2
PRENTSA OHARRA PASODOBLEAK ETA ZARTZUELA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTUAN, BIHAR OSTIRALA AREATZAKO KIOSKOAN • Juan José Munera bonbardino bakarlariaren konpainian, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara arituko da Banda eta egitarau honetarako pasodoble eta zartzuela ezagunak aukeratu ditu, ‘El barberillo de Lavapiés’ edo ‘La corte del faraón’ adibidez • Kontzertua BIHAR OSTIRALA 19:30ETAN IZANGO DA Bilbon, 2011ko maiatzak 26. Bilboko Udal Musika Banda, BIHAR ostirala 27an, bilbotarrekin ostiraletan duen hitzorduan izango da pasodoble eta zartzuela herrikoiekin osatutako programa zabalarekin. Gainera, Juan José Munera bonbardino bakarlariaren ikuskizun berezia izango da eta ‘Torna a Sorrento’ italiar kantu ezagunaren doinuak interpretatuko ditu. Honekin, Udaberriko Denboraldiko hirugarren kontzertua izango da eta taldea, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara arituko da. Francisco Alonsoren ‘La Calesera’ pasodoblearen interpretazioarekin abiatuko da kontzertua eta ondoren zartzuelako zenbait doinu ezagun entzun ahal izango dira, Francisco Asenjo Barbieriren ‘El barberillo de Lavapiés’ adibidez. Juan José Munera bonbardino bakarlari gonbidatuak hartuko du gero txanda eta Jean-Baptiste Arban-en ‘Carnaval de Venecia’ eta Ernesto de Curtis-en ‘Torna a Sorrento’ konposizioak interpretatuko ditu. Olerki sinfoniko batekin amaituko da kontzertua, ‘Jaime I, el Conquistador’ (Juan Gonzalo Gómez); eta Jesús Guridiren ‘La meiga’ eta Vicente Lleó-nek ‘La corte del faraón’ konposizioarentzat egindako fantasia ere interpretatuko ditu Bandak. Juan José Munera, (Valentzia, 1981). Bere jaioterriko Joaquín Rodrigo Musika Goi Kontserbatorioan ikasi zuen kualifikaziorik gorenenak lortuz. Trento (Italian) osatu zuen bere prestakuntza, Manchesterreko Royal Northem Collage of Music-eko Steven Mead irakasle titularrarekin. Bere ibilbidean zehar, estatu mailako zenbait lehiaketa irabazi ditu eta beste hainbeste orkestrekin batera kolaboratu izan du, adibidez, Galiziako eta RTVEko Sinfonikoekin edo eta udal bandekin. 2005etik, Bilboko Udal Musika Bandako bonbardino bakarlaria da. Rafael Sanz-Espert (Llombai, Valencia, 1960) Bere prestakuntza jaioterrian, Parisen eta Rotterdamen burutu zuen. Valentziako banda prestigiotsuetan Zuzendari Titularra eta Artistikoa izan da eta 30 urtetako karreran zehar, hainbat ekimen pedadogiko garatu ditu. Jaso dituen hainbat golardo eta sarien artean nabarmendu behar dira, "Ciudad de Valencia", Musika-Bandentzako Nazioarteko Lehiaketako atal ospetsuenaren Ohorezko Aipamena eta sari gorenenak; eta baita Zuzendaritza Onenaren Epaimahaiaren Sari berezia. 1987tik Sociedad Unión Musical de Llombai-ko Ohorezko Zuzendaria da eta gaur egun, Paraguayko Orkestra Nazionalean, Zuzendari Gonbidatu Nagusia, WASBE Board of Directors Elkarteko kidea eta Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendaria da. Bandaren hurrengo emankizuna ekainaren 3an, ostiralean izango da, Iñaki Urkizu Udal Musika Bandaren Zuzendariorde Titularraren aginduetara. Bilboko Udal Musika Banda BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa da eta bere ardurapean dago baita ere Musika Eskola eta Txistularien Bandaren kudeaketa.

PRENTSA OHARRA PASODOBLEAK ETA ZARTZUELA BILBOKO … · - LA CALESERA (Pasodoblea), Francisco Alonso - EL BARBERILLO DE LAVAPIÉS (Potpourrit), Francisco Asenjo Barbieri - CARNAVAL

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • PRENTSA OHARRA

    PASODOBLEAK ETA ZARTZUELA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTUAN, BIHAR OSTIRALA AREATZAKO KIOSKOAN • Juan José Munera bonbardino bakarlariaren konpainian, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara arituko da Banda eta egitarau honetarako pasodoble eta zartzuela ezagunak aukeratu ditu, ‘El barberillo de Lavapiés’ edo ‘La corte del faraón’ adibidez • Kontzertua BIHAR OSTIRALA 19:30ETAN IZANGO DA

    Bilbon, 2011ko maiatzak 26. Bilboko Udal Musika Banda, BIHAR ostirala 27an, bilbotarrekin ostiraletan duen hitzorduan izango da pasodoble eta zartzuela herrikoiekin osatutako programa zabalarekin. Gainera, Juan José Munera bonbardino bakarlariaren ikuskizun berezia izango da eta ‘Torna a Sorrento’ italiar kantu ezagunaren doinuak interpretatuko ditu. Honekin, Udaberriko Denboraldiko hirugarren kontzertua izango da eta taldea, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara arituko da.

    Francisco Alonsoren ‘La Calesera’ pasodoblearen interpretazioarekin abiatuko da kontzertua eta ondoren zartzuelako zenbait doinu ezagun entzun ahal izango dira, Francisco Asenjo Barbieriren ‘El barberillo de Lavapiés’ adibidez. Juan José Munera bonbardino bakarlari gonbidatuak hartuko du gero txanda eta Jean-Baptiste Arban-en ‘Carnaval de Venecia’ eta Ernesto de Curtis-en ‘Torna a Sorrento’ konposizioak interpretatuko ditu. Olerki sinfoniko batekin amaituko da kontzertua, ‘Jaime I, el Conquistador’ (Juan Gonzalo Gómez); eta Jesús Guridiren ‘La meiga’ eta Vicente Lleó-nek ‘La corte del faraón’ konposizioarentzat egindako fantasia ere interpretatuko ditu Bandak.

    Juan José Munera, (Valentzia, 1981). Bere jaioterriko Joaquín Rodrigo Musika Goi Kontserbatorioan ikasi zuen kualifikaziorik gorenenak lortuz. Trento (Italian) osatu zuen bere prestakuntza, Manchesterreko Royal Northem Collage of Music-eko Steven Mead irakasle titularrarekin. Bere ibilbidean zehar, estatu mailako zenbait lehiaketa irabazi ditu eta beste hainbeste orkestrekin batera kolaboratu izan du, adibidez, Galiziako eta RTVEko Sinfonikoekin edo eta udal bandekin. 2005etik, Bilboko Udal Musika Bandako bonbardino bakarlaria da.

    Rafael Sanz-Espert (Llombai, Valencia, 1960) Bere prestakuntza jaioterrian, Parisen eta Rotterdamen burutu zuen. Valentziako banda prestigiotsuetan Zuzendari Titularra eta Artistikoa izan da eta 30 urtetako karreran zehar, hainbat ekimen pedadogiko garatu ditu. Jaso dituen hainbat golardo eta sarien artean nabarmendu behar dira, "Ciudad de Valencia", Musika-Bandentzako Nazioarteko Lehiaketako atal ospetsuenaren Ohorezko Aipamena eta sari gorenenak; eta baita Zuzendaritza Onenaren Epaimahaiaren Sari berezia. 1987tik Sociedad Unión Musical de Llombai-ko Ohorezko Zuzendaria da eta gaur egun, Paraguayko Orkestra Nazionalean, Zuzendari Gonbidatu Nagusia, WASBE Board of Directors Elkarteko kidea eta Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendaria da.

    Bandaren hurrengo emankizuna ekainaren 3an, ostiralean izango da, Iñaki Urkizu Udal Musika Bandaren Zuzendariorde Titularraren aginduetara. Bilboko Udal Musika Banda BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa da eta bere ardurapean dago baita ere Musika Eskola eta Txistularien Bandaren kudeaketa.

  • KONTZERTUKO EGITARAUA Tokia: Areatzako Kioskoa Eguna: maiatzak 27, ostirala Ordua: 19:30etan

    EGITARAUA - LA CALESERA (Pasodoblea), Francisco Alonso - EL BARBERILLO DE LAVAPIÉS (Potpourrit), Francisco Asenjo Barbieri - CARNAVAL DE VENECIA, Jean-Baptiste Arban / Mold. Juanma Sáez - COME BACK TO SORRENTO, Ernesto de Curtis / Mold. Harold L. Walters - JAIME I ‘EL CONQUISTADOR’ (Olerki sinfonikoa), Juan G. Gómez - LA MEIGA (Intermedio), Jesús Guridi - LA CORTE DEL FARAÓN (Fantasia), Vicente Lleó / Mold. R. Soutullo

    ZUZENDARITZA: Rafael Sanz-Espert, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra

    Informazio gehiago: PRENTSA-BULEGOA L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. saila, 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 -Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]