28

K49 2006 03

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

Citation preview

Page 1: K49 2006 03
Page 2: K49 2006 03
Page 3: K49 2006 03

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9

Komikixa 9

Lan giruan 10-11

Gizartia 12-13

Karenka 14-15

Natura 16-17

Historixa 18-19

e-gazte! 20-21

Teknologia berriak 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Page 4: K49 2006 03

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)

MARTXOA

24tik 26ra Jabier Otxagabia27tik 30era A. Zalduegi31 M. C. Riveiro

APIRILA

1eta 2 M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)3tik 6ra Jabier Otxagabia7tik9ra Lon Apraiz10etik 13ra M. C. Riveiro14tik 16ra A. Zalduegi (zapatu goizean, J. Otxagabia)17tik 20ra Lon Apraiz21etik 23ra Jabier Otxagabia24tik 27ra A. Zalduegi28tik 30era M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

OTXAGABIA: 689 58 57 59 - APRAIZ: 630 05 50 97ZALDUEGI: 669 26 22 01 - RIVEIRO: 667 33 88 90

Page 5: K49 2006 03

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

PNVren enplazamendua delaeta, EZKER ABERTZALEAK MU-TRIKUKO HERRIARI

Astearte gauean “Instituto Social de laMarina”ren kontra leherrarazitakobonbak eragin du zeresanik gure he-rrian. PNV berehala atera da “honela-ko ekintzek ez dutela bakea lortzekobidea errazten” esanez, eta EzkerAbertzaleari zuzendu zaio, presarenmorroi, gertatua kondena dezan en-plazatuz. PNVk ondotxo daki eginaha-lak eta ezin ahalak egiten ari dela Ez-ker Abertzalea gatazka egoera haugainditu eta eszenatoki baketsuagobatera jauzia emateko, herri honibehingoz itzul diezazkioten dagozkioneskubide demokratiko eta politikoak,horien eskutik helduko baita, heltzeko-tan, benetako bakea. Ezker Abertzale-ak ez du erantzukizuna saihestuko gu-re herriko Alkateak bezala: “No mevoy a mojar y voy a guardar mis lente-jas”. Alderantziz. Prest dago edozeinproposamen aztertzeko horrelakoekintzen beharrik izan ez dadin aurre-rantzean. Baina bitartean, ez du kon-dena merke eta antzuetan denborarikalferrik emango.

Sentitzen du, bestalde, PNVk kausa-efektuak nahastu beharra: bonba ho-nek bakerako bidea oztopatu egitendu ala Euskal Herriarentzako bakerikeza da bonba honen eragile? Zer da?...Gurdia idien aurretik jartzeak ez gaituinora eramango. Ez da politikoki eretxukuna. Denok ere, ez gara aingeruumilak, baina PNVk bereziki badaukanora edota zeri begiratu bakearenkontrako benetako oztopoez jabetunahi badu. Esaterako, nork eragin duIgor Anguloren heriotza? Nork diseina-tu, bultzatu, babestu eta txalotu zueneuskal presoen sakabanaketa? Nor arida presoen bizipoza akatzen? Nor, pre-

soen bizimodua jasanezina bihurtzen?Kontua da 22 lagun direla jada kartze-lak erahilak. Zein da zein, lehenaz gai-nera, euskal presoei kondenak ia ineternum luzatzeko? Nor da presoen ai-tama zaharrak majo izerditutako eurentxanpon apurrak larunbatero kamiñoe-tan uztera derrigortzen dituena? Nor,larunbatero bizia kamiñoetan arriska-tzera behartzen dituena? 30etik gorasenidek eman dute jada bizia bisitara-ko bidean. Grabea da, ezta? Zein ipur-dik berotzen ditu Ezker Abertzaleakaukeratutako zinegotzien aulkiak?Nork dauzka bahituta ehun eta berro-geita hamar mila euskaldunen hitzaeta borondatea? Erahildako presoek ezal dute beren familia natural nahiz po-litikoaren azken agur samur bat mere-zi? Negar egitea ere debekatu egin be-har al da? Non dira Igor Angulorenomenez herrian zabaldutako pankar-tak? Nork bidali zituen ertzainak le-henguneko (martxoak 3) kontzentra-zioak ozpintzera?... Han zegoen Alkatejauna Udaletxeko arkupetan, ertzai-nak, beren gerrako parafernalia guz-tiarekin, kontzentratuei mehatxuka arizitzaizkien une berean. Bere dilista la-pikotxoa, txikia baina gozoa, zaintzen,antza denez. Ez zen aurpegirik emate-ra ausartu behintzat bake santuan ma-nifestatzen ari ziren bere herkideen al-de. Hori da hori alkate baten atarra-mendua! Errematerako, orduantxe iri-tsi zen kartzelak beste burkide baterahil zuenaren berria: Roberto SaizOlmos, Portugaletekoa. Bihotzekoakjota hil omen zen Aranjuezko kartze-lan. Baina zer bihotzeko eta bihotze-kondo! Euskal presoei ezarritako kar-tzela sistema inhumanoa da, bere saka-banaketa, isolamendu eta osasun asis-tentzia petralarekin, sasoiko lagunaketxera hilotz bihurtzearen errudun.PNVk ezin du orain itsumutugorrarenaegin, bera izan baitzen, PSOErekin ba-

tera, sistema horren lehen harria jarrizuena. Hori gutxi balitz, erahildakopresoekiko oroitzapena ere tiroz txiki-tu nahi du orain. Larunbatean, Santur-tzi eta Portugaleten ertzainek erakutsi-tako jokabidea horren lekuko. Izanere, PSOE eta PNVri kale egin zien us-tezko negozio politika hark (euskalpresoen damua zuelako helburu etabizpahirurenak baino ez zituztelakolortu), baina oraindik orain, oso minga-rriak izaten jarraitzen dute euskal fa-milientzat haren ondorioak.

Tamalez, kontu hauek edota honelako-ak dira bakerako bidea berdintzen uz-ten ez dutenak. Eta zoritxarreko egoe-ra hauxe da ere Euskal Herrian tartekaargi gorria piztuarazten duena. EuskalHerria ez dute apalduko egurrarenegurrez. Ez dute frantsesen eta espa-ñolen esanetara makurraraziko injusti-ziaren injustiziaz. Euskal Herriari hitzaeta erabakia ematean, eta preso etaiheslariak etxerako bidean jartzean da-tza bakerako giltza. Hau lortze aldera,edonorekin edozein proposamen az-tertzeko prest dago beti Ezker Aber-tzalea. Baita PNVrekin ere.

MUTRIKUKO EZKER ABERTZALEA

ZULUAK ETA ZULO GEHIXOZulo bat, bi zulo, hiru zulo, lau zulo.Bost zulo, sei zulo, zazpi zulo, zortzizulo. Bederatzi zulo, hamar zulo… Ha-maika zulo! Zer dala, golf zelaixa? Ez,behintzat! Mutrikuko bidiak! Instituto-tik Gaztañetarako bidia, kanpofubole-tik Malaraiñoko bidia, Txanbolingoerrebueltia, Goiko Aparkalekua… Gali-pota egongo da ba zulo horrek tapa-tzeko!

TXOFER BAT

Page 6: K49 2006 03

6 puri-purixan

Be r d e lee gg uu nn aa

22000066

KANPOAN ERE BAI

Hasiera batean Berdel egunarenantolaketaren helburua arrain ho-rren kontsumoa herrian promozio-natzea zen. Denbora igaro ahala,herrian eta inguruetan baino ba-rrualdean promozionatzea kome-niko zela ikusita, hainbat irteeraegin izan dira, jende transito han-diko guneetara iritsita: Tolosakoazoka, Ordiziako azoka, Gasteiz,Bakioko txakolin jaialdia...Aurtengoan, martxoaren 22anLeioako EHUko kanpusera joan di-ra 25 bat mutrikuar, gehienakAnaiarte Biltokikoak, gazte jendea-ren artean berdela ezagutaraztera.600 bat kilo berdel parrilan erreta, Ortiz etxeak emandako berdela kontser-ban eta Nardin etxeak emandako berdel keztatua.

BERDEL AIPAMENA

Berdel egunaren helburuetako beste bat herria promozionatzen erakutsita-ko ibilbidea kontuan hartuta Berdel Aipamena herriko pertsonaia bati ema-

tea da. Hala, dagoeneko hain-bat mutrikuarrek jaso dute Ber-del Aipamen hori eta aurtengo-an gazteei heldu zaie txanda.Izan ere, Elenita Berria eta Kre-xal itsasontzien jabeei emangozaie aipamen hori eta, horrekinbatera, herri osoaren errekono-zimendua aitortuko.Urteetan zehar egindakoagatikbaino, aurtengoan Berdel Aipa-mena etorkizunaren alde egin-dako apostuarengatik emangozaie armadore ere badirenarrantzaleei, egin berri duten in-bertsioak itsasoaren etorkizune-

an sinisten dutelako seinalea baita. Neurri handi batean, berdelak Mutrikunetorkizuna izango badu beraiei esker ere izango du.Berdel Aipamen emate hori martxoaren 24an izango da, Zabiel Kultur etxe-an, arratsaldeko zortzietan.

JARDUNALDIAK

Berdel eguna datorrela aprobetxatuta, Mutrikuko Institutuak “Itsasoarensektorea eta berrikuntza” jardunaldiak antolatu ditu. Bigarren urtea bete-tzen ari den Akuakultura eskolak sortutako interesa eta jakinmina asetzeko

Mutrikuko egun

seinalatuetako bat

apirileko lehenengo

zapatua dugu. Berdel

eguna. Arrain urdin horren

promoziorako eguna

hasiera batean, jai egun

bihurtzeraino heldu dena.

Egun bakar bateko jai

eguna izatetik aste osoko

egitaraua izateraino

heldutakoa. Eta urtero

herritar bati edo batzuei

aipamen berezia ere

egiten zaie, beren

ibilbidea jendaurrean

saritzearren. Aurtengoa,

XI. edizioa izango da

Mutrikuko egun

seinalatuetako bat

apirileko lehenengo

zapatua dugu. Berdel

eguna. Arrain urdin horren

promoziorako eguna

hasiera batean, jai egun

bihurtzeraino heldu dena.

Egun bakar bateko jai

eguna izatetik aste osoko

egitaraua izateraino

heldutakoa. Eta urtero

herritar bati edo batzuei

aipamen berezia ere

egiten zaie, beren

ibilbidea jendaurrean

saritzearren. Aurtengoa,

XI. edizioa izango da

“Aurten LLeioako UUnibertsitateko gazteen aartean ppromozionatu dda

berdela

Page 7: K49 2006 03

7puri-purixan

balioko duten jardunaldiotan, estatu osotik eta atze-rritik etorriko diren adituei aditzeko aukera errepika-ezina izango dugu mutrikuarrok.Agintarien agurren jarraian, adituek itsasoko sektore-aren eta akuakulturaren gainean hamairu ponentziaeta mahai ingurua izango dira martxoaren 30ean eta31n, Zabiel kultur etxean, berdel egunaren bezperan,Institutuko zuzendari Lukas Rodriguezen zuzendari-tzapean.

Hona egun eta erdiko jardunaldietan garatuko direnponentziak:- Heziketa berrikuntza ereduak itsasoko industrian:IGAFA eredua Galizian, Sancti Petri eredua Andalu-zian, Mutrikuko Institutuaren eredua Euskadin.- Itsasoko eta arrantzako heziketaren etorkizuna: Eu-ropako kurrikulu berria, Enpresari aplikatutako hezi-keta, Enpresari aplikatutako ikerketa, Itsasoko etaarrantzako heziketaren etorkizuna.- Itsasoa-Industria proiektua. Galizian muskiloaren us-tiaketa ez galtzearren, teknologia transferentziarakoproiektua- Txileko esperientzia produktuaren industrializaziora-ko nazioarteko I+G eredu gisa - Itsasoa-Industria sektoreen arteko kooperaziorakoereduak.- Akuakultura sektorean Enpresetan sartzeko nazioar-teko praktikak.- Negozio ereduak akuakulturan- Akuakultura enpresen lehiakortasuna nazioarteanhanditzeko baliabide gisa.- Itsasoaren sektorean lehiakortasunaren garapenaberrikuntzaren bitartez.- Mutrikuko akuakultura laborategia. Berrikuntza sus-tatzeko proiektu soziala.- Lurralde kolaborazio estrategia berriak itsasoarensektorearen promoziorako.

- Loitamar: Arrantzaren berrantolaketa eredu bat.- Itsasoaren sektorean berrikuntza finantzatzeko es-trategiak.

ARGAZKI ERAKUSKETA

Urtean zehar izaten dira argazki erakusketa ederrakgure herrian, Argazki Taldeak eta udaleko kultura sai-lak antolatuta. Berdel egunaren inguruan ere antola-tu da argazki erakusketa, ederra, diotenez, Txomin Ri-veraren argazkilariaren lanena. Bestelako argazkiakizango dira ikusgai “Kantauriko koloreak” deitutakoerakusketan, normalean Zabielgo edota Luardoko or-metan ikusten ez direnak. Kantauri itsasoko arraineneta itsas hondoko paisaiaren argazkiak. Erakusketa Zabiel kultur etxean izango da; astegune-tan seietatik zortzietara eta asteburuetan eguerdikohamabi eta erdietatik ordu biak arte eta seietatik zor-tziak arte.

BERDEL EGUNA

Aurreko egunetan izandako ekitaldi horiek guztienondoren helduko da zapatua, apirilaren bata. Berdeleguna. Egun osoan zehar jendea uholde helduko daherrira eta, ohitura denez, giro ezin hobea izango da,ziurrenik, egun horretan.Goizeko hamarrak aldera, Kalatxori bela elkarteak an-tolatuta, Belauntzien arteko Mutrikuko II. Txapelketa-ri hasiera emango zaio, arratsaldeko bostak alderabukatzea espero dena.Goizean zehar, baita ere, trikitilariek eta txistulariekherriko kaleak girotuko dituzte eta tabernetan berdelpintxoak banatuko dira doan. Aldi berean, goizeanzehar, BERTAN elkarteko hamar dendak Txurruka pla-zan saltokiak jarriko dituzte beren produktuak jende-ari eskaintzeko.Eguerdiko ordubatean herriko Abesbatzen kontzer-tua izango da Zabiel plazan.Arratsaldeko bostetatik aurrera Berdel Pintxo Dasta-keta Herrikoia izango da Mutrikuko Portuan. Ohituradenez, Zumalabe, Jarri-Toki, Kai eta Urgain jatetxeekprestatutako pintxoak, soziedadeetan egindako mar-mitxakoa eta moilan bertan erretako berdela ez dafaltako.Hortik aurrera, jai giro ederra herrian.

“Fran BBedialaunetak eeta KKesken JJoseba EElezgaraik jasoko ddute BBerdel AAipamena

“Kantauriko iitsas hhondoa eeta aarrainak aargazkitan iikusgaiZabielen 110 eegunez

“ Punta-puntako jjardunaldiak aantolatu ddira akuakulturaren iinguruan

“ Egitarau zzabala iizango dda BBerdel EEgunean, goizean hhasi eeta ggauera aarte

Page 8: K49 2006 03

8 bi hitzetan

HARI XINGLE BAT

Itoiz musika taldearenkantu batek hala bazioenere, hori baino gehiagobilakatu zen talde mutri-kuarra.

1974 urtean Indar Trabesizenarekin ezagunakegin zirenetik bide luzeaeta emankorra egin zuenItoiz taldeak. Eta horikontatzera dator JonEskisabelen liburua.

Itoiz- Hari xingle bat liburuak aro baten kroni-ka eta testigantzak jasotzen ditu. Testua etaargazkiak lagun, hamarkada hartara itzultzengaitu.

Gustura irakurtzen den liburuxka da. Garaihaietako protagonistak eta garai haiek biziizan zutenek nostalgiaz gogoratuko dituztensasoiak dira. Ezagutu ez zutenek, berriz, auke-ra paregabea dute orduko giroaz, musikaz etataldeaz gozatzeko.

ALIMENTARIA: elikagai eta edarien nazioarteko azoka

Martxoaren 6tik 10erako astean, 70 herrialdetatik etorritako 5000enpresatik gora bildu dira Bartzelonako Alimentaria Azokan. Aurten30. urteurrena bete du mundu mailan hirugarren garrantzitsuena denjanari eta edarien azoka honek. 15 aretotan banatu dute azoka, halanola: Janari izoztuak, Haragiak, Arrainak, Gozokiak, Edariak, Esnekiak,Ardoak, Kontserbak, Olioak, Barazki/frutak, Denetarikoak, Janari Eko-logikoak, Jatetxeetarako Prestatuak, Nazioarteko Pabiloia eta, azkenik,

Autonomien Pabiloia. Guztira: 1150.000 m2. Bada zerbait, alajaina! Etabertan izan ditugu Yurrita e Hijos eta La Mutrikuarra enpresetakoarduradunak Euskal Autonomi Erkidegoak jarrita zeukan estanean.

Mundu zabalean jan edo edan daitekeen edozein gauza jartzen dutedenon eskura horrelako erakustazoketan; direnik ere ez dakigun gau-zak, askotan. Eta, betikoak gutxi balira, asmakizun berriek ere sekula-ko bultzada hartzen dute ekitaldi hauei esker. Gero, gustuko izangodiren edo salduko diren ikusi egin behar, jakina! Hara hemen nobeda-de moduan aurkeztu dituzten batzuk: itsaskiekin egindako foie, lehoiharagi-zezina, ondo lo egiteko melisa zaporeko yogurtak, oskolik gabeko arrautza egosiak, langostinoeta bieiraz betetako piperrak, pizza zaporeko makarroiak, urdaiazpikoz betetako opilak, iraupen luze-ko arrain eta sushiak, koiperik gabeko odolkiak, sagar eta te berdez egindako gailetak… eta auskalozer!

Kalaputxik Bartzelonatik itzuli berri den Jorge Yurritarekin hitz egiteko aukera izan du. Jorgek kontatudigunez, antxoan oinarritutako produktuak eraman dituzte Bartzelonara: salazoia, antxoa xerrak olio-tan (eta horien artean, betikoez gain, baratxuri eta perrexila, oreganoa, alkaparrak eta txilea darama-tenak), antxoa pasta edo patea eta ozpinetan gordetako antxoak.

Yurrita e Hijos enpresako gerenteak azaldu digunez, ferietan lana hasi baino ez da egiten; feriak amai-tu ondoren bertan egindako kontaktuak landu beharra dago ea noizbait bezero izatera heltzen diren.Asko izan daitezke zure enpresak egindako produktuetan interesa azaltzen dutenak, baina horrek ezdu esan nahi bezero egingo direnik. Hain erraza balitz!...

MARTXOAK 8

Aurtengo martxoaren8a iritsi eta joan zen.Erakunde publiko etakomunikabide gehie-netan kostata topatu-ko ditugu politikokizuzenak ez direnmezuak. Berdintasu-naren aldeko jarreraaho batez defendi-tzeaz gain, emakumearen diskriminazioarendatu adierazgarriak kaleratu ziren, eta zer?Denok ados bagaude, norena da, bada, diskri-minazioak irautearen erantzukizuna?

Lan merkatuan emakumeen presentzia txikia-goa da, soldatak txikiagoak dira, lan baldintzaeta lanpostu okerragoak dituzte, eta horrilaneko sexu jazarpenak gehitu behar zaizkio.

Eskubide gehienak formalki onartuta daudela,borroka feministaren helburuak aldarrikapenhutsean gera ez daitezen pausuak ematen aridira baina bide luzea geratzen da benetakoberdintasunera iritsi arte.

Page 9: K49 2006 03

9bi hitzetan

ESTIBALIZ ETXABURU LILATOIANTXAPELDUN

Estibaliz Etxaburumutrikuarrak mar-txoaren lehenengoasteburuan Donos-tian korritutako lila-toaian irabazle ger-tatu zen bere kate-gorian, juniorretan.Probaren bost kilo-metroak 20,12kodenboran egin zi-tuen eta sailkapennagusian bostgarrenpostua eskuratzeko balio izan zion.

Azpeitiko Xeyen taldean diharduen atletahau, kroseko denboraldia bukatu duenez,aurrerantzean pistan lehiatzeko prestatzenhasiko da.

Ea udaberrian eta udan berri onak ekartzendizkigun Mutrikura Estibalizek. Bejondeiola!

INSTITUTUAN ALDIZKARI BERRIA:XINBERI

Institutuko Prentsatailerreko ikasleakdena emanda da-biltza aurtengoan.Ikasturte hasieratikhona lan bikainaari dira burutzeneskolan, horren le-kuko Kalaputxi e-gazte! atala dugula. Horinahikoa ez balitz, Institutu mailan banatukoduten agerkari berri bat ere sortu dute: Xinberi.

Aurrerantzean, Kalaputxin duten atalean ja-rraitzeaz gain, Xinberi agerkariaren beste zen-baki batzuk ateratzea ere hartu dute helburueta, jakina, ikasturte bukaera alderako Institu-tuak argitaratzen duen Galanixan aldizkarirakogauzak prestatzea ere bai.

Jendeari gertatzen diren gauzak kontatzekoegarriz dauden gazteok izan dezatela kemenaaurrerantzean bide horretatik jarraitzeko, ira-kurleek eskertuko diete eta.

komikixa gotzon santander

ZORIONAK EUGENI

Herriko amona zaharrenak 101 urte bete ditumartxoaren 11n, ez da meritu makala! Gurepartetik zorionik bero eta maitakorrenak zure-tzako Eugeni eta hain ondo zaindu zaituenfamiliari: zure iloba Ana Mari eta Vito, seme-alaba, eta bilobak. Datorren urtean berrirozoriontzeko aukera izan dezagula!

Page 10: K49 2006 03

lan giruan10

Bizitza osoa itsasoari lotuta...Familiaren alde bietatik dugu itsasorako tradi-

zioa, arrantzarako. Gure aurreko Krexendarrak etaAxaldarrak itsasoan ibilitakoak izan ziren eta geugara gaur egun itsasoa lanbide dugunak. Aitona,aita, osabak... 1963an barku bat egitea erabakizuten, Rosa del Mar. Orduz gero, batean edo beste-an, beti ibili gara itsasoan. Orain dela denbora gutxi-ra arte, lau anaiok ibili gara itsasoan. Orain gu biokgabiltza. Gaur egun Mutrikun gauden bi barkueta-koak itsasoko tradizioko familiaren jarraitzaileakgara: Papardotarrak eta geu.

Itsasoa laga eta lehorrean hasitako askodago. Zuek lehorrerako asmorik izan duzueinoiz?

Lehorrean konpromisoak hartzen dituenarentzatitsasoko bizimodua gogorra da. Adibidez, hilero-hile-ro paga jakin bat ez izatea arazo handi izan daiteke.Jendeak utzi du itsasoa lehorrean hasteko, bainalehorrean ohitu ez eta itsasora bueltatu denik erebada. Gu gazte-gaztetan hasi ginen itsasoan etalehorrean saio batzuk egin ondoren itsasora buelta-tu ginen. Barku berria ekartzearenarekin hasi gine-nean ere oso argi izan genuen itsasoan eta itsasotikbizi nahi genuela.

Itsasoak etorkizunik ez duela entzuten da.Zuek, ordea, barku berria ekarri.

Gure ustez itsaoak badu etorkizuna. Bestelabalitz, adibidez Ondarroan, armadoreek ez luketeegiten diharduten besteko inbertsiorik. Diru asko etaasko ari da barku berrietan sartzen eta hori ez daitsasoak etorkizunik ez duelako. Hala ere, itsasoazaintzen jakin behar dugu, guk, arrantzaleok, lehen-dabizi. Batzuek arrantza selektiboa egiten dugunbitartean, berdeletan berdela eta atunetan atuna,beste batzuk sarea bota eta pareko dena harrapa-tzen dute. Hori itsasoa galbidean sartzea da.

Gipuzkoako Kofradien Federazioko PresidenteJaime Tejedorrek esan berri du arrastrean dihardutenbarkuak kostaldea zigortzen ari direla eta, horrelasegitzekotan, urte batzuk barru arrain espezie gehia-gorekin egongo direla gaur egun, adibidez, antxoare-kin dauden arazoak. Eta hori egia da; lehen bajurakobarkuak, txikiak eta handiak, ibiltzen ginen berdele-tan, orain, berriz, arrasteroak ere bai. Lehen bakoitzakbere tokia eta momentua zuen, orain, ostera...

Zela sortu zen barku berria ekartzeko ideia?Lehengo barkuarekin, Ongi Etorrirekin, bederatzi

urte egin genuen itsasoan. Ailegatu zitzaion hari ereberritu beharra eta etorkizunari begira barkua ondoipintzeko egin beharreko inbertsioak zein neurrita-koak ziren ikusita, barku berria egitearena planteatu

Atzean geratu ziren gure herriko portua itsasontziz beteta ikusi ahal genueneko sasoiak.Moila marinelez eta arrainez, sarez eta aparejuz betetako karroz betetzen zenekoak.

Ordea, oraindik ere gure portuan badira itsasontziak eta marinelak, sareak eta aparejuakere ikus daitezke. Krexal ailegatu da portura, koastan Kesken eta Joseba datozela,Krexen eta Axal. Beraiekin elkartu gara beren berri mutrikuar guztiei ematearren.

PORTUAN DA KREXAL

“Arrantzatik bbizi ddaitekeela ssinesten ddugu

“Itsasoko ttradizioko ffamiliaren jjarraitzaileak ggara

Page 11: K49 2006 03

lan giruan 11

zitzaigun. Kontuak egin eta inbertsio horretan sartuginen. Gure asmoa da jubilazioko adinera arte irau-tea langintza honetan, arrantzatik bizi daitekeelasinesten dugulako.

Zeintzuk dira Krexalen ezaugarriak?Gure zentzua Bajurako Arte txikietakoa da. Arte txi-

kietan jarraitu ahal izateko eta neguan sarearekin ibiliahal izateko Legeak ezarritako gehienezko neurrietaraegokitu behar izan genuen. Horrela, Enrike Lekuonahondarrabiatar injeniariaren zuzendaritzan egingenuen Krexal. Neurriak honakoak ditu: 18 metro luze,5,30 metro zabal eta 2,60 metro puntal, kilatik kubier-ta. Barkua egiteko erabili diren materialak, poliesterraeta altzairu herdoilgaitza, inoxidablea, izan dira.

Tresneria teknologikoari dagokionez, Ongi Etorringenuena aprobetxatu dugu eta berria ere sartu dugu,adibidez, kaja urdina, hegazkinetan duten kaja bel-tzaren antzekoa. Lanerako tresnerian ere inbertsiohandi-handia egin dugu eta trena norbegiarrak sartuditugu: Karrete hidaruliko berriak, sarea alatzekomakinila eta sarea estibatzeko planeadora. Punta-puntako makineria. Hortaz, egindako inbertsioa bar-kuari eta arrantzaleei begira egin dugu.

Eta Krexal izena, zer dela eta?Mutrikuarrei erraza gertatuko zaie izen horren

nondik norakoa asmatzea. Hasiera-hasieratik edukigenuen argi barku berriak gure familiaren bi adarrakhartu behar zituela aintzat, Krexen eta Axal batuta,Krexal. Bestalde, Krexalen tximinian ikus daitezkeenEH siglak, askok bestela ulertuko zuten arren, Rosanzegoen inskripzioaren oroigarri gisa berreskuratu nahiizan dugu: Elezgarai Hermanos. Lehen esan dugunbezala, itsasoko tradiziodun familiakoak gara eta,nolabait, tradizio horren lekukotasuna nahi genuen.

Arrantzarako aukera berriak emango al diz-kizue Krexalek?

Lehengo arteetan jarraituko dugu, alde horreta-tik barkuak ez digu aldaketarik ekarriko, baina auke-rak bai, aukera handiak eskainiko dizkigu Krexalek:Lehenengo eta behin, nagusiena, segurtasuna, itsa-soan lasai ibiltzeko aukera. Aurrerantzean 20-25ekohaizea ekartzen duenean arrantzan jarraitu ahalizango dugu, etxera itzuli beharrik izan gabe. Gaine-ra, barku berriarekin kalalekuetara azkarrago joaneta handik bueltatu, sartutako arrantzarako tresne-

ria berriarekin arrain gehiago harrapatu ere bai...

Papardotarrekin batera, Berdel Aipamenajasoko duzue gaur. Zer adierazten dizue horrek?

Detaile polita izan da gureganako. Pozkarria izanda arrantzaleekin gogoratu izana eta Berdel Eguna-ren inguruan arrantzaleok dugun parte hartzea erre-konozitu nahi izatea. Saria guk, gazteok jasokodugu, baina Mutrikun berdelaren arrantzan urtetaneta urtetan jardundako arrantzale guztiak izangodira errekonozituak gurekin batera.

Babes dikearen lanak hasita daude eta, dio-tenez, martxa onean doaz...

Guretzat amaituta egongo balira hobe! Gu barkuberrian sartu baginen proiektua martxan hastearzegoelako sartu ginen. Itsaso txarreko egun asko diraitsasora irten ezinik egoten garenak eta urtearenburuan horrek bere ondorioak ditu. Etorkizuneanporturako sarrera egokia izango dugula jakiteaketorkizun horri beste modu batera begiratzeko auke-ra ematen du.

Bestalde, esan nahi dugu gure ustez proiektuabere osotasunean garatu beharko litzatekeela. Orainbi gara, baina portu berria egiten denean barkugehiago etorriko dira Mutrikura, kastellanoak etaere udaberri osoa hementxe emango dute... Herria-rentzat garrantzitsua izango da portua garatzea.

Eskerrik asko, Kesken eta Joseba, kontuhoriek guztiak kontatzearren. Ea Krexaleketorkizun oparoa ekartzen dizuen, zuei,patroi eta makinista moduan, eta zuekinbatera marinel dabiltzan Juan Borges, IñakiArrizabalaga, Luis Rodriguez eta, jakina, tri-pulante zintzo Ur txakurrari ere bai.

“ Krexalek ssegurtasuna eeskainiko ddigu, gero bbeste ggauzak

“Arte ttxikietako aarrantzaleak ddiskriminatuta ssentitzengara, ssektoreko aazkenak bbagina bbezala.

Page 12: K49 2006 03

12 gizartia

BB ii zz ii gg uu nn ee ::etxebizitza hutsei erabilgarritasuna

emateko programaEtxebizitzen prezioek daramatenabiadak ikaratzen bazaitu, jakin ezazugero eta aukera zabalagoak dituzula,herrian bertan, errentan bizi ahalizateko. BIZIGUNEtik iritsi zaizkigundatuen arabera, 39 etxe daude hutsikgure herrian; euretako 12 sartu diradagoeneko programa horren barruaneta 6 hartu dituzte errentan.Mutrikuko Udalak VISESArekinelkarlanean dihardu herritarguztiongana irtsi dadin aukera berrihori. Hona hemen gai horren inguruanjakin beharreko kontu guztiak.

MAIZTERREKJAKIN BEHARREKOAK:

Zer egin behar da Biziguneko etxebizitza bat alo-katzeko?Etxebideko Erregistroan inskribatuta egon behar da, etaetxebizitza hutsen programan parte hartu nahi delaadierazi behar da inskripzio-eskaeran.

Nolako baldintzak bete behar ditut?Etxebizitza baten jabe ez izatea, adjudikazio-datarenaurreko bi urteetan. Euskal Autonomia Erkidegoanerroldatuta egotea, gutxienez, urtebete lehenago. 3.000eta 21.100_ arteko diru-sarrerak izatea urtean.

Nola emango dut izena?012 telefono-zenbakira deituz ins-kriba zaitezke; baita EtxebizitzaOrdezkaritzetan edo entitate la-guntzaile hauetan ere: Kutxa, etaEuskadiko Kutxa. Gainera,http://www.etxebide.info helbide-an daukazu informazio guztia.

Zenbateko errenta ordaindubehar dut hileko?Maizterrak ordaindu beharreko hi-leko errenta diru-sarreren %30izango da.

Zer gertatzen da egokitutako etxebizitzari uko egi-ten badiot?Programak etxebizitza bati uko egiteko aukera ematendu. Bigarren aldiz egiten bazaio uko etxebizitzari, eska-tzailea Etxebidetik kanpo geratuko da bi urtez.

Zer gertatzen da errenta hil batean ordaintzen ezbadut?Kontratuan hitzartutako errenta hileko lehen zazpi egu-netan ordaintzera behartuta dago maizterra. Maizte-rrak bi hilabetetan uzten badio errenta ordaintzeari, VI-SESAk maizter-botatze demanda jar dezake

Zer gertatzen da errentamendu-kontratua amai-tzean?Maizterrak etxebizitza utzi egin behar du kontratuaamaitzean.

BIZIGUNE programan banago, saral naiteke Etxebideren zozkete-tan?Bai, etxebizitza sozialak erostekozein alokatzeko zozketetan; ez, or-dea, etxebizitza hutsen programakobeste etxebizitzen zozketetan.

Utz al dezaket alokairua 5 urtehoriek baino lehen?Maizterrak edozein unetan utz deza-ke alokairua, VISESAri hiru hilabetelehenago jakinarazita, betiere.

Page 13: K49 2006 03

13gizartia

ETXEBIZITZA HUTSENJABEEKJAKIN BEHARREKOAK:

Nolako abantailak ditu BIZIGUNE programak?VISESAk zuzentasunez ordaintzen du hileko errenta etaetxebizitza zaindu eta kontratua amaitzean egoera one-an itzultzeko ardura hartzen du. VISESAk doan finantza-tuko ditu etxebizitzari bizigarritasun-baldintzak ematekobeharrezkoak diren lanak, 18.000_ arte, gehienez. VISE-SAk egingo ditu etxebizitzak alokatzeko gestio guztiak.

Nolako baldintzak bete behar dituzte etxebizitzekBIZIGUNE programan sartzeko?Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egotea. Etxebi-zitzako azalera erabilgarria 120 m2 baino handiagoa ezizatea. Hileko errenta 660_ baino garestiagoa ez izatea.Programan sartzeko eskabidea egin aurreko hamabi hila-beteetan etxebizitza hutsik eta alokatu gabe egon izana.Etxebizitza librea izatea, eta ez Babes Ofizialekoa

Nola jar naiteke harremanetan BIZIGUNE programa-rekin?Dei ezazu inongo konpromisorik gabe. Hauxe da doakotelefono-zenbakia: 900-251-251. Bestela, zoaz udaletxeraeta bertan azalduko dizkizute eman beharreko pausuak.

Nola balioesten da nire etxebizitzagatik jasoko du-dan errenta?Tasazio-enpresa batek (VISESAtik kanpokoa) egingo duetxebizitzagatik ordaindu behar den hileko errentarenbalioespena, etxebizitzaren ezaugarriak, kokapena, urte-ak, zaintza-egoera, zerbitzuak... eta behar diren birgai-tze-lanak kontuan hartuz. VISESAk ordainduko duenerrenta kalkulatzeko, merkatuko errentari kudeaketa-gastuei dagokien ehunekoa eta birgaitzearen kostua(kontratuak irauten duen bost urteetan banatuta) kendu-ko zaizkio. Hau da, birgaitzea doan finantzatzen da. De-na den, errenta kalkulatzeko, banan-banan aztertu be-harko da etxebizitza bakoitza.

Zenbatekoak dira kentzen diren kudeaketa-gas-tuak?Etxebizitza programan onartzeko prozesuak eta alokai-ruaren kudeaketak sortzen dituzten gastuak dira; beste-ak beste, egokitasun-txostenak, bizigarritasun-txostenak,txosten teknikoak, aseguruak, tasazioak, etxebizitza mer-katuratzea eta programa kudeatzeko VISESAk egin behar

dituen gastu guztiak (giza baliabideak, baliabide materia-lak, logikoak).

Zer gertatzen da maizterrak errenta ordaintzen ezbadu?Maizterrek errenta ez ordaintzeak ez du eraginik izangojabeengan, zuek errenta berdin kobratuko baituzue.

Nork ordaindu behar ditu zergak eta komunitate-gastuak?Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta komunitate-gas-tuak etxebizitzaren jabeak ordaindu behar ditu. Kontri-buzio zergari dagokionez, %50eko jaitsiera aplikatzen duMutrikuko Udalak.

Zenbatekoa da sinatu behar dudan kontratuarengutxieneko iraupena?Hiri-errentamenduen Legeak 5 urteko gutxieneko epeabermatzea eskatzen du.

Etxebizitzari tasatu zaion errenta 660_ baino han-diagoa bada, beheratu al dezaket nire etxebizitza-ren prezioa, etxebizitza hutsen programan sartze-ko?Etxe-jabeak bere etxebizitzaren prezioa libreki erabaki-tzeko eskubidea du. VISESAk ez ditu onartuko egindakotasazioa gainditzen duten prezioak; bai, ordea, tasazioa-ren beherako berrikuspenak.

Birgaitze-lanen aurrekontuak ezarritako muga gain-ditzen badu, ordain al dezaket birgaitzearen zatibat?Hasiera batean bai, baina kasu bakoitza aztertu behar da.

Zer gertatzen da kontratua amaitzean maizterraketxebizitza uzten ez badu?VISESA denez kontratuaren amaieran etxebizitza itzultze-ko arduraduna, dagozkion legezko neurriak hartuko ditumaizterra etxebizitza uztera behartzeko.

Nork joan behar du Jabekideen Komunitateko ba-tzarretara?Jabeak.

Zer gertatzen da kontratua amaitzean etxebizitzakkalteak baditu?Maizterrak etxebizitza egoera onean itzultzeko konpro-misoa hartzen du VISESArekin. Konpromisoa betetzen ezbadu, VISESAk egoki irizten dituen akzioak erabili ditzakemaizterrak konpromiso hori bete dezan, edo konponke-tak egin ditzake jabeari gasturik eragin gabe. Etxe-jabeakegoera onean jasoko du etxebizitza

Erabaki al dezaket nor izango den nire etxebizitza-ko maizterra, kontratua harekin egin eta biok jasoetxebizitza hutsen programak eskaintzen dituenabantailak?Ez. Kontratuak etxe-jabeen eta maizterren artean zuze-nean egiteko aukera badago ere, VISESAk proposatukodu kontratu horiek sinatzea, eta hark erabakiko du norizango den maizterra.

Page 14: K49 2006 03

karenka14

Joakin Manzisidor Arrizabalaga “Txilin”

FerratzaileaHerri arrantzaletzat izan dugubeti Mutriku, eta egia da, bainahonek ez du esan nahi itsasoasoilik izan duenik bizibiderakoeremu; denboran atzera eginda,etxapeetako kortaz beterikokaleak ikusiko genituzke eta gureirakurleen artean ere askokgogoratuko dituzte oraindikhaietako azkenak, beren asto etabehiekin. Kalaputxi dagoenLuardo Etxea ere horietako batizan zen, eta ordenagailuenteklatu soinuen ordez, “astoperiko”ren arrantzak ezagutudituztenak ere izango dira.Atzera begira jarri gara, sorotikbizibidea nola ateratzen zutenjakin nahian, eta apirilareanbostean laurogeitalau urtebeteko dituen Joakin Txilinenganajo dugu, nahiz eta bere ofizioa,ferratzailearena, zeharkakoa izan.

Lehendabizi, nondik eta nola dator zure “Txilin” tituloa?

Egia esan, zeharkakoa da. Titulo hauek ez dira heredentzia bidez etor-tzen, ingurua izaten da erabakitzen duena. Itxura denez, osaba Emiliok,amaren nebak, pilota jokoan aurkariarekin eztabaidatxo bat izan omenzuen eta hark haserre “... goixan kanpanero eta behian txilin, horixe haizhi, “Txilin”...” Osaba Zubiaga plazan, hiltegi aurrean bizi zen eta goiko pi-suan “Maria Kanpanero”. Inguruan adi-adi zeudenen senak egin zuen bes-te guztia. Gero niri tokatu zitzaidan, ez dakit zergatik, baina harro nagoneure tituluarekin, nahiz eta nire arrebek ere zatitxo bat lapurtzen dida-ten, denok daramagu gustura.

Txanbolingua eta zure etxearen eraistea kamino berriko eserlekubatetik ikusi zenuen. Zer sentitzen da horrelako une batean?

Gauza asko eta agian gutxi. Begiak bete zitzaizkidan, baina denborarenaizan zen nire burmuina gehien kolpatu zuena. Labur, oso labur gertatuzen guztia, urteetako irudiak ziplo lurrundu ziren instant batean. Orain ezdakit noiz eraikiko dituzten etxe berriak.

Zer zegoen etxe hartan? Nola ateratzen zenuten familia aurrera?

Etxapean korta geneukan eta lehenengo eta bigarren solairuan familiarenetxebizitzak. Kortan behiak geneuzkan, normalean lau, beren txahalekineta astoa. Txahalak izaten ziren diru iturri nagusiena. Esnea ez genuen sal-tzen etxerik-etxe, ohitura zen bezala, gure bezeroak etxeraino etortzen zi-tzaizkigun. Astoari, orga bat lotzen genion eta belarrak eta sagarrak ga-rraiatzeko erabiltzen genuen, batik bat. Lur zatiak han hemenka sakaba-natuak izanik, beharrezkoa suertatzen zitzaigun. Abereez gain, tolareaeta sagardoa gordetzeko bukoiak ere bagenituen kortan.

Etxe ondoan ferralekua zegoen. Ferratzea zen nire eginkizunik nagusiena.

Kokatuko al dizkiguzu lur zati hoiek? Eta zer ereintzen zenutenbertan?

Guk “Alkolea”, “Samikolla”, “Elorreta” (Santa Elena gainean), “Ezkimea”(Santabatatik aurrera itsas aldera), “Montxoz” (Santabatako goi aldea),“Olabete” (eliza atzean, kaminotik gora) eta “Katuitz” (Bustoneko etxetikgora, antena errepikatzailea zegoen tokia) izenekin ezagutzen ditugu. Lur

“Batzuetan aalbaiteroen llana eegitea eere ttokatzen zzitzaidan

Page 15: K49 2006 03

sail horietan sagastiak besterik ez genituen, baratza apur batSamikollan, eta hau etxerako soilik. Sagasti horietan atera-tzen zen belarra erabiltzen genuen behi eta astoen bazkara-ko eta sagarrekin sagardoa egiten.

Azalduko al diguzu sagardoaren prozesoa eta zer kan-titate maneiatzen zenuten?

Eskuz batzen genituen sagarrak, gehienak lurretik, eta orgabete ahala astoarekin garraiatzen genuen etxeraino. Lehen-dabizi, txikitu egiten genituen, 30 cm.. diametroko hodi for-mako makina baten bidez, non gasoilezko motor batek mu-gitzen zituen aizto batzuk, eta handik zuzenean maldatxobaten bidez tolarera. Tolarea nahiko handia zen, 3 m. x 2,5m.koa edo, sagarra erdian pilatzen zen eta, oholak gaineanjarri ondoren, eskuzko prentsari eragiten genion bi lagunenartean; berriro altxatu, oholak kendu, sagar zatiak mugitueta lehenera; horrela jarraitzen genuen ahalik eta zukugehien atera arte. Tolaretik ateratzen zen zukua zinka bate-an jaso eta handik bukoietara hustutzen zen. Bukoietan fer-mentatu eta saltzeko prest gelditzen zen. Bukoiak 600 litro-koak ziren eta hemezortzi geneuzkan.

Salmenta bukoietatik zuzenean egiten zen. Bezeroak berta-ra joaten ziren, batzuk botilak betetzera, besteak bertaneseri eta solasean baso batzuk edatera; bagenuen baita be-zero garrantzizkoak ere: Ondarroako Vega hoteletik, adibi-dez, hiru bukoi eramaten ziguten urtero; beraiek ekartzenzituzten botilak eta guk bete eta kortxoa jartzen genien.

Zure ofizioa, ferratzailearen lana, zertan zen?

Ferratzea abereentzat beharrezkoa zenez, gure ofizioa erezabaldua zegoen. Normalean gure lana ferratokietan egitengenuen eta baserritarrek hara bertaratzen zituzten abereak.Horrela, asteko egunak leku ezberdinetan egiten nituen, ni-re bizikletaren pedalei eragin ondoren. Astearteetan Mutri-kun etxe ondoan, asteazkenetan Santuaran baino Arrona al-derago zegoen ferratokian, ostegunetan Itziarren, ostirale-tan berriro Mutrikun eta larunbatetan Deban. Gertatzen zen

animaliak ezin ibi-lian egotea ere,eta orduan base-rriraino joan beha-rra zegoen; horre-la, Mizkiamenditiketa Endoiarainoeta inoiz Mendaroeta Ondarroa al-dean ere, bertakoferratzailea gaixo-rik zegoela eta,baserri askotanizan naiz.

Batzuetan albaita-ri lana ere eginbehar izaten

nuen; zaurietako pasmoak ondo-ondo kendu, pasmo bela-rrak jarri edota aguarras zein petrolioarekin garbitu ondo-ren, babesteko trapuak jarri eta txukun-txukun ferratutautzi.

Nolakoak ziren ferratokiak eta zein abere ziren ugarie-nak?

Tramankulu bereziak zeuden. Zutik zeuden sei habe sendo-ren artean sartzen zen aberea, hiru alde banatara zituela;aurreko biak burua luzatuta eta geldirik mantentzeko ziren,eta beste laurak aberea airean sostengatzeko, gorputz azpi-tik pasatzen zitzaizkion bi uhal zabalen bitartez eta eskuzkomekanismo baten eraginarekin; beste lau txikiak, hankakapatxak gora begira lotzeko ziren, erraz lana egiteko eran.

Gehien ferratu izan ditudanak behiak eta astoak izan dira,horrek baitziren ugarienak, baina gerra denboran zaldi etamando ugari ferratzea tokatu zitzaidan.

Zeintzuk erreminta erabiltzen zenituen?

Ingudea (“junguria” esan digu berak) eta mailua ferrak han-ken formatara egokitzeko, orrika ezberdinak bai apatxak etabai iltzeak mozteko eta apatxak jateko sei bat zentimetrozabaleko hortz zapalak, baita zauriak garbitzeko estu etabereziagoak ere.

Ferrak, zuk eginak al ziren?

Ez, hemen ez dugu izan horren beharrik, herrian bertan fe-rrak egiten jarduten zuen enpresa zegoen, “Perratzailiane-koa”, eta aukera guztiak nituen. Zaldi, mando, asto, behi,idi..., guztientzat egiten zituzten eta neurri ezberdinekoak.Pena handia hartu nuen enpresa itxi zutenean, harreman be-rezia bainuen hango pertsona batzuekin. Orduan bai, tokatuzitzaidan kanpoan erosi beharra izatea, baina hilkanpaiakdenontzat joten ari ziren ordurako eta ez zen luzaroan izan.Industrializazioak, baserrien gainbeherak eta mekanizazioakabereen desagertzea ekarri zuten eta laister bilakatu nintzendendari, nire korta eraberritu ondoren.

Dendari kontuekin jarraitu dugu, berak ondo apaindu-ta duen Samikollako txabolan. Han pasatzen ditu egu-naren zati handiak, lurrarekin kontakturik galdu gabe.Eskerrik asko Joakin.

15karenka

“ Behiak eeta aastoak iizan ddira, ggehienbat, ferratu bbehar iizan dditudanak

“ Bizikletari eeraginez iibiltzen nnintzen Santuaranetik MMizkiamendiraino

Page 16: K49 2006 03

natura16

Zuhaitz eguna 2006LaranjaondoakIazko zuhaitz eguna itsas ertzean galzorian dagoen landaretzari eskaini genionean

bat baino gehiago harritu zen hainbat zuhaitz eta zuhaizka, tartean garoak edobeste belar mota batzuk, landatu genuela ikusita. Badirudi honelako ekintzetanzuhaitzak bakarrik izan behar direla protagonista, eta gainera bertokoak. Aurten

ere bat baino gehiago harrituko da laranjondoak landatu ditugula irakurtzenduenean, eta horren zergatiak adierazteko lerrotxo hauek idatzi ditugu.

Laranjondoaren irudiak bururatzen zaizkiguneangutxienez Mediterraneoarekin lotzen dugu, Valen-tziako laranjondoekin, adibidez. Baina jakin dezagunKantauri itsas bazterrean laronjondo, limoiondo,mandarinondo eta beste zitriko mota batzuk ere osolandatuak izan direla historian zehar.

Mutrikuko Natur Taldeko kide den Javi Castrok,Juan Carlos Etxebesterekin batera, Deba aldizkarianargitaratu zuen artikulu batetik atera dugun datu ba-tzuk azaltzen ditugu horren adibide.

Gizakiak zitrikoaren landaketaren lehengo datuakJesukristo jaio baino 800-500 urtetakoak dira, Asiakohego-ekialdean, Himalaya mendilerroaren azpiko in-guru epeletan. Zetaren ibilbidearen bitartez (ruta dela seda), bai greziarrek koak bai erromatarrek medite-rraneo aldera ekarri zuten. Arabiarrek ere zuhaitzmota honen landaketaren zaleak ziren eta VIII. men-dean ifar Afrikan eta Al Andalusen (oraingo Andalu-zian) egindako zitriko landaketak oraindik ere oso fa-matuak dira.

Badirudi laranjondoak XV. mendean ekarri zutelaTxinatik Europara, Portugaldik sartuta. Limoiondoa,berriz, Indiatik zertxobait lehenago ekarri omen zu-ten, XII mende bueltan. Jakin behar dugu Kantauriko

itsas portuetan zitriko hauek arraina kontserbatze-ko erabiltzen zutelako agertu zela, batez ere penin-tsula barrualdera eramateko.

1.753.urtean James Lindek “Eskorbutoaren Trata-doa” argitaratu zuenetik, zitrikoak gaixotasun ho-rretatik babesteko erabiltzen ziren. Garai hartakoitsas bidaia luzeetan C bitaminaren faltak eskorbutoamarinelen gaixotasuntzat hartzera eraman zuen.

Norbaitek nahi izanez gero, artikulu osoa www.na-turzaleak.org orrialdean jarriko dugu, liburu eta histo-riatzaile askok honen berri eman baitute askotan.

Gipuzkoa eta Frantzia, Ingalaterra, Bretaña eta Na-farroaren arteko salerosketetako erreferentzietankanpotik ekarritako produktuen ordaingarri bezala,burdina, balea, bakailaua eta sardinarekin batera, li-ma, limoi eta laranja agertzen dira. Erraz pentsa dai-teke fruitu horien ugaritasunaren zenbatekoa.

ZITRIKOAK GURE HISTORIAN

Jakin dezagun XVI. eta XIX. mende artean idatziaskotan laranja, laranja mingots, limoi, toronja eta li-mak beste produktuen artean agertzen direla, batezere Mutriku, Deba, Lekeitio eta Bermeoko herrietan.

Lekeition zerga bat kobratzen zen laranjak ontzi-ratzeko otarra bakoitzeko eta Telesforo Aranzadik ar-tikulu batean 1700. urtean alemanez idatzitako liburubatetik ateratako aipua egiten du: “Bermeo hain abe-ratsa da laranjondoetan, kobrezko maravedí batekin“Kantauri iitsas bbazterrean llaranjondoa, llimoiondoa

eta bbeste zzitriko mmota bbatzuk ooso llandatuak iizan ddira

Page 17: K49 2006 03

natura 17

mandoak ozta-ozta eraman dezakeen hainbeste la-ranja eros baitaiteke”.

1509an Bermeoko herria erre ondoren, dokumen-tu bat dago zitrikoak harresien barruan landatzekodebekua ezartzen duena, zuhaitz mota hauek errazerretzen direlako eta sua erraz zabaltzen dutelako.

Kuriosidade gisa, 1847an Juan Ignazio de Iztuetakidatzitako “Guipucoaco Provinciaren Condaira edo His-toria” liburutik ateratako aipua: “Provincia onetaco lu-rrac ematen dituen garauric ezagungarrienac dira Gaz-taña, Sagarra, Matsa, (...), Cidroña, Larantia...”.

Eta Mutrikun,1585eko azaroaren 20an eratu zirenGipuzkoako Batzar Nagusietan, Manuel de Arreguia etaharen emazte doña Clara de Ubillak eskakizun bat eginzuten beraien laranjondo sailetik hurbil landatutakozuhaitz batzuk mozteko, ordenantzatik kanpo baitzeu-den. Laranjondo saila Ybirraga-n zegoen (Ibiritxo?).

Lope de Isasik 1625eko konpendioan Mutrikuko sor-tetxeen artean (casas solariegas y de apellido) izenda-tzen du “Laranja goicoa” eta “Laranja azpicoa”.

NOLA ZAINDU ZITRIKOAK GURE LURRETAN

Historiadore batzuek adierazten dute hotzak direlaeta landara hauen galerak eta paraje babestuetan ba-karrik geratu direla, ez da harritzekoa, noizbehin hotz

olatu maltzurrak agertzen baitira eta landara hauekgaldu lirateke.

Laranja mingotsa eta mandarinoa 10-12 gradu zeroazpitik aguantatzeko kapaz dira; Laranja eta pomeloa, 8-9 gradu zero azpitik; limoi arbola, 4-5 gradu zero azpitik.

Hotzaren aurreko erresistentzia ez da berdina ne-guaren erdian, zuhaitza erreposoan dagoenean edoudaberriaren hasieran, epeltasun denboraldi batenatzetik, baina beti haizetik babestuta egotea oso ga-rrantzitsua da. Ahal dela, haizetik babestuta dagoeneremuan landatu behar dira, bestela hesi bat jarri be-harko litzateke babesa lortzeko; adibidez, sare bat, bai-na beti hobe landara biziak erabiliz egindako hesia. Ho-nen guztiaren berri beste egun batean emango dugu.

AURRERANTZEAN…

Datorren Santo Tomas azokan Sagarmina baserrikopostuan laranjak zintzilik ikusten ditugunean ez ditza-gun laranja eta limoiak produktu arraro eta kanpotar-tzat hartu, ez behintzat artoa edo indiarrak bainogehiago, eta probatu dezagun erostea ez daukate etadendan eros ditzakegunen inbidiarik.

Ez dugu amaitu nahi laranja mingots batzuei erre-ferentzia egin gabe: San Miguel eskolaren atzeko al-dean pare bat ikusi ahal dugu, bat ez dago oso osa-suntsu baina lorazaintzan erabilgarri bezala ez litzate-ke gaizki egongo, bere neurriagatik ez du arazorikematen, ez du inausterik behar eta bere fruitu deko-ratiboen gainean lore usaintsua dauka, eta lurreraamiltzen diren fruituekin mermelada eder bat egindaiteke.

Gonbidapena eginda dago: Martxoaren 19tik au-rrera Laranga bailaran zuhaitz egunean landatutakozitrikoak ikustera hurbildu zaitezte.

MUTRIKU NATUR TALDEA

“1585 uurtean llaranjondo ssail bbaten aaipamena jasotzen dda iidatzietan

“Mutrikun ttoki aaskotan iikus ddaitezke llaranjondoak. Erreparatu eeta ddeskubritu iitzazu zzerorrek

Page 18: K49 2006 03

hisorixa18

Haserrea matxinadabihurtuzenean

Gizakiak, egoera estuan bizi izan arren, bizi irauteko oinarriz-koak dituen lehengaiak lortzea zailtasun bihurtuz gero, betiaurkitu du bere haserrea agertzeko modua eta ez da kikilduagintariei aurre egitean ere. Baina, maiz, azaleko arazoakbeste batzuekin txirikordatuak ageri dira banaezin bihurtuz.Azken mendean ez bezala, ordura arte gizarteak erritmo osogeldoan ezagutu izan ditu aldaketak, gizakiak edozein aurre-rapeni mesfidantzaz begiratu izan diolarik, kaltegarri bezala,hutsalak ziratekeen hesiak jarri nahian. Mutrikuarrak ere aha-legindu ziren jazarpena erabiliz garaiko herriko agintari nahizeliz gizonak beren asmoetara makur zitezen.

Europan ilustrazioko ideia berriak ari ziren zabaltzen eta Espainiako Karlos III.a erregea bere erreinuak zuenantolaketa zaharkituan aldaketak sartu nahi izan zituen garai berrietara egokitzen joan zedin. Asmo horiekaurrera eramateko, Italiatik Esquilache markesa ekarri zuen. Aldaketek beti izan ohi dute bide malkartsua eta,areago, gizarte egiturari zegokionez mendeetan ildo beretik jarraitu zuen hartan. Modernizazioak berekin mes-fidantza eta kezka dakar. Aldaketa hauen artean, 1765. urtean, ordura arte babestuta egona zen zerealen pro-dukzioari zein prezioari erabateko askatasuna ezarriko zien “La Pragmática“ izeneko legea izan zen. Tamalez,urte haietako uzta txarrek prezioak asko igoarazi zituzten arazo larri bihurtzeraino. Haserrea, beraz, hedatzenhasia zen jendearengan. Beste erabaki eztabaidagarri batek Madrilgo biztanleria erabat sumindu zuen. Betida-nik erabili ohi zituzten jantziak legez debekatu eta Europa aldean erabiltzen hasi zirenak erabilaraztera behar-tu. Honek, lehendik zetorren haserrealdia lehertu eta, jendea aztoratuta, aginduari aurre eginez kalearen jabeegin zen. Erregeak, ministroa kendu arren, ez zuen jendea baretu eta berak ere hiru egunez jauregian ezkuta-tu behar izan zuen. Oldartze hura ez zen han bukatu, matxinada hotsa hainbat lekutara hedatu baitzen, Gipuz-koara ere bai.

Apirilaren 14an Azkoitian piztu zen matxinada, handik gutxira Azpeitira zabaldu zelarik. Hiru egun beran-duago Mutrikun zen. Aipamen gutxi ageri dira herrian gertatutakoaz. Hilabete batzuk beranduago izandakobilerak ematen dizkigu lehen argibideak “azken apiril honetako 17an, arratsaldez, Debatik eta Elgoibartik hel-dutako matxinatuak”. Elgoibartarrak Mutrikura heldu ziren, matxinadarako dei egin, herritarrak aztoratu etahauek, makilak, fusilak nahiz beste edozein tresnaz baliatuz kaleetan kalteak eragiten aritu omen ziren. Biha-ramunean elizako kanpaiak joaz dei egin zuten jendea udaletxe aurrean bil zedin, herri agintariek larderiazbehartuz beren eskakizunak onar zitzaten. “Mutrikuko udaletxeko aretoan 1766 urteko apirilaren 18an, eskri-bau honen aurrean Herri honetako zuzentza eta agintariek eta Debako eta Elgoibarko bizilagun batzuk bihiakezagutu duen prezio aldaketa dela eta“. Hogeita lau erabaki eta osagarri bat jarri zizkieten mahai gainean.Zalantzarik gabe zerealen legeria lehenera itzularaztea zen asmo nagusia, baina, mutrikuarrek, egoeraz balia-tuz, herrian indarrean zeuden hainbat agindu, debeku eta erabaki ere aldatzeko egokieraz baliatu ziren.

Hona hemen onartutako kapitulazio edo erabakiak: “1.- Gariaren prezioa 38 errealetatik 26raino jaistea,ogiarena gariarenaren arabera eta artoarena 15 errealetan jartzea. 2.- Lur maizterrek errentak ordaintzeko adinagari izango ez balute, dagokiena baino gutxiago bildutako gari anega bakoitzeko 20 erreal ordain ditzatela. Dau-den pisu guztiak kendu eta berriak egitea neurri zaharrak eredutzat hartuz eta berriak erabiliz gero, hogei duka-teko isuna eta izan dezakeen gariaren erdia gal dezala. 3.- Herriak kudea dezala hasikina enkantean jarri ordezeta horretarako jarritako pertsonari ordain diezaiotela %10. 4.- Bildutako gaztaina herritar zein bizilagunen arte-an banatua izan dadila eta izenda ditzatela bi pertsona bilketa eta banaketa nola egin agintzeko, hauei ordain-duz. 5.- Herriko lurretan eta jabego pribatuetan bildutako gaztainaren hamarrenik ez ordaintzea, bai ordea hasi-

Page 19: K49 2006 03

historixa 19

kina. 6.- Gariaren hamarrena ordaintzean, baliotik kentzea ereindako-arena eta ez dezatela ordaindu hamarrenik txerriengatik. 7.- Ahuntzekaske bazka dezatela lur publiko nahiz pribatuetan. 8.- Portura iritsikobalira gariz betetako ontzi espainiarrik eskain diezazkiotela beharrez-ko laguntza eta hornikuntza guztia. 9.- Inolako apaizek ez ditzala izanbi kapilautza baino gehiago eta duenak utz diezaiola ez duenari. 10.-Ken dezatela herri honetan medikua ordaintzeko dagoen sisa edozerga eta udalak ordain diezaiola bere lansaria. 11.- Mendaroko iba-rrean ez balego txakolin azunbrea 20 laurdenetan saldu nahiko lukee-nik, bertako biztanleek kanpoko ardoa saltzeko bi taberna zabaltzekobaimena izatea. 12.- Auzolanean egin beharreko bide konponketetanherritar guztiek har dezatela parte eta denek beren txanda bete artebigarrenez ez daitezela deituak izan. 13.-. Zubiak eraikitzea Jauna era-matean errekak igaro ditzan eta bi herrien jabegoan balego, bien arte-an konpontzea. 14.- Zahi anega ez dadila 32 laurden baino merkeagosaldua izan, arrautza bakoitza bi marabeditan, esne azunbrea maia-tzetik uztailera 6 laurdenetan eta ondoren 8 laurdenetan. 15.- Probes-tuari ez diezaiotela baserrietarako bidaiengatik bi erreal baino gehia-go eman eta bat kartzelaren ardura bezala. 16.- Itzainei egindako languztietan, beren kontura janez gero 8 erreal, ugazabaren konturabada, ordea, 5 erreal eta erdi. Itsas arotzei 8 erreal eta hiru txiki ardoordaintzea. 17. - Sutondo bakoitzari eman diezazkiotela 3 egur pilosukalderako, gehiago behar izanez gero, berriz, orain arte bezala. 18.-Ez dadila sartu inor ez dagokion jabegoan egur bila, egin bakoitzean15 erreal ordain ditzala. 19.- Herri barruko etxe bakoitzean behi batedukitzeko baimena izan dezatela, kalte eginez gero jabeak ordaindezala. 20.- Oilo bakoitzak 3 erreal eta kapoiak 4 balio ditzala; belarramozterakoan egindako kaltea ez dezatela aztertu mozketatik mozke-tara ez bada eta multzo bakoitzaren azterketa 3 errealetan izan dadi-la. 21.- Aipatutako guztiagatik Batzar Nagusiari baieztapena eskatzenzaio alondegi zein burdinoletako pisu neurriak berdinak izan daiteze-la, desberdintasunak nabariak baitira kaltea eraginez. 22.- Lurren jabeedota maizterrek itxi ditzatela lurrak behar bezala, horrela egin ezeanez ditzatela ordaindu ganaduak egindako kalteak. 23.- Herri honetakoportura iristen diren espainiar ontziek ez dezatela eskubiderik ordain-du. 24.- Gaurko helduko ez balira herri honetara beste lagunak etaberen aurrean aurkeztu ez, eskatzen diote alkateari gera daitezelaostatuetan Txurrukaren kontura edota bestela zortzi, hamar edohamabi lagun geratuko direla bertan. Osagarria: Erretore Jaunak ezdezala urteetako administrazio eskubideengatik ezer kobratu etadoan egin dezala nola behartsuei hala aberatsei eta ezkontza dei zein

ezkontzengatik kobra ditzala soilik zortzi erreal herrian nahiz base-rrietan. Apaizek beren ardurapean dauden baserrietan hilzorian dau-denei zerbitzu egin diezaiotela astero, edozein ordutan, egunez halagauez eta bete dezatela guztiek, egin ezean hamar mila marabedirenzigorra jarriz bakoitzari eta aldi bakoitzean.”

Akordio hauek bazuten berezitasunik, eredu bezala erabili bai-tzuten herri ezberdinetan onartzen joateko eta, inoiz ez bezala, apai-zak baldintza lotsagarriak onartzera behartzen zituztelako. Matxina-da bultzatzaileek Mutrikutik Bergarara eraman zuten baiezkoa emanziezaioten, hango agintariak jakinaren gainean jarriz hala ez izateko-tan, Soraluzen, Elgoibartik zein Mendarotik joandako 300 gizonarmatu txarrera sartuko zirela bertan. Oldartzea merkatariek zeinaberatsek zituzten jangai biltegien aurka izan zen batik bat, hauek,lehengaia gorde egiten baitzuten prezioari eusteko. Jende xeheak,horri erantzunez, bere haserrean lapurretak eta kalte handiak eraginzituen biltegietan. Udal biltegietatik hartutako armak biztanleeneskuetan agertzeak kezka handia eragin zuen agintarien artean.Nahasmen handi horretan, astebeterako matxinadak Gipuzkoakobarnealdea menpean hartua zuen. Agintariek egoera ez zela bare-tzen ikusirik, Diputazioaren aginduz eta Donostiako alkatea buruzutelarik, bertako eta inguruko herrietako gizonez eta 300 soldadugaztelarrez osatutako batailoiak Azpeitia ,Azkoitia, Elgoibar, Eibar...

aldera abiatu ziren. Atxilotu asko izan ziren. Epaitegiak prestatu etaheriotza zigorra indarrean jarri zuten nahiz eta inor ez zuten hil,baina, kartzelara, diru isunak ordaintzera, galeretara edota armadakGipuzkoatik kanpo zituen kuarteletara soldadu bidaliak izatera izanziren zigortuak.

Gauzak bere onera etortzean, agintariek jakinarazi zuten herrie-tan onartutako erabaki guztiak indargabe geratu zirela. Mutrikuridagokionez, esan behar alkateak Gipuzkoako agintariei jakinaraziziela onartutakoa “..luzez eztabaidatu ondoren, (...) sortu zituztengastuak eta kalteak ordaintzeko 1000 dukateko mailegua sortzea,horretarako Gipuzkoako agintariei baimena eskatuz..“. Arestian aipa-turiko Bergarako gorabeherak gertatu ondoren, pertsona batzukMutrikuko alkate zen Miguel Francisco Dominguezen aurka irainakbota omen zituzten matxinatuen aurrean amore eman eta herrianakordio hauek “onartu” izanagatik. Bergarako alkateari haien izenakeman ziezazkiola eskatu zion, epaileen aurrera eraman eta bere izenona garbi gera zedin. Hark, ordea, egoera baretu nahirik adierazi zionune larri haietan izandako jokabidea ulertzekoa zela eta ez kezkatze-ko horregatik bere ohorea garbi zegoela eta.

Bukatzeko, esan behar, udaberri hartako matxinada biztu zuenabatik bat gariaren prezioa izugarri igotzea izanik ere, dirudienez, guz-tiaren azpian bazegoela antzinatik zetorren erreinuaren antolaketazaharrari aldaketarik gabe eutsi nahia.

JOSE ANGEL LIZARDI

Informazio iturriak

- Ondarroa . Augustin Zubikarai

- Mutrikuko Udal Artxibategia

- Bergarako Udal Artxibategia

“1765eko aapirilaren 117an mmatxinada MMutrikura hheldu zzen.

“Mutrikun hhartutako eerabakiak eeredu iizan zziren PProbintzia oosorako.

Page 20: K49 2006 03

20 e-gazte!

Sexologiaikastaro a

Nola hasi zineten sexologo lanetan?Eider: Ni elkarrizketa bat egin eta aukeratua izan nintzen,aurretik sexu heziketako ikasketak eginda nituen. Eta ente-ratu nintzen neska bat jende bila ari zela sexu heziketaemateko ikastetxeetan. Harremanetan jarri nintzen; neskahori Eli zen (taldearen arduraduna). Elkarrizketa egin etaaukeratua izan nintzen.Goibu: Nik psikologia ikasketak egin nituen, eta praktikakegin nituen sexu heziketan. Irakaslea kontaktuan jarri zengure nagusiarekin, eta horrela sartu nintzen taldean. Prak-tikatan nengoenean, hauek proiektu bat aurkeztu zutenDonostian eta onartua izan nintzenZer adinetako gazteei da errazena klaseak ematea?Biak: (barreak) Batxilergoa.Zer galdera izan da gaitzena erantzuteko?Goibu: Nik uste dut jende askok nahastu egiten duela sexu-hezitzaile lana ginekologoarenarekin. Gauza biologiko as-ko galdetzen dizkigute eta guk ez dakizkigu erantzunak.Oztoporik jarri al zizuten etxean zure lanbidea zeinzen esan zenienean?Goibu: Oztoporik ez zizkidaten jarri, oztopo bakarra kotxe-an ibili behar naizela askotan.Eider: Hasieran bai, nik irakasle izateko ikasketak neuzkaneta. Baina denborarekin ikusi dute lan serio bat dela.Gustatzen al zaizu zure lana?Goibu: Bai, gustatzen zaigu. Gainera, lan hau ez bazaizugustatzen oso zaila da honetan lan egitea.Eider: Oso lan polita da. Gainera, ikasle mota askorekin ibil-tzen gara eta gure lana ez da zuei txapa sartzea. Azken fi-nean, hartu-eman bat da. Nola zuek klaseak galtzen ditu-zuen, eta gaia interesgarria denez, ba oso ondo etorriakizaten gara.Nolakoak iruditzen zaizkizu garela gaur egungo gaz-teok?

Eider: Uste dugu informazio asko duzuela baina oso nahas-turik. Asko egiten duzuela hizketan baina benetako mo-mentuan ez dakizuela askorik.Zein aholku emango zeniguke guri?Eider: Pentsatzeko asko zuen buruengan. Gauza asko egi-ten dituzue besteei begira. Eta benetan ez duzue pentsa-tzen: “Nik hau nahi dut?”. Zuen buruengan pentsatu etahorren arabera jokatu.Nola funtzionatzen du zuen lantaldeak?Goibu: Taldean lau gara eta bakoitzak bere funtzioa dauka.Bat ikastetxeekin hartu-emanetan jartzen da. Beste bat kla-seak prestatzeaz, estatistikak egiteaz, etab. arduratzen da...Baina guztiok ibiltzen gara ikastetxez ikastetxe.

GURASOENTZAKO HITZALDIA

Ikasleen txanda amaitu ondoren, gurasoei ere hitzaldia es-kaini zitzaien, eta jende askorik agertu ez bazen ere, berta-ratu zirenek nahiko balorazio positiboa egin zuten.Beraien ustez, bai eurentzako hitzaldia bai seme-alabenikastaroa interesgarria da eta, orokorrean, ondo dago. Gai-nera, gai honi buruz hitz egiteko bidea zabaltzen die, ba-tzuei eta besteei. Hori bai, aitortu zutenez, neskek mutilekbaino errazago eta irekiago hitz egiten dute gaiaz, eta, gu-raso baten hitzetan, lotsa handirik gabe.Ea bada datorren ikasturtean guraso gehiago animatzenzaizkigun!

Azken uurteetan bbezala, aaurten eere, GGabon oondorenean, EElgoibartik BBiluzik ssexologia zzentroko hhiru kkide eetorri zzirengure iinstitutura, aastean hhiru eegunez bbi oorduko ssexu hheziketako iikastaroak eematera. HHorietatik bbiri eelkarrizketa eegin

genien iikastaroa aamaitutakoan. HHona hhemen EEider AArzelus eeta EEider GGoiburuk ddiotena.

IKASLEEN IRITZIA

Azkenik, DBHko hiruikasleren iritzia jaso du-gu, inkestatxo baten bi-tartez. Erantzunen ara-bera, datorren ikasturte-an ere pozik hartuko di-tugu gure sexu-hezitzai-leak.

Galderak:

1- Interesgarria izan alda? 2- Gai xelebrerik?3- Sexua beste hitzbatez definitu 4- Ba-liogarria izango al zai-zu zure sexu harrema-netan?

Erantzunak:

Leire: 1- Bai, oso. 2- Bai, kondoia jartzeko praktika egiterakoan. 3- Plaze-rra. 4- Bai, hala espero.L.: 1- Bai. 2- Ez, ez dago gai xelebrerik. 3- Gozamena. 4- Bai.

Aitor: 1- Bai, oso interesgarria, asko ikasteko aukera bat da. 2- “Marchaatrás” 3- Plazerra. 4- Bai.

Ainhoa Amado eta Lorea Larrañaga

“Gauza aasko eegiten ddituzue bbesteei bbegira. ZZuen bburuenganpentsatu eeta hhorren aarabera jjokatu

Page 21: K49 2006 03

FLANDESTARRAKMUTRIKUN

21e-gazte!

Urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra ar-te Belgikako Aalst (Bruselas eta Ganteartean dagoen 50.000 biztanleko hiria)herriko hamabost ikasle etorri zitzaiz-kigun Institutura. D.V.M. Humanioraikastetxeko 1. batxilergokoak dira etakurtso bereko mutrikuar ikasleekin ibilidira astebetez, hauen etxeak konparti-tuz. Gero, apirilaren 30etik maiatzaren6ra arte, gure ikasleak bertara joangodira.

Flandestarrak hemen egon ziren egunetan, beste tokibatzuen artean, Gernikako juntetxea, Bilbo eta Donostiabisitatu zituzten. Hemengo ikasleak, aldiz, irteeretakobatera joateko aukera izan zuten; hainbeste klase-ordugaltzea ez bailitzake ona azterketa garaia hain gertu iza-nik.

Hala ere, harira itzuliz, esan beharra dago flandesta-rrek mutrikuarren konpainiaz oso ondo pasatu zutelaeta lagun asko egin zituztela; hori dela eta, azken mo-mentuan, askoren begietan malkoak eta guzti ikusi zi-ren. Batzuetan entzun izan dugu, horrelako bidaiak egi-ten direnean, familia edo gazteak ez direla guztiz pozikgeratzen bestearen jarreragatik, baina aurten ez da ke-xarik jaso. Guztiz kontrakoa, denak oso pozik geratu zi-ren bisitaren ondoren. Egon den arazo bakarra, beraienarteko bi ikaslek zuten eztarriko eta belarriko mina izanzen.

Flandestarrek argi utzi zuten oso ondo pasatu zutelahemengo jendearekin, batez ere, familiak eta lagunakoso atseginak izan direlako. Horretaz aparte, oso gogo-ko izan zuten Mutrikuko ingurumena, beraien herrian,Aalst-en, ez dutelako natura hain gertu ikusteko aukera.

Gauzarik atseginenetako bat itsasontzian egin zutenbidaiatxoa izan zen; Mutrikutik irten eta Lekeitiorainokobueltatxoa, alegia.

Euretako biri elkarrizketatxo bat egin genien eta be-raien erantzunen arabera, zera ondorioztatu genuen,Mutriku oso herri lasaia eta polita iruditzen zaiela (itsa-soa eta mendia, biak gustatzen omen zaizkie) eta he-mengo jendea hangoa baino irekiagoa dela.

Elkartrukea denez, flandestarrak etorri diren bezala,hemengo ikasleak ere, bertara joango dira datorrenmaiatzean. Esan digutenez, Brujas hiria izan daiteke go-gokoenetako bat, bertako edertasunagatik baina baitaere txokolate mota ezberdinak dastatzeko aukeragatik!

Esan beharra dago, elkartruke honetan, hizkuntzaikasteaz gain (batez ere ingelesez komunikatzen dira),beste kultura eta bizimodu bat ere ezagutzen dela. Gai-nera, esperientzia berri bat izaten duzu eta, normalean,oso aberasgarria.

BERAIEN BALORAZIOA:

Etxera itzuli ondoren, hona etorri ziren irakesleei ereastebete honen balorazioa eskatu genien, eta esan deza-kegu orain arte aipatutakoa berresten digula. Hona zerdioten, atalka banatuta, eta, beti ere, beraien ikasleekesandakoan oinarrituta:

EGITARAUA: Barietate handia. Egunero zerbait hezi-garria (eta, gainera, erosketak egiteko tartetxoa); Taldehandian zein txikietan ibiltzeko aukera (dibertigarria);Ikusteko leku interesgarriak eta gauza politak; Egun ba-koitzeko txangoaren aurretik, Mutrikuko ikasleek bisita-tu beharreko tokiaz azalpenak ematea oso baliagarriazen, ondo prestatuta zituzten.

FAMILIAK: Oso jende jatorra, abegikorra eta atsegi-na. Entusiasmo handikoa; Ahal duten guztia egin duteondo sentiarazteko; Komunikatzeko ahalegin handiaegin dute. Kasu batzuetan gaitza zen, ingelesik ez jakite-an; Benetan janari ederra; Ohe onak.

ZERBAITEN FALTA NABARITU? Kirola egiteko auke-ra: igeriketa, badmington...; Euskal herri-kirolen bat ikus-tea.

IKASLEEN ESALDIAK: Bizitako esperientzia ahazte-zina da: mega-esperientzia; Inoiz ahaztuko ez dugun as-tea: “Een topper”; Denei gomendatuko diet; Lagun berrimordoa ditugu; Oso pozik parte hartu dudalako

AUPA AALST ETA MUTRIKU !!!

Ander Esnal, Norma Ageitos eta Asier Juaristi

“Mutriku ooso llasaia dda eeta ooso ppolita eere bbai. Hemengo jjendea iirekiagoa dda

Page 22: K49 2006 03

Opari teknologikoakDuela ez urte asko, teknologia eta honen aplikazioak zentro espezializatuetan eta industriamailan baino ez ziren erabiltzen. Azkenaldian, ordea, teknologia jendartean zabaldu da etahorren adierazle, merkatuan azaldu diren osagai teknologikodun gadget edo gailuak. Opariakegiteko orduan originala izan nahi baduzu, gogoan hartu gure proposamenak.

teknologia berriak22

Aita edo amaren «Zer nahi duzue afaltzeko?», bi urte-ko seme-alaben «Zergatik hau?», «Zergatik hori?»edo edozeinen «Zer oparituko diot aitari, amari, osa-bari, lehengusinari, lagunari?». Euskal Estatistika Era-kundeak galdera gorrotagarrienak zeintzuk direnaztertuko balu, hiru galdera hauek lehenengo pos-tuetan agertuko lirateke, zalantzarik gabe.

Lehenengo bientzat ez dugu soluziorik, beraz, aitaedo amari «Ez dakit, ba» edo «Zuk zeuk nahi duzuna»esan eta seme-alabei publikoaren komodina den«Zeba bai» erantzun diezaiekezu. Opariaren galdera-rentzat, berriz, aukeraketa txiki bat egin duguburuhausterik izan ez dezazuen.

Hemen aurkeztutako opari sortak bi ezaugarri ditu:bat, teknologiarekin zerikusia dute (batzuek besteekbaino gehiago) eta, bi, Interneten eros daitezke. Erra-zago aurki ditzazuen, aipatzen diren web guneenbilaketa atalean opariaren izen teknikoa sartu. Etaazkenik, kontuz; badakizue erosketak Interneten egi-teak bere arriskua ere baduela, beraz, zuhur jokatu.

1 Klimari buruz informatzen duen ispilua

Zeure burua apaintzen duzun bitartean eguraldiarenberri ematen du ispilu honek. Alarma funtzioa erebadu eta, hortaz, iratzargailu moduan ere erabil dai-teke.

Norentzat: Metereologia atsegin duenarentzatedota egun euritsuetan etxetik ateratzean aterkiaahazten duenarentzat.

Izena: Oregon Scientific Mirror Weather Station.

Non erosi: amazon.com web gunean.

Prezioa: 110 euro inguru.

2 Kolorez aldatzen den koilara

Batzuetan ez da erraza izaten mikrouhin labe bateanberotutako janaria bere puntuan dagoen iragartzea.Kanpoko aldean bero, baina barruan hotz. Jar ezazukoilara hau janaritan eta bero dagoenean kolorezaldatuko da.

Norentzat: Janariaren tenperaturarekin sekula asma-tzen ez duenarentzat.

Izena: Color Changing Spoon.

Non erosi: amazon.com edo shop.com web gunee-tan.

Prezioa: 6 euro inguru.

3 Arkatz digitala

Arkatz honek eskuz idatzitako oharrak testu digitali-zatu bihurtzen ditu. Oharrak hartu ahala, kopia digi-tala sortu eta PCan edo biltegiragailu berezi bateangordetzen du. Bederatzi hizkuntza antzeman ditzake,horien artean gaztelera eta ingelesa.

Norentzat: Unibertsitatean dabilenarentzat edotabileretako aktak idaztea beti tokatzen zaionarentzat.

Izena: Pegasus One NoteTaker.

Non erosi: Pegasus Technologies Ltd. enpresaren webgunean (www.pegatech.com).

Prezioa: 50 bat euro.

4 Puzzle iratzargailua

Iratzargailu honek lotiena ere jaikiaraziko du. Orduaheltzean, soinua ateratzeaz gain, puzzle baten laupiezak botatzen ditu airera eta laurak bere tokianberriro jarri arte, ez da isilduko.

Norentzat: Iratzargailua itzali, berriro lo hartu etalanera edo eskolara beti berandu iristen denarentzat.

Izena: Puzzle Alarma Clock.

Non erosi: Bim Bam Banana web gunean (www.bim-bambanana.com).

Prezioa: 45 euro inguru.

Page 23: K49 2006 03

5 Txupete termometroa

Haurren tenperatura erraztasun eta azkartasunez har-tzen du txupete honek, 0,1 gradu zentigraduko erro-re-marjinarekin.

Norentzat: Guraso kezkatientzat.

Izena: Termómetro Chupete.

Non erosi: www.tecnoregalos.com web gunean.

Prezioa: 19 euro.

6 Argazki marko digitala

Argazki kameraren erabilera zabaldu denetik ordena-gailuan argazki kopuru itzela dugu gordeta. Markohonekin, gutxika denak ikus daitezke, uzten dugunetxeko edozein txokotan.

Norentzat: Senide asko duenarentzat edota japonia-rrek baino argazki gehiago ateratzen dituenarentzat.

Izena: Marco Digital Philips.

Non erosi: www.regaletes.com web gunean.

Prezioa: 399,99 euro.

7 e-Dog txakurra

e-Dog-ek inguruan sumatzen duen musikarekin inte-rakzionatzen du eta aldarte desberdinak erakutsditzake entzuten duen abesti eta egiten zaion kasua-ren arabera.

Norentzat: Musika eta maskota birtualak atsegindituenarentzat.

Izena: e-Dog.

Non erosi: Web gune askotan aurki daiteke, horienartean www.regaletes.com-en.

Prezioa: 36 euro.

8 LCD betaurrekoak

Betaurreko hauekin, bideojoko, DVD, telebista, etab.egundoko errealismo eta gardentasunez ikus ditzake-zu. Eskaintzen duen imajina 16:9 formatu panorami-kodun 40 hazbeteko pantailaren baliokidea da. Izu-garria!

Norentzat: Film eta bideojokoen istorioak sakonkibizi nahi dituenarentzat.

Izena: Virtual Vision Rimax.

Non erosi: www.regaletes.com-en.

Prezioa: 299 euro.

9 USB kikara berogailua

Berogailuaren gainean kikara utzi eta bero manten-duko du gutxika edaten duzun kafea, hozteko beldu-rrik gabe. Ordenagailuko USB portura konektatuzfuntzionatzen du.

Norentzat: Ordenagailu aurrean ordu asko pasatzendituen kafezalearentzat.

Izena: Calentador de tazas USB.

Non erosi: Yahoo Compras-en (shopping.yahoo.es).

Prezioa: 14,95 euro.

10 Pleo, dinosauro errobota

2006ko udazkenean, Ugobe enpresak Gabonetakooparia izango den maskota errobota merkaturatukodu: Pleo.

Pleo dinosauro kume itxurako errobota da. Jostailumodura merkaturatuko bada ere, Pleo hori bainogehiago dela esan daiteke, goi-teknologiadun biziforma, alegia: Polimero leuneko azala darama; presiosentsoreak, uki dezan; begi infragorriak, ikus dezan;14 motore, mugi dadin; eta 16 biteko PUZ-a, pentsadezan. Izan ere, adimen artifiziala eramango du etahori dela-eta, Pleok bere pertsonalitatea, barneandaraman programaren eta ingurunearekin izangoduen erlazioaren arabera garatuko du. Ezbairik gabe,etorkizunean izango ditugun androideen herenaito-na izango da Pleo.

Norentzat: Edonorentzat.

Izena: Pleo.

Non erosi: Oraindik ez da merkaturatu eta ez dago,momentuz, honi buruzko informaziorik. Dena den,adi egon uda pasa ondoren.

Prezioa: 170 euro inguru.

2323teknologia berriak 23

Page 24: K49 2006 03

zorion agurrak

AIORAZoooriooonaaaaaaa-aaaaaaaaaaaak ahiz-patxo eta animooraindik zuk eta nikendredo asko eginbehar ditugu ta!

JOSU M.Zorionak etxekoenpartetik, martxoaren10ean 9 urte bete di-tuzulako.

LANDERMartxoaren 25ean 4urte betetzen dituzu-lako Zorionak etamuxu handi bat! ai-ta, ama eta Liderenpartez.

MARKELZu bai zeala “SuperHeoia”!! martxoaren19an 5 urte haundibete dituzunez Zo-rionak eta eutsi!

ANEZorionak printzesa!Apirilaren 3an bosga-rren urtebetetzea de-zulako. Ondo ondopasa eta muxu haun-di bat Naroa, aita etaamaren partez.

LANDERApirilaren 4an 7 urtehaundi betetzen di-tuzunez Zorionak fa-milia osoaren partezeta muxu haundi batgurasoen partetik.

JANEMartxoaren 26an 2urte betetzen dituenetxeko sorgin txikia-ri, Zorionak familiaosoaren partez, bere-ziki Alainen partez.

IOSUZorionak Potzualde!Egarrixak goz zureurtebetetzia ospatze-ko ta gero gerrixakastintzeko! iiiiajaaaa-aaaaaaa! Biba zapa-ta!

IKERMartxoaren 18an zu-re lehenengo urteabete dezunez, Zorio-nak! ama, atxa, amo-na, atxona, birramo-na, osaba-izebak etaTxorixatarren partez.

GARBIÑEZorionak lagun! Ka-laputxikoak ere ezgara ahaztu zureegunarekin eh! On-do pasa hasi berri du-zun urtea eta dato-rrela berri onez be-tea.

DANEL, MARKEL eta SIMONAitona, birraitona, osaba, iloba… guk beste ize-norde bat erabiliko genuke: BIKAINAK.Martxoan 6, 19 eta 21ean badegu zer ospatu,hiruren artean 125 urte! ZORIONAK HIRUKOTE!

BEÑAT eta MANEXA ze parea! Segi hola-koxe jator! Muxuhaundi haundi banamaite zaituztegundenon partez.

BEÑAT ETA UXUEMartxoaren 15ean 5 urte eta 29an 2 urte betedituzuenez, zorionak eta muxu handi bat etxe-ko guztion partez!

IRATI ETA AITORZorionak bikote! Konturartu gabe 7 urte! Txo-kolatadaren zain gaude… Hustu itxolapikoak!Zorionak eta belarri teinkadak koadrilaren par-tez.

ANDONI ETA SAIOAZorionak bikote eta muxu handi bat familixaosoaren partez eta bereziki Ixoneren partez.

UNAI ETA EKAINZorionak gureetxeko bi “granu-joei”, 6. eta 8. ur-tebetetzeetan. Ai-ta, Ama eta etxe-ko guztien partezmuxu erraldoi ba-na!

Page 25: K49 2006 03

argazki zaharrakargazki zaharrak

FRONTOIAN GAZTETANInaxio Maldomin, RicardoRuiz eta Isidro Lekube.(Iñaki Alkortak lagatakoargazkixa)

MAULEONHOTELA

1867an eraiki zuenJose Migel Mauleo-nek (Agapito Yurri-ta Mauleonen aito-nak). Hotelaz gain,Eskabetxe lantegia

ere bazeukan etazalgurdiak erabil-

tzen zituen hemen-go arraina Nafarroa

eta Gaztelara era-mateko.

Page 26: K49 2006 03

2626 agenda

martxoaKalaputxi, 49. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

martxoak 25, zapatua

Folk Musika FrontoianAntolatzailea: Kirol-BerriOrdua: 23:00etan

martxoak 24

MUTRIKUKO BERDELA AIPAMENA emateaArratsaldeko 20:00etan Zabiel Kultu etxean

martxoaren 28tik apirilaren 9 arte

ERAKUSKETA: “KANTAURIKO KOLOREAK”Ordutegia: astegunetan: 18:00–20:00Jaiegunetan: 12:30–14:00 eta 18:00–20:00

martxoak 30 eta 31

“ITSASOAREN SEKTOREA ETA BERRIKUNTZA”JardunaldiakZabiel Kultur etxeanMutrikuko Institutuak antolatuta

apirilak 1, zapatua

BERDEL JAIAGoizean, Merkatu txikia Txurruka plazan, Bela txapelketa,berdel pintxoak tabernetan.Eguerdian, herriko Abesbatzen kontzertua Zabielen.Arratsaldean, berdel dastaketa herrikoia portuan.

apirilaren 24tik 28ra LIBURUAREN ASTEAApirilaren 24an eta 25ean

TAILERRAK HAURRENTZAT, Yolanda Arrietaren eskutikZabiel Kultur Etxean, 17:00etan

Apirilaren 26an, HITZALDIA

“Las claves del Código Da Vinci”Hizlaria: Mariani Fdez. UrreistiZabiel Kultur Etxean, 19:00etan

Apirilaren 28an, Haurrentzako Ikuskizuna

“AMAMA PANTXIKAREN ALTXOR EZKUTUA”Zenbat gara Antzerki taldeaZabiel Kultur Etxean, 17:00etan

MENDI IRTEERAKApirilak 2Urkiaga-Belate. Debak antolatuta

Maiatzak 28Murgia-Altube Ondarroak antolatuta

ASTE SANTURAKO PARROKIAREN EGITARAUA

apirilak 8, Erramu bezperaElkarteko Penitentzia; 17:30etan erderaz, 18:30etaneuskarazapirilak 9, Erramu igandea10:30etan Erramu bedeinkatzea eta meza nagusiaParrokian11:00etan Erramu Igandeko eukaristia Komenduan12:00etan Erramu bedeinkatzea eta meza Parrokianumeekinapirilak 10, Astelehen Santua10:00 Haurrekin Gurutz Bidea Kalbaixoraapirilak 13, Ostegun Santua17:00 Haurrekin Eukaristia Parrokian19:00etan Azken Afariko Eukaristia Parrokian20:00etan Azken Afariko Eukaristia Komenduan22:00etan Ordu Santua gaueko otoitzaldia Parrokianapirilak 14, Ostirala Santua08:30etan Kalbaixora igoera. Gurutz bidea eta ElkartekoPenitentzia Kalbaixon11:00etan Gurutz Bidea Beheko Komentuan16:30etan Jesusen Nekaldia Komenduan18:30etan Jesusen Nekaldia eta heriotzaren ospaketaParrokian; ondoren prozesioa kalean zeharapirilak 15, Larunbat Santua21:30etan Pazkoa Gaua Parrokian - Bataioakapirilak 16, Pazko Igandea10:30etan Pazko eguneko goizeko meza Parrokian11:00etan Pazko eguneko meza Komenduan12:00etan Pazko eguneko Meza nagusia parrokianapirilak 23, Pazkoko Bigarren Igandea10:30etan Meza Nagusia Parrokian11:00etan Meza Komenduan

ANAIARTE BILTOKIAREN OHARRAKMaiatzaren 13ra arte karneta jasotzeko epeaMartxoaren 26an urteko bazkaria, KAI jatetxean

Page 27: K49 2006 03
Page 28: K49 2006 03