22
Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether Aristotle´s or ours, there can be no unanimity of opinion at any given time on what is most worthwhile in the culture 1 Eta holan jarraitzen dogu. Irakaskuntza arloko teorilarien artean ez dago adostasunik eskolan irakatsi behar dan edukiaren ganean. Ez da orain arte egon, ez eta egongo bere, teoria ildo desberdinaren ara- bera indartu dalako ikuspuntu bat edo beste bat. Agintari politikoek bere ez dabe eritzi bakarra eta adostua agertzen, eta irabazle ateratzen danak eztabaida barriak planteatzeari ekiten deutso gehienetan. Edozelan bere, eskolan irakasten danak, irakatsi behar danak edo ira- katsi gura danak, zeresan handiak emoten ditu, eta historian zehar bere emon ditu, inoz ez baita curriculum adostua egon. Curriculuma aldatuz doa teoria desberdinen eraginez eta baita praktikari esker bere, aldian aldiko eskolaren ispilutzat hartu daitekeelarik. Eskolan irakatsi behar dana curriculum ofizialean islatzen da, curriculumaren bidez agintzen da ume eta gazte guztiek ikasi behar dabena. 179 Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso 1 Kliebard H.M. (1988, 29): <The modern American Curriculum> in Beyer L.E-& Apple M.W.: The Curriculum, Problems, Politics and Possibilities. State University of New York Press.

Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Mendebaldea testuliburuetan

Begoña BilbaoGurutze Ezkurdia

Karmele Pérez Urraza

In any society, whether Aristotle´s or ours, there can be no unanimityof opinion at any given time on what is most worthwhile in the culture1

Eta holan jarraitzen dogu. Irakaskuntza arloko teorilarien arteanez dago adostasunik eskolan irakatsi behar dan edukiaren ganean. Ezda orain arte egon, ez eta egongo bere, teoria ildo desberdinaren ara-bera indartu dalako ikuspuntu bat edo beste bat. Agintari politikoekbere ez dabe eritzi bakarra eta adostua agertzen, eta irabazle ateratzendanak eztabaida barriak planteatzeari ekiten deutso gehienetan.Edozelan bere, eskolan irakasten danak, irakatsi behar danak edo ira-katsi gura danak, zeresan handiak emoten ditu, eta historian zeharbere emon ditu, inoz ez baita curriculum adostua egon. Curriculumaaldatuz doa teoria desberdinen eraginez eta baita praktikari eskerbere, aldian aldiko eskolaren ispilutzat hartu daitekeelarik. Eskolanirakatsi behar dana curriculum ofizialean islatzen da, curriculumarenbidez agintzen da ume eta gazte guztiek ikasi behar dabena.

179

Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso

1 Kliebard H.M. (1988, 29): <The modern American Curriculum> in BeyerL.E-& Apple M.W.: The Curriculum, Problems, Politics and Possibilities. StateUniversity of New York Press.

Page 2: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Hego Euskal Herrian aspaldian modan dagoan gaia bere badacurriculuma. Esperanza Agirre hezkuntza agintaria izan zan curricu-lumaren aldaketa eskatu eban lehenengoetarikoa arteko gobernuaaldatu zanetik. Aldatu gura honen zergaitia estatuko hizkuntza etahistoriaren irakaskuntzan aurkituko dogu. Espainiako hizkuntzarileku eta garrantzia gitxiegi emoten jakola eskolan pentsatzen dabe.Eta gauza bera gertatzen ei da historiagaz. Espainiako historiak lekuhandiagoa behar dauala.

Oraintsuagokoak dira Nafarroan curriculuma dala eta izandakogorabeherak; hango gobernuak bigarren hezkuntzako curriculumeaneuskara eta Euskal Herria gutxiago eta España eta Navarra gehiagolandu behar dirala erabaki barri dau.

Ipar Euskal Herrian indarrean dagoan curriculumak bere sortzenditu protestak, hango hautetsi zein Estatu, departamendu eta eskual-deko agintariek izenpetu eben hitzarmenean euskararendako %1,8abesterik ez dalako eta euskarak eta euskarazko irakaskuntzak egiazkoplangintza behar daualako2.

Kontuak kontu, curriculumeko edukiak, eztabaidagai dira behineta barriro, ideologikoak diran neurrian boterean dagoan taldeakezartzen ditualako, baina beste talde guztien oneritzi eta adostasunosoa barik.

Curriculuma ikerketagai bere bada, ikerlariek bere aspektu des-berdinak aztertzeari ekin deutse behin eta barriro, dala hezkuntzarensoziologiatik, dala pedagogia arlotik begiratuta. Guk geuk bere, geuretesi lanetako ikergai nagusitzat hartu genduan, interesgarria dalakooso gure ikuspuntutik, euskaldunon ikuspuntutik, aztertzea curricu-lumaren edukia. Hona dakargun lantxo hau gure tesi lan horretanoinarritzen da. Eskoletan erabiltzen diran liburuak begiratu eta lurral-deari emoten jakon trataera zelakoa dan arakatuz, mendebaldeko lurhoneen lekua zein dan argitzeari ekingo deutsagu.

180

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

2 EGUNKARIA 2001-1-25. Hur Gorostiaga.

Page 3: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Euskal Herriko Mendebaldea, ez dago izen horregaz liburuetan.Erabiltzekotan, Bizkaia terminoa erabiltzen da. Beraz, Bizkaiari emo-ten jakon trataera aztertzera mugatu dogu gure lana. Curriculum ofi-ziala abiapuntu legez hartu dogu, orain eta hemen indarrean dagoancurriculuma, eskolaliburuetan aurkituko doguna curriculum horre-tan oinarritzen dalako.

Lehen Hezkuntzako Oinarrizko Curriculum Diseinua deitzen daEusko Jaurlaritzak 1992. urtean argitaratu eban curriculum ofiziala.Espainiako estatuan 1990. urtean irakaskuntza formalaren barrikun-tza ekarri eban LOGSE legeak eta horren ondorioa da curriculumhori, Estatu horren menpeko Autonomiei emon jakielako aukeraeuren diseinuak osotzeko. Hori bai, estatuak curriculumaren %55jartzen dau eta geratzen dan %45 autonomiak, gure kasuan EuskoJaurlaritzak.

Oinarrizko Curriculum Diseinua administrazioak ez a rt zen dauanlegea izateaz gain, ikastetxean jarraitu eta ikasgelan amaituko dan pro-zesu baten lehenengo pausua bere bada. Lehenengo pausua dala dino-gu, orokorra, modu zabal eta malguan aurk ezten dana, baina jagokonetapan dagozan guztiek bete beharrekoa. Oinarrizko curriculumare nb i d ez ikasgeletan zer irakatsi eta ikasi behar dan agintzen dalako.Oinarrizkoa eta era berean derrigorrezkoa dana. De r r i g o r rezkoa ira-k a s l e a rentzat zein ikaslearentzat. Irakasleak curriculum ofizialeand a t o r rena irakasteko agindua bete behar dau, eta horretara, bere ira-k a s l a n a ren abiapuntua izatez gain lan horren ildoa eta helmuga mar-katuko ditu curriculumak. Ikasleak lortu beharreko gitxienezko ez a-gutzak, azterketak erabilita eskatuko jakozanak, seinalatzen ditu curri-culumak; berarentzat helmuga da, eskuratu edo bereganatuko dituenezagutzak mugatzen diralako curriculumean. Lehenengo pauso hone-tan, beraz, Hezkuntza administrazinoaren menpe dagozan irakasleeta ikasleentzako derrigorrezkoak diran ezagutzak ezartzen dira.

Ikastetxeari jagoko, edo hobeto esanda irakasle taldeari, bigarren

181

Mendebaldea testuliburuetan

Page 4: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

pausoa ematea, non modu orokorrean eta ordenatu gabean aurkeztujakozan gaiak sekuntziatu eta moldatuko diran. Bigarren zehaztapenmaila honetan Ikastetxeko Curriculum proiektuak sortuko dira, ikas-tetxearen testuinguruaren araberakoak.

Eguneroko irakaslanak hirugarren zehaztapena eskatzen dau, ikas-le taldea kontuan hartuta moldatuko dana. Irakaste-ikaste prozesuakplanifikatuko dira hirugarren maila honetan. Irakasle bakoitzak ikas-le talde jakin batentzat eta jagokon gai edo arlorako prestatuko ditua-nak, gaiaren nondik norakoak zehaztuz, emongo diran pausoak zeinmetodologia argituz. Ebaluaketarako erizpideak bere adieraziko dirabertan, eurek izango diralako ikaslearen lana bideratuko dabenak.Gelako programazino honek irakasle -gaia -ikaslearen arteko hartu-emon zuzenak bideratzen ditu kurtsoan zehar burutuko dan guztiajasotzen dauan neurrian. Ondoko koadroan hiru zehaztapen mailenarteko loturak ikusi daitekez3:

182

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

3 Eusko Jaurlaritza (1992): Prestakuntzarako oinarrizko modulua. Dokumen-tuak. Gasteiz.

2. maila

1. maila

3. maila

CURRICULUM ZEHAZTAPEN MAILAK

IKASTETXEARENCURRICULUMPROIEKTUA

Ikastetxea

OINARRIZKO CURRICULUMDISEINUA- preskripzioak- orientabideakHezkuntza Administrazioa

PROGRAMAZIOA

CURRICULUMEGOKITZAPENAK

IrakastaldeaIkastetxea

Page 5: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Gelan garatzen diran harremanetan leku garrantzitsua betetzendauana, irakaste-ikaste prozesuetako funtzezko tresna dalako, ikasli-burua da. Liburu honeek dira irakaste-ikaste prozesuetan gehien era-biltzen diran baliabide curricularrak. Irakaslearentzak tresna erosoakdira, eta erabil errezak ikaslearentzako. Richaudeau-k 4 Unesco alkar-tearentzat idatzitako lanean baieztatzen dau ikasliburuak, edo textbo-ok edo manual horreek dirala erabilienak herri gehienetan, merkatupedagogikoaren %85a mugituz.

Ikasliburuak curriculum ofizialean agintzen dana jasotzen dau, etaikasliburu hori haren arabera argitaletxeak sortzen dauan interpreta-zinoa baino ez da. Curriculuma, moldatu, zehaztu, osotu egiten dauargitaletxeak, beti ere ikuspuntu jakin baten arabera. Argitaletxebakoitzak berea, gehienetan curriculumaren zehaztapenak eginikaldaketa handi barik. Gimenoren5 esanetan ikasliburua ezinbestekotresna bilakatu da irakaskuntzan, curriculum ofizialaren itzulpenaegiten daualako eta gelara hurbiltzeko moduan jartzen.

Curriculum ofizialak arakatuta, Bizkaiarekin lotura handien izandaikiezan edukiak Ingurunearen ezaguera deitzen dan arloan egon dai-tekezala uste dogu. Honela definitzen da Oinarrizko CurriculumDiseinuan6 arlo hori: Ingurunea, pertsonek, animaliek, landareek, ele -mentu fisikoek, erliebeak, klimak, gizakiak buruturiko obra eta erai -kuntzek, masa komunikabideak, ekandu eta ohitura sozialek osotzendabe. Komenigarria da gizabanako bakoitza talde sozial zehatz bateankokatzen dala eta herentzia historiko zein identitate propio bat ditualakontuan hartzea. Hau dala eta, bere historiaren ezagupena eta bera par -

183

Mendebaldea testuliburuetan

4 Richaudeau F.(1981): Concepción y producción de manuales escolares. Guía prác -tica. Bogotá-París. Unesco

5 Gimeno J.(1988): El curriculum, una reflexión sobre la práctica. Morata.Madrid.

6 Eusko Jaurlaritza (1992): Oinarrizko Curriculum Diseinua. Lehen Hezkuntza.Gasteiz.

Page 6: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

taide dan taldearekiko eta talde loturen ezaguera premiazkoak dira.Ikaslearen testuinguruari egiten jako erreferentzia, bere ingurunenatural, sozial eta kulturalari. Ikusi daigun zelako gaiak proposatzendiran aurreko ezagutza horreekaz jabetzeko:

– Gure paisaia naturala ekosistema gisa: herriko, eskualdeko, EuskalHerriko eta Espainiako lurraldeko erliebea, klima, flora eta fauna.

– Herriko, eskualdeko, Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeko pai -saien aniztasuna eta aberastasuna.

– Lu r ra l d e a ren antolamendaua: herria, eskualdeak, herrialdeak,Autonomia Erkidegoa, Estatu Espainiarra.

– Norberaren lurraldeko lurralde historikoak eta eskualdeak, EuskalHerriko eta Espainiako herrigune nagusiak.

Lehen Hezkuntzako etapa osorako planteatzen diran edukiak dirahoneek, etapan zehar landuko diranak, mailaz-maila modu zehatza-goan landuko diranak. Mailaz-mailako zehaztasun horreek irakasletaldeak, arloan arlokoak, burutzen dituala esaten da, baina irakasleekikasliburuan aurkitzen dabe lan gehiena eginda. Ikasliburuan curri-culumaren garapena eginda dago, irakasleari besterik ez jako geratzenargitaletxe batek edo besteak aurkezten dauana aukeratzea baino.Librea da gura dauana aukeratzeko.

Autore askoren ikerketen ondorioz, badakigu jakin, menpekota-sun handia dabela irakasleek liburuarekiko. Zubi lana betetzen dauliburuak irakaskuntzan; irakasleek erabiltzen daben zubia da agintzendan curriculuma ikasleari hurbiltzeko. Curriculuma eta ikaslearenarteko zubia dira.

Historian zehar eskolako liburuak aldaketa batzuk izan dituenarren, funtsean gauza bera dira oraingoak zein lehengoak: kurtso edomaila batean landuko diran arlo edo gai bati dagozkion edukiakgaratzen ditu liburuak. Edukiak sekuentziatuta eta unitateka banatu-ta lantzen dira, bertan azalpen teorikoa emonik testu idatziaren bidez,

184

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

Page 7: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

eta irudi, mapa zein ariketa erabiliz arlo praktikoagoak eta prozedu-razko edukiak jorratzeko.

Testu idatzia eta ikonografia dira orriz orri eduki zehatzak azaltze-ko eta lantzeko erabiltzen diranak liburuetan. Ikono eta testu idatzia-ren bidez munduari buruzko ikuspegi bat bakarra emoten da libu-ruetan, eduki hautatuak dira eta bertan islatu eta garatzen diranak.Hautaketa horretan erabili diran irizpideak ez dira ez irakaslearenakez eta ikaslearenak ere. Hezkuntza administrazioak emondakoak diraeduki horreek, eta argitaletxeak egokituak, bakoitzak bere bideajarraituta. Baina liburuan azaltzen diran edukietan eredu sozial etakultural aukeratuak agertzen dira, ofizialki aukeratuak izan diranaketa horrexegaitik ofizialki irakatsiko diranak, albo batean geratukodirelarik hautaketa horretan aintzat hartu ez diranak. Eskolak ezagu-tza batzuk baloratu, asko baloratu gainera, eta beste batzuk gaitseztenditu, modu agirian edo izkutuan, aukera politikoak eginez eta, eraberean, bazterketak. Apple-n7 esanetan curriculum ofiziala testulibu-ruetan islatzen da. Beraz, liburuetan ez da besterik garatzen hezkun-tza administrazinoak mugatutako edukiak baino. Historikoki ereholan izan da, liburuotan estatuaren curriculuma islatu izan da.

Giza taldearen idantitatearen ezaugarri diran elementu kulturalakaukeratzen dira eta irakasten eskoletan. Liburuetan jasoko dira ezau-garriok, ikasleentzako eredu bihurtuz. Eredu horreek jarraitzea kome-ni da, horreek dira onartuak, horreetatik kanpo geratzen dana ez dagarrantzizkoa edo arauetatik at dago. Ikasliburuak, onartutako gizae-reduak banatzen ditu, funtzio ideologikoa betez: mundua ulertzekoera bat, gizartea edo gizataldeen izaeraren aspektu batzuk onartu etaaldarrikatzen dira liburuetan. Nor garan, nolakoak garan, zein dangure lurraldea... guzti hori irakasten da; baina ikuspuntu bakar etaeztabaidaezina irakasten dabe. Ikuspuntu hau izango da ikasleari hel-

185

Mendebaldea testuliburuetan

7 Apple M.W.(1996): Política cultural y educación. Morata. Madrid

Page 8: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

duko jakona, ikasleari hurbiltzen jakon ezagutza. Ezagutza honenbidez curriculuma itxi egiten da, curriculum ofizialaren azkenengopausoa emonez.

Aipatutako funtzino ideologiko horrez gain edozein herri edogizataldek izan daben edo daben garapen historiko zein pedagogikoaaztertzeko balio handia dauka ikasliburuak. Historiaren ispilu dirala-ko ikergai hartu izan dira askotan. Modu desberdinetako ikerketakburutu dira euren ganean, Apple(6) izanik liburuak zehatz-mehatzaztertu dituena, liburuak eta irakaskuntzan ezartzen daben kontrola.Kontrol ideologiko hori indartzeko testu idatzia zein irudiak erabil-tzen dira liburuetan. Honako honetan irudiak, edo ilustrazinoak edoikonoak deitzen diran horreen bidez irakasten dana argitzeari ekingodeutsagu.

IKONOGRAFIA TESTULIBURUETAN

Lehen ikasliburua inprentaren sorreran kokatu behar da, 1698.urtean Juan Amós Comenio-k Orbis sensualium pictus inprimatu eba-nean. Latinez, germanieraz, frantseseraz eta italieraz inprimatutakoliburu honek baeban barrikuntza aipagarri bat, ilustrazinoaren era-bilera, idatzizkoaren ulermena eta ikasketa bultzatzeko asmoz ilustra-zinoaz baliatzen baitzen, lehenengoz.

Ordutik hona, testuliburuetan testua eta irudia uztartzeko joerahori ez da galdu, are gehiago, aurrerapen teknikoek ahalbideratudaben neurrian modu oso desbardinetan aurkeztu da informazinoa.Horrexegaitik, aurkezpen mailan behintzat, hasierako irudi gitxikozuri baltz horreetatik gaur egungo multikolore eta multikode horree-taraino, eskola liburuek aldaketa ikaragarria jasan dabe. Informazinoaaurkezterakoan testuliburuek bilakaera historiko nabarmena izan

186

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

Page 9: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

dabe XVIII. mendearen erditik gaur arte. Alain Choppin-ek8 azaltzendauan legez hasierako tipologia kateketikotik hasita eredu apologetiko,juridiko, enziklopediko, erakargarri eta elebarri eskolarretik pasatuz,gaur egun nagusitzen dan eredua polifonikoa (liburu multimedia etaliburu integratua) da.

Gure gizartean, irudia nagusitu dan gizarte honetan, inork ez dauukatzen irudiak dauan adierazgarritasuna, eta horrexegaitik, ilustra-zinoak, hots, testu bateko irudi, argazki edo grabatua, garrantzitsuakbadira publizitatean, haur literaturan edo gizarte komunikabideetan,askoz garrantzitsuagoak dira irakaskuntzan. Derrigorrezko irakas-kuntzako testuliburuetan ikonografiak, hau da, irudi multzoak ialiburuaren erdia okupatzen dau. Hori dala eta, beharrezkoa litzatekeirudi horreen nolakotasunaz ohartzea eta, bide batez, liburuko orrizorriko irudi-agertze horrek betetzen dauan funtzino didaktikoaz,azken baten, irudien lengoaiaren bidez idatzizkoaren bitartez lortzendoguna lortu gura da, baina bide zuzenetik, azkarragotik, biziagotik,atseginagotik eta motibagarriagotik, eta, batez ere, ikaslearen aktibo-tasuna bultzatuta. Beste modu batera esanda, ilustrazinoaren helbu-rua da, hain zuzen, irudi baten bidez eskema ulergarri eta didaktikoahelaraztea.

Irudi didaktikoei buruz aspaldidanik ikertu da. Guk geuk, PilarColas-ek9 eskaini euskun ikerketa bildumari birmoldaketa eginezhonela sailkatu ditugu:

187

Mendebaldea testuliburuetan

8 Choppin, A. (2000): <Pasado y presente de los manuales escolares>, in: RuizBarrio, J., : La cultura escolar de Europa. Tendencias históricas emergentes. EditorialBiblioteca Nueva, Madrid.

9 Colas Bravo, P. (1989): <El libro de texto y las ilustraciones: Enfoques y pers-pectivas en la investigación educativa>, Enseñanza 7, Anuario Interuniversitario deDidáctica. Ediciones Universidad de Salamanca, Salamanca.

Page 10: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Irudien ibilbide honetan ez jaku ahaztu behar badagozala testuli-buruko irudiak sailkatzeko beste modu batzuk. Horra hor, AbrahamMoles-en tradizinotik datorkiguna. Ikonoa, semiotikan, adierazten

188

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

10 Rodríguez Diéguez, J. L; Sáenz Barrio, O (1995): Tecnología educativa.Nuevas tecnologías aplicadas a la educación. Marfil, Alcoy.

Page 11: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

dauan izaki edo errealitatearekin nolabaiteko analogia dauan zeinuedo adierazlea dan neurrian Moles-ek (1991) irudiak ikonizitate-mai-laren arabera sailkatu zituan. Holan sortu eban Moles-en eskala deri-tzona, hots, objektu baten errealitatetiko antzekotasun mailaren ara-bera sortutako eskala. Ikuspuntu antzekotik aztertuta Richadeau-rensailkapena dogu. Testuliburuetan, nagusiki, hiru irudi mota bereiztenditu errealismo gehien daben irudietatik gitxien dabenera:

Argazkiak: Koloreetako argazkiak, batez ere, ikonizitate mailarikaltuena dabenak dira. Atseginenak izan arren, ez dira objektiboenaketa errez manipulatu daitekez, argazki horreek sortzen diran momen-tutik hainbat prozedura tekniko zein argazkilarirenak jasan behardituelako.

Marrazkiak: Irudi honeek errealitatearekiko leialtasun gehiagoadierazi daikie, objektuaren esentziara agertzea helburu dabe eta.Objektuarekiko identifikazioa lortu guran, behar ez diran hainbatosagai espreski kanpoan izten dira oinarrizko osagaiei arreta guztiajarriz. Marrazkietan irakurketa errazagoa, argiagoa eta zuzenagoa da,eta orokortasuna bultzatzen da ikaslearen arretan. Horretan, hainzuzen, aldendu egiten da argazkitik, argazkiak adibide edo ereduzehatzera jotzen baitu, gehienetan.

Eskemak: Irudi honeek errealitatea aldatzen dabe eskuragarriagoaegiteko, errazagoa eta zehatzagoa. Eskemaren osagaiak objektu batenkopia analogikoa, edo oinarrizkoa izaten da, normalean, edo bestela,antzekotasun sinbolikoak (antropomorfikoak, metaforikoak, geome-trikoak,…) erabiltzen dira, baina inolako testuinguru barik. Zentzuhonetan, irudi honeetan unibertsalitatera jotzen da, eta hainbatkontzeptu konplexuren ulermena errazten da. Adibidez, grafikoak etadiagramak hitzak eta irudiak baino urrunago doaz. Hitzetatik abs-trakzioa hartzen dabe eta irudietatik adierazpen espaziala guztiz esan-guratsua. Grafikoak eta diagramak efektiboagoak dira hezkuntzan,

189

Mendebaldea testuliburuetan

Page 12: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

ikasleari sistema logiko alternatiboa erabiltzeko aukera emoten deu-tselako. Grafikoen abantailarik handiena adierazpen espazialaren era-bileran datza, non elementuak alkarren artean erlazionatzen diraneaninportanteagoa da osotasuna zatien batura baino.

Dana dala, bai irudien izaera aztertuta, bai betetzen daben funtziodidaktikoari begira aztertuta, sintesi honetatik pasatu ondoren hona-ko ondorioak ateratzen ditugu:

– Irudi bati izaera didaktikoa ezartzeak ez deutso kentzen berez-ko adierazgarritasuna, bizitasuna edo motibagarritasuna.

– Irudiak, berez, somaketaren oinarrizko printzipiotik abiaturikikaslearen aktibotasuna bultzatzera jotzen dau, beti.

– Irudiek izugarrizko aukera eskaintzen dabe irakaskuntza esangu-ratsua bideratzeko.

– Irudi baten abantaila bere xehetasuna da. Ona bada, mezurikzatirik garrantzitsuena ia bat-batean helarazten dau.

– Irudi batek, aldi berean, funtzio bat baino gehiago bete daike,eta funtzino horreek batzutan osagarriak dira, baina inoiz ere ezdira elkarren baztertzaileak.

Baina irudiak, diranak dirala, badabe gizartean buztartutako osa-gairik, hau da, irudiak sorburutik gizartekoak dira, errealitate sozio-historikoa islatu gura daben neurrian, behintzat. Irudiek, kasu hone-tan, badabe euren izaera soziokultural bat eta, horrexegaitik, esangeinke Santos Guerra-rekin batera (1984)11:

– Irudia da dana eta ez dana: irudia da ikusten doguna baina desa-gertuta dagoana. Irudiak euskarri baten bidez ikustekoa gureaurrera dakarkigula, arteragotik existitzen ez dana; beraz, ezdagoan errealitatearen kalkoa da.

190

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

11 Santos Guerra, M. A. (1984): Imagen y educación, Anaya, Madrid.

Page 13: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

– Irudia ametsa eta errealitatea da: Dana da fikzinoa eta errealita-tea. Irudi baten, objektibotasuna eta subjektibotasuna nahasta-tzen dira une berean.

– Irudia zeozer arrazionala eta emozionala da Irudiak informazi-noa emoten deuskun neurrian gure emozioak eta sentimenduakberpiztu egiten ditu.

– Irudia agerikoa eta ezkutua da: Irudiak baditu maila esanguratsubatzuk zeinetan sakondu behar dan irudia ulert zeko; ostera, badi-tu beste batzuk ezkutuagoak, sakondu arren ulergatxak diranak.

– Gertaera indibiduala eta soziala aldiberean: Irudia egile batekegiten dau ingurune sozial baten. Irudia inguru horrek muga-tzen dauan neurrian, bere zati izatera pasatzen da.

– Irudia zehatza eta abstraktua da: Erabiltzen dan euskarriak iru-dia materializatzen dau, baina irudiak iradoki leikeenagaitik abs-trakzioa hori sorkorra eta anitza da.

– Irudia da iragana, oraina eta etorkizuna: Irudiak iraganaren aur-kezpena egiten dau, baina etorkizunean ere aurkezten iraundaike baliabide teknikoei esker.

– Irudia objektiboa eta subjektiboa da: Irudi sortzaileak aldagai tek-niko asko erabili behar izaten dau, eta emaitza, ikonoa, objetk-tibotasun erlatiboa dauka. Bestalde, ikusle batek irudi bat ikus-terakoan bere esperientziatik, bere bizipenetik, bere kulturarensubjektibotasunetik irakurtzen dau, gura nahiz ez.

Irakaskuntzaren kasuan, testuliburuetan agertzen diran irudiekerrealitatearen aurkezpen zehatza eta fidagarria lortu gura dabe, etaholan testu horreetan, hain zuzen ere, errealitatearen eraikuntzarengidari sistematiko modura erabili ohi dira. Baina ikusi dogunez, iru-dien bidez agertzen dan errealitatea ez da errealitatea, beraren zati batbaino ez da, beraren estrapolazioa. Abstrakzio horretan beti badira,edo agertzen dira ezaugarri komunak edo idantifikatzeko garrantzi-tsuenetarikoak. Arrazoi hau dala eta, bi eratako irudiak bereizten dira

191

Mendebaldea testuliburuetan

Page 14: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

esangurari jagokonez, irudi monosemikoak (esangura bakarreko iru-diak), eta irudi polisemikoak (esangura anitzeko irudiak). Dana dala,irudia beti errealitate manipulatua da. Horrexegaitik esan daikegu,gauzak ez dirala agertzen diran modukoak, baizik eta, sortzaileak erai-kitzen dituan modukoak. Irudi bat osatzen daben elementu kopu-ruak, honeen egiturak eta daben konposaketak baldintzatzen dabeedo definitzen dabe irudi horren sinpletasuna edo konplexutasuna,hau da, irudi baten izaera monosemikoa edo polisemikoa. Sarritanikusten dogu, irudi sortzaileari izaera anitz hori mugatzea edo murriz-tea interesatzen jakola eta sortzaileak irudiari testu bat eransten deu-tsola. Esangura murrizketa horren bidez helburu bi lortzen dira:batetik, ikasleak igorleak gura dauana irakurtzea, ez gehiago ez gu-txiago, eta, bestetik, ikasleak alferrikako interpretazinoetan ez galtzeaeta mezua zuzenago jasotzea. Normalean erantsitako testu horrekhiru modutara joka leike:

1. Ainguraketa funtzioaren bidez: Funtzio honek irudiak izan lei-kezan esangura bakar batera mugatzen ditu. Idatzizko testuhorrek behartzen dau ikuslea modu bakarrean mezua interpre-tatzera. Igorleak, irudiari aldez aurretik emon deutson zentzuaaurkitzera derrigortzen dau ikuslea. Testuak, gidari ideologikobaten antzera, irudiaren esangura anitzak murrizten ditu.

2. Txandaketa funtzinoaren bidez: Testuak eta irudiak alkar lagun-duz edo osotuz, eta alderantziz, biek osatzen dabe ze n t z u d u nm ezua edo kontakizuna. Irudiak eta testuak alkarregaz unitate bato s a t zen dabe. Hau dala eta, bien arteko erlazio hori dinamikoa da,batak besteari, emoten deutso bidea kontakizuna aurrera joan dai-ten. Testua irudia bezain erakargarri eta beharrezkoa da mez u au l e rt zeko: testua irudi erakargarri bihurt zen da.

3. Beste batzuetan, testua eta irudia gauza desberdinez ari dira, etairudia eta irudi-oina ez datoz bat. Modu honetara jokatuz, iru-dia manipulatu egiten da. Testuaren eta irudiaren arteko erlazi-

192

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

Page 15: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

noa konplexua izaten da gehienetan, eta, batzuetan irudiekerrazten daben euren edukiaren informazinoa, baina beste ba-tzutan, testuan agertzen danetik aldendu egiten dira, informa-zino kontraesankorrak heldu eraginez.

Dana dala, irudi disenatzaileek eta testugileek daben erronkarikhandiena da irudien aspergarritasuna edo motibagarritasunik eza eki-ditea. Irudiak edo zeinuak behin eta barriro errepikatuz gero agortuegiten dira, ikuslegoaren nekea eta aspergarritasuna sortuz. Hau dalaeta, batzuetan, estetikoki aurrerapen handiak ikusten dira, hau da,gauza originalak eta maila formalean gauza bitxiak eta oso aberatsakagertzen dira, baina edukiari begira, normalean, betiko ereduak isla-tu dira irudi horreetan. Bestalde, ez da ahaztu behar behin eta barri-ro eredu berdina erabiltzeak erreformatu egiten dauala eredu bera,hots, areagotu egiten dau ereduaren ahalmena, barrindartu egitenbaitu bere mezua. Arazo hau saihesteko irudi sortzaileek bi moduta-ra jokatzen dabe. Originalitatera joz (barrikuntzara jotzen dabelabaina hasiera bateko nobedade hori ezezaguna danez ulertze-mailanzailtasunak dakarz) edo, singulartasunera (barrikuntza itxurazkoa da,azalekoa, betiko irudiak estetika barri batez berrantolatzen diralako).Eta arazo hau ekiditean datza, hain zuzen bere, testuliburuetan sarriasko ikusten dan huts nabarmena, hau da, errealitatearen topikoetanedo estereotipoen erorketan. Irudiak agertarazten dauan errealitateanaturaltasunez edo arruntasunez janzten da, eta eredu sinple etaarrunt horreek bakartzat eta sinplekeriaz adierazten dabe anitza etakonplexua dan errealitatea, marko edo enkuadretik kanpo itxiz besteerabateko errealitateak (sozialak, kulturalak, zein ekonomikoak).

BIZKAIA EUSKAL HERRIKO MENDEBALDEAN

Ikasleak, eskolara doanean, beraren gizarteratze prozesuan pausubat gehiago egiten dau. Ez edozelako pausua, gainera, bere bizitzako

193

Mendebaldea testuliburuetan

Page 16: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

ordu asko beteko ditu eta eskolan. Oinarrizko Curriculum Diseinuakikaslearen hurbileko ingurunetik abiatzea aholkatzen dau, ingurunehurretik hasi eta ezezagunak diran esparruetara zabalduz joatea, eza-gutza zirkuluak osotuz, gero eta zabalagoak izango diranak, eta geroeta urrunagora eroango dabenak ikaslea. Ikaslearen ezagutzak zabal-tzeko eta garatzeko, ikasliburuak eskeintzen deutson errealitatetikabiatuko da.

Bizkaiko ume baten ingurua bere auzoak, eta hirian bizi bada kale-ak osatzen dau. Hau ezagutu eta landu ostean, eskualdea ezagutzerap a s a t zen da, hurrengo lurralde zirkulua osotuz: Du r a n g a l d e a ,Mungialdea, Enkarterria, Markinaldea, Gernikaldea, Arratia...

Geroago, bere Lurralde historikoaren txanda dator, gure kasuanBizkaiak dituen ezaugarri batzuk ezagutu beharko leukez ikasleak:batetik zelangoa dan fisikoki, paisaiak, eskualdeak, eguraldiak,...Geografian ezaugarri fisiko modura ezagutzen ditugunak. Gerozelango jendea bizi dan, zelako biztanlegoa daukan Bi z k a i a k ;Biztanlego hori zelan bizi dan, zertan egiten dauan lan, arlo ekono-mikoa hain zuzen. Ondoren, lurralde horrek daukan antolaketaeskualdeetan; baita, zeintzuk diran gobernu moduak, legeak, era-kundeak, eta abar bere. Eta zelango ibilbide historikoa euki dauan:zertan ezbardintzen diran hiribilduak Bizkaiako lurraldetik, zergaitikizan dan Durango Nafarroakoa, edo zergaitik izan diran Enkarterriaketa Durango euren batza propioak euki dituen eskualdeak, noiztikdiran Bizkaiako batzarrak Gernikan, zer dan Kontzertu ekonomi-koa....

Horrez gain, jakin behar leuke Euskal Herriko Mendebaldeandagoan lurraldekoa dala bera. Kontzeptu hau hizkuntzak markatuta-ko inguru sozio-kulturala izendatzeko erabiltzen dogun arren, lurral-de historiko oso bat sartzen da, Bizkaia, baina baita Gizpuzkoakomendebaldeko harana eta Arabako iparraldea ere. Hauxe da bizkaie-

194

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

Page 17: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

rak daukan berezko lurraldea, mendebaldekoa.

Mendebaldea holan ulertuta gitxitan landu izan da euskalkietatikkanpo egin diran ikerketa eta azterketetan. Are gitxiago eskoletan.Baina, gure ustez hor badago errealitate oso bat, Euskal Herri osoan,bereizten dan errealitatea, euskalduna, hau da, Euskal Herriko norta-sunetik bana ezina dana. Euskal Herriko Mendebaldean, ekialdeaneta hegoaldean emoten diran antzera, berezitasun historikoak etaekonomikoak ditugu. Europan moduan, Euskal Herriko mendebal-dean industri gune garrantzitsua kokatzen da eta biztanlego kopuru-rik handiena. Eta geurea da euskalkirik mintzatuena. Baina EuskalHerriak bizi dauan egoera politikoa eta historikoa dala eta, bere barrueraiketari ekin beharrean, kanpoko erasoari erantzuten emon dituazken mendeak. Hori dala eta, barruko egituraketa mantendu etagaratu behar dogun heinean, derrigorrezkoa da barne lurralde eta eus-kalkien ardazketa bideratzen dituen ikerketak bultzatzea. Mende-balde kontzeptua ez danez irakaskuntzan erabiltzen, Bizkaiako lurral-de historikoa hartuko dogu aztergune, Bizkaiari buruz dagozan iko-noetatik zeintzuk diran Bizkaiagaz zerikusia daukienak mugatu gure-an. Zerikusi hori zelangoa dan deskribatu gura geunke modu horre-tan, Bizkaiaren erretratua atarako dogulakoan.

NOLAKO ITXURA DAUKA BIZKAIAK LIBURUETAN?

Azken hamarkada honetako testuliburuak hartu ditugu aztergai,gaur egunean Euskal Herriko ikastetxeetan gehien erabiltzen diranak.Hogeita hamar bat liburu dira hustu ditugunak, euskaraz zein erda-raz idatzitakoak Horreetan guztietan, ikonoak aztertu ostean honakoargitaletxeak dira Bizkaia modu batera edo bestera lantzen dabenak:Anaya, Anaya-Haritza, Bruño, Elkar G.I.E., Erein, Ibaizabal- LuisVives, Santillana-Zubia, SM, Vicens-Vives, Zubia-Santillana.

195

Mendebaldea testuliburuetan

Page 18: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Argitaletxe guztiotatik 24k bakarrik aipatzen dabe Bizkaia, aipa-men gehienak erderazko liburuetan agertzen dira, goiko grafikoanikusi leitekenez.

Gure lurralde honen maiztasuna ikusi nahirik, Euskal Herrikolurraldeak nola agertzen diran begiratu eta zera ikusi dogu, Bizkaiariguztira herena baino alde gehiago tokatzen jakola. Maiztasuna han-dia, gure ustez. Guztien artetik bera da gehien datorrena liburuetan.Itxura batez oreka ez da oso ondo gordetzen. Beste batetik, liburue-tan erabilten dan ikonografia era askotakoa dala esan dogu lehenago,eta Bizkaia ere, modu diferenteetan agertzen da, eskuineko grafiko-an ikusi leiteken moduan.

196

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

02040

6080

100

120140

160

euskeraz erderaz

Ikono mota

taula8%

argazkia63%

marrazkia

7%

mapa14%

besterik8%

Lurraldeak Bizkaia30%

Beste lurralde

ak70%

Bestelurraldeak% 70

Bizkaia% 30

marrazkia% 7

argazkia% 63

taula% 8

mapa%14

besterik%8

Lurraldeak

Ikono mota

Page 19: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Nabarmena da argazkia dala teknikarik erabiliena, erdia bainohainbat kasu gehiagotan. Hurrengo erabilienak mapak dira etaostantzekoak, hau da, taula, marrazkia, eta beste batzuk gitxiago era-biltzen dira.

Bizkaiko irudia emoteko paisaia da elementurik erabiliena, ikonoguztietatik % 42,8a Bizkaiko paisaiak dira, ia erdiak. Paisaia bi erata-koa da: Bizkaiko barru aldea agertzen dauana eta kostaldekoa. Osoantzekoa izanda portzentaia, kostaldearen alde egiten dau % 51gaz.

Ildo honeri jarraituz beste honako aspektuok nabarmendu behardira. Alde batetik herria-hiria binomioa, eta bestetik, euskaldunokoso argi ezbardintzen ditugun mundu bi, kalea eta baserria. Kaleari%60a ematen jako eta baserriari %40a baino ez.

Herriak eta hiriak hartzen daben trataera ezin dogu aipatu barikitxi. Bilbori, ganerako herriekaz konparatuta, ematen jakon garran-tzia oso handia da, Bilbo % 60an agertzen baita. Herririk aitatuene-tarikoen artean Durango, Gernika, Mundaka, dagoz. Aitatzen direnbeste herri batzuk, Lekeitio, Elorrio, Basauri, Ipazter, Elantxobe,Busturia eta Balmaseda dira. Zamudioko Pa rke Te k n o l o g i k o a ,

197

Mendebaldea testuliburuetan

0

50

100

150

200

250

herrik

oa

hiriko

a

barru

aldek

oa

kost

aldek

oa

rura

la

indust

riala

landar

etza

fauna

Page 20: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Leioako Unibertsitatea eta Gurutzetako Ospitalea ezin ditugu ahaz-tu, Guggemheim Museoagaz batera sarritan ikusten dira eta.

Halan eta guzti bere, Bizkaiari buruz emoten dan irudia errealita-te fisiko-naturalagaz lotuago dago, industrialagaz baino. Zentzuhonetan, landaretzari buruzko argazki kopurua da aipagarriena,goiko grafikoan ikusi daitekenez. Paisaiaren %79ak halango edoholango landaretza batzen dau. Mendi eta basoko landarak dira nagu-siki agertzen direnak, % 73a. Geratzen direnak baserriagaz lotutadatoz: solo, sagardi eta abarrak.

Liburuetako irudiak ikusita esan behar da gehiago lantzen dalapaisaia natural, garbia eta polita Bizkaiak daukan izakera industrialab a i n o. Adibide moduan aipatu geinke Urdaibaiko inguru n e a ,Urkiolako Parke Naturala edo Orduñako ingurunea. Zehatz-mehatz,ehunekotan, arlo industrialak %27a daroa, eta fisiko-naturalak%73a.

Hirietako eta herrietako erretratuetan maiztasun handiz agertzendira eraikuntzak, euretariko asko erakundeakaz lotuta, grafikoanikusten dan moduan:

198

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza

Erakundea k

Udala46%

Legebiltzarra32%

Aldundia11%

Gobernua11%

Gobernua% 11

Udala46 %

Aldundia% 11

Legebiltzarra% 32

Erakundeak

Page 21: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

Monumentuak eta elizak ere agertzen dira eta sinboloak bere bai.Azken honeek dira maiztasun nabarmena dabenak: % 40a. Libu-ruetan aurkituko diran eraikuntza-monumentuetariko batzuk hone-ek dira: Butroiko gaztelua, Durangoko Sta. Anako Eliza, Salve-kozubia eta Gugemhein-a, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza, Ordu-ñako Ama Birjina, Perutxoteko Iruinarria (Turtziozeko Ventoso men-dian) eta Gernikako Juntetxea. Ikurrak edo sinboloak honeixek:Gernikako Arbola, Autonomia Elkarteko ikurra, Ikurriña, -batzutanAutonomia Erkidegoko ikur modura-, Batzar Nagusiak, Bizkaikoarmarria (batzutan Arabako eta Gipuzkoako armarriekaz batera), eta“Euskal Herriko Autonomia Estatutoa”.

Amaitzeko, Bizkaiari emoten jakon itxura orokorra ikasliburuetangrafiko honen bidez laburtu daiteke:

Ondorio nagusiak

– Bizkaia da presentzia handiena dauan herrialdea. Beste lurralde-ekaz oreka ez da ondo gordetzen.

– Presentzia hori, islatu, argazkien bidez islatzen da. Argazkia dagehien, modu nabarmenean, erabiltzen dan euskarria.

199

Mendebaldea testuliburuetan

0

10

20

30

40

50

baserria kalea Bilbo herriak fisiko-naturala

industrialabaserria kalea Bilbo herriak fisiko-naturala

industriala

Page 22: Mendebaldea testuliburuetanmendebalde.eus/jardunaldiak/2001/Mendebaldea...Mendebaldea testuliburuetan Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Pérez Urraza In any society, whether

– Argazkietan aurkitzen doguna paisaia da. Bizkaiko paisaiak diranagusi, barrualdekoak zein kostaldekoak, eta kasu bietan, pai-saia naturala agertzen da gehien, Bizkaia industrialaren irudiaeskasa izanik.

– Herriak-hiria binomioa aipatu behar da. Bilbok herriekaz kon-paratuta presentzia handia dauka. Hiriari eta kaleari emotenjakon garrantziagatik, gune urbanoak dira nagusi, baserri ingu-rua nahiko baztertuta geraturik.

– Elizak, bestelako monumentuak, edo eraikuntza esanguratsuakez dagoz ahaztuta liburuetan. Sinboloekaz batera, ikonografia-ren zati ona osotzen dabe.

– Orokorrean, Bizkaiak liburuetan hartzen dauan itxura dikoto-mikoa da. Urbanoa, batetik, baina, bestetik, berdea, polita etagarbia.

– Eraikuntza sozial eta kulturalean testuliburuek daben garrantziainork ez dau zalantzan jartzen. Testuliburuek, milaka ikasleribide bardinetik munduaren errealitate bat igortzeko ahalmenadabe.

– Te s t u l i b u ruetako irudiek igort zen daben mezua erre a l i t a t ebakartzat hartzen badogu, eta bertako errealitate sozial eta kul-turalari ez badeutsie erantzuten, ikasleak urruneko egoerekin etapertsonaiekin erabat identifikatzeko joera eta arriskua dago,euren historia eta testuinguru propioa galduz doazen neurrian.

Bizkaian, 2001-01-26

200

Begoña Bilbao – Gurutze Ezkurdia – Karmele Pérez Urraza