3
PRENTSA OHARRA SOLE GIMÉNEZ IZANGO DA PROTAGONISTA BILBOKO UDAL BANDAREKIN BATERA ASTE NAGUSIAN ABANDOIBARRAKO ZABALGUNEAN ESKAINIKO DUEN KONTZERTUAN Valentziar abeslariak eta Bilbotar taldeak bolero klasikoak interpretatuko dituzte, bossa nova edo swing doinuak ‘Dos gardenias’, ‘Aguas de marzo’ edo ‘Night and day’ besteak beste Kontzertua, jazz telde batek ere parte hartuko duelarik, aire librean 23:30etan izango da Gainera Aste Nagusian zehar Bandak egunero emango ditu kontzertuak, igandea 22 eta 29 bitartean Areatzako kioskoan (12:00etan) eta Vista Alegre zezen plazako korridak ere alaituko ditu 18:00etatik aurrera. Bilbon, 2010eko abuztuak 18 – Bilboko Udal Musika Bandak Aste Nagusian Sole Giménezen ahotsaz gozatzeko aukera eskainiko die bilbotarrei berriro ere, ‘Dos gardenias’ edo ‘Aguas de marzo’ klasikoen interpretazioarekin. Emanaldian, Rafael Sanz-Esperten zuzendaritzapean arituko da Banda eta Valentziar abeslaria jazz zazpikote baten laguntzarekin arituko da. Kontzertua, DATORREN ASTEAZKENA 25ean izango da, 23:30etan Abandoibarran. Presuntos Implicados taldeko ahotsa izandakoak, Euskalduna Jauregian Bilboko Bandarekin neguko denboraldian eskainitako kontzertua errepikatuko du, Bandaren denboraldi honetako arrakastarik handiena. Mila pertsonatik gora izan ziren kontzertu honetan Soledad Giménezek 2009an kaleratutako `Dos gardenias´ bere azken diskoko abestiak entzuten, Latin Jazzarekiko duen zaletasuna erakusten duena. Isolina Carrilloren ‘Dos gardenias’, Antonio Carlos Jobimen ‘Aguas de marzo’ edo Moises Simonsen ‘El manisero’ kantuak interpretatiuko ditu, azken lanekoak hirurak eta baita ere, okasiorako eta kolaborazio berezi honetarako bereziki moldatutako swing klasikoko Cole Porterren ‘Night and day’, George e Ira Gershwinen ‘The man I love’ edo eta Isham Jonesen ‘It had to be you’ abestiak gozatzeko aukera izango du publikoak. Espainiar musikako ahotsik onenetarikoa Soledad Giménezek, Juan Luis bere anaiekin eta Nacho Mañórekin batera, Presuntos Implicados taldea sortu zuen 80.hamarkadako azkenetan. 23 urtez izan zen bera taldeko ahots bakarlaria eta talde honetan aritu izanak eman zion espainiar musikako ahotsik onenetakoaren errekonozimendua. Hamar disko grabatu zituen talde honekin, hauen artean aurkitzen direlarik ‘Alma de blues’, ‘Cómo hemos cambiado’ edo ‘Mi pequeño tesoro’ arrakastak. Eta 2008an, bere bakarkako lehen lan diskografikoa argitaratu zuen, ‘La Felicidad’. Iazko ekainean ‘Dos gardenias’ lanarekin argitara agertu zen. Bertan Chano Domínguez, Joshua Edelman eta Iván González “Melón” piano joleekin, Perico Sambeat saxojolearekin eta Yelsy Heredia kontrabaxuarekin lan egiten du musika latinoko abesti herrikoien jazz bertsioak interpretatzeko, adibidez, Armando Manzaneroren ‘Esperaré’, Violeta Parraren ‘Gracias a la vida’, Osvaldo Farrésen ‘Toda una vida’, Juanesen ‘A Dios le pido’ edo Maná taldearen ‘Vivir sin aire’, besteak beste. Lan hau azaroan kaleratu zen berriro ere DVD batekin, uda berean San Javier (Murtzia) Jazz Jaialdiko zuzeneko emanaldiarekin batera.

PRENTSA OHARRA SOLE GIMÉNEZ IZANGO DA PROTAGONISTA … · Antonio Carlos Jobimen ‘Aguas de marzo’ edo Moises Simonsen ‘El manisero’ kantuak interpretatiuko ditu, azken lanekoak

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PRENTSA OHARRA SOLE GIMÉNEZ IZANGO DA PROTAGONISTA … · Antonio Carlos Jobimen ‘Aguas de marzo’ edo Moises Simonsen ‘El manisero’ kantuak interpretatiuko ditu, azken lanekoak

PRENTSA OHARRA

SOLE GIMÉNEZ IZANGO DA PROTAGONISTA BILBOKO UDAL BANDAREKIN BATERA ASTE NAGUSIAN ABANDOIBARRAKO ZABALGUNEAN ESKAINIKO DUEN KONTZERTUAN • Valentziar abeslariak eta Bilbotar taldeak bolero klasikoak interpretatuko

dituzte, bossa nova edo swing doinuak ‘Dos gardenias’, ‘Aguas de marzo’ edo ‘Night and day’ besteak beste

• Kontzertua, jazz telde batek ere parte hartuko duelarik, aire librean 23:30etan izango da

• Gainera Aste Nagusian zehar Bandak egunero emango ditu kontzertuak,

igandea 22 eta 29 bitartean Areatzako kioskoan (12:00etan) eta Vista Alegre zezen plazako korridak ere alaituko ditu 18:00etatik aurrera.

Bilbon, 2010eko abuztuak 18 – Bilboko Udal Musika Bandak Aste Nagusian Sole Giménezen ahotsaz gozatzeko aukera eskainiko die bilbotarrei berriro ere, ‘Dos gardenias’ edo ‘Aguas de marzo’ klasikoen interpretazioarekin. Emanaldian, Rafael Sanz-Esperten zuzendaritzapean arituko da Banda eta Valentziar abeslaria jazz zazpikote baten laguntzarekin arituko da. Kontzertua, DATORREN ASTEAZKENA 25ean izango da, 23:30etan Abandoibarran.

Presuntos Implicados taldeko ahotsa izandakoak, Euskalduna Jauregian Bilboko Bandarekin neguko denboraldian eskainitako kontzertua errepikatuko du, Bandaren denboraldi honetako arrakastarik handiena. Mila pertsonatik gora izan ziren kontzertu honetan Soledad Giménezek 2009an kaleratutako `Dos gardenias´ bere azken diskoko abestiak entzuten, Latin Jazzarekiko duen zaletasuna erakusten duena. Isolina Carrilloren ‘Dos gardenias’, Antonio Carlos Jobimen ‘Aguas de marzo’ edo Moises Simonsen ‘El manisero’ kantuak interpretatiuko ditu, azken lanekoak hirurak eta baita ere, okasiorako eta kolaborazio berezi honetarako bereziki moldatutako swing klasikoko Cole Porterren ‘Night and day’, George e Ira Gershwinen ‘The man I love’ edo eta Isham Jonesen ‘It had to be you’ abestiak gozatzeko aukera izango du publikoak.

Espainiar musikako ahotsik onenetarikoa

Soledad Giménezek, Juan Luis bere anaiekin eta Nacho Mañórekin batera, Presuntos Implicados taldea sortu zuen 80.hamarkadako azkenetan. 23 urtez izan zen bera taldeko ahots bakarlaria eta talde honetan aritu izanak eman zion espainiar musikako ahotsik onenetakoaren errekonozimendua. Hamar disko grabatu zituen talde honekin, hauen artean aurkitzen direlarik ‘Alma de blues’, ‘Cómo hemos cambiado’ edo ‘Mi pequeño tesoro’ arrakastak. Eta 2008an, bere bakarkako lehen lan diskografikoa argitaratu zuen, ‘La Felicidad’.

Iazko ekainean ‘Dos gardenias’ lanarekin argitara agertu zen. Bertan Chano Domínguez, Joshua Edelman eta Iván González “Melón” piano joleekin, Perico Sambeat saxojolearekin eta Yelsy Heredia kontrabaxuarekin lan egiten du musika latinoko abesti herrikoien jazz bertsioak interpretatzeko, adibidez, Armando Manzaneroren ‘Esperaré’, Violeta Parraren ‘Gracias a la vida’, Osvaldo Farrésen ‘Toda una vida’, Juanesen ‘A Dios le pido’ edo Maná taldearen ‘Vivir sin aire’, besteak beste. Lan hau azaroan kaleratu zen berriro ere DVD batekin, uda berean San Javier (Murtzia) Jazz Jaialdiko zuzeneko emanaldiarekin batera.

Page 2: PRENTSA OHARRA SOLE GIMÉNEZ IZANGO DA PROTAGONISTA … · Antonio Carlos Jobimen ‘Aguas de marzo’ edo Moises Simonsen ‘El manisero’ kantuak interpretatiuko ditu, azken lanekoak

Moldaketak eta jazz seikotea

Asteazkeneko kontzertu honetan entzungo diren abesti guztien moldaketak Jesús Santandreu konposatzaile eta saxojole prestigiotsuak egin ditu, Bilbotar Bandarekin harreman estua duena. Rafael Sanz-Espertek zuzentzen duen taldeak, bere lan batzuk estreinatu ditu bai Bilbon (‘La noche de Brahma’ pasa den hilabetean), bai beste auditorioetan ere (‘El velo de Isis’ Tenerifen). Bandak gainera, bere laguntza izan du hainbat kontzertuetan moldatzaile eta konposatzaile bezala. Zé Eduardo, Nelson Cascais eta Perico Sambeat musikariak dira bere kolaborazioak izan dituzten musikari batzuk, izan ere ‘Dos gardenias’ diskoan parte hartzen duen saxofoi bat.

Musikarien artean Santandreu bera izango da saxu altua jotzen. Jazz seikote hau, David Pastor (tronpeta), Albert Palau (pianoa), Juanjo Garcerá (bateria), Pablo Arrieta (gitarra) eta Ramón Cardo (saxofoi altua) musikariz osatzen da.

Kontzertuko bigarren atala

Kontzertuko programako bigarren atalean, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara Bandak Nino Rotaren `El padrino’ filmeko banda doinua, John Kanderren ‘New York, New York’, Seymour Simons eta Gerald Marksen ‘All of me’ , Albert Gamseen ‘Hava magila’, Nikoláy Rimsky-Kórsakoven ‘Song of India’ eta ‘Song of the Volga boatmen’ errusiar abesti herrikoia interpretatuko ditu.

Kolaborazio honekin Bilboko Udal Musika Bandak ez du bakarrik erakutsi nahi artista gonbidatu ezberdinek eta musika proposamen ezberdinek lekua duten errepertorio zabal eta berritzaile bat publikoari eskaintzeko duen interesa, baita ere uriko gizarte bizitzan partehartze aktiboa izatea eta bilbotarrekin batera euren ospakizun guztietan parte hartzeko duen interesa erakutsi nahi du.

Bilboko Udal Musika Banda eta Txistularien Udal Banda Aste Nagusian

Sole Giménezekin Udal Musika Bandak emango duen kontzertu hau ez da izango Aste Nagusian eskainiko duen bakarra. Urtero bezala, taldea bere eguneroko hitzorduan Areatzako Kioskoan izango da 12:00etan eta Vista Alegre zezen plazako korrida orokorrak ere alaituko ditu 18:00etatik aurrera. 22tik 29ra bitartean izango diren emankizun hauetan, Rafael Sanz-Espert Zuzendari Titularraren aginduetara zein Iñaki Urkizu Zuzendariorde Titularraren aginduetara arituko da Banda. Bestalde, Udal Txistularien Bandak, Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, ohiko txistu alardea eskainiko du IGANDEA 29an, Aste Nagusiko azken egunean, Plaza Berrian. Bilbotar Taldearekin batera Euskal Herriko Txistulariak, San Antón Abesbatza, Bizkaiko Gaiteroak, Metal Boskotea, Elur Arrieta eta Iñaki Telleria perkusiojoleak, Xabier Madina abeslaria, Xabi Zabala eskusoinua, Ritxi Salaberria baxua eta Iñigo Eskubi gitarrajolea arituko dira bertan. Bilboko Udal Musika Banda eta Udal Txistularien Banda egun BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean daude, Musika Eskola bezala. Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua - Aste Nagusia 2010 Eguna: 2010eko abuztuak 25 Ordua: 23:30etan Tokia: Abandoibarra

Page 3: PRENTSA OHARRA SOLE GIMÉNEZ IZANGO DA PROTAGONISTA … · Antonio Carlos Jobimen ‘Aguas de marzo’ edo Moises Simonsen ‘El manisero’ kantuak interpretatiuko ditu, azken lanekoak

EGITARAUA

‘DOS GARDENIAS’ - Isolina Carrillo ‘NIGHT AND DAY’ - Cole Poter ‘AGUAS DE MARZO’ - Antonio Carlos Jobim ‘IT HAD TO BE YOU’ - Isham Jones ‘THE MAN I LOVE’ - George & Ira Gershwin ‘EL MANISERO’ - Moises Simons ‘AS TIME GOES BY’ - Herman Huppeld ‘SING, SING, SING’ - Louis Prima ‘THE GODFATHER’ - Nino Rota ‘THE PINK PANTHER’ - Henry Mancini ‘NEW YORK, NEW YORK’ - John Kander ‘ALL OF ME’ - Seymour Simons & Gerald Marks ‘SONG OF INDIA’ - Nikolay Rimsky-Korsakov ‘SONG OF THE VOLGA BOATMEN’ – Errusiar tradizionala ‘CARAVAN’ - Juan Tizol ‘HAVA NAGILA’ - Albert Gamse

Informazio gehiago Komunikabideentzako: PRENTSA-BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81–3. solairua 9 - 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]