Upload
others
View
11
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 873. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO MARTXOAREN 28A
Brist-brist!, flash handia, zerutik atera dit argazkia.
Zer den nork daki?
m a n t a n g o r r iErantzuna: tximista.
Asmakizunaren jatorria: ‘Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) Xabier Olaso (Pamiela).
JON UR
BE / FO
KU
Baleontziikusgarria
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO MARTXOAREN 28A berria
ZORiON AGURRAK
Zorionak, Itzea eta Mattin! Gaur egun handia, 7 urte!Txokomarrubizko muxuak etxekoen partez!
ZOZKETA
Hauek dira MANTANGORRIko lau liburu sorten irabazleak:
d Beñat Eraso
d Itsaso Perez
d Kattalin Arabolaza
d Mikel Arrizabala
Zorionak irabazleei! Zuekin harremanetan
jarriko gara liburu sortak bidaltzeko.
Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoan izan mezuak asteartearratsaldea baino lehen jaso behar ditugula. Asteartetik aurrera jasotzendiren mezu guztiak hurrengo asteko zenbakian argitaratuko ditugu.
ZORIONAK, Arixen!!4 muxu handi etxekoen partetik.
Maddik 7 urte beteko ditu martxoaren 31n.
Jarraitu beti bezain alai izaten. Koronabirusa
pasatzerakoan, denok batera opatuko dugu
merezi duzun moduan. Musu handi bat
familia guztiaren partez!
Martxoaren 23an, 2 urte bete zituen Oierrek,
eta Olaia arrebak lagundu zion pastelekokandela itzaltzen. Zorionak, Oier,
familia guztiaren partez!
Kaixo, MANTANGORRIko lagunok! Nola ari
zareten pasatzen berrogeialdia? Nola ari
zarete etxeko lanak egiten? Eta,
horretaz gainera, zer egiten duzue
etxean? Liburuak irakurri, kirola egin,
mozorrotu, kozinatu? Bidali zuen
argazkiak MANTANGORRIn argitaratzeko!
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO MARTXOAREN 28A
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
June etaAinitze gara,
eta marrazki batzuk
egin ditugu zuen
orriak apaintzeko.
Junerenmarrazkia espazio
ontziarena da, eta
beste biak
Ainitzerenakdira. Ondo segi, eta
laster arte.
June eta Ainitze
Ainitze
Jone
June
Kaixo, MANTANGORRI!
Erika DelSanto Solanaiz, Iruñekoa, eta
10 urte ditut.
Marrazki hau egin
dut zuentzat; ea
gustuko duzuen.
Aupi! Uxue Irastorza dut izena, eta Gasteiztik bidaltzen dizuet marrazkia.
Gasteizen gogor jotzen ari da koronabirusa, baina familian argi dugu zein den gure
zeregina: NI ETXEAN GERATUKO NAIZ. Era berean, ezin ditugu ahaztu gure heroiak:
osasun zerbitzuko langileak eta gu ez kutsatzeko lanean ari diren gainerako guztiak!
Mila esker.
Ainitze
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO MARTXOAREN 28A berria
ERREPORTAJEA ‘San Juan’ baleontzia
Egur usaina daukaPasai San Pedrondagoen Albaolakoatariak. Egurrezegina dago sarre-ra, eta egurrezkoa
da eraikinaren barruan dagoengehiena ere. Itxialdia hasi au-rreko egunak dira, eta Astea-suko Pello Errota herri ikaste-txeko 5. eta 6. mailako 40 ikas-le inguru sartu dira Albaolan.Horietako batek beste batiesan dio: «Ez zara gogoratzennolakoa zen itsasontzia? Orainhandiagoa omen da». Bi urtedira ikasle horiek Albaolan izanzirela San Juan baleontzia nolaegiten ari ziren ikusten, eta or-dutik asko aurreratu dela en-tzun duela esan dio.
XVI. mendeko baleontzi ba-ten erreplika egiten ari dirabertan, garai hartako teknikakerabiliz. Albaolaren helburuahori baita, Eider Bergaretxe he-zitzaileak ikasleei azaldu die-nez: «Egurrezko ontzigintzarenkulturari eustea, eta hura za-baltzea». 2014an hasi ziren on-tzia eskuz egiten, pieza bakoi-tza eskuz lantzen, eta bakoitzabere lekuan jartzen. Oraindik
beste bi urterako lana daukateaurretik, baina egitura eginadaukate, eta kanpoaldea forra-tzen ari dira. «Gu etorri ginene-an, oraindik bigarren solairuanzihoan», esan dio ikasleetakobatek hezitzaileari. Baleontziakhiru solairu dauzka, eta, behinegitura amaitzen dutenean,uretara aterako dute mastajartzera. Horretarako beste ur-te bat falta omen zaie.
Pello Errota ikastetxeko hau-rrak zur eta lur geratu dira bale-ontziaren tamaina ikustean,baina Albaola ontzi hori bainogehiago da. Egurrezko ontziakegiteko eskola bat jarri dutemartxan, eta baita nabigazioeskola bat ere. Horregatik esandu Bergaretxek egurrezko on-tzigintzaren kultura sustatzeadela Albaolaren helburua. Garaibateko ontzigintzarekin lotu-tako ondare horri eustea: «Gal-tzen ari zen zerbait zen, etaSan Juanbaleontziarekin horrieustea lortu dugu». Iraganekoondare horri eutsi zaio, bainazergatik ziren baleontzi horiekhain garrantzitsuak? Zer gerta-tu zitzaion San Juanbaleon-tziari?
Pasai San Pedron dagoen Albaolan XVI.mendeko ‘San Juan’ baleontziarenerreplika egiten ari dira, garaiko teknikakerabiliz. Proiektua, ordea, ez da baleontziaegitea bakarrik, baita egurrezkoontzigintzaren kultura berreskuratzea ere.
Testua: Lander Muñagorri Garmendia
Baleontzi baten bSan Juan baleontziaren egitura eginda dago Pasai San Pedroko Albaola lantegian. JON URBE / FOKU
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO MARTXOAREN 28A
bigarren sortzeaXVI. mendeko euskal baleontziak
Baleen ehiza oso ohikoa izan zen Erdi Aroan, baina zergatik? Lehengai asko
eskuratzen zirelako bertatik. Esaterako, balearen bizarrekin egiten ziren
orraziak, kortseak eta aterkietako hagaxkak. Haragia ere preziatua zen,
baina euskal arrantzaleei olioa interesatzen zitzaien, garai hartako Europa
argiztatzeko oinarrizko lehengaia baitzen: kandelak egiteko balio zuen, eta krisei-
luetan erabiltzeko. Olioa balearen gantza erreta lortzen zuten. «Orduko petrolioa
zen, upel bakoitzak egungo 4.000 euro inguru balio baitzituen», Eider Bergaretxe
Albaolako hezitzailearen hitzetan. Balearen ehiza euskal kostaldean egiten hasi zi-
ren, baina, gehiegizko arrantzaren eraginez espeziea bertatik desagertu zenean,
Ternuara joaten hasi ziren. Bi hilabeteko bidaia zen, ordea. Uda ehizan ematen zu-
ten, eta baleontzia olio upelez betetzen zutenean itzultzen ziren, abendurako.
‘San Juan’ baleontziarenhondoratzea
San Juanbaleontzia Red Bayko badiara joaten zen ehizara. 1565ean, itzultze-
ko garaia iritsi zenean, izotz puska bat jo, eta hondoratu egin zen. Itsason-
tziak balea olioz betetako 900 upel zeramatzan. Ontziko bi armadoreek
upel horietako batzuk berreskuratu zituzten gainerako marinelei ezer esan
gabe, eta, horretaz ohartzean epaitegietara jo zuten. Auzibidea dokumentatuta
geratu zen, eta 1970eko hamarkadan Shelma Huxley historialariak Oñatiko artxibo-
an topatu zuen. Agirietan kontatzen zen baleontzia non zegoen, eta 1978an indus-
ketak egiten hasi ziren itsasoan. Zehaztutako lekuan topatu zuten San Juan, uste
baino egoera hobean. Ikerketaren ostean erreplika egiten hasi ziren Albaolan.
Baleontziaren neurriak
Euskal arrantzaleen baleontziak balea olioa garraia-
tzeko ontziak ziren. Albolan egiten ari diren errepli-
kak honako neurriak izango ditu: 28 metroko luze-
ra, 7,5 metroko zabalera eta 6 metroko altuera.
Egitura egiteko, 200 haritz erabiliko dituzte, eta, guztia
elkarrekin lotzeko, 12.000 iltze. Baleontziko masta nagu-
sia, bestalde, 3,8 tona dituen eta 20 metroko garaiera
duen enbor batekin egingo dute. Egurrezko ontzia egin
ondoren, 560 metro karratu oihal beharko dira beletara-
ko, eta 6 kilometro soka, belak mastetara lotzeko.
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO MARTXOAREN 28A berria
DENBORA-PASAK
1. Lotu puntuak.Gustuko al dituzu animaliak?Zenbakiei jarraituz,koala baten etapalmondo batenmarrazkia osatuahal izango duzu.
2.Zenbakiensegida.Ehunzangoak zurelaguntza behar dueragiketa matematikobat egiteko.Zein da segidahonenhurrengozenbakia?Ez egintranparik, etakalkulagailuaerabili gabekalkulatu.
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO MARTXOAREN 28A
Erantzunak: 2.-43. 3.-A fitxa.
3.Dominoa. Etxeanegon behar delaaprobetxatuta, Eiderdominoan jokatzen ari dagurasoekin, baina ez dakizein fitxa jarri behar duen.Lagundukodiozu?
A B C
?
?
Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat segundo
gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).
ESPERIMENTUA
Zer gertatzen da?
Hatza hodiaren muturretik kentzean, ura goiko katilutikbehekora joan da pixkanaka. Hala funtzionatzen du sifoiak.Behin hasita, urak hodian mugitzen jarraitzen du, aireak goikokatiluko uretan duen presioa bultza egin diolako hodiko urari.Hodiaren amaieran urak duen pisuak behera bultzatzen du ura.
Sifoi erraza
Nola funtzionatzen dusifoiak?
Zer egin
1 Moztu plastikozko hodia, zure besoaren luzera izatekomoduan.
2 Jarri katilu bat liburuen gainean.
3 Bota iturriko ura katilu horretara, eta erantsi
janari koloragarriaren zenbait tanta.
4 Jarri beste katilua mahai gainean. Hodiak katilu batetikbesteraino iritsi beharko luke.
5 Sartu hodiaren mutur bat ur koloreztatuan. Xurgatuhodiaren beste muturretik, kendu airea, arik eta hodia urezbete arte. Jarri mihia hodiaren amaieran, ura hor geratzeko.
6 Poliki-poliki, atera hodia ahotik, eta, mihia kendu ahala,jarri hatza hodiaren amaieran.
7 Ipini hodiaren muturra bigarren katiluan 8. Kendu hatza.Zer gertatu da?
MATERIALAd Guraizeakd Plastikozko hodi batd Plastikozko 2 katilud 2 edo 3 liburud Iturriko urad Janari koloragarria
m a n t a n g o r r iberria
JOLASA
Atsegindituzubizilagunak?
Alaitzek lekuak aldatu beharko dituzte. Bi-tartean, erdiko kidea libre geratu diren biaulkietako batean esertzen saiatuko da.Lortzen badu, eserleku gabe geratzen denjokalaria jarri beharko da borobilaren er-dian, eta berriro ekingo diote jolasari. Lor-tzen ez badu, ordea, erdiko jokalaria berrizsaiatuko da aulkia lortzen.
Jokalariek borobil bat osatu behardute aulkietan eserita. Kide bat er-dian geratuko da, eta nahi duen lagu-
nari galdera hau botako dio: «atsegin ditu-zu bizilagunak?». Erantzuna baiezkoa baldinbada, beste kide bati egingo dio galdera.Ezezkoa bada, berriz, beste galdera bategingo dio: «orduan, nor duzu gustuko?».Kideak, orduan, bi jokalariren izena esanezerantzungo dio. Adibidez: «Ekain eta Alaitz».Izenak bota bezain pronto, Ekainek eta
DATUAK
Kontinentea: Amerika (Brasil).
Materiala: Aulkiak, jokalari kou-purua baino bat gutxiago.Adina: 8-16 urte artean.Lantzen dituenalderdiak: Motrizitatea,erreflexua.
Iturria: Munduko jolasak(Txatxilipurdi).Webgunea:www.txatxilipurdi.com
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO MARTXOAREN 28A