Click here to load reader
Upload
nora-txoperena
View
267
Download
5
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Lizardi BHIko IKT azterketa
Citation preview
IKT AZTERKETALIZARDI BHI
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak Nora Txoperena Beitia
Heziketa Bereziko 3.maila 2011-2012
AURKIBIDEA
1. Ikastetxearen kokapena eta hainbat ezaugarri ..............................................12. Baliabide eta azpiegitura teknologikoak.......................................................2 2.1 Hardware-a..............................................................................3 2.2 Software-a...............................................................................53. Irakasleek IKTn inguruan duten jarrera........................................................64. Hobekuntzarako jarduera..............................................................................75. Bibliografia...................................................................................................8
LIZARDI BHI
1. Ikastetxearen kokapena eta hainbat ezaugarri
Zarauzko Lizardi BHI Institutuak 1980an ireki zituen bere ateak Araba kalean,
eta 2001ean iritsi zen hain beharrezkoa zen zabalgunea, Gurmendi kaleko egoitzarekin
batera. Ondoren, hazkundearen ondorioz hainbat zabaltze eta egokitze lan egin dira.
Ikastetxearen izena Jose Maria Agirre “Lizardi” poeta eta idazle Zarauztar handiari zor
zaio.
Denborak aurrera egin ahala, Institutuak bere eskaintza hezkuntzaren erreforma
guztietara egokitu du eta baita gizarteak markatutako beharretara ere.
Urteak joan, urteak etorri, ikasleen beharrei egokituz joan dira eta egun, aukeragaiei
esker, ikasleek ibilbide anitzak garatzeko aukera aparta dute.
LIZARDI Bigarren Hezkuntzako Institutua da; Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoa. LIZARDIk, Orokieta, Monte Albertia eta EPArekin batera, Zarauzko Eskola Publikoa osatzen du.
Zarauztar eta inguruko gazteek, eskaintza akademiko zabala aurki dezakete, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan hain zuzen ere. Zereginen Ikasteko Gelan ere, ikasleen garapena eta autonomia dira erronka nagusiak."D" ereduko ikastetxea da. Institutu handia da bi eraikinetan dago banatuta: alde batetik Araba kaleko eraikinean Idazkaritza bulegoa, Batxilergoa eta DBHko 4. maila daude; eta beste alde batetik, Gurmendi kaleko eraikinean DBH 1., 2. eta 3. mailak eta ZIG gela daude eta eraikin biak kontutan harturik denetara 700 ikasle eta 82 irakasle daude.
Lizardi Institutuaren erronka gazteen garapen pertsonala, akademikoa eta profesionala da. Ikastetxearen esperientziak eta etengabeko hobekuntza prozesuan murgildurik jarduteak bermatzen du kalitatezko hezkuntza.
1
2. Baliabide eta azpiegitura teknologikoak
Hainbat proiektutan sartuta dagoen Institutua da Zarauzko Lizardi eta proiektu
horien artean IKT proiektua daukagu. Egitasmo honen helburua ikastetxeak teknologia
berrietan eredu izateko behar duen guztia lortzen laguntzea da. Hona hemen IKT
proiektuaren helburuak:
- Ikastetxeko ikasle eta irakasleak trebatu tresna-informatikoen ezagupenean eta
erabileran. Horretarako beharrezkoak diren ikastaroak antolatu eta aurrera
eramaten dira.
- Ikastetxeko lan administratiboan eta gestio pedagogikoan teknologia berrien
erabilera zuzena sustatu eta bermatu. Lan horietarako beharrezkoak diren tresnen
berrikuntza eta mantentze lanak aurrera eramanez.
- Ikastetxeko baliabide informatikoen funtzionamendu zuzena bermatu dagozkien
mantentze lanak eginez.
Institutuan IKTko hainbat arduradun daude:
- Premiako bi arduradun: ordenagailuen mantenimenduaz arduratzen dira.
- IKTko arduraduna eta laguntzaile bat: tresna informatikoen erabilera bultzatzeko
funtzioa daukate. Irakasleei beraien lana errazteko programa/tresnak erakutsiz,
sortzen zaizkien arazoak eta zalantzak konpontzen lagunduz eta formakuntza
saioak antolatuz.
Lizardi Institutuak IKTen inguruan hainbat errekurtso desberdin dauzka,
koaderno digitala, einika, intraneta, eta horien artean azpimarratzekoa ESKOLA 2.0 da.
Proiektu honi esker, Institutuko gela bakoitzean (DBH-ko 3.mailararte) arbel digitalak
daude eta DBHko 1. mailan ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria dauka.
2
HARDWARE-A
Informatika gelak:
- 3 eraikin bakoitzean, guztira 6.
- 16-18 ordenagailu bakoitzean.
- Bozgorailuak.
- Kanoia.
- Wifi.
Gela arruntak DBHko 1. 2. eta 3.mailetakoak(20 gela):
- Arbela digitalak.
- Wifi konexioa.
- Irakasleentzako eramangarria.
- Bozgorailuak
3
- DBHko 1.mailan eskola 2.0.ko eramangarrik bat ikasle bakoitzarentzako.
Kanoiez hornituriko 8 gela (laborategi 2, ikusentzunezko 3 gela, hizkuntza
laborategia, liburutegi 2):
Irakasle gela 2:
- Irakasle bakoitzarentzako ordenagailu eramangarria.
- 5 ordenagailu bakoitzean
- Eskaner/Fotokopiagailu/Inprimagailua
4
Idazkaritza, orientazio eta zuzendaritza gelak(6) ordenagailu eta
inprimagailuarekin.
Atezaintza: ordenagailu bat eta fotokopiagailu/inprimagailu/eskanerra.
Aipatutako ordenagailuez gain: argazki kamera bi, bideo kamera bat, Bio-Geo
mintegiko mikroskopio digitala, datu bilketarako disko gogor bi, mikrofonoak,
aurikularrak, bozgorailuak…
SOFTWARE-A
Posta elektronikoa eta agenda korporatiboa
Koaderno digitala
Intranet
Moodle plataforma
5
Ordenagailu guztietan Windows 2003 sistema eragilea dago instalatuta
irakasle gelako eta liburutegiko ordenagailu baten izan ezik. Azken bi hauek, Ubuntu
Linux sistema eragilea daukate.
Erabiltzen diren programa aipagarrienak:
- Arbel digitalen kudeaketarako SMART NOTEBOOK programa.
- Ofimatikarako Microsoft Office 2003 eta Open Officeko programak.
- Internet Explorer, Mozilla Firefox eta Google Chrome nabigatzaileak.
- Ikastetxearen kudeaketarako Einika programa.
- Google tresnak: posta, blogak, sites, maps, picasa albumak, …
- Irakasgai bakoitzean ikasleekin lantzeko hainbat programa.
Gainera, ikastetxeak bere web orria dauka, honek familiei, ikasleei,…. aukera
zabala ematen die web orrian zintzilikatzen diren oharren… berri izateko. Ikastetxeak
barneko irakasle eta ikasleekin harremanetan jartzeko eta kanpoko guraso, familia…
harremanetan jartzeko posta elektronikoa eta web orria erabiltzen dituzte.
3. Irakasleek IKTen inguruan duten jarrera
Irakasleen artean IKTen erabilera normalizatuta dago, baina mintegi batzuetan,
Gaztelerakoan esaterako, ez dute IKTko baliabiderik erabiltzen, gaur egun IKTko
arduradunak egoera hau nola konpondu aztertzen ari dira.
Noiz behinka, webgunean edo postaz, IKT arduradunak programa informatiko
batzuk aurkezten ditu. Programa hauen konplexutasunaren arabera, azalpen txiki bat edo
formakuntza saioak antolatzen dira eta interesatuta dauden irakasleak apuntatzen dira.
Irakasleen artean maila desberdinak daude, adinaren eta ematen duten
ikasgaiaren arabera ikusten dira desberdintasun handienak. Gazteak eta zientzia
ikasgaietakoak dira IKTn inguruan jarrera egokiena dutenak.
6
Administrazioko langileek ere, beraien eguneroko lanetarako aplikazio
informatiko desberdinak eta IKTen erabilera orokorra erabiltzen dituzte.
4. Hobekuntzarako jarduera
Proposatuko nukeen hobekuntzarako jarduera, DBH-ko 1. mailan sartu berri
diren ikasleentzako posta elektronikoa sortzea izango litzateke. (Googleko Gmail).
Jarduera honen helburua, ikasle-irakasleen arteko harremanak hobetzea eta ikasleek
Google plataformak eskeintzen dituen tresnak erabili ahal izatea izango litzateke.
1- Ikasle-irakasleen arteko harremana: lanak bidali edo jasotzeko, apunteak
trukatzeko, kanpoan edo gaixorik dauden ikasleekin komunikatzeko…
2- Google tresnak: DOCS-en talde lanak egiteko, dokumentuak, aurkezpenak e.a.,
Picasarekin aurkezpen eta album digitalak , Maps, Blogak edo Webguneak
egindako lanak argitaratzeko, …
Eta beste tresna 2.0 batzuk erabili ahal izateko, erregistroan derrigorrezkoa den
eposta kontua edukitzeko (interneteko identitatea).
Hobekuntza honekin batera, informatikako klaseetan, aurretik aipatutako tresnen
erabilera bultzatuko litzateke. DBH-ko 1. mailatik hasita eta beraien beharrizanen
arabera, ikasleak tresna desberdinak erabiltzen ikasten joango lirateke.
7
5. Bibliografia
Lizardi BHIko IKT arduradunarekin jasotako datuak
Lizardi BHIko webgunea http://www.lizardi.hezkuntza.net
8