2
MINTZALAGUN EGITASMOEN 20. URTEURRENA Donostian, 2014ko ekainaren 20an. * Doinua: Topa dagigun (Oskorri) * Egilea: Beñat Gaztelumendi Hogei urte oroitzeko eta berriak deitzeko topa dagigun topo egiten dugun aldi bakoitzeko. Elkar bihurtu dezagun kide, pareko, euskaldun: gu lagunaren mintzoa gara eta mintzoaren lagun. Haizea bezain librea ahoz ahoko bidea; nik zure hitza margotuko dut eta zureak nirea. Hogei urte oroitzeko eta berriak deitzeko topa dagigun topo egiten dugun aldi bakoitzeko. Hauspotu nahian gabiltza euskararen bihotz mintza; hitzak arnasa ematen badu mintza gaitezela mintza. Euskaldun zahar/berri aipu bereizketan ez jarraitu; hitzak ahora ailegatzen den aldiro berritzen gaitu. Hogei urte oroitzeko Eta berriak deitzeko Topa dagigun topo egiten Dugun aldi bakoitzeko. Bata zein bestea hasi baietz biok irabazi: maiz ikasiaz irakasten da ta irakatsiz ikasi. Hitzez euskara opari emanez bagara ari leiho berriak irekiz goaz gure mundu zabalari. Hogei urte oroitzeko eta berriak deitzeko topa dagigun topo egiten

Topa dagigun mintzalagunak!

Embed Size (px)

DESCRIPTION

MINTZALAGUN EGITASMOEN 20. URTEURRENA Donostian, 2014ko ekainaren 20an. Beñat Gaztelumendik jarritako bertso sorta. Doinua: Topa dagigun (Oskorri)

Citation preview

MINTZALAGUN EGITASMOEN 20. URTEURRENADonostian, 2014ko ekainaren 20an.

* Doinua: Topa dagigun (Oskorri)* Egilea: Beñat Gaztelumendi

Hogei urte oroitzekoeta berriak deitzeko

topa dagigun topo egitendugun aldi bakoitzeko.

Elkar bihurtu dezagunkide, pareko, euskaldun:

gu lagunaren mintzoa garaeta mintzoaren lagun.

Haizea bezain libreaahoz ahoko bidea;

nik zure hitza margotuko duteta zureak nirea.

Hogei urte oroitzekoeta berriak deitzeko

topa dagigun topo egitendugun aldi bakoitzeko.

Hauspotu nahian gabiltzaeuskararen bihotz mintza;

hitzak arnasa ematen badumintza gaitezela mintza.

Euskaldun zahar/berri aipubereizketan ez jarraitu;

hitzak ahora ailegatzen denaldiro berritzen gaitu.

Hogei urte oroitzekoEta berriak deitzeko

Topa dagigun topo egitenDugun aldi bakoitzeko.

Bata zein bestea hasibaietz biok irabazi:

maiz ikasiaz irakasten data irakatsiz ikasi.

Hitzez euskara opariemanez bagara ari

leiho berriak irekiz goazgure mundu zabalari.

Hogei urte oroitzekoeta berriak deitzeko

topa dagigun topo egitendugun aldi bakoitzeko.