11
Udal aldizkaria / 2012ko ekaina PLAN OROKORRA HONDAKINEN KUDEAKETA LAGUN ETXEA ...

Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

Udal aldizkaria / 2012ko ekaina

PLANOROKORRA

HONDAKINEN

KUDEAKETA

LAGUNETXEA

...

Page 2: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

1 2

GAZTEPLANA

Orain arte Udalak ez du izan gaz-teei zuzendutako eskaintza edo proposamen bereziturik, eta gai-nera, bi eragileon artean ez dago interlokuzio naturalik. Gauzak ho-rrela, Udalak egoera honi buelta emateko konpromisoa hartu du.

Honetarako, herriko gazteekin batera, gazteen bizi kalitatea hobetzea helburu duen plangint-za bat diseinatzeko erabakia har-tu dugu.

Prozesu parte hartzaile baten bi-dez gai desberdinak (lana, udale-ko gazte lokalak, hezkuntza, etxe-bizitza...) aztertu eta eztabaidatu nahi ditugu eta ahal den neurrian arazo hauei erantzuna eman.

Horretarako lehendabiziko urrat-sa gazteon egoera erreala zein den identifikatzea da. Hori dela eta, 15-30 urteko gazteen artean inkesta batzuk banatu ditugu eta egun, diagnostiko bat egiten di-hardugu.

Guretzat oso garrantzitsua da he-rriko gazteekin beraientzako plan-gintza bat diseinatzea. Hori dela eta, herriko gazte guztiak ekaina-ren 30ean goizeko 10:30ean uda-letxean burutuko den tailerrera gonbidatu nahi ditugu.

Ea denon arteko adostasunaren bidez Udalak hartu beharreko neurriak eta eskaini beharreko bi-tartekoak adostea lortzen dugun.

En vista de que el ayunta-miento carece de propuestas para la juventud, el ayunta-miento ha puesto en marcha un proceso participativo diri-gido a los jóvenes del pueblo.

En este momento se está rea-lizando un diagnostico para ver cuál es la situación de éstos. Para ello hemos repar-tido encuestas a jóvenes de entre 15 y 30 años.

El día 30 de junio se realizará un taller con los jóvenes para diseñar un “plan joven” que, en medida de lo posible, res-ponda a los problemas y las necesidades de la juventud de nuestro municipio.

La finalidad de este plan será mejorar la calidad de vida de los jóvenes del pueblo.

5

7

9

14

15

17

18

A L EHONETAN

HONDAKINEN KUDEAKETA

LAGUN ETXEAKOBATZORDEBURUARI

ELKARRIZKETA

PLAN OROKORRA

FABRIKAKOLURRAK

ONDAREA: OGELLA

AGENDA

LABURRAK

Page 3: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

3 4

ZINEGOTZIEN

AGURRAUrte bete joan da udalera sartu nintzela Aitor eta Olga alderdiki-deekin. Hiru zinegotziok oposizio lanetan ari gara eta ni bereziki “kultura” eta “Ingurumena-1. Sek-torea” arloetan nabil.

Ingurumen arloan, Bedaruko Eli-zaldeko eta Ieko Bidebarri kaleko gasifikazioaren proiektuak ditu-gu. Pasadan legealdian eginiko proiektuak dira eta diru laguntza ere badugunez, gure asmoa hauek aurrera eramatea da. Bidebarriko lanak hasteko dira eta Bedaruko gasa “energia geotermikoa” az-tertzen daudenez proiektua pen-diente dago. Estudio hau itxaro-ten gaude, sakon aztertzeko.

Energiari buruz ari naizenez, gure taldea, energia berriztagarrien alde dago eta askotan esaten den moduan, energiarik garbie-na kontsumitzen ez dana da. Ildo honetatik, gure kaleetako eta ba-serri bideetako argiztapenaren (alumbrado público esaten dana) efizientzia hobetzea posible da. Horretarako estudio edo auditoria energetiko baten aldekoak gara. Guzti honekin hauxe lortzeko: ilu-minazinoa hobetu, energia kon-tsumoa gutxitu eta elektrizitatea-ren faktura murriztu.

Gaia aldatuz, lehen sektoreari buruz berba bi esan nahi ditut. Momentu honetan Bizkaian ez daukagu Hiltegirik (baserritarrek alboko probintzietara eraman behar dituzte abereak) eta sekto-reko jendea irtenbide bat aurki-tzeko mugitzen hasia da. Bertoko okela jan nahi badugu eta gure inguruko paisaia mantentzen ja-rraitu, sektore honek behar dituen zerbitzuak kontuan edukitzea oso garrantzitsua da. Beharrezkoa da gure instituzioen aldetik gure baserritarren eta bertoko pro-duktuen aldeko apostu sendo bat egitea.

Azken boladan, Natxitxuko eta Angelutxuko auzokideak ikusi di-tugu, trafikoa dela eta, daukaten segurtasun falta salatzen. Arrazoi handia daukate, kotxeak abiadu-ra handian pasatzen dira bertatik. Orain hilabete pasa, Bizkaiko Foru Aldundiak eginda, Angelutxuko eta Natxitxuko oinezkoen segurta-suna konpontzeko proiektua hel-du da Udalera. Pasadan udan, Eako Udalari zegokion Bizkaiko Foru Aldundiak udabarrian aurkeztu-riko segurtasun Planari, herriaren ekarpenak gehitzea. Hau ez zen egin, baina Foru Aldundiak aurrera jarraitu zuen ekarpen hauek gabe eta pozten gara proiektua aurre-

ra doalako eta Planaren zati baten proiektua egin delako.

Kultura arloa aipatzeko, kiroldegi berriko II. faseko lanak martxan doaz. Beharrezkoa dugu bai ume, gazte zein nagusiak egoteko eta beraien aisialdirako. Ea lan hauek formalitatez eta denboraz ondo egiten diren.

Guk herri bizi bat nahi dugu, eta herriko jendea elkarrekin ondo egotea. Azken hilabetean bbk-ko

ofizina astean behin bakarrik ire-kitzen hasi dira, denborarekin ez dute nahi izango ofizina zarratu eta Kajero batekin utzi? Gure he-rriak zerbitzu hau beharrezkoa du, eta gure herriko nagusiei behar duten atentzioa eman behar zaie. Gero, Obra Soziala egiten dutela esanez betetzen zaie ahoa. Hau salatzeko, Ea, Ibarrangelu, Bus-turia eta Elantxobeko Udaletatik bbk-ra idatzi bat bidali da eta he-rritarren firmak batu dira.

Maiatane GorroñoEAJko zinegotzia

En el año que he pasado en la oposición mi trabajo se ha centrado en el área de cultura y medio ambiente-primer sector.

La gasificación de Bedarona y Bidebarri está paralizada mientras se estudia la po-sibilidad de la energía geotérmica. Noso-tros estamos por las energías renovables; por eso mismo planteamos mejorar la efi-ciencia del alumbrado público.

En cuanto al primer sector, viendo que la provincia se ha quedado sin matadero, pe-dimos a nuestras instituciones que apues-ten por los productos de aquí.

Los últimos meses hemos visto a los veci-nos de Natxitua y Angelutxu denunciando la falta de seguridad por el tráfico. En este sentido, nos alegramos de que la Diputa-ción de Bizkaia haya seguido adelante con el Plan de Seguridad y haya puesto enci-ma de la mesa un proyecto para los dos núcleos.

En el ámbito de la cultura, esperamos que la II fase de las obras de Eskolondo se cumpla con formalidad y en un tiempo ra-zonable.

Por último, estamos trabajando junto a otros tres ayuntamientos de la zona para dar respuesta a la reducción de la atención de la oficina de la BBK.

Aurrerantzean gure lanarekin ja-rraituko dugu, herriarentzako onak diren gauzak bultzatuz eta herriaren interesak defendatuz.

Page 4: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

65

HONDAKINEKINZER EGIN?

Aurrerapauso asko eman den arren, arazo handia da hondaki-nena eta zaborrena. Gero eta ge-hiago kontsumitzen dugu eta gero eta hondakin eta zabor gehiago ari gara sortzen. Eta gutxi batzuek negozio ederrak egiten dituzte.

Europan zehar eta Euskal Herrian bertan kezkak gero eta zabala-goak dira: gure kaleetan zaborra edonondik ikusten dugu batzue-tan, kostu ekonomikoak itzelak dira (gure herrian 65.000€ buel-tan urtero), naturan egiten ditu-gun kalteak handiak dira, lehengai asko alferrik gastatzen ari gara sekula agortuko ez direlakoan, hainbat inguru okupatzen eta kutsatzen ditugu…

Erosi, kontsumitu eta ustez balio ez duena nora doan ere ez daki-gula botatzea da errazena, baina hori ote da zuhurrena eta inteli-jenteena? Azken aldion etxeko hondakinek eta zaborrek eragiten dituzten ondorio kaltegarriak di-rela eta, ospetsu egin dira gazte-laniazko bost erreak:

-REEMPLAZAR-REDUCIR-REUTILIZAR -RECICLAR-RECUPERAR

Argi dagoena da osasunarentzat eta naturarentzat kaltegarriak di-renak albo batera utzi behar ditu-gula (REEMPLAZAR).

Egia da bestalde, zenbat eta gu-txiago kontsumitu eta hobeto aukeratu eguneroko kontsumo gaiak, gutxiago gastau eta kutsa-tuko dugula: alferrikako poltsa, enboltorio, jenero… Zenbat dagoz gure etxeetan eta zer esanik ez za-borrontzietan! (REDUCIR).

Bestalde errazegi botatzen ditu-gu gauzak; asko eta asko berrabili egin daitezke geure etxeetan edo beste batzuen esku utziz (REUTI-LIZAR).

Azkenik, gure herrian hondakin organiko asko birziklatu egin dai-tezke konpostajea etxe ondoko soloan edo lorategian erraz egi-naz eta ongarria sortuz lehenago egiten zen erara, baina etxean so-bran gelditu eta botatzen duguna ondo sailkatzen badugu, hau da, papera paperarekin, kristala kris-talarekin, plastikoa plastikoare-kin, pilak, olioa… asko, arin eta erraz hobetuko dugu arazoaren irtenbidea (RECICLAR).

Gehiegitan aldatu ditugu apara-tuak zer edo zer apurtu eta berria

Cuanta más basura creamos más se agudiza el problema de los residuos. La gestión de éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de materias primas y la ocupación y contaminación de grandes superficies.

Se hace urgente dar pasos en la dirección que marcan las cinco erres: reemplazar, redu-cir, reutilizar, reciclar y recuperar.

El ayuntamiento está comprometido con esta vía, y hemos empezado por instalar un sistema de reciclaje para el aceite doméstico. En el futuro daremos nuevos pasos en la misma dirección, pero mientras tanto debemos utilizar de manera adecuada los con-tenedores, mantener limpias las calles, hablar entre nosotros y nosotras sobre estos temas e informarnos.

erostea merekeagoa dela argudia-tuta edo, beste adibide bat ipinita, zegatik bota azpiko aldea soltatu zaien oinetakoak, zergatik ez ko-latu? (RECUPERAR)

Hausnarketarako puntuak hor gel-ditzen dira. Bitartean, gaur egun dauzkagun zaborrontziak behar den moduan erabil ditzagun, ka-leak garbi manten ditzagun, gure artean berba egin dezagun gai hauetaz, informa gaitezen. Gau-

zak dezente aldatu dira dana na-hastuta boltsak etxe aurrean eta edozelan botatzen genituenetik.

Denon artean ahalegin txikiak eginda egoera asko hobetu gene-zake eta Udaletik apustu berriak egingo ditugu horrela izan dadin. Etxeko olioa birzilatzeko modu berriarekin hasi gara. Aurrera begira beste proposamen batzuk egingo dira, herriaren eta herrita-rren onerako.

Page 5: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

7 8

ELKARRIZKETA

Zein da erakundearen funtzioa?

Egotetxea Aboitiz eta Kortazar se-nar-emazteen diruz egin zan eta dana dalako ezinagaitik inor kale gorrian gera ez zedin dirua ere itxi eben.

Lehenengo helburua behartsuen laguntzarako etxea egitea izan zan; gaur egun, hasierako asmoak dirauan arren, asko aldatu da La-gun Etxearen egitekoa. Zeregin soziala dauala esan daiguan.

Zelakoa da egotetxea?

Madariaga arkitektoak zuzendu-ta, eraikin ederra eta dotorea da Lagun Etxea. Gaur egun, zenbait hobekuntza egin ondoren, tele-bista edo jokoetarako edo egone-rako gela handi bat dauka; bertan bisitentzat ere gune aproposa daukalarik.

Egotetxe txikia izateak eta herrian kokatuta egoteak herritarrenga-nako hurbiltasuna eta gozotasuna bideratzen dauz.

Bestalde, bertan bizi diranak edo-zein unetan irten daitekez hara edo hona joateko; herrira zein he-rritik kanpora, beti ere jatorduak

eta arau orokor batzuk manten-duta; abisatzea nahikoa izaten da. Egun batzuetan senideakaz joan gura badabe ere, joan daitekez. Esan nahi da, erregimen zabala eskaintzen dauan egotetxea dala gurea.

Ohiko zaintzatik aparte, ile-apaintzaile eta podologia zerbi-tzuak ere etxean bertan eskain-tzen doguz.

Holako zerbitzu batek, ze gobernu modu behar dau?

Orain gitxi arte lekaimeak edo mojak eroaten eben eguneroko gobernua, gaur egun behargin arruntak arduratzen dira honetaz (arduradun bat, sukaldari 2, 6 ge-rokultora eta egun erdiko beste behargin bi). Guzti honeek, eten-gabeko prestakuntza bitarte, La-gun Etxean dagozanei egoera la-saia eta atsegina ahalbideratzen deutsie.

Gobernu orokorra –nolabait esa-tearren– 14 kidez osoturiko ba-tzorde baten esku dago. Beti egon behar dira Alkatea eta Parrokoa (lehenago hiru) eta Kortazartarren senide bat; honeen danen artean aukeratzen dabe lehendakaria.

Nor egon daiteke Lagun Etxean?

Egotetxe honetan lekua izateko Ean, Elantxoben, Ereñon edo Is-

pasterren jaioa izatea eskatzen da edo, bestela, Ean bost urtez erroldatuta egotea. Honetaz apar-te, eskatzaileak bere buruaren go-bernurako gai izan behar dau.

Ordaindu behar diran kuotak es-kaera bakotxaren arabera ezartzen dira, eskatzailearen posibilitateak aztertu ondoren. Ekonomikoa, ez da sekula oztopoa izaten sarrera orduan. Gaur eguneko kuota to-pea 1600 eurokoa da. Dana dala, kuotarik altuenek ez dabe kostua hornitzen.

Ez daukagu diru-laguntza ofizialik eta baliabide ekonomikoak ku-deatzea garrantzitsua da.

Une honetako erronka hurbilena?

Beti dago zer hobetu eta horretan ez dugu etsiko, inola ere, baina une honetan irisgarritasuna (ak-zesibilidadea) dogu gure arteko erronka. Toki politean egonik ere, aldapatsua da Lagun Etxearen kokapena eta gai honi bueltaka gabiltza.

Beti estimatzen dira, bestalde, herritarren bisitak (Edozein ordu-tan, langileen zereginak oztopatu barik eta jatorduak errespetatuz) edo aldiro herrian egin daitezken jai modu desbardinetan ekitaldi-ren bat hona ekartzea edo karte-tarako prestatzea edo bestelako edozein keinu.

Mari LoliGorroño

LAGUN ETXEA

egotetxeko

batzordeburua

LAGUN ETXEAFundaciónbenéficaABOITIZ

1951n eraikia

18 gela20 erabiltzaile

11 behargin

Page 6: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

9 10

P L A NOROKORRA

Dakizuen moduan HAPOaren –he-rri planeamentuaren– berrikus-pen prozesua abian da. Prozesu honek fase ezberdinak ditu: le-henengoa aurrerakinarena da eta hori aprobatuta dago. Hurrengo fasea hasierako onarpenerako testua da, eta horretarako talde idazleari etorkizuneko herri di-seinuaren helburu eta irizpideez osaturiko dokumentu bat pasatu behar zaio.

Momentu honetan fase horretan aurkitzen gara; guk parte hartze bidez elikatu nahi izan dugu doku-mentu horren idazketa eta horre-tara bideratuak izan dira otsaile-tik hona egindako lan talde edo eztabaida foroak. Parte hartze prozesuaren emaitza Herri Diag-nostikoa izan da.

Herri Diagnostiko horretako on-dorio nagusiak ondokoak dira:

• etxebizitza politika bat sortu behar da jendea herrian bizi ahal izateko; bigarren etxe-bizitzak saihestu behar dira; etxe hutsen inbentarioa egin behar da; etxebizitzen udal bankua sortu behar da; baserri eta etxebizitzen segregazioa arautu behar da.

• merkataritza eta tabernen sa-reak aztertu: bertoko produk-tuen salmenta bideratu; espa-zio publiko eta ekipamentuen arteko harremanak sendotu; turismorako informazio gu-neak ezarri; aterpetxea eraiki.

• landa eremuko paisaia man-tentzeko estrategiak; paisai interes guneen identifikazioa;

Ogellari koto erako babe-sa eskaini; baso kudeaketan, lursailaren mugetan korrido-reak sortzeko portzentai bat mozketen ostean bertoko espezieekin berlandatzera bideratu; sistema hidrikoari dagokionez, errekaren alde bakoitzean babesa ezarri.

• Natxituko plaza berrantolatu erabilpen sozialetarako; uda-letxeko plazaren berranto-laketa; trafikoaren moteltzea (Natxitu, Angelutxu eta Ean); oinezko mugikortasun sarea bermatu, bideak identifikatu, babestu eta hobetu.

• zaborren kudeaketa integra-la araudian jaso (konpost-guneak); lurren udal bankua eratu.

• gremioentzako lokalak lortu

eta baxuak arautu erabilerak eta jarduerak errazteko;

Oparoa izan da, beraz, hilabeteo-tan egindakoa. Ekarpenak jasota gelditzen dira eta idazle taldea-ren eskura jarriko dira, hasierako onarpeneko dokumentu horretan kontuan har daitezen.

Hasierako onarpeneko dokumen-tu hori abenduan onartu nahi dugu eta oraindik orain gai ba-tzuk jorratze handiagoa eskatzen dutelakoan gaude, etxebizitza eta landa eremuari dagozkionak, hain zuzen ere; beraz, iraila eta urria bitartean gaion inguruko eztabaida foroak edota tailerrak egingo ditugu. Bertan elkar iku-siko dugulakoan, eskerrik beroena eman nahi genizueke parte hartu duzuen guztiei eta gainontzekoei aurrerantzean parte hartzeko gon-bitea luzatu.

Como sabréis está en marcha el proceso de revisión del PGOU. El avance está aproba-do y falta redactar el texto para la aprobación inicial. Para ello hay que hacerle llegar un documento con los objetivos y criterior para el futuro diseño del municipio al grupo redactor.

Ahora estamos en esa fase, para lo que iniciamos un proceso participativo en febre-ro. El resultado de ese proceso es el diagnóstico popular. En las sesiones que se han llevado a cabo se han recogido muchas aportaciones que se pondrán en manos del grupo redactor.

No obstante, para poder dar el visto bueno al documento de aprobación inicial en diciembre de 2012 hay temas que requieren ser tratados en mayor profundidad, sobre todo en lo concerniente a vivienda y entorno rural. Para ello organizaremos nuevos talleres o foros de debate entre septiembre y octubre.

Mientras tanto, sólo nos queda mostrar nuestro más profundo agradecimiento a quie-nes habéis participado en las sesiones de participación e invitar a quienes no lo hayan hecho a hacerlo en el futuro.

Page 7: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

12

PLENOAK

OTSAILAREN 29KO OHIKO UDALBATZA

Altxikarreko hegala egonkortzeko lanek aurrera jarraitzeko 3. fasea onartu zen.

Kai berriko hegaleko arriskuak sahiesteko beharrezkoak diren jarduerak egitea onartu zen.

Udalerriko merkataritzaren ingu-ruko akordioaren onespena eman zen.

Hurrengo mozioak onartu ziren: Kutxabank, Sahara, PTP eta se-ktore publikoaren erreformari buruzkoak.

MARTXOAREN 28KO OHIKO PLENOA

HAPOaren erredakzio kontratuari eranskina egin zitzaion hurrengo gaiak kontutan hartuz: 2010eko uztailean %16tik %18ra igaro-tako B.E.Z berriaren ezarpena, planeatutakoaren aurrerapena erredaktatzeko lanak, lur eta hi-rigintza 2/2006 legea indarrean sartzea eta 2011ko abenduan onartutako Gernika-Markina alde funtzionaleko jada landutako plan orokorreko Lurralde Zatiko Plana-ren (PTP) edukiaren dokumenta-zioaren moldaketa.

Altxikarreko hegaleko egonkor-tze lanak aurrera jarraitzeko lanen ziurtagiriak onartu ziren.

Bedaroako bost udal etxebizitza tasatuak eskuratu ahal izateko zozketan parte hartzeko baldin- tzak arautuko dituzten oinarriak adostu ziren.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Elantxobe eta Ibarrange-luko udalekin batera eskola-auto-busa eskatzeko akordioa aurkeztu eta onartu zen.

APIRILAREN 3KO EZOHIKO UDALBATZA

Bedaroako 5 etxebizitza tasa-tuen erosketarako zozketan parte hartzeko Oinarri erregulatzaileak onartu ziren.

APIRILAREN 25EKO OHIKO PLENOA

Turismo bulegoa dela eta, Eako udalak puntu turistikoa manten-tzeko apustua egin duenez Urre-mendiko laguntza jaso ez arren hau zabalduko dela eta horreta-rako diru-laguntzak lortzen saia-tuko dela onartu zen.

Lodosako ikastolari laguntza, Ku-txabank entitatearen jendaurreko ordutegiaren murrizketa eta eska-

Entre otros temas, en el pleno del 29 de febrero se aprobó la tercera fase de las obras de Altxikar, las actuaciones necesarias para evitar el peligro de la ladera del muelle nuevo, se dio el visto bueno al acuero sobre el comercio y se aprobaron las mociones sebre Kutxabank, Sahara, PTP y la reforma del sector público.

En el pleno ordinario del 28 de marzo se agregó un anexo al contrato de redacción del Plan General, se aprobaron los certificados para continuar las obras de Altxikar, se acor-daron las bases para poder optar a las viviendas tasadas de Bedarona y se presentó y aprobó el acuerdo con los ayuntamientos de Ibarrangelu y Elantxobe para demandar transporte escolar al Gobierno Vasco.

En el pleno extraordinario del 3 de abril se aprobaron las bases para poder optar a las viviendas tasadas de Bedarona.

En el pleno ordinario del 25 de abril se aceptó mantener la oficina de turismo aun-que no haya subvención de Urremendi y se tomó el compromiso de buscar ayudas, se informó sobre la reccogida de fondos para la ikastola de Lodosa y las medidas a tomar ante la reducción de la atención pública de Kutxabank. Los concejales del PNV preguntaron sobre el estado de la cuestión de la venta ambulante y sobre la reunión que mantuvo el ayuntamiento con el departamento de Educación del Gobierno Vasco en torno a Haizeder.

tuko diren diru-laguntzei buruzko informazioa eman zen.

Bukatzeko EAJko zinegotziek, besteak beste, Haizeder esko-

lari buruz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailekoekin izandako bilera eta salmenta ibiltariaren egoerari buruz galdetu zuten.

11DESKARGATU UDALAREN WEB GUNETIK

UDALBATZEN AKTA OSOAK PDF FORMATUAN

Page 8: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

13 14

LIBURU EGUNAETA

IKASTAROAK

Apirilaren 24an Liburuaren Na-zioarteko Eguna izan zen. Hori dela eta, gure udaleko euskara eta kultura lan taldeak egun hori ospatzea erabaki zuen. Horrela, egunean bertan “bookcrossing” proiektua martxan jarri genuen, hots, gure udalerrian zehar zen-bait liburu askatu genituen eta herritarrak berauek jaso eta iraku-rri ostean berriro askatzera gonbi-datu. Ildo beretik, apirilaren 28an liburu truke azoka jarri genuen Eskolondoko arkupean. Ondoren, Alvaro Gurrea idazlea-ren eskutik Kosallu liburuaren aurkezpena zegoen aurrikusita Beletxen baina arrazoi pertsona-lengatik Alvarok ezin izan zuen etorri. Hau horrela, herritarrek eskatuta, ekintza hau atzeratzea erabaki zen eta dena ondo joa-nez gero ekainaren 30ean izango dugu Alvaro gurean.

Ospakizunei amaiera emateko arratsaldean ipuin kontalari tre-beak izan genituen Natxituko Hai-zeder eskolan. “Idazlea zu zara irakurtzen duzulako” Sarrionan-diaren testuetan oinarritutako emanaldiak txiki eta nagusien arreta erakarri zuen Ander Lipus eta Miren Tirapu artisten eskutik.

Bestalde, azken hilabete haue-tan zenbait ikastaro egon dira gure herrian: oinarrizko mekanika ikastaroa, kontserba ikastaroa eta elikagai manipulatzaile (manipu-lador de alimentos) ikastaroa. Hi-ruetan herritarren parte hartzea handia izan da eta hauek egindako balorazioak oso onak izan dira.

Tarte hau aprobetxatuz herritarroi eta ikastaro hauek eskaini dizki-gutenei jakinarazi nahi dizuegu 2012ko udazkenean ekainiko di-tugun ikastaroak ere laster argi-taratuko ditugula.

El día 24 de abril, aprovechando que se celebraba el Día Internacional del Libro, li-beramos varios libros en el distintos puntos del pueblo y se organizó una feria de intercambio. Además, por la tarde Ander Lipus y Miren Tirapu vinieron a la escuela de Natxitua con la actuación “Idazlea zu zara irakurtzen duzulako” (basada en textos de Sarrionandia).

Alvaro Gurrea no pudo acudir a presentar la nobela Kosallu, por lo que se ha reproga-mado el 30 de junio.

Por otro lado, los últimos meses se han organizado tres cursos sobre mecánica básica, conservas y manipulación de alimentos. La gente ha quedado satisfecha, por lo que pronto informaremos sobre los cursos que se ofrecerán en otoño.

PAPELERABERRESKURATZEN

Orain hilabete batzuk jakinarazi genuen legez, fabrikako lur ere-mua berreskuratzeko aurreko kor-porazioak –bere hitzen arabera– gordeta omen zeukan dirua beste inbertsio batzuetarako erabili zuen. Hala ere, ez dugu gaia baz-tertu eta azken boladan gestioak egiten aritu gara.

Lehenenik gaur egungo jabeare-kin (Banco Popular) batu ginen gure asmoak elkar trukatzeko eta lur eremuen balorazioan alde handia argertu zen kobratu gura dutenaren eta Udalak ordain le-zakeenaren artean.

Lur eremuen loturak ikertzea izan da gure bigarren zeregina eta,

honela, aditu baten lankidetza-rekin (auzolanean), jakin dugu fabrikako hiru eremuak kutsatuta egon litezkeen lurren inbentarion dituela Eusko Jaurlaritzak. Honek esan nahi du eremu horietan edo-zer egin aurretik lursailak kutsa-tuta dauden argitzeko azterketa egin behar dela eta poluziorik izatekotan eremua deskontamina-tu beharra dagoela. Honek, zer es-anik ez, kostu handia lekarke, mi-loi erdi eurorainokoa, hain zuzen.

Gauzak horrela, datuak mahi ga-nean jarrita jabeekin berriro bilt-zeko asmoa dugu eta hurrengo aleetan jakinaraziko dizuegu gaia zertan den.

En las gestiones por recuperar los terrenos de la papelera nos hemos reunido con los actuales dueños (Banco Popular), quedando constancia de la gran diferencia entre lo que ellos demandan y el ayuntamiento podría asumir.

Posteriormente hemos tenido conocimiento de que la zona está en el inventario del Gobierno Vasco de suelos potencialmente contaminados, por lo que, antes de hacer nada en estos terrenos, habría que encargar un estudio para saber si realmente existe polución y si así fuera descontaminar el suelo, cuyo coste podría alcanzar el medio millón de euros.

Así las cosas, tenemos intención de volver a reunirnos con los dueños con las nuevoas informaciones sobre la mesa.

Page 9: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

15

Itsas zabalgune edo marearteko zabalgunea itsaslabarretan, itsas mailan, agertzen den kostaldeko plataforma harritsua da. Haize eta olatuen higadura-ekintzen bidez eratzen da eta bi baldintza hauek bete behar ditu: itsasgora eta itsasbeheraren artean alde handia izatea eta arrokak geruzez osatuta egotea.

Ez dago urrun joan beharrik fe-nomeno eder honetaz gozatzeko, izan ere, Ogellan Kantauri isurial-deko itsas zabalgune garrantzi-tsuenetarikoa daukagu.

Apikale eta Arrakulu artean (Ea eta Ispasterko udalerriak) gutxi gorabehera 3 kilometroko luzera dauka, eta bere aparteko balioa, besteak beste, berton baino aur-kitzen ez den Fucus chalonii alga-ren presentziak ematen dio.

Itsas zabalguneak ekosistema

oso aberatsak dira biodibertsita-teari dagokionez, flora eta fauna espezieek egunean zehar ingu-rumen-baldintza zinez aldakorrei egin behar baitiete aurre.

Hala, Ogellara bertaratuz gero erraz topatuko dituzu ofiurak, itsas luzokerrak, trikuak, izarrak eta bestelako ekinodermatuak; askotariko krustazeoak; itsas be-larriak, hamarratzak edo nudi-brankioak bezalako moluskuak; knidarioak, hala nola anemonak edo itsas tomateak eta era asko-tako alga espezieak.

Askotan hurbilen ditugun altxorrei ez diegu begirune gehiegi izaten eta kosta egiten zaigu daukaten balioa aitortzea. Ez genuke nahi Ogellarekin ere hau gertatzea eta, beraz, gure herriko altxor honetaz harro agertu eta behar duen ba-besa eskaini behar genioke. Ildo honetatik, plan orokorraren parte

16

OGELLAKOITSAS ZABALGUNEA

u r t e b e t e k o b a l a n t z e aherritarren eskaerei erantzuna

H E R R I B A T Z A R R A K

B E D A R O A N ( p l e n o a n )

e k a i n a r e n 2 7 a n 1 9 : 0 0 e t a n

N A T X I T U N e t a E A Ne k a i n a r e n 2 8 a n 1 9 : 3 0 e a n

hartze tailerretan paraje hau ba-bestearen beharra mahaigainera-tu da.

Joan den maiatzaren 5ean, Lur-gaia fundazioko lagunen eskutik, ekosistema honen bisitita gidatua egin genuen 30 bat lagunen parte hartzearekin.

Bertaratzeko aukera izan ez zute-nentzat beste hiru aukera egongo dira datozen hilabeteetan. Uztai-laren 21ean, abuztuaren 4an eta irailaren 22an, berriro ere Lurgaia fundazioko kideek gidatuta, pa-raje konparaezin honetaz gozatu eta norbere ezagutzak aberasteko aukera izango dugu.

Page 10: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de

LABURRAK

Udal talde berriaren kudeaketari esker eta inguru horretako lur ja-been jarrera baikorrari esker, urteetan itxita egon den Altxikarretik Bedaroarako bidea zementatuta geratu da eta zabalik trafikoari.

El pasado 29 de abril y 1 de mayo se recogieron 330€ para la ikastola de Lodosa gra-cias a la solidaridad de nuestros vecinos.

El camino que va de Altxikar a Bedarona está cimentado y abierto al tráfico gracias a la gestión del ayuntamiento y la buena disposición de los dueños de los suelos.

18

Martxan dago administrazio tramiteak on line egiteko aukera Udala-ren web gunean. Izapide batzuk automatikoki egin daitezke; beste kasu batzuetan bizkaia.eu erabiltzaile bidezkoa edo ziurtagiri elek-troniko bidezkoa da tramitazioa.Sartu www.eakoudala.org helbidera eta egin proba.

Lodosako ikastolari diru-laguntza emateko deialdiari gure herriak beste behin ereganoraz erantzun dio.Pasa den apirilaren 29an eta maiatzaren 1ean ipinitako mahaian eta beste iniziatiba batzuei esker 330€ batu ziren eta baita bialdu ere.

Ya se pueden hacer tramitaciones on line a través de la página web del ayuntamiento. Entra en www.eakoudala.net y haz la prueba.

17

AGENDA

San Juan Jaiak

Ekainaren 22, 23, 24, 25 eta 26an ||| Antolatzailea: Ieko Jai Batzordea

XXL TXIPIROI BTT

Uztailaren 1ean ||| Antolatzailea: Zakilixut Mendi Taldea

Gabriel Arestiren extEA. Poesia egunak

Uztailaren 13, 14 eta 15ean ||| Antolatzailea: HEA

San Inazio Jaiak

Uztailaren 29, 30 eta 31n ||| Antolatzailea: Bedaruko Jai Batzordea

Gazte eguna

Abuztuaren 3an ||| Antolatzailea: Bedaru, Ie eta Natxituko gazteak

Andra Mari eta San Roke Jaiak

Abuztuaren 15 eta 16an ||| Antolatzailea: Natxituko Jai Batzordea

...UDAKO ESKAINTZA OSOAREN BERRI

DAUKAZU UDAKO AGENDAREN TRIPTIKOAN

Euskadiko Ekidegoako kutxen bateratzeak bat-batean ekarri digu le-henengo emaitza kaltegarria gure herrira: aurrerantzean martitzene-tan bakarrik egongo da zabalik BBKren bulegoa.Erabakia emanda etorri arren beste udalerri batzuekin batera gure desadostasuna plazaratu dugu alkateen idatzi eta elkarretaratze pu-blikoen bitartez, sinadura bilketaren bitartez eta abar.Une honetan erantzunaren zain gaude eta emaitzen arabera ikusiko da etorkizunean zer egin.

Han reducido a un solo día el horario de la oficina de la BBK. Aunque la decisión venía tomada hemos mostrado nuestro desacuerdo junto a otros municipios mediante un escrito de los alcaldes, recogida de firmas... Veremos en qué queda todo esto.

Page 11: Udal aldizkaria / 2012ko ekainade éstos supone un gran gasto (en nuestro municipio alrededor de 65.000€ anuales), además del perjuicio para el medio ambiente, el despilfarro de