2
Lehen Hezkuntzan bizitako esperientziatik abiatuz honako ondorio hauek atera ditugu… METODOLOGIA Lehen hezkuntzan bizitako esperientziak erakutsi digu, irakasle eta ikaslearen arteko harremana hurbila zela. Izan ere, bai tutorea eta bai taldean eragina zuten irakasleak ikasleen gainean egoten ziren. Ikaskuntza egokiotua eskeintzen ziguten, gure ezintasun edo gaitasunen arabera ikasketa plan ezberdina sortuz eta landuz. Guzti hau gaur egungo egoerarekin alderatuz, gero eta zailagoa ikusten dugu, izan ere, ikasle kopurua eta ikasgelako aniztasuna handiagotuz doa. Testu liburuak asko erabiltzen ziren, batez ere bigarren eta hirugarren zikloan. EBALUAKETA Jarrerari, klaseko portaerari, beste ikaskideekiko errespetuari, parte hartzeari...garrantzi handia ematen zitzaion. Azterketak egin arren, gure maila ikusteko eta hurrengo kurtsoetara begira ohitzen joateko erabiltzen zirela uste dgu. Irakasleak gurasoekin ere elkartzen ziren eta horrek garrantzia handia izaten zuen haurraren ikasketa prozesuan eta baita arazoren bat balego, lehenbailen irtenbidea aurkitzeko ere. BALIABIDE MATERIALAK Irakasterako orduan, materiala nahiko sinplea zen. Gure eskoletan, arbelaren erabilera oso ohikoa zen eta ez zeuden gaur egun erabiltzen diren teknologia berriak: kanoiak, portatilak, ukipen pantailak...Hala ere, paretetan zintzilikatutako mapak, plastikozko maketak, instrumentuak eta abar ekartzen zituen irakasleak gelara. Ikasleok berriz, kuadernoa, liburua eta arkatza erabiltzen genuen. Horrez gain, bideoak, dokumentalak, filmeak, liburutegiko liburuak... izaten genituen eskuragai, ikasitakoa praktikan nolakoa zen ikusteko.

LHko esperientzia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Gure esperientzia

Citation preview

Page 1: LHko esperientzia

Lehen Hezkuntzan bizitako esperientziatik abiatuz honako ondorio hauek atera ditugu…

METODOLOGIA

Lehen hezkuntzan bizitako esperientziak erakutsi digu,

irakasle eta ikaslearen arteko harremana hurbila zela. Izan

ere, bai tutorea eta bai taldean eragina zuten irakasleak

ikasleen gainean egoten ziren. Ikaskuntza egokiotua

eskeintzen ziguten, gure ezintasun edo gaitasunen arabera

ikasketa plan ezberdina sortuz eta landuz. Guzti hau gaur

egungo egoerarekin alderatuz, gero eta zailagoa ikusten dugu,

izan ere, ikasle kopurua eta ikasgelako aniztasuna

handiagotuz doa. Testu liburuak asko erabiltzen ziren, batez

ere bigarren eta hirugarren zikloan.

EBALUAKETA

Jarrerari, klaseko portaerari, beste ikaskideekiko

errespetuari, parte hartzeari...garrantzi handia ematen

zitzaion. Azterketak egin arren, gure maila ikusteko eta

hurrengo kurtsoetara begira ohitzen joateko erabiltzen zirela

uste dgu. Irakasleak gurasoekin ere elkartzen ziren eta

horrek garrantzia handia izaten zuen haurraren ikasketa

prozesuan eta baita arazoren bat balego, lehenbailen

irtenbidea aurkitzeko ere.

BALIABIDE MATERIALAK

Irakasterako orduan, materiala nahiko sinplea zen. Gure

eskoletan, arbelaren erabilera oso ohikoa zen eta ez zeuden

gaur egun erabiltzen diren teknologia berriak: kanoiak,

portatilak, ukipen pantailak...Hala ere, paretetan

zintzilikatutako mapak, plastikozko maketak, instrumentuak

eta abar ekartzen zituen irakasleak gelara.

Ikasleok berriz, kuadernoa, liburua eta arkatza erabiltzen

genuen. Horrez gain, bideoak, dokumentalak, filmeak,

liburutegiko liburuak... izaten genituen eskuragai,

ikasitakoa praktikan nolakoa zen ikusteko.

Page 2: LHko esperientzia

DENBORA ETA ESPAZIOAREN ANTOLAKETA

Irakaslea ikasteko gogoa pizteko giro egokia antolatzen

saiatzen zen, eta horretarako, ikasleen harremanak

bultzatzeko eta elkarrekin ikasteko lana, joko kooperatiboak

eta abar prestatzen zituen. Horrez gain, eserlekuen

antolaketa ez zen banakakoa, gutxienez binaka jartzen

gintuzten.

Orokorrean klaseak ordubetekoak izaten ziren eta

curriculumak zehazten dituen gaiak lantzen genituen.

Ordutegia finkoa zen.

ZER IKASI GENUEN?

Lehen hezkuntzan, gauza garrantzitsu asko ikasi ditugu,

ondorengo urteetarako baliagarriak izan zaizkigunak. Ordura

arte ezagutzen ez genituen gaiak landu genituen: matematikako

oinarrizko kontzeptuak,hizkuntza berriak, idazten, ikasten...

baina gehienbat, baloreak bereganatu genituen, errespetua,

maitasuna, bizikidetza, elkarlana eta abar. Amaitzeko, gure

kasuan, oso garrantzitsua izan da lehen hezkuntzako etapa

hau, gure alderdi pertsonalean eragin handia izan duelako eta

inoiz ahaztuko ez dugun etapa bat izango delako.