11

Click here to load reader

Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

Embed Size (px)

DESCRIPTION

lana lana lana

Citation preview

Page 1: Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

ZER DA BERRIKUNTZA HEZKUNTZA ESPARRUAN? ZEIN PAPER JOKATZEN DU IRAKASLEAK?

Hezkuntzan aldaketa bat emateko, beharrezkoa da hau eskola barrutik ematea, beharrezkoa

da jendea prest egotea, baita autonomia eta boterea duten pertsonak egotea ere aldaketa

gauzatzeko prest. Aldaketa batean garrantzi handiago du irakasleen lanak eta eskoaren lanak

legeak baino. 90. Hamarkadan aldaketaren ikuspuntua, superirakasleak, supereskolak eta

superzuzendariak sortzearen ildotik zihoan. Hamarkada bat beranduago, irakasleen jarrera eta

eskolako kulturari erreparatzen zioten batik bat.

Berrikuntzak, gauzak egiteko erak aldatzea eskatzen du, eta hori aurrera eramateko

beharrezkoa da hori aldatzeko gogoa eta noski, sormena. Berrikuntza, aldaketatik ondo

ezberdintzea beharrezkoa da:

Berrikuntzak aldaketa esanguratsu bat eta gure kontzepzioen aldaketa esan nahi du.

Berrikuntza ez da bukaera bat, kalitatea hobetzeko eta helburuak lortzeko bide bat baizik.

Berrikuntzak ez du beti esan nahi beharrezkoa dela asmakuntza. Egunerokoan ere

zentratu behar da aldi berean.

Berrikuntzak aurrez pentsatutako asmoa dakar.

Aldaketarako estrategia bezala Antúnezek bi mota bereizten ditu. Batetik, aldaketa eskola

barrutik egiten dutenak daudela dio; eta bestetik, aldaketa bat egiterako garaian hau kanpotik iritsi

dadin itxaroten daudenak. Azken 30 urteetan hainbat erreforma bizi izan dira hezkuntza arloan:

aztertuz ikastea, matematika berria, oinarrizko kontzeptuetara itzultzea … Eta aldaketa guzti hauek

oso eragin ezberdina izan dute egunerokotasunean. Horrez gain erreforma hauek oso aldaketa

gutxi ekarri dute hezkuntzan, eta ez dute denbora luzez iraun, izan ere bertikalak dira eta hauetan

alderdi negatiboak nabarmendu izan dira batik bat. Aldaketa batek gainera, beti du aldeko eta

kontrako jendea.

Oraindik badaude eskolak pertsonen arteko ezberdintasunei ( kultura, ohiturak, sinesmena

…) beldurra dietenak eta horrekin batera, esperimentazioari, arriskuari eta elkarrekintzari. Horrez

gain, ikasleenganako sinesmen mugatua dute eta irakasteko metodologian ez dute berrikuntzarik

nahi. Irakasleok nahiago dute statu quo-a mantendu, batzuen arabera, irakasle berri batek askoz

ere eskakizun gehiago duelako tradizional batek baino.

Ikastetxe batean aldaketa edo berrikuntza bat eman dadin, ezinbestekoa da aldaketaren

abiapuntua eskolako egitura formalak izatea, baina irakasleen jarrera ere funtsezkoa da,

aldatzeko, elkarlanean aritzeko eta hauek ikasteko nahia adieraztea. Baina, irakasleei berritzea

zaila gerta dakieke, gehiengoak ez badu aurrerapausorik eman nahi.

Page 2: Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

Asko euren lanarekin estresaturik sentitzen dira, irakasle bakoitzean ikusten den

eraginkortasun maila baxuagatik eta irakaskuntzak dituen eskakizun handiengatik. Irakasleengan

sentimendu hori sor ez dadin, lagundu egin behar zaie dituzten mugez ohartarazten eta hauk

onartzen.

Elkarlanaz gain, indibidualtasunak ere badu bere garrantzia, irakasleek iniziatiba eta sormen

propioa izaten jakin behar baitute. Irakasleei autonomia falta zaie, alienaturik baitaude,

irakaskuntza langile soil gisa bizi baitute. Hori dela eta, bakarrik oztopoak ikusten dituzte eta

horren arrazoia duten autonomia falta, bitartekari gehiagoren beharra, jarrera eroso eta pasiboa

eta hobetzeko estimulu gabezia izatea dira.

Aldaketarako irakasleek bakarrik ez dute prest egon behar, baita zuzendaritzat eta gurasoak

ere, izan ere horietako batek huts eginez gero, ez bailitzateke prozesua aurrera eramango.

Ikusten dugunez, irakaslearen eta praktikan jartzen dutenaren artean, ebaki bat topa

dezakegu, horregatik askotan ez da erraza irakasleak pentsatu eta nahi duena gauzatzea.

Irakasleek duten diziplinarteko arautegia oso zaila da aldatzea. Arautegi hau, ideia, balore,

praktika eta eguneroko formen elkarketa da eta hau, modu esplizitu edo inplizituan, irakasleen

gidari eta profesional izaten laguntzen die. Carbonell zenbati ezaugarri aztertu zituen, hezkuntza

berrikuntza ekiditen dutenak:

Eguneroko irakaslearen ohiturak. Oso zailak dira aldatzea, eta gehiago modu

indibidual batean.

Indibidualismoa eta barneko korporatibismoa.

Ezkortasuna.

Erreforma instituzionalen aurrean, seguritate eza.

Curriculum bikoitzaren paradoxak.

Pedagogiaren, saturazioa eta zatiketa.

Unibertsitateko ikerkuntzen eta eskolako praktiken arteko banaketa.

Honez gain, eskolan aldaketa bat eman ahal izateko baldintza batzuk ezinbestekoak dira,

esaterako honako hauek: irakasleak kezkatu egin behar dira aldaketarekiko, prozesuak

dinamizatuko dituen barne motore bat behar da izan eta politikariek eginiko erreformekin lotuta

egon beharrean ekimenekiko, irakasleen lanarekiko eta eskoako zuzendaritzarekiko loturik eta

hauen eskuetan egon beharko luke.

Berrikuntzen artean ere, teknologia berriak hezkuntzan izan duten eragina eta aldaketa

aztertu beharra dago.

Esaterako, Asunción Martínez Arbelaizek eta José Miguel Correa Gorospek idatzitako

artikuloan, informazio eta komunikazio teknologiei (IKT) buruz hitz egiten dute.

Page 3: Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

Egileen arabera, IKT-ren erabilerak gelatik kanpoko ikaskuntza ahalbidetzen du. Gainera,

zenbait ikerketek erakutsi dute IKT-ren ikaskuntzak ikaskuntza kolaboratiboa, benetakoa,

pentsamolde kritikoa, irakaskuntza eta ikaskuntza interdisziplinarra... bultzatzen dituela. IKT-ri

esker ikasleek euren ezagutza hedatu dezakete proiektu desberdinak egiten. Gelatik kanpo

dauden pertsonekin harremanetan jarri daitezke, konpetentzia linguistikoa zein interkulturala

garatuz. Hala ere, IKT-ak irakasterako eta ikasterako orduan onura asko ekartzen dituen arren, ez

du eragin handia izan orain arte hezkuntza mailan.

IKT-a integratzerako orduan hiru oztoporekin egiten dugu topo: irakasleak, eskolak eta

sistemak. Lehenegoari dagokionez, irakaslearen gaitasun falta dela eta gertatzen da. Izan ere,

teknologia berriak erabiltzen hasteko motibazio eta konfidantza gutxi dute.

Eskolako baliabideak ere berebizikoak dira, zenbait kasutan ezin delako hau praktikara

eraman teknologia edota infraestruktura eskasa dagoelako. Eta azkenik, IKT-aren erabilera

ebaluatzeko metodoak ez dira egokiak.

Eskola tradizionalaren estruktura finkoa dela eta, irakasleek eta gurasoek ez dute prozedura

berritzaile hauen eraginkortasuna guztiz ziur ikusten. Tyack and Tobin-ek planteatutako “grammar

of schooling” metaforak egoera hau azaltzen du. Guraso eta irakasleek eskolaren eredu finko bat

dute (azterketak, ikasgaien arteko banaketa handiak, irakurketa sesioak...) eta eredu hori aldatzea

ez dute guztiz onartzen, IKT-a integratzeko aukerak murriztuz.

Artikulo honetan, IKT-a integratzen duten bi proiektu (eskolaz kanpokoak) azaltzen zaizkigu.

Bertan, ikasleek klasean baino gehiago parte hartzen dute, motibatu egiten dira, aukera

askatasuna dute, interesa azltzen dute...

Pincel y Ratón: Proiektua boluntarioa da eta ikasleen sormena garatzea du helburu.

Eskolaz kanpoko zerbitzu kultural eta hezitzailea da eta ikasleen arte trebetasunak (marrazketa,

pintura...) lantzen ditu IKT-a erabiliz: marrazketa elektronikoa, argazkilaritza digitala, 3Dko

diseinuak... Beraz, ikaslea da protagonista, bera da artista eta egilea.

Menoska: Proiektu honen xedea ikasleen ingurunearen ezagutza bultzatzea da,

Euskal Herrian erromatarren izandako eragina aztertuz. Programa Arazi konpainiak eskaintzen du,

bai eskola eta gazte taldeentzat. Honen bidez, ikasleek ingurinearekin interakzionatzen dute.

Informazioa, argazkiak, bideoak… interneten bidez bilatzen dituzute. Gainera, beste ikasleei

azalpenak ematerakoan, teknologia eta hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte

Page 4: Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

Bi esperientzia hauek IKT-ak eskaintzen dituen ikasteko aukera anitzen adibide bat baino ez

dira. Egileek artikulo osoan zehar azpimarratzen eta defendatzen duten bezala, IKTak umeen

gaitasun eta trebetasun desberdinak garatzeko aukera ematen du eta hobekuntzak ekarriko lituzke

hezkunza mundura. Horretarako, dauden oztopoei eta erronkei aurre egin behar zaie eta eskolari

buruz dugun ikusgaur egungo gizartera egokitutako eskola moderno bat sortuz.

Hortaz, aldaketek, hezkuntzan zailtasunak eta denbora asko suposatzen dute. Egoera honen

aurrean proposamen batzuk planteatzen dira hezkuntza berrikuntzaren garapenean:

Berrikuntzak, zerbait berria egitea suposatzen duenez, irakaslearen prestakuntza

beharrezkoa da, nahiz hasierako eta baita garapen jarraitua ere. Formaziorik gabe ezin da

berrikuntza eman. Ezin dugu ukatu irakasleek lehen hezkuntza eta haur hezkuntzatik ateratzen

direnei eskaintzen dieten prestakuntza baxua, eta oraindik baxuagoa da prestakuntza, norbere

ikasleen ikerlari lanetan aritzeko.

Berrikuntza proiektuak taldekoak izan behar dira, besteen babesa sentitu behar dute.

Talde finkoak ere, positiboki ikusten dira. Elkarrekin ondo lan egiten jakitea ere oso

garrantzitsua baita.

Irakasleen eta zentroen arteko komunikazioa hobetu behar da, harreman positiboa,

informazioaren elkarketa, besteen esperientzien konfidente izatea beharrezkoa da.

Berrikuntza proiektuen garapena indartzeko, unibertsitateen eta eskolen arteko

elkarlana beharrezkoa da.

Berrikuntza eta irakasleen garapen profesionala bide berdinetik joan behar

da.Horretaz gain garrantzitsua da, zentroek ere ikasleak animatzea eta beren babesa ematea

berrikuntzarako.

Ikerketa zientifikoa praktikarekin lotua egon behar du, eta honi, kalitatea eta

hobekuntza eskatu behar zaio.

Guzti hau kontuan izanda, berrikuntza bat zer den eta zer nolako baldintza bete behar

dituen, hainbat proiektu ezberdin proposatu izan dira urteetan zehar.

Aipatzekoak dira “ikasten duten erakundeak”. Hauek eskolan aldaketak emateko prest

egoten dira, irakasleen prestutasunagatik eta erakundearen eraginkortasunagatik. Garrantzia

ematen diote dialogo irekiari eta elkarren artean laguntzeari, dibertsitatea onartzen dutelarik.

Beste batetik, hamabi artikuluk osatzen dute beste proposamen bat. Hauen autoreak,

berrikuntzan eta ikerketan lan egindakoak dira,testuinguru nazional eta internazionaletan.

Page 5: Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

Lehenengo artikuluan, non bere autoreak Maria Consuelo Saiz, Miguel Angel Carbonero eta

Jose Maria Roman diren, ikasgelan ikerketa erabiltzeko adibide desberdinak aurkezten dizkigute.

Hurrengo artikulua, Guadalupe Ruiz Cuellar irakasleak egindakoa da. Berrikuntzarako

Mexikon planteatzen diren formazio jarraiturako printzipioak planteatzen dizkigu.

Laugarren artikuluan, Slalvador Peiro i Gregori da autorea eta baloreak oinarri izanda,

ikasleen heltzearen garapena lehenago lortzen dela adierazten du.

Pedro Miralles eta Pilar Rivero irakasleek historiaren irakaskuntza adin txikietan bultzatzen

dute bosgarren artikuluan.

Seigarren artikuluaren egileak, Isabel Barca eta Gloria Sole irakasleak dira eta K.Basic

proiektuari buruzko ondorioak aurkezten dizkigu, horrekin, Portugalen aurrera eramandako

eskolaratzea.

“El profesorado de educación primaria ante las TIC: realdiad y retos” izenpean,

Komunikaziorako eta informaziorako teknologiak aurkezten dizkigute zazpigarren artikuluan.

Zortzigarren artikulua, Jesus Estepa eta Gabriel Travek aurkeztua, ikerkuntza eta berrikuntza

oinarri izanik, irakasleen formazioari buruz hitz egiten du, Curriculumaren bitartez.

Ana M. Clomenares irakasleak landutako artikuluan, ebaluazioarekin ikertutako esperientzia

azaltzen digu bederatzigarren artikuluan.

Hurrengo artikuluan, irakasle talde interdepartamental batez sortua izan dena, hezkuntza

inklusiboari buruz hitz egiten digute.

Azken aurreko artikulua, Eva Maria, Jesus Miguel Muños Cantero eta Marcos Fernando

Ziemerren artikuluak, auto-ebaluazioari eta hezkuntzaren hobekuntzarako planei buruz hitz egiten

dute.

Azucena Ochoa eta Salvador Peiro i Gregori irakasleek, hauek, irakasleen baloreetan

heziketarekin hasten da lanean, gaiari buruz hitz egiteko helburu izanik.

Azken artikulua, Cristina Stringhert eta Manuel Gallerani autoreek idatzia, irakasleen

garapen profesionala aurkezten digute, Italian.

Oraingoan INM (Proyecto Curricular Investigando Nuestro Mundo) proiektuari buruz harituko

gara. Proiektu hau 6-12 adin tartean zentratzen da. Honen helburua, ikasgelan aztertzea eta

Page 6: Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

honekin hezkuntza hobetzearen aldeko ikasle eta irakasleei curriculum diseinuarekin lan egiteko

bideak erraztea da. Ikuspuntu honek, hezkuntza tradizionala kritikatzen du eta aldi berean,

gizarteko arazo sozio-naturalak ikertzea proposatzen du. Honen barruan maila ezberdinak

ezberdindu ditzakegu:

Lehen mailan ikuspuntu teorikoa antzen da, ikuspuntu kritiko batetik landuz.

Bigarren mailan, ikasgaien didaktikarako eta irakasleen irakaskuntzarako

proposamenak azaltzen dizkigu.

Hirugarren mailan, ikasle eta irakasleek diseinatu, garatu eta ebaluatzen dituzten

unitate didaktikoak azaltzen dira.

Honen helburua. Irakasleen irakaskuntza prozesu guztirako, eta aztertzearen ildotik, hainbat

proposamen eskaini ahal izatea da.

Gaur egun, diseinu hau arrakastatsu bihurtzen ari da. Horrela, lehen hezkuntzan ikerkuntza

arlo hauek proposatzen eta lantzen dira: “Investigando las actividades económicas, investigando

las sociedades históricas y actuales, investigando los seres vivos, investigando la alimentación,

investigando las máquinas y artefactos, investigando la tierra y el universo, investigando los

ecosistems e investigando los asentamientos humanos”.

Berrikuntzen inguruan, autore ezberdinek beren iritzia eman dute. Hauen artean dugu

Fernando Hernandez, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea. Honek dio, Estatu Batuetan

liburutegi publikoak sortu zirenean uste zela eskolak ez zirela beharrezkoak izango, jendeak han

nahi haina informazio eskuragarri zuelako. Berdina esan zen irradia, telebista eta azkenik interneta

sortu zirenean. Beraz, teknologia berrien ekarpenak eskoletan ez du klasea emateko modua

aldatu. Klasea emateko modua aldatzen bada langileek aldatu behar dute. Gainera, hau aldatzeko

eskolen industria aldatu behar da, nagusiki testu liburuena. Industria hau esku boteretsuen menpe

dagoenez, oso zaila da aldaketa hau. Gainera, ikusten badugu, ez da aldaketa handirik sortu duela

30 urteetatik, Teknologien erabilerarik ez zegoenean. Beste akats bat curriculumean dagoela dio,

izan ere, editorialen negozioa eta gurasoen erosotasuna bultzatzen du. Guzti hau da, dagoen

hezkuntza porrotaren arrazoia eta baita beren hezkuntza prozesua gauzatu baina satisfazio

sentipenik gabe geratzen direnen arrazoia. Proiektuen inguruan ere eman du bere iritzia, hasiera

batean irakasle- ikasle harremana aldatzea zen honen helburua eta ikasleei dena emanda ez

ematea; hau da, ikasleek aztertu eta honi esker eta beren lanari esker ikastea. Baina jada esentzia

hau galdu egin da.

Hainbat eskolek, berrikuntzen alde apustu egin dute, eta honen adibide ditugu Amaraberri

ikastetxea eta Ispaster herriko ikastetxea. Amaraberriren kasuan, 5. eta 6.mailako ikasleek

Page 7: Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

komunikabideen saioa dute non helburu nagusia teknologia berrien erabilera menperatzea den.

Horretarako, web orriak, grabazioak, programak… egiten dituzte, beste hainbat jardueren artean.

Egindako jarduera guztiak Txiki Web ikastetxeko web orrira igotzen dituzte, gainontzeko ikasleek

ikus dezaten eta baita eurak beren burua ere, izan ere grabaketa asko igotzen dituzte. Hori gutxi

balitz, Amara Berri Telebista ere badute. Jarduera nagusietarikoa, ostegun eta ostiral goizetan

ordubetez grabaturiko albisteen iragarpena da. Irakasle baten laguntzaz koordinatzen da emisioa

eta ikasleek programan zehar paper ezberdina hartzen dute: eguraldiaren iragarpena,

gaurkotasuneko albisteak, elkarrizketak, etab. Astero telebistan egindako jarduerak ebaluatzen

dira.

Ikasle hauek aktiboki eta autonomoki parte hartzen dute, irakasleak gidatzaile papera

hartzen duelarik. Nahi dituzten grabaketak egiten dituzte beren kabuz eta ondoren, editatuak

izaten dira euren gustura. Gainera, lehen eta bigarren zikloko ikasleen lanak ere erakusgai egiten

dituzte web orrira igoz.

Ispasterren Arto Lapurra proiektua garatu dute. Hemen ere helburua teknologia digitalaren

erabilera sustatzea da, baina kasu honetan ipuinak eginez. Ikasleei testuak, irudiak, grafikoak…

bilatzea eskatzen zaie; ezagutza informatikoa indartzen zaie dagokien adinaren arabera, adin

ezberdinetako haurrak parte hartzen baitute eta azkenik, grabazioak, Internetaren, Word edota e-

mailaren erabilera bultzatzen da.

Proiektuak honetan datza, Ispaterreko jende helduek kontaturiko istorioez baliatzen dira,

ondoren, ordenagailuan lantzeko. Eszenak asmatzen dituzte eta marrazkik osatzen dute,

pertsonaien itxura imaginatuz. Horrek guztiak teknologiaren erabilera eskatzen du, betiere

haurraren ezagutza maila kontuan hartuz.

Haurrek modu aktibo, autonomo eta dinamiko batean lan egiten dute, ikaskuntza

konstruktiboan oinarrituz. Gainera, arrakasta izan duen proiektu bat da, haurrak asko inplikatu

direlako eta oso gustura ibili direlako jarduera ezberdinak eginez. Horrez gain, ordenagailua beren

kabuz erabiltzen ikasi dute.

Laburturik atera dezakegun ondorioa da, irakasleriaren jarrera ezinbestekoa dela berrikuntza

nahiz aldaketa bat eman ahal izateko eskolaren esparruan. Halere, egitura formalen aldaketa eta

kanpoko laguntzak eta aholkularitzak ere laguntzen du. Irakasleriarentzat eredu berriak sortu

behar dira, garapen profesionala, eta baita eskolako ereduak ere, deszentralizatua, autonomoa,

kultura propioa duena eta berez sorturikoa.

Bibliografíak:Paredes Labra, J. (2004). Cultura escolar y resistencias al cambio. Tendencias Pedagógicas

9.

Page 8: Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan?

Martínez Arbelaiz, A. eta Correa Gorospe, J. M. (2009). Can the grammar of schooling be

changed? Computers & Education 53, 51–56

Estepa Giménez, J. eta Través Gonzalez, G. (2012). Investigación e innovación en el proyecto

investigando nuestro mundo (6-12). El ejemplo de las sociedades actuales

e históricas en la formación inicial de maestros. Revista Electrónica Interuniversitaria de

Formación del Profesorado, 15 (1), 113-124.

Miralles Martínez, Pedro; Maquilón Sánchez, Javier J.; Hernández Pina, Fuensanta; García

Correa, Antonio. (2012). Dificultades de las prácticas docentes de innovación educativa y

sugerencias para su desarrollo. Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del

Profesorado, 15 (1), 19-26.

Correa Gorospe, J.M. (2011). Arto Lapurra. Metodologías De Integración En El Aula.

Hernandez, F. (2009). Youtube. El club de Los Profes Muertos.

Domingo Coscollona, M. (2012). DIM entrevista Fernando Hernández (UB): Trabajo por

proyectos. Youtube.

Correa Gorospe, J.M. (2001). Amara Berriko Egunkaria.

Correa Gorospe, J.M. (2001). Radio Amara Berri.

Correa Gorospe, J.M. (2001). Amara Berri:Txiki Web.

Correa Gorospe, J.M. (2001). La television Amara Berri.