16
PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean Gracias por fumar filma Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako koadernoa

PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean - … · erakargarriagoa izan dadin, eta, horrela, bete nahi den asmoa eraginkortasun handiagoz lor dadin. Zinema, prebentzio-tresna ez ezik,

Embed Size (px)

Citation preview

1

PROGRAMAREN EGILEA

Osasuna EginbideanGracias por fumar filma

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako koadernoa

2

Zinema eta hezkuntza

G aur egungo gizartean arazo ugari dago eta, kasu batzuetan, neurririk eraginkorrena prebentzioa da. Bide horretan, hezkuntza funtsezko elementua da. Eskolen munduarekin eta aisialdirako

hezkuntzarekin zerikusia daukan prebentzio-jarduera orotan dibertsioa eta heziketa uztartu egin behar dira, irakaskuntza erakargarriagoa izan dadin, eta, horrela, bete nahi den asmoa eraginkortasun handiagoz lor dadin.

Zinema, prebentzio-tresna ez ezik, gazteentzat komunikazio-elementu bereziki erakargarria da.

Jorratu nahi ditugun bi arloak, dibertsioa eta hezkuntza, ezin hobeto uztartzen dira zinemaren formatuan. Jarrera jakin batzuk indartzea eta baloreak sustatzea funtsezkoa da bai norberaren prestakuntzarako, bai gazteek arrakasta handiagoz egin diezaioten aurre egungo gizarteak pairatzen dituen arazoetako askori.

Ikuspuntu generikotik erreparatuta, zinema hezitzailea izan liteke ikusleak argudioa ez ezik, filma osatzen duten elementu guztiak baloratu eta kritikatzeko gaitasuna badauka: gidoia, aktoreen zuzendaritza, interpretazioa, argazkia, muntaia, soinu-banda, eta abar.

Hau da, zinema drogen prebentziorako baliabide pedagogiko egokia izango da, baldin eta ikusleak saihestu beharreko

arriskuen edo bereganatu beharreko jarrera helduagoen argudioak, sinboloak eta mezuak aztertzeko eta kritikatzeko gaitasuna eskuratzen badu.

Zinema lan-tresna eraginkorra izan daiteke, dibertsiorako elementu izateaz harago badoa. Argi dago horretarako trataera egokia eman behar zaiola eta, bide horretan, jorratu beharreko alderdirik garrantzitsuenak honakoak lirateke:

1. Hezkuntza eta entretenimenduko irizpideen arabera behar bezala hautatutako filmak edukitzea.

2. Filmaren alderdi esanguratsuak azpimarratu eta sustatzen dituzten eta berau ikusi aurreko eta osteko lana ahalbidetzen duten (ebaluazioa barne) euskarri teknikoak aztertu eta prestatzea.

3. Programa ikastetxean eta irakasleen artean sartzea hezkuntzarako agente eraginkor gisa, lortu nahi den helburu hezitzailea bete eta sustatzeko.

Zinema oso erakargarria da gure mezuaren hartzaileentzat: haur eta gazteentzat, hain zuzen ere. Baina, kasu honetan, dibertsioa eskaintzeaz gain, gazteenen arreta eskuratu, beren hausnarketa-gaitasuna babestu eta aurkezten diren eduki hezitzaileen azterketa eta kritika bultzatzeko aukera paregabea da.

3

Gracias por fumar

Filma

Egilea: Asociación de Prensa Juvenil Elkarteko Centro de Comunicación y Pedagogía

Zentroko talde tekniko-pedagogikoa.

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako koaderno hau izenburu bereko filmaren irakasle-gidaren osagarria da.

Asociación de Prensa Juvenil Elkarteak sortu eta garatu duen eta Drogei buruzko Plan Nazionalak finantzatu duen “Salud en curso” programako

materialaren barruan sartzen dira bi elementuak.

• Filma gustatu al zaizu? Zergatik?

• Zure ustez, azaltzen diguten istorioa zenbat zatitan banatzen da? Zein da bakoitzaren ezaugarria?

• Zer aldatuko zenuke film honetan? Zergatik?

• Zein da filmaren gaia eta zein mezu nagusia?

• Zein esanahi emango zenioke istorio honen amaierari? Pertsonaien etorkizuna zein den argitzen al du?

4

Pertsonaiak

• Filmeko pertsonaia hauek deskribatu, hiru ezaugarri erabiliz:

Nick:

Senataria:

Heather:

Joey:

BR:

• Pertsonaietako zeinekin sentitzen zara identifikatuen? Zertan?

• Aztertu filmeko pertsonaia nagusiak eta adierazi pertsonaia bakoitzak zein rol daukan eta zein bilakaera jasaten duen. Ondoren, pertsonaia desberdinek dituzten harreman-motak azaldu mural batean.

5

• Nola deskribatuko zenuke Nick-en jarrera morala? Eta filmean agertzen diren gainerako pertsonaiena? Zure ustez nor da hipokritena?

• Filmean zehar Nick-ek hainbat argudio ematen ditu tabakoaren kontsumoa justifikatzeko. Argudio horien aurka egitea erraza dela uste duzu? Idatzi zein argudio erabiliko zenituzkeen arrazoi horien aurka egiteko.

• Nick izango bazina, zein argudio emango zenuke Biltzarreko agerraldian? Adierazi argudio batzuk.

6

Erretzearen ondorioak

• Nola funtzionatzen du arnas-aparatuak? Informazioa bilatu eta irudikatu ezazu marrazki batean, tabakoak zein organotan eragi-ten duen adierazita. Tabakoaren kontsumoaren eragin handiena jasaten duten organoak adierazi.

• Ikertu zeintzuk diren tabakoa kontsumitzearen eragin negatiboak eta osatu honako taula hau.

Organismoan Jarreran

Epe laburreko ondorioak

Epe luzeko ondorioak

• Adierazi zein ondorio iruditu zaizun harrigarriena eta esan zergatik.

7

• Arnas- eta zirkulazio-aparatuak dira tabakoaren ondorioz gehien kaltetzen direnak. Horri buruzko informazioa bilatu eta erantzun honako galdera hauek.

— Zeintzuk dira erretzailearen ohiko sintomak? Ikertu zeintzuk diren mendekotasun honekin lotutako gaixotasun nagusiak.

— Zein ondorio dauzka tabakoaren keak zirkulazio-aparatuan?

— Tabakoaren kontsumoak hiru gaixotasun eragiten ditu zirkulazioan. Ikertu zeintzuk diren eta azaldu itzazu horien ezaugarriak:

1.

2.

3.

• Tabakoak, erretzaileak kaltetzeaz gain, erretzaileak ez direnak ere kaltetzen ditu. Pertsona horiei erretzaile pasibo deitzen zaie. Ondorioz, mundu osoko gobernuek hainbat neurri hartu dituzte, toki publikoetan eta enpresa pribatuetan tabakoaren kontsumoa mugatzeko. Bilatu interneten Espainian zein neurri hartu diren eta zerrendatu zein toki publiko eta pribatutan ezin daitekeen erre.

• Zure ustez, tabakoak nola eragiten die pertsonei (osasunaz gain)? Bilatu gaiari buruzko informazioa eta egin idazlan bat, gainerako ikaskideei erakusteko. Horretarako, orri gehiago har ditzakezu, edota koaderno honen amaieran dagoen zatia erabili.

• Tabakoak gure itxura fisikoari eragiten ote dion ikertu. Bilatu interneten zure azalpena deskribatzen duten irudiak.

• Kalkula ezazu egunero tabako-pakete bat erretzen duen pertsona batek zenbat diru gastatzen duen urte osoan zehar. Zerrendatu diru horrekin erosiko zenituzkeen gauzak.

8

Taldearen presioa

• Gutako bakoitzak pertsona jakin batzuekin dauka harremana. Zalantzarik gabe, pertsona horietako batzuek garrantzi edo eragin handiagoa dute gure ekintza edo iritzietan. Azal ezazu zein bi egoeratan bultzatu duen pertsonaia batek bestea zerbait egitera, pre-sioaren bidez bere hasierako jarrera aldatuz:

1:

2:

• Pertsona bat erretzen hasteko arrazoietako bat bere lagunek egiten duten presioa da. Ados al zaude baieztapen horrekin?

9

• Komentatu honako esaldi hau: “Gaur egun neska-mutilak ahulagoak dira tabakoa kontsumitzeko presio -sozialaren aurrean”.

• Adieraz ezazu zein egoeratan ikusi duzun zure lagunek zuri gustatzen ez zaizkizun jarrerak dituztela baina ez duzun ezer esateko ausardiarik izan.

• Taldearen presioa beti da negatiboa berau jasotzen duen pertsonarentzat edo batzuetan positiboa izan daiteke? Azaldu zure iritzia, behar bezala argudiatuta, eta adieraz ezazu zein egoeratan den taldearen presioa positiboa eta negatiboa pertsonaren ongizaterako.

Balore positiboak Balore negatiboak

10

• Nick-ek erabiltzen duen argudio nagusia honakoa da: bakoitza aske da erre nahi duen ala ez erabakitzeko. Jarrera hori egokia dela uste al duzu? Agintariek herritarren osasuna zaintzeko eskubidea eta betebeharra daukate, askatasun indibidualaren gainetik? Justifikatu zure erantzuna.

• Zein balore ordezkatzen dute filmean agertzen diren pertsonaia nagusiek? Balore horiek egungo gizartearen isla direla uste duzu?

• Herrialde batzuetan tabakoa debekatu da leku publiko guztietan. Zer iruditzen zaizu? Gugandik hurbil dauden herrialdeetako legedia ikertu eta ezarri antzekotasun eta desberdintasunak.

• Filmaren une batean, ekoizleak dio zineman arloteek, errusiarrek eta arabiarrek soilik erretzen dutela. Esaldi hori benetakoa iruditzen zaizu edo gehiegi esatea da? Nolako itxura dauka erretzaileen zinemak? Zer uste duzu gai honetaz?

Eskubideak eta betebeharrak

11

• Filmak dio gizakiok dirua jartzen dugula gure balore eta sinesmen pertsonalen gainetik. Ados al zaude?

• Filma ikusi ostean aldatu egin al da tabakoari buruz duzun iritzia? Azaldu zer aldatu den.

• Zein da filmaren asmoa? Tabakoaren kontsumoari buruzko film ona dela uste al duzu? Azaldu zure iritzia hogeita hamar lerroko idazlan batean. Horretarako, orri gehiago har ditzakezu, edota koaderno honen amaieran dagoen zatia erabili.

12

Familia- eta gizarte-harremanak

• Zure ustez nolako harremana izan du Joey-k bere aitarekin?

• Eta bere amarekin?

• Guraso-mota hauek deskribatzen dituzten adjektiboak bilatu:

1. Autoritarioa:

2. Permisiboa:

3. Arduratsua:

4. Ni aita/ama banintz, honelakoa izaten saiatuko nintzateke:

13

• Zure iritziz nolakoak izan beharko lirateke familia-harreman idealak? Eztabaidatu gai hau zure ikaskideekin.

• Zure denbora librea nahikoa aprobetxatzen duzula uste duzu? Gaur egun egiten ez duzun zein jarduera gustatuko litzaizuke egitea zure denbora librean?

• Zure bizitzan berebiziko eragina izan duten pertsonak zerrendatu. Zergatik izan ziren edo dira hain garrantzitsuak?

14

• Nola hasten da istorioa? Argumentuaren hasiera azaltzen duen sekuentzia zehatz-mehatz deskribatzen saiatu. Idazten hasi baino lehen, honako galderak kontuan hartzea lagungarri suerta dakizuke: Zer gertatzen da? Zein pertsonaia agertzen da? Zeinekin dauka harremana? Non gertatzen da dena?

• Zer gertatzen da? Akzio handiena zati honetan gertatzen da. Pelikularen argumentu osoa kontatzen du. Pentsatu zein eszenatan hasten den filmaren funtsa eta zeinetan amaitu, bukaera zehazten duten sekuentziak agertu baino lehen.

• Une jakin batetik aurrera, filmaren norabidea aldatu egiten da eta azken eszenarantz abiatzen da. Noiz has daiteke amaiera sumatzen? Zure ustez, amaiera logikoa al da? Beste amaiera bat egon zitekeen?

• Argumentua zehatz-mehatz gogoratu duzunez, pentsatu film honentzako beste izenburu bat.

Argumentua

15

Gracias por fumar(Idazlana)

Izena:

Ikasturtea:

16

Gracias por fumar

Sinopsia

Nick Naylor-ek, tabako-saltzaileen bozeramaile nagusiak, tabako-erretzaileen eta -fabrikatzaileen

eskubideak defendatzen egiten du lan.Senatari batek “pozoia” hitza jarri nahi du zigarro-kutxetan

eta Nick-ek bere aurka egin eta jendaurrean erasotzea erabakitzen du. Hala, telebista-programetara jotzen du,

zigarroen arriskuen aurka egitera.Nick-en ospe berri horrek tabako-industriako nagusiaren arreta deitzen du, baita egunkari ospetsu bateko ikerketa-kazetari batena ere.

Fitxa teknikoa

ZuzendaritzaJason Reitman

HerrialdeaAEB

Urtea:2006

Iraupena92 min.

EkoizpenaDavid O. Sacks

GidoiaJason Reitman,

Christopher Buckley-ren eleberrian oinarritua

MusikaRolfe Kent

FotografiaJames Whitaker

MuntaiaDana E. Glauberman

BanatzaileaHispano Foxfilm

Fitxa artistikoa

Nick NaylorAaron Eckhart

Polly BaileyMaria Bello

Joey NaylorCameron Bright

Jack BeinAdam Brody

Lorne LutchSam Elliott

Heather HollowayKatie Holmes

Bobby Jay BlissDavid Koechner

Jeff MegallRob Lowe

Ikasleentzako koaderno hau Asociación de Prensa Juvenil Elkarteko Centro de Comunicación y Pedagogía Zentroan egin da, “Salud en Curso” izeneko programan baliabide pedagogiko gisa erabil dadin. Ekimen honek Drogei buruzko Plan Nazionalaren lankidetza dauka.

Berariaz debekatuta dago Ikasleentzako Koaderno hau osorik edo partzialki erreproduzitzea, merkataritza-erabileretarako, copyright-aren jabeen idatzizko baimenik gabe.

Testuak, deseinua eta lan osoa: © Asociación de Prensa Juvenil.Fotografia-materiala © Room 9 Entertainment eta Contentfilm.

Argitaratzailea: Asociación de Prensa Juvenil, Aragón kalea, 466 - 08013 Bartzelona. Tel. (93) 207 50 52.Lehenengo argitalpena: Bartzelona, 2010eko maiatza

ISSN 1137-4926. (Guías Didácticas de Cine).

PROGRAMAREN EGILEA LAGUNTZAILEA