28

K43 2005 09

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

Citation preview

Page 1: K43 2005 09
Page 2: K43 2005 09
Page 3: K43 2005 09

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Auzoz auzo 8

Bi hitzetan 11

Karenka 12

Udako argazkiak 14

Gizartia 16

Kulturia 18

Kirola 20

Historixa 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Uda amaitzear dugula, atzera begiratu eta une goxoak eta ederrakikusten ditugu aurtengo oporretan pasatutakoak. Horiek joanda, berrizere lanera, ohizko eginkizunetara bueltatu gara guztiok: lanera, ikaste-ra...

Kalaputxi ere bueltatu da, indarberrituta, herriko etxe guztietara aile-gatzen laugarren urtea izango duenaren bila. Eta jarraituko dugu izanziren eta izango diren kontuak errepasatzen, gogoratzen eta aurrera-tzen. Baina eginkizun horretarako zuen laguntza, zuen konplizidadeaeskatu nahi genuke berriz ere: Zerbaiti buruz idatz daitekeela uste badu-zue, argazki zaharrak badituzue, zorionak eman nahi badituzue...hemen-txe duzue Kalaputxi.

Kalbaixoak ere badatoz eta Kalaputxik herkide guztioi jaiak alaitasungiroan igarotzeko opa dizue.

E D I T O R I A L A

Page 4: K43 2005 09

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa ..........................943 60 3143

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)

IRAILA

1etik 4era Portillo (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

5tik 11ra Jabier Otxagabia

12tik 18ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

19tik 25ra Lon Apraiz

26tik 30era Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

URRIA

1 eta 2 Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

3tik 9ra Jabier Otxagabia

10etik 16ra Portillo (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

17tik 23ra Lon Apraiz

24tik 30era Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

Tel:

OTX

AG

AB

IA:6

89 5

8 57

59

APR

AIZ

: 630

05

50 9

7PO

RTI

LLO

-ZA

LDU

EGI:

669

26 2

2 01

Page 5: K43 2005 09

5zeuk esan

BATZUK NAHI DUTENA EGITEN DUTENEAN

Uda patxadan egoteko eta naturazgozatzeko sasoia da askorentzat. Mutri-kuko hirugarren hondartza leku apartada horretarako. Baina moilatik Buru-mendira iristeko egin duten pasabideanzehar joatean, zikinkeria artetik ibiltzeraderrigortuta egon gara egun batean baieta hurrengoan ere bai. Badirudi gauez“botilloia” edo antzeko zerbait egitendutenak ez direla kapaz bi metro gora-go Burumendiko etxeen aurrean dago-en kontenedorera eurek hustutako kris-talezko botila apurtuak, kokakola latak,pipa azalak e.a botatzeko. Eurak kapazez, eta, non daude inguru hori garbitze-ko ardura dutenak?

Hirugarren hondartza gainean, az-ken urteetan bezala, kartel dotore bate-an erabiltzaile guztion bizi kalitatea etaelkarbizitza hobetzeko, hondartzandauden zerbitzuak zeintzuk diren, ber-tan egin daitekeena eta ezin dena eginargi eta garbi azaltzen da. Zerbitzuenartean dutxa eta soroslearen irudiakikusten dira eta egin ezin direnen arteantxakurra dago. Kartela denek ikustendute, baina batzuk nahi dutena egitendute.

Esate baterako, azken urteetan ez dabertan sorosle bakar bat ere ibili. Soros-lerik ez, baina txakurrak ia-ia egunero,eta batzuetan ez bat, baizik eta bi, hirueta lau ere kontatu izan ditugu egun be-rean. Hain zaila al da kartelean ipintzenduena betetzea? Txakurren nagusi as-kok esango dute euren txakurrak pertso-na asko baino garbiagoak direla e.a. Etaegia da nagusi askok kaka jasotzen du-tela, baina egiten duten txixa? Imajinatutxakur batek zure ondoan dagoen harriahartu duela txixa lekutzat, eta egun oso-an behin eta berriro doala, eguzkipean,bertara txixa egitera. Edo jolasteko go-goa duela eta hondarra aztertzean zeuribotatzen dizula, edo zeure ondoan dabi-lela bainatzen. Bilatzera joan zaren lasai-tasuna pikutara joan zaizu.

“Nahi dudana egiten dut” lelopean,hirugarren hondartzara eskaileratan be-hera motorrarekin jaistea bururatzenzaio beste bati, eta ez eguraldi txarradagoen egun batean. Eguzkiaz eta hon-dartzaz gozatzera doan jende pila batbeherantz doan bitartean, berak moto-rra hartu eta kontrako bidea, gorantz,egiten du lasai-lasai, beste guztien izua-ren artetik.

Denok dakigu eskailera horiek ez di-rela motorrean ibiltzeko, denok dakigunbezala Erdiko Kalean, Frontoi Kalean etaantzekoetan ezin dela motorrarekin go-ra eta behera ibili kristoren abiadan etaizugarrizko zarata eginez. Baina hori ereegiten da eta jasan egin behar. Non da-go udaltzaingoa horrelakoak gertatzendirenean?

Eta amaitzeko, Samikollako Parkea,Egañaneko Frontoia, bertako aparkale-kura igotzeko eskailera sarrera eta de-nontzat diren leku irekietan botatzendiren zikinkeria eta kaka artean bizitzenjarraitu behar al dugu?

Uste dugu bai herritar bakoitzak baiudaletxeko arduradunek elkarbizitzahobetzeko eta herriaz gozatzeko goianaipatu bezalako egoeratan erantzukizu-na dugula eta hobetzen saiatu behardugula. Ea handik eta hemendik ihesikaedo behar ez direnak jasaten ibili beha-rrean, arrisku gutxiago, lasaiago eta gar-biago den Mutriku gaurtik eraikitzenhasten garen.

I.A.k Mutrikun bizitzen goza-tu nahi dugunon

izenean

ZORIONAK MUTRIKU!

Laster batean Babes Dikerako obrakhasiko omen dira. Berri hau entzun edoirakurri nuenean, halako poztasun han-dia somatu nuen neure barrenean. Gureametsa, gure gurasoena eta aurrekoenabete egingo da itxura guztien arabera,

eta hau, mutrikuarrok, oso pozgarria daguztiontzat.

Babes Dikea ez du inork kuestiona-tzen. Agian, ikuspuntu teknikoren batedo beste, baina egia esan guk gorabe-hera horietan ba ote dakigu ezer…. Gai-nera, Babes Dike hau aukeratu aurretikhainbat froga egin omen dira, ea ola-tuak geratzen diren, ea korrentak desa-gertzen diren…

Babes Dikea gizakian oinarritzen da,pertsonon segurtasuna du helburu etahorrek ez luke izan behar beste inolakosasi ilustraziorik. Horretaz gain, etorki-zunerako oinarria jartzen du, eta lagun-du ere bai, mutrikuarrok etorkizuneanzein herri mota nahiko genukeen eraba-ki dezagun.

Aipagarria eta zoriontzekoa da gaihonen inguruan mutrikuarrok izan du-gun batasun sena. Alderdiek, erakunde-ek eta herritarrek erakutsi duten bata-sun jokabidea txalogarria izan da etahorri esker, neurri haundi batean, ikusi-ko dugu Babes Dikea.

Aparta izan da bestalde Mutriku Bi-zirik Taldeak egin duen lana. Bere bitar-tez egin dira Babes Dikerako gestioak,bideratu dira hobekuntzak eta, ondo-rioz, ez da galduko hondartzarik, hobe-tu baizik. Piszina berria, pasealekuak…dira beste ekarpen interesgarriak.

Babes Dikea egiteko 25 hilabetekoepea jarri omen dute. Beraz, gauzak on-do badoaz, 2007ko Gabonetarako buka-tuko dira obrak. Bitarte horretan mutri-kuarrok, lasai eta errespeto osoz, geurearteko eztabaida bideratu behar genukePortu Berriaren inguruan. Izan dezakeenpotentzialitate guztia aztertu, sor ditza-keen onurak eta kalteak mahairatu,etorkizunean batzuk eta besteok ames-ten dugun herri tipologiaz hausnartueta herriratu daitezkeen alternatiba des-berdinen artean herriak berak erabaki.

Horra hor, bada, guztiontzako de-bereak. Entzun dut ezker abertzalea ha-sia dela langintza honetan.

M. Z.

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

Page 6: K43 2005 09

6 puri purixan

Iaz hemengo zenbait lagun Senegalera joan ziren hangoegoera ezagutzera. Orain senegaldarrak izan ditugu guremahaiaren inguruan beren egoeraren berri emateko. Hirulagun ditugu gurekin, bik ez dute paperik eta anonimota-suna gordetzeko eskatu digute, hirugarrena Omar Sene da.

Senegalen lan eskasia eta Europara egin dute jau-zia... bizitza berri bat bilatzera etorri gara hona, gu arran-tzaleak izan gara, han ere lan horretan aritzen ginenbaina han ez da asko irabazten eta familia handia duguaurrera ateratzeko (batek bi emazte eta hamabi seme-alaba ditu, besteak emaztea eta lau seme-alaba eta hiru-garrenak emaztea eta semea).

Han arrain asko dago baina azpiegiturarik ez... arrai-na kontserbatzeko arazo handiak daude, hango instala-zioak oso zaharkituta geratu baitira; argindarra edozeinmomentuan joaten da… ez gaude prestatuta.

Hona iritsita, gauzak ez dira desio bezala joan... pape-rak lortzea oso zail dago baina itxaropena dugu eta ezdugu etsiko. Bestalde, orain lan gutxien dagoen garaia daeta horrek ere nolabait eragiten du guregan baina ingu-ruan oso jende ona dugu eta babestuta sentitzen gara.

Gustura sentitzen dira Mutrikun... ni lehen Andalu-zian egondakoa naiz baina anaia hemen zegoen eta honaetorri nintzen. Ez naiz damutzen, oso jende jatorra aurki-tu dut Mutrikun, beti laguntzeko prest, beti animoakematen. Hori asko estimatzen da zure herritik hain urrutizaudenean. Jendearen harrera onaz gain hemengo lasai-tasuna gustatzen zaigu.

Ni Bermeoko itsasontzi batean nenbilen, han Senegalen.Hemengo itsasontzia izan arren hango soldata ordaintzenziguten, hau da, oso gutxi eta aurrera egin nahi banuenalde egiteko aukera baino ez nuen. Erabaki hori hartzeaoso gogorra da baina ez duzu beste erremediorik, familiaeta etxekoak aurrera atera nahi badituzu. Nire kezkanagusiena paperak lortzearena da, paperik gabe ez zarainor, ez duzu ezertarako aukerarik eta horrek oso larri-tzen nau. Inguruan lasai egoteko esaten didate, denbora-rekin lortuko ditudala baina loa galerazten dit arazoak.

Ni, berriz, paperak lortzeko irrikitan nago nire familiaikustera joan nahi dudalako.

Zaharrenak berrogeita hamar urte ditu eta besteakgazteak dira adina esan ez badigute ere... guretzatadina ez da garrantzitsua, ez diogu kasu handirik egitenhorri.

Senegaldik Mutrikura

Osasun kontua oso gaizki dago medikuaketa botikak ordaindu egin behar dira,

gaiso larriren bat baduzu akabo!

Gaur egun ohituta gaude etnia eta koloredesberdineko jendea gure artean ikusten.Egoera latza da beren herrian dutena, batzukgerrateetatik ihesi, besteak berriz laneskasiari aurre egin nahian... Europara jo duteeguneroko ogia irabazteko asmoz. Hona iritsieta egoera ez da uste zutena, hemen eretxakurrak oinutsik.

etorkizun bbila

Page 7: K43 2005 09

7puri purixan

Lanez gain etxebizitza aurkitzeko arazoak dituzte...ez da erraza etxea aurkitzea, guk Mutrikun Etxebiderenbidez lortu dugu, baina badago Ondarroan lan egitenduenik Durango eta Elorriora joan direnak bizitzera etahori azkenean oso nekosoa izaten da.

Hemengo ohituretara ere eginda daude... guretzatgogorrena klima da, hotz handia egiten du hemen. Ni goi-zeko lauretan eta bostetan joaten naiz Ondarrura lanera,bizikletan… Aurten egin duen neguarekin… gorriak ikusiditut! Senegalen hotz handiena egiten duenean hama-bost gradu izaten dira; hemen berriz... Ekaina, uztaila etaabuztuan izaten dira euriak han, eta egiten duenean izu-garria botatzen du baina hamar minutura atertu eta ez duematen euria egin duenik ere. Ez du euri asko egiten etahorrek ur eskasia dakar berarekin. Ura gauza estimagarriada guretzat, urrea bezala zaintzen dugu; hemen, berriz,kanilari eman eta nahi adina ateratzen da.

Hemengo janaria ere gustukoa dugu, marmitakoa... bainagure etxeetan hango erara jaten dugu, gure sukaldaritzaegiten dugu.

Ohiturez gain erlijioa ere oso gogoan dute... musul-manak gara eta gure errezu eta ohiturekin jarraitzendugu, ez dugu inolako arazorik.

Munduaren berri izatea garrantzitsua... Senegal herriikusgarria da eta bertara doazenak oso gustura sentitu izandira bertakoekin. Egia da hiriko eta herrietako bizimoduakguztiz desberdinak direla, hemen bezala, baina gure etxee-tako ateak zabalik daude joan nahi duenarentzat.

Kultura desberdinak ezagutzea oso aberasgarria dadenontzat.

Oso gustukoa dugu hemengoekin hitz egitea, asko ikas-ten dugu. Zure herritik kanpo ateratzea oso garratza daeta ikaragarri estimatzen dugu hemen jasotzen dugunelkartasuna. Gu lanera etorri gara eta beharrezkoa dugujendeak gu ulertzea eta era berean gu laguntzea, lanadela, etxebizitza dela...

Animo eta eutsi goiari!

Ikaragarri estimatzen dugu hemenjasotzen dugun elkartasuna!

Arrantza kontua betidanik ezagutudugu eta gustukoa dugu itsasoko

lana!

Page 8: K43 2005 09

Hor dugu itsasoari karenka begira ira-ganean Urkamendi izena omen zuen men-dixkaren gainean tinko, Laranga, Olaba-rrieta eta Ibiri baserri auzoen erdialdean.Mutriku herria bere altzoan eztiki hartzendu, zainduz bezala, inolako gaitzik gertaez dakion edo. Batzuek 1574 urte inguruanere kokatu arren, lehen agiri idatzi fidaga-rria 1596koa da; bertan 1588tik baselizadeseginda omen zegoela eta berreraikitze-ko erabakia aipatzen delarik. Garai hartan,batzuetan baseliza eta bestetan gurutze-toki bezala izendatzen dute. Gurutze-to-kiak santu edota gurutze baten irudia zu-ten eta herrietako sarrera-irteeretan nahizbide bazterretan egon ohi ziren otoitz-lekuxumeak izaten ziren.

1625eko agiri batek, ostera, zera dio:“Maiako Kalbario mendiko baseliza, ingu-

ruan etxaldea du, zaintzailea eta mezaematen da” (1). Bi mende geroago, bestebatean, Maiako baseliza bezala ageri zai-gu. Zaintzailerik, serorarik izan zuen.1728an, adibidez, bertako serora zen AnaBasurko hil zen eta udal agintariek KlaraBidaburu izendatu zuten haren ordezko.1770 urteko azaroan Iruñeko gotzainak,gutun baten bidez, herriko baselizak elizki-zunetarako ixtea, serorak kentzea eta be-raietan zeudekeen ondasunen zerrendaegiteko agindu zuen. Parrokiako erretorezen Joseph Azilona jaunak, irtenbidea aur-kitu nahian, garrantzitsuenen aldeko arra-zoiak azaldu zituen guztiak itxi ez zitzaten.Kalbariokoa, urrun egoteaz gain, balio gu-txikotzat hartzen zuten, nonbait, eta itxibeharrekoen artean zegoen. Ondasunenzerrendak ere oso xumea zela agertzen di-gu; doi-doi elizkizunetarako behar zirenjantzi zein bitxien jabe baino ez zelarik. Ix-teko agindua, nolanahi ere, ez zen hiru ur-te beranduago arte bete.

Aginduak agindu, arrantzaleek guru-tziltzatuarenganako betidanik izandako

8 auzoz auzo

KALBARIO ETA MAIAKjai hutsak baino zerbait sakonago

Kalbarioko baselizakantzinatik, baina eraberezian azken bimendeotan,mutrikuarrongansortzen duenerakarpena osoberezia dela esatea ezdago zalantzanjartzerik. Behinolaelizatxoa izanik ere,ez du, horregatik,beragana xamurkihurbilduko zenmaitalerik falta izan.Nekazari nahizarrantzale, barne-barnean zeramatenbizimodu gogorhartan babesa etaitxaropena ematenzien gurutziltzatua.Hamaika bihotzsamurtuko zenitsasoetako edozeinbazterretan edotaetxe zokotanmaitasunez beratazgogoratzean. Ezagintarien erabakiak,ez zoritxarrekogertakariak, ez diraherritarrengandikezagutu duenmaitasun sakonazapuzteko gauzaizan. Horra hor egiahorren aitorpenikgarbiena.

“Betidanik debozio berezia

izan diogu...” (1869)

Page 9: K43 2005 09

debozio zein miresmenhandiak ez ziren ez ma-kaldu eta, etsi ordez,hor iraun zuten, neka-gaitz, lanean, Kalbario-ko baselizaren ateak be-rriro zabalik ikusi arte.Horrela, 1816ko aben-duan, “arrantza ontziakportu honetara gidatueta zuzentzeko beha-rrezkoa ikusten denez..”argudiatuz, herrikoarrantzaleen kofradiakgotzaindegiari baselizabere kontura konpon-tzeko baimena eskatuzion berriro ere mezaospatu ahal izan zedin.Urte batzuk geroago,Iruñeko gotzainak egin-dako bisita batean ego-era kaxkarrean ikusiomen zuenez, “meza os-patzeko behar adinakoduintasunik betetzen ez duela eta..” berriro ere ixtekoagindu zuen. Edonola ere, arrantzaleak ez omen zeudenberaien zaintzailearen auzia bere horretan horren errazuzteko prest eta, 1869ko uztailaren 5ean, berriro ere, Mu-trikuko arrantzaleen kofradiako buru zen Jose AntonioItuartek gutuna zuzendu zion oraingoan Gasteizko go-tzainari (elizbarrutia ordurako eskualdatuta baitzegoen),ospakizunetarako berriro zabal zezaten arrazoiak azal-duz. ”Betidanik debozio berezia izan diogu..”, ”itsasorairtetean guztiok bere eskuetan jartzen gara eta, aurrezaurre dugunez, gidatzen gaitu..”, “etxeratzean otoitzakzuzentzen dizkiogu eta era berezian ekaitzenpean gau-denean..”, beraz, “azkenaldiko konponketek berriro me-za emateko egoera egokian jarri dutenez, baimena emandezazula“. Baiezkoa eman eta, handik hilabetera, mezakematearekin batera bedeinkatu zen, jende ugari bilduta-ko ospakizunean.

Urte batzuk beranduago, 1886an, Kalbarioko ospaki-zunei indar handiagoa eman nahian, Gurutz Bidea egite-ko baimena eskatu zuen Parrokiak. Diotenez, 1872 eta1873 bitartean, bigarren karlistada aldian, bonbardake-ten beldurrez, portuan sare konponketan jardun ohi zu-ten emakumeak treinak gurdietan bildu eta Kalbario-rantz abiatzen ziren beren lana babesean burutzera.

Eraikuntzari dagokionez, arestian esan bezala, jato-rrizkoa xumea zen, gaur egun aldareak eta sakristiak har-tzen dutena baino ez. 1907ko martxoaren 31an, Pazkogauez, zorigaiztoko sute batek guztiz deseginda utzizuen. Herritar andana, gizon zein emakume, arrantzalenahiz baserritar, nekagaitz aritu zen auzolanean. Beran-duago, hala ere, lanak profesionalen esku trebeagoetanutzi zituzten. Parrokiak diru bilketa jarri zuen abian eta,esan behar, herriak bere egin zuen Kalbarioko baselizakiraun zezan erantzun bikaina emanez. Maixa baserrikoJuan Jose Txurrukak baseliza inguruko lurrak eskaini zi-tuen handiagoa egin ahal izan zezaten. Horrela, lehenzen elizatxoari barnealde berria erantsi zioten, aurrekoaaldare eta sakristia bezala utzita. Eskailerak jarrita, aldeberria zaharrarekin lotu, aldare berriari aurrealdean bur-dinazko hesitxoa jarri, sarrera nagusiaren gainean koruaeta eskuinaldean bertarako eskailerak egin zituzten. Oro-bat, beste bi sarrera txikiago ere egin zizkioten elizari ez-

9auzoz auzo

KO GURUTZE SANTUA

1596an lehenengo agiria:

berreraikitzeko erabakia

Page 10: K43 2005 09

10 auzoz auzo

ker-eskuin hegaletan, orain urte gutxi desagertuak. Bero-rietan, 1909. urtean ur bedeinkatu pontetxoak ere jarri zi-tuzten. Urte berean, alboetan Sta. Elena eta Mª Magdale-naren aldaretxoak ere jarri zituzten. Bi urtez luzatu zirenlanak.

1909ko Kalbario jaietarako aste gutxi batzuk besterikgeratzen ez zirela, lanak bukatzear zeudela, berriro ereGurutz Bidea berreskuratzeko eta alde berrian kanpai be-rria jartzeko eskaerak luzatu zituzten. 1924. urtean, gauregun horren adierazgarri egiten duen aterpea gehitu zi-tzaion. Urteen joanean konponketa zein aldaketa ezber-din ugari ezagutu ditu barruak zein kanpoak, orain duenitxura ezin bikainagora heldu arte. Horietan azkena1996an izan zen.

Urteetan izandako bilakaera hau ez da, ordea, beste-rik gabe gertatu. Fede handiko kide batzuek, zaintzaegokia eskaintzeaz batera debozioak ere sendo iraun ze-zan arduratuta, urteetan lan eskerga egiten ari den ko-fradia sortu zuten. Hamaika lagunek jardun du, harrezke-ro, denbora luzez lan isilean, kezka eta buruhauste ugaribereganatuz, baselizak zein bertako jaiek urteetan gerozeta indartsuago iraun dezaten. Eman du, bai, fruiturik,alafede! Urte askotan arrantzaleen partaidetza ugariaizanik ere, gaur egun, bizimoduaren aldaketaren seinale,inguruetako baserritarrak dira bertako ia kide guztiak.

Ezin gogora ekarri gabe utzi, bestalde, datorren urte-an 60 urte beteko dituen 1946.urteko zorigaitzeko Kalba-rio egun hura. Gertatutako istripu izugarria baselizarenhistoriari betiko estu lotuta geratuko da. Egun goibel har-tan euri langarra ari zuen eta, beti bezala, jendetza han-dia goialdean. Ametza tabernako jabeak 10 bidaiarien-tzat edo izan zitekeen auto ekarri berri handiarekin igoziren. Itzulerakoan eliza ondoko zabalgunean jendea har-tu eta, bidaiariz beterik, han abiatu zen herrirantz; tama-

lez, abiatu eta metro gutxitara, ustez, eskuinaldeko gur-pilak bide bazterrean katigatu eta ateratzeko ahalegine-an, maldan behera iraulka erori zen. Sei hildako eta hain-bat zauritu utzi zituen. Udaletxeko idazkari zen RamonOlaizola eta bere alaba Leonor, Leizarrengo Agustin Agi-rre, Mª Carmen eta Francisco Lekube anai-arreba gazteaketa autoaren gidaria zen ametzaneko Eugenio Zubizarre-ta izan ziren hildakoak. Kolpe ikaragarria izan zen herria-rentzat.

XIX. mendearen azken laurdenaz geroztik, arrantzale-ek jai hauek izan dituzte, ia oraintsu arte, beren hegalu-zearen harrapaketa kanpainaren jomuga. Horren kariaz,irailaren 14an, egunsentiko lehen argi printzez geroztik,herriko dozenaka txalupetako jabe, lankide zein txalupa-mutil, familiakoekin batera, ontziaren izenean ateratakomezaren inguruan bildu izan dira harrapaketengatik es-kerrak eman nahiz hurrengoak hobeak izan zitezen la-guntza eskatzeko. Ondoren armadoreek beretarrei eskai-nitako jan-edanez bapo aseta, kontu amaiezin, kantu etaalgaraz bizi izan dute eguerdi bitartea. Beste horrenbestenekazariek ere, urteko uztagatik eta familietan joanda-koen aldeko mezaren ondoren, denbora luzez ikusi gabe-ko adiskideak agurtzeko zein honetaz eta hartaz berrike-ta franko egiteko parada ezin hobea gertatzen zaielarik.

Lehen bezala, orain ere, miraria egiten darrai Kalba-rioko Kristoak. Urtero, pentsaera zein sentipen, askotanhain desberdinetakoak garen herritarron bilgune eder etaalai bihurtzea lortzen baitu denon gozamenerako.

INFORMAZIO ITURRIAK:

1- Compendio historial deGuipuzcoa. Lope Martinez deIsasti.

• Ermitas de Gipuzkoa. An-txon Aguirre Sorondo, Koldo Li-zarralde. Barandiaran Fundazioa

• Mutrikuko Parrokiako Artxi-bategia

JOSE ANGEL LIZARDI

1728an Ana Basurko serora hil zen etaKlara Bidaburuk ordezkatu zuen

Page 11: K43 2005 09

11bi hitzetan

BOISEKO jaialdia

Bost urtero ospatzen da JAIALDIA Estatu Batuetako Idahoko Boisen eta aurtengoan mutrikuarrak ere hantxeizan dira. Udalaren eta Jaurlaritzaren laguntzatxo batzuk izanda, beraiek ordaindu dute bidaia eta bertakoegoitza, berriz, jaialdiaren antolatzaileek. Euskal Etxearen eta Jaialdiaren antolaketaren arduran, ama Aran-tzamendi baserrikoa zuen Julian Lete.

Duela zazpi urte Mutrikuko soka tira taldea munduko txapelketetara joanda, astebete pasatu zuten Boisenoporretan. Orduantxe hartu zuten bi urte geroago izango zen Jaialdian izateko konpromisoa. Eta hantxe izanziren bi urte beranduago, duela bost urte. Aurten, hortaz, bigarren aldia Boiseko Jaialdian, bost egun irautenduen euskal jaian.

Malen egunean Goiko plazan egiten duten erakustaldiaren antzekoa egin zuten Boiseko amerikar-euskalduneneta hara bisitan joandako hamaika euskalzaleren aurrean. Ordubetean jardun zuten bildutako lau mila ikusle-en gozamenerako eta horiengandik jasotako txalo zaparradak izugarriak izan ziren. Mutrikuarrekin batera,Galdakaoko dantzariak, Ostolaza eta Goenatxo harrijasotzaileak, Azurmendi, Arrospide eta Larretxea aizkola-riak eta Ajuria eta Enbeita bertsolariak ere izan ziren itsasoaren alde honetako euskaldunen ordezkari.

Bitxikeria moduan, lau lauren kontra egindako tiraldian Boiseko futbol-amerikar taldekoen aurkako saioa izanzen, mutrikuarrak amerikarrei nagusituta.

Hurrengo Jaialdiari buruz galdetuta, soka tira taldeko lagunek esan digute polita litzatekeela berriz joatea. Ea,bada, bost urte barru gure herriaren izena berriz ailegatzen den Boiseraino.

BERTANen 1000 euroko zozketa

Azken urteotan, BERTAN dendarien elkarteak herri-tarrentzat antolatzen dituen ekintzen artean, beste-ak beste uda partean 1000 euroko zozketa izaten da.Elkarteko kide diren dendetako erosleen artean,beraien fideltasuna nolabait saritzeko egiten dutenzozketa honek herritarren artean ilusiotxoa zabal-tzen du eta saridunari poz ederra ematen!

Izan ere saria gustagarria baita oso, bestela galdetuaurtengo saritua izan den Maite Astigarraga Odrio-zolari.

Kalbaixotako BERTSO JAIALDIA

Bertso eskolako-ek adierazi digu-tenez, irailaren10ean BertsoJaialdia izango daMiruaitz Pilotale-kuan, gauekohamar eta erdie-tatik aurrera.Oholtzara igoko diren bertsolariak, Lizaso,Egaña, Iturriaga, Irazu eta Xabier Astigarragamutrikuarra; gai-jartzaile, Aitzol Astigarraga.

Nagusiek hiru euro eta hamasei urte azpikoekeuro bat ordaindu beharko dute ikuskizunbikain honetaz gozatzeko. Hortaz, Kalbaixojaien aurreko zapatuan hitzordua jarrita dagoherriko bertsozaleentzat.

Page 12: K43 2005 09

karenka12

Noiz erne zitzaizun apaiz boka-zioa, Felix?Uste dut lehenengo etxean ikusita-koa izan zela: elizara etortzen gi-nen… Nire bizitza osoak elizarekinzerikusia izan du: ikasi ere mojetanikasi nuen San Migelen… Hortik, gu-txi gorabehera, horrelako giro batizan dut eta horren barruan, ba,apaiz bat etorri zen Mutrikura kon-bibentzia edo elkarbizitza saio bate-ra eta bere esperientzia kontatuzuen: zer egiten zuen egunero eta…Gustatu egin zitzaidan. Nik, orduan,hamar-hamaika urte neuzkan; umeanintzen. Ni harritu egin ninduen,oso gazte ikusten nuen, oso alaiazen, alaitasun berezi bat zerion, be-rritsua, ez zen isiltzen… Gauza askozeuzkan kontatzeko. Berak azaldu-tako bizimodua gustatu zitzaidanezeta bera ere misiolaria zenez… Mo-mentu hartan eta adin harekin suhil-tzaile bat etorri izan balitz ere igoalgustatuko zitzaidan, baina gure bizi-tzan badira horrelako momentu ba-tzuk zerbait sortarazten dutenak etanik uste dut momentu hartan piztuzela kandelatxo bat nire barruan,eta apaiz izan nahi nuela pentsatunuen. Poliki-poliki, gero, nire fedeaeta oinarri haiek sakondu egin ziren.

Etxekoen babesa izan duzu, ez-

ta?Etxean pozik eta horrelako “zerbai-tekin” ikusi nindutenez ez zidatenezetzik esan; hamabost urterekin Te-ruelera joan nintzen PauldarrenIkastetxe batera. Familiak beti lagunegin izan dit; eta, egia esan, guraso-en jarrera nahiko garrantzitsua iza-ten da.

Zu Apaiz Pauldarra zara, zein dadiferentzia?Apaiz Pauldarrak komunidadean bi-zi gara, kongregazio bat osatzen du-gu eta zenbait eginkizunen artean(parrokietan, irakaskuntzan, Karida-deko Ahizpekin,p r e s o n d e g i e -tan…) misio lu-rraldeak ere ba-ditugu gure ar-durapean. Bostmila inguruizango garaPauldarrak mun-du osoan.

Misiolari izate-ak erakarriizan zaitu ume-tatik, kontagu-zu…M i s i o e t a r a k ogauza hori ba-

rruan izan dut betidanik; txikitatiknuen ideia hori. Esan zidaten Hon-durasen gutako misiolari bat osasu-nez gaizki dabilela eta apaiz bat be-har dutela han, eta ea bertara joan-go naizen. Eta ni gustura baino gus-turago joango naiz. Orain dela ha-mar urte bi aldiz izan nintzen bertaneta ezagutzen dut inguru hura. Pa-

Felix Mariezkurrena, APAIZ PAULDARRA

2004ko abenduaren 11an apaiz egin zen eta hurren-go egunean eman zuen Meza Berria MutrikukoParrokian. 33 urte ditu San Vicente de Paulen jarrai-tzaile honek. Bost urte eman ditu Barakaldon Paul-darren Ikastetxean eskolak ematen eta urtebete,berriz, bertako parrokia batean apaiz lanetan.Hurrengo pausuek, ordea, urrutira eramango dute;izan ere, guk aldizkaria eskuetan izan aurretik, irai-laren 5ean aterako baita Honduras aldera, misiolari.

“Hamabost urterekin Pauldarren Ikastetxe batera

joan nintzen Teruelera“

Page 13: K43 2005 09

rrokia batean hiru apaiz egongo ga-ra eta hiruron artean ehun eta be-rrogeita hamarren bat kristau komu-nitateren ardura eramango dugu:ezkontza, bataio, hileta, mezak etaabar.

Baditugu han “Delegados de la Pala-bra” deritzegun arduradun sekularbatzuk eta eurek egiten dute bitar-teko lana. Bestela, ezinezkoa izangolitzateke guztiengana iristea, jakina!Dena antolatuta dago eta eurek ba-dakite noiz joango zaien apaiza. Hanbatetik bestera joateko, askotan,zaldiz edo oinez edo kaiuko izenekopiraguetan egin behar izaten da.

Fede aldetik ez ezik, ekonomikokidituzten beharrei ere erantzutensaiatzen gara. Han beste kontu ga-rrantzitsu bat osasuna da eta, horre-tan, zorionez, gurekin ditugu Medi-cus Mundi erakundeko sendagileak.

Ez al dizu inork esan hemen ereapaizak behar ditugula eta geldi-tzeko?Ez, ez. Ni Kongregazioaren esaneta-ra nago eta Kongregazioak berakerabakitzen du non zer behar den.Bost urtetan egon naiz ikastetxe ba-tean eta urtebetean parrokia bate-an. Orain Hondurasen daukagun mi-sio lurraldean apaiz bat behar duteeta haraxe noa irailaren 5ean. Beha-rrak daudenean erantzuna eman be-har zaie, eta nigan pentsatu dute ha-ra joateko.

Nola eragingo die globalizazioakerlijioei?

Nire ustez, globalizazio politikoaetorri da, ekonomikoa ere bai; orain-dik egin ez dena pertsonen artekoada. Erlijioaren inguruan ere badaudenolabaiteko saiakerak. Vatikanoko IIKontzilioak zioen pertsona guztien-gan dagoela Jainkoaren nahia etaerrespetatu egin behar ditugula de-nak, bai Budismoarenak, bai Hin-duismoarenak… Azkenean denok arigara Jainkoaz hitz egiten. Kontua ezda denok berdinak izatea, ez; bakoi-tzak bere berezitasunak dauzka. Bai-na hor dauzkagu: Taizé (herrialdeguztietako sinistunak elkartzen di-tuena); hor daukagu ekumenismoa-ren aldeko lana; interkonfesioa, ba-tez ere Ratzingerrek bultzatu zuenaaurreko Aita Santuaren garaian; AitaSantua eta Dalai Lama elkarrekinikusi izan ditugu sarritan… “Beneta-ko erlijioa neurea da eta besteakez”; hori gaindituta dago! Lehenagoesaten zen: ”Elizatik kanpo ez dago

s a l b a m e n i k ” .Baina hori Lehe-nengo Kontzilio-akoa da. Biga-rrenak esaten du“Toki guztietanpertsona guz-tiek Jainkoaren-

ganako bideak topa ditzakete, etabide horietan denak dira zilegi”.Azken finean, pertsonak barruan da-rama Jainkoaren sinestea; hori per-tsonaren esperientzian oso barrukoada. Badaude sinesten ez dutenakere, baina sinistunen artean galde-rak sortzen dira: zertara nator? Zeregin behar dut?... Eta erlijioak adie-razpen bat ematen dio pertsonari,zergatik diren gauzak eta hori dena.Orduan, erlijioa galdera horiei eran-tzun bat emateko irtenbidea da. Per-tsonak badauka bere barruan nola-baiteko handitasun bat baina desku-britu egin behar du.

Bukatzeko, zein da zabaldu nahizenukeen mezua?Bizitzan izan gaitezela, batez ere,naturalak eta, kristauak baldin baga-ra, besteek ikus dezatela gure bizi-tzak zentzu bat daukala, bizitzanzerbaitetarako gaudela; eta horrekinbatera esango nuke ez dugula bel-durrik izan behar lasai-lasai zer ga-ren agertzeko. Hori besteei kanpora-tzea behar-beharrezkoa da; gure ba-loreak besteei ematea… Taldetxobat bakarrik hasi zen eta orain begi-ra zenbat garen!

karenka 13

“Hamar urte geroago,Honduraseraitzuliko naiz”

Pertsonak bere barruko handitasuna deskubritu behar du.”

Page 14: K43 2005 09
Page 15: K43 2005 09
Page 16: K43 2005 09

16 gizartea

· Gorputz perfektuei buruz zer deritzozu?Gorputz perfekturik ez da existitzen! Aldizkari eta telebistanagertzen diren neska-mutilek fikziozkoak dirudite; operaziozbeteak... Zaren bezalakoa izanda perfektua zarela pentsatubehar duzu.

· Zer iruditzen zaizu lodiak modelu kontuetan aritzea?Ordua zen jada lodiak ere tartetxo bat izateko modan! Gukere eskubidea dugu ederrak sentitzeko beste begi batzuenaurrean. Baina oraindik diseinatzaile handien begi ona faltazaigu. Ez dut ulertzen zergatik ez duten guretzako arroparikegiten. Askoz ere jende lodiagoa dago pasareletan agertzendiren eskeleto ibiltariak baino.

· Beti konforme egon al zara zure gorputzarekin?EZ! Orain dela gutxira arte ez dut ispilura begiratu nahi izan.Beti izan ditut konplexu oso handiak; nire lagunak ni bainoargalagoak izan dira eta mutil bat gustatzen zaizunean betipentsatzen duzu beste neska argalago batekin joango delazurekin baino lehenago. Baina orain ez diet inolako inbidiariknire lagunei, ezta beste neskei ere.

· Dietarik egin al duzu inoiz? Zerbait lortu al duzu horrenbitartez?Noski egin ditudala! Baina emaitza onik inoiz ere ez. Dieta bategiteko konstantea izan behar zara eta nik ezin dut. Nork utziahal dio txokolatea jateari? Nik behintzat ez. Oso zaila da die-tak mantentzea eta beti zure gorputza zaintzen ibiltzea. Die-tak egiten dituen jendea ez da pozik bizi. Nik nahi dudana egi-ten dut, pasatu gabe noski, eta oso pozik bizi naiz.

· Kritikarik jaso al duzu inoiz? Nola sentitu zara kasuhorietan?Noiz edo noiz entzun izan dut kritikaren bat. Lehen oso gaiz-ki sentiarazten ninduten baina orain ez diet jaramonik egiten.Era honetako kritika batekin mintzeko gai den pertsona bat ezda pertsona. Nire ustetan, beraiek dira arazoa duten bakarraketa beste norbaitekin ordaintzeko premia izaten dute.

· Osasuna arazoa izan al da zuretzat?Ez beti, baina orain bai. Aspalditik belaunetan arazoa dut etapisu hau guztia irabazteak ez dit bat ere mesede egin. Horre-gatik bakarrik nahiko nuke argaldu, bestela ez. Gainera, niribeti gustatu izan zait kirola eta orain dela urte batzuetatikezin dut ezer egin.

· Nolako esperientzia izan da egutegian biluzik agertze-arena?SEKULAKOA!!!! Ez nuen inolako lotsarik pasatu. Aurretik eza-gutzen ginen denok eta konfiantza handia geneukan, beraz,dena jai giroan egin zen. Oso esperientzia polita izan zen etaez dut sekula ahaztuko. Gainera, nik eta beste bost neskakegindako lan honekin anorexia eta bulimia duten pertsoneilaguntzen ari gara eta horrek gehiago balio dit.

· Bizi izandako zein esperientzia duzu gogokoen? Errepi-katuko zenuke?Madrileko SIMM aretoan igaro nituen lau egunak. Lagunakberriz ikusteko aukera izan nuen eta jende famatu berri askoezagutzeko aukera. Gainera, desfileetan ez genuen bestemodelo argal guztiak joaten diren bezala desfilatu behar.Gurea jai hutsa zen. Musika talde kubatar bat etorri zen etaguk horren martxan egin behar genuen dantzan. Mundu guz-tia harrituta gelditzen zen gurekin. Baina jaia ez zen hor gel-

Lodiak eremoda-munduan

Azkenaldian gorputz perfektuaren ideia aldebatera utzi eta moda estetikoa gizarte osora

zabaldu da

Jone Etxaniz, Mutrikuko Institutuko ikasle ohia, moda-munduan murgildu da orain dela gutxi, taila handiko-en modan, hain zuzen, eta dagoeneko hainbat ekimenetan parte hartu du. Horien artean aipagarriena bilu-

zik egindako egutegia izan da, nolabaiteko arrakasta ekarri diona. Hona hemen berak zer kontatu digun.

“Irailean beste desfile batzuk egin beharditu Madrilen”

“Nork utzi ahal dio txokolatea jateari?”

Page 17: K43 2005 09

17gizartea

ditzen. Gauero modelo guztiok gera-tzen ginen jaia jarraitzeko eta Madrile-ko paraje ugari ezagutzeko aukera izannuen.

· Moda mundua zer da zuretzat:hobbia hala lana?Orain arte behintzat hobbia da, bainaegunen batean nire lana izatea esperodut. Nire ametsa izango litzateke, bene-tan gustokoen dudan gauza baita.

· Aurrera begira ba al duzu inolakoegitasmorik?

Bai, diseinatzaile argentinar batekin arinaiz lanean arropa katalogo baterako,jada bigarrena. Laster Angel Alkainaktorearekin sketch bat egingo dut etaoso urduri nago!! Eta irailean Madrilerabueltatu behar naiz beste desfile batzukegitera. Nahiago izango nuke lan gehia-go izatea baina ezin da. Ikusteko dagooraindik...

GORPUTZPERFEKTUAREN ARAZOAK

Elikabideari dagoz-kion arazoak, ano-rexia eta bulimiabereziki, gizakia-ren historia osoanzehar agertu direnarren, gaur egunsekulako kezkaharrotu dute, egu-netik egunera ohi-koagoak bihurtubaitzaizkigu. Egun-go edertasun-ere-duak geroz etagorputz lirainagoaezartzen du etajende asko beregorputzaren zerbi-tzura jartzearen

truk, berebiziko irabaziak eragitendituzten era guztietako produktu die-tetikoek inbaditu dute merkatua.Honelako arazoek askozaz ere eraginhandiago dute emakumeengan gizo-nezkoengan baino eta egunetik egu-nera pertsona gazteagotan agertzenari da.Anorexia ez da bakarrik gizentzekobeldurrez jateari uztea, nork bereburua ez onartzea ere bada. Argalta-suna, zoriontasuna eta perfekzioabilatzeari lotzen zaionez, hori lortzeagaitza duten pertsonek elikagaienkopurua murriztu egiten dute. Gaixo-tasuna aurrera doala, gaixoak lodiegiikusten du bere burua. Erdi barauriksekulako-betekadak (ondoren, nahita

eraginiko okada eta guzti) tartekatuegiten dira. Argaltzeko produktuaketa beherakoa probokatzekoak hartuedota gehiegiko ariketa fisikoa egitenda, berealdiko hondamen fisiko etaorganikoan amilduz. Anorexia-egoeralarrietan, pisu-galera latz eta desnutri-zio larri-larriak agertzen dira: ile gal-tzea, larruazal leho eta ubeldua etamota askotako arazo hormonalak:amenorrea (hilekorik ez da agertzen),hipotermia (udan bertan ere gaixoahotzak dago), idorreria eta beharbaino lehenagoko betekadak, besteakbeste.Bulimiak bere buruarekin konformeez dauden eta jakiaz eta pisuaz obse-sioa duten pertsonengan du eragina.Bulimikoak berebiziko elikagai-piloakirensten ditu oso denbora-tarte labu-rretan, baina berehala ezartzen dituz-te orekatzeko metodoak: okadak,egundoko jarduera neketsua... Bete-kadak eta okadak ezkutuan gertatzendira, gaixoak bizitza bikoitza egitenduelako. Libratzeko zein argaltzekobotiken erabilera eguneroko kontuada. Anorexiarekin gertatzen ez denbezala, bulimikoen itxura osasuntsuada gehienetan, arazoa kanpotik hau-tematea benetan zaila da. Bulimiarenondoriozko okadek listu-guruinentamaina handitzea, hortzetako esmal-tea hondatzea, odol-okadak, bihotze-rreak eta deshidratazioa ekartzendituzte, besteak beste. Betekada etaokadak latzak baldin badira, kasurik

okerrenean, esofagoaren urraketa etaurdailaren hausketa gerta daiteke.Bai batean bai bestean ere, gaixoakadina zergati aurki litezke, era guztie-takoak. Gaixotasun horien hasieran,nerabezaroan gertatzen diren aldake-ta anatomiko-fisiologikoak ez onar-tzearekin ere lotu izan da: pisu-gehi-tze azkarra, bizitzan aldaketa latzak,itxura fisikoarekiko konplexuak... Ara-zoak zergati bat baino gehiago ditue-nez, dagozkien neurriak aplikatubehar dira: beharrezkoa denean, pisuaberriro handitzeko plana, psikoterapiapertsonal edota familiarra eta zenbaitkasutan, botikak hartzea. Gaixotasunhauek sendatzeko oso garrantzitsuada gaixotasunaz garaiz jabetzea eta,susmoren bat izanez gero, medikua-rengana jotzea. Sendabidea luzea da,aditu oso espezializatuen laguntzabehar da eta babes osoa familia etainguruko pertsonen aldetik. Hau da,ezinbestekoa da familiaren berotasu-na gaixoa sendatzeko prozesuanzehar. Helburua gaitzak jotako pertso-nak bere baloreetan oinarritutakonortasuna garatzea da, kulturakoestereotipoetatik ihes eginda.

LEIRE RODRIGUEZ(Hizki Marrazki Olgeta 2005, DBHO; Erreportajea-1. saria)

LABUR

ERANTZUTEKOAK

Zure taila: 50

Oinetako taila: 45

Prakak ala gona nahiago:prakak

Pasarela gainean ala beheannahiago: gainean

Itxura garrantzitsua al da:bai

Mutilak nolakoak: kariñosoak

Miss izateko asmorik: noski

Amets bat: munduko pasarelagarrantzitsuenetan lan egitea

Page 18: K43 2005 09

kulturia18

Hirurogeita hamabi urteko alarguna zara eta egin berri duzun koadrila-rekin edozertara apuntatzen? Ikasten dabilen gaztea haiz eta urrira arteoporrak? Iparramerikako filme komertzialak ikusteaz aspertuta zaudeeta gustura ikusiko zenuke beste kultura eta lurraldeetako zinema? Halabada, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia iraileko zure planik onenaizan daiteke.

A zer zortea dugun zinema biziki atse-gin dugun mutrikuarrok. Izan ere, etxe-tik bi urratsetara lehen mailako nazio-arteko zinemaldia duen gutxi aurki dai-teke munduan. Ez dakienarentzat,Donostiakoak Cannes, Berlin edo Vene-ziako Zinemaldien maila bera du (Akategoria, FIAPF-en arabera) eta hau ezda, inondik inora, txikikeria. Hala ere,

Zinemaldia gutxiesteko-edo, batzuek diote Donostiak ezduela Hollywood-eko megaizar asko erakartzen, bainabatek baino gehiagok nahiko luke Donostiakoak izatenduen adina ikusle.

Aurtengoa 53. Zinemaldia da eta Alfred Hitchcock duguprotagonista bere kartel ofizialean. Maisua hil zenetikhogeita bost urte pasatu izanak eta honen filmografiaberrogeita hamahiru pelikulaz osatuta egoteak zerikusihandia izan du, zalantzarik gabe, Zinemaldiak egindakoomenaldi txiki honetan.

Hamar egun biribileko zinemaldi hau (15ean hasi eta24an bukatuko da), Montxo Armendarizek BernardoAtxagaren eleberri sarituan oinarrituta egindako Obabafilmeak zabalduko du. Obaba-k Sail Ofizialean hartukodu parte eta, beraz, Montxok, 1990ean Alouren eskuti-tzak-ekin bezala, Urrezko Maskorra lor dezake aurtenere. Baina ez da hau lan erraza izango Armendariz jau-narentzat, lehiaketan garrantzi handiko zuzendariakarituko baitira: Terry Gilliam, Michael Winterbottom etaZhang Yang, besteak beste.

Monty Python taldeko partaide ohia den Terry GilliamekTideland filmea aurkeztuko du, fantasiazko drama bat.Ez da hari hori jorratzen duen lehen aldia, bere filmeekametsezko eta irudipenezko ukituak izan baitituzte betiere, gogoratu bestela Brazil, Errege arrantzalea (The Fis-her King) edota Hamabi tximino (Twelve Monkeys).Gilliam jauna Veneziako Zinemalditik etorriko da han,

bai lana egiten duela tipo honek, beste filme berri bataurkeztuko baitu, Grimm anaiak (The Brothers Grimm),Matt Damon protagonista duen filmea, hain zuzen ere.

A Cock And Bull Story da Winterbottomek Donostianaurkeztuko duen filmea. Zuzendari honen lehenengokomedia da hau, benetan datu aipagarria honakoa,orain arteko lanetan gizarte eta politika arazoak landubaititu gehienbat. Komedia britainiarra gustuko badu-zu, hauxe da ikusi beharreko filmea.

Zhang Yang txinatarra ez da agian oso ezaguna gureartean baina duela urte gutxi izugarrizko arrakasta izan

Belodromoan familia osoak gozara-ziko dituzten emanaldiak izango

dira

Eta irailean... DONOSTIAKO ZINEMALDIRA!

Page 19: K43 2005 09

kulturia 19

zuen haren Dutxa (Xizao) filmeak. Sari zaparrada jasozuen (bost zinemalditan bederatzi sari, ez da markamakala); horietako bat, Donostiako Zinemaldiko zuzen-dari onenaren Zilarrezko Maskorra. Sunflower filmeare-kin itzuliko da gurera, hots, maoren Kultur Iraultzatikegungo Txinako boom ekonomikora doazen familibaten gorabeherak kontztzen dituen filmearekin

Sail Ofizialaren lehiaketatik kanpo badaude bestelakoaukerak eskaintzen dituzten sailak ere: Zabaltegi, Hori-zontes Latinos eta atzera begirako hiru ziklo. Askiezaguna den Zabaltegi sailak nazioarteko beste zine-maldietan aurkeztutako filme onenak eskaintzen ditu.Aipagarriak, Cannes-en Urrezko Palma irabazitako JimJarmusch-en Broken Flowers filmea, Kim Ki-duk zuzen-dari korear txalotuaren Hwal deritzan lana, BertrandTavernier-en Holy Lola eta, nola ez, zinemaldia itxikoduen Woody Allen ikaragarriaren (eman biezaio irakur-leak adjektibo honi bere ustez dagokion zentzua) MatchPoint, Scarlett Johansson liluragarria antzezle nagusiduen pelikula, alegia.

Horizontes Latinos sailak Estatuan estreinatu gabekolatinoamerikar filmeen eta urteko espainiar filme inte-resgarrienen aukeraketa eskainiko du. Benetan paradaezin hobea Argentina eta Mexikon aspaldian sortzen aridiren lan harrigarriak ikustatzeko.

Atzera begirako zikloei dagokienez, Zinemaldiak hiruaurkeztuko ditu: Klasikoa, garaikidea eta tematikoa.Klasikoak Robert Wise zuzendari iparamerikarra omen-duko du honen filmografia erakutsiz. Wisek era askota-ko lanak izenpetu zituen, zinema beltz eta western-eta-tik melodrama eta boxeo-zinera baina, duda gabe,ospea bi filmek eman zioten, West Side Story eta Irriba-rreak eta malkoak (The Sound of Music).

Zinemaldiak ziklo garaikidea outsider den Abel Ferraranewyorktar zuzendariari eskaini dio. Ferrara kultukozinemagilea dugu, bortizkeria handiko filme under-ground batzuen autore. Aparteko egile honen jarraitzai-leek aukera paregabea dute haren lanak pantaila han-dian ikusteko, izan ere, Ferrararen lan asko Europansekula ez dira estreinatu.

Azkenik, ziklo tematikoaren barruan emakumearenaskapen-mugimendu geldiezinaren lekuko izan diren fil-meak proiektatuko dira, Errebelde eta Intsumisoak lema-pean. Ikusi ahal izango diren pelikulen artean, Greta

Garbo protagonista duen Kristina erregina eta RidleyScott-en Thelma eta Louise.

Eta, noski, ez ahaztu Belodromoa ere hor duzuela. Itze-lezko areto honetan familia osoak baina batez ere hau-rrek benetan gozaraziko dituzten emanaldiak izangodira.

Bukatzeko, lerro hauetatik gomendio batzuk bidali nahidizkizugu lagungarri izango zaizulakoan, baina bizitzanematen dizuten beste edozein gomendiori bezala, haueiere bere neurrian egin kasu.

Lehenengoa, pelikulen aukeraketari buruzkoa. Beldurbadiozu zine esperimental, hausle eta nahasgarriari ezzaitez joan itsu-itsuan zinera. Zinemaldiak pelikula guz-tien deskribapenak eta emanaldien ordutegiak dakar-tzan gida bat argitaratzen du. Ahal baduzu, lor ezazugida hori aukeraketa ona egin dezazun. Eta, hala ere,oraindik kontua argi ez baduzu, sekula huts egiten ezduen gomendioa: Beste zinemaldiren batean Publikoa-ren Saria jaso duen pelikula bat aukeratu.

Bigarrena, sarrerei buruzkoa. Ilarak ekiditeko erabil itza-zu Servikutxa, Telekutxa edo Interneteko zerbitzuak.Prezioari dagokionez, sarrera bakoitzak 4,60 euro balio

du baina hamar sarrera erosiz gero %15eko deskontuaegingo dizute; hortaz, aintzat hartu hau lagun taldehandian bazoaz edo pelikula asko ikusteko asmoa badu-zu.

Hirugarrena, pelikulen ikusketari buruzkoa. Zine aretorasartu aurretik ziur izan ilara luze batean itxaron beharkoduzula. Erresumindu beharrean, saia zaitez inguruansoma daitekeen zinema giroa arnasten. Eta aretora sar-tzean, ez ezazu eraman ezer jateko edo edateko. Albo-an esertzen direnek eskertuko dizute.

Azkena, pelikula osteko solasaldiari buruzkoa. Filmeabukatzean, komenta itzazu zure inpresioak zinemarajoandako lagunekin edo alboan suertatu zaizunarekin.Errepasa itzazu pelikulako elkarrizketak, eszenak, imaji-nak. Horietako batek zinearen historian ohorezko lekuahar lezake, Quentin Tarantinoren Pulp Fiction filmeanUma Thurman eta John Travoltak egindako dantzak edoAlfred Hitchcocken Psycho-n makina bat aldiz ikusidugun dutxako erailketak leku hori jadanik hartuaduten modura.

Zinemaldiak hamar egun iraungoditu, irailaren 15etik 24ra arte

Zabaltegi sailak nazioarteko bestezinemaldietan aurkeztutako filme

onenak eskaintzen ditu

Page 20: K43 2005 09

kirola20

Udan kiroldegiaren zerbitzuaren kontratazioaburutu duzue...

Kiroldegiaren zerbitzua burutu duen enpresarekinzegoen kontratua amaitu egin zen eta tokatu egitenzen kontratazio berria egitea. Horrekin batera, fron-toiaren kudeaketarako kontratua ere amaitu egin zenaurten eta biak aldi berean egitea pentsatu zen.

Aldi berean eta pakete berean...Kirol batzordean argi ikusi zen kirol zerbitzuak batu

egin behar zirela eta horrela planteatu zen. Pentsatzenda kudeaketa modu honek onura ekarriko diola fron-toiari eta frontoiaren erabiltzaileei ere bai. Kiroldegian,datuak aztertuta, demostratuta dago. Frontoiarekin erebeste horrenbeste gertatzea espero dugu.

Errepikatu egingo du Kirol Berri enpresak... Bai, bera bakarrik aurkeztu zen eta berari emango

zaio. Hala ere, Kirol Berrik egindako eskaintza osoontzat hartu zen eta lehiaketan jasotako puntuazioabikaina izan zen. Ziurrenik, Kiroldegia eta frontoia, etabatez ere frontoiari lotutako taberna, dena batera sar-tzeak atzera botako zituen baldintzak jasotzen zituendokumentazioa eskuratutako beste enpresa batzuk,baina...

Kirol Berri enpresa izango da, hortaz, Kiroldegiareneta frontoiaren kudeaketaz arduratuko dena datozenlau urteetan. Gainera, urteka berrituta, beste lau urtezluzatu ahal izango da. Norbaitek esan lezake zortzi urteasko direla, baina uste dugu enpresari denbora emanbehar zaiola egiten dituen inbertsioei atarramenduaateratzeko.

Udalak ere egingo ditu inbertsioak...Kontziente gara ekipamendu bat egon behar dela

kiroldegian eta udalak inbertsioak egiten dihardu. Aur-ten, adibidez, Gravity bi makina ekarri dira Madrildik,pilates lantzekoak, azkeneko tendentzietan erabiltzendirenak. Gutxika-gutxika kiroldegia makinaz hornitzea

da helburua. Aurreko urteetan ere, eliptikak (fondokoeskiaren simulaziorako) , muskulaziorako makinak...ekarri ditugu.

Bestalde, bestelako inbertsioak ere egin beharradago. Dauden geletan leiho egokiak jartzea eta aldage-letako lurra aldatzea ere aurreikusita dago aurtengora-ko.

Pozik al zaudete aurreko 4 urteetan emandakozerbitzuarekin?

Duela 4 urte 120 bat lagun ziren kiroldegiko bazkide;gaur egun, berriz 375 inguru. Datu horrek erakustendigu jende asko joaten dela kiroldegira, gero eta gehia-go... Ondarroatik ere badator jendea eta horrek zeozeresan nahiko du.

Zer eskatzen dio udalak enpresa kudeatzaileari?Garrantzitsuena, kalitatezko zerbitzuak eskaintzea.

Kiroldegiaren kudeaketa enpresa pribatu batek eramanarren, udalak kontratuan jasotzen du kobratuko direnprezioak publikoak eta udalak onartutakoak izan behardirela, nahiz eta jakin kalitatea ordaindu egin behar delabizitzaren beste edozein arlotan bezala. Hortaz, esandaiteke gimnasio pribatuetan eskaintzen diren mailakozerbitzuak jasotzen direla askoz merkeagoak diren pre-zio publikoetan. Bestetik, udalak bere erabilerarakoegun kopuru bat gordetzen du urtero, antolatzendituen jardueretarako. Frontoian ere berdin jokatukoda: urtean hogeitasei egunetan udalak aukera izango duekitaldiak burutzeko, adibidez, kirol edo kultur-jardue-rak.

Zerbitzu oso ona ematen du KiroldegiakAurtengo udan Kiroldegiaren zerbitzualehiaketara atera du udalak, aurreko lau urteetanKirol Berri enpresarekin udalak zeukan kontratuaamaitu ondoren. Lehiaketa horretan berrikuntzahandiena zera izan da: Frontoiaren kudeaketaKiroldegiarenari lotzea. Horretaz gehiagojakitearren udal teknikari den MikelMariezkurrenarengana jo dugu.

Aurrerantzean, kiroldegia eta frontoia batera kudeatuko dira.

Eskaintza oso-oso ona egiten daprezio oso merkeetan.

Page 21: K43 2005 09

2121kirola 21

Orain arteko zerbitzua hobetzeadugu helburu

Lau urte dira Mutrikura iritsi zinela...Kiroldegia egin zenean ere interesa izan nuen, baina ordu-

ko baldintzetan ez sartzea erabaki nuen. Duela lau urte jendeaskok animatu egin ninduen saiatzera eta aurkeztu egin nin-tzen, baina esperantza handirik izan gabe. Egia esan, ez nuenuste emango zidatenik. Baina, bai, eman zidaten eta hemen jar-dun dugu lau urtetan.

Ze balorazio egiten duzu lau urte horien inguruan?Ni hasi nintzenean 120 bazkide ziren eta asistentzia nahiko

txikia zen, gutxi ziren egunero zetozenak. Jarduera dirijituakere gutxi ziren... Gaur egun, 375 bazkide ditugu eta erabiltzai-leak, kiroldegitik pasatzen diren pertsonak, askoz gehiago dira,familiko bazkidetza batean hiru edo lau erabiltzaile bildu bai-taitezke. Klase dirijituetatik ere 12.000 lagun pasatzen dira,horietatik 5.000 inguru spinning klaseetatik. Uste dut lan ederraegin dugula eta egindako lanaren emaitzak hor daude.

Inguruko herrietan dudan esperientziarekin konparatuta,kirola egiteko ohiturarik ez dago Mutrikun. Kirola egiten dute-nen batez besteko adina hogeita piku urtekoa da hemen,Deban, adibidez, berrogeirtabost urtekoa denean.

Kiroldegitik kanpo ere inplikatu gara, ez kontratuz eskatzenzitzaigulako, egon beharra genuela uste genuelako baizik (spin-ning eguna, body-combat maratoia, kalian gora proba, herrikrosa...); batzuetan antolatzaile, besteetan laguntzaile, hor ego-ten gara.

Pozik zaude beste lau urterako jarraitzea lortuta?Kiroldegiarekin pozik, gauza berriak egiteko asmoarekin.

Frontoiaren kudeaketak eta, zehatzago, frontoiko tabernare-kin, berriz, ez oso pozik. Ez dakit zein neurritan izango garentabernaren kudeaketa egokia eramateko ohizko taberna izangabe, benetan frontoiari lotutako taberna izanda.

Orain arteko lan-taldeak jarraituko du?Monitore, zaintzaile eta garbitzaile artean, jardungo dugu

lagun aurrerantzean. Frontoiaren kudeaketa berria da guretzateta ikusiko dugu nola moldatzen garen.

Aurrerantzean...Orain arteko funtzionamenduarekin jarraitu nahi dugu

baina helburu berriak ere baditugu. Adibidez, gaur egun dabi-lena baino jende helduagoa ere erakarri nahi dugu. Body-balan-cerekin duela hiru urte hasi ginen eta hori oso egokia da jendehorrentzat. Gazteentzat ere berrikuntzarik ekarri nahi dugu,hip-hop, funky, salsa musikan oinarritutako Body-jam.

Beste berrikuntza handi bat entrenatzaile pertsonalizatuaizango da, erabiltzaile bakoitzari nahi duena eskaintzeko. Beze-roaren beharretara egokitu nahi dugu, bezeroaren fideltasunairabazi eta bezeroaren satisfakzio maila handitzea.

Inbertsiorik aurreikusten duzue...Tamalez, hasierako inbertsioak tabernakoak izango dira.

Musika ekipoa, makinaren bat, pertsonala... Guretzat gauzaberri-berria denez, ikusiko dugu nola igarotzen ditugun lehe-nengo hilabeteak.

Kiroldegian jarri dugu hitzordua Kirol Berri SL enpresarengerente Luis Ferreñorekin. Iragana, oraina eta geroa izandugu hizketagai. Elkarrizketan zehar, kirolari buruzko kezkaeta ardura handia nabaritu diogu, kirolari buruzkoa etamutrikuarrei buruzkoa.

Dabilena baino jende helduagoa ere erakarrinahi dugu

Entrenatzaile pertsonalizatua izango da kiroldegian

Page 22: K43 2005 09

historixa22

Hirurogei ta bederatzi urte beteko dira irailaren27an Francoren tropak Mutrikun sartu etaokupatu zutela. Kalaputxik atzera hegan eginnahi izan du eta bizi, azaleko gainbegiradaz badaere, orduko gertaerak.

Lan zaila. Batetik, orduan adinez hogei urtetikgora zuten pertsonek gutxitzen doaz kopuruz etaadimenez eta, bestetik, zauriak oraindik ereguztiz orbaindu gabe daudela nabaritzen da, etabatzuek ez dute nahi beren hitzak Kalaputxirenbozgorailutik aireratzerik. “Nahaste asko izan zenorduan” dio batek. Gazteagoak zirenek erretolikaparegabea dute, eta nerabetasunari dagokionbezala, bakoitzak historia bere-berea du,orokortasunaren kaltetan.

Dena den, orduan 13tik 16urte bitartera zutenpertsonek kontatutakoaren gainean osatu dagehienbat orriotako lan hau. Norbaitentzatgustoko beita izatea nahi genuke, ea gordebeharreko memoria historikoaren amuarengarrangak ondo katigatzen duen.

Bigarren errepublika garaia. Frente popularrak elekzio-ak irabazi 1936an eta Manuel Azaña izendatu errepublika-ko presidente Madrilen. Egoera korapilatsua. Giro politikohura Mutrikun nola gauzatzen zen ez dakite azaltzen gurekontakatiluek. Aipatzen digute karlisten egoitza Goiko pla-zako Galdona jauregiaren lehenengo solairuan zegoela,EAJrena Ametzanekoan, Emakume abertzaleen batzakTranpakaleko Montalibet jauregian zuela berea, Errepubli-kanoak gaur Osinaldeneko harategiaren goian eta “solida-rioak” ELA/STVk erdiko kalean gaur loradenda dagoengoian. Egoitza hauetan bizi zen giro politikoaz ez dakitebaina bai kanpora agertzen zena. Antzerkia zen Emakumeabertzale batza eta karlisten egoitzetan ekintza nagusia.Astero edo hamabostean behin taularatzen zituzten obraketa aktoreen zerrenda bukaezina azaltzen digute non Holli-wood´koak baina iaioagoak ziren. Batek dio “ai ke asmar”esaldia ere ordutik datorrela. Errepublikanoen egoitzan«baltseoa» izaten zen.

Azaleko gertakariez aparte, politikak eragindako egoe-ra oso tenkatua eta elkarren arteko bekaizkeria ere nabariairuditzen zitzaiola dio Itziar Andonegik, une hartan alkateabertzalea zen Nikasio Andonegiren alabak, bere ordukohamasei urteen ikuspegitik.

Calvo Soteloren hilketa izan zen Frankoren matxinadapiztu zuena, eta uztailaren 17an Afrikan eta 18an penintsu-lan gerra hasi zen. Euskal Bilerako «toreroak» Donostiangerra zegoelako Malenetako zezenketara ez etortzea izanzen batzuentzat lehen notizia.

Abertzaleek Loiolara deitu zuten gudarosteak osatzeraeta hara joandakoen guztientzat ez omen zegoen armarik.“Lehenengo egun hoietan, 25ean hain zuzen ere hil zennire ahizpa Frantzizka, 15 urte zituelarik” dio Manu Illarra-mendik. Pistola bat bereganatu zuen bere lagun batek,taberna batean hau erakusten ari zela ustekabean dispara-tu eta bertan gorpu gelditu zen. Abuztuaren batean, bereegunez, erregalatu behar genion soineko berriarekin ehor-tzi genuen.

Gerra hasi eta tropak Mutrikura sartu bitarte horretan,bi mutrikuar, biak apaizak, afusilatu zituzten milizianoek.Bata Jose Maria Alzibar, Itziarko erretorea; Eulogio Ulaziabestea, Eibarko parrokian koadjutore zena. Denbora horre-tan, baita ere, gaurko erdiko kaleko mertzeriaren gaineanzegoen kartzelara eramaten zituzten nabarmendu zirenherriko zenbait karlista. Tropak sartu aurretik, itsasozDonostiara eraman zituzten.

Mola jeneralaren esanetara zeuden tropek Irun hartu

HHeemmeenn ddiirraa ttrrooppaakk

Irailaren 27an 69 urte betekodira Francoren tropak Mutrikun

sartu zirela

Page 23: K43 2005 09

23historixa

ondoren, Bizkaia aldera jo zuten eta laister nabaritu omenzen Mutrikun errepublika aldekoen atzerakadaren eragina.Lehenengo zibilak izan ziren, batzuk familikoak eta besteandana haundi bat hartarako beharrezko zen azpiegiturabatek mugitua.

“Gure etxapean pertsona ugari zegoela nabaritzengenuen” dio Pepita Larrañagak, “eta egun batetik besterahutsik geratzen zen guztia”. Beranduago miliziak ere mugi-menduan ziren. Itziarrek dio Donostiako juez bat zutelaetxean bere familiarekin eta gau batez Bilborako taxia har-tzera lagundu zietela, aldean zeramaten tresneria eta abarTxanbolingo atarira garraiatuz. “Hango mugimenduakharriturik utzi ninduen, metrailetak gainean zituzten kotxeblindatuak, zaldiak, autoak, garraiatzeko balio zuen guztiazegoen han ilunean, argiak itzalita baitzeuden, eta pertso-nak haruntz eta honuntz”.

Itsasoz Frantziara pasatu ziren asko eta asko. Haien arte-an On Joxe Miel Barandiaran eta Telesforo Monzonenemaztea. Barkuak mugitzen ziren, baina gure berri emaile-ek ez dute jakin esaten antolakuntzaren hara-honakoak.

Errepublikaren aldekoen tropak hasi ziren egunez ereikusten, oraindik antolatu gabe. CNTkoak omen ziren,mojen komendu aurrean, halako istilua eragin zutenak,gaua bertan pasatu behar zutela eta mojei irekitzeko agin-duz. Mojak kanpaiak joten hasi eta hala jardun omen zutentornotik sartu zen mutrikuar batek dena baretu zela adie-razi zien arte.

Janaria murrizten hasia zen eta udaletxeko arkupetanjarria zen ekonomatoa, janariak hantxe banatzeko. Etorriberria zen barku bete bakailao, ostera, Goiko plazako Beris-tainen etxe azpian zegoen, gaur okindegia dagoen tokian.Tropak sartzear zirela ateak ireki eta ahal zuenak ahalzuena eraman zuen. Azkenengo bakailaoak bala arteanjoan ziren ihesi sukaldeetako ohol azpietara.

Matxinatuek lau egun behar izan zituzten DebatikMutrikura egiteko. Olabarrieta eta Aparain gainean orain-dik ere aurkitzen dira bala zorroak. Arremieta gainean izan

zen hildakorik. Bi gorpu lurperatu ei zuten, lehenengogurutzearen inguruan. Mutriku inguratu omen zuten etaHirizahar bidean behera erreketeak azaldu orduko Galdonaaldera sartuta omen zeuden, alde horretatik azken uneraarte herrian iraun zutenei irteera galeraziaz. Ilunabarreanentzun omen ziren ¡Viva España! etxe batzuetatik eta sol-daduen ¡Todos a la calle! ohiuak eta txapel gorriak ikusikaleetan, koltxoiez babestutako leiho zirrikituetatik.

Falangistak Miruaitzetik sartu zirela dio Pedro Txurruka“Ziñuak”, bera 16 urterekin Leten belarretan zela. Aporta-tegi aldetik ere falangistak sartu omen ziren ete beren arte-an une batean tiroka jardun ere, haga baten zapi zuria jarrieta gelditu ziren arte. Han izan ziren madarikazioak!

Burgoatik eta Korostolara arteko gainak hartu zuten etahandik ia Kalamuara arte. Sei hilabete iraun zuten tropaburuek Armetxa goikoan, Miloi eta inguruko gainak Erre-publikaren aldekoen eskuetan ziren bitartean. Berarigarraio lanak egitera behartu zioten idi pare eta gurdiare-kin. Gauerako Saturranera joan, bertan lo egin uztarriaburuko zuela, eta goizez gurdia janariz beteta Berriatualdera, han zeuden tropei ornitzeko.

Blas Ulazia izendatu zuten alkate, eta neguaren itzalbeltza zabaldu zen.

Teodora Arrizabalaga “Sanjuantxikik”, adibidez, beregogoan hiltzaturik du aita urriaren 22an afusilatu zutelaMutrikuko kanposantu atzean eta, bera afaria eramaterajoan zenean, etxera laister joango zela esan ziola bakarrikditu. Non zegoen kartzeleratuta, nortzuek eman ziotennotizia, Telesforo erretoreak konfesatu zuen ala ez, zenbategun egin zituen preso... denak bildu ditu laino batean etaahaztu, ardura ezaren eremuan.

Historiaren zati hura, ardura ezaren eremuan gera-tuta dagoena, berreskuratzeko sasoia izan daitekeoraindik. Urtetik urtera, gero eta zailagoa izango dagure herriaren memoria historikoaren berri jasotzea.Ea gure zaharrei galdetu eta gai garen historia huraeta istorio haiek geureganatzen...

Udaletxeko arkupetan ekonomatoa jarri zen janaria

banatzeko

Jende askok ihes egin zuenFrantziara Mutrikutik, On JoseMigel Barandiaranek ere bai.

Page 24: K43 2005 09

zorion agurrak

JUANTXO eta JULENAbuztuaren 7an eta14an bixoi lau, lausardina bakalau…Zorionak denon par-tez, batez ere Ilazkieta amatxo.

MARENUrri, urri, bihurri…hala esaten diote irai-lean bi urte betekodituen gure etxekoplantoxa politxari.Zorionak! Eta aitatxo-ri ere belarritxik tein-kara batzuk, bale?

PERUHiru, hiru, hiru… kol-kua bete malixia dau-kan gure filibusteromaitagarriari, Zorio-nak!Tolon & Masillas kon-pañi.

NAHIAIrailean gure Nahiaklehenengo urteabeteko duenez,zorionak berari,batez ere Danelenpartez.

LEIREAbuztuaren 17an 5urte bete zenuenez,zorionak Lasarten biziden gure printzesamaiteari. Zorionakdanon partez, berezi-ki birrramonaren par-tez. Muxu asko zure-tzat!

NAHIA 2Etxeko printzesiai 8urte bete dituelakoAlaitz, aita eta ama-ren partez Zorionak!Jarraitu horrelakoxezintzoa izaten!

MARIANABare-Bareko zerbitza-ri finari zorionak! langitxio eta parrandageixo!

JAIONE-OIER

Azkenean iritsi daeguna! Ondo pasazuen ezkontzaegunean eta orainarte bezain zorion-tsuak izaten jarrai-tu!

MERTXEZorionak Bebe! Zaingaude zure urtebete-tzea zurekin ospatze-ko. Etorri oparia jaso-tzera… eta guri ereekarri beste bat.

MIRENZorionak, Miren,lagun danon partez!Ospatuko dugu bai,ederki asko, urteberria!

Page 25: K43 2005 09

argazki zaharrakargazki zaharrak

SORPRESA BATELEKO TRIPULAZIOA, 1972 urtea1972ko irailaren 16an, Galbaixo jaixetan Piñastei eguneko estropada herrikoian partehartu zuen Sorpresa bateleko tripulazioa. Ezkerretik hasita: Juan Karlos Arrieta, Xabi Illarramandi, Iñaki Agirregomezkorta «Txar-txa», Jose Luis Zumalabe eta Ander Garagarza.

LARRAÑAGATARRAK 1955 URTEKOEUSKAL JAIAN

Page 26: K43 2005 09

2626 agenda

IRAILA UURRIA

Kalaputxi, 41. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

Irailak 10, zapatua BERTSO JAIALDIA

Miruaitz Pilotalekuan 22:30etanBertsolariak: Lizaso, Egaña, Irazu, Unai Iturriaga, XabierAstigarragaLekua: Miruaitz ForontoiaSarrera: 3 euro; 16 urtetik gorako gazteak 1 _Antolatzailea: Bertso Eskola

Irailak 11, domeka

Mutrikuko II. Mendi bizikleta martxaGoizeko 10etan Goiko plazatik abiatuta

Mendi irteera: Lokizko Mendikatea (Kontrasta...Ulibarri)Burumendi Mendi Elkarteak antolatuta

17:00etan Zesta Punta, Miruaitz Pilotalekuan.

Irailak 13, martitzena, KALBAIXO BEZPERA

17:00etan Zesta Punta, Miruaitz Pilotalekuan. Finallaurdenak.22:30etan: Danborrada, Anaiarte Biltokiak antolatuta23:30etan: Dantzaldia GAUBELA taldearekin, BehekoPlazan

Irailak 14, eguaztena, KALBAIXO EGUNA

08:00etatik aurrera: Mezak Kalbaixoko Ermitan11:00etan Meza nagusia, Kalbaixoko Ermitan12:00etan Bertsolariak, harrijasotzaileak...Ondoren, Gotxibehera jaitsiera19:00etan Sokamuturra20:30etan Txaranga, Kaleetan zehar23:00etan Dantzaldia EGAN taldearekin

Irailak 15, eguena, KALBAIXO TXIKI EGUNA

10:00etan Marmitako lehiaketa, Beheko Plazan, TxokoEder Elkarteak antolatuta.11:30etan Erraldoiak eta buruhandiak, TxistulariTaldeak lagunduta.12:00etan Pottokak eta zezen txikiak Txurruka Plazan13:00etan Herriko Bandaren kontzertua Beheko Plazan14:00etan Marmitako lehiaketaren sari banaketa etasubasta17:00etan Haurrentzako jolasak Sointek taldeareneskutik, Txurruka Plazan17:00etan Zesta Punta, Miruaitz Pilotalekuan.Finalerdiak.19:00etan Sokamuturra20:00etan “Perfusion” taldearen kalejira23:00etan: Disko-festa, Beheko Plazan

Irailak 16, barixakua, PIÑASTEI EGUNA

10:30etan Jubilatuentzako hamarretakoa.Jarraian, ume eta gazteentzako lehengo erako jolasak(ginkana...).Ondoren, sardina erreak Piñastegi PlazanAntolatzailea: Aizabia Elkartea11:30etan Uretako haur parkea piztinan11:30etan Estropada herrkoiak, Mutrikuko ArraunTaldeak antolatuta13:00etan Sokamuturra16:00etan Uretako haur parkea18:00etan Kukainak Kofradi Zaharrean. Ondorenpatxak.19:00etan Sokamuturra23:00etan Dantzaldia Luharts taldearekin BehekoPlazan.

Irailak 17, zapatua

17:00etan Zesta Punta, Miruaitz Pilotalekuan. Finala.17:00etan, Kalbaixoko zelaian, VIII. ARTZAIN TXAKURLEHIAKETAGaueko 11:00etan Gariren kontzertua Beheko plazan

Irailak 18, domeka

Gauean, Idi probak Kalbaixon

Urriak 9, domeka

Mendi irteera: Mercadillo-Castro Grande-Peñalba (SierraMagdalena)Burumendi Mendi Elkarteak antolatuta

Urriak 12, eguaztena

Mutrikuko Herri-Krosa

Urriak 15, zapatua

Debabarreneko Jazz jardunaldietako Jaz kontzertua:Miren Aranburu boskotea.Zabiel kultur etxean arratsaldeko 20:00etan

ZUEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO EKITALDIEN BERRI EMAN NAHI BADUZUE,

HEMEN DUZU KALAPUTXI!

Tel.: 635748393

Page 27: K43 2005 09
Page 28: K43 2005 09