Upload
others
View
5
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
NAFARROAKOHITZA
AL
FR
ED
O M
UR
ILL
O-B
ER
RIA
-KO
DIS
EIN
U T
AL
DE
AK
MO
LD
AT
UA
Alfredo Murillo eta Patxi Aldunate Cabeza de Artista dira, eta kalean dute jada elkarrekin ondutakoazken lana: ‘20 20’ izenburuko fanzinea b Hogei idazlek eta hogei artista plastikok hartu dute parteb 2-3
Berrogei(hausnarketa) aldi
Lan gatazka Sephorakolangileek urte bat bete dute
greban, lan baldintza duinak exijitzeko
5Desgaitasuna Gordetako tokiakbaimenik gabe erabiltzen dituzten
gidariak salatu dituzte sareetan
4Ostirala
2021eko otsailaren 5aXII. urtea477. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko otsailaren 5aAstekoa
Fanzinea
Edurne Elizondo Iruñea
Jule Costa artista nafa-rrak ur jauzi baten bi-dez irudikatu du ko-ronabirusaren pan-demiak egunerokoanezarritako «zurrun-
tasuna». Ur-lasterrak denak era-maten ditu bide berean, «etorki-zun ilun» baterantz, baina joka-leku horretan ere, bada zeriheldu: ur gainean ageri den enbo-rra da ezezaguna den inguru ho-rretan gauzak sortzeko aukera-ren isla. «Ur jauzitik eroriko garadenak, baina elkarrekin gara, etahorrek lasaitzen ahal gaitu. Enbo-rretik ere atera baitaitezke hosto-ak».Costak hitz horien bidez azaldu
du Alfredo Murillok eta PatxiAldunatek —Cabeza de Artistaosatzen du bikoteak— koordina-tutako fanzinerako egindakoobra. 20 20 izenburupean, hogeiidazlek eta hogei artista plastikok2020. urteari buruz egindakogogoetak jaso dituzte lan horre-tan, 20x20 zentimetroko argital-pena osatuz. Murillok artista
plastikoen zerrendan egin dubere ekarpena; Aldunatek,berriz, idazleenean.Berrogei egileek 2020. urtearen
ingurukoak hartu dituzte ardatz.«Askatasuna eman diegu nahizutena egiteko», azaldu du Muri-llok. «2020an pandemiak eztan-da egin arren, jende askorentzatjoan den urtea ez da pandemiarenurtea izan», erantsi du Alduna-tek. Cabeza de Artistarentzat,hain zuzen, 2020a urte «aberas-garri eta interesgarria» izan daartearen esparruan: osasun krisialehertu baino lehen, Jabier Villa-rrealen omenez Eibarren (Gipuz-koa) egindako erakusketan partehartu zuen bikoteak; AltsasukoIortian eta Iruñeko Ziudadelanere erakutsi zituzten Cabeza deArtista gisa sortutako lanak, eta,urte amaieran, Nafarroako Go-bernuko Kultura Departamen-tuak proposatuta, orain argitara-tutako 20 20 fanzinea prestatzenhasi ziren, Landarte programarenbarruan.«Ni naiz Cabeza de Artistaren
bihotza, eta Alfredo [Murillo], be-rriz, burua», erran du Patxi Aldu-
natek, maskarak ezkutatutakoirribarre batekin. Pandemiakkulturaren esparruan eraginduen astindua ahaztu gabe —ar-tista anitz «kale gorrian» gelditudirela oroitu du Murillok—, umo-rez eta ilusioz ere jantzi nahi izandute bi artistek beren azkenproiektua. «Argitalpen osoan su-matzen da pandemiaren eragina,baina parte hartzaileek gogoetaeta ekarpen ezberdin asko egindituzte, eta horiek zabaltzea dakontua», nabarmendu du Muri-llok. Iragan urteak gogoetarakoeman duen aukera baliagarri bilakatu nahi izan dute.
200 ale salgai, hiru euroanCabeza de Artistak 20 20 fanzine-aren berrehun ale argitaratu ditu,eta hiru euroan jarri ditu salgai,Iruñeko Katakrak liburu dendaneta Iturrama margo dendan.«1990eko hamarkadan egitengenituen fanzineak Toki Lezaneta Zurizan saltzen genituen; ta-berna horietan ere utzi nahi geni-tuen, baina itxita daude», errandute, triste samar.Gazte garaiko fanzineak osa-
tzen zituzten modura, hitzak etairudiak jaso dituzte Murillok etaAldunatek argitalpen berrian. Ar-tista plastikoen artean, eta JuleCostarekin batera, Murillo bera,Jose Miguel Corral, Maria JimenezMoreno eta Santos Iñurrieta dau-de, bertzeak bertze. Idazleen ze-rrendan, berriz, Aldunaterekineta Iruñeko Caldereria auzoanmargoketa bat egin zuen egileanonimoarekin batera, Itzine Al-dunatek, Iban Garrok, Max Nitro-foxkak, Sara Guerrak eta JulenZelaieta Iriartek parte hartu dute,bertzeak bertze. «Parte hartzaile gehienak dira
nafarrak, baina badira gipuzkoa-rrak, arabarrak eta bizkaitarrakere», azaldu dute Murillok eta Al-dunatek.Zelaieta Iriartek, adibidez, Na-
farroako Bertsozale Elkartearenbidez jaso zuen Patxi Aldunaterengonbita, fanzinean parte hartze-ko. «Fanzine bat zer zen ere eznekien», onartu du bertsolari be-ratarrak, baina gustura aritu da,eta, Pandemia baten kronika tti-
kia izenburupean jaso ditu koro-nabirusaren inguruko bere haus-
Alfredo Murillo eta Patxi Aldunate Cabeza de Artista dira. Izenhorrekin sinatzen dituzte elkarrekin sortutako artelanak: ‘20 20’fanzinea da azkena. Hogei idazlek eta hogei artista plastikok 2020ariburuz egindako gogoetak jaso dituzte, 20x20ko argitalpen batean.
Pandemia batenibaira isuritakoak
1
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko otsailaren 5a Astekoa
Fanzinea
narketak eta bizipenak. «Bertso-
tan dena errana dagoenez, segidi-
llaren doinua aukeratu dut azal-
tzeko, bertzeak bertze, muga bat
jarri digutela», azaldu du Zelaieta
Iriartek.
Bertsolaria fanzinea jasotzeko
zain da orain; Costak badu berea,
eta «oso kontent» dago emaitza-
rekin. Balio handia eman dio, ba-
tez ere, artista batzuen eta bertze-
en arteko elkarlanari. Nork bere
ekarpena egin arren, lan guztiak
batera emateak ekartzen du
«egoera beste modu batera begi-
ratzeko aukera». Horixe nabar-
mendu du Costak, eta onartu du
pandemiak eragin egin diola egu-
nerokoan, bai eta bere lan artisti-
koan ere. «Altsasun egindako
erakusketa batean ere, gairik ez
ziguten eman, baina obra guztien
atzean sumatzen zen pandemia;
ez dakit barruko zama kentzeko
modu bat den, edo bidea argiago
ikusteko saio bat», erran du.
Uharteko Arte Garaikideko
Zentroko arduradunetako bat da
Nerea de Diego, eta artista da 20
20 fanzinean parte hartu dutene-
tako bertze bat. Nabarmena da
Uharteko zentroak eta Cabeza de
Artistak duten harremana, eta,
ondorioz, ia berez sortu da elkar-
lana. Murillok eta Aldunatek el-
karrekin ondutako lehendabizi-
ko erakusketa Uharteko zentroa-
ren eskutik egin zuten. Bi buru
erraldoi sortu zituzten okasio
hartan. Bikote artistikoa bere bi-
deko «unerik onenean» dela
garbi du Aldunatek, eta zalantza-
rik gabe nabarmendu du. Gehia-
go ere erran du: «Alfredorekin
batera aritzen naizenean, erabat
seguru aritzen naiz. Badakit bete-
betean asmatu dugula. Bakarrik
nagoenean, zalantza gehiago iza-
ten ditut». Buruak eta bihotzak,
edozein modutan, elkarrekin egi-
ten dute aurrera. Eta 20 21 fanzi-
nea pentsatzeari ekin dio jada Ca-
beza de Artistak.
2 3
4
5
6 7
1 ‘Abandonua’. Jule Costa-
ren obra.
2 Aurkezpena.Pertsona bat
fanzineari so, larunbatean,
Iruñeko Katakraken. I. URIZ / FOKU
3 Koordinatzaileak.Alfredo
Murillo eta Patxi Aldunate. I. URIZ
/ FOKU
4 Pipak.Fermin Jimenez
Landaren obra.
5 Maskara.Maria Jimenez
Morenoren lana.
6 Margoketa. Iruñeko Cal-
dererian. Egilea anonimoa da.
7 Eskua.Nerea de Diegoren
lana.
Altsasun egindakoerakusketa batean eregairik ez ziguten eman,baina obra guztienatzean zen pandemia»Jule CostaArtsita
«Sumatzen dapandemiaren eragina,baina egileek gogoetaeta ekarpen ezberdinasko egin dituzte»Alfredo MurilloCabeza de Artistako kidea
«Alfredorekin aritzennaizenean, erabatseguru aritzen naiz;badakit bete-beteanasmatu dugula»Patxi AldunateCabeza de Artistako kidea
«Bertsotan dena erranadagoenez, segidillarendoinua aukeratu dutazaltzeko muga bat jarri digutela»Julen Zelaieta IriarteBertsolaria
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Juan Larreta 2019ko urtarrilean hasi zen gi-dariak salatzen, autoabehar ez den tokianaparkatzen dutenean.
Isunik ez duen salaketa da harena,salaketa publikoa; helburu baituagerian uztea desgaitasunen batdutenentzako tokiak baimenikgabe erabiltzen dituztenen «kon-tzientziarik eza». Horretarako,400 pertsonak osatutako sareakegindako argazkiak zabaltzen ditu, Internet bidez, gidari bere-koiak lotsagorritzeko. Esklerosianizkoitza dauka.«Bete-betean harrapatu arren,
bada batere lotsatzen ez den gida-
ririk», erran du Larretak. Baina ezdu etsi, eta sare sozialetan zabal-dutako irudien bitartez (@Oku-
pasmotoriza2da Twitterren), na-barmendu nahi du desgaitasunenbat dutenentzako tokiak «hagitzgarrantzitsuak» direla, eta beharez den bezala erabiltzen dituzte-nek «kalte handia» egiten dietelabaimena dutenei.«Aitzakia betikoa da: ‘Minutu
bat bertzerik ez da’. Baina minutubakar horrek tokirik gabe uztenbanau, denbora hori baino ani-tzez ere gehiago galduko dut nikjoan nahi dudan tokira ailegatze-ko», azaldu du. «Berez mugitze-ko arazoak ditugun herritarroioztopo gehiago ez jartzea da kon-tua», erantsi du.
2019ko urtarriletik, gaizkiaparkatutako autoen 4.700 ar-gazki baino gehiago jaso eta za-baldu ditu Larretak, sare sozialenbidez; guztiak Nafarroan eginak.Hemendik kanpokoak ere jasoohi ditu. Txartela ez duten erabil-tzaileen jokabidea salatu nahi duargazki horiekin, bai eta txartelagaizki erabiltzen dutenena ere:«Hori ere gertatzen da: hildakoerabiltzaileen txartelak erabil-tzea, edo bertze batenaren foto-kopiak egitea, adibidez».Txartela banatzeko moduan
ere bada zer hobetu, Larretarenustez; izan ere, eskumena udalekdute, eta, ondorioz, txartelak ku-deatzeko eta emateko prozesuakezberdinak dira batean eta ber-
tzean. «Nafarroan, 272 herritanbanatzen dute udalek txartela;agiri batzuetan datu bakar bat ereez da agertzen, eta bertze batzukeskuz eginak dira. Horrek ez duerrazten arazoa konpontzea».Nafarroako Gobernuak izan
beharko luke txartelak banatzekoeskumena, Larretaren iritziz:«Sistema bakar bat izanen genu-ke, eta dauden txartel guztienerregistro fidagarri bat. Gauregun, ez dakigu zenbat daudenherrialdean».
Administrazioarekin bateraTxartelen eskumena NafarroakoGobernuak har dezan, urtarrileanbitan egin dute bilera erabiltzaile-ek eta Nafarroako Gobernuko Es-kubide Sozialetako kontseilariCarmen Maeztuk, hain zuzen.«Zirriborro bat helarazi dieguagintariei. Kontent gaude egin
diguten harrerarekin; boronda-tea badutela erakutsi digute»,erran du Larretak.Herrialdeko zenbait udalekin
ere egin dituzte bilerak, herrita-rrak kontzientziatzeko kanpai-nak egiteko asmoz. Iruñean, Zi-zurren, Orkoienen eta Atarrabianegin dituzte jada. «Ezinbertzekoada kanpainak egitea, zoritxa-rrez». Antsoainen gertatu denajarri du adibide: «Okindegi batenaurrean dagoen toki bat erabil-tzen dute anitzek, ogia erosterasartzeko. Udalak epe mugatukoaparkalekuak jarri zituen ondo-an, eta, halere, gidariek desgaita-sunen bat dugunon tokian apar-katzen dute oraindik».Gisa horretako jokabideak go-
gor salatu ditu Larretak, desgaita-sunen bat dutenenganako «el-kartasunik eza ikaragarria» era-kusten dutelako. Isuna jaso etahelegitea aurkezten dutenen jo-kabidea ere nekez uler dezake, etaare gutxiago helegite hori kon-tuan hartzen duten epaileena. Berriki, Nafarroako Administra-zio Epaitegiak isuna kendu diomerkataritza gune bateko desgai-tasunen bat dutenentzako tokianaparkatu zuen gidari bati, «pri-batua» delakoan. «Erabilera pu-blikoa» dela erantzun du Larre-tak: «Gure eskubideak zapaltzenari dira». Iruñeko Udalak helegi-tea aurkeztu du.
Juan Larretak esklerosi anizkoitza du; ondorioz, desgaitasunenbat dutenentzako txartela dagokio, haientzat gordetako tokietanaparkatzeko. Sareak baliatzen ditu agerian uzteko leku horiekbaimenik gabe erabiltzen dituztenen «kontzientziarik eza».
Gidari berekoiakkameren jomugan
Auto bat desgaitasunen bat dutenentzako tokian aparkatuta, merkataritza gune bateko aparkalekuan. @OKUPASMOTORIZA2 Goian, tokia gurdiek tapatuta. Haren behean, makinek hartuta. @OKUPASMOTORIZA2
«Berez mugitzekoarazoak ditugunherritarroi oztopogehiago ez jartzea dakontua»Juan LarretaEsklerosi anizkoitza duen gidari bat
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko otsailaren 5aDesgaitasuna
Edurne Elizondo Iruñea
Langileak dira, eta urte
bat bete berri dute
greban, lan baldintza
duinak exijitzeko.
Enpresak ez du ma-
hai batean eseri nahi izan haiekin,
orain arte; herritarren artean ere,
merezi dutena baino oihartzun
apalagoa izan dutela sentitzen du-
te. Halere, aurrera jarraitzeko in-
dartsu daude: Sephora multina-
zionalaren Iruñeko lantokiko
emakume langileak dira, eta aste-
an hiru egunez ari dira greba egi-
ten, 2020ko otsailaren 6tik.
«Generoarekin lotutako ira-
kurketa sakona egin beharko
genuke auzi honetan», erran du
ELAko zerbitzuetako arduradun
Ainhoa Urkiak. Langileak ere iri-
tzi berekoak dira: «Prekaritateak
bereziki jotzen gaitu emakume-
ok; gurea sektore feminizatu bat
da, eta horrek dakar gu aintzat ez
hartzea», adierazi dute.
2019ko Martxoaren 8ko greba
feminista dago Sephoran iaz le-
hertu zen lan gatazkaren oina-
rrian, hain zuzen. Greba egin nahi
zuten langileek «arazoak» izan
zituzten, eta enpresak «ezbaian»
jarri zuen protestarako beren es-
kubidea. Ondorioz, antolatzen
hasi ziren, eta hauteskunde sindi-
kalak egin eta gero, lan batzordea
osatu eta enpresarekin harrema-
netan hasi ziren, arazoei heldu eta
lan baldintzak hobetzeko asmoz.
«Erantzuna ezezko biribil bat
izan da, hasieratik», azaldu dute
langileek.
Ezezko horren aurrean, greba-
ren alde egin zuten langileek, iaz-
ko otsailean. Hiru aldarrikapen
nagusi jarri zituzten erdigunean,
eta hortxe jarraitzen dute: lan hi-
tzarmen propio eta duin bat; sol-
datak hobetzea; eta behin-behi-
nekotasuna eta ordutegien mal-
gutasuna murriztea. «Gaur
egungo lanaldiekin eta malguta-
sunarekin, langileek ez dute sol-
data duin bat, ezta beste lan osa-
garriren bat bilatzeko aukera
ere», nabarmendu du Urkiak.
Epaitegira bidean«Zentzuzkoa dena bertzerik ez
dugu eskatzen; astelehenetik
larunbatera bitartekoak dira gure
kontratuak, eta senide bat medi-
kuarengana laguntzeko baimena
ere ez digute ematen», berretsi
dute Sephorako langileek.
Duela urtebete greba hasi zute-
netik, langileek ez dute izan en-
presako arduradunekin elkartze-
ko aukera. Alderantziz. «Enpre-
sak epaitegietara jo bertzerik ez
du egin». Iazko udan, ELAko or-
dezkariei idatzi bat igorri zien
Sephorak, konpainia ez kritika-
tzeko ohartarazteko. Ez hori ba-
karrik: sindikatua auzitara era-
man zuen enpresak, eta kalte or-
daina eskatu, enpresarien ustez
greba legez kanpokoa delako.
Uztailaren 17an egin zuten
epaiketa, eta ELAk iraba-
zi zuen. Enpresak helegi-
tea aurkeztu, baina lan-
gileen grebarako eskubi-
dea berretsi dute
epaileek. Enpresak egin
du bertze saiorik langile-
en protesta «geldiaraz-
teko»: hiru grebalari zi-
gortu dituzte, hamasei
egunez, lanik eta solda-
tarik gabe. Zigor hori jaso zuten
lan baldintzak salatzeko bideo bat
egin eta zabaldu eta gero. «En-
presaren kezka nagusia da bere
irudi publikoa. Ez dute kritikarik
nahi jendaurrean».
Sephorak grebalariak zigortze-
ko hartutako neurri horren au-
rrean, kontziliaziora deitu zituz-
ten multinazionaleko arduradu-
nak eta langileak. Grebalariek ez
zuten hutsik egin, baina Sephora-
ko kideek bai. «Ondorioz, epaite-
gietara jo beharko dugu», azaldu
dute langileek.
Prest dira hori egiteko; prest
dira borrokan jarraitzeko. Langi-
leek onartu dute ELA sindikatua-
ren babesa «ezinbertzekoa» izan
zaiela protestari urtebetez eutsi
ahal izateko, eta babes horrek
ematen die aurrera jarraitzeko
indarra. Onartu dituzte zailtasu-
nak, halere: «Sentitzen dugu ez
gaituztela kontuan hartzen; en-
presak ez duela ulertzen gutxie-
nekoa dela eskatzen ari garena.
Gurekin mahai baten bueltan
eseri nahi ez badute ere, nola
ulertuko dute, bada?», salatu
dute langileek.
Bertzeentzat «eredu»Grebalariek garbi dute dagokiena
lortzeko ari direla borrokan. An-
tolatzeko urratsa egin dute, eta ez
dute atzera egin nahi. ELAko zer-
bitzuetako arduradun Ainhoa
Urkiak nabarmendu eta eskertu
du Sephorako langileek urrats
hori egin izana, hain zuzen, eta
garbi du emakumeon greba sek-
tore bereko bertze anitzentzat
«eredu» izan daitekeela.
«Horregatik dira enpresako ki-
deak sare sozialen bidez zabal dai-
tekeenaren beldur», berretsi du
Urkiak. Arazoa ez delako baka-
rrik Sephorako langileena, ELA-
ko kidearen hitzetan. «Bertze en-
presa askotan bada baldintzak
hobetzeko beharra». «Indarrak
batzeko» balio dezake Sephora-
ko emakumeen grebak, Urkiaren
ustez, eta «elkarrekin borroka-
tzera» deitu ditu sektoreko langi-
leak. Sephorari buruz, azken datu
bat jarri nahi izan du ELAko kide-
ak mahai gainean: «2018an, 148
milioi euro fakturatu, eta hiru mi-
lioi euroren irabaziak izan zi-
tuen». Langileek greban segitzen
dute, lan baldintza duinen alde.
Sephorako langileek 2020ko otsaileanhasitako protestari eutsi diote, eta grebandaude oraindik ere, lan baldintza duinakexijitzeko. Orain arte, multinazionalak ezdu urratsik egin langileekin hitz egiteko.
Urtebeteborrokan
Sephorako langileen aldeko elkarretaratzea, iazko uztailaren 17an, Iruñean, Nafarroako Justizia Auzitegiaren aurrean. ELA
Sephorak hiru grebalarizigortu ditu, hamasei egunez,soldatarik eta lanik gabe,bideo bat zabaltzeagatik
Udan enpresak ELAren aurkaegin zuen, greba legezkanpokoa delakoan; epaileeksindikatuaren alde egin dute
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko otsailaren 5a Lan gatazka
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko otsailaren 5aIritzia
RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia
Aitzakiak
Mendigorrian lortudute, azkenean, D eredua zabaldadin. Heldu den
ikasturtean izanen dute, lehen-dabiziko aldiz, euskaraz ikastekoaukera herrian. Indar handiz ibili dira lanean
azken urtean guraso nekaezinhoriek, burugogorrak (ezin zite-keen beste modu batera izan),etsi gabe. Beste batzuei esker ereizan da: duela hamar bat urte os-patu zen Mendigorrian Sortzenegun hura. Dagoeneko (eta urtebatzuk bazeramatzaten batzuek)Artaxoa eta Mendigorrako gura-soak baziren, esfortzu handiakegin zituztenak haien umeek es-kola publikoan ikas zezaten,
D ereduan. Hainbat eta hainbatbidelagun izan zituzten, euskara-ren aldeko bide hartan kide izanzituztenak (asko izanen ziren;bazen haien artean taxi-gidaribat, Patxi deitzen zena. Haienetxeetako ateetara joaten zitzaienbila. Festa hartan paella erraldoiaprestatu zuen mundu guztiaren-tzat. Eskuzabala zen Patxi). Euskararen aldeko, D eredua-
ren aldeko borrokaren genealo-giak egin behar bagenitu, hamar-kadaz hamarkada, segur aski es-perientzia, lan, elkarlan, sinergiapila bat aurkituko genituzke. Etadenbora etorri eta denbora joan,azken finean hain desberdinakizanen ez diren gatazkak. Hain-beste aldatu ez diren eztabaidak,
aurreiritziak, estereotipoak etaekinak. D ereduko lerroak zabal-du izan direnean, 1985ean edo2021ean, maiz prozesuak ez diraberdinak, baina ezta oso desber-dinak ere; ez dakit zenbat kezka-tu beharko ginatekeen. Ni kezkatzen nauena da halako
esfortzu izugarria egin behar oteden hizkuntza eskubideak ber-matu ahal izan daitezen. Zergatikesplikatu behar diren hainbestegauza. D ereduaren lehenengohaziak duela hamabost bat urtehasi ziren ernaltzen Mendigo-rrian. Nola pasatu behar izan dirahainbeste urte? Mendigorrianegin duten lana eta aurrera era-man duten borroka aurrera era-man gabe, beste herri batzuetanez da posible izanen? Hori da me-zua? Bestela, ez baitut gehiegiulertzen. Eta are, ez dut ulertzen nola
Nafarroako Gobernuak bere fun-tzioei muzin egin eta D ereduarenaldeko matrikulazio kanpainarik
ez duen eginen, zergatik eta «ezdelako herritarrengana iristen».Hori, komunikazio estrategia penagarria izanen duzuelako iza-nen da, aizue. Zuen ardura etaerantzukizuna da aldatzea, sa-kontzea eta iristea. Zer esan eki-men interesgarriak publikotasu-naren aitzakiaren pean bazter-tzen dituzten alderdi ezkertiarhoriez.Beste behin ere herritarren biz-
kar jarri dute ardura: «Ez duteizena ematen ez dutelako nahi»,«norberak erabaki dezala nahiduena», «ez dute hitz egiten ezdutelako nahi». Oso ongi, berrizere desberdinkeriak iraunkoregiten ari zarete. Ikusiko duguzer gertatuko den aurten. Bainahainbeste arduragabekeria etahainbeste ezaxola edonor hase-rretzeko modukoak dira, zalan-tzarik gabe.Lezioak ematen jarraituko
dute Mendigorria berriek. Urteaskotarako!
Ez dut ulertzen nolaNafarroako
Gobernuak berefuntzioei muzin egin
eta D ereduarenaldeko matrikulazio
kanpainarik ez duen eginen
Irudiab Iruñea
Kalean, euskarazko haur eskolen eskeHaur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, ehunka herritar batu ziren Iruñean, joan den ostiralean, haur esko-
len auziaren irtenbide bat eskatzeko. Udalak onartu du datorren ikasturtean Printzearen Harresi zentroan eus-
karazko eta gaztelerazko eredu mistoan ingelesezko jarduerak egitea. Plataformak «bidegabekeriatzat» jo du
erabakia, eta bertze bide baten alde egin du: Iruñeko lau barrutietako bakoitzean gutxienez murgiltze ereduko
zentro bat egotea. Plataformak salatu du udalak ez duela inolako argudio pedagogikorik eman. IÑIGO URIZ / FOKU
Erdiz Bizirik taldeak berretsi dio Magnariinguru horretan ez duela meategirik nahi
BAZTAN bMagna Magnesitas de Navarrak Baztango Erdiz inguruanmeategi bat egiteko proiektuari heldu dio, berriz ere, eta halakorik ezdutela onartuko berretsi diote Erdiz Bizirik plataformako kideek en-presari. Duela bi aste, Magnako ordezkariek bilera bat egin zuten Baz-tango Batzar Nagusiko kideekin, eta proposamen bat egin zieten: mag-nesita ustiatzeko meategiarekin batera, abeltzaintza estentsiboa bul-tzatzea eremu horretan. Erdiz Bizirik plataformako kideek «lotsagarri-tzat» jo dute enpresaren jokabidea, eta proiektuaren aurka egin dute,bertze behin; baztandarren «herri lurren aurkako erasotzat» jo dute.
Maria Txibitek Mikel Irujo izendatu duGarapen Ekonomikoko kontseilari
IRUÑEA bNafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek MikelIrujo izendatu du Garapen Ekonomikoko kontseilari, Manu Aierdikjoan den ostiralean emandako dimisioa onartu eta gero. Kanpo Ekin-tzako zuzendari izan da Irujo, asteazkenera arte. Davalor auziak«sortutako egoera politiko eta mediatikoa» izan da Aierdik dimisioaemateko arrazoia. Adierazi du «lasai» dagoela bere egoera judizialaridagokionez. UPNk eginiko salaketa baten ondorioz, prebarikazioa etadiru publikoa xahutu izana leporatzen zaio Aierdiri, Sodenako ardu-radun nagusi gisa. Salaketaren inguruan adierazi du ez duela «batereoinarririk», eta «erabat lasai» dagoela gaiaren funtsari dagokionez.
«Gure apustua da Ezkabamendia aisialdirako naturguneizendatzea, natur balioenbabesa eta aisialdiko jarduerakuztartu ahal izateko»
Itziar GomezNafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilaria
Nafarroako Hitza-k irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta NAFARROAKO HITZA-k mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Iratxeko
Monasterioa 45, 13. 31011 Iruñea. Eskutitzak Internetez bidaltzeko:[email protected]
%
MUSIKA
ATARRABIASomething In The Way.
b Igandean, 12:30ean,
Totem aretoan.
ATARRABIAPara Mal o Para Bien. b Igandean, 17:30ean,
Totem aretoan.
BURLATANico Wayne Toussanint’s Spain Quartet .
bGaur, 19:30ean, kultur etxean.
IRUÑEABerna Perles, RobertoAronica, Jose Antonio Lopez
eta Carlos Chausson:
Manon Lescaut opera.
bGaur, 20:00etan,
Baluarte auditoriumean.
IRUÑEANøgen: Under Alt. bBihar, 17:00etan eta 19:30ean,
Gaiarre antzokian.
IRUÑEAEuskadiko Orkestra. bAsteartean,
18:00etan eta 20:15ean,
Baluarte auditoriumean.
LODOSA B Vocal. bBihar, 19:00etan,
kultur etxean.
ZANGOZAOskar Lakunza & Iñigo Cuenca Quintet.
bBihar, 19:00etan,
Carmengo auditoriumean.
BERTSOLARITZA
BAZTANNeretik emanaldi
berezia: Andoni Egaña
eta Jon Ostolaza.
b Igandean, 19:00etan,
Elizondoko kultur etxean.
IRUÑEAEskolatik plazara: EukeneDe los Aires, Bittori Elizalde, Alaia
Martin, Julio Soto, Aitor Ugarte eta
Ekhiñe Zapiain Arlegi.
bGaur, 18:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
ZINEMA
ALTSASUSalvaje.
bGaur eta igandean,
19:30ean hasita,
Iortia kultur etxean.
OLATZAGUTIABi urte,
lau hilabete eta egun bat.
b Igandean, 19:00etan,
kultur etxean.
ZANGOZAMendi Film JaialdikoMendi Tour: Arriesgarse a vivir,
L’Escalade Libérée etaEverest.
The Hard Way.
bGaur, 19:00etan hasita,
Carmengo auditoriumean.
ANTZERKIA
ALTSASUTrokolo Teatro:Zurginaren ipuina.
b Igandean, 17:00etan,
Iortia kultur etxean.
ARANGURENYllana:Maestríssimo.
bGaur eta bihar, 19:00etan,
Mutiloako kultur etxean.
ARANGURENAboon Teatro:Baby esferic.
bEtzi, 17:00etan eta 18:30ean,
Mutiloako kultur etxean.
ATARRABIATxalo:Futbolistok. b Igandean, 19:30ean hasita,
kultur etxean.
BERRIOZAR Iluna Producciones:Romeo y Julieta confinados.
b Igandean, 19:00etan,
auditoriumean.
BURLATA Ados:Lloviendo ranas. bBihar, 19:00etan, kultur etxean.
IRUÑEAEstitxu Arroyo: La memoria de la carne.
bOstegunean, 19:00etan,
Gaiarre antzokian.
RIBAFORADATxalo:Losers. bEtzi, 19:00etan, kultur etxean.
TAFALLADemode produkzioak:Epa txiki!
bBihar, 18:00etan hasita,
kulturgunean.
UHARTEKiki, Koko eta Moko pailazoak:Natura gara.
bGaur, 16:30ean eta 18:30ean,
kultur etxean.
ZIZUR NAGUSIAYllana:Greenpiss.
bGaur, 20:00etan, kultur etxean.
ERAKUSKETAK
IRUÑEASagrario Azkona.bMartxoaren 14ra bitarte,
Ziudadelako Bolborategian.
IRUÑEAGerardo Lizarraga.
Artista erbestean.
bMaiatzaren 23ra bitarte,
Nafarroako Museoan.
BERTZELAKOAK
IRUÑEAEkomerkatua.bBihar, 09:30etatik 14:00etara,
autobus geltoki zaharrean.
Gure proposamenab Iruñea
Lizarragaren memoria, ahanzturaren kontraGerardo Lizarraga XX. mendeko lehen herenean Nafarroako pinturaren modernizazioan gehien eragin zuen artistetako bat izan zen. Ilustrazioa eta
margoa jorratu zituen batik bat, moldakortasun eta talentu handia erakutsiz, baina errepresioak eta erbesteak zeharkatu zuten haren ibilbidea, eta,
ondorioz, ezezaguna izan zen bere lurrean. Orain, Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Nafarroako Museoak, Iruñean, Gerardo Lizarraga. Artista
erbesteanatzera begirako erakusketarekin –irudian, herritar bat Lizarragaren obrei so–, Lizarragaren bizitza eta obra berreskuratzeko ale garrantzitsu
bat jarri dute, baita erbestearen inguruko gogoeta sustatzeko ere. Maiatzaren 23ra bitarte ikusi ahal izanen da, Nafarroako Museoan. IÑIGO URIZ / FOKU
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko otsailaren 5a Agenda
Otsailak 5-11
Uxue Rey Gorraiz Iruñea
Batetik bestera dabil Hamaika Te-lebistako Nafar Away programaberriko lantaldea herrialdean.Saioaren izenak hitz erdika adi-tzera ematen duenez, Nafarroakotxokoak erakustea da saioarenasmo nagusietako bat, eta euska-ra dute hari gidari. Zoe Martikore-nak (Donostia, 1995) du progra-maren ekoizpenaren ardura, etaedizioaren zati bat ere hark egitendu. Betiere, kameraren atzeanaritzen da lanean; harena da, An-der Lanasenarekin batera, objek-tiboaren begirada ernea. Nafar Away-ren lehendabiziko
hiru atalak eman dituzue jada-
nik. Nolakoa izan da harrera?
Oso pozik gaude. Nik behintzat,ez nuen espero horrelako eran-tzunik. Sare sozialetan asko hitzegin da saioari buruz, eta ikusleakoso pozik daude egiten ari gare-narekin. Ez hori bakarrik: elka-
rrizketatu ditugunek ere esandute oso ona iruditu zaiela emai-tza.Oraingoz, hizpide izan dituzue
Tutera, Lizarrerria eta Tafallal-
dea. Zeren arabera aukeratzen
dituzue tokiak?
Momentuz, ez dugu irizpide ze-hatzik adostu. Dena dela, egia dasaiatzen garela pixka bat jaisten,hau da, begirada Nafarroa hego-aldera ere zuzentzen. Asmo na-gusietako bat da jende askoren-tzat hain ezaguna ez den Nafarroahori erakustea. Izan ere, maiz ezdiegu behar adina erreparatzenherrialdeko txoko batzuei. Bisitatzen dituzuen herrietan,
zer alderdiri erreparatzen dio-
zue gehien?
Yasmine Khris Maansriren bu-ruan sartzea da kontua. Hura daaurkezlea, eta gauzak haren begi-radaren bidez ikusteko aukeradugu gainerakoek. Printzipioz,saiatzen gara pentsatzen zehazki
zer ikusi nahiko lukeen herri ba-tera lehenengo aldiz doan pertso-na batek. Izan daiteke bertako ja-naria, festak ospatzeko dutenmodua, herriaren ezaugarri kul-turalak, monumentuak... Horiizaten dugu asmoa, baina, azkenbatean, Yasminen kuriositateak
gidatuta egiten dugu bidea. Izanere, askotan, harentzat benetanda herri horietan izan den lehen-dabiziko aldia; hori ez da fikzioa. Euskara duzue hari gidari. Balio
dezake ikusteko zer egoeratan
dagoen euskara Nafarroan?
Bai, balio dezake erakusteko zeinden euskararen errealitatea tokibakoitzean. Zorionez, orain artegrabatu ditugun saioei eskerohartu gara euskarak guk ustebaino indar handiagoa duela.Zenbait herritan, eremu batzue-tan, euskara ez dago hain agerian,
baina han dago; ikusidugu baietz.Euskarari dagokionez,
izan da bereziki harritu
zaituen herririk?
Bai; adibidez, Bargotak.Oraindik ez da han gra-batutako saioa eman,baina berriki izan garahan, eta sekulako sor-presa hartu dugu, onera-
ko. Herria txiki-txikia da, ehunbat biztanlekoa, eta, hala ere, lor-tu genuen euskaraz dakiten etaelkarrizketa batean parte hartze-ko prest zeuden lau pertsona aur-kitzea. Gainera, Lizarran ere zortehandia izan genuen, eta euskalte-
gian ikasten ari diren bi euskal-dun berri agertu ziren atal horre-tan. Hala, gauza bat dela besteadela, ari gara erakusleihoa zabal-tzen, eta hori oso interesgarria da. Ekoizpen lanean, zein da zailta-
sun nagusia, zure ustez?
Batetik, eguraldia; badakigu nongauden, eta eguzkia ez dugu betilagun izaten. Bestalde, pande-miarengatik hartu beharrekoneurri guztiak aintzat hartuta lanegiteak baditu zailtasunak. Adibi-dez, distantzia gorde behar izatendugu elkarrizketatuaren eta aur-kezlearen artean, eta, horregatik,angelu jakin batzuk bilatzen ditu-gu, urruntasun sentsazioa hainnabaria ez izateko. Hitzekin etajarrerarekin lortzen dugu hurbil-tasuna transmititzea.Oztopoak oztopo, hazi eta hazi
ari da Hamaika Telebista. Suma-
tzen duzue egindako saltoa?
Nik nabaritzen dut. Gainera, Na-far Away-rekin ere ari gara su-matzen gero eta zabalagoa delagure publikoa. Ez dakit orain delahilabete batzuk Tuterako zenbatpertsonak ikusiko zuten Hamai-ka Telebista, baina, ditugun da-tuen arabera, herriari eskainitakosaioa eman zen egunean Tutera-ko 220 pantailatan aukeratu zu-ten gure katea; ikusleak aregehiago izango ziren, beraz. Zure ustez, zer dago emaitza ho-
rren atzean?
Lehen ez bezala, orain HamaikaTelebistak badu eguneroko albis-teekin egindako magazina, zuze-nekoa. Aurrerapauso hori oso in-portantea da. Gainera, iruditzenzait, saioei dagokionez, ahaleginhandia egiten ari garela. Bueltabat eman diogu genuenari, sortudira saio berriak, ongi pentsa-tuak, eta pizten ari da interesajendearengan. Zer egoeratan dago euskarazko
kazetaritza Nafarroan?
Diru kontuei dagokionez, betikoagertatzen da: Nafarroan pertsonabatzuei ematen dizkiete diru la-guntzak, ezaugarri jakin batzukbetetzen dituztenei. Aukeraketahori ez da, jakina, gure mesedeta-rako izaten. Hori dela eta, ahaldugun moduan egiten dugu au-rrera, dugunarekin.Etorkizunera begira, zehaztu du-
zue helburu berririk?
Momentuz, saio hau ekoizten se-gitzea eta ongi amaitzea dugu hel-buru. Hasiera batean, guztira be-deratzi saio daude aurreikusita,baina, egia esanda, ez dakit ez otediren gehiago izango. Beste lauatal ditugu faltan, eta sentsazioadut beste hamaika mila herri gel-dituko zaizkigula egiteko. Jakina,nola ez? Bederatzi saio ez dira ezerNafarroa ezagutzeko.
«Zenbait herritan euskara ezda hain agerian, baina han da»
Zoe Martikorena bHamaika TBko ‘Nafar Away’ saioko ekoizpen eta edizio arduraduna
Hamaika TBko ‘Nafar Away’ programak Tutera, Lizarrerria eta Tafallaldea izan ditu hizpide,oraingoz. Saioaren lantaldeko kide da Martikorena; dioenez, «pozik» da izandako harrerarekin.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2021eko otsailaren 5a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
«Asmoa da askorentzatezezaguna den Nafarroa horierakustea. Txoko batzuei ezzaie behar adina erreparatzen»
«Saioei dagokienez, ahaleginhandia egiten ari gara. Saio berriak sortu dira, ongi pentsatuak»