12
Maialen Andueza Ripa 1.mintegia IKASTETXEAREN AURKEZPENA Haztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru ditu. Legazpin hain famatua den Patrizio Etxeberriak industria zeharo birmoldatu zuen herri honetan. Patriziok ireki zituen lantegiei esker, Legazpi oso garrantzitsua izan zen garai batean, eta horren eraginez, Extremadura eta Galiziatik jende asko etorri zen bertara lanera. Honen ondorioz, kultura eta hizkuntza ezberdinak aurkitzen dira Legazpin. Hezkuntzaren arloan zentratuz, esan dezakegu bi ikastetxe daudela; publikoa dena Domingo de Agirre eta pribatua dena, Haztegi Ikastola. Azken hau bi eraikinek osatzen dute; lehenengoan, Latxartegi deiturikoan, 2 eta 4 urte bitarteko haurrak daude. Eraikin hau, etxe- bizitza batzuen azpian dago eta jolas parke bat du. Legazpiko anbulategia ere ondoan du , beraz kokapena ezin hobea dela esan daiteke. Bertatik oso hurbil dago baita ere Haztegi Ikastola, 5 urtetik 18 bitarteko haurrak daudena, eta baita Latxartegiko parke handia ere. Bertan aukeran dagoen eredu bakarra D eredua da, beraz, eskola publikoan ez bezala, Haztegi Ikastolan euskaraz eskaintzen dira saio guztiak, gaztelerako saioa izan ezik. Honen bidez, hain egoera larrian dagoen euskara bultzatu nahi da. Haztegi Ikastolan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ikasi daiteke bertan. Bi eraikinetan dago banatuta Haztegi, bat Haur Hezkuntzarako eta bestea 1. mailatik batxilergora arte. Nire ikastetxea nolakoa den jakiteko, badaude datu edo puntu batzuk ezagutzea ezinbestekoak direnak: 1- Hizkuntza eta kultura:

URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegia

IKASTETXEAREN AURKEZPENA

Haztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru ditu. Legazpin hain famatua den Patrizio Etxeberriak industria zeharo birmoldatu zuen herri honetan. Patriziok ireki zituen lantegiei esker, Legazpi oso garrantzitsua izan zen garai batean, eta horren eraginez, Extremadura eta Galiziatik jende asko etorri zen bertara lanera. Honen ondorioz, kultura eta hizkuntza ezberdinak aurkitzen dira Legazpin.

Hezkuntzaren arloan zentratuz, esan dezakegu bi ikastetxe daudela; publikoa dena Domingo de Agirre eta pribatua dena, Haztegi Ikastola.

Azken hau bi eraikinek osatzen dute; lehenengoan, Latxartegi deiturikoan, 2 eta 4 urte bitarteko haurrak daude. Eraikin hau, etxe- bizitza batzuen azpian dago eta jolas parke bat du. Legazpiko anbulategia ere ondoan du , beraz kokapena ezin hobea dela esan daiteke. Bertatik oso hurbil dago baita ere Haztegi Ikastola, 5 urtetik 18 bitarteko haurrak daudena, eta baita Latxartegiko parke handia ere.

Bertan aukeran dagoen eredu bakarra D eredua da, beraz, eskola publikoan ez bezala, Haztegi Ikastolan euskaraz eskaintzen dira saio guztiak, gaztelerako saioa izan ezik. Honen bidez, hain egoera larrian dagoen euskara bultzatu nahi da.

Haztegi Ikastolan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ikasi daiteke bertan. Bi eraikinetan dago banatuta Haztegi, bat Haur Hezkuntzarako eta bestea 1. mailatik batxilergora arte.

Nire ikastetxea nolakoa den jakiteko, badaude datu edo puntu batzuk ezagutzea ezinbestekoak direnak:

1- Hizkuntza eta kultura:

Haztegi Ikastola Euskal Herrian txertatuta dago eta horregatik, gainontzeko herrialde eta herrietako kulturei zabalik egonik, euskara eta euskal kultura bultzatzen ditu.

Euskara izango da irakasle, beste langile eta ikasleen arteko harremanak bideratzeko erabiltzen den hizkuntza bakarra. Gurasoekin ematen diren harremanetan euskarak lehentasuna du. Ikuspegi honetatik, Haztegi ikastolak ikasleriaren eleaniztasunaren alde apustua egiten du.

Page 2: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegia

2. Aniztasun ideologikoa:

- Ikastola erakunde pluralista da eta guztion elkarbizitza hobeago baterako, bere inguruan finkaturik dauden ideia politiko, fisiologiko eta erlijioso desberdinekiko errespetu osoa indartuko du.

- Politika eta gizarte ardurari dagokionez, guraso, langile eta ikasleek dituzten aukerak errespetatuko dira.Ikastolak, politika, ekintza kultural gisa adieraziko du eta ez du inoiz proselitismoa suposa dezakeen jarrerarik onartu eta mantenduko.

- Erlijioa gauzatzeari dagokionez, guraso, langile eta ikasleen sineskera errespetatuko da. Ikastolak erlijioa kulturazko jarduera gisa adieraziko du eta doktrinamendu arloa, eskolak ekintzetatik kanpo bideratu behar duela ulertzen du.

3. Gestio era:

a. Ikastolako partaideak: gurasoek, irakasleek, ikasleek eta gainontzeko langileek, denek parte hartu behar dute ikastolaren gestioan eta aktiboki lagundu berorren funtzionamenduan.

4. Metodologia:

a. Ikastolak, ikasleek dituzten gaitasun guztien garapen harmonikoaren bitartez, hezkuntza integrala bilatuko du, gizarteak eskatzen dituen erantzukizunak era baikor eta arduratsuan bete ditzaten.

b. Haurtzaroko heldu gabezia eta mendekotasunetik abiatuz, gaztaroko heldutasun eta autonomiarantz bideratzeko, ikasleek erabakiak hartzeko ahalmena eta erabaki horien erantzule izateko jarrerak bultzatu dira, oinarri metodologiko hauek kontuan izanik:

i. Irakaskuntza ikasleak dituen aurrezagutzetatik abiatuz antolatuko da, honek era esanguratsuan eraiki dezan bere ezagutza.

ii. Ikaslea bera ikasbidearen protagonista aktibotzat hartzen da. Duen ahalmenaren arabera, ikasleak ekintza antolatu eta aurrera eramaten lagunduko du.

iii. Ikaslea izaki soziala denez, horretara lagunduko duen irakaskuntza bultzatuko da, edozein pertsona integratuz eta onartuz. Ikasleen arteko elkarreraginak duen garrantzia kontuan harturik,

Page 3: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegia

egitura kooperatibo batetan antolatuko dira ikaskuntzaren ekintzak. Behar diren bitartekoak jarriko dira sexu, gaitasun, arraza, erlijio, elbarritasun eta barreko ezberdintasunak diskriminazioaren iturri izan ez daitezen.

iv. Irakaskuntzaren helburua ez da diziplina edo arloa bera izango, errealitatea ezagutu eta bizitzarako prestatzeko baliagarria izango zaigun tresna baizik; horrek, irakasleak helburuetan dituen trebetasunak eta ahalmenak lantzeko bidea emango du, ikasleak hauek bere bizitzan txertatu eta erabiltzeko gai izan daitezen.

c. Ikastolak zatigaitzat hartzen du eduki kontzeptual, prozedurazko eta jarrerazko irakaskuntza.

5. Berrikuntza pedagogikoa:

Haztegi Ikastolako irakasleen taldean berrikuntza, esperimentazioa eta ikerketa giroa indartuko dira, irakaskuntzaren prozesu guztiak etengabeko hobekuntza bidean egon daitezen.

a. Irakasleriaren formazio iraunkorra errazten ahaleginduko da Ikastola, arlo akademikoan, nahiz orientatzailean bere egunerokotze pedagogikoa bultzatuz.

b. Gurasoei, gestio-partaidetzan eta beren seme/alaben heziketan laguntzaile gisa dagozkien funtzioetan oinarritutako formazioa eskaintzen ahaleginduko da Ikastola.

c. Irakasleria saiatuko da:

i. Talde lana indartzen, irakasleriaren artean koordinazio eta kolaborazio elementu eta irizpideak.

ii. Gelatik aginkeria eta konpetibitatea baztertzen eta ikasleekin duen elkarreraginean gure gizarteko ondare kultural eta tradizioaren baloreak transmititzen, ikasleak kritikoki baloratu eta bere aukera egin ahal izateko.

iii. Hezkuntza-ekintzak gure inguru soziokulturalean txertatzea, ikasleen inguruarekin erlazionaturiko helburu eta edukiak sartuz.

6. Kanpo proiekzioa:

Page 4: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegia

Ikastolaren izaera eta orientabideak berau kokatuta dagoen gizartean islatzea zainduko da. Hau gauzatu dadin, Haztegi Ikastola inguruko erakunde eta elkarteekin lan egiteko prest agertzen da. Eskolaz kanpo, Ikastolak ezaugarritzat dituen identitate seinale guztiak nabari daitezen laguntzea, inguruko erakunde eta elkarteekin gure harremana sakonduz.

7. Ebaluaketa:

Ebaluaketa esaten dugunean prozesu hezgarria dugu kontutan; bertan informazioa bildu, datuak aztertu, erizpenak egin eta gomendioak ematen dira gure hezkuntza proiektu guztien bilakaerari buruzko erabakiak hartu ahal izan ditzagun. 2 ebaluaketa maila ezberdintzen dira: erakundearen ebaluaketa eta Kurrikulumaren ebaluaketa.

a. Erakundearen ebaluaketa:

i. Urtero, Gestio Batzordeak Ikastolaren urteko plangintza orokorraren ebaluaketa egingo du, bertan gure hezkuntza plangintzan ezarritako helburuen lortze maila aztertuko delarik.

b. Kurrikulumaren ebaluaketa:

i. Aurrez ezarritako helburuarekiko ikasleak lortutako maila baloratzeak, irakasleriak finkatutako helburu, eduki, jarduera, metodologia, baliabide eta ebaluaketa ereduari buruzko hausnarketa bat egitera behartuko du. Gogoeta honekin, ikasle bakoitzak zer, nola, noiz eta non ikasten duen ezagutu nahi da eta horrela bere garapen osoa lortzen lagundu.

ii. Ebaluaketarako metodoa malgua da (ebaluatu behar diren aspektuetara egokitua) eta jarraikotasunez eramango da ( hezkuntza prozesu osoan). Prozesuaren tarte bakoitzean (zikloa, proiektua…) hasierako ebaluaketatik abiatuz eta ebaluaketa formatibo edo orientatzailearekin jarraituz, azken ebaluaketarekin amaituko da.

iii. Ikaste-irakaste prozesuaren ebaluaketa irakasleriaren esku dago, guraso nahiz ikasleengandik jasotako informazioa beti kontutan izanik; honetarako ikasleari lagunduko zaio bere hezkuntza prozesuan auto-ebaluaketa egin ahal izateko gaitasuna garatzen joan dadin.

Page 5: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegia

iv. Irakasleriak bere funtzio ezberdinak ebaluatuko ditu: hezitzaile, erakustaile eta tutoritzarenak. Baita programatzaile, motibatzaile, ebaluatzaile, orientatzaile, eta hobekuntza jarraituaren atzetik dabilen profesional arloan egiten dituen lana ere.

Egokitu zaidan gela 1.mailakoa da. 6-7 urteko haurrak daude bertan eta 23 ikasleek osatzen dute gela; horietatik 14 mutilak dira eta 9 neskak:

- Iratxe: zailtasunak ditu irakurketa arloan.- Marina: oso berritsua da eta horrek asko deskonzentratzen du.- Jon Alt.- Jon Ros- Naroa: oso ondo irakurtzen du.- Eider: ‘r’ hizkia ez du oraindik ondo ahozkatzen.- Mikel: edozer gauza egiten du lanak ez egitearren.- Aratz: arreba bikia du beste gelan.- Aritz: gaixorik egon da lehenengo astean.- Jon Ald: gaixotasun bat dauka baina oraindik ez dakite zein,

probak egiten ari dira.- Unax: arreba biki adu beste gelan.- Oier: gaixorik egon da lehenengo egunetan.- Xabi- Arkaitz: matematikan oso trebea da. “Z” hizkia “S” bezala

ahozkatzen du.- Ohiane: idazteko erraztasun handia du.- Enara- Beñat: urduri samar egon da lehengusu berri bat jaio delako.- Aiora: momentu oro abesten dabil.- Andoni- Izaro- Aimar: irakurketan oso aurreratua dago.- Ane- Iraitz: azkeneko aste oso hau gaixorik egon da.

Ikasleak gelara goizeko 9:00etan sartzen dira. Lehenengo 5-10 minutuetan erlaxazioa egiten dute: denak aulkietan eserita, burua mahai gainean jarriz eta irakasleak esaten die nola hartu behar duten arnasa. Erlaxazio ordurako gelara iritsi ez dena, kanpoan gelditzen da erlaxazioa bukatu arte. Ondoren, gelara sartzen dira eta saioak hasten dira.

10:30etan jolas-ordua izaten dute eta parkera edo frontoira ateratzen dira. Elurra dagoenean, gelan bertan gelditzen dira. Frontoian gaudenean, neskak sokasaltoan ibiltzen dira eta mutilak futbolean. Lanak bukatu ez dituenak, jolas-orduan gelan gelditzen da, irakaslearen laguntzarik gabe; irakaslearen atsedenaldia ere badelako

Page 6: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegiaeta kafea hartzera joan delako. 11:00etan gelara itzultzen dira eta saioek jarraitzen dute, 12:15ak arte.

Gelaren antolaketari dagokionez, 2 aste hauetan bi antolaketa ezberdin izan dituzte:

1.astean:

Jon Jon Naroa

Eider

Mikel

Aratz

Aritz

Marina

Jon

Iratxe

Unax

2.astea:

Jon Beñat

Ohiane Enara

Beñat

ArkaitzXabiOier

Aiora Andoni IzaroAimarAneIraitz

Irakaslearen mahaia

Page 7: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegiaOhiana AneAritz Jon

Oier XabiAiora EiderJon Iratxe

Gelaren atzeko paretan, ikasleek margotutako beraien buruaren marrazkiak eta baita irakaslearena daude. “Panpin” horiek eskutik emanda daude “Denok lagunak gara” lelopean. “Panpinen” azpian, alfabetoa dago eta hizki bakoitzaren azpian, hizki horretaz hasten diren hitz batzuk daude. Alfabetoaren ezkerraldean, “Txoko txuria” dago. Txoko honetan, Txanela ikasgaiaren bukaeran egiten duten proiektuen erakustaldiak egiten dituzte. Ordenagailuaren txokoa ere badute. Umeek teknologia berriekin harremana izateko aukera dute txoko honetan. Beraien adinerako aproposak diren jolasekin aritzen direlarik. Irakurketa eta marrazketa txokoa ere badute. Gehien harritu zaidana zera da, pentsatzeko txokoa dutela. Txoko honetan, gaizki jokatzen badute edo norbaitekin arazoren bat izanez gero, zigortuta gelditu ordez, txoko honetara joaten dira egin dutenari buruz hausnartzera.

Txoko txuria: Ordenagailu txokoa:

Andoni IzaroNaroa AimarAratz Mikel

Iraitz

Enara ArkaitzMarina Unax

Irakaslearen mahaia

Page 8: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegia

Pentsatzeko txokoa: Irakurketa eta marrazketa txokoa:

Saio hasieran, erlaxazioaren ondoren, eguneko data idazten dute eta egunero ikasle baten asteko eguna aldatzen du.

Astean batzuetan 3 alditan eta beste aste batzuetan 2 alditan igerilekura joaten dira. Igerilekuan gaudenean, irakaslea harmailetan begira egoten da. Ni praka motzetan eta txankletatik barrura sartzen

Page 9: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegianaiz, izan ere igeriketako irakaslea nire ama baita eta badakidalako nola ematen dituen saioak.

Ikasle eta praktiketako ikastetxe eta tutorearen datuak:

Ikaslearen datuak:

- Izen abizenak: Maialen Andueza Ripa - Maila: 2 - Espez.:H.B

- Helbidea: Latxartegi 8-2 ezkerra - Telefonoa: 943 73 43 37

Page 10: URTARRILAK 21, ASTELEHENA · Web viewHaztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru

Maialen Andueza Ripa1.mintegia- Korreo elektronikoa: andu_mai@ hotmail.com

Ikastetxeko tutorearen datuak:

- Ikastetxea: Haztegi Ikastola

- Telefonoa: 943 73 10 97

- Ikastetxeko tutorearen izen abizenak: Mari Carmen Vega

- Harremanetarako egun eta orduak:

Astearteak 10:00-10:30Asteazkenak 11:45-12:15Ostegunak 10:00-10:30Ostiralak 11:45-12:15

- Korreo elektronikoa: mcvega@ legazpi.ikastola.net