori sartzea.

Page 9: Hezkuntza eta Teknologia berriak

9

- Helburuak:

Eskola 2.0 programak helburu

ugari ditu, baina honako hauek

dira esanguratsuenak: ohiko

ikasgelak ikasgela digitalak

bihurtzea, irakasleak IKT-dun

gaitasunetan formatzea,

ikasgeletako metodologia

aldaketari laguntzea, eten

digitala murriztea, lan

dinamikoa, parte-hartzailea,

beste ikastetxeekin lankidetzan

eta sarean sustatzea, heziketa

kalitatea hobetzea…

- Ekipamendua

Gelako ekipamendua: armairu

elektrifikatua (ordenagailu

eramangarrien bateriak

kargatzeko eta hauek

gordetzeko), arbela digital

elkarreragilea, minieramangarri

bat ikasle bakoitzeko eta bi

minieramangarri + TFT +

teklatua irakaslearentzat, eta

azkenik, Wifiko sarbide gune

bat.

Ikastetxe bakoitzeko

ekipamendua: Wifi

kontrolagailu bat sare birtualak

definitzeko, erabiltzaileak

esleitzeko eta egiaztapena eta

segurtasuna kontrolatzeko

Ikastresnak

Softwarea: Ordenagailu eramangarriak

ikastetxeetan entregatuko dira,

oinarrizko softwarea instalatuta dutela.

Oinarrizko konfigurazioak abiatze

bikoitza izango du: GNU/ Linux eta

Microsoft Windows XP Profesional.

Bi sistema eragile horietan,

gutxienez, ofimatikako softwarea

(OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla

Firefox), antibirusa eta plataforma

anitzeko bestelako aplikazioak

instalatuko dira, eta horiek euskarazko

eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen

dituztenean lizentzia librean,

lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak

uste badu egile-eskubideen legeak

babestutako softwarea erabili behar

duela, Hezkuntza Sailari eskatu beharko

dio. Honek berriz, egoki irizten badio,

lizentziak emango dizkio ikastetxeari.

Guztiz debekatuta gertuko da jabetza

intelektualeko eskubideak urratu

dezakeen softwarerik instalatu eta

erabiltzea.

- Edukiak

Interneten erabil daitezkeen

materialen gida bat prestatu da eta

Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare

hori autonomia-erkidegoek eta

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak

Page 10: Hezkuntza eta Teknologia berriak

10

partekatzen dugu, eta Espainiako

hizkuntza ofizial guztietara itzulita

dago.

Era berean, metodologia-

proposamen guztiak aurrera ateratzeko

material bereziak egongo dira.

- Prestakuntza

Lehen Hezkuntzako 5. mailako

tutoreek eta gela horietan sartzen diren

Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko

irakasle guztiek prestakuntza jasoko

dute eskualdeka. Hiru mailatako

prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa,

ertaina eta aurreratua. Horrela,

prestatuko diren irakasle guztiek IKT

gaietan duten trebetasun-mailara

egokituko da. Berritzeguneetako

aholkulariek prestakuntza hori ematen

dute, ikastetxeek material informatikoa

jaso baino lehenago. Irakasleak

prestatzeko, gai teknikoak ez ezik

alderdi metodologikoak ere oso kontuan

hartu dira.

Ikastolen Elkarteak bere

aitzindaritza eta esperientzia frogatuak

ditu hezkuntza eremuko I+G+B

egitasmoak eta proiektuak burutzean,

euskal eskolaren gestioan, oro har.

Informazio eta Komunikazio

Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino

gehiagoko eskarmentua metatua du eta

euskarazko eta euskal kulturan

ardaztutako software kurrikularra eta

aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan

da. Honela, eskola-gestioari

zuzendutako aplikazio informatiko

propioak sortu, esperimentatu, burutu

eta berritzera iritsi da eta eskola

erkidegoaren baitako komunikazioa

errazteko aplikazioak sortzen eta

eguneratzen ere jarraitzen du.

Ikastolen IKT planak bi helburu

orokor definituak ditu. Lehenengoa,

derrigorrezko irakaskuntza

amaitzerakoan, ikasleek, garatu

beharreko gaitasunen artean oinarrizko

IKT konpetentziak barneratuak izatea

eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste

arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea

lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz,

ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu

egokiak arakatu eta proposatzea.

Lehenengo helburuarekin lotuta eta

ekoizpenarekiko ardura edozein IKT

planaren zutabe nagusia izanik,

Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen

bitartez, irakaskuntza-hezkuntza

prozesuan lagunduko duten eta

Ikasmaterialgintza Proiektuarekin bat

datozen baliabide kurrikularrak sortzen

ari dira, Ikasys esaterako.

- Zer da?

Ekintza didaktikoen bidez ikasleak

oinarrizko konpetentziak lortzeko behar

Page 11: Hezkuntza eta Teknologia berriak

11

dituen baliabideak garatzeko balio duen

hezkuntza ikerketa alorreko sistema

berriztatzailea da. Ikasys Proiektua,

norberak ordenagailu bidez ikasteko

sistema da eta tresna informatikoak

(hardware), aplikazio informatikoak

(software) eta , estrategia kurrikularrak

(edukiak) uztartzen dituen multzoa da.

Hiru zeregin ditu:

Trebatzeko

Jarduera sistematiko eta

progresiboen bilduma da. Besteak beste,

kalkulua, ortografia, problemen

ebazpena, fisikaren algoritmoak,

kimikaren formulazioa …

Memorizatzeko

Ikaskuntzaren hainbat eduki

memorizatzea lagundu dezakeen

jarduera sistematikoen bilduma da.

Besteak beste, datu eta gertaera

historikoak, geografia-toponimia,

literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-

lexikoa, formulazioa, …

Nork berea egiteko

Ikaskuntzaren maila eta erritmoa

ikasleak berak, era autonomoan eta

indibidualean, dituen ahalmenen baitan,

bere buruari ezartzeko eta jarduerak

egiteko eskaintzen duen prozesua da.

- Helburua

Egoera sinpleetatik abiatuz

(aprendizaia puntualak), ikasgelan eta

eguneroko bizitzan sortzen zaizkion

egoera-problemak ulertzeko eta egoera

hauei aurre egiteko, ikasleari bere

beharrei egokitutako tresna sendoak

ematea da proiektuaren helburu nagusia.

- Ikasys sistemaren osagaiak

Hardware aldetik:

eskola beharrei

erantzungo dien eta

erabiltzeko erraza eta

merkea den IKASBOOK

tresna informatiko

mugikorra. Tresna hau

gela arruntean

integratuko da eta ikasle

bakoitza bere

ordenagailuarekin

arituko da.

Software aldetik: atal

honek hiru web aplikazio

biltzen ditu, jarduerak

sortzeko eta antolatzeko

aplikazioa, tresna

informatiko mugikorrean

jarduerak exekutatzeko

aplikazioa eta irakasleek

ikasleek egindako lanen

garapenaren jarraipena

egiteko aplikazioa.

Eduki kurrikular aldetik: arloka eta

zailtasunaren arabera

mailakatutako jarduera

sorta biltzen du. 6-12

adin bitartean arlo

bakoitzeko 45.000

ariketa sortu dira,

guztira, 225.000 ariketa

bost arlotan banatuta

Page 12: Hezkuntza eta Teknologia berriak

12

(Euskara, Gaztelania,

Ingelesa, Matematika eta

Ingurunea).

- Prozedura

Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta

ahalmena kontuan izanik

kontratu didaktikoa egingo da,

bertan, irakasleak ikaslearekin

batera adostuko du zer lan egin

behar duen (zenbat ariketa,

gainditu beharreko zailtasun

maila, denboralizazioa,…).

Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren

arabera landuko ditu aurrez

hitzartutako ariketak. Bitartean,

irakasleak lana gainbegiratuko

du eta behar duen laguntza

emango dio.

Dibertsifikatzea: aurrekoarekin

batera, behar bereziak dituzten

ikasleen jarraipenean edota

etorkinen hainbat beharretan ere

lagundu dezake proiektuak.

Ebaluazioa: ikasleak ariketak

egin ahala, aplikazioak zuzendu

egingo ditu; aldi bereko

zuzenketa da. Lana

bukatutakoan, ikasleak,

irakaslearekin batera,

jardueraren balorazioa egingo

du, zer zailtasun izan duen, eta

egiten duten balorazioaren

arabera, bien artean erabakiko

dute zein neurri hartu behar

dituzten eta zein lan konpromiso

ezarriko duten hurrengorako.

- Proiektuaren

funtzionamendua ikasgelan

Ikasgela arruntean

jarduteko sortu da.

Ikasle bakoitza bere

ordenagailuarekin

arituko da; ordenagailua

tamaina txikikoa eta

prezio merkekoa da.

Oraingoz, Lehen

Hezkuntzara zuzenduta

dago, hau da, 6-12 adin

bitartera. Denbora gutxi

barru 12-16 adin

bitartera ere zabalduko

da.

Sortutako 200.000

jarduera espezifiko landu

ahal izango dira Lehen

Hezkuntzako bost arlotan

(Euskara, Gaztelania,

Ingelesa, Matematika eta

Ingurunea).

Jarduera hauek

ordenatuak eta

sekuentziatuak egongo

dira.

Ikasle bakoitzari

dagozkion jarduerak

eskainiko zaizkio.

Jarduera hauen bidez

konpetentzien

garapenera bideratutako

aprendizaia puntualen

sistematizazioa lortu nahi

da.

Ikasleen auto-

erregulazioa eramatea

ahalbideratuko du.

Irakasleak ikaslearen eta

gelaren aprendizaiaren

jarraipen zuzena egin

ahal izango du.

Page 13: Hezkuntza eta Teknologia berriak

13

arraian irakurri daitekeen

elkarrizketa, Mariaren

Lagundiako irakasle bati

dago zuzenduta.

Ikastetxe hau, Donostiako

erdialdean dago kokatuta eta Haur

Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako

ikasleak hartzen ditu. Ikastetxea

kontzertatua eta erlijiosoa da.

Horrez gain, eraikuntzan

unibertsitateko ikasleen egoitza bat

dago.

Lehen esan bezala, Mariaren

Lagundiako irakasle bati egin diogu

elkarrizketa, lehen hezkuntzako

zuzendariari, hain zuzen. Gainera,

euskarako eta musikako irakaslea ere

bada.

1.- Zuen eskolan IKTrik erabiltzen al duzue? Zer IKT mota? Eta, noiztik?

Bai.

5. eta 6. mailan ikasleek ordenagailu eramangarri bana dute eta hauekin batera, arbela digitala erabiltzen dute. L.H.ko gela guztietan ordenagailu bat dago. Honetaz gain, ikastetxe osoak erabili

dezakeen informatika gela daukagu; baita sala gorria ere. Bertan kanoia erabiltzen da.

IKT guzti hauek orain dela 4-5urte

(sistematikoki) erabiltzen ditugu.

2.- Zein mailatan erabiltzen duzue?

Lehen esan bezala, L.H.ko maila guztiek lehen aipatutako IKTak erabili ohi dituzte.

3.- Arduradunen bat al duzue? Eta zein da zehazki, bere funtzioa?

Bai. Koordinatzaile bat daukagu. Bueno… hobeto esanda teknikari bat. Honek arazoren bat daukagun bakoitzean konpontzen laguntzen digu.

4.- Zein jarrera izan dute irakasleek Teknologia Berriak txertatzerako momentuan? Formakuntzaren bat behar izan dute? Horrela bada, zeinek eskaini die formakuntza hori?

Denetarik. Alde batetik, beharra. Gehienbat, gure egunerokotasunean erabiltzen dugunak. Beste batzuek, berriz, beldurrak. Beraientzako berria zein ezezaguna den gaia baita.

Azken finean, etengabe jaso dugn formakuntza denok behar izan dugu. Formakuntza, kristau eskolak eskaini digu, baita jaurlaritzak ere. Saio hauetan Power Pointa, Googleko tresnak,… erabiltzen erakutsi dizkigute.

5.- Ikasleek, zein jarrera izan dute?

Oso ona. Beraiek horietan ohituta baitaude. Arazo bakarra tresneria zaharra erabili dutenean izan da. Hauek, gaur eguneko hainbat abantailaz gain formatu berriak ez dituztelako.

J

Page 14: Hezkuntza eta Teknologia berriak

14

6.- Eta, gurasoek?

Gurasoen aldetik ez da arazorik egon; ezta internetik ez dutenekin ere. Hauetako asko gaizki sentitzen dira horrelako baliabidea beraien seme-alabei ezin eskaini dietelako. Hori dela eta, ikastetxean kazeta-guneetara joateko aukera dutela esaten zaie.

7.- Hezkuntza berezian ere teknologia berriak sartu al dituzue? Zeintzuk?

Bai. Ahal izan dugun guztia saiatu gara hezkuntza berezian teknologia berriak sartzen. Honetan ere, irakaslearen arabera egin da. Hau da, irakasle ausartek besteek baino erabilpen handiagoa eman diete teknologia berriei.

Lehen aipatutako baliabideak erabiltzen dituzte: ordenagailuak.

8.- IKT guztiak maiztasun berdinarekin erabiltzen al dituzue?

Astean behin, ordenagailuen gelara joaten dira. Gehienbat euskara eta ingeleseko ikasgaietan. Bertan, ariketa ezberdinak egiten saiatzen da: Informazioa bildu, ariketak, , idazlanak, hiztegi kontsulta…

9.- IKT zuen ikastetxeko antolakuntza asaldatu al du? Zein neurriraino?

Antolakuntzan ez, baina, azpiegituran, aldiz, bai; baita metodologian ere.

10.- Ikastetxearen ikasketa plana moldatu behar izan al duzue?

Ez, ikastetxearen ikasketa plana ez dugu moldatu behar izan.

Page 15: Hezkuntza eta Teknologia berriak

15

.

http://eu.wikipedia.org/wiki/IKT

2011- 03. IKT. [web orria on line].[sarrera data 2011-03-22]

http://www.aulatic.com/

Data ezezaguna. [web orria on line] [sarrera data 2011-03-22]

http://www.youtube.com/watch?v=ZJqYjAlQxBQ

2008-11-26. Hezkuntza 2.0.[web orria on line].[sarrera data 2011-03-21]

http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu

2008. Ikasys. [web orria on line].[sarrera data 2011-03-23]

http://www.hikhasi.com/artikulua/1693

2009 – 06. Hik hasi//aldizkaria. [web orria on line].[sarrera data 2011-03-23]

http://peremarques.pangea.org/ee.html

2009-04-20. Educación especial. [ sarrera data 2011-03-23]