16
PRiNCtPE VftNA' SUPLEMENTO MENSUAL DE LA REVISTA, DESTINADO AL FOMENTO DEL VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Franqueo concertado N.° clasificador 34/60 Delegado para el Suplemento en euskera MARCELINO GARDE Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de la Revista VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO GERTAERAK ETA GERTAERA ANTZEKO IPUIAK Ipuiak eta alegiak, egia esateko, aior emankorraren antzekoak dirá. Eía euska!dunak gogotsu landu izan du alor au, euskal-senaren aziak bertan erein eta zainduz. ípui eta aíegien soroak eman du lore apaiñik eta ale ederrik aski. Or ditugu, ain zuzen, Azkue, Ba- randiaran ta Lekuona jaunek biídu- tako sorta bikaiñak, gure-gure lo- rez osotuak. Grezitar eta Erromatarren ipuiak ere landu izan ditugu euskaldunok. Adibidez, or dugu eredu txaloga- rria: Iturriaga'tar Agustin Paskua!, Ernani'ko seme apaiz eta euskal irakasle ezaguna. Abere jakintsuak agertzen dirá ipuietako giro garbian bizi dirala, ta aldi berean gizakion jokabide naastuen antzera mintzo zaizki- gula. Gizakion izaera ez da aldakorra, beti berdintsu irauten diguna da, naiz ingurua ta giroa aldatu. Jan- tzi berriak, itxura apaiñak, azal ederra, itxura berriko jokabideak, ori bai; baiñan, tamalez, barnean leengo izaerak jarraitzen du: beti zauritua, beti eri, beti gaixo. Gauzak argi ta garbi agertzen dirá ipuietan, erri-jakintzaren argi- ra: abereen itzak eta jokabideak, gizakion ixpillu biurturik dirá. Orra or aldamenean «Otsoa ta Arkumea», ipui mamitsua. Zer era- ITURRfÁGAJ . - - : : : - - : : ; bal | erreka batera, ..ejprritu xalako lira edatera. Irteíen da olso bal ff aurreko menditik, f ¡ññzmi zalo edaten;.|" garaíko aldetik,. :^iff zegoan íxíí a&ko ibüfzen gera a'akoera billa. . Ásien zato otsoa : oluka es&ten: <MuM, zertan arl . ur guztia loí —«Jauna, éío naita ere, urik ezin 'zlkln nezake ^ nik beko aldeftk; ikus beza berorrek, baldin ba'du gura, or gollik emen berá datorrela kusten digu ipuiak? Gaur moda- -modan dagon zerbait. Apal-apa! esanera makurtzen ez daña, artaldeko arditxo ez daña, ezetz esaten ausartzen daña, erru- karria! Orrelakoa zapaldu ta oin- peratu aal izateko, zer egin? Otsoak arkumea bezala, zirikatu, larritu-erazi, garraxiak atera-erazi, gero garraxi egin dualako, esku garbiz zigortzeko. Arkumetxoa berandu dator, leer- turik, bakar, egarriz itotzen. Apal eta ixilik dator, ez du ¡ñor mintzen, ur garbia edan nai du ta pakean bizi... Baiña orra Otso jauna, sendo ta indartsu, arkumetxoa jateko go- —«Ala dek, cSío ? baña . oraintxe uñe hí ¿-> zikindu Man arras •••••••••,•• ora emen niri»- " : VQ Izan i b"áMÍn :: 'orain uñe bi sz ba'nintzan Jalo?». ?&r%x : :: . —«Arrazoi •-d!o erantzunen; craititxe asitzen 'kcntuan erorten; 'ire ana!a uen, S;.^;k bai, ire anaia; •S'Ç-" proitzen naSc nS zala ura iaia». .—«Ez da, dio orrelako gauzik; "'' : ez del, ¡&ur\B> nik izan anasrlk». amak orrela^:.;^; h&ar zisn izan» ^t':: •^r&rúzumz, otsoa yS. lasterka asi zan *': í>fldotsaren ondoiik, la naí zuen egin milla puska gaisoa fau letagiñakin- seti. Eta ez dago bakarrik: atzean ditu lagunak; garbiro usmatzen da atzean duela otsotaldea. Arkumetxo, alperrik dituk iré arrazoi garbiak. Edan ezak eta ja- rrai ixilik. Iré alde mintzo duk Una- muno: «Zaunkaz ari dirala? Bidean aurrera goazen ezaugarria duk». Baiñan, kontuz! Eri izan aurretik, kontuak atera. Ez joan, otoi, edo- zein medikurengana. Bestela, bi- zia zaintzeko den Hipokrate'ren jarraitzailleak iré eriotz-agiria ida- tzi ba'leza ere. Guzioi, berriz, onu- ragarriago Luka mediku Ebanjela- riaren agindua: «Sendatzalea, zere burua senda zazu!».

PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

PRiNCtPEVftNA'

SUPLEMENTOMENSUAL DELA REVISTA,D E S T I N A D OAL FOMENTODEL VASCUENCE

DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA

Franqueo concertado

N.° clasificador 34/60

Delegado para el Suplementoen euskera

MARCELINO GARDEXl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb.

Director de la Inst. "Príncipe de Viana"y de la Revista

VICENTE GALBETE

T>TSOA TATIRKUMEAIPÜÍ ANTZEKO GERTAERAK

ETAGERTAERA ANTZEKO IPUIAKIpuiak eta alegiak, egia esateko,

aior emankorraren antzekoak dirá.Eía euska!dunak gogotsu landuizan du alor au, euskal-senarenaziak bertan erein eta zainduz.

ípui eta aíegien soroak eman dulore apaiñik eta ale ederrik aski.Or ditugu, ain zuzen, Azkue, Ba-randiaran ta Lekuona jaunek biídu-tako sorta bikaiñak, gure-gure lo-rez osotuak.

Grezitar eta Erromatarren ipuiakere landu izan ditugu euskaldunok.Adibidez, or dugu eredu txaloga-rria: Iturriaga'tar Agustin Paskua!,Ernani'ko seme apaiz eta euskalirakasle ezaguna.

Abere jakintsuak agertzen diráipuietako giro garbian bizi dirala,ta aldi berean gizakion jokabidenaastuen antzera mintzo zaizki-gula.

Gizakion izaera ez da aldakorra,beti berdintsu irauten diguna da,naiz ingurua ta giroa aldatu. Jan-tzi berriak, itxura apaiñak, azalederra, itxura berriko jokabideak,ori bai; baiñan, tamalez, barneanleengo izaerak jarraitzen du: betizauritua, beti eri, beti gaixo.

Gauzak argi ta garbi agertzendirá ipuietan, erri-jakintzaren argi-ra: abereen itzak eta jokabideak,gizakion ixpillu biurturik dirá.

Orra or aldamenean «Otsoa taArkumea», ipui mamitsua. Zer era-

ITURRfÁGAJ. - • - : • • : : • : : - - • : : ;

bal |erreka batera,..ejprritu xalakolira edatera.Irteíen da olso bal ffaurreko menditik, f¡ññzmi zalo edaten;.|"garaíko aldetik,.:^iff

zegoan íxíí

a&ko ibüfzen geraa'akoera billa. .Ásien zato otsoa :

oluka es&ten:—<MuM, zertan arl .ur guztia loí

—«Jauna, éíonaita ere, urik •ezin 'zlkln nezake ^nik beko aldeftk;ikus beza berorrek,baldin ba'du gura,or gollik emen berádatorrela

kusten digu ipuiak? Gaur moda--modan dagon zerbait.

Apal-apa! esanera makurtzen ezdaña, artaldeko arditxo ez daña,ezetz esaten ausartzen daña, erru-karria! Orrelakoa zapaldu ta oin-peratu aal izateko, zer egin?Otsoak arkumea bezala, zirikatu,larritu-erazi, garraxiak atera-erazi,gero garraxi egin dualako, eskugarbiz zigortzeko.

Arkumetxoa berandu dator, leer-turik, bakar, egarriz itotzen. Apaleta ixilik dator, ez du ¡ñor mintzen,ur garbia edan nai du ta pakeanbizi...

Baiña orra Otso jauna, sendota indartsu, arkumetxoa jateko go-

—«Ala dek, cSío? baña. oraintxe uñe hí ¿->z i k i n d u Man a r r a s •••••••••,••

ora emen niri»- " :VQIzan i

b"áMÍn::'orain uñe bisz ba'nintzan Jalo?».

?&r%x :::.

—«Arrazoi•-d!o erantzunen;craititxe asitzen'kcntuan erorten;'ire ana!a uen, S;.^;kbai, ire anaia; •S'Ç-"proitzen naSc nS zala

ura iaia».

.—«Ez da, dioorrelako gauzik; "'':

ez del, ¡&ur\B> nik izananasrlk».

amak orrela^:.;^;h&ar zisn izan» ^t'::

•^r&rúzumz, otsoa yS.lasterka asi zan *':í>fldotsaren ondoiik,la naí zuen eginmilla puska gaisoafau letagiñakin-

seti. Eta ez dago bakarrik: atzeanditu lagunak; garbiro usmatzen daatzean duela otsotaldea.

Arkumetxo, alperrik dituk iréarrazoi garbiak. Edan ezak eta ja-rrai ixilik. Iré alde mintzo duk Una-muno: «Zaunkaz ari dirala? Bideanaurrera goazen ezaugarria duk».

Baiñan, kontuz! Eri izan aurretik,kontuak atera. Ez joan, otoi, edo-zein medikurengana. Bestela, bi-zia zaintzeko den Hipokrate'renjarraitzailleak iré eriotz-agiria ida-tzi ba'leza ere. Guzioi, berriz, onu-ragarriago Luka mediku Ebanjela-riaren agindua: «Sendatzalea, zereburua senda zazu!».

Page 2: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

ÑAPAR DIPUTAZIOAKAMAIUR'KO

OROITARRIAREN ALDEBaztan'go Maia irían, «Amaiur'ko Oroi-

tarria» berríro jaso leen zituen kondizio-netan gel dadin, aurreko teknika-proiektubat egin dadilla agindu du Nafarroa'koForudun Diputazíoak.

Arras pozgarri izan da Nafar AldundlakAmaiur'i buruz artutako erabakia. NafarErresumaren askatasuna zaintzearren erío-tzaraiño jokatu zuten nafartarren omenezoroigallu tinko berri bat eraikitzea du

EUSKALERRIKO LEIOA

amets askok Nafarroa'n. Baztandar gaztekJo zuten leen oiua. Eta Diputazioa ere as-mo eder orlan dago.

Amaiur'ko ongi merezia dute gure Erria-ren omena.

EUSKALTZAINDIAREAL ACADEMIA DE LA LENGUA VASCA

iRAILLAREN BATZARREAIrailaren 24ean Euskaltzaindiak hileroko bere batzarre arrunta egin zuen Do-

nostian, Gipuzkoako Diputazioaren jauregian.Lehenik, Lafitte euskaltzain jaunak txosten bat aurkeztu zuen Heleta-ko hiz-

keran erabiltzen diren berezitasun batzuei buruz.Har-emanetako arazoen artean hunako puntúa hauk ukitu ziren:—«Educación y Ciencia»'ko Ministergoa liburuska bat argitaratzera doa, Eus-

kaltzaindiak euskeraz eta erderaz prestatua, gure elkargoari buruz: hunen sorre-ra, kondaira, lanak, Arautegia, Erregeren onartzea, eta abar.

—Euskaitzaindiari zenbait udaletxek emandako laguntzaren berri eman zen.Huna hemen udaletxeon izenak: Iruinea, Barakaldo, Tolosa, Zaldibar eta Beasain.

—Caracas-ko Euskera Lagunen Elkarteak antoiatzen duen «Andima Ibinaga-beitia» Sarirako epai mahaia izendatu zen.

—«Colegio de Arquitectos Vasco-Navarro» delakoaran proposamena onartzenda etxegintza hiztegiari buruz. Zumalabe jaunak, batzorde baten laguntzaz, osoaurreraturik dauka hitz-biltze lana. Orain «Colegio de Arquitectos» horrek, Elhuiartaldeak eta Euskaltzaindiak lan hau bururatzeko bidea bilatu behar dute.

— J . M. Satrustegi euskaltzainak Iruineko udaletxeak euskerari laguntzeko di-tuen asmoak agertzen ditu. Beste gauzen artean, hiriak ikastola bat jarri nahi du.

—Donostiako Udaletxearen idazki bat irakurri zen, hunako berri hau emanez:euskera irakasteko zentru bat jarri déla eta hartarako Euskaitzaindiari argibideakeskatuaz.

J. L Lizundia, Herri izendegiko batzordearen idazkariak, goizeko lan-bilkura-ren berri eman zuen. Goizeko bilkura horretan Lea-artibai eta Deba-harro behealdeko herri izenak aztertu eta onartu ziren. Astirik egon ez zelako, Araba etaNafarroako izen mordoa beste egunen batean aztertzeko gelditu zen. Kontu ema-te hunetan batzordeko buru den L. Mitxelena eta Arabako ordezkari den E. Knorrjaunek ere parte hartu zuten. Batzordeak Herri izendegiko lan hau bururatzenduen bitartean, herri izenei buruz xehetasunak nahi dituztenek Euskaltzaindiaklau hiriburuetan dituen bulegoetara jo dezakete.

Azkenik, A. Zatarain euskaltzain laguntzaileak txosten bat irakurri zuen hikakoaditzaren bigarren pertsonako adizkietan azaltzen den h-ari buruz.

URRIAREN BATZARREAKEuskaltzaindiak joan den urriko azken ostiralean lau bilkura egin zituen.Lehenbizikoan Zuzendaritzako karguak berritzeko bozketa egin zen. Lehengo

kargudun berberak hautatuak gertatu ziren: L Villasante, buru; J. Haritschelhar,buru orde; J. San Martin, idazkari; E. Erkiaga, diruzain.

Bigarren bilkura, euskeraren batasunari buruz hartu den gutun-eskaria azter-tzeko izan zen. Bai gutun hau berau, eta bai beronen inguruan Aita Villasanteketa Irigoien jaunak bidalitako lanak ere aztertu ziren.

Arratsaldeko lauretan izan zen hirugarren bilkura, batzarre arrunta, alegia.«B. Garitaonaindia» antzerki saria, Euskaltzaindiak eratua eta Bizkaiko Aurrez-

k¡ Kutxak 100.000 pezetaz ordaindua, epaitua jzan da. «Urrutiko intxaurrak» ize-neko lana gertatu da ¡rabazle. Beronen egillea: Xefe Balerdi. Baita ere epaitu da«Andima Ibinagabeitia Saria». B¡ irabazle: J. Azurmendi eta A. Eguzkitza.

Gipuzkoako Diputazioak jakin arazten du euskeraren katedra jartzea erabaklduela E. G. B.'ko Irakasle eskolan; Euskaltzaindiaren laguntza eskatzen du.

Gerediaga Elkarteak, euskal liburu eta diskoen Azoka déla eta, gomit egitendio Euskaitzaindiari Durangon egingo diren zenbait ekitalditara joan dadin.

Diru gora-beheren berri eman zuen Zearreta euskaltzain laguntzaileak.Satrustegi euskaltzainak euskal Izendegi berriaren aitzin asmoa aurkeztu zuen,

eta batzorde bat izendatu zen berari lan huntan lagun diezazion.Azaroaren 7an Benafarroako Urepelen Xalbador bertsolariari egingo zaion

omenaldiaren berriak eman ziren.José Antonio Retolaza jaun euskaltzain laguntzaileak bere lehen txostena ira-

kurri zuen. Gaia: «Ume euskaldunen alfabetatzea». «Kili-Kili» izeneko erakundea-ren bidez jaun hunek egindako lan gaitza garbi ikusi zen txosten huntan.

A. Irigoien euskaltzainak beste txosten bat egin zuen Oinatin agertu berri deneuskal testu zahar baten inguruan. Testu zahar hau XV. mendekoa bidé da.

Azkenik, Diputazioaren jauregiko sala apain nagusian eguneko laugarren bi-lera egin zen, hots: Euskal Hiztegi Enziklopediko eta Arau Emaileari buruzkoa.

Ondoren Mitxelena ¡aunaren eskutitz bat irakurri zen...(Euskaltzaindiak emandako Aginaren laburpena)

«MUERA EL SEPARATISMO!»Aurrez-aurre duzun eta «Goiz-Argi» as-

tekariak kaleratu berria duen azal onekikara sartu du Euskalerrian. Azalak baiñoere areago, barneko mamiak.

«Goiz-Argi»'k dionez (76-X-30), «errazulertzekoa da, euskaldunak eta anti-eus-kaldunak separatismua osoro ta betikogaitzesten —zearo elkarren aurkako zioeneragiñez dalarik ere— orain-aldian biakbat-batera etortzea».

Zenbaitek «Koroiaren ekintzetan euskal-dunek laguntza txaíogarria jarri zutela»,aitortzen du. «Baiña ez dirá oartu... el-kartasunezko ekintza aiek... Fueruen bi-dez zeramaten elkar-bizitzaren frutu zi-rala».

Beste askorentzat, ordea, bietako batekitun-itza Janez eta indarraren eragiñez,euskal bizi-bideak buru-jabetasunean zuenberezétasuna austea deitoragarri gertatuda, Fueruak Euskaierriari kentzeaz, gureErriaren barne-batasuna ere urratu eginbait-da. Or ditugu lekuko Euskalerria'k«eun urteren buruan jasan izan dituenanaiarteko iru guda».

Ez da, beraz, batere arritzeko zenbai-tek «separatismu» naasgarri orren aurkagarraxia ateratzea.

EUSKAL PASTORALGINTZAIrailla'ren azken egunetan Deustu'ko

Unibertsitatean, batzarre bat izan zen.Euskal eliz-barrutietako apaizek pastoral--gintzan jarraituko dituzten baterako bi-deak urratzeko asmotan egiña.

Bere semeek gaur egun bizi dituztengira-errealitate eta kezkak ezin ditekeatzendu eta baztertu Elizak.

Euskal kristauak, denok dakigunez, Ka-lagurri'ko, Burgos'ko ta Bordele'ko apez-pikuen agintepean egon dirá. Noizko be-teko arako: «artzai bat, artalde bakarra»?

2 — PRINCIPE DE VIANA

Page 3: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

MAO'REN ONDOREN ZER?

MAO zena, Txina ta Komunismoa bide berritik eraman dituena

Mao Tse-Tung il da! Berri onen latzak Txina osoadardarazi du; Txina, Txina inguru eta mundu zabala erebai. Ez da Txina errian iñoiz ere gertatu izan orrenbes-

teko garrantzirik ukan duen eriotzarik: 1976'gn. urtea,Irailla'ren 9'garrena!

Txina'ko kondairan, urte eta aro-mugarri bezala na-fa armenduk dira gaurdanik, noski.

Sendi batean guraso bakarra iltzen danean bezalatsubillakatu da Txina. Erri gurasoa galdu du Txina'k. Ume-zurtz, beraz?

Ez du luzaroan iraungo errizurtz. Aurki sortuko zaioTxina'ri Mao-ordekorik.

Mao'ren gorputzilla artean bero zelarik asía da zen-bait mao-gai Mao'k utzi gidaritza kirtenetik arrapatunaiean. Mao il orduko —edo, egiago noski, il aurretikasita— zenbaitek irrikatzen zuen aren oiñordekotza. Ainzuzen, teillatupe berean zuen agureak abagune orren zaizegoenik: Chiang Ching bere laugarren emaztea, alegia.

Etzen, alare, bakarrik; inguru-minguru zuen bestezenbait arrano beltz beren txanda zai. Usteak, ordea,erdi-ustel gertatu zaizkio. Hua Kuo Feng dugu lemazaineta gidaritzan aitzindari altxa dena; oraingoz beintzat.Gerora... geroak erranen, noski.

Mao'ren lana, bestalde, arras izugarria izan denik ezinuka iñork. Txina'k antziñate batetik mugazai dituen arre-si luze-lodi irmoak baiño ere areago nabarmenduko da,kondairan zear, Mao'ren ekin-egiñaren aundia.

Nolatan egin aal ukan duen, berriz, lur-jota zegoenolako erri aundi zab alaren gorputzarra zutikatu eta ibi-llian jartzea? Zutikatu, noski, baiña gorputzar orrek zuenzenbait atal ebaki eta errotik brast kendurik, edo-ta lotueta kateaturik. Zenbat txinar gorputzil Txina Berri orrenoiñarri?

Nolaz aska daiteke erri bat, askatasuna zapaldurik?Oar, irakurle, Virgilius'ek idatzirik utzi zuenari:«Ezin askatasunik sal, urre ororen truk ere».

ASTEA

AUZALAN JARRAIGARRIAGARES EDO

PUENTE LA REINA ERR!AN

«Auzalan» delakoa Nafarroa guzsananitz erroturik euskai erakunde edo oitu-ra zaarrenetakoa dugu. Ñapar Adminis-trazio Araudiko 587'gn. artikuluak dioe-nez: «erriaren alde urtean sei egunekolan ordaindu-gabea egitera bear ditakeAiuntamentuak bertako erritarrak».

Gares'ko erriak geiago egin du; laneder bat aurrera eramateko deiari baiezkata gogatsu erantzun dio.

Urrilla'ren 10'ean, igandez, inauguratuzulen Plaza Nagusia. Alkateak azaldu zuenlan orren oroitarria:

Enparantza au, «auzalan» zabalezGares'ko adiskide ta semeekberriztatu ta arriztatu zuten.

1976-ko Iraüla.

Lan au 10 milloi inguru koskatuko zen;erabillitako gaiak 2 milloi ere ez dira kos-ta izan; 8 milloien aldea, beraz, bertakoume, zaar eta gizonezkoek sartu dituzten40.000 lan-ordu or kontatzekoak. Ta or Su-me rotan naasi ezin daitekena: zera, Ga-res'ko erriak erakutsi duen lan-gogoa, Na-farroa'n orren sakon sustraitua dagon au-zalanaren, euskai erakunde edo oitura ba-ten fruitu eldua.

MUNDUKO KANONIKLEGEDI ISI-GN. BATZARREA

Urriüa'ren 10'etik 20'ra bitartean, Nafa-rroa'ko Unibertsitatean, Nazio-arteko Kano-nik Legedi Ill-gn. Batzarrea burutu da.

Ogeitabost naziotatik bilduriko 400'dikgora goi-irakasleak jardun dute lan da lanazterketa saillean. Gaur-egun garrantz.iaundia duen zenbait gaiez aritu ere. Ezdugu aaztu bear Eli.z Legediaren Bildumaera-berritzen diardutela oraintxe berton.

1973'gnz. Milan'en burutu aurreko Ba-tzarrean urrengo bilkura Iruña'n egiteaerabaki zen, Kanonik Araudi jakintza sai-llari buruz oso argi ari den Unibertsitatebat Nafarroa'k duelakoz. Baita, gaiñera,Nafarroa XVI-gn. mendean eliz legelaririkjakintsuen eta aipatuena izan zen MartinAzpilkueta jaunaren sorterria delako ere.

Edonork dakiena da «Doctor Navarras»goraipatuak, bere bizialdi luze eta osoanbarrena (94 urtez II zen), Nafarroa'ren al-de bizkor jokatu zuela, bere Aberri Nafa-rroa beti ere buruaren jabe eta iñongolotura eta uztarririk gabe ikusi nai zuela.

Orregatik bidé zeorkion Felipe Bigarre-naren ezin-ikusia eta etengabeko azpi-era-so mingarria. Ain zuzen, orduko zenbaitAita Santuk Azpilkueta Kardenal egitea naiizanik ere, Felipe Erregeren trabak ertsizulen Azpilkueta'ren kardenalgorako bi-dea.

Nazioarteko Eliz Legediaren III Batzarre-koek Barasoain errian, Azpilkueta'ren orne-nez oroitarri bat utzi dute.

Ospakizun ontan leenik mintzo zena,García Barberena Salamanca'ko Unibertsi-tatean irakasle den nafar eliz legelarja;urrena, nazioarteko Kanonist Elkartearenburu den D'Avack jauna. Baita ere itzeginzuen Barasoain'go Alkate Lezaun jaunaketa Iturralde Aldun batzarkide jaunak, Me-rindade artako Diputadu Visus jauna erebertan zelarik.

Martin de Azpilkueta jaio zen Barasoainerriko Jauregia

PRINCIPE DE VIANA — 3

Page 4: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

ARABAR MUTIKO - NESKATILLAK ERRIOXA ALDERAAurtengo uda-ibillaldian Errioxa aldera

jo dute Aramaio'ko «Kili-Kili»'tar mutiko--neskatillek.

«Kili-Kili» aur-aldizkarian maiz ikusi izanditugu Ararnaio'ko aurren idaz-Iantxoak;Araba'ko lurralderik euskaldunena izakjAramaio.

Udako txangoa, beraz, Errioxa'ra: Eus-kalerri'tik Euskalerri'ra bezalatsu.

La Calzada, San Millan'go Monastegia,Bertzeo erria, Naxera ta beste zenbaiterrialde eder eta bitxi ikusi aal izan dute.

Pozgarri, aur euskaldunarj Errioxa'ra-tzea.

Jakiña danez, Errioxa'ko liburu zaarrene-tan di.tu euskarak leen idatz-urrats etaerroak. Ango zenbajt jnguru eta toki-ize-nek euskaraz dagite oraindik ere. Errio-xa'n datzate, bestalde, Nafarroa zaarrekoErrege-illobiak.

Errioxa bide zen euskal aitonaren «zor-tzigarren alaba», Nafarroa aundiaren ba-besean bizi izan zen eskualde euskal-duna.

EUSKALDUNAREN IZAERAEuskalduna beti zintzoa, beti leíala izan oi da. Bai norberaren gau-

zetan, bai besteenganako gauzetan ere. Euskalduna ezta beñere alpe-rra izan; beti langillea. Ez besteen aurrean bakarrik, baita bakarrik da-gonean ere. Euskalduna bere gain artzen dituen eginbearretan lepaldunda. Badaki zer egin bear duan, eta artan saiatzen da. Ez du beñereuko egiten. Euskalduna osoa da, ez ustela. Ipar-Ameriketako agintarita artaldunek oso ondo ezagutzen dute euskaldun izaera ta zintzoera,artzaitzarako botez ere euskal artzaiak eskatzen dituztenean. Naiz men-di ta zelaietan bakarrik egon artzaintzan euskal gizonen bat, euskal ar-tzaia, badakite bere artaldeak artzaiarenak ba'lira bezelaxe zaindukodituela. Ortan ez dauka zalantzarik. Euskaldunak izen aundia du Ipar--Ameriketan; ustela ba'litz, ez luke iñork nai izango, ez luke deituko.

Zenbat aldiz entzun izan oi dut: «Euskalduna ez da agerkaia; ba-kartia da. Baña bein uste ona artu ez-gero, ez duzu adiskide obeagorikbizitza guztirako». Eta egia da benetan.

Eta ala izanik euskalduna, ala nai ditu izatea besteak ere. Ez dueroaten jende alperra, jende ustela. Euskaldunak ez du itza besterikbear. Naiko du itz ernatea. Euskalerrietako merkatuetan egunero gertadaña da. Badira bi baserritar bei edo beorren bat sal-eroste artu-ema-netan. Soka-tiran bezala ikusiko ditugu, batek alde batera, besteak bes-tera: «Ainbeste diru eskatzen dut». «Ainbeste diru emalen dizut». Etaabar. Eroslea, nai ez luken antza agertuz, aldentzen da piska bat, bañaberriz itzultzen da beiagana, ederra, bularpezaintsua, isats mea ta erra-pe onekoa dalakoz. Atsegin zaio beia. Eta diotsa bere baitarako: «Etanik utzi eta besteren batek eramaten baditP». Eta zearka-zearka, beialdera bueltatxo bat ematen du. Azkenerako, dio saltzalleari: «Azke-nez, ainbeste diru ematen dizut. Ondo al zaizu?». Sal-neurri batean el-kar gelditzen dirá, eta ez da geiago bear. Ez da bear ingietan (pape-retan) kontratu ta letrak izenpetzea. Itz eman da, eta naikoa da. Esanoi dan bezala, «euskaldun itza da». Geiago ez daiteke esan. Itz emanduan euskaldunak badaki zertara beartu dan. Eta itz emana, kontratubat izenpetzen duanak baño zintzoako beteko du. Ala da euskalduna.

Era berean begiratzen ditu besteen gauzak ere. Eginbearren bate-rako itz ematen ba'du, badaki zer bete bear duan. Eta bai zintzo bete--bearra egin ere. Eta alakoak nai lituzke besteak izan ditezen. Bañazenbat alperkeri ikusten du bere inguruan, zenbat jende ustel, zenbattípula, zenbat fiatu ez daiteken jende, zenbat maltzur!

Baña ez oinpetu, ez zapatu euskalduna, bere nortasuna, bere izaera...Gaiñerakoan lertuko da ta barra-barra, ezker eta eskubi, su ta ke, aurre-ra datorkiona garbituko du. Ontan, Gobernuak begiratu bear luke no-rekin dabillen: ez jende ustelarekin, baizik jende garbiarekin, jendezintzoarekin, jende langillearekin. Eta zaitu, gorde, babestu, zintzota-sun ori.

Eta guk, euskaldunok, zer egin bear dugu? Saiatu, eta guzien gainsendotu ta gorde gure nortasun ta izaera. Nortasun onen oñarria izke-ra da. Izkera galdu ez-gero, guzia ondatu da. Agirían dago. Izkera daguzien lokarri ta uztarri. LIZARRUSTI

II-GN. VIKINGOARN1K IDORO

Bi Vikingo ditugu Marte'n aitzin-dari joanak. Irailla'k 3, eta gau bel-tzaren erdian Marte'ratu da bigarrenVikingo, zeru-tresna bidaria. Marte'noiñak kokatu orduko, inguruetako«martealdeen» leen argazkiak bidal-tzen asi da. Ez da ikustera bakarrikjoana, nonbait, ikusia erakustera erebai, noski. Baita gauza arrigarririkerakutsi ere!

Zenbait jakintsuak Utopia zelaigu-nean ageri diren muiñoak ondar men-diska besterik etzirela uste izanikere, ara non aitzorrotzez jositako ar-kaiiz mendi-baso billakatu dirán.

Arkaitzok zuloz beterik ageri dirá:su-menditzar baten ondorio izaki, no-lanai ere. Baita ere nabari da Mar-te'ren azalean zenbait ildo sakonik;ango lurrikarek utziriko aztarnak?

Argazki asko izan da II Vikingo'killabete bakar baten barman lurreraigorri duana.

Onatx ontaz jakintsuen iritziak:«Benetan arrigarria izan da Vikin-

go bion lana. Marteri buruz geni-tuen zenbait uste oker zuzendu etaaberastea lortu dugu aiei esker.

Marte, izan ere, «iceberg» aundibat bezala dugu, zerualdean dabillenizotz-menditzar bat. Aitzorrotzez jo-sitako azal batek buldurik. Bestalde,Vikingo zeru-tresnok ez digute edo-zertariko biziren aztarren urrienikere idoro eta erakutsi ahal izan».

Gogoan dukezu, noski, erromata-rrek Marte guda sasi-jainko zutena.Izan ere, gudak bizia babestu eta in-dartu ez-baiña errotik ondatu eginoi bai du. Marte'k, beraz, nekez era-kus zezakean biziaren aztarren bizi-rik.

SOLA

Marte: «iceberg» andi bat bezala zeruan

4 _ PRINCIPE DE VIANA

Page 5: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

SOLZHENITSYN NOBEL SARIDUNASolzhenitsyn errusitarra, Nobe! sariduna, Espa-

ñi'ko telebisioan agertu zan Epailla'ren 20'an: Arri-iu-erazi ta dardaratu, ziñez kezkatu-erazi zituan en-tzu!eak. Ez al zirudian Igerle aundi bat, itxuraz etaitzez?

Garrantzi aundiko mezua barreiatu zigun: «Es-pirituaren eia askatasunaren alde borrokatu beardu Sartaldeak».

Tamaiez, berak ezagutzen ez dituan lurraldea taegoera epaitzera eragin zioten. Nobel saridunarenerrua baiño aundiagoa zan, noski, ortara bultzazioten jendeena.

Onela jarraiizen du mezuak: «Ugarte txiki batbesterik ez da demokrazia. Munduaren zatirik aun-diena, jauntxokeria ta diktaduraren azpian dago.Demokrazia eskatzean, aurrez jakin bear da, biarzer gertatuko dan; baiña bai-ta etzi gertatuko danaere jakin bear dugu».

«Egia esan, Errusi osoak urrats edo oinkadaaundia ernan du; baiña 88 milioi lagunen biziakgaldu dira, gosez eta fusillez eta zigorrez. Komunis-mua sartu zanean, erriaren aurkako gudatea asi

zan; eta oraindik ez da bukatu: milloika izan geraespetxeetara sartuak, eta oso gutxi irten gera.

«Errusi'an oso ongi dakigu, askatasunik eza zerdan. Izan ere Estadua da guztien eta dañaren jabebakarra: Zu ez zindezke zeure uritik irten, ez zin-dezke etxez aldatu, lanez aldatu ere ez. Zuk kan-poko izparringirik ez dezakezu erosi, kalean argaz-kirik atera ere ez. Ori daña debekaturik dago.

«Komunisrnoaren menpean egon dana txertuzikutua gelditzen da bizi guztirako.

«Guk jasan dugunaren ondorenak ateratzen ezbaldin ba'ditu Sartaldeak, beranduegi ikasiko duikastekoa.

«Ordu larri ta estuan dago Sartaldea. Baiña, ka-pitalismuaren eta komunismuaren arteko borrokabakarrik ez da guztia. Biak elkarren antzekoak dirá:Sartaldeak ere ondasunak, aurrerapena, mundu on-tako ondasunak nai ditu dañen gaiñetik. Batak etabesteak, biek ukatzen dute giza-gaiñeko zerbaitbikaiñagorik ba-dala. Sartaldean krisis gogorra da-go, espirituak materialkerian erori dirá, sinismen--krisis larria.»

E R R E

ELIZAREN BETIKOTASIINA

Paulo Vl'gna. be re 79 urtekin

Toki guztietan Eliza-Amak da-raman larrialdiaren berri entzutenari gera. Egia da, bai, Eliza kato-likoa astintzen dabiltzala; baiñan,ortatik ondorengo txarrenak etaondamena datorkiola esatea, His-toríale zer erakusten digun ez ja-kitea da.

Ez goaz antziñako gertakarimakurrenak aitatzera. Bakarrik,XVFgarren gizalditik asita, Euro-pa'n jentiltasun eta paganokeríazabaldu ta gaña artzen joan zi-tzaizkiola, bai.

Kristau - fedea zapalduko otezuan zirudian, batik bat Alejan-dro VTgna. León X'gna. ta beste

zenbait Aita Santu izenekoek be-ren bizi-modu okerrez kristauerriari eskandaloa eman zielako.

Zorigaitzez, guztiok dakigu B or-gia, Médicis, Farnesio familietakoAita Santuak beren sasi-seme taillobak kardenal izendatzen zituz-tela. León X'gna., berriz, PedroDoñearen Elizarik aundi ta ede-rrena eraikitzeagatik dirua lotsa-garri eran bildu zuala, ordez in-duljentzi-barkamenak saldurik.

Orrengatik, ez da arritzeko, kin-ka larri artan, Eliza ta kristauenbarman asarre ta fedegabetasunasortzea.

Alabaiñan, orduntxe mirarizkosusperaldia jaio zan; 1534'gn. ur-tean, Abustua'ren 15'ean, gureLoiola'tar Iñazio'k Paris'en Je-sus'en Lagundia sortu eta eratuzuan.

Urrengo, 1545'gnean., Trento'koBatzar edo Eliza-Konzilio Orokoreta ospetsua idiki zan, 1563'gn. ur-teraño iraun zuana.

Eta geiago balio duana, orduanEliza barruan ernetu ziran gizonsantu ta doatsuenak.

Geroztik, Eliza-Amak beste es-tuasun eta larriuneak ezagutu di-tu; Prantzia eta ItaliaTco matxina-dak, alde batetik; iraulketa ta ja-

zarrak, bestetik. Pió VTgn. etaPió VH'gnak., biok gaizki ta zigor-pean erabilli zituzten, eta orobatbeste kardenal eta gotzai asko,presondegietan sartu ta Erroma'tikkanpora bidaliaz.

Beraz, orain baño lenago Vati-cano'ko nagusi ta agintariok go-rriak ikusiak dirá. Gaurko kezka taoztopoak ez dirá txikiak; baiñan,aien aldean askozaz ariñago taeramangarrikoak.

Onek garbi azaltzen digu, ez-bear, aulezia ta argalkerien ondo-ren ELIZA katolikoa Aita Santua-ri leialtasunaren gatik, beti irten--bide ta salbamena arkitzen ditua-la. Chesterton ingles katoliko idaz-leak esana da «kristautasuna giza--bidearen zear iñoiz ilurren diru-diala, baiñan ez dala beiñere ü-ko». Bizia urritu, illundu ta itzali-ko ote zaion dabillela, laister ager-tuko da argi, indartsu ta sendoago.

Austria'ko Otto Printzeak dionbezela: «ez gaituzte geiegi beldur-tu bear ez integristen malko-ja-rioak, ez progresisten oiu ta dea-darrak».

Gauden lasai! Erlijio-susperal-di berri baten atarían gaude-ta.

(EDMOND G. d'E.)LABAYEN'ek euskeratua

PRINCIPE DE VIANA — 5

Page 6: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

GUREJoan zen Irailla'ren 4'ean atera gi-

ñen Jaunsaras'tik ganaduzale taldebat amalan eguneko ibillaldi bat egi-teko asmotan. Ibillaldi au aldiz au-rretik oso ongi preparatua zeuka-ten Diputazioko arduradun Kormen-zana jaunak, Jose Apeztegia (Garza-ron'goa), Migel Goñi (Beramendi'koa),Anjel Iriarte (Itxaso'koa), Iñazio Sala(Udabe'koa) ta inguruko beste gana-duzaleak lagun zituela.

Frantzia'ko ifarraldera ta Holan-da'ra zuzendu genituen gure begiakibillaldi au egiteko asmoa artu ge-nuenean. Ango ganadutegiak eta an-go aurrerapenak ikusi ta jaso nai ge-nituen, gure baserrietako protxugarrizitezkeenak batez ere.

Gure lenengo geldialdia L'Aigle'nizan zen; 1946'garren urtean jasota-ko kooperatiba au azitegi bat duzue.Ganadurik geienak Normandi arra-zakoak dirá. Urtean 250.000 beiri jar-tzen diete azia. Badituzte 83 lagunlan ortan ongi ikasiak. Zezenak, be-rriz, kontu aundiz zainduak, bateregaitzik gabe eta sendo. Ganaderil ba-koitzak azi jartzeagatik ordaindu bearduena 41 franko dira, 570 pezeta in-guru. Prezio ortan sartzen dira bestebi azi ipintze ere, oien bearrik izan-go ba'litz.

Ondoren Gombe Jaunaren ganadu-tegira joan giñen. Izigarrizko legor-tea zelata aski penaturik zegoen.Jaun onen saillak 76 Ha. ditu: 40berezko belardi, 30 Ha. lur landutaneta 4 Ha. artifizialki egindako bela-zetan. Berrogei esne-bei, bear direnainbat beigai, 70 txekor. Oiek man-tentzeko bear dituenak berak beresailletan sortzen ditu, iriñak eta ko-rrektoreak aparte. Lan guzti oietara-ko berekin batera, seme bat eta mo-rroi bat aski ditu.

Frantzia'ko gure bira bukatzekoElle-Vire'n dagoen esnetegi aundirajoan giñen. Amairu kooperatibak el-karturik osotzen duten esnetegia da.Elkarte onek 42.500 bazkide ditu.

Sei lurraldetakoak dira. Egunean-egu-nean biltzen dituzten esneek 1.300.000litro egiten dituzte. Ortik 200.000 kilogurin, esne-autsa, yogour, gazta, etab.ateratzen dituzte bertan. Badute gai-ñera sagardotegi bat, egazti-koopera-tiba ta bazkidentzat ekonomato bat.

Frantzia'tik Holanda'ra bidean Bru-selas'en lo egin genuen. Holanda'raeldu orduko an genuen zai Gabartejauna, Durango'ko semea. Au izangenuen emendik aurrera Holanda'koibillaldietan gure gidari ta lagun.Jaiin au 35 urtez Holanda'n bizi da,a Centro Internacional de Agricultu-ra» deritzan lantegian lan egiñez.Onek erakutsi zizkigun gauzarik ja-kingarri ta garrantzitsuenak. Ikusita-ko gauza denak zeatz adieraztekotoki asko bearko genuke ta laburki--laburki azalduko dizkizuet jakinga-rrienak.

Lenengo ikusi genuena ikuillu ikus-garri bat Vorden'en. 45 Ha. dituztenlurretan 300 buru zaintzen dituzte.

Bigarrenik Leevarden'go a z o k a.Amaseigarren gizaldia ezkero osoezaguna dugu azoka au. Uria, berriz,Frisia'ko uriburua da. Bertako gana-du-azoka ostiraletan egiten dute. Ur-te barman 350.000 buru saldu zituz-ten.

Ondoren nekazarien eskolara izanzen gure bisita; Deenkart'en dago.Emengo ikasketak amabi urtetatikgora asten dira. Bi maillatan bana-íuak daude. Lenengo maillak lau ur-te izaten ditu. Bigarrenak iru edolauz osotua dute. Bi mailla auek bu-katu ondoren emengo injeniero titu-1 uaren antzekoa jasotzen dute.

Baez jauna, frison arrazaren «Li-bro genealógico» delakoa idatzi zue-na lagun genuela, Hoof jaunaren lur-gin-lantegietara joan giñen.

Emendik Ruyter jaunaren ganadu-tegira. Holanda'ko ganadutegirik za-arrenetakoa duzue au. Berrogei Ha.harnean esnetarako 50 bei, urte batezbeeko 50 buru, 25 buru urte batez

Nafarlar euskaldun nekazarien taldea Europa'rako joanaldian

— PRINCIPE DE VIANA

Nere lagunakHolanda'nBertso batzuek nai ditut egineuskaldun batzun artean;gure lagunak ibüli diraHolanda'ko lurraídean.

Istoria aundi bat ekarri duteandik gurí esateko;kuadrilla orrekln egon nai nukefarre piskat egiteko.

Bidaje orí sano eín dutebere mediku ta guzi;munduan dirán bel ederrenakan ornen dituzte ikusi.

Ara juan ziren ezkongai aunitz,baita're mutil prestuak;neskatxa baña ekar ba'lute,obe zuketen galxuak.

Etxalde askok bearrago duetxeko-andre bat ona;ume batzuek ongi azl-ta:au litzake zoríona.

Muliltzar oiek lastima bai-daandrerik gabe egotia;ez-pa'zaizkigu iaster ezkontzen,galdua da baserria...

LUZIA GOÑI

gooragokoak (txekor eta beigai), 50ardi. Denak saltzeko asmotan man-tentzen dituen ganaduak dira. Auekdira, laburki emanda, ikusi genituengauzarik jakingarrienak.

Denok dakigunez, Holanda oso au-rreratua dago, abere zaizketari da-gozkion arazoetan, ortik ateratzen di-ren protxuetan. Auxe duzue gaiñeranazio ontako aberastasunik aundiena.

Alderdi oietan oso ongi artu gai-tuzte ta ibilladi ontatik onoko buruz-pide auek jaso genitzake:

1.—Abereekin izan bear dugun ja-kinduria.

2.—Ukulluetan izan bear dugungarbitasuna.

3.—janari ta pentsu merkeenakopatu arazi.

4.—Ukuillu merkeenak eskeiñiz etaegiñez.

Norbaitek galde dezake bear badaHolanda'n esneak egiten duen pre-zioaz. Auetxek dituzue: 13,75 ta 15pezta. Baiña Estaduak bei bakoitza-rendako 12.500 ematen dizkio base-rritarrari.

Gure ibillaldi au, beraz, arras in-terés antea izan da. Zenbait gauzaikasi dugu. Eskerrak eman bearreangaude, noski, ibillaldi au egiteko taegiteko momentuan ainbeste lagundudigutenei. Esker ainitz.

IBILTARI

Page 7: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

«ORIXE» TA OLERKIA roZerlan dauntza euskeraren doaiak olerkirako?Itzean eta mintzoan; au da: adierazian eta adierazpi-

dean lenbizi. Gero, itz bakoitza bere mailletik bestera aldaditekela. Eta doairik zailuena, izen oro aditz biurtu ditekelajokaeran, eta aditz oro izen, orobat, Campión'ek irakatsi zi-gunez.

Uts bat du aundi xamarra gure izkuntzak, aundiena iaesateko. Itz luzeekikoa, errezago egin oi dugu itz-elkarke-taz; baiñan, aditz ele biko orrek astuntzen digu izkera oler-kirako. Besteak itz bakarrean emaiten duzten itzak, guk bi-tan eman bearra daukagu.

Uts edo oker au zuzentzen dugu batzutan itz-ixiltzeare-kin bidez. Len lenagoko izkuntza zarretan egin oi zutena,guk ere egin oi dugu, ta ederki datorkigu. Gaiñera, orainberri xamar, asi zaiguz gure olerkariak jokaitz-ele-bakarrakemaiten. Ederki dago, ongi egiten asmatu ezkero; baizikere, itz berri oriek guriña kentzen diotela olerkiari. Ele-ixil-tzeak ere badu xorapide.

Urrena, mintzaeran dago gure euskeraren aitor ona; ba-tez ere, sudur-izki esaten zaienetan.

Urrenago, itz-urrenean datza gure izkeraren indarra.Oraingo izkuntzenen aldean, indar aundia emaiten dio adie-razpideari, geroxeago dakuskegunez.

Ona emen, labur, gure izkeraren barruko adieraztea; auda: gramatikarena. ,^A7TCIII *„ •,

° (GAZTELU: «Musika jxi.lla», sarrera)

I Bel-• •• •• •• •

i dur¡ naíz

:s

¡I BASARRI'rena

Jende asko da gure artean euskal base-rriaren beerakoari garrantzirik ematen ezdio na.

Pozturik daude industriaren garaipenare-kin, eta toki eman bear zaiola, diote; or da-gola gure etorkizuna.

Industria indartzearekin ez da ¡ñor naiga-betzen, aberastasun aundi bat dalarik.

Neretzat, ordea, baserriaren ondamenakbeste ondamen asko ditu berekin. Ondamen--kate luze bat ote dan esango nuke.

Baserriaren ondamenak euskeraren onda-mena adierazten dit neri. Bidé batez, fedea-ren eta gizatasunaren ondamena ta lur-jotzea.Euskal nortasunaren galera nabarmena ikus-ten det ortatik.

Baserria galtzea, gure balorerik marduleneta sendoenak galtzea da neretzat.

Gaur ala usté ez dutenek ere, emendikurte batzutara ala aitortu bearko dute. Etaordurako beranduegi izango da. Gure erriasko «Barakaldo» bíurturik izango baitugu.

JAINKOARENITZAIntza'r Dámaso Aitari, Leire'tik,1976'ko AgorriHa'n, bioizez.

lainkoaren Itza:su itzaü-gaitza;ezpata zorrotza...

Bera emanikpakez ía isüikgeraízen naiz pozik.

Negun, bero dakar;ozpil, uda zear;miñetan, impar...

Ñir-ñir eiten dagonigan, uneoro,izar baten antzo.

Bide-guruízetan,zalantz guzietan,iarizen ñau argitan.

Zure Itza, launa,lagunik onenaía aberatsena.

ülunbetan, argi;goseeian, ogi;iekaroan; euri...

Biíxi bereziazure itz bizia.Autxe bai ezíia!

Bizitz-arratsean,begokit unean,azken-gudaldian.

T'eriotz itzalaageri dedilaaurpegi iabala.

Bioíza aiaitukoordun, eta gero...zerura, pozkiro!

ZERIOTAR PAUSTiN

PRINCIPE DE VIANA — 7

Page 8: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

IBARDIN'GOARTZAINSAIbardin'go puntan dagooiuz neskatx artzaia;iíratzeko aurrez dulaizkilluz muga-zaia.

—Utzi, arren, beera jaisten,antxe bait dut ardía;bera galtzen baldin ba'dut,ni bai errukarria!

—Tarterik daukazu muga,zibillak latz diotsan;legeak dizu galazten,etzaitez ortik pasa.

—Erakuts muga-txarteía.—Barkatu, ez dut emen.—Erakuts ezaugarriak.—Ainbarik jaio nintzen.

Artzainsak dio tristerik:—Legeak datoz beetik,fez dute an galdu dutanardiaren berririk.

Ibarrean or erri bat,emen dago neria;errian euskeraz mjnízo,nik umez ikasia.

Ibardin'go puntan dagooiuz neskatx artzaia,tiratzeko aurrez dulaizküiuz muga-zaia.

IGOTZ'ek euskeratua

LARREA'TAR FELIPETA EREZKANO'TAR

PANTXIKE

UGAIDE'TARAiNARA'RÍ

Gora ta beraugiñak dantzan.Aurrera-atzerauiñak ondartzan.

Euzki-epelata muxugorri,urrundu-ala,poz eta irri.

Ugiñak legezAinara dabil.Ni adi, pozez,begiak pil-pil.

ETXEBARRIATARJUAN ANJEL

• =• I• I• ü

• ü• M

• Ü

EZKONTZAKO URREZKO EZTEGUETANBerrogetamar urtebetetan dirala,Pantxike ta Felipeezkondu zirala.Jazokun pozgarri au,ospatzen dogula,alkartu gara emenalkartu lein ala.

Orain berrogetamarurteko kontuakgogoratzen ba'doguz,ai, ze aldatuak!Errotakoetxe taBengoetxekuak,Büdosolokuak be,ez dirá lenguak.

A zan, bai, a sasoiaiaietan eiteko,mutil ta neskatillaklanaz bardintzeko;amasestu bagarikzaputzak austeko,irrintz-zantzoak beregogor botatzeko.

Orretako jan bearkoi.petsuz taloa,esne berotan sartusopetan artoa.Txokolatea ez daortako naikoa.Txankame, gerriestuda orrelakoa.

Orduan, be, olgetan,olgetan eiten zan;iñor arrimau barikebizan dantzetan,aurrezku ta atzezkuedongo plazetan;atso ta agureak, be,puntapioetan.

Gaztaña ta gaztaianaiko euren sasoiz,orokil ta indabeaantz eukela eztiz.Mutiilak burrusagazta gerriko gorriz;neskak, be, gona luzezta abarketa zuriz.

Onan biziko ziranFelipe-Pantxike,morrosko-neska gaztebiok egin arte.Iñoz Felipe gazteknai ei eban praille;baña gure Pantxikeparau zan bitarte.

Nik ez dakit, non, zelanbiok asi ziranalkar ezagutuazalkarrez berbetan.Alako baten baña,ziñez ta benetan,erabagiten dabebatzea ezkontzan.

Oraingo gazte askokago gozo dabe,sarritan diñoenaguzurra izanda be.«Te quiero, t'adoro»barritsu diñoe.Gero dirá kontuak:«su dagie ta ke».

Oiako burrukarikez dabe izan oneik,bizitza baketsuabetitan eukirik.Norbaitek esan eban:«Ez da makallaurik,gogorra be GAROAKberatu bakorik».

LANDAXU/ It O.

Jainkoaren legeanzintzo ibilliaz,inguraturik dabizzortzi landarakaz.Batzuk zeruan dirápozik Santuakaz.Emen dabiz beste bosteuren ardurakaz.

San Pedro onak ei daukoan aste osteansolomo bat eskeitaoso-osoetan.Ezkondu eta geroiñoz asarretanjarri bakoak dagozasteko probetan.

Eurak jakingo dabezer egiña dauken,solomo eder oriasi ete leiken.Artzea ez ba'da be,argi gera daiten:(diboríziorik», beintzat,ez doaz eskatzon.

Joanijk joan dirá,orain emen gagoz,urrezko ezteguakospatzen gozoroz.Kristiñau zintzoak iez,lenengo, Jaungoikozzeregiñak ein doguz,maitatsu ta gogoz.

Kristiñau zintzoak lez,jarraitu dagigun:Jaugoikoa goraiduzizanik euskaldun.Agustieta'n bizinai besíe edonun:kristiñau ta euskaldunemen eía zerun.

Felipe Larrea ta Pantxike Erezkano, Ezkontzeko Urrezko Ezteguetan, Iraílla'n,euren seme-alaba, illoba ta billobakaz

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

8 — PRINCIPE DE VIANA

Page 9: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

JAIOTZEii r i T r n n riirnii w~ n niURTEURRENEANAiía Joxe Domingo Ugartetxea'ri

bere 88-garren urtean

Aita BATIZ

Bertsoak asmatzeada nere bearra;baña, orretarako,biuriu naiz zaarra.Oin bururatze utsaksortzen daust ikara...Parkaidazu, ba, PAKC,gaurko lan kaskarra.

Antxiña jaio ziñangaurko egunean,ementxe, Markiña'koerri politean.Munduratu ta bertan,biaramonean.Eleizak ar zinduzanbere magalean.

Jainko-deia entzundagaztetxo ziñala,karmeldar egin ziñanaurki, bereala;Urte askotxo diraori jaso zalá,ta karmeldar dirauzu,esangin, apala.

Urte asko luzeakeres-egintzariemonaz, egin dozuzuk or lan ugari,praille ta monjatxoakjarririk kantari...Baita zar, gazte askozelaitan dantzari.

Larogei eta zortzi <urtien maulara,Jainkoak alan nai-ta,zu gaur eldu zara...Ainbat urtek ezdautsuemoten ikara... iGu geienok orrañogaíx elduko gara.

ZORIONAK, ba, TXOMIN!Jarra i zuk laneanaurrera oin bezela.eresi saillean,Jainkoak osasunadamotsun artean...Gero saritu zaitzanZeru ederrean!

^«i^^-»"«<v%FtAJ%j%rw%^%Ad%*tv%^

ZENTZIA ETA YAK1TATIA(Aíria: "Ikusten ciuzu goizian")

Hauxe da kausa yakina:zentzuz naizela arma,ta beti hola izana.

Mundu guzian, zentzuaz mintzo, izan behar du gauz onaoraino ez dakitana:kolorina ta adina,eta zertaz den egin a.Nintzelarik haur gaztia,amari egin galdia:Noíakua da zentzia?

Mundian dituk bi kilo zentzu, eta horj duk guzia.Holaxe partekatia:oseba Peüo'k erdia,ía bestek diuk bestia.Zentzu mixter.io hortan,gerozt.sk hunat askotan,arizan naiz pentsaketan.

Guziendako bi. kilo zentzu, gut.i iduritzen zautan!Egi.a erran bazautan,beldur zentzu eskas huntan,lagunak ere baituztan.Nahikoa yakitate,erreposki edo fite,eskolan j.kasten dute.

Yakitatia eta zentzia, diré oso diferente;bien beharra ba'nuke,bakoíxetik hunenbeste,buru haundi hunen bete.Yakitatiak bakarrikez du baíio haundirik,ez balin ba'da zentzurik.

Zentzia ere ez urrun yoan ez ba'da yakitaterik.Batzuk baute bietarik;nahiz, deus gabe hoitarik,bagiren aski segurik.Zentzuaz giren nagusi:nahi duenak ikasi,nahi nuke erakutsi.

Norbait zentzuz oso konple déla, oraino ez dut sinetsi;hauxe behar da ikusi.Ez ditaikela erosi,ez bestena're ebatsi.Esplikatu nahi nuke,yakitatia bil daikeizana gatikan neke.

Aldiz, zentzia ezin emenda ez kario ta ez merke;bertzela ajsa liteke,hau ñor nahik badakike,«sos» dunak eros lezake.Zentzu gut.irekin denakaisago yasaiten penak;hori zaudezte yakinak:

Zentzu dunak eta gabekoak Yainkoak gare eginak.Elgarri zor ditugunak,zentzu poxi bat duenak,lagundu gabe direnak.

P. J. ETCHAMENDY

BOST POEMA

Egunsenti baíetik besterako etorripean,eíengabeko iarraipen nekegarriaren itzalez,miñ, miñ damaigu, miñ, ainbeste notiñ ikusteaniüunik, kokil, bizitz antzik ez dun bizitzez.

Beraz, izugarria da zuzentasunik ezarenmur.duaren egunpeko nekaldi miñ, lazgarria,atornuaren zizaíze gorriak soríuíako gauarenbideberako kezkatasunaren emai deusgarria.

Ikurrak ta izenak badakizkigu, zoriíxarrez,diranak asarrearen ía oker ororen sugarri,erre-kixkatzen gaiíuenak oí dan kezka bildurrez.

Orregaiíik abesíiz ía burnikiz, baiíare bioízezzainduko dugu bai, argiaren iíxaropen goigarri,egiazko bidea, anaiíasun maitezko erriraízez.

MUNIATEGl'tar SABIN

ARGIAREN ALDE

^

PRINCIPE DE VIANA — 9

Page 10: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

ANSOLA "TXANBOLIÑAK" (NI)

SILBESTRE ANSOLA GUENAGA(1848-VI3-1/1929-VI-24)

—Erroketxu il zanean, nor geratu zanEigoibar'ko plazeagaz?

—Silbestre zan Erroke'ren seme nagu-sia. Baiña aita il zitzaionean irurogei talau urte zituan Silbestre'k, eta Elgoibar'koplaza berak artu bearrean, semeari utzizion, Laureano'ri.

—Txistularia zan Silbestre be?—Noski! Eta oso ona. Naiko zaigu ja-

kitea Bilbo'ko txapelketa baten, zeiñi? etabere aitari kendu ziola leenengo saria.

—-Zeian izan zan ori?—Beste txistulari askoren tartean Erro-

ketxu ta beronen seme Silbestre presen-tatu ziran Bilbo'ko txapelketa ortara. Ere-si ber-bera jo bear zuten denak. Bukatuda banan-banan guztien ekitaldia ta zaidaude txistulariak, epai-maikoen erabagia-ren zai, saria jasotzera joateko. Erabagia:Leenengo saria, Silbestre Ansola. Asi daaurreratzen Silbestre, ta aitak besotikeutsita: Ez aitxe mobitxu, iretzat ez dek--eta. Baiña epai-maikoak berriz ere, leenbaiño ozenago: Leenengo saria, SilbestreAnsola. Orduan epailleekana dijua Erro-ketxu, ia okerren bat edo ez ote zegon...Ezetz esaten diote, ez dagoía okerrik. Be-rak, Erroketxu'k oso ederki jo duala, bai-ña tarteka-tarteka berak asmaturiko notaksarturik, apaingarritzat noski. Silbestre'k,berriz, zeatz-zeatz partiturak zekarren be-zela. Ez zegoala, ba, okerrik. Ez zan geie-gi mindu aita. Azken baten ere seme-ikas-lea zan aita-maisuari irabazi ziona.

—Elgoibar'ko plazea Laureano'k artuebanean, zer egin eban aitak? Txistualaga?

—Ez orixe! Bai zera! Maiteegi zuantxistua olakorikan egiteko. Semearen men-pean jarri zan eta Elgoibar'ko txistulari--taldean jarraitu zuan. Talde ura aita-se-me-illobak osotzen zuten. An ekin zionSilbestre'k ia larogei urte bete arte. Txis-tulariz gaiñera San Lorentzo auzuneko Es-kola-maisu zan eta erriko solfeo-irakasle.Esan degu leen ere txistularitzak ez dua-la bizitzeko aiña ematen. Azken urteetanelbarrituta zegoan, eta naita ere ezin txis-

turik jo. Uraxe zuan penarik andiena. Sor-tuta zeuzkan atzamarrak. Ala ere ezin etsi.Alegin guztiak egiten zituan txistua jo-tzeko. Bein orretan, alegiñak egiten ziar-duala, atzematen du erraiñak, Silbestrekonturatu gabe. An diardu gixaxuak, txis-tua ezpaiñetan eta atzamarrak mugitu ezi-ñik. Alperrikan ari da. Azken baten txis-tuari maiteki-maiteki begira-begira dio, be-giak negarrez bustita: Ai nere txistu mai-tia! Ezin ¡o! Andik laister il zan. Irurogei-tamar urte egiñak zeuzkan Elgoibar'kotxistularitzan, etenik gabe.

LAUREANO ANSOLA ZABALA(1878-VII-4/1951-1-14)

—Zeinbat urte ebazan Laureano'k, Erro-ketxu aititaren plazea artu ebanean?

—Ogeitamabi. Silbestre'k, berriz, iruro-geitalau. Txiki-txikitatikan ikasi zituan Lau-reano'k musika ta txistua aitaren eta aito-na Erroke'ren ondoan ta ardurapean. Bai-ta biai lagundu ere plazako ekitaldietan.Orrezaz gaiñera, urte batzutan, gaztetan,Bübo'ko Erestaldean bonbardiñoa jotzenzuan; baita geroago. ESgoibar'ko Erestal-dean ere. Jakiña, bidé batez aita-aitonaiatabalarekin lagunduz. Beste anai bat zeu-kan Laureano'k, bera baiño bederatzi urtegazteagoa, Florentzio. Au ere txistulari osobikaiña. Zortzi urte zituala, aitarekin etaLaureano anaiarekin jotzen zuan txistuaEígoibar'ko plazan. Eta amabost urtekin,1903'garrenean, Eibar'ko bigarren txistula-ri-plaza irabazi zuan nor-geiagoka.

—Iñoiz entzun edo irakurri dot aititak,aitak eta seme biok laukote ikusgarri taunkigarria osotzen ebela.

—Olaxe da, bai. Ta garai artako txapel-ketetara ere iñoiz taldean aurkeztu zi-ran. Esaterako, Bilbo'ko Euskal-jaietan,1896'garrenean. Erroketxu'k irurogeitabosturte zituan, Silbestre'k berrogeitazortzi,Laureano'k emezortzi ta Florentzio'k be-deratzi. Eta ainbat laukoteren tarteanbeaiek eraman zuten bigarren saria.

—Silbestre'k beste bigarren sari bat beirabazi ei eban Bilbo'ko Euskal-jai orrei-tan, «EUSKALERRIA» aldizkarian agiri da-nez. Amaika txistulari aurkeztu ei ziran

AURTXOEN TXOKOAKaixo:

Behin batean Imanol zen.Gero kotxiakin kalera joan zen.Eta txoke egin zuen; punba!Gero poliziak eta amulantzia etorri ziren.Eta amulantziak Imanol eroan zuen ospitalera.Da gero gruak kotxe biak eroan zuen.Da Imanol osatu zen. Da ondo ibili zen; da etzen

geiago berebilean ibili. (Amaia.)

ETOR ETXABURU, 7 URTEI kasto I a «Zubi-zahar»

ONDARROA

Laureano AnsoSa (1878-1951)

bakarka joteko: Oiñate, Zornotza, Gazteiz,Eibar, Zumarraga, Barakaldo, !run, Bilbo,Sestao, Bermeo eta Elgoibar'tik. Leenen-go saria Zornotza'ko Gregorio Bide-gain'ek eroan ei eban, eta bigarrena zuonaitita Silbestre'k, Zumarraga'ko MartinElola eta Eibar'ko Poli Iriondo atzean itxi-rik.

—Ez nekian ori eta asko poztutzennaiz jakitearekin. Lau urte geroago ere,1900'garrenean, laukote ber-berau aurkez-tu zan Zumaia'ko Euskal-jaietan. Erroketxu79 urtekin, Silbestre 52, Laureano 22, etaFlorentzio 13 urtekin. Eta orduan erebeaientzat izan zan bigarren saria.

—Noiz arte jarraitu eban Laureano'kElgoibar'en?

—1939'garren urtera arte. OrdurakoMarkiña'ra etorrita geunden gu, anai arte-ko gudea sortuta laister. Urte batzuetanMarkiña'tik eraman zuan Elgoibar'ko pla-za, eta gero Florentzio'ri laga zion. Etaemen Markiña'n il zan 1951'garrenean,irurogeitamairu urtekin. Amar urtean biplaza eraman zituan Florentzio'k, iru se-mek lagunduta: Eibar'koa ta Elgoibar'koa.Gero, 1948'garrenean, Eibar'koa utzi taElgoibar'koarekin jarraitu zuan azkeneraarte, 1973'an il zan arte. Larogeitasei urteongi beteak zituan. Omenaldi bikain tabiozkorra egin zion Elgoibar'ko erriakFlorentzio'ri 1966'an, ango plazan ogeta-bost urte betetzean.

—Omenaldi ori ez zan izan AnsolatarTxanbolin guztiontzat?

—Bai, alaxen zan, ta an izan giñan bizigeran Txanbolin guztiok, Florentzio erdi--erdian genuala. Egun goxo ta gogoanga-rria egitan. Eskerrik asko, Elgoibar gurejaioterri maitea!

ARTEAGATAR LON(Jarraitzeko)

10 — PRINCIPE DE VIANA

Page 11: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

OKfGI ETORRI«PRINCIPE DE VIANA» aldizkari au

aspalditxoan etzetorrela-ta kezkati geunde-la, bere il-berri samiña jaso genduan bestealdizkari batetik eta guk sinistu itxu-itxuan.

Ori bai, illeta baiño, pozjarioa geiagozirudiala oartu giñan, baiña sinistu bein-tz&t eta «Requiescant in pace» arí, mAmen*erantzun genion geure baitan.

Berrlro eskuetan ikusten poztu egin ge-ra ordea eta bijoazkio gure zorion-agurrikbiozkorrenak eta ^Aizak i mutil maiñontzUderitzaion, Xenpelar eta «Muxarro» bertso-larien arteko saio ospetsuaren doiñuan kan-t a t z e k o b e r t s o o e k : v / ••::•-,;:,,•,;.;,.-.::.-,¿::..., •,-:"• ^ . . , , <

Uste zenduan II sala ¿i Iai zer naigabe itzala •; i ;: :tkusirikan aspa !d itxoan I Í11;agertzen etzala. S ' ^K ÍwPoztu gera bereala 'y1¿M^:&¿$jakitean bizi dalagure Jainkoak luzaro gordeta zaitu dezala.

II • " • • • • • " ' • I

Píztuaz «iílen» artetikbazoaz iengo bidetikmiíla zorion gaur Urdanetazarraren partetik. 'iLaguntza bat Lasartetiktori nere bíotzetíkeuskal amasa zabaldu zazun

• f r u n a z a r r e t i k , •• .: ••;• _ . / . .-.-..• ,;••••

:\..;;:'y':W::::i::*,: £:::.-.: .::::-:-xí:'-'.

Atsegin eta samiñak Idanak guretzat egiñakusté ez dala gertatzen diráneks ta eziftak. . -Luzaiu ditzagun zaiñak ••||f:|artu bílaríean gaiñak : :aldizkan bal euskerazkoabear du Jrufta^k.

«BERTSOLAR1A» ort'm J-Srzuregana etorria ;;ez a!da eman ziñon babesaesiimagarria. •.... . . ::. ;•.•••:!*:Gum bertso ®garrimz^M<M¿^asetzeko tturria '"-'••T/' •:;;%:Í;nai degunean edan ementx©daukazu jarria.

ezln foanean ;;•"";:::;:.,: Z•larr|. genebtltzaneart'f$$, | p

egin zenegun

' zabi Itzan ean -. l^g« lasai aldamenean '^••^zer esker txarra oralneman ezenean. .

• vi .^t#)Vs¿E s í u a s u n a ü g a r í -•••-•:••••:•• • - - • : - y'

sarri zaízkio nabaríeuskal arloan zerbaít egrtensaiafzen danari. ••

;.:zenbaíí «kazetarj»| | | | jotzen zuri

•-éirtiirt agurra igortzen dtetpozik d !

¥?"%"•URDANETA

IRUmTA ALMANI^^MANUEL^GOTZAI JAUNA

APAIZ BATI GUTUN IRIKIAAldi berean, gure Erospenaren eunurte-burua zala-ta, Irurita Jau-

nak {{Apaiz batí gutuna» idatzi zun xamurki ta laztanez. Asieran,kristau guziok egunero egin bear ditugun eraspen bereziatzaz jardu-ten dio; eta gero, onela darraikio:

«Eta ¿apaizok? ¿Zer egin bear degu? Zalantzik gabe, eraspenoietxek erabilli ditzazkegu, eta erabilli bear ere bai, gure ereduzkristauentzako aurrelari ta zuzpertzaille izan gaitezen. Ez, ba, ezdegu apaizok izan bear, bidé ertzean jarhtako alperrak bezela, bi-dea erakutsi bai, baiñan ibiltzen ez diranak: animen gidari, itzekinbaiño egintzekin geiago izan bear bait degu».

Ta bere galdeerari erantzunaz, eraspen beiñenena xakitzen dio:—«Meza santifikatu, beraren bidez gu santutuaz». Ta dirdira-

tsuki adierazten du «ñola eman bear dan Meza santua», «ñola ema-ten zuten Santuek», zer eginbide dirán onenak Meza ondo emate-ko, ta Mezatik datozen ondorio osasungarriak. Ta onela amaitzen du:

«Agur egiten dizut, gutun au irakurtzen dezun edonor Apaizarí,nere benetako kidetasunaren ziurtasuna zuri opa izanaz. «Lagunmaite» esan dizut, eta ez dizut iruzurrik egin; Jesusek «Zuek nerelagun zerateyy esan zien guziei, adiskidetzat bait dauzka bere ordez-kari duiñez onek; eta zenbat-eta erasoagoak orain zuek ikusi, ain-bat eta neretzat maitatuagoak».

ELIZ-BARRUTIA IKERTZENBarzelona'n bost urte bear izan zitun Eliz-Barruti osoa ikertzeko.

Ikerraldi au galerazi naiean, oztopo asko jarri zizkioten bidean, etaanonimorik aunitz bialdu ere bai. Ala ere, dena bukatutakoan, Go-tzai-idazki batean jarri zitun bere mugirá nabarienak. Ona emenazken aldiko zatitxo bat:

«Erria, katolikoa da; bestelakorik ez luke izan nai: bere Jainkoamaite du: Birjiña ere bai: erlijio-gabekeria, atunez bezela uxatzendu».

«Orregatik basakeria da, legeen bidez, erlijiogabeko araudiakberari ezartzea. Erri katolikoa, katoliko arauz ¡aurri bear; ume kato-liko, katoliko arauz azi bear. Ume guztiak katoliko dirán tokian —taau da arrunt gure artean—, eskola erlijiogabekoak jartzea, lotsaga-beko eta etsai-kutsuko nausikeria da; ta ori, kontzientziaren askata-sunaren izenean dala esatea, inpernutar irri-mirria».

EERIBÍLLEAN TOPO BILDURGARRIGogo-lñarkun txanda bateko bukaerara eltzeko asmoan, Sit-

ges'tik Villanueva y Geltru errirako erregebidean, bildurgarrizko ma-kur bat sortu zitzaion. Berebilla ñola gelditu zan ikusita, arritzekoada bizirik irten zalá jakitea.

Gotzai Jaun berak zionez, unetxo bat lentxoago, Vinyet'ko AmaBirjiñari otoi egin zion. Beribilla, zugaitz batekin topo eginda, ler-tuta gelditu zan.

Au gertatu zan 1931 Maiatza 8'an. Lenbiziko sendaketak Villa-nueva'n egin zizkioten; eta burua loturik zeukala, Vendrell'en Mezaematea nai izan zun, eta itzaldi eder bat egin ere bai.

Andikan egun gutxi barru, Maiatza 25'an, Barzelona'ko katedra-lean eskerrak emateko Te Deum nagusia ospatu, ta egun bertantxe,beste beribil bat eskeiñi zioten bere eliztar adiskideak.

MIKAELA DEUNAREN KANONIZATZEANIrurita Jaunak jaiera berezia zion Sakramentu Txit Santuko Maria

Mikaela deunari. Valencia'n bere beatifikatze auzibidean «SinismenEragille» izan zanetik, así zan egunero Mikaela'ren bi eskutitz ira-kurtzen: bere erliki batzuek Barzelona'n gordeta zeuzkan berekin;ta Santa Mikaela'k sortuazitako «Gurtutzaille Serorak» (Adoratrices)ere oparo aupatzen zitun.

Barzelona'ko erromes talde batekin joan zan Erromara, Mikaeladeunaren kanonizatzea ikusteko, 1934 Epailla 4'an.

AGINAGALDE

PRINCIPE DE VIANA 11

Page 12: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

ARTZAIN ZAKURREN NAZIOARTEKOXVII-SARREN

Patxi Etxeberria 18 urteko baztandargaztea, aurtengo Txapelduna

Irailla'ren 12'an jokatu da ArtzainZakurren nazioarteko XVII-gn. Txa-pelketa Nagusia. Azken urteotan be-zala, Oiñati'n jokatu ere.

Amar arcli-zakurren arteko leiaketagertatu da aurtengoa, amar bildu baitdira Oiñati'n nor-geiagoka ontara.

Bizkai'tik bi: Aurreko urtez nazioar-teko leiaketan beste guztiei na-gusitu zitzaiena, eta Bizkai'koaurtengo txapelduna.

Araba'tik ere bi: Aurten Araba'n na-gusi dena ta Euskalerri'ko biga-rren txapelduna.

Gipuzkoa'tik bakarra: Aurten Gipuz-koa'ko ta Euskalerri'ko txapelke-tan irabazi duena.

Nafarroa'tik ere bat: Aurten Nafa-rroa'ko txapeldun dugun «La-bri» Amaiur'koa.

Cataiunya'tik b¡: Barcelona'ko taGerona'ko txapeldunak.

Ipar Euskalerri'tik beste bi: Angoleenen eta bigarren irabazleak.

Asiera-asieratik nabarmendu zen«LabrU zakurra, Patxi Etxeberria na-far artzain gaztearen esanetara zin-tzo ta argi jokaturik. Artzaiñak etaartzanorak ongi baiño obeki elkaraditzen zuten. Elkar lan orri esker,«Labri»Y 190 puntu osatu zituen, bi-garren maulan, 165 puntuz, Araba'ko«Kirten» geratzen zelarik. «LafcnVkbakarrik lortu bai zuen artaldea ar-tesi-ateka batetik beste alderatzea.Artaldeak oso muzin eta zapuzti ze-gozelarik, etzen batere erraza.

Irugarren saioa artaldea esparrurasar-araztea zen. Etzuen, ordea, iñorkere lortu orrenbesterik. Baiña ontanere gure «Labri» gertuen ibilli zena.«Labri», beraz, irabazle.

Patxi gazteak, bere xume ta xa-loan, ikusle guztien txaloak eta ede-rra irabazi zituen. Eta azken bateanzapel aundiz «Txapeldun» eta 8.000pezetaren irabazle. Ortaz gaiñera,zenbait eskuerakutsi ta eskupekoz,esku eta beso gaiñezka jarri zuten Pa-txi, artzaiñik gazteena ere zalako, eta

zakurrari bigunki eta egokien eremintzo zitzaiolako.

Eta zakurrarentzat, berriz, ezer ez?Ez ote zakurrak «anka-erakutsirik»irabazi? Bai, noski. «La&ri »'ri, txape-laren ordez, ereiñotz burestun edokoroia ipiñi zioten lepoaren ingu-ruan. Arro ematen zuen «LafcnVk.Patxi poza jario. Baztan'go Amaiureta Nafarroa dena, berriz, Amaiur'koPatxi Etxeberria'ri ta «Labri» artza-norari txaloka.

Onik irabazia, atsegiñez jaso.KIROL

ESTROPADAKIgandea zen Traillaren 19'gnean., rrak dirá ta bigarren lekua irabazi

Donostidko Kontxa'n, bere amar- zuten.garren txapelduntza irabazi zuen Irugarren eta laugarrena, berriz,Orio'ko «OLAIZOLA» txalupak, Kastro eta Santurtzerendako.Jon Eüzalde «patrón zelarik. Zerua oztin; itxasoa bare; eguz-

Benetan miragarria Gipuzkodko kia ederra zen eta jendea ugari.arraunlarien lana, hasartéko Mi- Egun gogoangarria, benetan.txelin arrunlariak ere gipuzkoa- O na emen lortutako sariak:

1 ORIO: 2 1 \ 8" ta 8 amarren. Ikurriña, bi eder-gaillu, urrezkodomina, 100.000pzta.

2 MITXELIN Edergaillua, zilla-rrezko domina,80.000 pzta.

3 KASTRO Edergaillua, bron-tzezko dominata 60.000 pzta.

4 SANTURTZE Ede rga i l l ua ta50.000 pzta.

POZBSDE-SARIA1 ASTILLERO Edergaillua, 40.000 pzta.2 KAIKU Edergaillua, 25.000 pzta.3 ERNANI Edergaillua, 20.000 pzta.4 RIANXO Edergaillua, 15.000 pzta.

12 — PRINCIPE DE VIANA

Page 13: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

BAZTANDAR GAZTE BATTXAPELDUNA

Aurtengo artzain zakurrensariketak baztandarrendakoohore haundikoak izan dirá.Patxi Etxeberria eta bere za-kur "Labri"'ren garaipenakbozkarioz bete gaitu baztan-dar guziei. "Xanparte'ko Bor-da" 'ko emezortzi urteko mu-til gazte hunek, gorasko eza-rria du Baztan'go lurraldea.(Baserri hau, elizez, Ama-yur'koa egiten da; eta, kon-tribuzionez, Azpilkueta'koa).

Aurten, Patxi'k eta "La-bri"'/c bortz aidiz irabazi dLi-te, eta horrek badu merezi-mendu. Hona hemen berengaraipenak:

Biarritz'ko Sariketa. Ama-yur'ko Sariketa. (Baztan'enegin den lenbizikoa). Huar-te-Arakii'ko Nafarroa'ko Txa-pelketa. Oñate'ko Nazio arte-ko Sariketa Nagusia; eta, az-kenik, Bizkai'ko Zalla'ko Sa-riketa ere.

Sari eta edergailu aunitzeta onak eskuratu ditu; joanden urtean irabazitakoak etaa u rte n irabazi dituenakin,etxean baditu amase i "Kopa". Sari guziak baliosak di-rá; baina, aurten Oñate'koTxapelketan irabazi dueña,merezi du aipatzea. Sosa etaTrofeoaz landara, eman zio-ten zakur-kume ttipi bat "Co-IIie" deitutako eskozes arra-zakoa. Orai zakur huni ereartzain ofizioa ederki eraku-tsiko dio eta, "Labri"'/c etabiek, bikote ederra egin de-zakete; izanen dute non yos-ta.

Zorionak baztandar Txa-peldunari, "Xanparte'ko Bor-da "'ko mutil gazteari, etaohore bere zakur "Labri" fa-matuari.

M. ¡ZETA

Moreno-a BELTZARANP\áka / ONDARTZALsst\... / ZERRENDA

^ JATETXEFiltratü/ SRAGAZIJornataL LAN-SARIABaria/ek ALBO-BSDEAZirkj/bai\ ioa INGURU-BIDEABajAzioakY JASAK, OPORRALDÍAKD^íuntziaUr. SALATU

IZTEGI-TXOKOAaitaita, aitíta aitona, aitasoakaballa bukaera, amaia, azkenekoaandana ierro, errenkaarbaso gurasoarren naiz; otoi, mesedezartzainsa neska artzaiaatzeman artuaulezia auleri, erbaltasun, makal-aldi

baga, bagebalentriabañabasabe, berebederenbeilariberibi!bezikbizkitarteanbortizkibotoilabozkarioburrustaka

gabeegite aundi; ziíalkeribaina, baiñabasatibai erebeinízaterromes, bidazti, arrotzautomobillabaizikbitarteanindarrez, gogorkibonbil, botatxapoz, poztasun, alaitasunparrastan, geiegizka

damaigudamotsundaust, deustdea?debriadirautzudotore

ematen digueman dezakizundital da?debru, deabru, txerrenirauten duapain, eder

eban zuenebatsi lapurtu, ostuebela zutelaei oiegun gaurko egunaentregu yayo, trebe, oituaerabagi erabakierasan eraso; euria egin; barreatueresi kantu, abesti; lelo, soiñuerestalde musika jotzalle taldeerospen libramendu, erosketaerraiña zerrendaerraño itzalerten erraten, esatenesangin agindupeko, esangilleeskaratze atari, etxe-sarrera, atalondo

gare gera, gara-gaz, -kaz -kin, -kilangura, gure nai, gogoginitien, gintien genituengirixtino kristauguarek guk berakguti gutxi

J

K

L

N

0

P

S

T

U

X

z

igan, igonihesiifxijasan, yasanjin, yin

Jon-Doni-kana

kariokartsukinkakokil

lagalegez, lez

notin

ohoinordianoto

partekatupentzepidaiapidaiantpoxi, poxifto

sapasargo!, sargorlsos

tamaltira-bira

ugin, uinuko eginurteurren

xangar-azpixehatuxeilak

zango

igo, goratuigesiutzieraman, eroaneíorri

Jaun-Done, Sandu, Santu-gana

garestigartsu, sutsukezka, egoera txarraokil, tokil, garrapu

utzibezaia

gizaki, lagun, pertsuna

¡apur, ebasleorduanauto, beribil

banatusoro, zelai, larrebidaje, bidaldi, ibiltebidazlaripixka

ego-aize, sargori, errepel, afoinego-aize, eguraldi ustel, saperotxanpon, diru

zori txartenkada

uain, olatuezetz esanurte-buru

xerri-azpi, urdai-azpieyo, autsi, apurtu, puskatuxeela, keleta, ateka, langa

oin, anka, zankazapatiazarezernahizikiro, txikirozokomokoak

zapatu, zapalduzera, zaraedozeraari; alondo; pikarakozokoak, bazterrak

PRINCIPE DE VIANA — 13

Page 14: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

DONEZTEBE ARRIA II, MINDEGIA TA ARRIA III AIZKOLARIAK,MUNDUKO TXAPELKETARAKO AUTATUAK

Aizegotik, sapa eta sargoi argituzuen Iraila'ko 26'a. Zerua goibel idu-ri baitzuen erasan behar zuela; bai-na, suertez, eurik egin gabe iraunzuen. Doneztebe'ko herrian aizkorayokoa, nafartarrak eta gipuzkoarraknor-gehiagoka, sei gizon euskaldungudulari garaipena bereganatu beha-rrez. Nafarroa'ko taldea osotzen zute-nak: MINDEGIA Ezkurra'koa, LA-TASA Sunbilla'koa eta JAUNARENAZubieta'koa. 21 urteko zubietar gaztehau Astibia'ren ordez ari izana da,

leitzarrak min-harturik ezpaitzuen yo-katzen ahal. Gipuzkoa'ko taldea:ARRIA II eta ARRIA III anaiak az-peitiarrak eta AYERBE ataundarra.

Talde bakotxaren lana: Onborrakhirunazka lerrokada zuzen bateanezarriak eta ongi apainduak. Hiru 45ontzako etzanta. Hiru 45 ontzako zu-tik. Hiru 54 ontzako etzanta. Hiru 54ontzako zutik. Hiru 60 ontzako etzan-ta. Hiru 60 ontzako zutik. Eta, azke-nik, beste hiru 45 ontzako etzanta etahiru 45 ontzako zutik. Talde bako-

BAZTAN - AMAYURBAZTANDAR GAZTEDIAREN BILTZARRA

Iraila'ren 19'a egun gogangarriaAmayur'ko herriarentzat. Egun hor-tan ospatu dute Baztandar Gaztedia-ren Biltzarra. Baztandar gazteriakerakutsi du bere zaletasuna, baditukezkak eta gure herriko arazoetaz ar-duratzen da. Gazteen artean baduteElkarte bat egina eta lanerako gogohaundiarekin saiatzen dirá ahal du-tena eginez.

Goizeko hamar t'erdietan bildu zengazte taldea Amayur'ko plazan etadenak bat eginik Gaztelu'ko mendigaineraino. Gaztelua eta Oroit-Harriaegon ziren leku ber-berean, eta ha-rén gainean Meza eman zuten, Nafa-rroa'ko Erresumaren alde bere biziaeman zutenen ohoretan. Ondotik, Bil-tzarra, 200 gazteek parte hartu zute-larik.

Biltzar huntan gauza aunitzetazmintzatu ziren: Nekazalgoaz, Ha-ziendaz, Industriaz, Irakaskintzaz,Kulturaz, Baztan'go Balleko Etxekoaferetaz eta bai Nafarroa'ko eta Eus-kal Herri guziko politikaren egoerazere. Ondoren, Ikurriñaren itzalean,gazteek zutik, kartsuki, «Batasuna»ta «Eusko Gudariak» kantatu zi-tuzten.

Herriko plazan bazkaria, zikiro ya-tea. Bazen umorea eta bai gauzarikederrena, ere, anaitasuna gazteen ar-tean. Bazkalondoan, ikurriña ibili zu-ten plazaren inguruan, gazteria kan-

Naparroa'ko Erresumaren alde bizía emanzutenen ooretan, Amaiur'ko «Gaztelu-men-dian» 1920-gn. urtean jasotako zutarria ta,geroago, 1928'gnean., norbaitek ondatua

tuz eta zortzikoa dantzatuz. Bestari,zortzietako eman zitzaion akaballa,eta deus makurrik gabe.

Gazteak indar haundiarekin elduzaizkigu, Herriaren alde lana egitekoprest ikusten ditugu, Euskal BATA-SUNA bere gogoan daukatela eta as-mo onak bihotzetan.

Zorionak baztandar gazte maiteaketa yarraiki zuen euskal zaletasunean.GEROA zuena baita eta ez etsi ga-raipena erdietsi arte.

M. IZETA

txak 24 onbor eta aizkolari bakotxa-rentzaz 8. Aizkolariak ban-banaka ariizanak dirá, onbor bakotxean txanda-tuz eta ez denak batean. Joko hontanhautatu beharrak ziren zortzi aizko-larietatik hiru hoberenak gero Mun-duko Txapelketan jokatzeko.

Mindegia'k, alde batetik, eta Ayer-be'k, bertzetik, eman zioten guduarihasiera, 45 ontzako lehenbiziko onbo-rrei bortizki lo tu zirela. Ezkurrata-rrak berehala hartu zuen aintzinaldia,onborra 53 segundoz erdibiturik.Ayerbe'k behar izan zituen 17 segun-do gehiago lan hori bera egiteko. Ge-ro Arriatarrak, lanean hasi zirelarik,berehala berdindu eta aurrera pasaere; gis a hontan eta bentaja haun-dituz gipuzkoar taldeak 24 onborrakmoztu arte, lan guzia 54 m. ta 23 se-gundoz eginik. Nafartarrek 61 m. ta23 segundotan egin zuten: 7 minu-tuen aldea.

Sei aizkolarien lana negurtu ondo-ren, hiru hauek izendatu dituzte Eus-kalherriko taldea osotzeko: ARRIA II,MINDEGIA eta ARRIA III.

Hemen sei aizkolarien markak:1.—ARRIA II ... 8 onbor 16 m. eta 15 s.2.—MINDEGIA .. »3.—ARRIA III ... »4.—LATASA . . . . »5.—AYERBE .... »6.—JAUNARENA »

16 » » 32»17 » » 33»19» » 30»20 » » 35»25 » » 21 »

Jaunarena gaztea, zutitako onbo-rretan neketan zabilen, eta etzen ha-rritzekoa, hortan ez bait dago entre-gu. Halere ongi aritu zen eta segurgara urrengoan gehiago egingo due-la; gaztea baita, izango du ikastekoastia. Latasa'k ahal guziak egin zi-tuen; baina, adinak ezpaitu barka-tzen, gazteei bidea utzi behar. Min-degia oso ongi ari izana da. Arriata-rrak, mutil ederrak eta indartsuak,lan haundia egin zuten; batez ere,zaharrenak honek erakutsi baititu be-re ahalmen ikaragarriak. Ayerbeataundarra ere ongi.

Mundu bat bildu zen Doneztebe'n;eta, gutitan gertatzen dena, yendearigustatu aizkolarien ekiñaldia. Trabe-sa guti, Astibia'ren hutsunea nabaribaitzen.

Azaro'ko ilabetean jokatu beharrada Donostia'ko Belodromoan Mundu-ko Aizkolarien Txapelketa eta horariko dirá zein-gehiagoka: Austra-lia, Kanada, Estados Unidos, GranBretaña, Nueva Zelanda eta EUS-KAL-HERRIA. Gure aizkolariek lanederra hartu dute; baina, iduritzenzaigu lan hori ez déla alferrikakoaizango. Suerte on bat opa diegu.

ANZANARRI

14 _ PRINCIPE DE VIANA

Page 15: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

ALTZASÜNERE GELATIK

Asieran, aurren-aurrena, zoríonakeman bear dizkitzut, «PRINCIPE DEVI ANA» euskal aldizkaria, orrelaedertu ta bikaindu zeralako. Biotze-tiko zoríonak!

INTZA'R DÁMASO AITAKAPUTXINOAK 90 URTE

Intza'r Dámaso Aita Kaputxinoaklautan ogei amar urte bete berri di-tu, doi-doian, UrrillaVen 19'gnean.

Orí dala-ta, bera egotea oi dagoenIruña'ko uri-esitatik ateko Komen-tuan, fraide anaikideek gorazarre-txoa egin zioten egun artan.

Beste fraide moltzo bat ere bagi-ñan an, ortarako ara etorriak.

Aita Mendia, gure Probintziala,fraide guztien buru daña, ere, an ze-goen eta itzaldi labur baiñan politaegin zion amaitzerakoan.

Zorionak, millaka ta millaka, gureAita Intza maitea! Urte askoz, Yain-koaren aintzarako ta Euskeraren one-rako.

SAKANA'KO ERREGE-BIDEA

Orain emen, Sakana'n, errege-bidezabal ta sakon ta ederra egiten diar-dute.

Iruñe'tik Etxarri-Aranaz'eraño egi-ñik eta amaiturik zegoen. Orain, Al-tzatsu'raño dabiltze egiten. Antza da-nez, yator dabiltz. Orain arte, erre-ge-bidea errien barrena joan oi zan;guraso guztientzat izugarrizko bu-ruauste ta bildurra izaten zan, ume-txoen arriskuagatik. Orain, errege-bi-dea erriaren ondotik joan bai; bai-nan ez karrikatik eta errien barrutik,kanpotik baino.

Ta gañera, Etxarri-Aranaz'en, lur--azpiko bidé zabala egin dute, ikas-toletako aurrak alde batetik besteraazpitik igarotzeko. Orain ez dago ba-tere arriskurik.

Aurrerakuntza opa diegu erriei bio-t z e z- YURRETAR Y.

GARAZI

Udako beilari zonbait...Orai diela anitz mende, Jon-Doni-Jakobe'ko beilariak milaka zabiltzan Nafa-

rroa'n gaindi, Ibañeta'ko lepotik pasatu beharrez. Girixtino kartsu horiek, helduziren Europa'ko herri guzietarik, haberatsenak zaldiz edo mandoz, baña gehienakoinez. Bixtan da zernahi gizon mota bazeia, nahas-mahas, beilari horien artian:gaztiak eta zaharrak, azkarrak eta ahuíak, erniak eta eriak, jakintsunak eta eroak,garbiak eta zikinak, onak eta txarrak... Ez dea denetarik behar mundu batenegiteko?

Bizkitartian, arrunt leherrinak ar¡ ziren gure mendietan ezin iganez, hain ne-kesak izanik lehengo bidexkak. Baña zorionez, Jon-Doni-Jakobe'koek pausa le-kiak atxemaiten ahal zituzten. Ospital-Etxe zonbaitetan. Halere, eritasunen gatik,jende horietarik anitz hiltzen ziren pidaia izigarri hortan. Izigarria ere zen, ornen,Euskaldunen fama beilarien artian! Bai eta erten zuten Nafartarrak zirela gaixtoe-nak pidaiant horien a!de. Zer gatik ote? Nehork etzauku salatu. Ditugun liburuzaharrenetan, ez da aipatzen argi eta garbi, zer debru zuten gogoan gure arba-soek, arrotz horiek agertzen zirelarik Euskal herrietan. Baña nik usté dut jakinendugula sarri nun zen egia...

Egun, beilariak ez dirá gehiago ibiltzen hemengo mendietan. Udatiarrak edo«ft/r/sfa/c» aldiz, heldu zauzkigu andanaka ipar aldetik gure herri guzietarat, orai-ko bidé ederreri esker. Lehen bezala ere, zernahi jende mota bada, nahas-mahas,frangotan axola gutikoak eta batzutan ohoinak. Txarkeri bat eginik eta, aise baitaihesari lotzia, bakotxa bere otoarekin. Alorretan, pentzetan, edo iratzetan sartuzgeroz, nork uzten ditu xeilak idekiak eta sasiak zapatiak? Hala izanez, nork joanarazten ditu behiak, zaldiak edo zerriak, alde guzietarat tirahala lasterka? Norkbotatzen ditu nun-nahi botoila puskak, gero zangopetan minartzen dituztelarikardiak eta artzainak? Nork hedatzen ditu, xoko itzaltsu pollitenetan, bazkari on-doko zikinkeriak, hor berian, zakur batek bere kaka bezala? Nork biltzen ditu,nausiaren ixilik, gereziak, sagarrak, mertxikak, eta adar guziak xehatzen dituz-telarik?

Orai artio, ez ginitien ikusten kanpokaldian bezik, udatiar mota horren balen-triak. Bainan aurten, Eihalarre'ko etxe zonbaitetan ere sartu dirá, egiazko gaixta-ginak bezala, hango nekazariak belarretan ari zirelarik. Hor, ebatsi dute ezkara-tzian dilindan zagon xingar-azpi bat. Hemen, idortzen ari ziren polliki hamabi gas-na gogor. Han aldiz, lau «kadera Euskaldunak», delako alki zahar eta dena zu-rezkoak diren horietarik. Nun ote geldituko dirá debrien urde horiek, ez balinba-dugu guaurek kasurik egiten?

Behar den bezala, arrotz egunkarietan ez dirá aipatzen luzegi holako gerta-kariak. Lehengo liburu zaharren arabera, berriketariek ez dituzte naski gogotiksalatuko Euskaldun gaixoen galtzapenak edo zorigaitzak. Ba, bainan Garazi'koManex batek muturreko eder bat eman ba'Iu «turista» ohoin bati, ordian segu-rrik erdarazko radioak oro oihuka ariko ziren erraiteko Nafartarrak arrunt basakdirela!

Geroztik, Garaztarrek bederen asmatzen ahal dute zer izan behar zen lehengoJon-Doni-Jakobe'ko beila Euskaldun zonbaitentzat, arrotzak jiten zirelarik burrus-taka zokomoko guziak betetzen zituztela. Gizonen jakitatia aintzina joanik ere,ez baita ohoinkeria ttipitzen ari, bereziki arima gabeko hiri handietan. Azkenian,bostpasei mende ilunian egon eta, egia zabalduko dea nunbait, gure arbasoenfama xuritzeko?

GARAZIKO MANEX

PRINCIPE DE VIANA — 15

Page 16: PRiNCtPE VftNA' AL FOMENTO...Xl-gn. !ruña-197S-íraila-Urr¡la 122-123 zenb. Director de la Inst. "Príncipe de Viana" y de l a Revist VICENTE GALBETE T>TSOA TATIRKUMEA IPÜÍ ANTZEKO

PRiNCJPBVWNA"

DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA

SUPLEMENTOMENSUAL DELA REVISTA,D E S T I N A D OAL FOMENTODEL VASCUENCE

L I B U R U A K

«ZORION BIDEA»M. M. Zubiaga, Jesuseen Lagundi-

ko Aita mixioemalle aspaldikoak egi-ña. Bigarren argitaraldia du liburu-txo onek. Urte gutxiren buruan elduzaigu. Poztu gaitu onetxek.

«Zorion Bidea» du izena; ta, as-korentzat alaxe izango dala usté ustédut. «Maitasun damua» da bidé ori.Laixterbide ederra or erakusten di-guna. Askok ez dute ezagutzen, guz-tiontzat bearrezkoa izan arren.

Jaungoikoaren grazia irixteko, be-rori azitzeko, kezketan ez bizitzeko,irakurri ezazute. Lengoa irakurri zi-ñutenak, jakitea emazue au, adiskideta ezagun artean. Ez zerate damutu-ko. Gaurko egunetan aitortzeko sor-tzen dirán eragozpenaz eta egunoro-ko bizitza galtzeko arriskuaz, iñoizbaño obeki dator liburu kozkor, koz-kordun au.

Gipuzkoa'ko euskera jatorrean da-go. Itz gutxigotan nekez adierazi lite-ke or erakusten duan guztia.

Poztu giñan beraz «Goiz-Argi»\esan zuanaz; zor zitzaion.

INTZA'R DÁMASO

«EUSKALDUNAK»Argitaldariak dio: «Gure 1972-go

«Euskaldunak» poemaren argitalpe-naren ondoren, beste bigarrengo sa-kel-argitalpen merke baten bearraaurkitzen zan guztien irispiderako».

Eta ara, merkean, liburua gure es-kuetan. «Orixe »'ren poema, euskalpoemak, euskal literaturaren gaillu-rra arrapatu baldin ba'du, ongi dagodiruz goi-maillan dauden irakurleen-tzat irixtea; baiñan, baita ere erriaosatzen degun geienok diruz urri ga-biltzan ezkero, ongi etortzen bazaiguliburu merkeak eskuratzea. Argitaral-pen bi 1940'tik 365 laurlekoen aldeadago liburu salneurrian, baiñan libu-ruaren izatea eta muiña ber-bera da.

Naparroa'ko Uitzfn asita, noski.Ontaz, lenengo bertsoan ongi ipin-tzen digu gertakizunen bazterrik be-reziena:

«Naparroa zarrean Larraun'en Uitzl,belar goxo tartean eper-kabl idurl.Belardien inguruz, kabl orren esi,baso maitea dago, ikazkin-lantegi».

SUMARIOPágina

1

2

OTSOA TA ARKUMEA. El lobo y el cordero. Vieja fábula y cotidiana realidad.

EUSKALERRI'KO LEIOA. Ventanal de Euskalerría, noticias.EUSKALTZAINDIA. Actas de la Real Academia Vasca.

3 MAO'REN ONDOREN, ZER? Y después de Mao? ASTEA. Ambición y sangre, lasalida de cas! todas las dictaduras.

4 EUSKALDUNEN IZAERA. Talante vasco. LIZARRUSTI. Una personalidad —leal-tad, trabajo, dignidad—, con raíz en el euskera y que debemos mantener.VIKINGO II. Aportaciones científicas; desilusión? SOLA.

5 SOLZHENITSYN NOBEL SARIDUNA. El premio Nobel Soizhenitsyn. ERRE. Elruso habló en TVE: cosas de aquí que le han contado; y cosas de allá quesabe bien.ELIZAREN BETSKOTASUNA. Indefectibiüdad de la Iglesia. D. A. LABAYEN, deEuskaltzaindia, nos traduce un tema que reconforta la Fe.

6 GURE NEKAZARIAK EUROPA'N ZEAR. Labradores y ganaderos vascos por Euro-pa. Viaje ameno, interesante y provechoso. Por IBILTARI.

7 BERTSOLARIA, Versos. Y un toque —¿otoñal?— de nuestro gran BASARRI.

10 ANSOLA «TXANBOLIÑAK». Los txlstularis Ansola ( l ! l ) . ARTEAGATAR LON. Con-tinuidad familiar tocando el txistu.AURTXOEN TXOKOA. Rincón infantil. ETOR ETXABURU, 7 años, desde Onda-rru, nos envía un cuento con moraleja y todo: el tortazo de ímanol y su propó-sito de enmienda.

11 ULTZAMA'KO SEMERIK BIKAIÑENA. Un hijo ilustre de Ulzama (Vi l) . Mons. Iru-rita conocedor de sus ovejas y de sus pastores. AGINAGALDE.

12 XVII-GN. ZAKUR-TXAPELKETA. ESTROPADAK. Perros de Pastor. Regatas delCantábrico. KIROL. Patxi de Amaiur (Baztán) y los remeros legendarios de Orio.

14 ERRIZ-ERRI. Por los pueblos. M. IZETA, ANZANARRI, Y. DE YURRE, M. DE GA-RAZI. El monumento de Amaiur, selección de aizkolaris, noticias desde el con-vento, «hazañas» de algunos «turistas» desaprensivos...

15 LIBURUAK. Los libros. 2.a edición de «ZORION BIDEA» de M. M. Zubiaga, S. J.El P. Inza nos dice: «Camino de Salvación», sin duda, para muchos, hoy, cuan-do la confesión se dificulta y aumentan los peligros de muerte».«EUSKALDUNAK». «Los vascos». «Uxola» agradece que la Edit. Auñamendiponga la obra clásica de Orixe a! alcance de cualquier bolsillo.

Baiñan gertakizun geienak Napa-rroa'n baldin ba'dute ere toki, poe-mak euskaldun guztion kanta-gai iza-teko naiaz jaiotzen da. Onela, le-nengo bertsoan gerta-tokia azaltzenba'du, bigarrenean nortzuk osatukoduten adierazten digu:

«Lapurtarrek erakuts belar-sega lañen;Bizkai'tik etor ziran txondarrak egosten;giputz yayoak ere baziran zur-lantzen...Bost ipui eder orok emen eraln znten!».

Onela «Orixe» aundiak euskaldu-nok bizi izan degun poema, lantzenjoan zan. Bere buruaren askartasu-naz; bere izkuntzaren ezagueraz;Gipuzkoa-Naparroa'ko mugetan ko-katu zuan izkuntzan.

Poema guztia emen daukazu, ain-bat bertsoz eta musikaz osatua. Guz-tiak bertso onak, bertsolari jakintsubatek borobilduak. Eta bertso guz-tiak dakarte erderazko bere itzul-pena.

«Orixe» ñor zan euskera-bidean ja-kin nai duanak, murgildu bedi ira-kurgai onetan. Atsegin izango zaio.

«UXOLA»

wmm

Imp. de la Diputación Foral de Navarra. - Camino de Sarriguren. - Pamplona. - D. L. NA. 319-64