5
herria Eibartarra da, fisioterapeuta, eta, kontsulta Ondarroan badu ere, Lekeition bizi da. Gehigarri honetan kolaboratzen du eta orain urte batzuk “Hozkirrien termodinamika” izeneko artikulua argitaratu zuen GAUR8ko “Osasuna” atalean. Korrika eginez eta herriko hondartzan bustialdiak hartuz ematen du etsenplua eta larunbatetan espeleologia egiten du. Hor ere maiz egokitzen zaio ur hotzetan ibili beharra. «Nik lehen aski nuen hankak pixka bat hoztea, katarroren bat harrapatzeko. Horretan asko aldatu naiz. Kobetan erreka asko igaro behar izaten ditugu eta busti ondoren igual pare bat ordu eman behar izaten ditugu eskalatzen edo eskalatu behar duten lagunei laguntzen. Edo hil egiten zara edo gorputza jarri egiten da horretara», dio. Gizakiok programatuta gaude hotzari aurre egiteko. Gai gara tenperatura aldaketei egokitzeko. Baina zenbateraino da gaitasun hori genetikoa? Badago faktore genetiko bat, baina ez da erabakigarria. Nolabait adierazteko faktore genetikoa hamarretik hiru bada, entrenamenduari dagokiona hamarretik zazpi da. Egia da pertsona batzuk fabrikatik datozela hotzari aurre egiteko gaitasun gehiagorekin, baina garrantzi handiagoa du norberak jartzen duenak. Zuk erreportaje honetako aukeratu dituzun elkarrizketatu batzuk baserrikoak dira, umetan aire librean ibiliak dira, euripean joan dira eskolara. Hori da herri kiroletako jendearen kasua, baina mendizale gehienak kaletarrak izaten dira eta etxean berogailuarekin hazitakoak; aldiz, adin batetik aurrera zailtzen hasten dira. Elkarrizketatuen kasuan kirolaren bidez ikasi dute hotzari aurre egiten. Pertsona arruntagoak nola beregana dezake gaitasun hori? Eguraldi aldaketei erantzutera ohitu behar dugu gorputza, baina denok historia ezberdina dugu eta bakoitzak aurkitu behar du bere bidea. Pertsona bat neguak etxean edo lantokian 25 gradura igarotzera ohituta badago, gehiago kostatuko zaio. Hidroterapiaren oinarrizko arauarekin has gaitezke. Bainuetxe gehienak horretan oinarritzen dira: gorputza berotu eta ondoren hoztu. Horren adibidea da sauna: gorputza berotzen duzu saunan, baina bere balio terapeutikoa ez dago beroketa fasean, ondoren hartzen den dutxa hotzean baizik. Gaur egun herri gehienetan edozeinek eskura oso merke daukan baliabidea da. Gorputzak bitarteko asko ditu beroa sortzeko; erantzun sorta zabala du. Bat zainak zabaldu- estutzea da, baina hori bezain garrantzitsua da metabolismoa bera: ditugun gantzak erretzen erakutsi behar zaio gorputzari. Kirolariek oso ondo ezagutzen duten prozesua da hori. Aldiz, gorputzari egun osoan 25 gradura egoten uzten badiozu, ez du energiarik alferrik xahutzen eta ez du koiperik erreko. Egiteko horiek egiten ikasi egiten du gorputzak. Ume sano batek inolako ikasketarik gabe egokitzen al du gorputza hotzaren eta beroaren arteko aldaketara? Umeak fabrikatik dakar gaitasun hori. Baina gaitasun hori erabiltzeko aukerarik ematen ez badiogu, zapuztu edo ahuldu egiten da gaitasuna. Gorputzak bide errazena aukeratzen du: premiarik ez badu, ez du egiten. Noiz hasten garen gaitasuna galtzen? Bizitza sedentarioarekin, noski, baina baita umezaroan ere. Ume txikiei orokorrean arropa larregi jartzen dizkiegu. Helduak hotza duenean pentsatzen du umeak ere hotza duela eta askotan ez da horrela izaten. Guk fisioterapeuta gisa aholku orokorrak ematen ditugu, baina gero pertsona bakoitzak ikasi behar du bere bidea zein den. Gorputzak esaten diguna entzuten ikasi behar dugu. Bere detektatzaileak ditu eta gai da odoleko osagarri kimikoak nola ditugun esateko ere. Jakin egin behar da zeinu horiek entzuten. Demagun etxean berotan zaudela, okindegira joan behar duzula ogi bila eta kanpoan elurra ari duela. Joan-etorrian hamar minutu badira, zertarako hasi txamarra janzten? Beharbada daramazun elastikoarekin aski dugu itzulia egiteko. Hotz pixka bat sentitzen duzula? Saunara joatea bezain osasungarria izan daiteke. Saunaren bertsio domestikoa ez al da dutxa bero bat hotzarekin bukatzea? NEGUA MAHUKA-HUTSIK Gehienok bufandarekin gabiltzanean alkandora hutsean doaz bakan batzuk b OIER GOROSABEL «Gorputza hotzera ohitzearen onurak asko dira» GIZARTEA / [email protected] Udazkeneko lehen izotzak iritsi zirenean, Xabier Mendiguren Elizegik txiste bat jarri zuen bere Twitterrean: «Donostiarrak bufandarekin hasten direnean goierritarrok alkandoraren hirugarren botoia lotzen dugu». Txisteak, kale-umeen kontrako adar jotzea izateaz aparte, gauza bat adierazten du: badaudela negua mahuka-hutsik, alkandora soil bat soinean dutela, igarotzeko gai diren pertsonak, mundu guztia berokiekin dabilenean. Iraungitzen ari den espezie bat da, antza, baina inbidia pixka bat ematen dute. Joxean AGIRRE

Negua mahuka hutsik

Embed Size (px)

DESCRIPTION

• AGIRRE, Joxean. Negua mahuka-hutsik. Gaur8 (Gara egunkariaren larunbateko euskarazko suplementoa). 2014-I-18.

Citation preview

Page 1: Negua mahuka hutsik

herria

Eibartarra da, fisioterapeuta,

eta, kontsulta Ondarroan badu

ere, Lekeition bizi da. Gehigarri

honetan kolaboratzen du eta

orain urte batzuk “Hozkirrien

termodinamika” izeneko

artikulua argitaratu zuen

GAUR8ko “Osasuna” atalean.

Korrika eginez eta herriko

hondartzan bustialdiak hartuz

ematen du etsenplua eta

larunbatetan espeleologia

egiten du. Hor ere maiz

egokitzen zaio ur hotzetan ibili

beharra. «Nik lehen aski nuen

hankak pixka bat hoztea,

katarroren bat harrapatzeko.

Horretan asko aldatu naiz.

Kobetan erreka asko igaro

behar izaten ditugu eta busti

ondoren igual pare bat ordu

eman behar izaten ditugu

eskalatzen edo eskalatu behar

duten lagunei laguntzen. Edo

hil egiten zara edo gorputza

jarri egiten da horretara», dio.

Gizakiok programatuta gaude

hotzari aurre egiteko. Gai gara

tenperatura aldaketei

egokitzeko. Baina

zenbateraino da gaitasun hori

genetikoa?

Badago faktore genetiko bat,

baina ez da erabakigarria.

Nolabait adierazteko faktore

genetikoa hamarretik hiru

bada, entrenamenduari

dagokiona hamarretik zazpi da.

Egia da pertsona batzuk

fabrikatik datozela hotzari

aurre egiteko gaitasun

gehiagorekin, baina garrantzi

handiagoa du norberak jartzen

duenak. Zuk erreportaje

honetako aukeratu dituzun

elkarrizketatu batzuk

baserrikoak dira, umetan aire

librean ibiliak dira, euripean

joan dira eskolara. Hori da herri

kiroletako jendearen kasua,

baina mendizale gehienak

kaletarrak izaten dira eta

etxean berogailuarekin

hazitakoak; aldiz, adin batetik

aurrera zailtzen hasten dira.

Elkarrizketatuen kasuan

kirolaren bidez ikasi dute

hotzari aurre egiten. Pertsona

arruntagoak nola beregana

dezake gaitasun hori?

Eguraldi aldaketei erantzutera

ohitu behar dugu gorputza,

baina denok historia ezberdina

dugu eta bakoitzak aurkitu

behar du bere bidea. Pertsona

bat neguak etxean edo

lantokian 25 gradura igarotzera

ohituta badago, gehiago

kostatuko zaio. Hidroterapiaren

oinarrizko arauarekin has

gaitezke. Bainuetxe gehienak

horretan oinarritzen dira:

gorputza berotu eta ondoren

hoztu. Horren adibidea da

sauna: gorputza berotzen duzu

saunan, baina bere balio

terapeutikoa ez dago beroketa

fasean, ondoren hartzen den

dutxa hotzean baizik. Gaur

egun herri gehienetan

edozeinek eskura oso merke

daukan baliabidea da.

Gorputzak bitarteko asko ditu

beroa sortzeko; erantzun sorta

zabala du. Bat zainak zabaldu-

estutzea da, baina hori bezain

garrantzitsua da metabolismoa

bera: ditugun gantzak erretzen

erakutsi behar zaio gorputzari.

Kirolariek oso ondo ezagutzen

duten prozesua da hori. Aldiz,

gorputzari egun osoan 25

gradura egoten uzten badiozu,

ez du energiarik alferrik

xahutzen eta ez du koiperik

erreko. Egiteko horiek egiten

ikasi egiten du gorputzak.

Ume sano batek inolako

ikasketarik gabe egokitzen al

du gorputza hotzaren eta

beroaren arteko aldaketara?

Umeak fabrikatik dakar gaitasun

hori. Baina gaitasun hori

erabiltzeko aukerarik ematen ez

badiogu, zapuztu edo ahuldu

egiten da gaitasuna. Gorputzak

bide errazena aukeratzen du:

premiarik ez badu, ez du egiten.

Noiz hasten garen gaitasuna

galtzen? Bizitza

sedentarioarekin, noski, baina

baita umezaroan ere. Ume

txikiei orokorrean arropa larregi

jartzen dizkiegu. Helduak hotza

duenean pentsatzen du umeak

ere hotza duela eta askotan ez da

horrela izaten. Guk

fisioterapeuta gisa aholku

orokorrak ematen ditugu, baina

gero pertsona bakoitzak ikasi

behar du bere bidea zein den.

Gorputzak esaten diguna

entzuten ikasi behar dugu. Bere

detektatzaileak ditu eta gai da

odoleko osagarri kimikoak nola

ditugun esateko ere. Jakin egin

behar da zeinu horiek entzuten.

Demagun etxean berotan

zaudela, okindegira joan behar

duzula ogi bila eta kanpoan

elurra ari duela. Joan-etorrian

hamar minutu badira, zertarako

hasi txamarra janzten?

Beharbada daramazun

elastikoarekin aski dugu itzulia

egiteko. Hotz pixka bat sentitzen

duzula? Saunara joatea bezain

osasungarria izan daiteke.

Saunaren bertsio domestikoa

ez al da dutxa bero bat

hotzarekin bukatzea?

NEGUA MAHUKA-HUTSIKGehienok bufandarekin gabiltzanean alkandora hutsean doaz bakan batzuk

b

OIER GOROSABEL

«Gorputza hotzera ohitzearen onurak asko dira»

GIZARTEA / [email protected]

Udazkeneko lehen izotzak iritsi zirenean, Xabier Mendiguren Elizegik txiste bat jarri

zuen bere Twitterrean: «Donostiarrak bufandarekin hasten direnean goierritarrok

alkandoraren hirugarren botoia lotzen dugu». Txisteak, kale-umeen kontrako adar

jotzea izateaz aparte, gauza bat adierazten du: badaudela negua mahuka-hutsik,

alkandora soil bat soinean dutela, igarotzeko gai diren pertsonak, mundu guztia

berokiekin dabilenean. Iraungitzen ari den espezie bat da, antza, baina inbidia pixka

bat ematen dute.

Joxean AGIRRE

Page 2: Negua mahuka hutsik

2014 | urtarrila | 18

GAUR8• 12 / 13

Bai, bai. Berdin da beroketa

saunan lortu edo lanean edo

errugbi partida batean.

Gorputza berotu-hoztu

kontrastearekin ari gara lanean.

Ezin konta ahala onura ditu.

Gure profesioan zerrendatuta

ditugu eta hogeira iritsiko dira.

Dutxa beroaren ondoren

segundo batzuetako dutxa

hotza aski da hori lortzeko.

Zein da etxean egoteko

gomendatutako bero maila?

18 graduko beroa asko dela

esango nuke. Atzo goizera arte

butanozko berogailu bat izan

dugu gure etxeetan eta harekin

berotzen zen etxe osoa; horren

aurretik, su ekonomikoa, eta

beste gela guztietan hamar

gradu egoten ziren eta ez zen

ezer gertatzen. Arazoa da gaur

beharbada jendeak eserita

geldirik ordu gehiago egiten

dituela etxean edo lanean, eta

hori ere kontuan hartu behar

da. Lan gogorra duenak

beharbada ez du kirola egiteko

beharrik, baina bulegoan eguna

ematen duenak bai.

Badago sendagilearekiko

menpekotasun bat ere. Umeak

doministiku egin eta

kontsultara daramagu.

Katarro bati arreta jarri behar

al zaio?

Hori gero datorren kontua da.

Gorputza modu egokian

entrenatuz gero, onuren

zerrendan dagoen emaitzetako

bat sistema immunitarioaren

sendotasuna da. Sendo dagoen

pertsonak mundu guztiak

bezala hartzen ditu birusak eta

katarroak, baina oso bizkor

sendatzen da. Pertsona horrek

badaki bi egunen buruan

katarroari buelta emango diola

eta ez da gehiegi kezkatzen.

Ba al dago gizonezkoen eta

emakumeen arteko alderik?

Badaude, baina txikiak dira.

Gehiago da entrenamendu

kontua. Ikerketek diote

zirkulazio periferiko ahulagoa

izateko joera dutela

emakumeek, oin eta eskuetan

bereziki; hori, baina, entrenatuz

hobetzen dute.

Koldo Alduntzin “Egin”

egunkarian, Egin Irratian edo

“Euskaldunon Egunkaria”-n

herri kirolen edo errugbiaren

berri ematen lanean ibili zen

garaiko irudietan nekez gogora

dezake inork jertse batekin

jantzita. Hotza hotz, alkandora

koadrodun batekin agertuko

da, eta mahukak gora jasota.

«Bizitza osoan ez nituen bost

aldiz besoak estaliko», dio

Amara Berriko AEKren

euskaltegian hitz batzuk

egiteko hitzordua egin

dugularik. Orain ere alkandora

bat darama soinean, beltza,

baina elastiko bat janzten du

barrutik. «Bero egiten duenean

alkandora kentzen dut, eta,

hotz egiten duenean, babes

pixka bat ematen dit. Txaketa

bat ere ekarri ohi dut, baina

jantzi gabe gehienetan.

Errugbian jokatzen nuen

bitartean ez nekien katarro bat

zer zen ere», jarraitu du.

Koldo donostiarra da,

Egiakoa. Baina gurasoak

Gorritikoak ditu eta han eman

zituen bere lehen urteak, sei

edo zazpi bete zituen arte. Eta

geroztik ere askotan joaten da.

«Hotzari aurre egiteko

osasunak zerikusi handia du.

Gure aita oso gizon sendoa

zen. Donostiara bizitzera etorri

ginenean jela banatzen lan

egin zuen urteetan. El Leon

garagardo fabrikak jela barra

handitan fabrikatzen zuen, eta

haiek furgoneta batean

kargatu eta etxez etxe

banatzeko indarra behar zen.

Gu zazpi anaia gara eta umeak

ginela aitari laguntzen ibiltzen

ginen. Gero, hozkailuak

etxeetara iritsi zirenean,

txatarrarekin hasi zen lanean.

Oso gizon sendoa zen, eta, ama

ere, ia 80 urterekin, joan den

larunbateko manifestazioan

izan zen», gogoratu du Koldok.

Baina hotzaren kontrako

gaitasuna entrenamendu

kontua da, eta, Koldo

Alduntzinen kasuan, errugbiak

eman dio horretarako aukera.

17 urterekin hasi eta 33 urtera

bitartean aritu zen errugbian.

«Astean bitan entrenatzen

genuen Hernaniko Landaren.

Orain instalazio onak dituzte,

baina, gu ibiltzen ginen

garaian, lokatzak kentzeko ur

hotza ateratzen zen hodi

batzuetatik eta aire librean

dutxatzen ginen. Arrasatera

joatea tokatzen zitzaigunean,

zelai zahar bat zuten eta

partida bukatutakoan errekara

joaten ginen garbitzera!

Derion ere, dutxa hotzak

zituzten… Errugbiak lehen

bezain kirol gogorra izaten

jarraitzen du, baina

instalazioak hobeak dira», dio.

Bere ustetan, gorputza sendo

edukitzeko ez dago kirol aktibo

bat egitea bezalakorik. «Astean

bitan entrenatu eta igandean

partida jokatzen genuen, baina

larunbatean ezer egin gabe ez

egoteagatik askotan igotzen

nintzen Txindokira.

Mugimenduan dabilen

bitartean gorputzak ondo

erantzuten du. Gero, 33

urterekin, kazetari lanetan hasi

nintzenean, kolpetik dena utzi

nuen eta orduan hasi nintzen

hotzeriak harrapatzen,

bitartean ez. Orain dozena bat

urte diabetesa atzeman

zidaten, eta, kilo batzuk galdu

behar izan ditudanez, errazago

hozten naiz».

Goizez ematen ditu klaseak

euskaltegian, 07.30etik

aurrera. Pixka bat lehenago

etorri eta berogailua piztu ohi

du, «ikasleengatik». Berari

klaseak ere mugimenduan

ematea gustatzen zaio, eta,

mugimenduan dabilen

bitartean, hobeto sentitzen da.

«Kalean gorputz osoa estaltzen

duen kapa horietako batekin

norbait ikusten badut, itolarria

etortzen zait. Horrelako zerbait

jantziko banu, izerditan blai

jarriko nintzateke ni neu!», dio.

Euskaltegi atarian utzi dugu,

irribarrez eta mahuka-hutsik.

KOLDO ALDUNTZIN

«Umetan izotza banatzen laguntzen genion aitari»

Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

«Bizitza osoan ez

nituen bost aldiz

besoak estaliko.

Bero egiten

duenean

alkandora kendu

eta azpiko

elastikoarekin

geratzen naiz, eta,

hotz egiten

duenean, babes

pixka bat

ematen dit»

Page 3: Negua mahuka hutsik

herria

Ahalegin izugarriak egiten ditumendian izan dituen bizipenikaragarriak transmititzen,baina ez da erraza, bizipenhoriek muturrekoak direlako.Orain urtebete otsailaren 18anLaila Peak (6.096) igo zuen JoseManuel Fernandezekin batera.Neguan gailur horretara eginden lehen igoera izan zen: 35gradu zeropetik, 60 kilometroorduko haizearekin. Orain biurtekoa gogorragoa izan zen:Gasherbrum I mendia neguanlehen aldiz igotzen ari zirela,7.700 metrotan, taldeko hirumendizale, Göshl austriarra,Hahlen suitzarra eta Husseinpakistandarra, desagertu egin ziren. «Bihozkada bat izannuen, gorputzean kolpe batbezala sentitu nuen, eta eznuela gailurrerako saioan partehartu behar erabaki nuen.Horrelako bihozkadak izatenditut eguneroko bizitzan ere,baina mendian askoz eregehiago, gaitasun hori erneagoadudalako», dio. “Bajo cero” izeneko

dokumentalean bildu zutenesperientzia muturreko horrenberri. Tamara Stys poloniarra etabiak oinarrizko kanpalekurajaitsi ziren eta GasherbrumHegoa egin zuten. Orain hiruurte, 2011n, Gasherbrum Imendiko lehen neguko saiakeraegin zuten, eta, bide berri batzabalduz, 7.000 metrora iritsiziren. Ezin izan zioten hotzariaurre egin. Igoeraren berri jasozuen “Next time Insallah”dokumentalak sari garrantzitsuairabazi zuen. Txikonek bederatzizortzimilako ditu dagoeneko.Everest, K-2, Kanchenjunga,Lotshe eta Nanga Parbatgeratzen zaizkio zapaldu gabe,baina ez dio horrek askorikaxola. «Diru bila erakundeetaranoanean esaten ditut horrelakogauzak, hamalau zortzimilakoakegin dituen mendizale gazteenaizan naitekeela eta horrelakoak,baina Euskal Herrian hiru milioigara eta lehendabizi Juanito[Oiarzabal] izan zen, gero

Alberto eta Felix [Iñurrategi], Iñaki Otxoa de Olza eta ondoren[Edurne] Pasaban. Beste gauzabat da hamalau horiek bideberrietatik igotzea», dio. ETB1katerako “Txikon Extreme” saioaegiten ari da. Hamahiru atal diraeta sei eman dituzte.

Oso mendizale gutxi zarete

neguko igoerekin ausartzen

zaretenak.

Gogorra da. Ez du zerikusirikudako igoerekin. Otsaileanbeheko kanpalekuan 25 graduzeropeko tenperaturak izatendira. Hotzak kuzkurtu etaegunetik egunera ahuldu egitenzaitu. Oso sendo joanda ere, zaila

da bizirautea bera ere. Orain binegu izozketak izan nituen etaoraintxe ari naiz lehen nuenindarra berreskuratzen. Atzo ibilinintzen haitzean gora eskalatzeneta hatzak hobeto ditudalasentitzen dut.

Zure pare bat bizipen soilik

aipatuko ditugu. Konta

iezaguzu iaz Laila Peak igo

zenuten eguna nolakoa izan

zen.

Goizeko bostetan jarri ginen

martxan eta gaueko

bederatzietan itzuli ginen. Oso

egun luzea eta gogorra izan

zen. Nik bezperatik gauza

guztiak estalita uzten ditut

badaezpada. Betaurrekoak

zintzilik uzten dituzu, eta

goizean sekulako izotzarekin

aurki ditzakezu. Horretan oso

metodikoa naiz. Lozakuaren

barruan bero-bero zaude, nahiz

eta kanpoan 35 gradu zeropetik

egon eta lehen bi orduak oso

gogorrak izaten dira,

gorputzari egokitzea kostatzen

zaiolako edo urduri zaudelako

ere bai. Bidean 700 metroko

eskalada egin behar genuen. Ez

da zailtasun tekniko handiko

eskalada, baina soka finkorik

gabe egin behar da, eta,

tenperatua 20-35 gradu

zeropekoa dela, ez da samurra.

Neguan egin den igoera

bakarra izan da gurea eta

bestela ere lau igoera bakarrik

ditu mendi honek. Zergatik?

Inguruan zortzi milako asko

dituelako: K-2, Broad Peak,

Gasherbrum II, III eta IV eta

eskalatzeko beste hainbat

mendi. Gailur horietara joan

ohi da jendea, baina Laila Peak

ikusgarria da, mendirik

ederrenetako bat.

Zuk hiru negu igaro dituzu

izotz artean.

Aurreko biak gogorragoak izan

ziren, biak Gasherbrum I

mendian. 2012an ondo

ordaindu genuen, hiru lagun

han utzita jaitsi baikinen.

Bihozkada bat izan nuen. Ez

nuen egun horretan gailurrik

ikusten eta ez joatea erabaki

nuen. Gehiagotan ere gertatu

izan zait. Intuizio baten

antzeko zerbait da,

aurreikuspen bat, eta gero

hasten naiz arrazoitzen.

Egunerokotasunean ez dut

erabiltzen, ez bada tarteka,

pertsona baten aurrean

nagoenean.

Hiru lagun han utzita jaitsi

zinen. Zer sentitzen da?

Gu ere bertan geratzeko zorianibili ginen. Haizeak gogor jotzenzuen eta lainoa sartu zen. Bostminututik behin izotz kandelabat egiten zitzaigun kokotsean.

ALEX TXIKON

«Kazakhstandarrak edo errusiarrak

hotzarekin umetatik zailduta daude»

«Gogorra da.

Otsailean beheko

kanpalekuan 25

gradu zeropeko

tenperaturak izaten

dira. Hotzak

kuzkurtu eta

egunetik egunera

ahuldu egiten

zaitu»

Joxean AGIRRE

Page 4: Negua mahuka hutsik

2014 | urtarrila | 18

GAUR8• 14 / 15

Bost atera ziren gorantz eta batek

buelta hartu zuen berehala, eta,

ondoren, beste batek. Taldekide

horren bila joan nintzen eta

geratzen ziren hirurek gora

jarraitu zuten. Azken aldiz ikusi

nitueneko irudi hori geratzen

zait. Baldintza horietan, 50 gradu

zeropetik eta 100 kilometro

orduko haizearekin, ordu erdi

batean hilko ziren. Nik ere

izozketak izan nituen eta orain

hasi naiz berriro oinak eta

eskuak ondo sentitzen. Pertsona

horiek joan ziren, baina gure

buruan jarraitzen dute bizirik.

Hildakoekin, aitarekin edo

auzokoekin ere gauza bera

sentitzen dut, nirekin jarraitzen

dutela. 2000. urtetik egin

ditudan espedizioei buruzko

oroitzapenak erabat bizirik ditut,

izugarri intentsuak izan direlako.

Tontorreko eguna garrantzitsua

da, baina hori bezain une

garrantzitsu asko daude. 2013ko

espedizioan, esate baterako,

aurreko belaunaldiko

eskalatzaileekin topo egin

genuen oinarrizko kanpalekuan:

Juanjo San Sebastian, Ramon

Portilla, Sebastian Alvaro…

1983an K-2mendian egondako

jendea zen eta 30 urte geroago

berriro han topo egitea izugarria

iruditu zitzaidan.

Zer proiektu dituzu

eskuartean?

Jose Carlos Tamayo eta Juanra

Madariagarekin batera

zazpimilako mendi batean bide

berri bat irekitzeko proiektua

lantzen ari gara, baina

finantziazioa lotu gabe dugu.

Kanchengungara joateko beste

aukera bat ere badut. Denis

Urubkorekin iparreko aldetik

bide berri bat zabaltzea da

asmoa. Horiek dira udaberrirako

ditudan proiektuak. Munduko

hirugarren mendirik altuena da

eta bide berri bat zabaltzea beti

da tentagarria. Une honetan

himalaismoaren lehen mailan

nabilela sentitzen dut eta

Kanchenjungako desafioa

Txapeldunen Liga jokatzearen

parekoa da. Gainera, Urubko

puntako eskalatzailea da, Iñaki

Otxoa de Olzaren erreskatean

ibili zena. Iaz bost aldiz izan zen

Euskal Herrian. Kazakhstangoa

da. Poloniar eta errusiar bat ere

badira taldean. Hurrengo urteari

begira bi urteko bidaia bat

egiteko asmotan nabil,

munduari itzuli bat neska-

lagunarekin. Espedizioetatik

normalean irudi asko ekarri ohi

ditugu, eta, hala, bidaia hori

testuak idazteko baliatu nahi

nuke, neure gogoetak idazteko.

Tarteka mendiak egingo nituzke,

baita parapente jauziak ere.

Gustatuko litzaidake

komunikabideren batekin

kolaboratzea.

Herrialde hotzetako

mendizaleek ba al dute

abantailarik?

Noski badituztela. Kazakhstan,

Errusia edo Kanadako

mendizale asko umetatik ibili

dira zeropeko tenperaturetan

edo altura handiko mendietan,

eta, noski, antzeman egiten

zaie. Kasta izugarria dute.

Adibide bat jartzearren, herri

kirolen munduan gauza bera

gertatzen da: Olasagasti edo

Larretxearen kastarik ez da

ondorengoengan ikusten. Askoz

marka hobeak dituzte aurreko

aizkolariek. Herrialde horietako

mendizaleak ere oso zailduta

ikusten ditut, nahiz eta 40

urterako zahartuta dauden.

Hemen presta gaitezke, baina

zailagoa da. Ni mendian arropa

gutxirekin ibiltzen naiz, eta

eskuak izoztu arte edo ukimena

galdu arte eskularrurik gabe

ibiltzea gustatzen zait, baina ez

da berdina. Dena den, mendian,

prestaketa fisikoa bezain

garrantzitsua da psikologikoa.

Gero, neguko igoerak muga

izugarriak ditu: ordu gutxi

batzuetako aukera ematen du

eguraldiak gailurra egiteko.

«Azken aldiz ikusi

nitueneko irudia

geratzen zait.

Baldintza horietan,

50 gradu zeropetik

eta 100 kilometro

orduko haizearekin,

ordu erdi batean

hilko ziren. Nik ere

izozketak izan

nituen»

Kamioilari lagunak ditu eta

haizea freskatu orduko hasten

omen dira hozkirriarekin

kexatzen. «Kabina barruan

berogailuarekin ohitzen dira

eta moteldu egiten dira.

Ohitura kontua da», dio

aldamiotik jaitsi eta argazkia

atera ondoren taberna batera

goazela. Bere anaiarekin batean

orain hogei urte

Construcciones Arraioz enpresa

sortu zuen eta egunotan

Kontxako badiari begira dagoen

etxe baten fatxada konpontzen

ari dira. «Goizero ikusten

ditugu Eguzki klubekoak uretan

sartzen. Horiek ere konta

diezazukete hotzari nola aurre

egiten dioten. Nik uretarako ez

dut balio, ez baitut igerian

ikasi!», erantsi du.

Herri kiroletan lan egiten

duten kazetariei arlo horretan

neguan alkandora hutsik

ibiltzen den gizaseme bati

buruz galdetu eta zerrendan

lehendabizikoetakoa aipatzen

dute Josetxo Telletxea. Ezaguna

da oso mundu horretan,

Larretxea anaien laguntzaile

ibiltzen delako. Nafarroako

Zubietan jaio zen Josetxo, baina

Arraiozera aldatu zen familia

eta han bizi da geroztik. «Osaba

bat badugu Saldiasen

baserriarekin eta mutikoa

nintzela hara asko joaten

nintzen. Aire librean ibili edo

lan egitea bezalako

entrenamendurik ez dago

hotzaren kontrako gaitasuna

indartzeko. Eta nik aire librean

daramat bizimodua. Basoan ere

lan egin nuen gaztetan.

Aizkoran Nafarroako txapela

jantzi nuen hirugarren

mailakoen txapelketan eta

bigarren mailakoetan trontzan,

eta lana ere kanpoan egitea

tokatzen zaigu gehienetan. Izan

ere, era guztietako lanak egiten

baditugu ere, azkenaldi

honetan teilatuak konpontzen

ari gara asko. Anaia eta iloba

anoraka jantzita ibiltzen dira

askotan. Nik alkandoraren

gainetik buzoa jantzi eta

nahikoa dut», dio. «Katarrorik

harrapatzen dudan?

Harrapatuko ditut, baina ez diet

kasurik egiten», erantzun digu.

Aizkora utzi eta Donato eta

Patxi Larretxearen laguntzaile

hasi zen hara eta hona.

«Adiskideak ditut. Egunero

egoten naiz haiekin eta

erakustaldiren bat dutenean

egurrak jartzen laguntzera

joaten naiz. Larretxeatarrei

esker ezagutu dut Euskal

Herria. Uda eta negu ibiltzen

gara. Egurrak geuk jartzen

ditugu batzuetan eta orduan

kamioian eraman behar izaten

dira, baina bestela furgonetan

joaten gara elkarrekin», dio.

Josetxo Telletxea soltero

dago, «mutilzahar» zuzentzen

dit berak, 52 urte ditu eta 88

kilo. «Berezkoa beharko du

gorputzak hotzari ondo

erantzuteko, baina ohitura da

asko. Guk ordu asko egiten

ditugu aire librean», esan du.

JOSETXO TELLETXEA

«Donato eta Patxi Larretxeari eskerezagutu dut Euskal Herria»

Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 5: Negua mahuka hutsik

Duela astebete bi apustu

izenpetu zituen, Irazuren

kontra lehenik eta Arria V.aren

aurka ondoren, eta geratu gabe

dabil batetik bestera, gustura,

bere saltsan, apustuak bizipoza

emango balio bezala.

Hamaiketan entrenamendua

zuen bere etxe ondoan eta

kopetan zinta jarrita hartu

gaitu ordu erdia lehenago

Igeldon bertan. Egonezina du,

sasoia dario eta begira egonda

bakarrik nekatu egiten da bat.

Egurrak prestatzen ari diren bi

ilobak mareatzen ditu, orain

gauza bat agindu eta ondoren

kontrakoa. Bere palmaresa

ikusgarria da. Sei aldiz jantzi

du, datu bat bakarrik

aipatzearren, Euskal Herriko

aizkolari onenaren txapela.

Joan den astean bi apustu lotu

dituzu.

Aurreko astean bota nuen

desafioa eta Tolosako

Kantabrikon ostiralean

arratsaldeko zazpietatik aurrera

egongo nintzela iragarri nuen.

Desafio fuertea da, aspaldian

jokatu ez den desafio bat, eta lau

kontrario agertu zitzaizkidan.

Arria II.ak esan zidan ez zela

sekula horrelakorik gertatu:

desafioa bota eta lau aizkolari

agertzea. Hilaren 10ean gertatu

zen hori. Zazpietan jarri nuen

ordua eta Jon Irazu bostak

laurden gutxiagotan agertu zen.

Harekin lotu nuen apustua, eta,

zazpiak alderako, Azurmendi

iritsi zen; ondoren, Arria V.a, eta

honekin adostu nuen bigarren

apustua. Lopez Azpilikueta izan

zen agertu zen laugarren

aizkolaria. Martxoaren 9an

jokatuko dut apustua Irazurekin

eta apirilaren azkenean

Arriarekin. Hamabi oinbiko

ebaki beharko ditugu, eta alde

bakoitzak 6.000 euro jarriko

ditu. Neurri honetan ondo

moldatzen naizela uste dut.

Orain dela bederatzi edo hamar

urte neurri horrekin jokatu nion

Azurmendiri eta aise irabazi

nion. Tolosako zezen plazan

izango dira bi apustuak.

Izango al duzu prestatzeko

denborarik?

Gaur ez dago prestatu beharrik.

Gazte hauek ere oso prestatuak

daude. Denok geratu gabe

gabiltza batera eta bestera.

Txapelketa asko daude eta

erakustaldiak ere bai. Ez da

orain berrogei urteko

aizkolariak bezala. Urtean joko

bat egin eta geratzen ziren. Lan

hau egiteko serio prestatu

beharra daukazu, baina baita

txapelketa jokatzeko ere.

Txapelketetan dabilen

zaharrena naiz.

Oso ahul ikusiko zaituzte

beharbada, lau kontrario

horrela agertzeko.

Hala izango da. Nik esaten

dudana zera da: apusturako

halako gogoa badute, zergatik

ez diote elkarri jokatzen?

Zer sistema duzu

entrenatzeko?

Astean bitan egiten dut

aizkoran. Gaur egingo dut saioa

hemen, eta, ostiralean, Getarian

daukat erakustaldia. Erakustaldi

asko dauzkat eta horiekin eta

etxeko saioekin prestatzen naiz.

Igandean egingo du beste saio

bat eta tarteko egunetan

mendira joango naiz, mendira

eta itsasora.

Zer esan nahi duzu, mendi

ibilaldiaren ondoren bustialdi

bat hartzen duzula?

Askotan egiten dut hori neguan

ere. Mendira joaten naiz korrika

antzean, hemendik aurrera

korrika egiteko ez baitut adinik;

ostean, itsasoan sartu-irtena

egin, ordu laurden bat berriro

ibiltzen jarraitu eta bigarren

sartu-irten bat egiten dut.

Bakoitzak bere trikimailuak

ditu indarra zaintzeko eta nik

aspaldidanik egiten dut hori.

Hemendik hiru kilometrora

daukat itsasoa. Idiak

entrenatzen ari naizela ere

gustatzen zait hori. Idiak itsas

ertzean utzi, nik nire bi sartu-

irten horiek egin eta etxera

etortzen gara. Igande

arratsaldetan ia beti egiten dut,

eta aste barruan ere askotan.

Aizkolari asko dago. Zer maila

ikusten duzu gazteen artean?

Beste kiroletan bezalaxe,

bospasei aizkolari on daude.

Badatoz gazteak, baina badatoz

horrekin gabiltza aspaldi

honetan!

Haizeak ondo jotzen duen

lekua izango da Igeldo.

Hotzaren kontra umetan

zailduko zinen.

Hemen ez dago besterik, itsasoa

eta mendia. Jaiotetxean ez zen

berogailurik. Ate zirriztuak

genituen ugari eta haize

korronteak nonahi. Ez naiz

orain ere etxe barruko beroaren

zalea. Etxe barruan denbora

gutxi pasatzen dut, eta, sofan

eserita, gutxiago. Denbora

pixka bat dudanean idiekin

joaten naiz.

Egia al da idiei dutxatu eta

Nenuco kolonia botatzen

diezula?

Udan astean bita dutxatzen

ditut eta neguan hilean batean

edo bitan. Dutxa beroa ematen

diet, ur hotzarekin pasada bat

bukaeran eta egia da Nenuco

botatzen diedala: batzuetan

ozpinarekin igurzten ditut eta

Nenucorekin besteetan. Azken

30 urteotan proba asko jokatu

ditut eta idiak zaindu egin

behar dira. Lau idi-pare ditut.

Itzain bakarrean eta harri

handiarekin markarik onena

Aian daukat.

Nik zuri egin nizun

elkarrizketa bakarra alaba

jaio zitzaizuenean egin nizun.

Igualtsu jarraitzen duzu.

Eskerrik asko, baina ez da egia.

San Tomas eguna zen.

Donostian Arrospideren kontra

neurtu nintzen goizean,

ondoren Azpeitira joan eta

Arriaren kontra jokatu nuen,

eta, biharamunean, San Tomas

bigarrenean, Arrasaten jokatu

nuen hirugarren saioa; hirurak

irabazi nituen.

herria

JOXE MARI OLASAGASTI

«Desafioa bota eta laukontrario agertu zaizkit»

«Donostian

Arrospideren kontra

neurtu nintzen

goizean, ondoren

Azpeitira joan eta

Arriaren kontra

jokatu nuen, eta,

biharamunean,

Arrasaten jokatu

nuen hirugarren

saioa; hirurak

irabazi nituen»

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS