Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzaren behin betiko
onarpena.
Jendaurreko epearen barruan ez denez erreklamaziorik jaso 2014ko maiatzaren 8an
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2014ko apirilaren 24ko osoko bilkuran
hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez hasieran onartu baitzen Animaliak edukitzea
eta babestea arautzen duen ordenantza, erabaki hori behin betikotzat hartzen da.
Ordenantza hau indarrean sartuko da 15 egun balioduneko epea amaitu ondoren, Toki
Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70.2 artikuluan
xedatutakoaren arabera.
AURKIBIDEA
ANIMALIAK EDUKITZEA ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
ZIOEN AZALPENA
I. TITULUA XEDEA, APLIKAZIO EREMUA ETA DEFINIZIOAK
I. KAPITULUA- XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA
1. artikulua.- Xedea.
2. artikulua- Kanpoan uzten direnak.
II. KAPITULUA - DEFINIZIOAK
3. artikulua Definizioak.
II. TITULUA- ANIMALIAK EDUKITZEARI BURUZKO ARAUBIDEA
I. KAPITULUA- ARAU OROKORRAK
4. artikulua- Betebeharrak
5. artikulua- Animalien identifikazioa
6 artikulua .- Animaliak edukitzeko baldintzak
7. artikulua- Animaliak edukitzearen mugak
8. artikulua- Bazter utzitako animaliak
9. artikulua- Zer egin animalia abandonatuekin.
10. artikulua- Kaleko animaliak
11. artikulua- Nola jardun txakurrak eraso egin badu.
12. artikulua- Debekuak
13. artikulua- Salbuespenak
14. artikulua- Konpainia-animalien joan-etorriak Europar Batasunaren barruan
II. KAPITULUA- TXAKUR ESPEZIEKO ANIMALIENTZAKO BERARIAZKO XEDAPENAK
15. artikulua- Araubide Orokorra
III. KAPITULUA- ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN TXAKURREI BURUZKO
BERARIAZKO XEDAPENAK
16. artikulua- Jardunbide orokorra
17. artikulua- Lizentzia
18. artikulua- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroa.
19. artikulua- Segurtasun neurriak
20. artikulua- Salbuespenak
21. artikulua- Garraioa
III. TITULUA- ANIMALIEKIN ZERIKUSIA DUTEN JARDUERAK
I.- GUNE ZOOLOGIKOAK
22.artikulua- Araubide orokorra
II. KAPITULUA: ERAKUSKETAK ETA LEHIAKETAK
23. artikulua- Burutzeko baldintzak
24. artikulua- Euskal Herri-Kirolak
III. KAPITULUA- ANIMALIA TXIKIEN KONTSULTORIAK, KLINIKAK ETA OSPITALEAK
25. artikulua- Araubide Orokorra
IV. TITULUA- IKUSKAPENA ETA KONTROLA
26. artikulua- Ikuskapena eta kontrola
V. TITULUA- ZEHAPEN ARAUBIDEA
I. KAPITULUA- XEDAPEN OROKORRAK
27. artikulua- Arau hausteak eta zehapenak
28. artikulua.- Arau-hausteak
1. atala.- ANIMALIEN BABESA
29.artikulua- Zehapenak
30. artikulua- Zehapen osagarriak
31.artikulua- Zehapenen mailak
32. artikulua- Zehapenak ezartzeko eskumena
33. artikulua- Kautelazko neurriak
34. artikulua- Arau hausteen eta zehapenen preskripzioa.
2. atala. ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK
35. artikulua- Arau hausteak
36. artikulua- Zehapenak
37. artikulua- Zehapen gehigarriak eta kautelazko neurriak
38. artikulua- Zehapenak ezartzeko eskumena
3.atala. HONDAKINAK
39. artikulua- Arau hausteak
40. artikulua- Zehapenak
41. artikulua- Zehatzeko eskumena
4.atala. ANTOLAMENDU SANITARIOA
42. artikulua- Arau-hausteak
43. artikulua- Zehapenak
44. artikulua- Zehatzeko eskumena.
5. atala. ORDENANTZAREN ARAU-HAUSTEAK
45. artikulua- Infrakzioak
46. artikulua- Zehapenak.
47. artikulua - Zehatzeko eskumena.
6. atala. ZEHATZEKO PROZEDURA
48. artikulua- Prozedura
49. artikulua- Konkurrentzia zigor prozesuarekin
50. artikulua- AIEOri jakinaraztea
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
LEHENENGO AZKEN XEDAPENA
BIGARREN AZKEN XEDAPENA
I. ERANSKINA
IDENTIFIKATU GABEKO TXAKURRAK LAGATZEKO DOKUMENTUA
II. ERANSKINA
JAKINARAZPENA: AGRESIOA GERTATU ONDOREN TXAKURRA BEHATZEKO
DERRIGORTASUNARI BURUZKOA
III. ERANSKINA
ANIMALIA HAGINKARIEI BURUZKO ALBAITARIAREN TXOSTENA
IV. ERANSKINA
ANIMALIAK LOTU GABE ERAMAN DAITEZKEEN GUNEEN PLANOA
ANIMALIAK EDUKITZEA ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
ZIOEN AZALPENA
Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, gutxieneko lege esparru bat finkatu zuen gizakion
eta txakurren elkarbizitza antolatzeko, osasungarritasun publikoaren zainketa eta animalienganako errespetua,
defentsa eta babesa uztartuz, interes orokorrekin doitutako oreka baten barruan.
Lege hori argitaratu eta indarrean jarri zenetik geroz eta pertsona gehiagok daukate txakurra eta gorakada
horren heinean gehitu dira txakurren eskubideen inguruko kontzientziazioa eta txakurrak egungo ingurune
modernoan nodu egokian bizitzeko esparru zehatzagoa finkatu behar dela diotenen indarra.
Bestalde, arlo honetan arauzko erregulaziorako prozesu sendoa egon da. Horren adierazgarririk
garrantzitsuena izan zen, seguruenik, abenduaren 23ko 50/1999 Legea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak
edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa. Txakur arriskutsu batzuk edukitzeak gizartean sortutako kezkari
erantzun nahian, lege horrek araubide zorrotza ezarri zuen era horretako animaliak edukitzeari dagokionez,
aldez aurretik baimena eskuratzeko betebeharra eta animaliok edukitzeko baldintza berezien
derrigorrezkotasuna eskatuz, besteak beste.
Hasieran, abenduaren 23ko 50/1999 Legea behar bezala aplikatzeko beharrezko legegintza garapenik ez zenez
egon, gure eremu autonomikoan berariazko arau bat onestearen alde egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoan,
txakurrak edukitzeko arauak ematen dituen apirilaren 4ko 66/2000 Dekretua xedatuz, hain zuzen. Beste
hainbat gairen artean, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren figura ezarri zuen, zenbait animalia edukitzeak
gizartean sortutako aipatutako kezkari erantzuteko asmoarekin. Hala ere, arau horren indarraldia arras
eztabaidatua izan zen, martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua argitaratu zenean. Dekretu horren bidez
abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen zen, Lege horren aplikazio eremua zehaztasunez mugatuz, neurri
handi batean oinarrizko izaerarekin.
Segurtasun juridiko gabeko egoera sortu berria gainditu eta erregulaziorako marko egonkorra finkatzeko,
argitara eman zen ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari
buruzkoa. Dekretu horrek, berrikuntza batzuekin, lehendik zeuden arauak bateratu eta, beharrezkoa izan zen
kasuetan, hasieran aipatutako urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babeestearenak, adierazitako
testuinguruan kokatu zituen.
Bada, ordenantza honek jaso eta eguneratu egiten du adierazitako prozesu guztia, bai eta animaliak edukitzean
eta animalien babesean zein merkaturatzean eragina duten arauak ere, horiek udal jardueraren eremura
egokituta. Horrela, tresna baliagarri eta eraginkor bat izango dugu eskura arautu, kontrolatu eta esku hartu
ahal izateko, txakurrak edukitzearekin lotutako alderdiak eta jarduera eremuak elkarloturik dauden
konplexutasunean eta gizakiekin elkarbizitza aurrera eramatek gizarte moderno eta konplexuetan.
II. TITULUA XEDEA, APLIKAZIO EREMUA ETA DEFINIZIOAK
III. KAPITULUA- XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA
1. artikulua.- Xedea.
Ordenantza honen xedea da, batetik, Valle de Trpaga-Trapagaran udalerrian dauden txakurrak
babestu, eduki eta saltzeko arauak ezartzea, erroldatutakoak izan ala ez, bertan erregistratutakoak
izan ala ez, animalion jabeen edo edukitzaileen bizilekua edozein izanik eta, bestetik, euren eta
pertsonen arteko elkarbizitza harmonizatzea ingurumenaren osasunerako balizko arriskuekin.
Horretarako, tratua, higienea eta zainketaren ikuspuntutik txakurrek gutxienez jaso beharreko
arretak finkatu, eta establezimendu berezietan egoteari, osasun sorospenari, merkaturatzeari eta
saltzeari buruzko arauak ezartzen ditu.
Era berean, arriskugarriak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko erregimen juridikoa arautzen du,
eta baimenaren beharrizana, animaliok edukitzeko baldintza orokorrak eta erregistroen araubidea
ere kontuan hartzen ditu.
2. artikulua- Kanpoan uzten direnak.
Ordenantza honetatik kanpo geratzen dira eta araubie berezia izango dute honako hauek:
a) Ehiza. b) Arrantza. c) Basa fauna berezko ingurunean babestea eta zaintzea. d) Zezenketak
e) Abeltzaintza, hornidurarako animalien hazkuntza gisa ikusita, eskudun beste administrazio publiko batzuek kontrolatzen badute.
f) Animaliak saiakuntzarako eta beste helburu zientifiko batzuetarako erabiltzea.
IV. KAPITULUA - DEFINIZIOAK
3. artikulua Definizioak.
1) Ordenantza honen ondorioetarako, bizi ahal izateko gizakiaren laguntza behar dutenak jotzen dira etxeko animaliatzat.
2) Etxekotutako animaliak, basati eta jare jaioak izanik gizakia ikustera eta horren lagun izatera ohitu diren eta, bizirik iraun ahal izateko, behin betiko gizakiaren menpe daudenak dira.
3) Animalia basati gatibuak, basati jaioak izanik gatibu bizitzera behartuta egon arren, etxekotzeko hezibiderik izan ez dutenak dira.
4) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dira, animalia basatiak izanda, etxeko edo konpainia animalia gisa erabiltzen direnak, oldarkortasuna oldarkotasun, pertsonak edo beste animalia
batzuk hiltzeko edo zauritzeko edo gauzei kalte egiteko gai diren espezie edo arrazakoak
direnak.
Era berean arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat hartuko dira arautegian zehatzen diren
etxeko edo konpainia-animaliak, batez ere, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren I eta II
ERANSKINETAN zehaztutako txakurrak, eta 10.1.c) artikuluaren arabera izaera hori
aitortu zaienak.
5) Ustiapen animaliak dira, giza ingurumenera ohituta, gizakiak mantentzen dituenak irabaziak ateratzeko, bai animalien euren bidez, bai animalien ekoizpenen bidez.
6) Edukitzeko baldintza berezipeko txakurtzat hartuko dira beraien ezaugarri etologikoengatik etxean eduki ahal izateko udal agintaritzak baldintza bereziduntzat izenda ditzakeen
txakurrak.
II.TITULUA- ANIMALIAK EDUKITZEARI BURUZKO ARAUBIDEA
II. KAPITULUA- ARAU OROKORRAK
4. artikulua- Betebeharrak
1.- Animaliak eduki ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte jabeek: janaria,
edaria, osasun-asistentzia eta ariketa fisikoa egiteko aukera emango diete, eta animalien behar
fisiologiko eta etologikoen arabera gobernatuko dituzten, haien espezie eta arraza kontuan hartuta.
2.- Zehatzago esanda, honako gutxieneko baldintzak ezartzen dira animalien mantenimendurako:
a) Edateko ur eta elikagai nahikoa eta orekatua ematea, nutrizio eta osasun egokia izan dezan.
b) Animaliarentzat egokiak eta beharrezkoak diren espazioa, aireztapenak, hezetasuna, tenperatura,
argia eta babesa eduki behar ditu, hark sufrimendurik jasan ez dezan eta bizitzako premiak eta
ongizatea bermatuta eduki ditzan.
c) Bizilekua garbi, bizkarroirik gabe, desinfektatuta eta desintesktatuta eduki behar du; gorozkiak
eta gernua aldian-aldian garbitu behar ditu.
d) Animaliaren ohiko bizilekua ezin da izan ibilgailua.
e) Animaliak garraiatu behar izanez gero, tamaina nahikoa duen espazio batean egin behar da,
aterpean eta eguraldi aldaketa zakarretatik babestuta. Gainera, animaliak ezin du ibilgailuaren
gidariaren jarduna oztopatu, ez eta bide segurtasuna arriskuan jarri ere, ibilgailua animaliaren
ezaugarri etologiko eta fisikologikoetarako egokia izan behar da.
f) Aparkatutako ibilgailu batean uzten bada animalia, ezin da eduki aparkatuta 4 ordu baino
luzeago, ahal dela gerizpetan eta ondo aireztatua utzi behar da.
3.- Animaliaren jabeak edo edukitzaileak uste badu animaliak gaixotasun kutsagarriren bat izan
lezakeela, albaitariari eman beharko dio horren berri eta, albaitariak, eskumendun agintaritzari
jakinarazi beharko dio, baldin eta zoonosia dela uste edo hala egiaztatu ahal izan badu.
4.- Albaitariak diagnostikatzen badu animalia batek gizakiak edota beste animalia batzuk kutsatzeko
moduko gaixotasun infektaberaduna izan dezakeela eta, haren iritzian, animalia hiltzea komeni
bada, sistema eutanasiko baimenduren baten bidez hil beharko da, jabearen kargura.
5. artikulua- Animalien identifikazioa
1.- Txakurren jabeek identifikatuta eta ohiko bizilekua duten udalerriko udaletxean erroldatuta
eduki beharko dituzte txakurrak; horretarako, hilabeteko epea izango dute, txakurrak jaiotzen
direnetik edota eskuratzen dituztenetik kontatzen hasita. Betebehar hori udalerrian modu
iraunkorrean bizi diren edo hiru hilabete baino gehiago daramatzaten txakurren jabeek izango dute.
Betebehar hori gainerako konpainia-animalientzat ere bada.
2.- Honela egingo da identifikazioa: Txakurraren lepoaren ezkerraldean albaitari ofizial batek
forala edo udalerrikoa- edo horretarako gaitutako albaiari pribatu batek egindako mikotxip edo
elementu mikroelektroniko bat jarriko da.
Euskal Autonomia Erkidegoan animaliak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera arautu
zuen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1993ko maiatzaren 5eko Aginduan ezarritakoari
jarraituz egingo da identifikatze hori; halaber, Dekretu hau garatzerakoan ezar daitekeen beste
edozein arau ere kontuan izan beharko da.
Animalia identifikatzen ari den albaitari ofizialak edo gaituak txakurraren Kartilla Ofiziala eta agiri
bat beteko ditu. Agiri horren bidez, batetik, identifikatu egingo da txakurra; eta bestetik,
Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1993ko maiatzaren 5eko Agindu baten ondorioz sortu zen
EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro orokorrean (aurrerantzean AIEO) animalia
erregistratzeko eskabidea egingo da. Agiri hori zenbakitua eta hiru aletan- eskuragarri izango dute
interesatuek albaitari ofizialen edo gaituen bulegoetan, Ale bat lanean diharduen albaitariaren
eskuetan egongo da, eta beste bi aleak animaliaren jabeari emango zaizkio; aleetako bat Eusko
Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailera bidali beharko dute NANaren fotokopiarekin batera,
aipaturiko erregistroan datuak sartu ahal izateko.
3.- Ez erroldatzea, edo epez kanpo erroldatzea, arau-haustea izango da anaimaliak babesteari
buruzko Legearen 27.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.- Animaliaren jabeak AIEOri jakinarazi behar dio erregistroko daturen bat aldatzen bada; zehazki,
honako aldaketa hauen berri eman beharko du:
a) Jabeari edota txakurrari buruzko datuak aldatzea.
b) Jabea aldatzea.
c) Txakurrari baja ematea, hil egin delako edo Euskal Autonomia erkidegotik kanpora eraman
delako behin betiko.
d) Txakurra galtzea edo lapurtzea.
10 eguneko epean eman beharko da horren berri. Txakurra galtzen bada, edo norbaitek lapurtzen
badu, ordea, 48 ordukoa izango da epea, galtze- edo salaketa-egunetik aurrera kontatzen hasita eta
salaketaren kopia bat aurkeztu beharko da.
Aldaketa eskatzeko edo gertakaria jasotzeko, Udalean eta Foru Aldundian edo gaitutako albaitarien
bulegoetan eskuragarri egongo den agiri bat erabiliko da (NANaren kopia eransi beharko zaio) a), c)
eta d) puntuetan adierazitakoa gertatzen denean, berriz, interesdunak dagokion alea bidaliko du
AIEOra.
b) puntuan adierazitakoa gertatzen denean, berriz, hau da salmenta, dohaintza edo indarrean dagoen
legerian ezarritako beste moduren bat erabilita, eskualdatze bat egiten denean, parte hartzen duten
aldeek aldaketa eskatzeko agiria bete beharko dute (agiri horrek zenbaki bat eramango du, eta lau
ale bete beharko dira). Diputazioak edo albaitari ofizialak edo gaituak Txakurraren Kartilla
Ofizialean jaso eta ikus-onetsiko du eskualdatze hori, eta erabilitako agiriaren zenbakia ere
adieraziko du. Ale bat parte hartu duen erakunde edo albaitariaren eskuetan geldituko da, beste ale
bat animalia eskualdatu duenaren eskuetan, eta beste bi aleak, berriz, jabe berriak jasoko ditu. Jabe
berri horrek, AIEOra bidali beharko du ale bat; hilabete izango du horretarako, eskualdatzea
eginten denetik kontatzen hasita.
Txakurra saldu edo eman ahal izateko betebeharra izango da jabe berriari behar bezala identifikatuta
eta erroldatuta dagoen eta Txakurraren Kartilla Ofiziala eguneratuta duen txakurra entregatzea.
Artikulu honetan adierazi diren erroldatzeari buruzko aldaketak Erregistroari ez jakinaraztea arau-
haute izango da animaliak babesteko Legearen 27.1 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
6 artikulua .- Animaliak edukitzeko baldintzak
1.- Animalien edukitzailea izango da animaliak sortzen dituen kalte, hondamen eta enbarazoen
erantzule, Kode Zibilaren 1.905 atalean ezarritakoaren arabera.
2.- Animaliaren edukitzaileak neurri egokiak hartu beharko ditu kaleetan eta leku publikoetan
gorotzik geratzea eragozteko.
Atal hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da Hondakin eta Lurzoru kutsatuen uztailaren
28ko 22/2011 Legearen 46.4.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu legeak baimentzen dituen
neurri osagarriak hartu badaitezke ere.
3.- Animaliaren edukitzaileak, edo honen baimena duenak, hala gertatuz gero, animalia galdu
zaiolako salaketa egin beharko du.
4.- Animalia bat daukanak, jare eraman dezake IV eranskineko planoan adierazitako perimetroaren
barruan.
7. artikulua- Animaliak edukitzearen mugak
1.- Orokorrean, etxe partikularretan etxeko animaliak eta etxekotuak izatea baimentzen da.
2.- Eskudun udal aginteak gehienez eduki daitekeen animalia kopurua ezarri dezake, kontuan
hartuta animaliaren bizitegiaren ezaugarriak, instalazioen egokitasuna, higiene eta osasun
baldintzak, eta arriskurik edo deserosotasunik ez egotea auzoentzat edo pertsona ororentzat eta
animalia berarentzat edo beste animalia batzurentzat.
Udal agintaritzak interesdunari eskatu diezaioke animaliaren edukitzari edo eskueran jartzeari
buruzko informazioa eta agiriak emateko. Eskatutakoa ez betetzea arau hauste larria izango da,
ordenantza honetako 44. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
8. artikulua- Bazter utzitako animaliak
Bazter utzitako animaliatzat joko da jatorriaren eta jabearen identifikaziorik ez daramana eta
bakarrik dabilena, bai eta, identifikaziorik eraman arren, jabeak edo arduradunak galdu egin dela
jakinarazi ez duena ere.
9. artikulua- Zer egin animalia abandonatuekin.
1) Abandonatutako animaliak Administrazioak jasoko ditu bere zerbitzu baten bidez edo itundutako
baten bidez. Animaliak harrapatzeko eta garraiatzeko erabiliko diren baliabideak egokiak izango
dira higienearen eta osasunaren aldetik; animaliek ez dute jasan behar oinazerik premiarik gabe.
2) Aurreko puntuan aipatzen diren animaliak biltzeko zentroan egongo dira legez ezarritako aldian.
Jabeak berreskuratu nahi badu, jabea dela egiaztatu eta animaliaren mantentze eta egonaldi gastuak
ordaindu beharko ditu.
Animaliaren osasun, arrisku edo oinaze arrazoiak tartean direlako, eta adierazitako zerbitzuko
albaitariaren iritziarekin bat, epe hori behar beste murriztuko da.
3) Aldi horretan identifikatu gabeko animalia inork erreklamatzen ez badu, neurri hauetako bat
aplikatu ahal izango da: animalia dagoen herriko udalaren esku geratu, eskatzen duen pertsona bati
laga (osasun egoera administratiboa erregularizatu beharko du ordenantza honetako I. eranskinean
ezarritakoaren arabera) edo, azken aukera moduan, sakrifizio eutanasikoa gauzatu.
Noiznahi, konpainiako animalia baten zaintza beste pertsona fisiko zein jridiko baten esku utzi ahal
izango da aldi baterako.
4) Animalia identikatuta badago, jabeari jakinaraziko zaio, modu frogagarrian, animalia jaso edota
hartu egin dela, eta jabeak zazpi egun baliodun izango ditu animalia berreskuratzeko, harrera zentro
horretan edukitzeak eragin dituen gastuak ordaindu ondoren. Epe hori igaro eta jabeak animalia
berreskuratu ez badu, aurreko atalean adierazitakoa aplikatuko da.
5) Albaitari baten kontrolpean eta erantzukizunpean hil beharko dira animaliak eta horretarako
erabiliko diren prozedurak animaliari konortea berehala galduarazi eta sufrimendurik ez ematekoak
izango dira.
10. artikulua- Kaleko animaliak
1) Txakurrek gizakiei eta beraien ondasunei eragozpenik ez sortzeko eta arriskuak ekiditeko,
herritarrek Udalaren osasun zerbitzuei eman behar diete kalean noraezean edo abandonatuta ikusten
dituzten animalien berri.
2) Debekatuta dago jaten ematea bide publikoan eta orubeetan hegaztiei, txakurrei, katuei eta
gainerako kaleko animaliei.
Paragrafo honetan ezarritakoa ez betetzea arau haustea izango da ordenantza honetako 45.
artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
3) Hiri habitateko animalia espezieak kontrolik gabe ugalduz gero, udal agintariek populazioa
kontrolatzeko behar diren neurriak ezarriko dituzte.
11. artikulua- Nola jardun txakurrak eraso egin badu.
1) Txakur batek pertsona bat eraso izanaren salaketa jaso duen edo horren berri izan duen udal
zerbitzuak erasoa egin duen txakurra edo haren jabea identifikatzen lagunduko duen datu oro
bilduko du salatzailearengandik edo jakinarazpena egin duenarengandik. Eta berehala jarriko ditu
datu horiek administrazio-espedienteaz arduratuko denaren eskuetan; alegia, txakurra erroldatuta
dagoeneko, eta halakorik ezean, jabea bizi deneko udalerria arduratuko da hortaz, eta dokumentazio
guztia udalerri horretara eramango da.
2) Erasotzerakoan hozka egin badu eta horrek lesio bat sortu badu, eskumen duen erakundeak
espedientea ireki dela jakinaraziko die Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoko Unitateari eta
Foru Aldundietako Abere Osasuneko Zerbitzuei.
Lesioak sortu dituen txakurraren jabeak 24 ordu izango ditu txakurra berak aukeratutako albaitari
ofizial edo gaitu batengana eramateko; txakurrak behaketan egon beharko du 14 egunez, baina
egun-kopuru hori aldatu egin ahal izango da unean uneko baldintza epizootiologikoek hala
gomendatzen badute, eta betiere, txosten tekniko bat ematen bada arrazoiak emanez. Epe hori igaro,
eta jabeak txakurra albaitariarengana eraman ez badu, eskumena duen udal-organoak eraman dezan
eskatuko dio, eta txakurra animaliak jasotzen dituen zentro batean sartzeko edota isolatzeko agindu
ahal izango du. Txosten edo egiaztagiririk ematen bada, txakurraren jabeak ordaindu beharko du.
Txakurrak jabe edo edukitzaile jakinik ez balu, gertatutakoaren berri duen administrazioa izango da
txakurra jaso eta behaketan jartzeko ardura izango duena. Espedientea izapidetzen ari den udalari
jakinarazi egin beharko zaio txakurra behaketan dagoela; 72 ordu izango ditu horretarako,
gertakaria jazotzen denetik aurrera.
Albaitariak behaketa egingo du zoonosia izateko arriskua dagoen ala ez ikusteko eta animaliaren
izaera arriskutsua izan daitekeen ala ez ebaluatzeko; eta III eranskinean dagoen ereduari jarratuz,
emaitzari buruzko egiaztagiria/txostena eginez. Jabeak, behin txakurrari behaketa egin zaionean,
48 ordu izango ditu albaitariaren egiaztagiria/txostena espedientea izapidatzen ari den eskudun
aginteari lehen paragrafoan adierazitakoari bidaltzeko, eta era berean, hark dagokion Foru
Aldundiko abeltzaintza Zerbitzura eta Osasun Saielko Zaintza Epidemiologikoko Zerbitzura bidali
beharko du kopia bat. Behaketa hori egin ondoren arrisku sanitarioa dagoela ikusten bada, horretan
diharduen administrazioak txakurra zentro batean sartzeko eta/edo isolatzeko edo, egoera horretan
egonez gero, berdin jarraitzeko agindua eman dezake.
3) Erasotzerakoan hozkadarik egin ez bada, jabeak berak nahi duen albaitari ofizial edo gaitu
batengana eraman beharko du txakurra; albaitariak animaliaren izaera arriskutsua den ala ez
ebaluatuko du, eta egiaztagiri bat emango du. Jabeak espedientea izapidetuko duenari bidali
beharko dio egiaztagiri hori.
12. artikulua- Debekuak
1.- Berariaz dago debekatuta:
a) Animaliei tratu txarra ematea edo arrazoirik gabeko oinaze edo mina eta larritasuna sor
diezaiekeen edozer gauza egitea.
b) Bazter uztea.
c) Halaber, debekatuta dago edozein animalia espezieko gorpuak bertan behera uztea, Udal
Zerbitzuei eman beharko zaielarik haien berri, egoera hori dagokiona egin dezaten.
d) Bizi ahal izateko behar duten janaria ez ematea edota higiene eta osasunaren ikuspuntutik
egokiak ez diren tokietan edukitzea.
e) Animaliei mozketak egitea; ezinbesteko arrazoiengatik, funtzionaltasunagatik edo arrazaren
ezaugarriei eusteko albaitarien ardurapean egiten direnean izan ezik.
f) Alkohola, drogak edo farmakoak ematea, edo kalte fisikoak edo psikikoak sor diezazkieketen
edonolako maneiu artifizialak egitea, lehiaketaren batean emaitza hobeak lortzeko izan arren.
g) Animaliei ez dagozkien edo tratu iraingarria suposatzen duten jokabide eta jarrerak indarrez
ezartzea.
h) Animalien borrokak.
i) Animaliak kalean kitatzea, behar-beharrezkoa edo ezinbestekoa denean izan ezik.
j) 14 urtez beherakoei edo ezinduei animaliak saltzea, ematea edo uztea, haien guraso-agintea edo
zaintza duen pertsonaren baimenik gabe.
k) Animalien kalez kaleko salmenta, baimenduak dauden merkatu edo azoketatik kanpo.
l) Animaliak laborategiei edo klinikei saltzea administrazioaren kontrolik gabe.
ll) Salmentak bultzatzeko sari edo ordain gisa ematea animaliak, animalien ordainbidezko
eskualdaketaren ondorio diren negozio juridikoak salbu.
m) Espezie babestuetako animalien salmenta, baita haiek edukitzea eta erakustea, berariazko
legeriaren arabera.
2.- Debekatuta dago, halaber:
a) Janariak fabrikatzeko, saltzeko, gordetzeko, garraiatzeko eta manipulatzeko erabiltzen diren
lokaletan eta ibilgailuetan animaliak sartzea eta egotea, osasunaren arloko agintaritzak baimena
ematen duenean izan ezik.
b) Ikuskizun publikoak egiten diren lokal, esparru eta espazioetan animaliak sartzea eta egotea, bai
eta igerileku publikoetan, osasun lokaletan eta antzekoetan, hondartzetan eta jendetza bildu ohi den
heziketa, kultura edo aisialdiko establezimenduetan ere (baldin eta establezimenduaren berariazko
arautegian debekatuta badago).
c) Jendearentzat irekita dauden bestelako establezimenduetako jabeek animaliak beraietan sartzea
eta egotea debekatu ahal dute; debekua sarreran agertu behar da argi eta garbi.
d) Animaliak leku komunitario pribatuetan (kultura elkarteak, aisialdiko elkarteak, auzo erkidegoen
erabilera komuneko guneak, etab.) sartzeari eta egoteari erakunde horien arautegiak aplikatuko
zaizkie, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 4. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoa gorabehera.
e) Animaliak balkoietan, garajeetan, pabiloietan, sotoetan, zabaltzetan, lorategietan eta beste hiri
lokal eta lursail guztietan sarritan egotea edo estabulatuta edukitzea, auzokoei edo igaroleei
eragozpen objektiboak sortzen badizkie.
f) Etxek animaliak parkeetan, lorategi publikoetan eta hiriko lursailetan estabulatuta edo
erdiestabulatuta edukitzea.
g) Igogailuetan konpainia-animaliekin igo edo jaisteko, igogailuetan animaliarik nahi ez duten
pertsonekin batera ez da joango.
h) Animaliak aske uztea jende asko dabilen aire zabaleko lekuetan eta jendearentzat irekita dauden
lokaletan. Batez ere, arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak, txakur basatiak eta kaltegarri edo anker
ospea duten txakurrak, berariazko tokietan eta guneetan edo parke zoologikoetan izan ezik.
i) Txakurrak zortzi orduz edo gehiagoz jarraian lotuta izatea.
j) Txakur espezieko animaliak etxean bakarrik uztea, hiru egun baino gehiago jarraian.
13. artikulua- Salbuespenak
1) Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, ikusmen arazoa duten pertsonak txakur
gidariarekin sartu daitezke leku, ostatu, establezimendu, lokal eta garraio publikoetan. Besteak bete,
ospitale publiko zein pribatuetan sartu daitezke, eta osasun sorostegietan ere bai.
2) Eskatuz gero, ikusmen arazoa daukan pertsonak txakurra bere gidaria dela frogatu behar du, bai
eta osasunaren arloko baldintzak betetzen dituela ere.
3) Txakur gidariak erasokor itxura badauka edo ematen badu gaixo edo zikin dagoela edo
arriskutsua izan daitekeela pertsonentzat, ezin da sartu arurreko artikuluan esandako lekuetara.
14. artikulua- Konpainia-animalien joan-etorriak Europar Batasunaren barruan
Txakurra, katua edo hudoa daukan pertsona batek animalia berarekin eraman nahi badu Europar
Batasunaren barruko bidaia batean, ezinbestekoa izango du Nekazaritza eta Arrantza sailburuak
2004ko irailaren 27an emandako Aginduan (edo horren ordezko arautegian) araututako pasaportea,
albaitari ofizialak edo gaituak egindakoa.
II. KAPITULUA- TXAKUR ESPEZIEKO ANIMALIENTZAKO BERARIAZKO XEDAPENAK
15. artikulua- Araubide Orokorra
Txakur espezieko animaliei aplikatuko zaie Euskal Autonomia Erkidegoan txakur espezieko
animaliak edukitzeari buruzko uztailaren 1eko 101/2004 dekretuan ezarritakoa; martxoaren 22ko
287/2002 Errege Dekretuak, arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko araubide juridikoari
buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duenak ezarritakoa eta aplikatu daitekeen
gainerako arautegiak, eta aurreko tituluetan jasotakoa, batez ere identifikazio eta erregistroari
dagozkienetan.
III. KAPITULUA- ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN TXAKURREI BURUZKO
BERARIAZKO XEDAPENAK
16. artikulua- Jardunbide orokorra
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliei, Ordenantza honen 3. artikuluan zehaztutakoei, alegia,
aplikatuko zaie arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko araubide juridikoari buruzko
abenduaren 23ko 50/1999 Legea, eta lege hori garatzen duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege
Dekretua eta aplikatu daitekeen gainerako arautegia.
17. artikulua- Lizentzia
1.- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren
23ko 50/1999 Legearen arabera arriskutsu gisa sailkaturiko animalia bat eduki ahal izateko
administrazio-lizentzia bat beharko da, eskatzailea bizi den udalak emango duena, edo udal horrek
jakinda, animalien salmenta edo trebakuntza-jarduera burutzen den udalak, gutxienez, honako
baldintza hauek betetzen direla egiaztatu ondoren:
a) Adinez nagusi izatea.
b) Honako delitu hauengatik kondenatua ez izatea: hilketa, lesio edo torturengatik, askatasunaren
edo osotasun moralaren, sexu-askatasunaren eta osasun-publikoaren aurka egiteagatik, talde armatu
edo narkotrafikatzaile batekin lotura izateagatik; halaber, ebazpen judizial batek arriskutsuak izan
daitezkeen txakurrak edukitzeko eskubidea kendu ez izatea.
c) Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50//1999
Legearen 13.3 artikuluan adierazitako zehapen osagarririk jaso ez izana, arau-hauste larria edo oso
larria burutu izanagatik. Lizentzia denbora baterako kendu izanak ez du esan nahi, hala ere, lizentzia
gehiago eskuratzerik edo berriztatzerik izango ez denik; hori bai, lizentzia eskatzerakoan, osorik
beteta izan behar da aurreko zehapena, alegia, lizentziarik gabe egon beharreko aldiak bukatuta
egon behar du.
d) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko ahalmen fisikoa eta gaitasun
psikologikoa izatea.
e) Kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko aseguru bat, gutxienez ehun eta hogei mila eurokoa
(120.000) izenpetu izanaren egiaztagiria.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeak behartuta daude aseguru bat kontratatatzera, aurreko
atalean ezartzen diren terminoetan, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 13.3e) eta 12 artikuluen
arabera, animaliaren identifikazioa egin eta hamar eguneko epearen barruan eta dagokion
erregistroan sartu baino lehen.
Aseguru hori beste aseguru batzuren barruan egon daiteke, baina dena den, haren kontratazioa
aseguru-etxeak emandako ziurtagiri baten bidez egiaztatu beharko da, aipatu 101/2004 Dekretuaren
III eranskiean dagoen eredua jarraiki. Ziurtagirian berariaz aipatuko da aseguruak estaltzen duen
txakurraren identifikazioa, aseguruaren indarraldia eta haren epemuga.
Txakurraren jabea arduratuko da animalia bizi den artean hura estaltzen duen erantzukizun zibileko
asegurua indarrean edukitzea, horretarako behar diren berriztapenak eginez dagokionean.
f) Dagokien erregistroak emandako ezezko ziurtagirien bidez egiaztatuko da 1. atal honen b) eta c)
paragrafoetan ezarritako baldintzak betetzen direla. Gaitasun fisikoa eta ahalmen psikologikoa,
berriz, gorago aipaturiko martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera
lortutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira.
2.- Eskudun udal organoak eman edo berriztuko du administrazio-lizentzia, interesdunak eskatuta,
50/1999 Legean xedatutakoaren arabera, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen direla
egiaztatu ondoren.
3.- Lizentziak bost urteko indarraldia izango du, berriztu ahal izango da, berriztapen bakoitza bost
urterako izango delarik. Hala ere, lizentzia indargabetu egingo da haren jabeak aurreko ataletan
ezarritako edozein balditzetako bat betetzen ez duen unean bertan. Lizentzian ageri diren datuetako
edozein aldatzen bada, titularrak lizentzia eman zuen udal erakundeari jakinarazi beharko dio;
hamabost egun izango ditu horretarako, aldaketa gertatzen denetik kontatzen hasita.
4.- Bide judiziala edo administratiboa erabiliz emandako administrazio-lizentzia bati kautelazko
neurriak ezartzen bazaizkio edo lizentzia hori kentzen bada, ez da izango beste lizentzia berri bat
ematerik edo lizentzia bera berritzerik, harik eta egoera hori aldatzen den arte.
5.- Artikulu honen 1. paragrafoan eskatzen diren baldintzak bete gabe ematen diren lizentziak,
baliogabeak izango dira, ondorio guztietarako, beraz, haien titularra lizentzia gabetzat hartuko da.
18. artikulua- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroa.
1.- Lizentziaren jabeak, lizentzia eskuratu eta hamabost eguneko epea izango du arriskutsuak izan
daitezkeen animalien Udal Erregistroan inskrizioa eskatzeko.
2.- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Udal Erregistroan jakinarazi beharko da animaliaren
salmenta, eskualdaketa, dohaintza, lapurreta, heriotza edo galtzea, haren erregistro-orrian jasota
utziz.
3.- Arriskutsua izan daitekeen txakur bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eramaten bada,
betiko edo hiru hilabete baino gehiagorako, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren udal
erregistroetan sartu beharko du jabeak txakurra.
4.- Animaliaren jabeak ez badu betetzen artikulu honetan agindutakoa, dagokion administrazio-
zehapena jasoko du, 50/1999 Legearen 13. Artikuluaren arabera.
19. artikulua- Segurtasun neurriak
1.- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeek, hazleek eta edukitzaileek indarrean dagoen
legerian herritarren segurtasunerako ezarritako arau guztiak bete behar dituzte txakurren eta
gizakion arteko elkarbizitza egokia bermatzeko eta herritarrei eragozpenik ez sortzeko.
2.- Arriskutsua izan daitekeen animalia leku edo espazio publikoetan egoteko ezinbestekoa da
haren kargura dagoen pertsonak aldean edukitzea ordenantza honetako 17. artikuluan aipatzen den
administrazio lizentzia eta animalia arriskutsuak izan daitezkeen txakurren udal erregistroan
inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
3.- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak lotuta egon behar dira finka, landetxe, txalet, lurzati,
terraza, patio edo mugatutako bestelako esparruetan; salbuespena: animaliarentzako bizitegi egokia
badago, azalera, altuera eta itxitura egokiak dauzkana, hurbiltzen edo sartzen diren pertsonak eta
animaliak babesteko, animaliak ez dauka lotuta egon beharrik.
4.- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak hazten, hezten eta saltzen dituztenek animaliok egoteko
instalazio eta baliabide egokiak eduki beharko dituzte.
5.- Arriskutsua izan daitekeen animalia lapurtzen badute edo galtzen bada, jabeak gertatutakoaren
berri eman behar dio arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroko arduradunari zer
gertatu den jakin denetik berrogeita zortzi ordu pasatu baino lehen.
20. artikulua- Salbuespenak
Inguruabar jakin batzuetan jabeek ez dute edukiko zertan bete betekizun batzuk; hona kasuak:
a) Animaliak funtzio sozial baterako erabiltzen dituzten erakunde publikoak eta pribatuak.
b) Ganadua zaintzeko, babesteko eta kargutzeko txakurrak erabiltzen dituzten nekazaritzako
ustiategiak eta ehizarako erabiltzen diren txakurrak. Txakur horiek ezin dira inolaz ere erabili
50/1999 Legean ezarritako legez kontrako jardueretan.
c) Lan eta kirol probak, parte hartuko duten txakurrak aukeratzeko egiten direnak erakunde
eskudunak baimenduta eta ikuskatuta. Salbuespen honetan ez dira sartzen borroka eta eraso
ariketak, indarreko araudian eta ordenantza honetan ezarritakoarekin bat etorriz.
21. artikulua- Garraioa
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak, animalien ongizateari buruzko araudi berezian
ezarritakoaren arabera garraiatu behar dira. Inguruabarrek eskatzen dituzten neurriak hartu behar
dira pertsonen, ondasunen eta beste animalien segurtasuna bermatzeko garrioaldietan,
itxaronaldietan eta zama lanetan.
III.TITULUA- ANIMALIEKIN ZERIKUSIA DUTEN JARDUERAK
I.- GUNE ZOOLOGIKOAK
22.artikulua- Araubide orokorra
1.- Gune Zoologikoei buruzko apirilaren 11ko 81/2006 Dekretuan edo hura ordezten duen araudian
ezarritakoa aplikatuko zaie gune zoologikoei.
2.- Horrez gainera gune zoologikoek jardun aurretik udal lizentzia eskuratu behar dute, Euskal
Herriko Ingurumenaren Babeserako otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean, lizentzia hori
eskuratu beharrik ez duten jardueren zerrenda finkatu duen 165/1999 Dekretuan eta aplikatu
beharreko gainontzeko araudietan zehaztu den bezala.
II. KAPITULUA: ERAKUSKETAK ETA LEHIAKETAK
23. artikulua- Burutzeko baldintzak
Leku itxi edo irekietan egiten diren konpainia-animalien lehiaketa, erakusketa edo exhibizioetarako
jarduera iraunkor edo aldikakoek, derrigorrezko honako baldintzak bete beharko dituzte:
a) Jarduerarako baimena izatea. Aldikako jarduera denean, udaleko ibilbide eta gune irekiak
erabiltzeko baimenez gain, antolatzaileek Alkatearen baimena izan beharko dute, aldez aurretik
Osasun Zerbitzuen txostena eskuratuta.
b) Baimen hori eskatzean honako agiriok aurkeztu beharko dira:
1) Jardueraren deskripzioa. 2) Eskatzailearen izena, helbidea eta telefonoa. 3) Kokagunea. 4) Baimena eskatzen duen jardueraren iraunaldia. 5) Joango diren animalien kopurua eta espezieak. 6) Nukleo zoologiko ibiltaria izateko baimena, aginpidea duen foru-organoak
emanda.
7) Ekintzan parte hartuko duten animaliak direla eta eska daitezkeen agiriak (jatorri-gida, Osasun Kartilla, dagokion udaleko erroldan izena emanda
egotea, CITES, animaliaren identifikazio txartela, e.a.)
8) Jarduerak iraungo duen aldirako, legezko erantzunkizunaren asegurua. 9) Instalazioak egoki jarrita daudela esaten duen ziurtagiria, teknikari gaitu
batek egina, eta dagokion Lanbide Erkidegoak ontzat emana.
c) Erizaintzako lekua prestatu beharko da. Zerbitzu horren arduraduna albaitari gaitu bat izango da
eta, gutxienez, zirugiarako ekipo mediko-kirurgikoak eta oinarrizko botikina izango ditu.
d) Enpresa edo erakunde antolatzaileak jarduerak burutzen diren artean okupatzen diren instalazioak
edota guneak garbitzeko zerbitzuak izango dituzte, baimen-aldia amaitzen denean gune horiek
sakonki garbitu eta desinfektatuko dituztenak.
e) Jardueraren atal guztiak izango dute ur-hornidurarako hargunea, saneamendurako isurbidearekin,
baldin eta ongi funtzionatzeko halakorik behar badute, eta zarata emisio eta inmisioei dagokienez
aginduzko mugak errespetatuko dituzte.
24. artikulua- Euskal Herri-Kirolak
Etxeko animaliak behar dituzten herri kirolak egiteko, ezinbestekoa izango da udalak aldez aurretik
baimena ematea, Eusko Jaurlaritzak arau gisa ezartzen dituen baldintza eta betekizunak betez.
Higiene, osasun eta elikadura baldintza egokiak betetzen direla zainduko da, bereziki:
a) Debekatuta dago animaliei alkohola, drogak edo sendagaiak ematea, edo manipulazio artifizialak
egitea, baldin eta kalte fisiko edo psikikoa sortzen bazaie, nahiz eta lehiaketa batean errendimendua
areagotzeko izan.
b) Behikien espezieko animaliekin egindako kirol proben kasuan, idi-probetan eta antzekoetan
parte hartzen dutenetan, erakunde antolatzaileak baimena eskatu beharko dio eskumena duen foru
organoari, 1993ko martxoaren 11ko aginduan ezarritakoari jarraituz. Agindu horrek arautzen ditu
EAEko idi-probetan parte hartzen duten animalien identifikaziorako eta osasun baldintzarako
sistemak.
III. KAPITULUA- ANIMALIA TXIKIEN KONTSULTORIAK, KLINIKAK ETA OSPITALEAK
25. artikulua- Araubide Orokorra
Albaitari kontsultorioek, albaitari klinikek eta albaitari osptaleek aplikagarriak diren arau
sektorialak bete beharko dituzte eta dagokien udal lizentzia atera beharko dute, edo kasua balitz,
erantzukizunezko aitorpena edo aldez aurreko jakinarazpena beharko dute, aplikatu daitekeen eta
indarrean dagoen arautegiaren arabera.
V. TITULUA- IKUSKAPENA ETA KONTROLA
26. artikulua- Ikuskapena eta kontrola
1.-Ordenantza honetan araututako gaien ikuskapena eta kontrola udaltzainen edo beste funtzionario
batzuen egitekoak izango dira. Pertsona horiek agintaritzaren agenteak izango dira; ikuskapen eta
kontrol lanen akta egin ahal izango dute (interesdunak ez dagoela ados adieraz dezake) eta gero
interesdunari jakinaraziko zaio salketa akta edo buletinaren bidez, eta eskumena daukan organoari
bidaliko zaio beharrezkotzat jotzen dituen neurriak har ditzan eta, behar izanez gero, zehapen
espedientea ireki dezan.
2.- Arauak haustea delitua edo falta bada, zehapena ezartzeko eskumena daukan administrazio
organoak gertakarien berri emango dio jurisdikzio penalari, eta zehapen prozedura bertan behera
utziko du ebazpen judizial irmoa eman arte eta preskripzio aldia etenda geldituko da ordura arte.
3.- Epaitegiek esku hartu aurretik administrazio espedienteak izapidetzen dituzten agintariek
hartutako kautelazko neurriek indarrean jarrai dezakete agintari judizialek gai horri buruz berariaz
zerbait adierazi arte.
V. TITULUA- ZEHAPEN ARAUBIDEA
I. KAPITULUA- XEDAPEN OROKORRAK
27. artikulua- Arau hausteak eta zehapenak
1.- Arau hauste administratiboak izango dira jarraian aipatutako testuetan hala tipifikatutako
ekintzak eta omisioak: Animalen Babesari buruzko urriaren 29ko 6/1993 Legea; arriskutsuak izan
daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea;
Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea; Euskadiko Osasun antolamenduari buruzko
ekainaren 26ko 8/1997 Legea; ordenantza hau, udal gobernua modernizatzeko neurriei buruzko
abenduaren 16ko 57/2003 Legeak gehitutako apirilaren 2ko 7/1985 Legeko XI. Tituluan
xedatutakoaren arabera.
2.- Arau hauste administratiboak artikulu honetako aurreko idatz zatian aipatutako arautegian
xedatutakoaren arabera zehatuko dira; nolanahi ere, arau hausteak modu zuzenagoan identifikatzeko
eta zehapenak hobeto zehazteko ordenantza honetan arau-hausteez eta zehapenen mailakatzeaz
ezarritakoa aplikatuko da.
1. atala.- ANIMALIEN BABESA
28. artikulua.- Arau-hausteak
1.- Ondokoak arau-hauste arinak dira:
a) Ordenantza honek ezarritako betebeharrak ez betetzea, herritarren higienean, segurtasunean edota lasaitasunean ondorio larririk ez badauka.
b) Erroldan identifikaturik ez dagoen konpainia-txakurra edukitzea, erroldako identifikazioa beharrezkoa denean.
c) Txakurrak ordenantza honetan ezarritakoa bete gabe garraiatzea. d) Txakurrak behar bezala zaindu eta artatu ezin diren lekuetan edukitzea. e) Txakurrei tratu txarrak ematea edo haien berezko izaerarekin bat ez datozen portaerak eta
jokaerak behartzea.
f) AIEOari ez jakinaraztea erroldako identifikazioaren berri edo txakurren erroldako identifikazioaren aldaketak (ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren, Euskal Autonomia
Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoaren, 3. artikulua).
2.- Ondoko hauek arau hauste larriak dira:
a) Animaliak beharrezko janari, edari eta osasun laguntzarik gabe izatea edo euren beharrizan fisiologiko eta etologikoetarako, guneari zein higieniko-sanitarioei dagokienez, egokiak ez
diren instalazioetan edukitzea.
b) Animaliak esterilizatzea, mutilatzea edo sakrifikatzea albaitariaren kontrolik gabe edo Animalien babesari buruzko Legean eta hura garatu duten arauetan (batez ere ekainaren
1eko 101/2004 Dekretuaren 9. artikuluan) ezarritakoa aintzat hartu gabe.
c) Txertorik ez jartzea eta nahitaezko tratamenduak ez ematea. d) Animaliak saltzea horretarako baimenik izan gabe. e) Animaliei tratu txarra ematea edo eraso egitea, beharrik gabe oinazeak eraginez, zaurituz
edo mutilatuz.
f) Animaliei bidegabeko oinazeak edo kalteak egin diezazkieketen substantziak ematea zuzenean zein janarian.
g) Behar besteko ardurarik ez edukitzea besteri kalte egin diezaioketen animaliak zaindu eta gordetzeko.
h) Animaliak kontrolik gabe ibiltzea hiriguneetako bide eta espazio publikoetan, eta higiezin kolektiboetako esparru komunetan, hain zuzen ere kate edo uhal egokia jarri gabe (bi metro
luze gehienez).
i) Albaitaritzako sorospen egokirik ez ematea agerikoak eta larriak diren minak eta oinazeak dituzten animaliei.
j) Animaliei beharrezko administrazio baimenik ez duten ikuskizunetan parte harraraztea. k) Zehapen espedienteari ekin aurreko bi urteetan ebazpen irmoaren bidez zehapena ekarri
duten hiru arau-hauste arin egin izana.
l) Ekainaren 1eko 101/2004 dekretuaren 5.1 eta 2. artikuluetan animaliak edukitzeko azalera ratioari buruz ezarritakoa eta artikulu horietan aipatutako ibilgailu eta lokaletan animaliak
sartu eta egoteari buruz ezarritakoa eta artikulu horietan aipatutako ibilgailu eta lokaletan
animaliak sartu eta egoteari buruz ezarritakoa ez betetzea.
m) Ekainaren 1eko 10/2004 Dekretuaren 7. artikuluan animalia jakin batzuk edukitzeko ezarritako baldintza bereziak ez betetzea.
n) Establezimenduek ez betetzea animaliak aldi batez edukitzeko, hazteko edo saltzeko ezarritako baldintzak eta urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, eta hori
garatu duten arauek ezarritako betekizunak eta baldintzak. Gainera, apirilaren 11ko 81/2006
Dekretuaren, gune zoologikoei buruzkoaren arabera:
Dekretuaren 7. artikuluan aipatzen den erregistro liburua ez edukitzea. Erregistro liburuak bete gabe egotea edo horietan datuak faltatzea. Animalien salmentan, edukitzan, trafikoan, merkataritzan eta erakusketan CITES arautegia
eta irailaren 16ko 1881/1994 Errege Dekretua ez betetzea. Arautegi horietan ezartzen
baitira osasun-poliziaren baldintzak, Europar Batasunaren barruko herrialdeen arteko
trukatzen diren eta hirugarren herrialdeetatik inportatzen diren animalia, esperma, obulu eta
enbrioei aplikagarriak, baldintza horiei dagokienean ez badituzte bete behar urriaren 30eko
1316/1992 Errege Dekretuaren A eranskinaren 1. sekzioko xedapenak. Izan ere, aipatu
dekretu hori aldatu egin dute otsailaren 5eko 106/2010 Errege Dekretuak, albaitaritza eta
zooteknika alorreko zenbait errege dekretu aldatzen duenak eta arlo horietako zerrenda
taxutzeko eta informazioa argitaratzeko prozedurak errazten duenak, eta irailaren 16ko
1085/2005 Errege Dekretuak, hirugarren herrialdeetako ungulatu biziak inportatzeko eta
Espainiatik igarotzeko arau zoosanitarioak ezartzen dituenak.
Erregistroan inskribatuta ez egotea edo Erregistroari zentroan edo establezimenduan egindako aldaketak ez jakinaraztea.
Aldaketak baimenik gabe egitea edo Erregistroari zentroan edo establezimenduan egindako aldaketak ez jakinaraztea.
Ikuskapen lan ofizialak eragoztea edo egiten ez laguntzea.
3.- Ondoko hauek arau-hauste oso larriak dira:
a) Animaliak akabatzea, eraso eginda nahiz substantzia toxikoak emanez. b) Etxeko animalia edo konpainia-animalia abandonatzea. c) Animaliekiko krudelkeria nahiz tratu txarra edo haien oinazea tarteko deneko eszenarik
filmatzea.
d) Baimendutako ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei honakoak ematea: anestesiak, drogak eta bestelako produktuak haien mantsotasuna, errendimendu psikikoa edo bere
izaerari ez dagokion beste edozein portaera lortzeko xedez.
e) Txakur arraza arriskutsuak haztea nahiz gurutzatzea. f) Bide eta leku publikoetan janari pozoituak uztea. g) Animaliei debekatutako ikuskizunetan parte harraraztea. h) Ebazpen irmoa tarteko zehapena jaso duten hiru arau-hauste larri egin izana, zehapen
espedienteari hasiera eman aurreko bi urteetan.
29.artikulua- Zehapenak
1. Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, xedatutakoaren arabera, animalien arloko arau-hausteengatik honelako isunak ezarriko dira:
a) Arau-hauste arinen isunak: 30,05 eta 300,51 bitartean. b) Arau-hauste larrien isunak: 300,52 eta 1.502,53 bitartean. c) Arau-hauste oso larrien isunak: 1.502,54 eta15.025,30 bitartean.
2. Zehapenen zenbatekoak urtero eta automatikoki eguneratuko dira aurreko urteko zehapenarren
zenbatekoari kontsumorako prezioen indizea aplikatuta.
3. n) paragrafoan araututako arau-hauste larrien zehapenak apirilaren 11ko 81/2006 Dekretuak,
gune zoologikoenak, 13. artikuluan ezarritakoaren arabera ezarriko dira.
30. artikulua- Zehapen osagarriak
1. Animaliaren osotasun fisikoa bermatzeko beharrezko izanez gero, zehapena ezartzen duen ebazpenak arau haustea eragin duen txakurra konfiskatzeko aginduko du.
2. Konfiskatutako animaliak berariaz prestatutako instalazioetan edukiko dira; ahal dela, beste pertsona baten esku utziko dira eta, bestela, holakorik ezean, hil egingo dira.
3. Arau-hauste larria edo oso larria egiten duenaren zehapena instalazioa, lokala edo establezimendua aldi baterako itxi beharra izan daiteke: gehienez bi urte, arau-hauste
larria egin bada, eta lau urte, oso larria eginez gero. Horrez gainera beste txakurrik
eskuratzeko debekua ezar daiteke (lau urte gehienez).
4. Arau hauste larri bat egiten denetik hiru urte pasatu baino lehen beste bat egiten bada, administrazio baimena galduko da.
31.artikulua- Zehapenen mailak
1. Isunen zenbatekoa mailakatzeko eta aurreko artikuluko 3. paragrafoan ezarritako zehapenen
iraupena zehazteko, ondoko inguruabar hauek hartuko dira kontuan:
a) Arau-hausteak gizartean eta osasunean daukan eragina eta egindako kaltea. b) Legez kanpoko irabazteko asmoa eta lortutako irabaziaren zenbatekoa.
c) Arau-hausteak behin eta berriro egin direnez, Ordenantza honetan ezarritako arau-hausteetako bat behin eta berriko egiten da pertsona bati administrazio bideko ebazpen
irmoaren bidez bi zehapen ezartzen zaizkio bost urteko aldian.
d) Arau-haustea astunago edo arinago izatea eragiten duten gainerako inguruabar guztiak. Horretan eragin berezia edukiko du txakurrekin indarkeria erabiltzeak aurrean haurrak edo
desgaitu psikikoak daudela.
2. Analogiaz aplikatuko dira, ahal den neurrian eta ari garen administrazio sektoreko berezitasunek
eskatzen dituzten abardurekin eta egokitzapenak eginaz, erruduntasun eta zuzenbide
kontrakotasunaren salbuespenari buruzko zigor arauak, ondorio euretarako sektore horretan beste
gorabehera garrantzitsuei erantzuteaz gain.
3. Gertaera batengatik arau desberdinetan sailkatutako administrazioaren arloko bi arau-hauste edo
gehiago eginez gero, zenbateko handiena ordaindu beharra dakarren zehapena ezarriko da, eta
espedientea irekitzeko eta ebazteko eskumena zehapena ezartzeko ahalmena daukan organoa izango
da.
32. artikulua- Zehapenak ezartzeko eskumena
1. Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, animaliak babestearenak, araututakoaren arabera foru organoek arau-hauste oso larriei zehapenak ezartzeko eskumena badute ere, arau-hauste arin eta larrien
zehapenak Udalak ezarriko ditu, ordenantza honetan xedatutakoaren arabera, udala izango
delarik aipatu arau-hausteen espedientea hasteko eta ebazteko eskumena duen organoa.
33. artikulua- Kautelazko neurriak
1. Arauak haustea delitua edo hutsegitea bada, zehapena ezartzeko eskumena daukan administrazio organoak gertakarien berri emango dio jurisdikzio penalari, eta zehapen
prozedura bertan behera utziko du ebazpen judizial irmoa eman arte eta preskripzio aldia
ordura arte etenda geldituko da.
2. Epaitegiek esku hartu aurretik administrazio espedienteak izapidetzen dituzten agintariek hartutako kautelazko neurriek indarrean jarri dezakete agintari judizialek gai horri buruz
berariaz zerbait adierazi arte.
3. Zehapen espedientea abiarazi ondoren espedientearen instruktoreak ondoko kautelazko neurri hauek ezarri ahal izango ditu beste arau hausterik gerta ez dadin (arrazoiak azaldu
behar ditu):
a) Ordenantza honetan debekatutako zerbait jasan duelako zantzuak agertu dituzten animaliak atxikitzea eta animaliak biltzeko zentro batean sartzea.
b) Instalazioa, lokala edo establezimendua modu prebentiboan ixtea. 4. Kautelazko neurria eragiten duten arrazoiek irauten duten artean egongo da indarrean; hala
ere, txakurra jabeari kenduz gero egoera hori ezin da luzatu espedientearen ebazpen irmoa
eman ondoren, eta lokalaren edo dena delakoaren itxierak ere ezin du iraun urriaren 29ko
6/1993 Legearen animalien babesari buruzkoaren 29.2 artikuluan ezarritako epealdiren erdia
baino gehiago.
34. artikulua- Arau hausteen eta zehapenen preskripzioa.
1. Ordenantza honetan araututako arau-hausteak honela preskribatuko dira: arinak lau hilabete pasatutakoan, larriak urtebete pasatutakoan eta oso larriak bi urteren buruan.
2. Arau haustea egiten den egunean hasiko da arau-hauteen preskripziorako epea. 3. Zehapena bost urteren buruan preskribatuko da zenbatekoa 305,00 eurokoa edo hortik gorakoa
bada, eta urtebete pasatutakoan, berriz, zenbateko horretatik beherakoa bada.
4. Zehapena preskribatzeko epealdia zehapena ezartzen duen ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.
2. atala. - ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK
35. artikulua- Arau hausteak
1. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren
23ko 50/1999 Legearen arabera arau-hauste administratiboak dira bertan tipifikatutakoak.
2. Ondokoak arau hauste oso larriak dira:
a) Arriskutsua izan daitekeen txakurra, edozein espezietakoa, abandonatzea. Hauxe da txakur abandonatua: pertsona batekin ez dabilen txakurra, jatorriaren eta jabearen identifikaziorik
ez daukana zein behar bezala identifikatuta dagoena.
b) Arriskutsua izan daitekeen animalia edukitzea lizentziarik gabe. c) Arriskutsua izan daitekeen animalia saltzea edo eskualdatzea (edozein titulu) lizentziarik ez
daukan pertsona bati.
d) Txakurrak erasokorrak izateko edo debekatutako gauzak egiteko trebatzea. e) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak trebatzea horretarako behar den gaitasun ziurtagiria
eduki gabe.
f) Arriskutsuak izan daitezkeen animalien oldarkortasuna erakusteko lehiaketak, ariketak, erakusketak, eta ikuskizunak antolatzea edo egitea.
3. Arau-hauste larriak dira:
a) Arriskutsua izan daitekeen animalia aske uztea edo ihes ez egiteko edo ez galtzeko behar diren neurriak ez ezartzea.
b) Animalia identifikatu beharra ez betetzea. c) Erregistroan ez inskribatzea. d) Arriskutsua izan daitekeen animalia leku publiko batean edukitzea muturrekorik gabe edo
katearekin lotu gabe.
e) Arriskutsua izan daitekeen animalia garraiatzean 50/1999 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa ez betetzea.
f) Agintaritza eskudunek edo haien agenteek 50/1999 Legeak ezarritako egitekoetan eskatzen dituzten datuak edo informazioa ez ematea edo emateko eragozpenak jartzea, eta okerreko
informazioa edo dokumentazio faltsua ematea ere bai.
4. Arau-hauste arinak dira abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arauak urratzen diren
kasuak, aurreko paragrafoetan ezarritakoak ez beste batzuk, eta ondoko hauek batez ere:
a) Arriskutsua izan daitekeen animalia bide eta espazio publikoetan ibiltzea arduradunak udal lizentzia eta animalia erregistroan inskribatuta dagoelako egiaztagiria aldean eduki gabe.
b) Pertsona batek arriskutsuak izan daitezkeen bi animalia edo gehiago edukitzea bide eta espazio publikoetan.
c) Animalia arriskutsua edukitzea kale eta espazio publikoetan 2 metro baino luzeagoa den uhal edo kate luzagarriarekin.
d) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dauden instalazioetarako ezarritako segurtasun neurriak ez betetzea.
e) Animaliaren osasun ziurtagiria urtero ez aurkeztea.
36. artikulua- Zehapenak
Aurreko paragrafoan adierazitako arau-hausteengatik isun hauek ezarriko dira:
a) Arau-hauste arinei, 150,25 eurotik 300,51 eurora bitartekoa. b) Arau-hauste larriei, 300,52 eurotik 2.404,05 eurora bitartekoa. c) Arau-hauste oso larriei 2.404,06 eurotik 15.025,30 eurora bitartekoa.
37. artikulua- Zehapen gehigarriak eta kautelazko neurriak
1. 35. artikuluan tipifikatutako arau-hausteengatik zehapen gehigarriak ezarri ahal izango dira: arriskutsua izan daitekeen animaliak konfiskatzea, dekomisatzea, esterilizatzea edo hiltzea,
establezimendua ixtea eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia edo
trebatzaile egiaztagiria aldi baterako edo behin betiko baliogabetzea.
2. Arau haustea delitua edo hutsegitea izan ahal bada, agintaritza eskudunak erabaki dezake txakurra konfiskatzea agintaritza judizialak ebazpena eman arte; horrelakoetan berehala
jakinarazi behar zaio horren guztiaren berri eskumena daukan jurisdizkio organoari.
3. Agintari eskudunak kautelazko esku hartzea egingo du eta aurreikusia duen harrera zentrora eramango du arriskutsu izan daitekeen edozein txakur bere jabeak ez baditu betetzen ekainaren
1eko 101/2004 Dekretuak ezarritako neurriak.
38. artikulua- Zehapenak ezartzeko eskumena
1. Animaliak trebatzeko gaitasunaren egiaztagiriarekin eta trebatzaileak prestatzeko ikastaroen
homologazioarekin zerikusia duten arau-hausteengatik zehapenak ezartzeko eskumena Eusko
Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak dauka.
2. Gainerako arau-hauste guztietan alkate-presidenteak du eskumena. Lurralde eremutik kanpo
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak dauka eskumena.
3. atala. HONDAKINAK
39. artikulua- Arau hausteak
Hondakin eta Lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen arabera, ondoko hauek
dira arau-hauste administratibo arinak animaliei dagokienez:
- Animalien gorotzak uztea bide eta plaza publikoetan, haurrentzako parkeetan eta lorategietan, bai
eta, oro har, apaingarri edota pertsonen igarobide diren guneetan ere.
40. artikulua- Zehapenak
Aurreko artikuluan adierazitako arau hausteengatik 601,01 eurorainoko isuna jarriko da.
41. artikulua- Zehatzeko eskumena
Alkate-presidenteak du zehatzeko eskumena.
4. atala.- ANTOLAMENDU SANITARIOA
42. artikulua- Arau-hausteak
Euskadiko osasun antolamenduari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 36.2.b.1 artikuluaren
arabera arau haustea da agresioren bat egin duen animalia albaitari ofizialak edo gaituak animalia
hori behatzeko errekerimendua, eskumena duen udal organoak agindutakoa, edo hartzen diren
kautelazko neurriak ez betetzea.
43. artikulua- Zehapenak
Aurreko artikuluan tipifikatutako arau-hausteak 3.005,06 eurotik 15.025,30 eurorainoko isunekin
zigortuko dira, ekainaren 26ko 8/97 Legearen 37.1 artikuluan xedatutakoaren arabera mailakatuta.
44. artikulua- Zehatzeko eskumena.
Alkate-lehendakariak du zehatzeko eskumena.
5. atala- ORDENANTZAREN ARAU- HAUSTEAK
45. artikulua- Infrakzioak
Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, toki araubidearen oinarriak arautzen dituenak, XI. tituluan (horri
abenduaren 16ko 57/2003 Legea, toki gobernua modernizatzeko neurriena, gehitu zaio)
ezarritakoaren arabera arau hausteak dira:
a) Ordenantza honetan ezarritako eginbeharrak, debekuak edo mugak, arloko berariazko aradian
tipifikatuta ez daudenak, ez betetzea arau hauste arina izango da.
b) Udal zerbitzuek animaliak kontrolatzeko egiten duten lana eragoztea arau hauste arina izango da.
c) Kaleko animaliei kalean jaten ematea arau hauste arina izango da.
d) Animaliak edukitzearen ezaugarriekin loturiko informazioa edo agiriak ez ematea edo udal
agintariek eskatzen dutenean animalia ez uztea, ordenantza honen 7. artikuluak xedatutakoarekin
bat, arau hauste larria izango da.
46. artikulua- Zehapenak.
Aurreko artikuluan tipifikatutako arau hausteengatik isun hauek ezarriko dira:
a) Arau-hauste oso larria: 3.000 euroraino. b) Arau-hauste larria: 1.500 euroraino. c) Arau-hauste arina: 750 euroraino.
47. artikulua - Zehatzeko eskumena.
Alkate-lehendakariak du zehatzeko eskumena.
6.atala- ZEHATZEKO PROZEDURA
48. artikulua- Prozedura
Titulu honetan araututako arau hausteengatik zehapena ezartzeko prozedura arazoaren 26ko
30/1992 Legean, administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari
buruzkoan, araututako zehatzeko ahalmenaren printzipioekin bat etorriz gauzatuko da. Horrez
gainera, aurreko paragrafoetan aipatutako xedapen bakoitzari dagokion araubidearen jatorriaren
arabera, otsailaren 20ko 2/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen
zehatzeko ahalmenari buruzkoa, aplikatuko da edo, bestela, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege
Dekretua, zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozeduraren araudia onartzen duena.
49. artikulua- Konkurrentzia zigor prozesuarekin
1. Instrukziogileak prozeduran zehar uste badu instrukziopean dauden gertakariek legez kontrako izaera penala izan dezaketela, ebazteko eskumena daukan organoari emango dio
horren berri. Organoak bidezkotzat jotzen badu instrukziogilearen ustea, Fiskaltzari
jakinaraziko dizkio gertakariak eta instrukziogileari eskatuko dizkio egindako jarduketei
buruzko argibideak.
Halaber, prozedura administratiboak biltzen dituen gertakarien gainean zigor prozesua
egiten ari dela jakin ondoren, Fiskaltzari eskatuko zaio egindako jarduketei buruzko
jakinarazpena. Bestalde, prozedura administratiboak biltzen dituen gertakarien ondoriozko
gertakarien gainean zigor prozesua irekita dagoenean ere, horrelako beste jakinarazpen bat
eskatu zaio Fiskaltzari.
2. Fiskaltzaren jakinarazpena jasotakoan prozedura penala ebazteko eskumena daukan organoak epaileek behin betiko ebazpena eman arte prozedura etetea erabakiko du.
3. Administrazioko zigor prozedura eten arren, kautelazko neurriek beren hartan jarraitu ahal izango dute, betiere bateragarriak badira prozesu penalean hartutako neurriekin. Hala ere,
neurri horiek ez dira bateragarritzat joko, baldin eta kautelazko neurri penalak nahikoak
badira administrazioko prozedura penalean aintzat hartutako kautelazko helburuak lortzeko.
Fiskaltzari jakinarazi beharko zaio kautelazko neurriak hartzeko edo beren hartan
jarraitzeko egintza.
4. Nolanahi ere, epaileek ebazpen irmoan frogatutzat jotako gertakariek lotu egiten dituzte organo administratiboak, bideratzen diren prozedura penalei dagokienez.
Administrazioak ofizioz berraztertuko ditu ebazpen penalean frogatutzat jotako
gertakarietan oinarritzen ez diren ebazpen administratiboak, eta bat egin beharko du
ofiziozko berraztertzeko prozeduren arauekin.
50. artikulua- AIEOri jakinaraztea
Zehatzeko eskumena daukaten organoek zehapen prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren
kopia bat bidaliko diote AIEOari.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetuta gelditu dira ordenantza honen aurka doazen ordenantza, araudi eta udal bando
guztiak.
LEHENENGO AZKEN XEDAPENA
IV. eranskina ez da arautzailea izango, informatzailea baizik, hortaz, animaliak lotu gabe eraman
daitezkeen guneen mugaketaren aldaketa Alkatetza dekretuz edo Tokiko Gobernu Batzarraren
erabakiz egin daiteke.
BIGARREN AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau BAOn argitaratu eta 15 egunen buruan jarriko da indarrean.
I. ERANSKINA
IDENTIFIKATU GABEKO TXAKURRAK LAGATZEKO DOKUMENTUA
Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, txakurren babesari buruzkoak 16. artikuluan eta txakurrak edukitzea
eta babestea arautzen dituen udal ordenantzako 9. artikuluan ezarritakoaren arabera ondoko
txakurraren edukitza aldi batez laga zaio honako honi:
:_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _Jn./And., NAN zk: :_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
Herria: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Probintzia:_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Kalea: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
_ _ _ _ _ _ Telefonoa:_ _ _ _ _ _ _ _ e-maila: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _,
Txakurraren erregistro zk.: _ _ _ _ _
Ezaugarriak :
Arraza:_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azala_ _ _ _ _ _ Kolorea_ _ _ _ _ _ _ _ Sexua_ _ _ _ _ _ _
Gaitasuna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _Adina, gutxi gorabehera:_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
Zentroan sartu den eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ez dauka identifikaziorik .
Behean sinatu duenak konpromiso hauek hartu ditu: txakurra zainduko du eta eskatuz gero, txakurra
.. zentrora eramango du atzera, baldin eta beste pertsona batek modu sinesgarrian
frogatzen badu animaliaren legezko jabea dela.
Gainera, animaliak edukitzea eta babesteari buruzko udal ordenantzako 5.1 artikuluan eta
ondokoetan ezarritako kasuetan, zentrora joango da txakurrari mikrotxipa ofizioz
ezartzera txakurra bertan hartzen dutenetik hilabete pasatu baino lehen, edo bestela beste abaitaritza
zentro edo klinika batean ezarri diotela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztuko du.
___________________en, 2 _______ ko ______ ren ______(e)an.
Irakurrita eta onartuta __________________________________________
(Animaliaren lagapena onartu duen pertsonaren sinadura)
II. ERANSKINA
JAKINARAZPENA: AGRESIOA GERTATU ONDOREN TXAKURRA BEHATZEKO
DERRIGORTASUNARI BURUZKOA
Animalien Babesari buruzko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin
bat etorriz, udalek, beste batzuen artean, gizaki bati eraso egiten dioten txakurrak isolatzeko edota
giltzapean edukitzeko agindu behar dute, behaketan jartzeko.
Gainera, txakurrak edukitzea eta babestea arautu dituen udal ordenantzako 11. artikuluan
xedatzen da zer egin behar duen norbaiti lesioak egiten dizkion txakurraren jabeak edo
edukitzaileak, eta prozedura hori aintzat hartzen ez dutenei ezarriko zaizkien zehapenak zehaztu
dira.
Horrekin guztiarekin bat etorriz, hauxe jakinarazten zaizu:
Lehenengoa:_______________________________________________________Jn./ And.,
helbidea: ____________________________________ NAN __________________________
Tfnoa.______________________ erasoa egin duen txakurraren jabea edota edukitzailea zara;
identifikazio zk.: (txakurrak halakorik eduki behar badu)________________________,
arraza_______________ 24 ordu pasatu baino lehen albaitari ofiziala edo gaitua hautatu behar duzu
eta txakurra haren establezimendura eraman behar duzu hamalau egunez behaketan edukitzkeo.
Behaketa amaitutakoan 48 orduko epea izango duzu albaitariaren ziurtagiria/txostena Valle de
Trpaga-Trapagarango udaleko zerbitzuetara bidaltzeko.
Bigarrena: Zerbait argitzea nahi baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, Valle de
Trpaga-Trapagarango udal zerbitzuetara jo dezakezu (Helbidea: Lauaxeta Plaza, 1 C.P. 48510)
edota honako telefonora deitu: 94 492 04 11, Faxa: 94 492 17 05.
_______________-n _______ko ____________ren ______ean
Irakurrita eta onartuta ________________________________________
(Jabe edota edukitzailearen sinadura)
III. ERANSKINA
ANIMALIA HAGINKARIEI BURUZKO ALBAITARIAREN TXOSTENA
Albaitaria:
Elkargoko zk.:
Helbidea:Tel:..
ANIMALIAREN DATUAK
HAUXE ZIURTATZEN DUT:
Txakur hori zaintzapean eta behaketan eduki dut . egunean aztertu dut
eta ez dut sumatu gaixotasun zoonosikoaren zantzurik, eta horregatik zaintza eta behaketa aldia
bukatutzat eman dut.
Sinadura eta zigilua Lekua eta eguna:
Jabea N.A.N
Helbidea Herria Telefonoa
Espeziea
Identifikazioa Izena Arraza
Adina Sexua Erantzukizun zibileko asegurua
IV. ERANSKINA
ANIMALIAK LOTU GABE ERAMAN DAITEZKEEN GUNEEN PLANOA
(Ikus espedientea)
Valle de Trpaga-Trapagaranen, 2014ko ekainaren 16an.
Alkatea
Izptua.: Xabier Cullar Cuadra