22

Sektore publikoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Pasaia-Lizeoko gunetik ateratako edukiarekin sortutako apunteak. Edukiak: sektore publikoa (Estatua, administrazioak, zergak eta makroekonomia)

Citation preview

Page 1: Sektore publikoa
Page 2: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

2

1. Estatua

1.1. Estatuaren funtzioak:

1.1.1. arautzailea

1.1.2. zerbitzu eta ondasunen hornitzailea

1.1.3. banatzailea

1.1.4. egonkortzailea

2. Administrazioak

2.1. Administrazio lurraldetarra

2.2. Gizarte segurantza

2.3. Enpresa publikoak

3. Zergak

3.1. Tributuak: zergak, zerga bereziak eta tasak

3.2. Zerga motak

4. Makroekonomia

4.1. Nazio produktua

4.2. Euro korronte eta euro kostantea: deflaktatzea

4.3. Barne produktua eta nazio produktua

4.4. Ezkutuko ekonomia: diru beltza

4.5. Errenta eta ondarea

Page 3: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

3

1 ESTATUA IX. mendeko liberalismotik, keynesianismo eta marxismotik pasatuz, gaur egungo neoliberal edo sozialdemokratengana iritsi arte, ekonomilari guztiek estatuaren interbentzioari garrantzi handia eman diote. Errealitatean, edozein pentsaera ekonomikoaren menpe, 2. Mundu Gerra ondoren estatuak sektore ekonomikoaren bidez asko ala gutxi eragiten du ekonomian. Funtsean, bi funtzio ditu: zergak kobratu eta ondasun eta zerbitzu publikoetan gastatu. Estatuak, adibidez, egiten dugun erosketa bakoitzeko BEZa kobratzen digu eta, gero, diru horrekin Osakidetzako zerbitzua eskaintzen digu. Estatistikari erreparatuz, gastu publikoak BPGren (Barne Produktu Gordina) ehuneko ezberdinak hartzen ditu: Europar batasunean %37, eta %28 eta %28,5 Estatu Batuetan eta Japonian, hurrenez hurren.

1.1 Estatuaren funtzioak

Sektore publikoak lau zeregin ditu eta hauek gauzatu ahal izateko abiapuntua ZERGA POLITIKA da. Zergen bidez, zerbitzuak eskaini ahal izateko behar dituen baliabideak lortzen ditu. Sektore publikoaren lau zereginak ondorengoak dira:

ARAUTZAILEA

Administrazioak jarduera ekonomikoa antolatzen dituen arauak ematen ditu. Adibidez, energia elektrikoaren prezioa, kutsaduraren kontrako neurriak, kontsumitzaileen defentsa eta osasun zaintza arautzen ditu.

ZERBITZU ETA ONDASUNEN HORNITZAILEA

Enpresa publikoen bidez ondasun eta zerbitzuak eskaintzen dizkie hiritarrei, hala nola, hezkuntza, osasuna, garraioa, defentsa...

BANATZAILEA Desberdintasun sozialak leuntzen saiatzen da eta horretarako gutxieneko soldata, laguntza sozialak, bekak, babes ofizialeko etxebizitzak bultzatzen ditu.

EGONKORTZAILEA Magnitude ekonomiko nagusiak kontrolatzen ditu, hala nola, inflazioa, defizit publikoa, langabezia....

Page 4: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

4

rabera.

1.1.1 Arautzailea

Liberal klasikoentzat hau da estatuaren funtzio bakarra. Honela agente ekonomikoek errespetatu beharreko joko arauak ezartzen ditu: jabetza pribatua, kontratuak, enpresen lehiakortasuna, kutsaduraren aurkako neurriak...

1.1.2 Zerbitzu eta ondasunen hornitzailea

Estatuak, beste agente ekonomikoek bezala, merkatuan eragiten du zenbait ondasun eta zerbitzu eskainiz, hala nola, hezkuntza, osasuna, errepideak, garraioa eta abar. Elkartasun printzipioan oinarrituta eta biztanleriaren ongizatea bermatu nahian, funtsezko zerbitzuak eskaintzen ditu. Bestela, gizarteko talde behartsuenek ez lituzkete zerbitzu hauek izango.

Hauetako batzuk, defentsa adibidez, zuzenean ezer kobratu gabe eskaintzen ditu estatuak bere aurrekontuetatik; beste batzuk, aldiz, erabiltzaileek neurri batean ordaintzen dituzte. Dena den, gehiena aurrekontuetatik ordaintzen da, hiritar guztion artean gure diru-sarreren a

Europan, estatuak sanitatea, hezkuntza, trenbide garraioa, etxebizitza sozialak, adinekoen egoitzak eta abarreko zerbitzuak kudeatzen ditu. Honi europar eredu ekonomikoa deitu zaio welfare state, amerikar ereduari kontrajarria dagoena.

1.1.3 Banatzailea

Errentaren eta aberastasunaren banaketan eragiten du diru-sarreren eta gastu publikoaren bidez. Zerga sistemaren bidez errentaren banaketa ematen da: gehiago irabazten duenak gehiago ordaintzen du zergetan. Ongizate estatua II Mundu Gerra ondoren sortu zen behar ekonomiko gehien zuten taldeen (langabetu, pentsionista, soldata

minimoa dutenak...) mesedetan errentaren berbanaketa bultzatzeko.

1.1.4 Egonkortzailea

Ekonomia kapitalistak ziklo positibo eta negatiboak izaten ditu. Estatuaren funtzioa ziklo hauen kontrako politika ekonomikoa egitea da. Ziklo positiboan, enpresek ahalik eta gehien ekoizten dute eta, familiek dena erosten dutenez, inflaziorako joera sortzen da. Ondorioz, estatuak dirua xurgatu behar du zirkuitu ekonomikoan: zergak igo, interesak handitu eta gastu publikoa murriztu. Depresioan, berriz, estatuak ekonomia berpiztu behar du merkataritza erraztuz. Horretarako, zergak murriztu, interesak jaitsi eta gastu publikoa handitu behar du kontsumoa bultzatzeko.

Page 5: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

5

2 ADMINISTRAZIOAK Estatuaren eragina gizartean administrazio desberdinen bidez gauzatzen da. Administrazioak, beraz, hiritarrei zerbitzuak eskaintzen dizkieten aginte publikoaren besoak dira. Hiru administrazio mota bereiziko ditugu: administrazio lurraldetarra, erakunde autonomoak eta enpresa publikoak. Guk, batez ere, administrazio lurraldetarra aztertuko dugu, hau baita estatuaren ardatza. Gurean, administrazioak bost maila ditu:

2.1 Administrazio lurraldetarra

EUROPAR BATASUNA

Bere eskumenak arlo ekonomikoan ditu nagusiki eta 27 estatuen gain eragiten du, besteak beste, ondorengo alorretan: merkataritza, moneta politika, ingurunea,

nekazaritza, arrantza, azpiegiturak, aduanak....

ESTATUAREN ADMINISTRAZIO

ZENTRALA

Espainiar Estatuaren eskumenak arlo hauetara zabaltzen dira: ejertzitoa, polizia, lan araudia, zigor kodea, kanpo eta

barne politika.....

AUTONOMIA ERKIDEGOA

Euskal Autonomia Erkidegoak honako eskumenak ditu: hezkuntza, Osakidetza, ertzaintza, Euskotren, industria ....

FORU ALDUNDIA Lau euskal probintziak foru erregimenetik datozen eskumen bereziak mantentzen dituzte, hala nola, zergen arautze eta

bilketa, errepideak, mendiak, kirol ez profesionala...

UDALA

Hiritarrarengandik gertuen dagoen administrazioa da eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditu: kale garbiketa,

zaborra jaso, kiroldegia, autobusak, hilerriak, ura, kale argiketa, azoka eta, batez ere, lur eraikigarria zehaztea.

Page 6: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

6

JARDUERA: Europar Batasuneko webgunera joan eta osatu hurrengo taula: (http://europa.eu/abc/panorama/howorganised/index_es.htm)

ERAKUNDEA ZEREGINA

Kontseilua

Zeintzuk osatzen dute? Zein da bere funtzioa? Non bildu ziren azkeneko aldiz eta zein izan zen tratatu zuten gai nagusia?

Komisioa

Zeintzuk osatzen dute? Non du egoitza? Zein funtzio betetzen du?

Page 7: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

7

Parlamentua

Nola aukeratzen dira bere kideak? Zenbat dira estatu bakoitzeko? Non du egoitza?

Justizia Auzitegia

Non dago kokatua? Zein da bere funtzioa? Zenbat epaile ditu?

Estatu kideak

Zeintzuk dira estatu kideak? Ordena itzazu estatuak sarrera dataren arabera.

Page 8: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

8

1. JARDUERA: Zure Foru Aldundiaren web orrira joan eta bertan azaltzen

diren zergekin ondoko taula osatu. http://webwpub1.gipuzkoa.net/wps/portal/ogasuna/webtributaria ZERGA MOTA SAILKAPENA EGITATE ZERGAGARRIA

Azal ezazu zein zerga ordaintzen dituen hiritarrak, zuzenak ala zeharkakoak diren, zein arrazoirengatik ordaintzen diren...

Page 9: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

9

3. JARDUERA: Gipuzkoako udaletxeen web orrira joan eta atera ezazu zure udalerriaren informazioa: zerga nagusiei buruzko azalpenak egin itzazu. (http://gestorcontenidosim.gipuzkoa.net/udalweb/eu/html/index.shtml)

Page 10: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

10

2.2 Gizarte segurantza Hiritarrek behar egoera desberdinak pairatzen dituzte bizitzan zehar, hala nola, gaixotasun arruntak, lan istripuak, heriotza, alarguntza, gurasoen heriotza eta, azkenik, erretiroa adin batetik aurrera (65 urte). Egoera hauei guztiei aurre egiteko, Gizarte Segurantzaren sistema sortu zen Lehen Mundu gerra ondoren. Gizarte Segurantzak aurrekontu itzela kudeatzen du, beste sektore publikoen bezainbeste, alegia. Bere finantza iturriak langile eta enpresen kotizazioak dira. Lehen, estatuak zati bat transferentzia bidez ordaintzen zuen, baina, gaur egun, Gizarte Segurantzak superabita du eta ez du estatuaren laguntzarik behar. Hala ere, Europan, hiritarren bizitza itxaropena luzatzen ari denez eta jaiotza tasa oso baxua denez, Gizarte Segurantzaren porrota aurreikusten da epe ertain batean (2025). Kotizatzaileen kopurua gero eta txikiagoa izango da eta pentsionistena gero eta handiagoa. Langabeziaren babesa INEMen esku dago. Erakunde honek aurretik egindako kotizazioaren arabera lanik gabe gelditu den langileari prestazio ekonomikoa ematen dio.

KOTIZAZIO TAULA (ehunekotan) Langilea Enpresa

Gertakizun arrunta 4,7 23,6

Lan istripua eta gaixotasun profesionalak jardueraren arabera

Lanbide heziketa 0,10 0,6

Langabezia 1,55 6

FOGASA Ez 0,4

Page 11: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

11

Jarduera 1: Gizarte Segurantzaren web orrira joan eta bere historiari buruzko datuak bila itzazu.

Page 12: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

12

Jarduera 2: Joan zaitez INEM web orrira eta kalkula ezazu zein izango litzatekeen zure langabezia prestazioa ondorengo kasuan:

• atzo kaleratu zintuzten • aurreko hiru urteetan enpresa berean lanean aritu zara, lanaldi osoz • langabeziako oinarria: 1800 € • ez duzu seme-alabarik

Gizarte Segurantzak jasotako kotizazioekin zenbait prestazio ordaintzen dizkie kotizatzaileei.

Aldi baterako ezintasuna

Arrazoia Iraupena Zenbateko Erakundea

4. egunetik 15.era oinarriaren %60 enpresa

16. egunetik 20.era %60 gizarte segurantza

Gaixotasun arrunta

21. egunetik aurrera %75 gizarte segurantza

istripu egunean soldata osoa enpresa Lan istripua eta laneko gaixotasuna hurrengo egunetik aurrera oinarriaren

%75 gizarte segurantza

2.3 Enpresa publikoak

Enpresa publikoak ez dira, zehazki, administrazioaren arlo bat, baina estatuaren jabetzapekoak direnez, ekonomian eragiteko tresna boteretsuak dira. Berauen bidez, estatuak beste agente ekonomikoek bezala eragiten du merkatuan, ondasun eta zerbitzuak eskaini eta erosiz. Garraioaren sektorean, adibidez, tren zerbitzua eta hegaldiak monopolio moduan eskaini izan ditu, Europar Batasunean sektorearen liberalizazioa onartu den arte. Honez gain, estatuak azpiegiturak eraikitzen ditu (errepideak, portuak, museoak,..) merkatuan erosle handi baten funtzioak betez.

Page 13: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

13

Enpresa publiko nagusiak honako hauek dira:

RENFE, EUSKOTREN, IBERIA, TVE, EITB, CORREOS

JARDUERA (lan-koadernoan egin): Bila ezazu enpresa hauei buruzko ondorengo informazioa:

Zein zerbitzu eskaintzen dute? Beraien kapitala erabat publikoa da? Nola dago osatua bere kontseilua? Zein da zuzendaria? Zenbatekoa izan da azken urteko salmenta? Beste edozein informazio interesgarri bere merkatu-jarduerari buruz.

3 ZERGAK

3.1 Tributuak: zergak, zerga bereziak eta tasak Administrazioak diru sarrerak behar ditu bere jarduera aurrera eramateko. Diru sarrera batzuk beste edozein enpresak lor ditzakeen berdinak dira, hala nola, enpresa publikoen irabaziak edo ondarearen salmentatik eratorritakoak. Beste batzuk, aldiz, bereziak dira eta administrazioak soilik ezar ditzake: tributuak. Tributuen ezaugarri nagusia derrigorrezkoak izatea da, hiritar guztiak legez behartuak baitaude hauek ordaintzera. Bestela, isun batez edo kartzelaz zigortuak izan daitezke. Tributuak hiru motatakoak: dira zergak, zerga bereziak eta tasak.

ZERGAK Derrigorrezkoak dira eta ez dute kontraprestaziorik. Pertsonek eta enpresek errentak, mozkinak eta salerosketengatik ordaindu behar dituzte. Garrantzitsuenak Errenta, Sozietate gaineko zerga eta BEZa dira.

ZERGA BEREZIAK

Derrigorrezkoak dira eta kontraprestazioa dute. Behar zehatz batzuk asetzeko ezartzen dira. Adibidez, Udalak kale bat konpontzeko bertako biztanleei diru ekarpen bat eskatzen die.

TASAK Ez dira derrigorrezkoak eta zerbitzu publikoak erabiltzeagatik ordaintzen dira, adibidez, garraio edo kiroldegien erabilpena. Zenbait kasutan derrigor ordaindu behar dira bertan biziz gero, adibidez, ura eta zaborra.

Laburbilduz, zergak izango dira haien onuraduna gizarte osoa denean, tasak onura pertsona jakin batek jasotzen duenean, eta kontribuzio bereziak onuradunak pertsona talde zehatza direnean.

Page 14: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

14

3.2 Zerga motak

Askotan termino hau erabiltzen da tributua erabili beharrean, baina zergak tributu-mota bat besterik ez dira. Zergak ordainik gabe eskatutako tributu-motak dira, bere ekintza zergagarria hiritarraren ondare baten jabetza, ondasunen zirkulazioa, edo errentaren eskuratze zein gastuen ondorioz sortutakoa da.

Zergen sailkapena

ZUZENAK

Zerga ordaintzeko obligazioa pertsona bati ezartzen zaio, eta honek ezin izango du beste batzuen kontura errekuperatu. Zerga hauek aberastasuna zigortzen dute, hau ondare baten jabetzan edo errenta baten lorpenean adierazten da. Ondorioz, errenta eta ondarea zergapetzen dituztenak dira, aberastasuna zuzenki zergapetzen dutelako. Adibidez: PFEZ, Sozietateen Zerga eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga.

ZEHARKAKOAK

Pertsona baten aberastasuna horren erabilpenaren bidez adieraz daiteke ere, eta erabilpen hori zergapetu daiteke. Zeharkako zergek ahalmen ekonomikoaren zeharkako adierazpenak zergapetzen dituzte, hau da, aberastasunaren zirkulazioa eta kontsumoa. Zeharkako zergetan pertsona batek ordaindu duena beste batzuen kontura eskuratzeko eskubidea aurreikusten dio legeak. Adibidez, BEZan saltzailea da subjektu pasiboa, baina berez erosleak ordaintzen du.

PROPORTZIOZKOAK Aberastasunaren edo errentaren ehuneko finkoa ordaintzen denean. Adibidez: Sozietateen gaineko Zergan sozietate guztiek beraien mozkinen %35 ordaindu behar dute.

AURRERAKORRAK

Aberastasuna edo errentan handitzen den neurrian, ehuneko handiagoa ordaintzen denean. Adibidez: Errentaren gaineko Zergan gehiago irabazten duzun neurrian, gehiago ordaindu beharko duzu.

ATZERAKORRAK Zerga atzerakorra da errenta handiagoa den neurrian aplikatzen zaion portzentaia txikiagoa denean.

Page 15: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

15

1. JARDUERA: sartu zure ogasunaren web orrian (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa) eta bila ezazu informazio hau: zein da erakundea, nor da bere burua, non du egoitza, zein jarduera burutzen du eta intereseko beste edozein informazio. (http://www.gipuzkoa.net/DFG/fiscalidad-e.html)

Page 16: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

16

MAKROEKONOMIA

Makroekonomiak herrialde bateko ekonomia aztertzen du. Bere helburua da ekonomiaren funtzionamendu orokorra ulertzea eta, aldi berean, jarduera ekonomikoaren maila ezagutu eta bere garapenean eragitea.

Makroekonomiak helburu zehatzak finkatu eta makroekonomia-politika diseinatzea ahalbidetzen dion funtsezko aldagaien azterketa egiten du, besteak beste, inflazioa, langabezia, nazio produktuaren hazkundea, defizit publikoa eta truke tasa.

Inflazioa Gizarteari ekartzen dizkion onurak edota kostuak aztertzen ditu eta, era berean, hartu beharreko konponbide eta ondorioak ere.

Langabezia Lan merkatuak pairatzen dituen desorekak, hala nola, langabezia tasa handiak aztertzen ditu eta horiek murrizteko hartu beharreko neurriak proposatu.

Nazio produktu

hazkundea

Makroekonomiak ekoizpenaren hazkundearen arrazoiak aztertzen ditu. Ekonomia nabarmen hazten denean, lanpostu asko sortzen dira eta ongizatea orokortu egiten da. Ekonomia hazten ez denean, ordea, kontrakoa gertatzen da eta depresiora irits daiteke.

Defizit publikoa

Gastu eta diru sarrera publikoen arteko aldea neurtzen du, sektore publikoaren jardueraren oreka edo desoreka maila erakutsiz. Defizita handia denean, sektore publikoaren finantza beharrizanak handiak izango dira eta horrek interes tasak gora bultzatuko ditu, inbertsio pribatuaren kaltetan.

JARDUERA: Joan zaitez INEren web orrira eta bila itzazu azken datuak:

inflazioa

langabezia

nazio produktuaren igoera

defizit publikoa

3.3 Nazio produktua

Makroekonomiak ekonomiaren funtzionamendu orokorra ezagutzeko zenbait kontzeptu erabiltzen ditu. Jarduera ekonomikoaren neurketa nazio kontabilitatearen bidez egiten da eta osagai adierazgarriena nazio produktua da.

Nazio produktua ekonomia batek epe jakin batean ekoiztu duen guztiaren balio osoa neurtzen du. Horretarako metodo zuzenena hauxe da: urtean zehar zerbait ekoiztu duten enpresa

Page 17: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

17

guztiak aztertu, ekoiztutakoaren balioa kalkulatu eta bere emaitzak batu. Baina, metodo hori ezin da horrela erabili, zenbait salgai behin baino gehiagotan zenbatuko baikenituzke. Hau horrela gertatuko litzateke produktu asko etapa desberdinetatik igarotzen direlako ekoizpen prozesuan (bitarteko ondasun bezala) eta behin baino gehiagotan saltzen dira azkeneko erabiltzailearengana iritsi baino lehen.

Hau gerta ez dadin, bi aukera ditugu: bata, ekoizpen fase bakoitzaren balio erantsia kalkulatzea da eta, bestea, kontsumora bideraturiko azken produktuen balioa batzea da.

Nazio produktua, epe batean, oro har urtebete, ekonomia batek sortutako amaierako ondasun eta zerbitzu guztien balioa da.

BALIO ERANTSIA = OUTPUT – INPUT

ENPRESA GUZTIEN BALIO ERANTSIA = NAZIO PRODUKTUA

Esan behar da nazio produktuak ez dituela kontuan hartzen merkatuaren bitartez egiten ez diren jarduerak: etxekoandreek egindakoa, norberak egindako lana eta legez kanpoko jarduerak.

3.4 Euro korronte eta euro konstantea

Nazio produktua urte batean ekoiztutako ondasun eta zerbitzuen guztizko balioa da, hau da, hainbat kopuru (ondasun + zerbitzuak) haien prezioekin biderkatzearen emaitza. Baina prezioak urtetik urtera aldatzen direnez, nazio produktua prezio korronteetan edo prezio konstanteetan adieraz daiteke.

Ondasun ezberdinen prezioak proportzio ezberdinetan aldatzen direnez, hauen aldaketa orokorra zehaztu behar da. Honetarako prezio indizeak erabiltzen dira. Deflaktatzea gaur egungo diruari inflazioaren ondorioz galdutako balioa kentzea da (urtebeteko epean). Adibidez: iaz 5 €kin zinera joan zintezkeen, baina aurten sarrera berak 5,20 € balio du, %4ko inflazioa egon delako. Orduan 5,20 € deflaktatzen badugu (inflazioaren gorakada kendu) 5€ bihurtzen dira.

JARDUERA: Joan zaitez INEren web orrira eta kalkulatu zu jaio zinen urteko 1.000 pzta. zenbat euro izango liratekeen orain.

Page 18: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

18

3.5 Barne produktua eta nazio produktua Nazio produktua hiru ikuspuntutik azter daiteke. Ikus ondorengo azalpena:

BARNE PRODUKTU GORDINA

Familiek merkatuan kontsumitzen dute

1. Neurketa: Familien gastua merkatu preziotan neurtzen da

BEZa estatuari ordaintzen zaio

Enpresek bere salmentatik diru-

sarrera lortzen dute

3. Neurketa. Familien diru-sarrerak: soldatak eta interesak

Familiek enpresetan inbertitzen dute

2. Neurketa. Ekoizpena faktore kostutan

Ordaindu soldatak eta mozkinak

Ekoizpen faktoreak: lurra, lana eta kapitala

Enpresek ekoizpen faktoreak erosten dituzte

Page 19: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

19

Esan bezala, Nazio produktua hiru ikuspuntutik azter daiteke:

• Ekonomia batek epe jakin batean eta ekoizpen sektore ezberdinek ekoiztutako ondasun eta amaierako zerbitzuak

• Etxeko ekonomiek, enpresek, sektore publikoak eta gainerako guztiek egindako ondasun eta zerbitzuetako gastuen batura.

• Guztizko kostuen edo ekonomiaren ekoizkin osoari ekarritakoagatik faktoreei ordaindutako errenten fluxua: soldatak eta mozkinak.

Nazio hitzak herrialdean nahiz atzerrian dauden ekoizpen faktoreek lortutako ekoizpenaren balioa adierazten du. Barne hitzak aldiz, herrialde batek egiten duen ekoizpen jarduerari deritzo, erabilitako ekoizpen baliabideen jabeak nongoak diren kontuan hartu gabe. Beraz, barne produktua herrialde baten mugen barnean, urte betean ekoiztutakoaren guztizko balioa da.

Nazio produktu gordina (NPG) honela definitzen da: barne produktu gordina (BPG) ken herrialdean bizi diren atzerritarrek

lortutako errentak (BAE) gehi herrialdekoek atzerrian lortu dituzten errentak (HAE).

NPG = BPG – BAE + HAE

Barne produktu gordinaren osagaiak honakoak dira merkatu prezioetan:

BARNE PRODUKTU GORDINA: BPGmp = K + I + G + S - N

Kontsumo gastu pribatua (K)

Etxeko ekonomien beharrizan arruntak asetzera bideraturiko gastuak.

Inbertsio gastuak (I)

Kapital finkoko ondasunak erostera bideraturiko gastua.

Gastu publikoa (G)

Sektore publikoak ondasun eta zerbitzuetan egindako gastua.

Esportazioak (S) Kanpora saltzen diren ondasun eta zerbitzuak.

Inportazioak (N)

Atzerrian egindako ondasun eta zerbitzuen erosketak.

Page 20: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

20

Adibidez, BPG merkatu prezioetan kalkulatzeko, osagai hauek kontabilizatu beharko genituzke:

Gure kontsumoa: jantziak, janaria, turismoa... Gure inbertsioa: etxebizitza, enpresa baten akzioen erosketa.... Inbertsio publikoa: udalak egindako errepide berria, gobernuak egindako trenbidea... Esportazioak: gure enpresek atzerrian saltzen dituzten makinak Inportazioak: guk erosten ditugun produktuak kanpoan diru fluxu negatiboa eragiten

digute.

JARDUERA: Bila itzazu zure lurralde eta autonomia erkidegoko BPG azken bi urtetan. EUSTAT (http://www.eustat.es/elem/ele0003200/tbl0003214_e.html)

3.6 Ezkutuko ekonomia: diru beltza

Ezkutuko ekonomiak ogasunaren aurrean aitortzen ez diren jarduera ekonomiko guztiak izendatzen ditu. Bi jarduera mota desberdin daitezke: legez kanpokoak, adibidez, drogak nahiz sozialki desiragarriak diren zerbitzuak baina zergak ordaindu gabe burutzen direnak, hala nola, igeltsero baten aparteko orduak. Adibidez: ezkutuko ekonomiako enpresa batek edozein ondasun edo zerbitzu sortuko ditu, langile guztien alta eman gabe, edota BEZa ordaindu gabe....

Funtsean arrazoi justifika ezinengatik gizarteak baztertzen dituen langileekin garatzen da. Langile hauek legez kanpo kontratatzen dira (ez zergarik, ez zama sozialik, ez soldata duinik....).

Ekonomia beltzak eragiten dituen ondorioak honakoak dira:

• Langile edo enpresarien gizarte babesik eza, Gizarte Segurantzan inskribaturik ez daudelako.

• Lan istripuak izateko arrisku handiagoa, enpresek ez duelako segurtasun nahiz higiene araurik betetzen.

• Lan orduen gehiago eta soldata txikiagoak. • Sarrera publikoen beherakada, ez baitira ez zerga zuzenak, ezta zeharkakoak ere

ordaintzen. • Enpresa hauen ondasun nahiz zerbitzuak erosten dituztenen babesik eza.

Mundu osoan, lan baldintza hauek pairatzen dituzten giza talde handienak emakumeak, etorkinak eta haurrak dira.

Page 21: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

21

Errenta eta ondarea

Pertsonen egoera ekonomikoa euren errentaren eta aberastasunaren arabera neurtzen dugu. Hau da, pertsona bat aberatsa dela esaten dugunean, pertsona horrek dituen ondasunak aipatzen ditugu (etxea, automobila...). Bi kontzeptu hauek desberdinak dira, baina biek osatzen dute pertsona baten aberastasuna.

Era berean, gizarte baten gaitasun ekonomikoa identifikatzeko, gizarte horrek sorturiko produkzioa edo errenta eta pilaturiko kapitala hartzen ditugu kontuan.

Aberastasuna eta errenta desberdindu beharreko kontzeptu ekonomikoak dira:

Aberastasuna

Aberastasuna denboran pilatu egiten da eta, aldi berean, garai bakoitzeko errenta sortzen laguntzen du. Alderdi mikroekonomiakotik begiratuz, aberastasuna gizabanakoen edo enpresei buruzkoa izan daiteke. Alderdi makroekonomiakotik begiratuta, berriz, herri edo eskualde bati buruzkoa izan daiteke.

Errenta

Errenta denbora aldi jakin batekin lotu behar da, gehienetan. urtebete. Errenta produkzio faktoreen ordainketarekin parekatzen da (lana eta kapitala) edota urte batean sortzen diren ondasun nahiz zerbitzuen balioarekin.

Aldi berean, errenta mota desberdinen aurrean aurki gaitezke:

Familien errenta

Produkzio faktoretzat jasotzen dutena izango da, hau da, lan eta euren aktiboen (kapitala) ordainketa.

Norberaren errenta

Pertsonek lortzen duten nazio errentaren zatia da. Nazio errentatik enpresek banatzen ez dituzten mozkinen gaineko zergak eta enpresek Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak kendu eta pertsonek

estatutik jasotzen dituzten transferentziak gehituz lortzen da. Norberaren errenta erabilgarria norberak daukan errentatik

gasturako erabilgarri dagoena da. Norberaren errentari pertsonek ordaindutako zerga zuzenak kenduta lortzen da.

Page 22: Sektore publikoa

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 6. ATALA Sektore publikoa

22

Nazio errenta

Herrialdeko ekoizpen faktoreek (langile, enpresari, nekazari..) jaso eta kontsumora edo aurrezkira bideratzen duten guztizko errenta da.

Ekoizpen faktoreek eskainitako zerbitzuak ordainketen truke egiten dira. Funtsean lau mailatan sailka daitezke:

• Soldatak eta alokairuak: lan zerbitzuen truke jasotako ordainketak dira.

• Lurraren errentak: lurrak emandako zerbitzuen arrazoiez jasotako ordainketak dira.

• Interesak eta mozkinak: kapital zerbitzuengatik jasotako ordainketak dira.

• Transferentziak: sektore publikotik datozen ordainketak dira.

Nazio errenta hauen guztien batura eginez lortuko dugu.

NE (Y) Y = soldatak eta alokairuak + lurraren errentak + interesak eta mozkinak + transferentziak

NE (Norberaren errenta)

NE = Y- enpresek banatu gabeko mozkinak - mozkinen gaineko zergak - enpresek gizarte segurantzari ordaintzen dizkioten kuotak +

estatuak etxeko ekonomiei egindako transferentziak

NEE NEE = NE - Zuzeneko zergak