Upload
duongcong
View
218
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
NAFARROAKOHITZA
E. E
LIZ
ON
DO
-B
ER
RIA
-KO
DIS
EIN
U T
AL
DE
AK
MO
LD
AT
UA
Iruñean, 2003ko otsailaren 20ko goizeko 04:00etan hasi zen ‘Egunkaria’ ixteko operazioa b Jasotakobabesa nabarmendu dute Alberto Barandiaran, Irene Arrizurieta eta Asier Azpilikueta langile ohiek b 2-3
Itxia,bainaez utzia
Elkarlana Feminismoakeuskalgintzari egiten ahal dion
ekarpenaz aritu da Miren Aranguren
5Dolua Babes talde bat sortu dutehilik jaiotako umeen edo jaio
berritan zendutakoen gurasoentzat
4Ostirala
2018ko otsailaren 23aIX. urtea341. zenbakia
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko otsailaren 23a2 b Astekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Hiru ordu pasa-
tuta. 2003. ur-
teko otsailaren
20ko goizeko
ordu bata alde-
ra hasi zen Es-
painiako Auzitegi Nazionalak
Euskaldunon Egunkaria-ren
aurka agindutako operazioa, bai-
na guardia zibilek 04:00 aldera jo
zuten hedabide horrek Nafarroan
zuen egoitzako buru Alberto Ba-
randiaranen etxeko atea. Hiru
ordu pasatuta.
Kazetariak gogoan du orduko
egoerak eragindako «inpresioa»;
gogoan du guardia zibilen autoan
Iruñeko Alde Zaharretik Doniba-
ne auzoko Irrintzi dorreraino egin
behar izan zuen bidaia, bai eta bu-
legoan egindako miaketan ondo-
an izan zituen guardia zibilen
probokazioak ere. «Urduri ote
nengoen galdetzen zidaten, behin
eta berriz, begirada gainetik ken-
du gabe».
Goizean, 06:30 aldera, lagun
zuen baten aurpegia ikusi ahal
izan zuen Barandiaranek, azke-
nean: Euskalerria irratiko Mikel
Bujandarena. Irrintzi dorrean du
irratiak ere egoitza, eta eraikina
inguratzen duen terrazatik ager-
tu zen Bujanda, goiz hartan,
Egunkaria-ren egoitzaren pare-
ra. «Ez dakit nola jakin zuen;
guardia zibil bat terrazara atera
zen, eta ezin izan zen gehiago
hurbildu».
Egunkaria-ren Nafarroako
egoitzan lankide izandako Asier
Azpilikuetarekin eta Irene Arri-
zurietarekin gogoratu ditu Alber-
to Barandiaranek duela hama-
bost urteko guztiak. Hiruren arte-
an osatu dute egun luze hartan
jazo zenari buruzko kontakizuna,
beren oroitzapenekin eta beren
sentsazioekin.
Arrizurietak irratian entzun
zuen egunkariaren aurkako ope-
razioaren berri. «Bilbora joan be-
har nuelako esnatu nintzen goiz.
Busaren zain nintzela entzun
nuen Manu Etxezortu esaten Al-
berto bulegoan zutela guardia zi-
bilek. Shock egoeran nintzen»,
erran du.
Arrizurieta 07:30 aldera ailega-
tu zen Irrintzi dorrera. Egoitza zi-
gilatzeko lanak amaitzen ari zi-
ren. Guardia zibilek inguratuta
ikusi zuen Barandiaran, atearen
aurrean. Zurginak deitu zituzten
guardia zibilek atea hainbat egur
puskarekin ixteko. Guardia zibi-
lek alde egin zutenean, lankideek
bezala, Euskalerria irratikoen
egoitzan bilatu eta aurkitu zuen
aterpe Barandiaranek. Orduan
jakin zuten ez zegoela atxilotuta.
Bai, ordea, Egunkaria-ko zuzen-
dari Martxelo Otamendi eta ber-
tze bederatzi.
Azpilikuetari aitak eman zion
gertatu zenaren berri, ernatu ze-
nean. Kazetaria Nafarkaria-ko
arduraduna izan zen, baina UPN-
ren gobernuak gehigarria diru la-
guntzarik gabe utzi eta desagertu
eta gero, Andoaingo erredakzio
nagusira joan behar izan zuen la-
nera, Egunkaria-ren Iruñeko
egoitzatik. Nafarroan harrapatu
zuen itxierak, eta Iruñeko lanki-
deen ondoan egin zituen BERRIA
sortu arteko hurrengo urratsak.
Azpilikuetak ere Euskalerria
irratirako bidea egin zuen itxiera-
ren berri jaso bezain pronto. Han
egin zuten bat, eta han jaso zituz-
ten langileek elkartasuna ager-
tzeko lehendabiziko deiak. Irrati-
ko mikrofonoen bidez, zuzenean
kontatu zuten bat-batean aurre-
an topatu zuten egoerak eragin-
dakoa, eta herritarrak hasi ziren
deitzen ordenagailu bat edo be-
har zuten bertze edozer gauza es-
kaintzeko.
«Eguerdian, Irrintzi dorrearen
aurrean egin genuen itxiera sala-
tzeko lehendabiziko elkarretara-
tzea; ia deus esan gabe, eta, hale-
re, jende asko etorri zen. Gogoan
dut gizon bat laneko buzoarekin
etorri zela, ondoko tailer batetik.
Ordenagailu bat bazuela, eta gu-
retzat zela nahi izanez gero. Jen-
dearen babesa sekulakoa izan
zen», gogoratu du Barandiara-
nek.
Bide zaila kioskoetaraBabesa azaltzeko lehen eguneko
keinuak benetako elkartasun ola-
tu bilakatu ziren egunkaria itxi
eta handik bi egunera, euskalgin-
tzak deituta manifestazio handi
batek hartu zituenean Donostia-
ko karrikak. «Sekulakoa izan
zen», erran du Arrizurietak, eta
Azpilikuetak ere onartu du egun
hura izan zela «malko gehien»
eragin zuena. Aitortu du, halaber,
biharamunean Egunero-ren le-
hendabiziko zenbakia eskutan
hartu zuenean jabetu zela bene-
tan itxierak ekarritakoaz.
«Itxia, baina ez isildua». Lerro-
buru hori jaso zuten Egunkaria-
ko langileek lehendabiziko Egu-
neroharen azalean. Diario de No-
ticias egunkariko Uharteko
errotatibatik kioskoetara ailega-
tzeko bidea, halere, ez zen erraza
izan. «Diario de Noticiasegunka-
riaren egoitzara joateko eskatu zi-
daten. Guardia Zibila etorri zen
agindu judizial batekin, esanez
hor ezin zela Egunkaria-ren or-
dezkorik inprimatu. Gogoan dut
mahai baten azpian sartu nintze-
la, Egunkaria-rekin ez lotzeko.
Han ziren langileek bilera egin
zuten gero erredakzioan,
zer egin erabakitzeko.
Eta aurrera egin zuten.
Eskertzekoa da egindako
urratsa, arriskua bazela-
ko».
Bi furgoneta atera
ziren Uhartetik. Lehen-
dabizikoaren atzetik
joan ziren guardia zibi-
lak. Handik ordu erdira
atera zen bigarrena. «Ez dakit
zein, baina bat ailegatu zen kios-
koetara». Goizeko lauretan aile-
gatu zen Barandiaran etxera,
guardia zibilek handik atera eta
24 ordura.
Egunero kaleratzeko lana
egunkari berri bat sortzeko
proiektuarekin uztartu zuten
Egunkaria-ko langile ohiek, lau
‘Egunkaria’-ren itxieraren 15. urteurrena gogoratu dute asteon.Iruñean, 2003ko otsailaren 20kogoizaldeko lauretan hasi zenNafarroan zuen egoitza ixtekooperazioa, hiriko Irrintzi dorrean.
Dorreko
memoriak
2003ko martxoan ‘Egunkaria’-ren alde antolatutako protesta bat, Iruñeko Sarasate pasealekuan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2003ko otsailaren 20anAlberto Barandiaran eramanzuen Guardia Zibilak‘Egunkaria’-ren miaketara
Irrintzi dorrearen aurrean egin zuten Iruñeko langileekhedabidea itxi izana salatzekolehendabiziko elkarretaratzea
hilabetez. Iruñekoek lortu zuten
haientzat hagitz garrantzitsua
zen zerbait: Irrintzi dorretik alde
egin behar ez izatea, alegia. Euge-
nio Arraizak utzitako bulegoa bi-
lakatu zen haien behin-behineko
egoitza.
Euskalgintzarekin lotura estua
du Iruñeko Irrintzi dorreak, erai-
kin horrek hartu baitzuen, den-
bora batez, hiriburuan sortutako
lehendabiziko ikastola. Egunka-
ria itxi zutenean, gainera, Euska-
lerria irratiak ez ezik, AEKren
Irrintzi euskaltegiak ere han zuen
egoitza. Irratiko lankideen babesa
nabarmendu dute, batez ere,
Egunkaria-ko kide ohiek, estua
izan baita beti haien arteko harre-
mana. BERRIAk ere Irrintzi dorre-
an du egoitza, oraindik ere, baina
Barandiaranek aitortu du «min
bat» baduela, langileek sortutako
proiektu berriak ez zuelako lortu
Egunkaria-ren egoitza zaharrera
itzultzea. «Ez omen zen komeni-
garria. Nik, halere, min hori dut,
oraindik ere», berretsi du, tristu-
raz, kazetariak.
Epaileek ezarritako zigilua
Egunkaria itxi eta handik urte eta
erdira gelditu zen bertan behera.
Hautsez beteta aurkitu zuten lan-
toki izandako bulegoa Iruñeko
langileek. Urte eta erdi horretan,
halere, hainbat aldiz sartu ziren
Iruñeko kazetariak epailearen
aginduz itxitako egoitzan. Ate na-
gusia bai, egur puskekin itxi zu-
ten guardia zibilek, baina terraza-
ko ateetako bat, ordea, erdi ireki-
ta utzi zuten.
Itxitako egoitzaren barruanBeldurrak hartzen zituen langile-
ak itxitako bulegora sartzen ziren
bakoitzean, orain, irribarrez, go-
goratu dutenez. «Ondoko etxetik
norbaitek ikustea eta filmatzea
zen gure kezka, eta erdi makurtu-
ta ibiltzen ginen terrazan. Ba-
rruan ahalik eta denbora gutxien
gelditzen saiatzen ginen», azaldu
du Barandiaranek. Egoitzan zi-
tuzten landareak ateratzera joan
ziren lehendabizikoz. Gero, adi-
bidez, Jorge Oteiza eskultore
oriotarra hil zenean, 2003ko api-
rilaren 9an, artistari buruz Egun-
karia-n gelditu zen materialaren
bila sartu ziren.
Beldurra aipatu du Ba-
randiaranek ordukoak
gogoratu dituenean. Eta
nabarmendu du kezka
edo ezinegona hainbat
unetan sentitu zuela,
Egunkaria ixteko opera-
zioa martxan jarri eta
gero. «Behin, kalean
ikusi nuen etxera etorri-
tako guardia zibiletako
bat; atzetik nuela pentsatzen
dut». Arrizurietak ere onartu du
beldurrak jo zuela hasieran. «Le-
hendabiziko gaua lagun baten
etxean pasatu nuen; ez nintzen
lasai sentitzen».
Epaileak urriko atxilotzeak
agindu zituenean, gora egin zuen
beldur horrek. «Imanol Murua
Uriak deitu zidan atxiloketen be-
rri emateko. Gau hartan etxetik
kanpo egin nuen lo. Argi nuen
etorri behar bazuten etorriko zi-
rela, baina ez nuen etxean egon
nahi», gogoratu du Barandiara-
nek.
Beldurren eta kezken gainetik,
aurrera egiteko borondateak
hartu zituen Egunkaria-ko langi-
le ohiak. Onartu duen arren Egu-
nero-ren lehen zenbakia ukitu
zuenean jabetu zela benetan ger-
tatu zenaz, Egunkaria-ren tokia
bete zuen hedabide horren mar-
txan murgiltzeak aurrera egiteko
indarra eman ziola ere nabar-
mendu du Azpilikuetak. «Egin
itxi zutenean, Iruñeko kazetariak
hartu genituen gure egoitzan.
Ikusi nuen Euskadi Información
atera eta gero Gara sortu zutela.
Argi nuen guk ere bide bera egi-
nen genuela», azaldu du.
Idatzi, hitzaldiak eman, akzio-
ak saldu... Hamaika lan egin be-
har izan zituzten kazetariek BE-
RRIA sortu arte. Egunkari berriak
izanen zuen izenari buruzkoak
gogoratu dituzte langileek. «Gu
izan ginen izen hori ezagutzen le-
henengoetarikoak, Euskalerria
irratikoen Larreko saria jaso ge-
nuenean BERRIAren elastikoak
janzten lehenak izan baikinen»,
gogoratu du Azpilikuetak.
Larreko saria egunkari berria-
ren lehendabiziko zenbakia kale-
ratu baino hainbat egun lehenago
jaso zuten Egunkaria-ko langile
ohiek. BERRIA lehendabizikoz in-
primatu zutenean, Diario de No-
ticias egunkariaren Uharteko
egoitzara itzuli zen Barandiaran.
Egun hartan ez zen bakarrik joan.
Iruñeko lankideak izan zituen
ondoan, eta haiek izan ziren
egunkari berria ukitzen eta ira-
kurtzen lehenak.
Egunkaria-ren lekukoa hartu
zuen proiektuak hamabost urte-
ko bidea egin eta gero, hasiera ar-
tako lana ekarri dute gogora Arri-
zurietak, Azpilikuetak eta Baran-
diaranek. Egunkaria-ko langile
ohiek egindakoa, bai eta bidean
lagun izandako guztiena ere.
«Nik uste dut nabarmentzekoa
dela euskalgintzak egindako
lana. Jende asko eta asko inplika-
tu zen gurekin», erran du Azpili-
kuetak. Epaile baten aginduz itxi
zuten Egunkaria, eta epaileek ab-
solbitu zituzten gero, auzipetuta-
ko guztiak. «Nola azalduko diet
semeei hori guztia?», galdetu du
kazetariak.
Barandiaranen semeek 7 urte
zituzten guardia zibilak aitaren
bila joan zirenean etxera. Egun-
karia-ren Nafarroako egoitzako
buru ohiak beti azaldu die jende
askoren artean sortutako proiek-
tu «polit, interesgarri eta inpor-
tantea» izan zela 2003an itxi zu-
tena. «Niretzat sekulako garran-
tzia izan du naizena izateko»,
nabarmendu du. «Gure espa-
rruan uste genuen baino gehiago
eragin zuela uste dut».
Bat egin du Arrizurietak, eta
agerian utzi nahi izan du Egunka-
ria-k utzitako arrastoa. «Kazeta-
ritzak eman dit asko». Egun ilu-
nak izan ziren harentzat eta gai-
nerako langileentzat itxierak eka-
rri zituenak. Hamabost urte joan
eta gero, elkartasunak emandako
argia du gogoan.
Langileak, parlamentuko orduko buru Jose Luis Castejonekin. J. MANTEROLA / ARP
Elkarretaratzea, Iruñean, itxieraren 5. urteurrenean. IÑIGO URIZ / ARP
Eugenio Arraizak utzitakobulego batean jarraitu zutenIruñeko kazetariek lanean,Irrintzi dorretik atera gabe
‘Berria’ egunkariarenlehendabiziko zenbakiainprimatzeko prozesuarenlekuko uzan ziren, Uharten
Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko otsailaren 23a
Langileen protesta, itxieraren egunean, Foruen monumentuan. L. ARROIABE / ARP
Kattalin Barber Iruñea
Haurdunaldiaren
31. astean erditu
zen Raquel Besora.
Adrian hilda jaio
zen, eta Julen, be-
rriz, bizirik. «Pozik nintzen Julen
bizirik zegoelako, baina, era bere-
an, hautsita, Adrian hilik zegoela-
ko». 2011n galdu zuen Besorak
Adrian. Harentzat, urte gogorrak
izan dira azkenak. Duela hiru
urte, haurdun gelditu zen berriro.
Beldurrak hartu zuen, baina dena
ongi atera da.
Marta Martinezek irailean jakin
zuen ume bat galtzea zer den.
Haurrak taupadarik ez zuela esan
zioten 36. asteko ohiko ekografia
egin ziotenean. «Aurreko egune-
tan mugimendu handia sentitu
nuen sabelean. Diotenez, zilbor-
hestea hiru buelta emanda zuen
lepoan, eta ito egin zen».
Besoraren eta Martinezen
kasuak ez dira bakarrak. Nafa-
rroan, bizpahiru ume hiltzen dira
hilean, erditzean edo handik
egun gutxira. Beste hainbat ama-
rekin batera, Besorak eta Marti-
nezek babes talde bat sortu dute
orain, erditzerakoan edo jaio
ondoren umea galdu duten gura-
soei eta familiei laguntzeko.
«Antzeko egoerak bizi izan
dituzten familientzako espazioa
da gurea. Haurra galdu dute, eta
konfiantzazko toki bat eskaini
nahi diegu, sentitzen dutena esa-
teko, entzuteko, partekatze-
ko...», esan du Besorak. Dolua
egitea oso «mingarria» dela jaki-
narazi dute, baina dolu hori egin-
da bakarrik egin dezaketela
aurrera. El hueco de mi vientre
sarearen bidez jarri dute martxan
ekinaldia, Iruñean.
Joan den larunbatean egin
zuten aurkezpena, eta pozik
daude, guraso eta familia askok
interesa agertu zutelako. «Gehie-
nek esan digute beharrezkoa
zela, horrelako zerbaiten beharra
zutela», azaldu du Martinezek.
Orain arte Iruñean ez zegoen
horrelako laguntza eskaintzen
zuen talderik. Asmoa da bilerak
hilabetean behin egitea. Hurren-
goa, hain zuzen ere, martxoaren
13an izanen da, 19:00etan.
Iruñeko taldeko bultzatzaileek
esan dute dolu mota hori ez dago-
ela batere onartua gizartean.
«Askotan esan digute lasai egote-
ko, gazteak garela, edo beste
seme-alaba bat izanen dugula
aurrerago. Baina guk hil berri den
seme-alabaz hitz egin nahi dugu,
eta askotan ez dugu espazio hori
aurkitzen gizartean». Ez baka-
rrik gizartean. Haurra hilik jaio-
tzen baldin bada, ezin da familia
liburuan erregistratu. «Ez da
existitzen». Besorak eta Martine-
zek salatu dute gizartean eta era-
kundeetan, egoera hori arlo guz-
tietan ukatzen dela. «Galera
horrek ez du izenik. Nola esaten
zaio ume bat galtzeari?».
Emakumeek lagun eta ezagu-
nen bitartez egin dute bat.
Laguntza eske, babes eske.
Horrela osatu dute taldea, eta
erabaki dute laguntza zabaltzea
eta horrelako esperientziak izan
dituztenekin partekatzea, guz-
tien artean laguntza sare bat osa-
tzeko asmoz. «Sentitzen duzuna
esateko leku bat, bakarra ez zare-
la ikusteko leku bat, orainari
aurre egiteko leku bat, bizitzari
eusteko leku bat», esan du Marti-
nezek. Izan ere, haurdunaldian
hildako umeen gaia beti izan da
«tabu antzekoa» gizartean,
«isildu beharrekoa». Taldeek ez
dute sendatzen, baina lasaitu eta
mina arintzen laguntzen dute.
Horixe baita helburua.
Duela gutxi gertatu zitzaion
Martinezi. Erabaki asko hartu
behar izan zituen umea galdu
zuenean. Hilik jaiotako umearen
aurpegia ikusi nahi ote zuen,
besarkatu edota kulunkatuko ote
zuen, adibidez. Hasieran ez zuen
nahi. «Bakarrik gorrotoa nuen,
haserre nengoen». Iritzia aldatu
zuen, ordea, eta semea besotan
hartu zuen. Zinez eskertuta dago,
eta orain onartzen du esperien-
tzia baliagarria izan zitzaiola
dolua gaindituz joateko. «Nire
semeari agur esan diot».
Era berean, semea galdu zue-
nean ospitalean jaso zuen tratu
beroaren garrantzia nabarmendu
du Martinezek; Besorak, berriz,
«gaiaz lasaitasun osoz hitz egi-
tea» gomendatzen du, «psikolo-
gikoki mesede handia» egiten
duelakoan. Hala egiten dute etxe-
an, eta natural tratatzen dute he-
riotza. «Julenek badaki bikia
zela, eta noizbehinka erritual txi-
kiak egiten ditugu», esan du.
Oroitzapenez hitz egin du. Izan
ere, ez du hilik jaiotako umearen
oroigarririk, baina doluetan oroi-
tzapenak zeharo garrantzitsuak
dira. «Bizitza eman nahi duzu,
eta bat-batean, heriotza da zure-
gandik ateratzen dena. Inor ez
dago horretarako prestatuta,
inork ez luke egon behar».
Profesionalak trebatuHeriotza perinatal baten ondo-
ren, berebiziko garrantzia du osa-
sun langileek gurasoei ematen
dieten arretak. Horregatik, gerta-
tutakoa kontuan hartu behar
dute, eta leuntasunez tratatu, gu-
rasoen dolua ahalik eta osasun-
tsuena izan dadin, dolu konple-
xua garatu ez dadin eta arreta
ahalik eta zuzenena izan dadin.
Hori adierazi du Patricia Roncallo
psikologoak; babes taldean ego-
nen da laguntzen. «Amek senti-
mendu asko dituzte momentu
horretan, oso une gogorrak dira,
eta aukerak eskaini behar zaizkie,
bai eta denbora eman ere, zer egin
erabakitzeko, lasaitasunez».
Besorak, adibidez, ez zuen
semea agurtzeko denborarik
izan. «Azkar eraman zuten, eta
senarra eta biok ez genuen auke-
rarik izan besarkada bat emate-
ko». Oraindik ez du ulertzen zer-
gatik ez zioten harekin egoten
utzi, eta gogoan ditu ospitalean
saihets zitezkeen hainbat gauza.
Pozik da, halere, badakielako
gaur egun tratua asko aldatu
dela. Gainera, jakinarazi du Nafa-
rroako Ospitale Gunean protoko-
loa lantzen ari direla, jaioberria
galdu duten familiak hobeki arta-
tu ahal izateko.
Seme-alabak jaio aurretik, er-
ditzean edo epe laburrean galdu
dituzten familiei babesa ematen
ariko dira Besora eta Martinez;
babesa jasotzen ere bai. Harriga-
rria dirudien arren, momenturik
latzenetan ere ikasi egin du Marti-
nezek: argia dagoela bidearen
amaieran. «Prozesu bat da hau;
ekaitz baten erdian nago orain,
baina badakit hemendik aterako
naizela». Ez dagoelako bakarrik.
Ez duelako bidea bakarrik egin
behar izanen.
Babes talde bat sortu dute Iruñean hilik jaiotako edo denbora gutxira zendutakoumeen guraso eta gertukoentzat; halako bizpahiru kasu gertatzen dira hilean.
Jaiotzak dolua dakarrenean
Umea haurdunaldian edo jaio eta gutxira galdu duten gurasoentzat babes taldea osatu dute Iruñean; irudian, bultzatzaileak. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko otsailaren 23a4 b Gaiak
Bizitza eman nahi duzu,eta, bat-batean, heriotzada zuregandik ateratzendena; inor ez dagohorretarako prestatuta»Raquel BesoraUmea erditzean galdu duen ama
«Prozesu bat da hau;ekaitz baten erdiannago orain, bainabadakit hemendikaterako naizela»Marta MartinezUmea jaio aurretik galdu duen ama
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Egiturazko aldaketa
proposatzen du fe-
minismoak, eta eus-
kalgintzak ere horixe
behar du euskara-
rentzat». Euskal Herriko Bilgune
Feministako kide Miren Arangu-
ren Etxarterenak dira hitzak.
Gehiago erran zuen, duela aste-
bete, AEK-k antolatutako ekinal-
dian: «Feminismoak ematen
duen ikuspuntu kritikotik abia-
tuta, euskalgintza bidelagun inte-
resgarria izan daiteke; bi mugi-
menduok zalantzan jarri izan di-
tuztelako, eta, aldi berean, bi
mugimenduok jartzen dituztela-
ko zalantzan auzi asko».
Mezu hori nabarmendu nahi
izan zuen Aranguren Etxartek,
AEK-k Aitziber Sarasola Jacaren
omenez antolatutako jardunal-
diaren laugarren aldian. 2014. ur-
teko abenduaren 21ean zendu zen
Sarasola Jaca. Minbiziaren aurka-
ko bi urteko borroka galdu egin
zuen. AEK-ko irakasle eta ardu-
radun izan zen, denbora luzez;
gero, 2011. urtean, hauteskunde-
etara aurkeztu zen Bildurekin, eta
Nafarroako Parlamentuan eseri
zen. Han ere, beti euskaraz aritu
zen. Euskararen alde egin, edo
bertze hamaika gairi buruz ari-
tzeko hartu zuen hitza. Eta beti
euskaraz.
Joan den asteko ekinaldian,
euskalgintzako kideek egindako
galderari erantzuteko erronka
bere egin zuen Aranguren Etxar-
tek: euskalgintzak feminismotik
zer ikas dezakeen azaltzeko gal-
degin zioten, hain zuzen ere. Fe-
minismoak eta euskalgintzak el-
karri zer irakatsi badutela argi du
Bilgune Feministako kideak, eta
feminismoaren «arrakastak» ja-
rri zituen jardunaldian mahai gai-
nean, elkarri eragiteko eta bidean
bat egiteko aukeren adibide. Sa-
rasola Jacaren figura eta lana na-
barmendu zituen Bilgune Femi-
nistako kideak, euskalgintzaren
eta feminismoaren bat egite ho-
rren eredu.
Mugimendu feministak egin-
dako ekarpenen artean pertsona-
la politikoa dela erraten duen le-
loa nabarmendu zuen Aranguren
Etxartek. «Feminismo erradika-
lak zabaldutako mezua da hori,
eta Kate Millet jo izan da egile;
pertsonala politikoa dela esateak
ekarri zuen ordura arteko borro-
ka politikoa ulertzeko parame-
troak puskatzea». Finean, lelo
horrek erdigunean jartzen ditu
ustez pribatuak zirenak. «Politi-
kak dena bustitzen duelako, eta
politikak arautzen duelako gor-
putza, arautzen duelako desioa,
eta gure iruditeria antolatzen
duelako. Ulertu behar dugu gure
erraietako desioak ere ez direla
hain gure erraietako», erantsi
zuen Bilgune Feministako kide-
ak. Horrek hizkuntzaren espa-
rruan ere baduela isla gaineratu
zuen, eta badela garaia, hizkuntza
politiken arloan, publikoaren eta
pribatuaren arteko arrakalatik
ateratzeko, eta bizipen pertsona-
lei izaera kolektiboa emateko.
AniztasunaLotutako bertze hiru auzi jorratu
zituen Aranguren Etxartek: bate-
tik, zapalkuntzei buruz, batek
baino gehiagok bat egin dezake-
tela nabarmendu zuen, eta, hori
gertatzen denean, zapalkuntza
batek bertzeei eragiten diela argi
utzi zuen. Bertzetik, aniztasuna
jarri zuen mahai gainean, mugi-
menduaren ikur gisa, eta, hiruga-
rrenik, aniztasun hori kudeatze-
ko beharra.
Hiru elementu horiek ekarri
dute, bertzeak bertze, mugimen-
du feministaren subjektua zabal-
tzea. Azken urteotan, trans mugi-
menduak ekarri du hausnarketa-
rako beharra, batez ere. «Beha-
rrezkoa izan da subjektuari bu-
ruzko eztabaida hori, eta
galdetzea geure buruari norbait
kanpoan uzten ari ote ginen».
Ondorioa da, Araguren Etxarte-
ren hitzetan, mugimendu femi-
nistak erreparatu behar diela,
ezinbertzean, orain arte kanpo
gelditu diren elementu anitzi, ja-
torriari, ahalmenari, hizkuntzari,
klaseari eta abarri, bertzeak ber-
tze.
Feminismoaren subjektuare-
kin gertatzen denaren gisakoa
gertatzen da euskalgintzaren
mugimenduan, feministaren us-
tez: «Nor da euskaldun? Euska-
raz dakiena? Ikasten ari
dena? Zaletasuna due-
na? Euskal Herrikoa
dena? Kanpokoa?».
Aranguren Etxartek
erantsi zuen zapalduta-
ko subjektuek ezin dutela ahaztu
zapaltzaile ere izan daitezkeela.
«Ni neu ikasketak dituen pertso-
na zuria naiz, Euskal Herrian bizi
dena. Ditudan pribilegioez jabetu
behar dut».
Euskal Herriko Bilgune Femi-
nistak iaz Berriozarren egindako
topaketan gertatu zena aipatu
zuen Aranguren Etxartek pribile-
gio egoera horien adibide: «600
emakumek egin genuen bat.
Emakumeen Mundu Martxako
Mozambikeko ordezkari bat izan
zen gurekin Berriozarren. Beltza
zen, eta nabarmendu zuen ekital-
dian denak zuriak ginela, eta gu-
txi aritu ginela sistema inperialis-
taz eta haren ondorioez. Irentsi
behar izan genuen kritika». Kri-
tika horretatik autokritikarako
beharra ere nabarmendu zuen.
Feminismoaren ekarpenak jorratu etaeuskalgintzarekin partekatu dituBilgune Feministako Miren ArangurenEtxartek, Aitziber Sarasola Jaca zenarenomenez antolatutako ekinaldian.
Bidean bat egiteko
Miren Aranguren Etxarte, Iruñeko Kondestablearen jauregian; atzean, Aitziber Sarasolaren irudia. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Sarasola Jaca parlamentaria2014ko abenduan zendu zen;geroztik, urtero egin du AEK-kharen omenezko jardunaldia
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko otsailaren 23a
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko otsailaren 23a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria
Tratu ankerrak
Ez dago torturaren ar-
gazkirik, ez dago tortu-
raren aktarik, tortura,
definizioz, denik eta
jarduerarik gordeena baita. Gi-
zarteak erabaki behar du tortura-
tuari edo torturatzaileari sinesten
ote dion». Era labur eta zuzenean
laburbildu du Giza Eskubideen
Aldeko Argentinako Ligako idaz-
kari nazional Jose Schulmanek
Euskal Herriko gizartean bizi du-
gun egoera. Ikusezina den errea-
litateari hitzak eta irudia jartzea
zaila bakarrik ez, askotan nekeza
ere egiten delako hainbeste sufri-
tu duenarentzat.
Berriz ere egunkarietako le-
hendabiziko lerroetaraino heldu
da torturaren gaia, azken eguno-
tan. Igor Portu eta Mattin Saraso-
laren auzian Estrasburgoko auzi-
tegiak ebatzitakoa albiste pozga-
rria izan da, inolako zalantzarik
gabe. Historikotzat jo dute eraba-
ki hori askok, eta justizia espero
dezakegula esaten dute. Hala
izango ote den ezjakina da, baina
indarrak oraindik horretan ditu-
gu tortura gertutik bizi izan du-
gunok.
Ukapena eta isiltasuna jaso
dugu gehienetan erakundeetatik,
eta azkenaldian ematen ari diren
aurrerapausoek esperantza ber-
piztu dute nire inguruan. EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko
Kriminologia Institutuko kideak
Nafarroako tortura kasuak iker-
tzen hasi dira Nafarroan ere; eta
joan den astean, esaterako, Nafa-
rroako Parlamentuak egindako
Beste alde batetik, ordea, ter-
minologian oinarrituta, ezetzean
temati, tortura existitu ez dela
entzuten jarraitu behar dugu.
«Tratu ankerra» omen da Espai-
niako polizia indarrek egiten du-
tena, eta ez, ordea, tortura. Baina
benetan ote du garrantzirik esta-
tuaren indarkeria izendatzeko
erabiltzen duten kontzeptuak?
Aldatzen ote ditu horrek eman-
dako kolpeak, eta egindako me-
hatxuak, bortxaketak edo irai-
nak?
Egoera horren aurrean Espai-
niak beste behin erakutsi duen
jarrerak agerian utzi du estatua-
ren eta Euskal Herria zigortzeko
sortutako sistemaren zigorgabe-
tasuna, berriz ere. Egindako guz-
tia ongi gordetzea besterik ez
dute helburu; hori nahi dute,
beste edozein gauzaren gainetik.
Argazkirik ez dugu izango, baina
oroimendun herria gara gu; me-
moria badugu; eta horrek azale-
ratuko du, azkenean, gure histo-
riaren egia.
osoko bilkuran bozkatzeko mo-
zioa aurkeztu zuten Geroa Baik,
EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ez-
kerrak. Alderdi horretatik,
behintzat, torturatuari entzuten
ari direla ematen du. Espainiak
sistematikoki torturatu duela
esaten dugunak gehiago gara
orain.
Espainiak egin duena, egiten
duena, aitor dezan, lehenik eta
behin gizarteak berak sinetsi be-
harko du ezkutuan sufritu behar
izan dutenen torturaren egia. Ez
dago guztien argazkirik, baina
ehunka pertsona torturatu dituz-
te Nafarroan.
Kolpatuak izan direnen eta
izan ez direnen mina ulertu be-
har du herriak; jarraitzen ziotela
sentitu duenaren beldurra bere
egin behar du; edo hitz egin due-
naren edota ahoa irekitzeko au-
kerarik izan ez duenaren mina
egiazkotzat hartu behar du he-
rriak. Torturatua herria bera izan
delako. Herria torturatu dutela-
ko.
Kolpatuak izandirenen eta izan ez
direnen mina ulertubehar du herriak;jarraitzen ziotelasentitu duenarenbeldurra bere egin
behar du
Irudiab Iruñea
Loreak, Ekai Lersundi agurtzekoEhunka herritarrek bat egin zuten Kattalingorriren deialdiarekin, igandean, eta bete egin zuten Iruñeko Udale-
txeko plaza, Ekai Lersundiri azken agurra emateko. 16 urteko nerabe transexual horrek bere buruaz bertze egin
zuen, hilaren 15ean, Ondarroan. Lore eskaintza jendetsua egin zioten herritarrek. Kattalingorri eta Transkolore
elkarteetako kideek hartu zuten hitza ekinaldiaren amaieran, eta argi erran zuten: «Hau ez da gertakari bakan
bat, izateko eredu zurrunak inposatzen dituen sistema zapaltzaile baten parte baizik». IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Maiatzera arte luzatu du parlamentuakPirinioei buruzko txostena lantzeko epea
IRUÑEA bNafarroako Parlamentuak maiatzera arte jarraituko du Piri-nioetako herrien egoera sozioekonomikoa lantzeko txostena presta-
tzen. Iazko maiatzean erabaki zuen parlamentuak Pirinioei buruzko
taldea osatzea, hango eragileekin beren egoera aztertzeko asmoz. Az-
ken urtean hamaika bilera egin dituzte, eta Pirinioetako herritarrek
eta eragileok izan dute aukera beren kezkak agertzeko. Orain, gober-
nuko ordezkariekin jorratuko dute auzia parlamentuko taldeek.
11.000LESAKAKO UDALAK LANDATUKO DUEN ZUHAITZ KOPURUA Lesakako Udala hasi da herriko Oinez basoa osatzeko zuhaitzak landa-
tzen. Asteburuan egin zuten aurrenekoak landatzeko ekinaldia, suak
hartutako Frain izeneko eremuan. Lesakako Udalak 11.000 zuhaitz lan-
datzeko akordioa sinatu du Nafarroako Ikastolen Elkartearekin.
Legionela bakterioa antzeman duteospitalean, gaixo bat hil eta gero
TUTERA bNafarroako Osasun Publikoaren Institutuak legionelarenbakterioa antzeman du Tuterako ospitaleko ur hornidurarako sarean,
zentroko 80 urteko gaixo bat hil eta gero. Legionelosiak jota zendu zen
gizona. Bakterioa aurkitu eta gero, ospitalea garbitzeko prozesua mar-
txan jarri du Nafarroako Gobernuak. Hamabost eguneko epean berriz
ere aztertu beharko dute Tuterako zentroa, tratamenduak funtziona-
tu duela eta bakterioa ez dela itzuli ziurtatu ahal izateko.
«Ez dut uste Iruñean egoera diglosikoa bukatzekoestrategiarik dagoenik; baina inoiz serio hartu beharkodugun erronka bat da hori»Joseba AsironIruñeko alkatea
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko otsailaren 23a
IRUÑEA Ingrid Molnar (flauta)
eta Xabier Ibañez (klarinetea).
bAsteazkenean, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
ANTZERKIA
ALTSASU Pulgas izenburupean,
Pez Limboren ¿Espinazo o
callos?, Mamá gallina etaBoxers.
bBihar, 19:30ean, kultur etxean.
ANTSOAIN Txalo konpainiaren
Conversaciones con mamá.
bBihar, 20:00etan, antzokian.
BERAMairu: Txoriak eta zauriak.
bBihar, 19:00etan, kultur etxean.
BERRIOBEITI Labu: Bianco.b Igandean, 18:00etan, kultur
etxean.
BURLATA Tocando el cielo.
b Igandean, 18:00etan, kultur
etxean.
IRUÑEABarry Manley (Barri
Barrez): From Cork to Kortezubi.
bGaur, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Txalo: Ergela.
bBihar, 20:00etan, Sanduzelaiko
Civivox aretoan.
IRUÑEA Iluna Producciones:
Ana Montaña y el Reino Invisible.
bBihar eta etzi, 18:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEA Misterio Bufo. Jose
Maria Asin aktorearekin.
b Igandean, 19:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEA Tartean Teatroa: Biba
Voi! Dario Fo eta Franca Rame
akorduan.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEAMutis por el Foro:
Enriqueta sí, Enriqueta no.
bOstegunean, 19:30ean,
Iturramako Civivox aretoan.
LIZARRAKilkarra: La ópera de
los suburbios.
bGaur, 20:30ean, Los Llanos
zinema aretoan.
TAFALLA Las Niñas de Cadiz:
Cabaré a la gaditana.
bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
ZANGOZACuarta Pared: Nada
que perder.
bBihar, 20:00etan, Carmengo
auditoriumean.
ZIZUR NAGUSIACuarta Pared:
Nada que perder.
bGaur, 20:00etan, kultur etxean.
ZINEMA
IRUÑEA Matisse.
bAsteartean, 18:00etan eta
20:30ean, Golem Baiona aretoan.
IRUÑEA Viento en las velas.
bAsteartean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
BERTZELAKOAK
IRUÑEACid Magoa: Esto es truco
o no.
bBihar, 18:00etan, Jus la Rochan.
Gure proposamena b Altzuza
Joxan Artzeren unibertsoa, Oteiza museoanJorge Oteiza Fundazio Museoak IKIMILIKILIKLIK. JA Artzeren unibertsoa izenburuko proiektua hartu du Altzuzako egoitzan, datorren martxoa-
ren 18ra bitarte. Euskarabidearekin elkarlanean antolatu du museoak erakusketa, hain zuzen ere. Ikimilikiliklik bidekidekaria ikuskizunetik hartu
du izena, hau da, Joxean Artzek, Mikel Laboak eta Jexux Artzek 1970eko hamarkadan garatutako esperientzia artistikotik. Joxan Artzeren poe-
sia lana ezagutzeko bidaia da proiektua, 1970eko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte. OTEIZA MUSEOA
MUSIKA
BAZTAN Joseba Tapia &
Besamotzak.
b Igandean, 19:00etan,
Elizondoko Arizkunenea
kultur etxean.
IRUÑEAPaula Belzunegi.
bGaur, 19:30ean, Civican aretoan.
IRUÑEA Queen Forever.bGaur, 20:00etan, Zentral
aretoan.
IRUÑEABandada.
bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Antzerki Eskolan.
IRUÑEANafarroako Orkestra
Sinfonikoa, Isabel Villanueva
biola jotzailearekin, eta Jacek
Kaspszykek zuzenduta.
bGaur, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEAEl Consorcio.
bGaur, 20:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEAAtriliako Orkestra
Gaztea.
bBihar, 12:00etan,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Iruña Rock Biran: Tierra Santa eta Alhandal.
bBihar, 20:00etan, Zentral
aretoan.
IRUÑEASymphonic Rhapsody
of Queen.
bBihar, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEA Jazzy Leap eta JL Band
taldeak.
bBihar, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEARulo y la Contrabanda.
bBihar, 20:30ean, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEAPamplonesa udal musika
banda.
bBihar, 12:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEA Isabel Villanueva eta
François Dumont.
bAsteartean, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
TUTERACon X The Banjo.
bGaur, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
TUTERANafarroako Orkestra
Sinfonikoa, Isabel Villanueva
biola jotzailearekin.
bBihar, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
Edurne Elizondo Iruñea
Jende gazte berriak eta aspaldikokideek egin dute bat Kattalingorrielkartearen batzorde berrian.LGTB kolektiboa artatzea dutehelburu: Iruñean, udalaren Ha-rrotu zerbitzua kudeatzen dute(San Gregorio, 28); Nafarroakogainerako herrietarako, berriz,Kattalingune dute martxan (Abe-jeras, 41), gobernuaren eskutik.Egungo prozesuaz eta gerora be-girako erronkez mintzatu diraKattalingorriko kide Erika Salva-tierra (Iruñea, 1989) eta Xabi San-chez (Iruñea, 1971).Ziklo berria hasi du Kattalingo-
rrik?
XABI SANCHEZ: 2015. urtetikegon gara prozesu batean murgil-duta. Urte hartan Aldapa karri-kan genuen egoitza itxi genuen.Erakundeetan aldaketa gertatueta gero, haiekin beste harremanbat garatzeko aukera izan ge-nuen, eta elkarlan horrek emanditu bere emaitzak. Batetik, Nafa-rroako Gobernuaren eskutik, Ka-ttalingune jarri dugu martxan,LGTB kolektiboa artatzeko; ber-tzetik, Iruñeko Udalaren eskutik,Harrotu bulegoa kudeatzendugu. Lan bera egiten dugu, bainahiriburuan. Kattalinguneren lanesparrua Nafarroako gainerakoherriak dira, eta Tuteran ere badubulegoa.Barrura begira ere, batzordea
berritu du Kattalingorrik.
X. S.: Hala da. Azken bi urteotanlan handia egin dugu, zama han-dia izan dugu gainean. Batzordeaberritu eta talde anizkunagoa osa-tu dugu, aurrera begira ditugunerronkei aurre egin ahal izateko.Erakundeen babesa izateak
nola eragin dio zuen lanari?
ERIKA SALVATIERRA: Lantaldeaprofesionalizatu egin da. Betikoaldarrikapenei eutsi diegu, bainabestelako esparru bat sortu da lanegin ahal izateko. Erakundeetanaldaketa gertatu eta gero, LGTBpolitikak bultzatu dituzte era-kunde horiek. Nafarroako Gober-nuak diru laguntza ematen dioKattalingorriri, kolektiboa arta-tzeko lan hori profesionalizatuduen bakarra delako. Sexologiaoinarri hartuta, erakutsi dugu ko-lektiboan dauden pertsonak pro-fesionaltasunez artatzen ahal di-tugula. Iruñeko Udalak bere zer-bitzuaren kudeaketarako pleguaplazaratu zuen, eta aukera ikusigenuen aurkezteko. Eta egokituzitzaigun. Lanean ari gara.Kattalingunek eta Horrotuk
nork bere egoitza du, ezta?
X.S.: Bai. Kattalingune sortu zene-an, Harrotu ez zen existitzen, etagure lan esparrua Nafarroa osoa
zen. Udalak erabaki zuen berezerbitzu propioa martxan jartzea,eta horrek ekarri du Harrotu bu-legoa zabaltzea. Ondorioz, Katta-lingune ariko da gehiago landaeremuan, eta Harrotuk Iruñeaneginen du lan.Kattalingorri, nolabait, zerbi-
tzuon eta erakundeen arteko
zubi bilakatu da?
E.S.: Bai, ezin dugulako ahaztuerakundeei eskatu egin beharzaiela. Legea iaz onartu zuten, etaongi dago, baina orain legea gara-tu behar dute. Beraz, erakundeeiberen lana egin behar dutela go-gorarazi behar diegu etengabe, le-geak garatu eta baliabidez horni-tu behar direlako. Legeak berma-tzen direla zaindu behar dugu, baiosasungintzan, bai eta hezkun-tzaren esparruan ere.X.S.: Oraindik ere beharrezkoa daaldarrikatzea eta borrokatzea, eta
lan hori egitea herri mugimen-duetatik. Kattalingorrik esparruhori betetzen du, eta, aldi berean,talde profesionala du. Formulaberezi hori sortu dugu. Denok el-karrekin ari gara zerbait sortzen.
Eta horri gehitu behar diogu orainKattalingorrin batzordea berritudugula, eta horrek biziberrituduela elkartea.E.S.: Batzorde anizkuna da, inoizbaino anizkunagoa, besteak bes-te, jende gazte berria sartu delakolantaldean.LGTBI legea onartu zuen iaz Na-
farroako Parlamentuak; orain,
Transbide izeneko zerbitzua ja-
rri du martxan gobernuak. Kon-
tent halako urratsek ekartzen
ahal dutenarekin?
E.S.: Oso positiboa da. Azken ur-tea oso intentsoa izan da, eta lanhandia egin dugu. Ez bakarrikKattalingorrik; Transkolore etaOrtzadar ere aritu dira. Bazter gi-nen lehen, eta, bat-batean, seku-lako bultzada jaso dugu. Suma-tzen dugu aldaketak ekarri duelaurratsak egiteko benetako nahibat. Transbide oso positiboa da,
batez ere, paradigma aldatzenduelako, eta pertsona jartzenduelako erdigunean. Pertsonahorrek, gainera, jada ez du diag-nostikorik behar. Kataluniakozerbitzua hartu du Nafarroak oi-narri berea garatzeko eta oso ongifuntzionatzen du. Hori da bidea,baina lanean jarraitu behar dugu.Zein esparrutan sakondu behar-
ko litzateke, zuen ustez?
E.S.: Hezkuntzaren esparruan,adibidez, behar dugu sexuen hez-kuntza bat, baina benetakoa, oi-narrizkoa, eta txikitatik, guztion-tzat. Sexu heziketaren auzia jaso-tzen duen dekretua onartu zuengobernuak, baina garatzeke dagooraindik.Hezkuntzaren arloan, jendau-
rrean salatu berri ditu Nafarroa-
ko Unibertsitateko ikasle talde
batek erakunde horrek azterke-
ta batean egindako galderak;
bertzeak bertze, homosexuali-
tatea zuzentzen ote den. Zer de-
ritzozue?
X.S.: Halako jarrerekin, aurreanizanen gaituzte beti. Administra-zioari eskatu behar diogu horre-lako jarrerak ez ditzala babestu,eta bultza eta babes dezala, berriz,halako gorroto dinamikei aurreegiten dien lana.Igandean Ekai Lersundiren
omenezko lore eskaintza anto-
latu zenuten. Bere buruaz bertze
egin zuen 16 urteko nerabe tran-
sexualak. Halakoen aurrean,
zer?
E.S.: Gogorra izan da. Honat etor-tzen den jendeak eskertzen duasko eskaintzen diogun arreta.Batez ere, trans egoeran direnek.Egunotan, pertsona bat etorri da,eta sentitzen duen sexuaren ara-bera hitz egin diot, eta oso pozikjoan da, itzuliko dela esanez. Horida kontua. Horregatik merezi dugure lanak.Nerabezaroa denentzat da zai-
la, baina are gehiago trans egoe-ran direnentzat. Gizarte binariobatean bizi gara, eta rolak oso ze-haztuak ditugu. Niri zalantza batsortzen zait: benetan hormonakhartu nahi badituzte, zergatik ezdiegu horretarako aukera ema-ten? Bakoitzak erabaki dezala. X.S.: Azken urteotan lortu datransexualitatea gero eta ikusga-rriago bilakatzea, eta horrek eka-rri du jende gehiago artatzeko be-harra. Chrysallis elkarteak egin-dako lanak ere ekarri du aukerakmahai gainean jartzea. Erakun-deek dauden beharrei erantzunbehar diete, eta berandu baino le-hen erantzun behar dute. Transkolektiboak esaten duenari eginbehar diogu so, eta esaten duenhori bideratzeko baliabideak jarribehar ditu administrazioak.
«Aldarrikapenei eutsi,eta profesionalizatudugu gure lantaldea»
Erika Salvatierra eta Xabi Sanchez b Kattalingorriko kideak
Ziklo berri batean murgilduta dago Kattalingorri. Batetik, batzordeaberritu du, eta, bertzetik, herri mugimenduan duen tokia galdu gabe,erakundeekin ari da lanean, Kattalingune eta Harrotu zerbitzuekin.
JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Bazter ginen, eta, bat-batean, sekulakobultzada jaso dugu;sumatzen da urratsakegiteko nahi bat »Erika SalvatierraKattalingorriko kidea
«Erakundeetan aldaketagertatu eta gero, aukeraizan genuen besteharreman bat garatzeko,eta emaitza ekarri du»Xabi SanchezKattalingorriko kidea
‘‘
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko otsailaren 23a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]