3
WILSON PRESIDENTEAREN HAMALAU PUNTUAK (1918-01-08) Informazioa: sailkapena Atal honetan testuaren informazio orokorra eskainiko dugu, hala nola, izaera, jatorria, egilea, kronologia eta kokapena. Izaerari dagokionez, oso argi dago testu politiko bat dela eta ez dela juridikoa, bertan ez baita legerik agertzen. Jatorriaren kasuan, aginte publikoak egina da gobernuaren baitan baitago testu honen aldarrikapena, AEBko presidentearen baitan hain zuzen. Egileari buruz dakiguna testuak dakarrena da, hau da, Wilsonek idatzia da, AEBko presidenteak. Wilson Estatu Batuetako 28. presidentea izan zen, 1912 eta 1920 urteen artean. Bere kanpo- politikari dagokionez, Iberoamerikan esku hartu zuen eta neutral bezala agertu zen Lehen Mundu Gerran 1917. urtera arte. Urte honetatik aurrera aliatuei lagundu zien, gerra irabazten lagunduz. Azkenik, aipagarria da Pariseko Konferentzian parte hartu zuela eta Nobel saria irabazi zuela 1919an. Testua idatzi zen kronologiari begiratuko bagenio, ikus dezakegu 1918ko urtarrilaren 8an idatzia dela, hau da, Lehen Mundu Gerran azken txanpan edo fasean, urte horretan bertan amaitu baitzen gerra. Azkenik, Estatu Batuetan kokatu behar da testua, bertako presidenteak idatzia baita aztertu beharreko testu hau. Interpretazioa Analisia Hitzen azalpena Koloniak: Europa Mendebaldeko herrialdeek euren boterea erakusteko herrialde batzuk bereganatu zituzten, gehienbat Afrika eta Asiakoak. Lehentasun hori lortu nahian karrera kolonial bati ekin zioten Inperio boteretsuenek euren artean lehia asko izanik. Honen guztiaren ondorio, Lehen Mundu gerra izan zen. Nazioen Elkarte Orokorra: Wilson presidentearen asmakizun bat dela esan dezakegu, bere 14 puntuetan agertzen den ideia bat baita. Erakunde honen sorrerarekin herrialdeen oreka mantentzea nahi zen eta gerra gehiago ez sortzea, hau da, mundu orden berri bat eraiki nahi zen, arau eta orden etikoak oinarri izan behar zirelarik. Ideia nagusia Wilson presidenteak 1918ko urtarrilean hamalau puntuak argitaratu zituen Lehen Mundu Gerrarekin amaitzeko eta soluzio bat

Wilson Presidentearen Hamalau Puntuak

  • Upload
    xalba14

  • View
    108

  • Download
    30

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Wilson Presidenteari buruzko testu iruzkina.

Citation preview

Page 1: Wilson Presidentearen Hamalau Puntuak

WILSON PRESIDENTEAREN HAMALAU PUNTUAK(1918-01-08)

Informazioa: sailkapenaAtal honetan testuaren informazio orokorra eskainiko dugu, hala nola, izaera,

jatorria, egilea, kronologia eta kokapena.

Izaerari dagokionez, oso argi dago testu politiko bat dela eta ez dela juridikoa, bertan ez baita legerik agertzen.

Jatorriaren kasuan, aginte publikoak egina da gobernuaren baitan baitago testu honen aldarrikapena, AEBko presidentearen baitan hain zuzen.

Egileari buruz dakiguna testuak dakarrena da, hau da, Wilsonek idatzia da, AEBko presidenteak. Wilson Estatu Batuetako 28. presidentea izan zen, 1912 eta 1920 urteen artean. Bere kanpo-politikari dagokionez, Iberoamerikan esku hartu zuen eta neutral bezala agertu zen Lehen Mundu Gerran 1917. urtera arte. Urte honetatik aurrera aliatuei lagundu zien, gerra irabazten lagunduz. Azkenik, aipagarria da Pariseko Konferentzian parte hartu zuela eta Nobel saria irabazi zuela 1919an.

Testua idatzi zen kronologiari begiratuko bagenio, ikus dezakegu 1918ko urtarrilaren 8an idatzia dela, hau da, Lehen Mundu Gerran azken txanpan edo fasean, urte horretan bertan amaitu baitzen gerra.

Azkenik, Estatu Batuetan kokatu behar da testua, bertako presidenteak idatzia baita aztertu beharreko testu hau.

Interpretazioa

AnalisiaHitzen azalpena

Koloniak: Europa Mendebaldeko herrialdeek euren boterea erakusteko herrialde batzuk bereganatu zituzten, gehienbat Afrika eta Asiakoak. Lehentasun hori lortu nahian karrera kolonial bati ekin zioten Inperio boteretsuenek euren artean lehia asko izanik. Honen guztiaren ondorio, Lehen Mundu gerra izan zen.

Nazioen Elkarte Orokorra: Wilson presidentearen asmakizun bat dela esan dezakegu, bere 14 puntuetan agertzen den ideia bat baita. Erakunde honen sorrerarekin herrialdeen oreka mantentzea nahi zen eta gerra gehiago ez sortzea, hau da, mundu orden berri bat eraiki nahi zen, arau eta orden etikoak oinarri izan behar zirelarik.

Ideia nagusiaWilson presidenteak 1918ko urtarrilean hamalau puntuak argitaratu zituen

Lehen Mundu Gerrarekin amaitzeko eta soluzio bat emateko gerrari. Hala, hamalau puntu hauek hiru zatitan bana daitezke: Gerrarekin amaitzeko beharrezkoak diren ezaugarri orokorrak, herrialde bakoitzaren kasu espezifiko bat eta, azkenik, gerra amaitu ostean egin beharko litzatekeena berriro horrelakorik gerta ez dadin.

Ezaugarri orokorretan zera aipatzen da, besteak beste: sekretuko diplomaziarekin amaitzea, nabigatzeko eta komertziorako askatasuna, muga ekonomikoak deuseztatzea, armamentua murriztea eta kolonia norgehiagokak arautzea.

Bigarren zatian herrialde bakoitzaren kasu espezifikoak agertzen dira. Eta hemen, Errusiaren, Belgikaren, Frantziaren, Italiaren, Austro-Hungariaren, Errumaniaren, Serbia eta Montenegroren, Otomandar Inperioaren eta Poloniaren

Page 2: Wilson Presidentearen Hamalau Puntuak

kasuak azaltzen dira eta herrialde bakoitzean bete beharreko arauak Gerrarekin amaitzeko.

Azkenik, Gerra amaitu eta egin beharreko arau bat azaltzen da, hau da, Nazioen Elkarte Orokorra sortzea, gerra gehiago ez gertatzeko nahiarekin, eta herrialde guztien eskubideak babesteko asmoarekin.

Iruzkina Sailkapenean argi geratu den bezala, testua hau 1918ko urtarrilean idatzi

zen, Wilson presidentearen eskutik, hau da, Lehen Mundu Gerraren amaiera aldera. Dagoeneko, Estatu Batuak gerran sartuak dira aliatuei laguntzeko.

Urte horretan kokatuko bagina, ikusiko genuke nola Alemaniak tropa guztiak mendebaldeko frontean pilatu zituen, behin betiko erasoa bultzatu nahian. Hala ere, erasoa gertatu baino lehenago estatubatuarrak helduak eta kokatuak zeuden Alemaniari aurre egiteko.

1918ko martxoaren eta uztailaren artean erasoak gertatu ziren gune ezberdinetan, hala nola, Saint-Quintin, Arras, Champagne eta Marne ibaian. Esan behar da Marne ibaian gertatu den lehengo bataila ez zela izan honako hau. Bestalde, aurrerabide handiak erabili ziren bataila hauetan.

Marneko bigarren batailari dagokionez, zera esan behar da: Alemaniaren erasoak zirela eta Aliatuek izugarrizko kontraeraso gogorrak egin zituzten alemaniarren aurka, eta bi berrikuntzekin gainera. Batetik, tanke astunen erabilera masiboa (alemaniarrek ez zituztenak), eta bestetik, AEBtako indarberritze presentzia. Honen bidez, egoera guztiz desorekatu zen eta Aliatuek iniziatiba hartu zuten behin betiko.

Urte bereko abuztua eta irailean, Aliatuen aurrerabideak gertatu ziren Frantzia eta Belgikan zehar, Alemania presionatuz. Hala, beraien aliatuak denbora gutxian hondatu ziren.

Herrialdez herrialde aztertuko bagenu azken fase hau, lau herrialde aztertu beharko genituzke, Bulgaria, Turkia, Austro-Hungaria eta Alemania. Bulgariaren kasuan, 1918ko irailean, Serbiak herrialde honen konkista bete zuen.

Turkiari dagokionez, Britania Handiak zuzendua, eta arabiarren laguntzarekin, Siriatik aurreratu ziren, Anatolia bera mehatxatuz. Azkenean, urriaren bukaeran, Turkiak amore eman zuen.

Austro-Hungarian, Italiaren kontraerasoek Austriaren babesak apurtu zituen. Urrian, iraultza eta barruko borrokak gertatu ziren Inperio osotik zehar. Honek, Inperioaren desegitea ekarri zuen eta, ondorioz, Habsburgtarren erorketa. Egoera ikusita, armistizioa eskatu zuen azaroaren hasieran.

Azkenik, Alemaniaren kasuan, hainbat krisi sortu ziren. Bata, armadaren agintean eta, bestea, politikan. Armadako krisiari dagokionez, ondorio gisa, Ludendorff mariskalak kargua utzi zuen. Krisi politikoaren ondorioz, gobernua erori egin zen. Honen bidez, Max de Baden printzea kantziler bilakatu zen eta, bestalde, AEBtako Wilson presidentearekin armistizio baten negoziaketa saiatu zen. Beste alde batetik, urriaren amaieran, Iraultza Komunista gertatu zen Berlinen. Aliatuek aurrera egin zuten Belgika eta Frantziatik eta muga Renaniara hurbiltzen joan ziren. Azaroan sartzearekin batera, hilaren 3an, Gillermo II.ak, Kaiserrak, abdikatu egin zuen, errepublika aldarrikatuz, Weimarko Errepublika, hain zuzen. Azkenik, azaroaren 11an, Alemaniak armistizioa eskatu zuen. Hala ere, Alemaniako armadak oraindik ordena jarraitzen zuen, eta Aliatuak ez ziren Alemaniako lurraldean sartu, horrek konspirazioa eta politikoen saldukeriaren teoriak bultzatu zituelarik.

Page 3: Wilson Presidentearen Hamalau Puntuak

OndorioaTestu honek izugarrizko garrantzia izan zuen gerraren bilakaeran. Honek

gerrarekin amaitzeko beharrezkoak ziren arauak azaltzen ditu, eta baita ere zer egin behar zen gerra amaitu ondoren berriro hau gerta ez zedin. Beraz, testu honek lotura handia du Bake Konferentziarekin. Konferentzia hau Parisen gertatu zen, 1919ko urtarriletik ekainera bitarte. Bertan, Wilsonen eragina oso handia izan zen Itunen sinaketetan, esparru eta egitura orokorren eta Nazioen Elkartearen sorreraren ideiak bultzatu baitzituen, hau da, 14 puntuetan agertzen diren ideiak.

Salbatore Arruti