Upload
others
View
7
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
52
Pixelekin buru-belarri…
• Euskal Herriko ohiturak
ikasten
• galderak ondo egiten eta erantzuten
• elkarrizketak idazten
• konparazioak egiten
• esaldiak behar bezala lotzen
Lantzeko inauteriak4q Lantzeko
inauteriak bitxi-bitxiak
dira. Ezagutzen dituzue? Q
Ez dizuetesango!
Aho zabalikgeratuko
zareteikustean
Q Interneten aurkitu dut mozorroa.
Nirea izango da bereziena!
Q Zermozorro jantziko duzue?
Q Nirea da mozorrorik
onena, originalena!
Eskolako lagunak Lantz herriko
inauterietara joan dira. Komikian,
inauterietako pertsonaiak ezagutu dituzu.
Bada, hobeto ezagutu nahi badituzu, jo
webgune honetara:
http://lanbroa.ikasblog.net/2011/03/01/
lantzeko-inauteria/
53
• Ezagutzen dituzu komikiko pertsonaia guztiak? Nor dira?
• Nora doaz eskolako lagunak? Zertara?
• Markelek ez du esan nahi zer mozorro jantziko duen. Zergatik?
• Nolako mozorroa jantzi du Markelek? Eta nola jantzi dira gainerako lagunak?
• Zer gertatu zaio Markeli istorioaren amaieran?
• Izan zara inoiz Lantzeko inauterietan? Zer dakizu inauterietako pertsonaiez?
Q Horiek
txatxoakdira. Hemengo
mozorrotipikoak
Q Nor dira kapela
koloretsuak dauzkatenak?Q Han daude nire
lag… Eee!!! Nora eramango
nauzue??!!
Q Eta non daude Markel eta mozorro originala? q Lagunduuu!!!
54
Inauterietako pertsonaiak
1. Aztertu arretaz irudia, eta erantzun galderei.
• Pertsonaia bat lekuz kanpo dago irudi horretan. Zein da? Zergatik dago sobera?
• Gainerako pertsonaiek zerikusia dute batzuek besteekin. Zergatik?
2. Enekok ondo ezagutzen ditu Lantzeko inauterietako pertsonaiak, eta Alaitzi
azaldu dio nolakoak diren. Geroago, Alaitzek Leireri azaldu nahi izan dio,
baina zenbait akats egin ditu. Entzun elkarrizketa; irakurri Alaitzen azalpenak,
eta esan zer akats egin dituen.
3. Enekoren azalpenak ondo ulertu badituzu, jakingo duzu nolakoak diren inauterietako
pertsonaiak. Lotu irudiak eta izenak.
a) Ziripot
b) Miel Otxin
c) Zaldiko
d) Txatxoa
e) Arotza
(1) Panpina luzanga hori Miel Otxin da, eta zakuz jantzitako lodikotea, Ziripot.
(2) Ziripot bidelapur gaizto bat omen zen. Inauterietan, erre egiten dute Ziripot
herriko plazan.
(3) Arropa eta kapela koloretsuak dauzkatenak arotzak dira, eta burdinazko
erremintak dauzkatenak, txatxoak.
(4) Txatxoak herriko jendea dira. Bihurriak dira, eta Ziripot lurrera botatzen dute.
(5) Zaldiko Ziripot babesten saiatzen da, eta lurretik altxatzen du.
(6) Arotzak Zaldiko harrapatzen saiatzen dira, ferrak ipintzeko.
1 2 3 4 5
55
44. Markelen eskolan mozorro-lehiaketa antolatu dute, eta berak eta lagunek Lantzen
jantzi zituzten mozorroak jantzi dituzte berriro. Hala ere, aldaketa batzuk egin dizkiete
mozorroei. Zein?
5. Orain, mozorro-lehiaketako epaileak izango zarete. Aztertu arretaz mozorroak, eta eman
puntuak bakoitzari. Arrazoiak ere eman beharko dituzue.
Egin Koadernoko ariketak.
Alaitz
Eneko
Markel
Pello
Leire
Maider
• Egin hiru zutabeko taula bat: lehenengo zutabean, idatzi puntuak; bigarrenean,
mozorroen izenak, eta hirugarrenean, arrazoiak.
• Eman sei puntu mozorrorik gustukoenari; bost puntu, bigarrenari; lau, hirugarre-
nari; hiru, laugarrenari; bi, bosgarrenari, eta zero puntu gutxien gustatzen zaizue-
nari.
• Arrazoitu mozorro bakoitzari emandako puntuak.
56
Kazetaria: Alemaniarra zara. Nola ezagutu zenuen Euskal Herria? Ulrich: 19 urterekin Bilboko jaietara
etorri nintzen lagun batzuekin, eta
kontu askok eman zidaten atentzioa:
kaleetako giroak, musikak, dantzek,
plazetan ikusi nituen kirol bitxiek…
Kazetaria: Eta hurrengo urtean itzuli zinen, ezta?
Ulrich: Bai. Lehenengo urtean egun
batzuk pasatzera etorri nintzen;
bigarrenean, aldiz, hemen geratzeko
asmoarekin itzuli nintzen. Euskal
Herriko ohiturak oso interesgarriak
iruditu zitzaizkidan, eta aztertu nahi
nituen. Lehenik eta behin, euskara ikasi
nuen, jakina.
Kazetaria: Nola hasi zinen euskal ohiturak aztertzen? Ulrich: Hasieran herri-kirolekin hasi
nintzen. Herriko jaietan antolatzen
zituzten herri-kirolak: sokatira,
harri-jasotzaileak, aizkolariak,
segalariak, estropadak… Kirol horiek
aztertu, eta zera ikusi nuen: lanak
kirol bilakatu dituztela, eta, askotan,
apustuak sartu dituztela tartean.
Apustuzaletasun handia dago hemen.
Izenburua
eta argazkiak
ikusita, zein ote da
elkarrizketa honen
gaia?
• Zer ikusten duzu elkarrizketako argazkietan?
• Zure ustez, zeri buruz hitz egingo du Ulrichek elkarrizketan?
Ulrich Kussmaul Axuri Beltza ikastolako irakaslea da. Berlinen jaio zen, 1964an, eta, 20 urte zituela, Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Hasiera-hasieratik, hemengo ohiturek eta tradizioek atentzioa eman zioten Ulrichi, eta, argazki-makina eta koadernoa eskuan, bazterrez bazter hasi zen gure tradizioak ikertzen. Geroztik, euskal ohiturei buruzko liburu eta artikulu ugari idatzi ditu Ulrichek.
Ulrich Kussmaul «Gure ohiturak zaintzen ez baditugu, galdu egingo dira»
Ulrich Kussmaul
Eduardo Txilli-
da
57
4
Egin Koadernoko ariketak.
abesbatza: kantatzeko
biltzen den
lagun multzoa.
alboka: haize-instrumentua,
klarinetearen kidea
dena.
estropada: itsasontzien
arteko
norgehiagoka.
joaldun: inauterietako
pertsonaia, gerrian
joareak edo
zintzarriak lotuta
dauzkana.
segalari: belarra segaz
mozten duen
pertsona. Kazetaria: Musikari eta dantzei buruz ere sarritan idatzi duzu.Ulrich: Bai. Ni ez naiz musikaria,
baina hemengo ohitura eta ins-
trumentu batzuek atentzio handia
eman zidaten, eta haiek ere ikertu
nituen; esaterako, bertsolari-
tza, txalaparta, alboka… Esaera
zaharrak honela dio: «Euskaldun
bat, txapel bat; euskaldun bi,
apustua; hiru euskaldun, abesba-tza». Musika oso garrantzitsua da
herri honetan.
Kazetaria: Eta ospakizunez eta jaiez ere arduratu zara. Ulrich: Horretaz ere badago gau-
za interesgarri ugari. Urte osoan
zehar ospakizun bitxiak egiten
dira Euskal Herriko herrietan.
Orain, neguan, baditugu inauteri
bereziak; esate baterako, Lantze-
koak, edo Iturengo joaldunak…
Eta laster, otsailaren 4an, jende
asko aterako da kalera, egurrez-
ko makilak eskuan, Agate deuna
kanta abestera.
Kazetaria: Eta zu ohitura bitxi horiek guztiak liburuetan biltzen ari zara. Zergatik?
Ulrich: Nire ustez, oso garrantzi-
tsua da horrelako ohiturak gogo-
ratzea eta zaintzea, gure herriei
kolore bitxia ematen dietelako.
Nolakoak izango lirateke gure
festak herri-kirolik gabe, txala-
partarik eta trikitirik gabe, talorik
gabe…? Horrexegatik ibiltzen
naiz lekuz leku jendearekin hitz
egiten, argazkiak egiten eta kon-
tatzen didatena idazten: ohiturak
ez galtzeko. Baina liburuetan
egotea ez da nahikoa; eskoletan
ikasten ez baditugu eta praktikan
jartzen ez baditugu, azkenean
galdu egingo dira.
Aizkolariak
Eskolako umeak Agate deuna kanta abesten
58
Gure ohiturak
6. Elkarrizketan Ulrich Kussmaulek euskal ohiturei buruz hitz egin du. Zer dakizu
elkarrizketako protagonistaz?
1. Nor da Ulrich Kussmaul? Zertan egiten du lan?
2. Zertara etorri zen Euskal Herrira lehenengo aldiz?
3. Zergatik itzuli zen?
7. Kazetariak hainbat galdera egin dizkio Ulrichi herri-kirolei buruz.
Badakizu zer diren herri-kirolak?
1. Irakurri laukiko kirolen izenak, eta erantzun galderei.
• Euskal Herrikoak dira kirol horiek guztiak? Zein ez dira?
• Denak aipatu ditu Ulrichek elkarrizketan? Zein ez ditu aipatu?
2. Zer esan du Ulrichek herri-kirolei buruz?
a) Herri-kirolek lan handia ematen dutela.
b) Euskal Herrian lanak kirol bilakatu direla.
c) Nahiago duela kirola egin, lan egin baino.
3. Eta zer esan du apustuzaletasunari buruz?
a) Herri-kiroletan ez dela apusturik egiten.
b) Berari asko gustatzen zaiola apustuak egitea.
c) Apustuzaletasun handia dagoela hemen.
esku-pilota harri-jasotzea estropadak aizkora tenisa sega
Egin Koadernoko ariketak.
Alemanian bizi da,
eta hango ikastola batean
egiten du lan.
a
Bilboko jaietara etorri zen
lagun batzuekin.
a
Hemengo abesbatza batean
kantatu nahi zuelako.
a
Alemaniakoa da,
eta hemengo ikastola
batean dabil irakasle.
b
Euskara ikastera
etorri zen.
b
Bilboko jaietan ederto
pasatu zuelako.
b
Alemaniakoa da,
eta herri-kiroletan aritzen
da jaietan.
c
Hemengo instrumentuak
jotzen ikastera etorri zen.
c
Euskal Herriko ohiturak
gustatu zitzaizkiolako.
c
4
59
8. Elkarrizketaren amaieran, musikari eta ospakizunei buruz hitz egin dute Ulrichek
eta kazetariak. Zer dakizu zuk euskal instrumentuez?
1. Irakurri laukiko instrumentuen izenak, eta erantzun galderei.
• Tresna guztiak Euskal Herrikoak dira? Zein ez dira?
• Denak aipatu ditu Ulrichek? Zein ez ditu aipatu?
2. Ulrichek neguko ospakizun batzuk aipatu ditu. Zein?
• Zer ospakizun aipatu ditu?
• Badakizu noiz egiten diren beste ospakizunak?
9. Elkartu ikaskide batzuekin, eta mintzatu Ulrichen esaldi honi buruz:
«Nire ustez, oso garrantzitsua da gure ohiturak gogoratzea eta zaintzea».
• Ados zaude Ulrichekin? Zergatik?
• Zer egin dezakegu guk geure ohiturak zaintzeko eta ez galtzeko?
txalaparta
txistua
alboka
gitarra
trikitia
pianoa
Gabonak
Bilboko jaiak
Donibane gaua
inauteriak
Agate deuna
sanferminak
59
Apustu egiteko adierazpideak
• Zu baino lehen igoko naiz autobusera!
• Ea igartzen duzun igarkizun hau!
• Orain, berridatzi esaldi hauek koadernoan, aurreko adibideetan bezala:
1) Zurrutuda batez edango dut ur-botila osoa!
2) Ea gogoratzen dituzun adiskide guztien urtebetetze-egunak!
3) Gure taldeak irabaziko du!
Ulrichek dioen moduan, euskaldunok ohitura handia dugu apustu
egiteko: «Zu baino lehen igoko naiz autobusera!», «Ea igartzen duzun
igarkizun hau!»… Apustu edo erronka egiteko, esaldi jakin batzuk erabiltzen
ditugu euskaraz. Aztertu adibideak, eta hasi erronkak botatzen!
• Baietz igo zu baino lehen autobusera!
• Ezetz igarri igarkizun hau!
60
Nola idatzi behar dira elkarrizketak?
10. Leire saiatu da lagunei azaltzen nola egin behar dien elkarrizketak, baina urratsak
nahasi egin ditu. Irakurri azalpena, eta idatzi urratsak koadernoan behar bezala.
11. Alaitzek aitonari egin dio elkarrizketa, eskolako lan baterako. Alaitzen aitona, Martin,
arrantzalea zen, eta txakur arrantzaleei buruz hitz egin dio. Irakurri Alaitzen galderak,
eta lotu erantzunekin
a) zirriborroa prestatuko dugu. Hasteko, pertsonaren aurkezpena idatzi, eta,
ondoren, galderak eta erantzunak gehituko ditugu.
b) argazkiak egingo ditugu elkarrizketa apaintzeko: pertsonaren argazkiak,
kontatu duenari buruzkoak….
c) zirriborroa aztertuko eta zuzenduko dugu, eta, argazkiekin batera, lana
garbira pasatuko dugu.
d) elkarrizketa prestatu behar dugu: galderak pentsatu eta idatzi egingo ditugu.
e) elkarrizketa egiteko pertsona egokia aukeratu behar dugu. Pertsona horrek
zerbait interesgarria izan behar du kontatzeko.
f) elkarrizketa egingo dugu: aukeratu dugun pertsonarekin elkartu, eta galderak
egingo dizkiogu. Erantzunak gogoratzeko, idatzi edo grabatu egingo ditugu.
1. Lehenengo eta behin,
2. Horren ondoren,
3. Behin hori eginda,
4. Horrekin batera,
5. Gero,
6. Azkenean,
1. Nor zen Xuriko?
2. Ohikoa da txakurrak
txalupan eramatea?
3. Zertarako eramaten
zenituzten txakurrak?
4. Nolakoak ziren txakur
arrantzaleak?
5. Nola deritzo txakurren
lanari?
Arrantza egiteko. Batzuetan, harrapatzen
genituen arrainek ihes egiten zuten.
Orduan, txakurrak jauzi egin, eta
harrapatu egiten zituen.
«Txakurraren partea»
esaten genion, eta oso lan
garrantzitsua zen; laguntza
handia ematen zigun arrantzaleoi.
Gaur egun ez; baina guk, gazteak
ginenean, txakur bana eramaten genuen
txalupetan.
Gure txakurra zen, txakur
arrantzalea, eta beti
zetorren gurekin itsasora.
Txakur txikiak eta
isilak ziren; ez zuten
zaunka egiten, arrainak
ez ikaratzeko, eta
trebe-trebeak ziren.
a
b
c
d
e
Galderak Erantzunak
61
412. Entzun Alaitzen eta aitonaren arteko elkarrizketa osoa, eta mintzatu ikaskideekin.
• Ondo lotu dituzue galderak eta erantzunak?
13. Hona hemen Alaitzen galdera bat hiru modutan idatzita. Irakurri adibidea, eta egin gauza
bera beste galderekin.
1. Zertarako erabiltzen dira makilak Santa Agata egunean?
2. Zer pertsonaia erretzen dute Lantzeko inauterietan?
3. Zer eramaten du Olentzerok bizkarrean?
4. Noiz pizten ditugu suak Euskal Herriko auzo eta herrietan?
14. Erantzunak ere ondo idatzi behar ditugu, jakina. Irakurri
erantzun hauek, eta esan zein dagokion Alaitzen galderari.
— Orain, elkartu ikaskide batekin, eta idatzi koadernoan 13. jarduerako galderen erantzunak.
Elkarrizketak idazteko gauza asko jakin behar ditugu; esaterako, galderak eta
erantzunak ondo egiten. Zu nola moldatzen zara galdera eta erantzunekin?
Webgune honetan, Xuriko txakurtxoaren istorioa kontatzen duen
abestia aurkituko duzu, hitz eta guzti. Abestu nahi duzu?
http://www.youtube.com/watch?v=Rkg7WLVxpYI
Nola deritzo txakurraren
lanari?
Badakizu nola deritzon
txakurraren lanari?
Esango didazu nola
deritzon txakurraren lanari?
Erantzunetan, esaldiaren atalik garrantzitsuenak aditzaren aurrean joan
behar du beti. Esaterako, «Hark nola du izena?» galdetu badigute, «Hark
Miren du izena» erantzun behar dugu.
B CA
Zuek nola esaten
zenioten txakurraren
lanari?
a) «Txakurraren partea» esaten genion guk lan horri.
b) Guk esaten genion «txakurraren partea» lan horri.
c) Guk lan horri esaten genion «txakurraren partea».
62
Lehen eta orain
15. Alaitzen aitonak askotan konparatzen ditu oraingo eta lehengo garaiak. Hona hemen ai-
tonaren herria nolakoa zen lehen, eta nolakoa den orain. Irakurri konparazioak, eta esan
zein ez den zuzena kasu bakoitzean.
— Orain, aztertu irudiak arretaz, eta idatzi beste konparazio batzuk koadernoan.
Saiatu hainbat modu erabiltzen konparazioak egiteko.
Ohiturez hitz egiten dugunean, oso ohikoa da konparazioak egitea. Berdinak
dira hemengo eta hango ohiturak? Berdinak dira oraingoak eta lehengoak?
Horregatik, ondo ikasi behar dugu konparazioak egiten.
AITONAREN HERRIA LEHEN
AITONAREN HERRIA ORAIN
a) Lehen orain baino arrantzale gehiago
egoten ziren kaian.
b) Lehen ez zen egoten orain beste
arrantzale kaian.
c) Orain lehen baino arrantzale
gutxiago egoten dira kaian.
a) Oraingo etxeak lehengoak baino
handiagoak dira.
b) Lehengo etxeak ez ziren oraingoak
bezain handiak.
c) Oraingo etxeak ez dira lehengoak
baino handigoak.
63
4
Egin Koadernoko ariketak.
Esaldiak lotzen
16. Testuetan esaldi asko idazten ditugu, eta esaldi horiek ondo lotu behar dira. Zer hitz era-
biliko dituzu esaldi hauek lotzeko?
1. Inauterietan pirata jantzi dira nire lagunak. Ni, ......., ez naiz mozorrotu.
2. Inauterietan pirata jantzi dira nire lagunak. Ni ....... pirata jantzi naiz.
3. Negu honetan elur asko egin du. ......., ez gara joan eskiatzera.
4. Oso gogoko dugu elurretan ibiltzea. ......., eskiatzera joan gara.
17. Ere ondo erabiltzea ez da erraza. Irakurri arretaz Pixelen azalpenak, eta egin jarduerak.
— Esaldi pare bakoitzean, zein da zuzena?
— Alaitzek arazoak ditu ere hitzarekin. Testu hau idatzi du, eta behin baino ez du ondo
erabili. Irakurri testua; bilatu ere guztiak; identifi katu ondo dagoena, eta idatzi testu zuzena
koadernoan.
horregatik ere hala ere aldiz
Konparatu nahi duguna ere hitzaren aurrean idatzi behar dugu bigarren
esaldian: Atzo eguraldi txarra egin zuen. Gaur ere eguraldi txarra egiten du. /
Aitor etxera joango da. Ni ere joango naiz.
Noiz erabili behar da ere, eta noiz ere bai? Bigarren esaldia osorik idazten
badugu, aditz eta guzti, ere ipiniko dugu: Aitor etxera joango da. Ni ere
joango naiz. Aditza kentzen badugu, aldiz, ere bai idatziko dugu: Aitor
etxera joango da. Ni ere bai.
Eskolan liburuak dauzkat.
Etxean ere badauzkat liburuak.
Itsasok primeran abesten du.
Zuk ederto ere abesten duzu.
Eskolan liburuak dauzkat.
Etxean badauzkat liburuak ere.
Itsasok primeran abesten du.
Zuk ere ederto abesten duzu.
1)
2)
Aitonaren garaian txakurrak eramaten zituzten txalupetan. Orain eramaten dituzte ere
bai, baina ez da ohikoa. Arrantzaleek gogor egiten zuten lan itsasoan, eta txakurrek
ere. Aitonak txakurtxoak maite ditu; nik ere maite ditut. Eta zuk?
64
Erabili! Orain, elkarrizketa bat idatziko duzu etorkizuneko ohiturei buruz.
Horretarako, asmatutako pertsonaia bati galderak egin, eta
erantzunekin elkarrizketa txukuna idatziko duzu.
Elkarrizketa egiteko, urrats hauek egin ditzakezu:
Elkartu ikaskide batekin, eta imajinatu nolakoak izango diren 200 urte barru
Euskal Herriko ohiturak.
• Zuen ustez, gaur egungo zer ohitura galduko dira edo aldatuko dira?
• Zer ohitura berri sortuko dira?
Banaka, asmatu etorkizuneko pertsonaia.
• Imajinatu 200 urte barru bizi zarela. Nor izango zara? Zertan egingo duzu lan?
• Asmatu izena, lanbidea eta ezaugarriak, eta idatzi koadernoan.
Elkartu binaka, eta azaldu elkarri asmatutako pertsonaiak.
• Azaldu ikaskideari nor zaren, zer lanbide duzun, zer egiten duzun zure lanbidean,
nola bizi zaren...
• Entzun ikaskidearen pertsonaiari buruzko informazioa, eta idatzi koadernoan.
Prestatu bikoteko kide bakoitzak elkarrizketako galderak.
• Pentsatu zer galdera egingo dizkiozuen elkarri,
ikaskidearen pertsonaia nolakoa den kontuan hartuz
Egin elkarrizketak elkarri.
• Egin prestatutako galderak, eta idatzi erantzunak
koadernoan.
• Atera argazkiak edo egin marrazkiak, elkarrizketa
ilustratzeko.
Prestatu elkarrizketaren zirriborroa; berrikusi eta
zuzendu, eta igo e-portfoliora.
• Idatzi galderak eta erantzunak, eta erabaki non jarri
irudiak.
1
2
3
5
4
6
65
Autoebaluazioa1. ZER IKASI DUZU UNITATE HONETAN?
• Euskal Herriko ohiturak nolakoak diren.
• Galderak ondo egiten eta erantzuten.
• Elkarrizketak idazten.
• Konparazioak egiten.
• Esaldiak behar bezala lotzen.
2. IRAKURRITAKO ELKARRIZKETA…
a) Erraza iruditu zaizkit, eta gustura irakurri ditut.
b) Gustatu zaizkit; baina luze samarrak iruditu zaizkit, eta nekatu egin naiz.
c) Zaila iruditu zait: oso luzea, hitz ezezagun asko…
3. ENTZUNGAIAK…
a) Erraz ulertu ditut.
b) Zail samarrak iruditu zaizkit.
c) Oso zailak iruditu zaizkit.
4. PENTSATU NOLA EGIN DUZUN AMAIERAKO ATAZA.
• Gustatu zaizu lana?
• Erraza iruditu zaizu?
• Gauza asko ikasi dituzu?
5. AMAITZEKO, NOLA SENTITU ZARA UNITATE HONETAN…
• Euskal Herriko ohiturak ezagutzen?
• elkarrizketak egiten, idazten eta irakurtzen?
• konparazioak egiten?
• esaldiak behar bezala lotzen?
• Lana taldeka egin duzuenean, nola moldatu zarete?
• Gustura aritu zarete?
• Arazoren bat izan duzue? Zein?
• Denok hartu duzue parte?
• Zerbait hobetu behar duzue taldean? Zer? Zergatik?
Taldeko hausnarketa