8
ortzadar MIKEL MARKEZ “Euskal kantagintza momentu honetan ez da euskal gizartearen abangoardia” -- 4-5. orrialdeak -- -- 6-7. orrialdeak -- AHOTS BERRIAK Miren Agur Meabe eta Harkaitz Canoren txanda larunbata, 2011ko irailaren 3a. 224 zenbakia euskal kulturaren kolore guztiak noticiasdealava.com

Ortzadar 030911

  • Upload
    deiacom

  • View
    253

  • Download
    12

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskaraz egindako aldizkaria.

Citation preview

Page 1: Ortzadar 030911

ortzadar

MIKELMARKEZ

“Euskal kantagintzamomentu honetan ezda euskal gizartearen

abangoardia”-- 4-5. orrialdeak --

-- 6-7. orrialdeak --

AHOTSBERRIAK

Miren Agur Meabeeta Harkaitz

Canoren txanda

larunbata, 2011ko irailaren 3a. 224 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiaknoticiasdealava.com

Page 2: Ortzadar 030911

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

02 // Ortzadar Larunbata, 2011ko irailaren 3a

arkitektura

Zabalkuntzaren ikuspegi orokorra, ermitabesarkatuz eraiki dena. ARGAZKIAK: ASIER LAZARRA

ULA IRURETAGOIENA

Baseliza kokatzen den gune honetan estilozahar eta berriak modu ezin hobeanuztartu dituzte eta, halaber, zonaldeakdituen paraje ederrekin bat egitea lortu duzabaltze-eraikin berriak

UU RRETXUKO Santa Barbara baseliza,Gipuzkoan kokatua, tradizio handi-ko topagunea da ibiltarientzat. SanJoan eguneko erromeriaren festa

tokia da esaterako eta Irimorako igoeraren ohi-ko geralekua da, bertatik bailararen domei-nu-ikuspegia baitago. Historiaz jantzitakoermita honek etorkizun aurrerakoia jarri duabian: baseliza den eremuan Santa Barbarahiri parkea sortu nahi dute eta horretarakobertako ekipamenduak berrizteari ekin diote.Estrategia orokor honen barne ermitarenzaharberritze eta zabalkuntza ulertu beharradago, non jatetxe-taberna berreskuratzeaz gainaterpetxe bat kokatu den.

Santa Barbararen ikuspegi gaurkotuan, bialdaketa antzematen dira nagusiki. Ermitarenaurrealdean pilatzen ziren autoak desagertudira, egurrezko eskailera aurrealde batekordezkatua, eta ermitaren bolumena ageriagosomatu daiteke, aspalditik atxikiturik izanduen arkupe-gorputza atzeratu baita. Beraz,baselizaren irudi-berrikuspenean gaur egu-neko arkitektura lengoaia erabili bada ere–aukeratutako materialak, eraikuntza sistemaarinak eta industrializatuak–, etekina aterazaio lekuak duen izaera paregabeari eta memo-ria historikoari.

Zabaltze-eraikina ermita besarkatuz garatzenda. Arkupeak betidanik izan duen erabilgarri-tasunari eutsi zaio eta honekin harremaneantaberna kokatu da behe-solairuan. Babespen-leku honetan erraz imajina dezakegu taberna-ren kanpo espazioa espontaneoki okupaturik.Bestalde, erabilitako egitura metalikoak, ermi-taren harri-hormak ez bezala, beirate zabalakahalbidetzen ditu eta taberna inguruko gerta-kizunen partaide bilakatzen da, gertuko etaurrutiko begirale papera eskainiaz. Aterpetxeaberriz lehen-solairuan da, 54 lagunentzako osta-tu aukera emanik 3 logela kolektiboen bitartez.

Eraikina honela, pertsonalitatedun elementuada topografia maldartsuan lekukotua. Barnepaisaiak bere aldetik, badu zeresanik. Kolorepaleta ederki zuzendua eta zainduta dago: zorua,paretak eta egitura metalikoa zuriz margotudira eta honekin kontrastean berdea ageri zai-gu, hainbat espazioren zorua eta pareta zatiaktindatuz. Egurrezko arotziek berriz goxotasunaematen diote sortutako atmosferari. Ater-petxeko hainbat gunetan ermitaren hormazaharrak identifikatu daitezke, espazio berrienbetiko partaide bailiran. Santa Barbarak honenbestez, apustua irabazia dio zaharra eta berria-ren arteko gatazkari, paraje honetan gutxienez,lagun egin baitira.

SantaBarbarakoberpizkundea

TOKI ARKITEKTURAK

da proiektuaren egilea, Ibon Salaberria eta Amaia Casa-do lankideek osatua. Arkitekto talde gazte honek ibilbi-de arrakastatsua darabil Zarautzen lekututako bulegoaneta haien diseinuak atelier-arkitektoniko baten modurasortzen dira, tokian tokiko baldintzei erantzunez eta beze-roarekiko harreta zainduaz. Euskal Herriko ArkitektoElkargoaren 2007 urteko Sarietan finalistak izan dira,‘Arquitectos jóvenes españoles 2007’ sarirako hautatuaketa ‘44 Young Architects 2008’-ko argitaralpenean ager-tu dira, besteak beste.www.toki.ws

Aterpetxearengune amanko-muneko ikus-pegia.

Altuera gore-netik ikuspe-gia.

URRETXU

Page 3: Ortzadar 030911

X

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Larrainetik Bergarara

ZALDI EROA

1. Etxeko hautsaAnjel Lertxundi. Alberdania.

2. Gloria mundiFernando Morillo. Ttarttalo.

3. Erregearen egunaTaia Abdela. Alberdania.

4. Txakur ingelesakLutxo Egia. Susa.

5. BranskintGoizalde Landabaso. Txalaparta.

6. ZamaontziaIñigo Aranbarri. Susa.

X ABIER Lizardi idazle gipuzkoarrakDonapaleura yoan-etorria izenekoartikulu luze bat idatzi zuen 1921ean,Nafarroa Behereko hiri hartara,

Euskaltzaleen Biltzarra zela-eta autoz lagun ba-tzuekin egin zuen bidaia kontatuz. Paralelismojoko bat balitz bezala, Jean Etxepare idazle baxe-nabartarrak, Beribilez deritzan liburu bat ida-tzi zuen 1929an, lagun batzuekin Hegoaldeanbarrena egindako bidaldiaren berri emanez.Kotxez, noski, tituluak dioenez. (Lanok irakurrinahi dituenak, armiarma.com-eko klasikoengordailuan topa ditzake).

Biak ere, Lizardi eta Etxepare, gure idazle han-dienetakoak dira, prentsako prosa literarioarenmaisuak XX. mende hasieran, bai eta gaien etahizkeraren berritzaileak ere. Horren erakusga-rria da autoa bezalako asmakizun berri batenlilura agertzea, eta bidaia exotikoak konta-tzea beren irakurle berri-goseei. Baina, pentsa-tzen du batek, ez salaketaz baizik tristura apurbatez: horren arraroa eta bitxia egiten ote zi-tzaien Hegoaldeko zein Iparraldekoei (pertsonaikasi eta jantziak barne) bata bestearen lurral-dean ibiltzea?

Ni ere Ipar Euskal Herrian zehar egindakobidaia batetik itzuli berria naiz (abuztu erdianari naiz artikulu hau idazten, oporretara joanaurretik, iraileko lehen ORTZADAR berritura-ko garaiz egon dadin); autoz joan gara gu ere,asteburu pasa, lagun on batzuen konpainian, etahorregatik etorri zaizkit burura goiko adibidehoriek. Ez nator neure bidaia kontatzera ordea:orain dela 90 urte auskalo, baina gaur behintzatbarkaezina litzateke (eta zorionez, askoz uga-riagoak ditugu, ez nahi bezainbat baina, bialdeen arteko harremanak).

Niretzat, hala ere, bazuen joan-etorri horrekberezitasun bat: lehenbiziko aldia zen pastoralbat zuzenean eta Zuberoan ikusten nuena. Gaz-tetan ikasi nituen pastoralaren ezaugarri etaxehetasun guztiak, telebistaz ikusiak nituen,aurrez aurre Hegoaldean ere bai, hainbat testuirakurririk... baina bere kokaleku naturaleanez. Eta pastorala, zerbait bada, testu dramatikobat baino askoz gehiago, antzerki-mota formali-zatu bat da, erritu eta guzti hartzen dituena berezentzua eta xarma.

Monzon izan da Larraineko herriak antzeztu

duen obra, Jean Bordaxar kantariak idatzia etaJean Pierre Rekalt errejentak zuzendua. Besteizen asko ere aipa nitzake hemen: dantza berrienasmatzailea, kanten irakaslea, musika joleen tal-dea, rol nagusien aktoreak... Izan ere, lan kolekti-bo handi bat da pastoral bat egitea, are nabar-menagoa Zuberoako herri ttipietan: Larrainekoherri ia osoak lagundu du, aldez edo moldez,obra hau altxatzen eta erakusten, eta denekmerezi dute, beraz, esker berezia.

Telesforo Monzon aurkezpenik behar ez dutene-takoa dela esan ohi dugu, baina beldur naiz geroeta gehiago ote diren, hego nahiz ipar, arrastorikez dutenak. Hala ere, lerroon irakurleari mailabateko interesa eta ezagutza suposatuko dizkio-gu, eta ez gara hasiko sarean edo edozein entzi-klopediatan topa litezkeen datuak errepikatzen.Konfiantza horretan, dena den, aholku bat: pasaden abuztuaren 7an eta 13an izan ziren pastora-laren emanaldiak Larrainen, Orhiren pean, bai-na beste bat gelditzen da oraindik, irailaren 17an,Monzonen sorleku izan zen Bergaran. Ez da Zube-roan ikustearen esperientzia bera, baina ez galduaukera Europa osoan Erdi Arotik gelditzen denkultur adierazpen bitxienetako bat ezagutzeko.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Pastorala, testudramatikoa bainogehiago, antzerki-mota formalizatuada, erritu eta guzti

hartzen dituenabere zentzua

eta xarma

SALDUENAK

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa.

2. Konprometitu zaitezteStephane Hessel. Alberdania.

3. Zeluloidezko begiradakMikel García. Elkar.

4. Barazki mokadugoxoakKaxkazuri jatetxea. Ttarttalo.

5. Hiru koaderno txikiFermin Erbiti. Pamiela.

6. Moroak gara behelaino...Joseba Sarrionandia. Pamiela.

Ez Fikzioa

LIB

URU

DEN

DA

K:El

kar,

Cas

ade

lLib

ro(B

ilbo)

,Auz

olan

(Iruñ

ea)

SAIAKERA

‘Schrödinge-rren katua-ren bila’John Gribbin.Gaiak. 352 orrialde.18 euro.

Fisika kuantikoaeta errealitatea

Teoria kuantikoa oso garran-tzitsua da. Hura gabe, ezgenukeen ordenagailurik izan-go, ez biologia molekularraezagutuko, ez DNA ulertuko,ez ingeniaritza genetikoa erabi-liko. Liburu honek mekanikakuantikoaren historia konta-tzen du. Egileak leku gero etabitxiago batera eramango duirakurlea, urratsez urrats, etaliburua esku artean duenakhorretara gogoa zabal-zabalikhurbildu besterik ez du eginbehar izango, Gribbinenidazkera ulerterraza jarraituz.

IRITZIA

GAZTE LITERATURA

‘Heriotzak’

Josu Waliño Pizarro.Elkar.12 euro.

Gazte baten keme-na heriotzarenaurrean

Josu ospitalean dago, ustez,bere azken egunak izangodirenak igarotzen. Heriotzakaurki eramango duela sinetsitadago, gauero egiten baitiobisita ospitaleko gela hotzera.Josu gazteak, hala ere, ez duoraindik hil nahi, eta heriotzariihes egin behar diola erabakit-zen du, horretarako, engaina-tuko duen zerbait asmatzekoburuari eraginez. Estualdihorretan dagoela, heriotzariburuzko istorioak kontatukodizkiote elkarri.

GAZTE LITERATURA

‘Ulysses Moo-re. Harrizkozaindariak’P. Baccalario.Mezulari. 292 orrialde .15 euro.

Hiruko gaztelagun taldebaten abenturak

Nor da benetan UlyssesMoore? Jason, Julia eta Rickegia jakiteko zorian daude.Baina, era berean, Obliviaeta Manfred –labarretikhamaikagarren aldiz amildutabizirik atera dena–, berenametsa bete-tzeko zoriandaude: Denboraren Atetikigarotzea... Gazteek haingustoko dituzten abenturakederto asko girotzen dituBaccalariok eta, oraingohonetan, ezin irakurtzeariuzteko modukoa idatzi du.

Editorial Iparraguirre S.A.

03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko irailaren 3a

Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Ander Egiluz Beramendi

[email protected]

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Iker Azurmendi

Page 4: Ortzadar 030911

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

UU RRIAN ikusiko du argia kantarierrenteriarraren lan berriak, Hirihartan izan zen. Euskal kantagintza-ren bigarren belaunaldiak, “abesten

eta gauzak esaten jarraitzeko inoiz baino arra-zoi gehiago” dituela dio Markezek.

Zazpi urte igaro dira kantu berriekin azkendiskoa atera zenuenetik. Zergatik iritsi da diskohau?Oso erantzun sinplea du, iritsi da bazeudelakodozena bat kanta jende aurrera atera nahi zute-nak, ez du beste arrazoirik. Kantuak ate jokaikusten nituen, hamabi baino gehiago ziren, bai-na, hamabi aterako dira azkenean. Iazko udan,oporretan nengoela ikusi nuen diskoa bazeto-rrela. Egia da Euskal Herritik pixka bat urrun-du eta erabat deskonektatzen duzunean, gauzakargiago ikusten direla eta orduan eman nionlehenbiziko bultzada. Gero beste guztia etorri da,diskoetxean esan eta egutegia antolatzea. Oraindiskoa grabatuta eta masterizatua dago, listo,dena eginda. Urrian aterako da.

Zer sentsazio izan dituzu grabazioan?Estudioa egia da ez dela leku gozoa izaten. Ez zau-de etxeko salan, hori argi dago. Hara zoaz era-maten dituzun laranjei eta melokotoiei ahaliketa zuku gehien ateratzera, baina, gauzak lan-duta eramaten badira, nahiz eta zenbait gauzairekita utzi daitezkeen, ez da gehiegi sufritzeneta disfrutatu ere egin daiteke. Teknikaria JeanPhocas izan da. Berarekin egin nituen aurrenekohiru diskoak eta gero beste toki batzuetan ibilinaiz, Gaztelupen, Izetan eta beste batzuetan.Berriz elkartu gara orain, ederki konpontzengara.

Disko hau zure bederatzigarrena izango da. Hogeiurte pasa dira zure lehen lanetik. Zeri abestenzenion hasieran eta zeri abesten diozu orain?Abestu, azkenean, gauza berdinei abesten diet.Uste dut gizakiok baditugula kezka unibertsalbatzuk eta haien bueltan ibiltzen garela denok,maitasuna, heriotza, harremanak, gizartea, poli-tika, mundua ikusteko moduak edo herriminaesaterako. Sexua ere interesatzen zaigu. Egia dahogei urterekin gehiago erortzen zarela alde bate-ra eta berrogeirekin beste aldera.

musika

04 // Ortzadar Larunbata, 2011ko irailaren 3a

OLATZ PRAT

Hamabost urterekin hartu zuen lehenbiziko aldiz gitarra Markezek, eta ordutik ez du utzi. ARGAZKIAK: IKER AZURMENDI

“Konplexuak gainditu-ta, berriro dator ezerkinporta ez dizungaraia, jendeari gus-tatuko zaion ala ez,salduko den ala ez”

Page 5: Ortzadar 030911

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Euskal kantagintzako hasieretako haien oinor-deko zara. Haiek bazuten aldarrikapenerako arra-zoi eta indarrik. Zuek baduzue halakorik?Abesten jarraitzeko eta gauzak esaten segitzeko,inoiz baino arrazoi gehiago ditugu. Honi buruzluze hitz egin liteke. Lehenbizi esango nuke haiekdirela aitzindariak eta gu sentitzen gara haienoinordeko, baina, Benito Lertxundik dio ondo-ren etorri garen guztiok ere jarraitzen dugula EzDok Hamairu izaten, korronte hartatik edandugulako gehiago edo gutxiago, eta markatu egingaitu. Ikusi besterik ez dago hemen EuskalHerrian zein modu naturalean egiten den herrikantuaren eta norberaren sorkuntzaren artekonahasketa. Hori Ez Dok Hamairuren ondoriozizan dela uste dut, poeta garaikideak musikatuzituzten haiek, baina, herri kantak berreskura-tu eta interpretatu zituzten. Atzetik etorri gare-nok oso modu naturalean egiten dugu nahaske-ta hori. Beste alde batetik, ordutik hona askoaldatu da egoera soziala. 60 hamarkadan EuskalHerria Espainiako diktadore baten menpezegoen eta 70. hamarkadan kaleak sutan ziren.Garai hark kantu protesta eskatzen zuen ziu-rrenik, gizartearen eta errealitatearen interpre-tazioa egiten zutenei hori zegokien. Guk oraingauza bera egiten dugu, bizi garen gizartearenondorio gara eta gustatzen zaizkigunak eta gus-tatzen ez zaizkigunak kontatzen jarraitzen dugu.Pako Aristik aurreko diskorako egindako olerkibatean esaten du, “zer anarkista mota ginatekegizarte hau kritikatuko ez bagenu, eta zer artis-ta mota ginateke gizarte hau aldatu nahiko ezbagenu?”.

Musikak edo arteak badu gizartea aldatzekoboterea?Gizarteak berez aldatzen dira. Egia da poema edokantu bat, une jakin batean, gauza askoren kata-lizadorea izan daitekeela, adibideak badaude. Ez

dut uste kantu batek bere horretan iraultza batsortuko duenik baina lagun dezake. Ez DokHamairu izan zen abangoardia, baina ez dut ustemomentu honetan gu abangoardia garenik.Euskal Kantagintza momentu honetan ez daeuskal gizartearen abangoardia.

Zein da, zure ustez, musikaren gaur egungoegoera?Musika bere horretan arte mota bat da, eskul-tura edo pintura den bezala. Azken urteotanmasifikazio prozesu geldiezin bat gertatu da, ezdut esango txarra edo ona den, baina, musikagutxiestera eraman duela iruditzen zait, deneandago musika eta uste dut, belaunaldi berriek ezdutela musika arte moduan baloratzen. Musi-karen balorea ez da galdu, baina artistikoki garaibatean zuen balorea galdu egin du. Gu estudioangaixotu egiten gara, azken detaileraino gauzakzaintzen, lorik egin gabe, gauzei mila buelta ema-ten. Hori hala bizitzen jarraitzen dugu sinestendugulako egiten dugun hori betiko egiten arigarela. Uste dut jendeak ez daukala oso argigizartean kantariok dugun funtzioa edo zein dengure tokia.

Zuk nola jakin zenuen musikan zegoela zuretokia?Etxean beti egon izan da gitarra bat baina nikhamabost urte izan arte ez nuen kuriositate han-dirik izan. Hamabost urterekin lehenbiziko akor-deak ikasten hasi eta kantuak egiten hastea bate-ra etorri ziren. Gero jada ez nuen besterikburuan. Gainera, ikusten duzu laguntzen dizu-la zeure gizartetxoan leku bat egiten, ikustenduzu gitarra atera eta abesten hasi eta jendeaisildu egiten dela, orduan pentsatzen duzu:“Arma hau neure alde erabili behar dut!”, etaondotik, “hemen orduak sartu behar dira!”. Gau-zak egiteko aukera horrek ateak zabaltzen

‘HIRI HARTAN IZAN ZEN’, BURU ETA BIHOTZ ASKOREN BATURA

“Nahiago dut zein hiri den ez esan,hala, bakoitzak hiri desberdin batimajinatuko du”, bakoitzak duela-ko zerbait gertatu zaioneko hiribat. Mikel Markezen disko berria-ren bizkarrezurra gitarra etaahotsa dira, “hala sortu dira kan-tuak”. Pello Ramirezen txeloa etasoinua eta Arkaitz Minerren gita-rra, biolina eta mandolinarekin osa-tu dute hezurdura. Kolaboraziougari izan ditu Markezek: Iñaki Sal-vador pianoarekin, EduardoBaranzano gitarrarekin, Eñaut Elo-rrieta, Uxue Alberdi, Erramun Mar-tikorena eta Eneritz Aulestiahotsekin eta Jean Phocas baxua-rekin; “Diskoan gehienbat gitarraeta ahotsa dauden arren kolabo-ratzaile horien guztien pintzeladakdaude kantetan”, dio kantariak.Hitzak ere anitzak dira, gai alde-tik eta egile aldetik. Pako Aristi,Beñat Sarasola, Mario Benedettieta Manuel Rivasen poemak jasoditu Markezek, berak idatzitakoezgain. Silvio Rodriguezen abesti bateuskaratu eta abestu du, gainera.Bertso sortak ere badaude, JokinSorozabalen ‘Olentzero BussinesCentre’ izenekoa da bat, Jon Mar-tinek Indian zela meditazioari jarri-tako bertso sorta ederra besteaeta, Pedro Mari Otañok Argenti-nan zela idatzitakoa, hirugarrena.

05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko irailaren 3a

dizkizu, gauzak esateko balio dizu; kantatzenamaitzean neskak etorri eta muxu ematen dizu-te eta horrek zer pentsaturik ematen dizu hama-sei urterekin! Kar, kar, kar!

Zein da musikak eman dizun momentu hobere-na?Ez dago une konkretu bat, musikak bizitzekomodu bat eman dit eta hori da hoberena. Berealde txarrak eta segurtasun ezak baditu, bainaesango nuke musikak, zuzenekoek eta jendar-teak afektua ekarri digula kantari gabiltzanoi.Norbait etorri eta zure kantu batekin bizi izanzuen istorioa kontatzen dizunean edo ezkontza-eraztunean ZBMN ZABN (Zure begiek mintzennaute, Zure ahoak beldurtzen nau) idatzita era-kusten dizutenean. Orduan esaten duzu, “bueno,zerbait egin dugu!”.

‘Zure begiek’ da, hain zuzen, zure kantarik eza-gunena. Zein da bere istorioa?Hamasei urterekin egin nuen abesti hori, Ore-reta Ikastolan nengoen eta erabat maitemindu-ta nengoen Oiartzungo neska batez. Kalabazakematen zizkidanez, kantu hori egin nion. Orainbegiratuta pentsatzen dut “baina, noa hindoanmotel?”, baina oso sentimendu sakonak zirenmomentuan. Kantu horretan ez dago ezer finji-tua, “zu gabe ez naiz ezer, zu gabe zertarako bizi”,dena zen egia. Gainera, kanta hori eta beste ba-tzuk egin nituenean ez nekien ez jende aurreanabestuko nituenik, diskorik grabatuko nuenikedo eraztun batean idatziko zutenik. Ateratzekobeharra zuten eta atera ziren. Gero garai bat ego-ten da gauzak gehiago neurtzen dituzula, zeresan eta nola esan. Baina konplexuak gainditzendituzunean, berriro etortzen da ezerk inporta ezdizun garai hori, jendeari gustatuko zaion ala ez,salduko den ala ez, berdin dizu denak.

Zein da orain zure helburua?Disko honekin gure helburu ia bakarra da jendeaurrean jotzea. Lehenbiziko prozesua kantuaksortzea da, bigarrena horiek grabatu eta betikouztea, eta hirugarrena zuzenekoan defendatzeada. Orain horretan ari gara. Irailan Ugaon, Oio-nen eta Zestoan lotuta ditugu emanaldiak. Diskoaurrian aterako den arren, aurretik igo garaoholtzara.

Euskal musikagileen unibertsoan aurkezpenenbeharrik ez du Mikel Markezek. Bederatzigarrendiskoa grabatu berri du eta urteek emandako

esperiantziaren begirada eta hasunarketekinmusikaren egoeraz eta bere sormenaz jardunzaigu, konplexuak erabat gaindituta.

«Euskal kantagintzamomentu honetan ezda euskal gizartearenabangoardia»

MIKEL MARKEZMUSIKARIA

DONOSTIA

Page 6: Ortzadar 030911

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

kolaborazioak

●Miren Agur Meabek eta Harkaitz Canok hamabostero idatziko dute gehigarrian, AHOTSAK sailean

06 // Ortzadar Larunbata, 2011ko irailaren 3a

UU RTE oso bat joan da ORTZADAR berri-tuak argia ikusi zuenetik. Hamabi hi-labete eta lau bat dozena zenbaki bai.ORTZADARren iraukerlak gogo

onez jaso zuen kulturari, euskara hutsez, eskai-nitako zortzi orrialdetako astekariaren bisai be-rritzea. Izatez, aldizkari bat ez baita edukia, ma-mia soilik; bonboi sorta bat oparitzean kutxak –etaberau edertzen duen begiztak– berebiziko garran-tzia duen moduan, astekari batentzat maketa-zioak eta kanpo itxurak ere badauka edu-kitzaile soila izateaz haragoko zeregi-nik: kutxak bonboia dastatzera bul-tzatzen duen erara, orrialdeen disei-nuek ere testuak irakurtzeko go-goa piztu ala kentzeko ahalme-na dute. Eta irakurzaleei ahoaurtu eta sabela marmarka

MIREN AGUR MEABE

Lekeitio, 1962

Irakasle Eskolan ikasi zuen, GizaZientzien espezialitatea lortuz, etaEuskal Filologiako lizentziatua erebada. Irakasle bezala aritu zen zen-bait urtez, Bilboko Kirikiño ikastolan,bai eta argitalpen zuzendaritzan etakudeaketa lanetan ia 20 urtez, Giltza-Edebé Taldea argitaletxean, hain zuzen.1986. urtean ‘Uneka... Gaba’ (Labayru)narrazio liburua eman zuen argitara eta1990ean Lasarteko Udalaren poesia sariairabazi zuen. Horretaz gain, beste literatursari batzuk jaso ditu ere: 2001. urteko Kriti-ka saria, ‘Azalaren kodea’ olerki lanari esker;2002ko eta 2006ko Euskadi sariak (GazteLiteratura alorrean), ‘Itsaslabarreko etxea’-ri eta ‘Urtebete itsasargian’-i esker, hurrenezhurren... Eta 2007an, Lauaxeta saria emanzioten, bere ibilbide literario eta profesiona-la nabarmendu nahian. Era guztietako lite-ratur generoak landu ditu Meabek: ipui-na, poesia, iritzi-artikulua, itzulpena, haureta gazte literatura... Bere lanetako ba-tzuk beste hizkuntza batzuetara itzulidituzte, baita braillean jarri ere. Honekinbatera, hainbat literatur jardunalditanparte hartu du: 2003ko Dublin FestivalWritters delakoan, 2005eko VIII. Nazioar-teko Emakume Poeten Kongresua (Gas-teiz) edo Vilenjcako Literatur Jaialdian(Slovenia), 2006an. Baita EdinburgekoJaialdian (2007), Vienako Cervantes Ins-titutuan eta AEBetako Santa Barba-rako eta Renoko Center for Basque

Studies-etan ere. 2006. urteaz geroz-tik Euskaltzaindiako urgazlea da.

HARKAITZ CANO

Lasarte-Oria, 1975

Zuzenbidean lizentziaduna (EHU), 1993an Lubaki Ban-da literatur taldeko sortzaileetako bat izan zen. EuskalHerriko hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain, irra-ti eta telebistako gidoigile gisa ere lan egiten du. Ipui-nak idazten zituen batez ere, baina Koldo Izagirreren‘Balizko erroten erresuma’, Bernardo Atxagaren ‘Etio-

pia’ eta Sarrionandiaren poesia irakurrita, ate berriakireki zitzaizkion eta poesian murgildu zen buru belarri. Poe-

mario bat osatu zuen eta argitaletxez argitaletxeko peregrina-zioari ekin zion. Hamazortzi urte zituen eta denek hartu zutenoso hitz onekin, baina Susakoak izan ziren esan ziotenak: “Poemaliburu hau ez diagu argitaratuko, baina egin ezak bat hobea eta

hori aterako diagu”. ‘Kea behelainopean bezala’ idatzi zuen orduan,eta argitaratu egin zuten. Idazle deslekutuak interesatzen zaizkio,batik bat. Arrazoia edozein dela ere, beren jaioterritik alde egin etabeste nonbait beren lekua bilatu behar izan dutenek badute hala-ko ironia mingots eta indartsu bat, eskizofrenia eta disgresio puntuerakargarri bat, Harkaitzen beraren ustetan. ‘Neguko zirkua’ (Susa)ipuin bilduma argitaratu zuen 2005ean. Bildumaren izenburuarenjatorrian Parisko Cirque d’Hiver dago. Jose Teixidorren aurkako borro-ka irabazi zuen han Paulino Uzkudun errezildar boxeolariak, 1924an.Canok zirkuaren inguruan dituen oroitzapen pertsonalek sortu dituz-te, neurri handi batean, bilduma honetako 19 ipuinak. Eta urte horre-tan bertan jaso zuen Euskadi saria ere, ‘Belarraren ahoa’ lanari esker,baina. Beste hainbat sari ere eskuratu ditu eta, horietaz gain, litera-tur kritikarien arreta merezi izan du ere bere sorkuntzak, hurren-goak izanik plazaratu diren azkenen aukeraketa kronologikoa: ‘Nor-bait dabil sute-eskaileran’, Alonso Egiguren, Aizu!; ‘Telefono kaiola-tua’, Aingeru Epaltza, Nabarra; eta ‘Dardaren interpretazioa’, Feli-pe Juaristi, El Diario Vasco.

Ortzadarrenjartzeko asmoarekin, ikasturte berriarekin bes-te maila batetara eraman gura izan dugu OR-TZADAR. Aurkezpen berriarekin, ikus dai-tekenez, baina baita osagai berriak gehituzere... Azken batean, bonboia baita kutxakgordetzen duen altxorra.Bukatu berri den ikasturtean, hamabosteanbehin, Irati Jimenezek eta Unai Elorriagakematen zieten ondo etorria irakurleei, pro-sazko hasierako batekin. Tinta, Gorria, Zaz-

tarra, Politika, Ortzadarra, Azkura... edozein zelaabiada-hitza, istorio bat osatzen zuten, Ahotsakdeituriko atalean. Zolitasun handiko lumak, goi-goian utzi diote lekukoa ondorengoei, bainaHarkaitz Cano eta Miren Agur Meabe irakurtzehutsarekin lasaitua eta irrika ernatuko zaizkioirakurleari, dudarik ez. Astekariaren bigarrenorrialdeek literatura onenarekin jarraitukodute. Hurrengo astean lehen kapitulua,eta irailan gaude...

Gipuzkoar ukituaizango du AHOTSAK

atalak aurten.Lekeitiotik datorrenMeaberekin batera,

Harkaitz Canolasartearra erearituko baita.

OSKAR MARTÍNEZIÑAKI MENDIZABAL

Page 7: Ortzadar 030911

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

kolaborazioak

07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko irailaren 3a

ahots berriak●Diseinua, arkitektura eta publizitatearen inguruko artikuluak ere irakurri ahal izango dira ORTZADARren

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Gasteiz, 1977

Arktiketurarekiko duen lotura estua egindituen eta oraindik esku artean dituenproietku guztiek uzten dute argi. Unai Fdz.de Betoñok 2002an amaitu zituen uni-bertsitate ikasketak (EHU) eta bi urtegeroago EHUko irakasle elkartu bihurtuzen. Mundu akademikoa alde batera utzigabe ‘Aldiri’ arkitektura aldizkarian hasi zenlanean, gaur egun zuzendarikidea delarik.Aurten amaitu eta aurkeztu du Dokto-retza-tesia, nahiz eta oraindik irakurtzekozain dagoen. 2009tik Euskarazko Wikipe-diako administratzaile dugu, bai eta UEUkoeta Elhuyar Fundazioko bazkide ere.

ULA IRURETAGOIENA

Bilbo, 1979

Donostiako Arkitektura Eskolan 2005.urtean lizentzatu zen Ula Iruretagoiena etaEuskal Herriko Unibertsitateko irakaslebezala dihardu, karrera berean, 2007.etik.Ipurtarina eta gogoetatsua, arkitekturaridagokionean behintzat, ‘Aldiri’ aldizkarikoerredakzio kontseiluko kide izateaz gain,idazle eta maketatzaile lanak egiten dituere. Bere bulegoa ere badu Iruretagoienak,zeinetan hirigintza, arkitektura, diseinu gra-fikoa eta orotariko diseinuak lantzen dituen.Eta lanon kalitatearen erakusgarri da Bil-bo Lorategi lehiaketaren 3. edizioa berakirabazi izana, beste hainbat sariren artean.

MAIDER URIARTE

Colchester, Ingalaterra, 1981

ORTZADARren idatziko duen arkitekto-taldeko hirugarren kidea dugu Maider Uri-arte. EHUn lortu zuen lizentziatura 2008aneta, jarraian, Doktoretza-tesian murgilduzen. Hiri-ertzeko paisaiei buruzko lan horiez du oraindik amaitu, ikasketak lanarekinuztartzen baititu. Metak Arkitektura Tai-lerra ireki zuen 2007an beste bi kiderekinbatera eta, honen bitartez, hamar gehi batproiektu atera ditu aurrera Euskal Herrianbarna. SOS Balcanes GKErekin elkarlaneanere Bosniako Gorazde herriko proiektubatean hartu izan du parte. ‘Aldiri’ aldizka-riko erredaktore eta UEUko kide ere bada.

E USKAL kulturaren kolore guztiak bar-ne hartu nahian dabil ORTZADAR.Margoen paletan, baina, kolore zen-baiten falta sentitzen genuen eta, kalee-

tatik gora eta behera genbiltzala, espaloiak mu-gatzen dituzten eraikinei so geratu ginen: “Arki-tektoak bai artistak!”. Eta gu ohartu gabe…Arkitektura lan batzuekin sentitutako liluraahaztu barik ikertzen hasi eta Aldiri. Arkitektu-ra eta abar blogarekin egin genuen topo: arki-tektoak, gazteak, ekintzaileak, saiatuak, sari-tuak eta euskaldunak. Eta ikusten ditugun erai-kinetaz idatzi egingo balu profesional talde

batek? Galdera batetik sortu dira ideia argienak.Alabaina, ez da geurea izango meritua. Ula Iru-retagoiena, Unai Fernandez de Betoño eta Mai-der Uriarteren testuak irakurterrazak, argiga-rriak eta, oroz gain, hurbilak dira. Euskal Herri-an zehar aurki daitezkeen baseliza, zubi, jaure-gi, dorre eta abarren erradiografia egingo dutehilean behin. Kultura ere eraikitzen delako.Hirukote honek, gainera, diseinuaz ere idatzikodu. Izatez, arkitketurarekin batera, teknologiaz,publizitateaz eta diseinuaz gogoeta eginez osa-tuko baita ORTZADARren atal berri hau. Etasekzioko kolaboratzaileen artean interneteko

bazter ezkutuenak ezagutzen dituen Dabid Mar-tinez izango dugu. Bermeotar honek erabiltzai-le gehienontzat ezezagunak diren erremintakerakutsiko dizkie irakurleei, betiere kultura as-kea eta jakintza librearen alde aldarri eginez.Inoizko lanabesik eraginkorrena dugu sarea,baina kapitain egokirik gabe webguneen itsa-soan nabigatu baino naufragatu egiten dute as-kok! Eta Martinezek zelan, Iruri Knör marke-ting adituak publizitatea begi zorrotzenekin ana-lizatuko du hilero. Poesia kultura baita, eta ezinahaztu daitekelako Sarrionandiak izkiriatuta-koa: “Kapitalismoaren poesia da publizitatea”.

IRURI KNÖR

Gasteiz, 1980

Publizitatean eta marketing-ean adituaden Iruri Knör, Hanburgoko eta EuskalHerriko Unibertsitateetan ikasitakoa da.Gaur egunean nazioartean gero etagarrantzia handiagoa izaten ari den Idea-teca-ko Marketing Manager-a da eta,aurretik, Hostalian ere bete izan du lan hori.Publizitatea eta teknologia berriak ofizioeta afizio izatearen zortea du, bere blogan(marketing.es) aitortu izan duen legez.. Saresozialen zalea ere dugu Knör eta erraza dabere gogoetak horietan aditzea: twi-tter.com/iruri atarian zein Facebook-ekobere horman.

DABID MARTINEZ

Bermeo, 1988

Sarera dago erabat konektatua Dabidenbizitza. Goi-mailako ikasketak egin zituenSanturtzin, Bermeotik joan etorria autobu-sez eginez egunero, euskaraz ikasi ahal iza-teko. Behin bukatuta, hainbat ikastaroeman izan ditu berak maila desberdineta-ko ikasle euskaldunei zuzenduak. EgunMerkatuko aholkularia da eta HackinBadakigu-ko kidea: “Herritik eta herria-rentzat teknikaren sozializazioa, jakintzalibrearen hedapena eta sarearen neutral-tasunaren alde” lan egiten duen taldeeuskalduna. Sarean topatzeko: hackinba-dakigu.net, twitter.com/dabidmp, dabid.net…

Page 8: Ortzadar 030911

08 // Ortzadar Larunbata, 2011ko irailaren 3aazkena

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERAERANTZUNAK

Trainerua Hondarribianasmatu zutenTraineruen festa izango dugu bihar Kontxan ● Ontziak euskal kostaldekobizimodua goitik behera aldatu zuen, baina bere jatorria oso ezezaguna da● Txosten frantses zahar batean aurkitu zuen Xabier Agotek jaiotza-agiria

UU STE zabalduenak dio lehenengo tra-ineruak XIX. mendean egin zirela,portu bizkaitarren batean. BainaXabier Agotek, euskal itsas ondarea

ikertzen duen Albaola elkarteko buruak, Hon-darribian asmatu zutela dio, 1750 inguruan.

Gertaera bitxi bat dago jatorrian: Utrecht-ekoItunak bakailaoa euskal mahaietatik desage-rrarazi zuen. Espainiako Oinordekotza Gerraixteko, potentzia europarren arteko oreka etaharreman berriak ezarri zituen akordio horrek1714an eta, besteak beste, Ternuako urak inge-les eta holandesen esku utzi zituen. Ondorioz,euskal arrantzaleek bakailaoaren negozio opa-roa galdu zuten.

Sardinarekin hasi ziren orduan, baxurako lane-tan. Baina arrantza urriak lortzen zituzten, sar-dina harrapatzeko teknika oso baldarra zelakogaraiotan, Agotek azaltzen duenez. Izurde etahegaluzeen erasoetatik babesteko, sardinak sar-datan bildu eta ur-azalean kokatu ohi dira, bai-na arrantzaleen ontzi mantsoak sareak bota-tzera hurbiltzen zirenean, hegaluzeak eta izur-deak uxatu egiten zituzten eta sardinek ere ihesegiten zuten. Ontzi azkarrago bat behar zuten.

DUHAMEL-EN AGIRIA Euskal ontzigintza tra-dizionalaren ikerketan, Agotek Henri-LouisDuhamel du Monceau zientzia-akademikoarenlanak irakurri zituen. Duhamel-ek Frantziakokostaldea ibili zuen punta batetik bestera, nabi-gazio eta arrantza teknika guztien txosten batprestatzeko, eta 1755ean Hendaiara iritsi zen.Bertan jaso zuen notizia: Bidasoaren beste er-tzean, hondarribiarrak ontzi berri, arin etaazkar bat erabiltzen ari ziren azken urteetan,sardina-sardak harrapatzeko ezin hobea omenzena. Baionako Merkataritza Ganbarako zuzen-

ANDERIZAGIRRE

BIDAIAKOADERNOA

‘Traineru’ hitza XIX.mendean hasi zenagertzen Bizkaikoportuetan, ‘traina’

izeneko saretikeratorrita

dariak Duhameli baieztatu zionez, hondarri-biarrek nabarmen handitu zituzten arrantzakopuruak, eta soberakinak Lapurdiko portue-tan ere saltzen hasiak ziren.

Traineru hitza mende bat beranduago ager-tzen hasi zen Bizkaiko portuetan, traina ize-neko saretik eratorrita, eta horregatik zenbaithistoriagilek bertan kokatu zuten ontzi honenjatorria. Baina Agotek dio historiagile horiekez zeukatela ezagutza tekniko nahikorik Duha-melen deskribapen zehatza interpretatzeko.Agotek ez du zalantzarik. 1750 inguruko txa-lupa hondarribiar horiek traineruak ziren,halako izenik izan ez arren: ontzi arinak,luzeak eta estuak, gila kurbatua zeukatenakbira azkarrak emateko. Hamar eta hamaseiarraunlari bitarte joan zitezkeenez, potentziahandiz hurbiltzen ziren sardinetara, arin bota-tzen zieten berrogei metro zabal eta hamarmetro luzeko sarea eta sardeak osorik harra-patzen zituzten.

Traineruari esker, jan zezaketena baino gehia-go hasi ziren arrantzatzen. Eta soberakinhoriek ekarri zuen euskal kostaldearen indus-trializazioa, eskabetxe, gazitze eta kontserbafabriken eskutik, emakumeak ere lanean has-teko bidea zabaldu zutenak.

Agotek XIX. mendeko traineru baten erreplikaeraiki zuen Estatu Batuetan, Maine-ko itsas-arotzen eskolan. Ameriketatik izena jarri zion.Eta ontzi mota honekin maiteminduta dago:“Traineruek diseinu zoragarria dute: egonko-rrak dira, arinak, oso azkarrak. Irlandari biraeman genion sei astez, arraunean eta bela zabal-duta, bere garaian egiten zen bezala, eta hegangindoazela ematen zuen. Trainerua ordukoFerraria zen, puntako teknologia”.

Zein da zuzena, “arrazoiduzu” ala “arrazoia duzu”?

Biak dira zuzenak: “arrazoi duzu” nahiz “arra-zoia duzu”. Euskaltzaindiaren OrotarikoEuskal Hiztegiaren bigarren liburukian age-ri dira bi erabilera horiek, “arrazoi” sarreran(ikus 626.-627. or.): “arrazoi(a) izan, eduki” esa-pidea jasotzen da han. Axularrengandik hasieta gaur egundainoko idazleetan bietariko adi-bideak irakur daitezke orrialde horietan.- Dakusagun zeiñek duen arrazoiña (Axular,Gero, 55. or.)- Arrazoin dut eta arrazoin handia (EtxeberriSarakoa, 120. or.)

Aspektu burutugabearenerabilera dela eta, zein dazuzena? Realakhogeigarren minutuansartzen zuen lehenengogola, ala sartu zuenlehenengo gola?Euskaltzaindiak ez du ezer arautu ez gomen-datu kontu horren gainean. Hala ere, badi-rudi perpausa biak direla zuzenak, zer esannahi den. Lehenak adieraziko luke iraganeanRealak hogeigarren minutuan gola sartzeabehin baino gehiagotan gertatu zela (sartzenzuen), behin eta berriro errepikatzen zen ger-taera zela. Bigarren perpausak, ostera, hogei-garren minutuan gola sartzea iraganeanbehin gertatu zela ematen du aditzera (sartuzuen). Futbolean horrelako gertaerak errepi-katzea zein zaila den kontuan izanik, norma-lena, jakina, bigarren perpausa izango litza-teke.

Onargarria al da baldintzahipotetikoa iraganeanerabiltzea? 1. Atzo esannuen, loteria tokatzenbazitzaidan, kotxe baterosiko nuela. 2. Atzo esannuen, loteria tokatu izanbalitzait, kotxe bat erosikonuela. 3. Atzo esan nuen,loteria tokatuko balitzait,kotxe bat erosiko nukeela.4. Atzo esan nuen, loteriatokatzen bazait, kotxe baterosiko dadala.Bi egitura onar daitezke adibide bakoitzean.Lehen eta hirugarren adibideak hau duteerantzuna: Tokatzen bazait, erosiko dut / Toka-tuko bali-tzait, erosiko nuke. Bigarren adibi-dea: Tokatu izan balitzait, erosiko nukeela /Tokatu izan balitzait, erosiko nuela. Eta lau-garren adibidea: Tokatzen bazait, erosikodudala. / Tokatzen bazait, erosiko nuela.

anderiza.com

ARGAZKIA: RUBÉN PLAZA