Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
1
BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN
BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK
LEHENENGOA.- Deialdiaren helburua.
Oinarri espezifiko hauek, indarrean dauden oinarri orokorrekin batera,
sarrera askeko sistemako Oposizio bidezko hautaketa-prozesua arautuko dute;
prozesu horren osagarri, hautatzeko prozeduraren barruan, prestakuntza-ikastaro
bat eta praktikaldi bat egingo dira. Bete beharrekoak UDALTZAINGOKO 55
AGENTE lanpostu dira, eta haietako 38k nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizuna
dute. Lanpostuok administrazio bereziko taldekoak, zerbitzu berezietako
azpitaldekoak, eta Udaltzaingoko klasekoak dira; lanbide-sailkapeneko C taldean,
C-2 azpitaldean daude, eta 2014ko, 2015eko eta 2016ko lan-eskaintza publikoei
dagozkie.
Lanpostuaren funtzio eta zereginen deskribapena, jakingarri gisa eta ez
modu zehatzean:
Legeak bete daitezen eta herritarren segurtasuna begiratzea, eta udal-
ondarea zein ondare pribatua osatzen duten ondasunak zaintzea, esleituriko
eremuan patruilatuz, nola oinez hala ibilgailuz, eta, halakoetan, auzoen beharrak
nahiz ondasun publikoen mantentze-beharrak antzemanez.
Auzokideen eskaerei zuzenean arreta ematea, eta, hala dagokionean,
goragoko agintedunei halakoak helaraztea, herritarrei behar den guztian
informazioa eta aholkua emanda.
Prebentziozko eginbideak aurrera eramatea, bai eta delituzko faltak eta
egintzak egitea saihesteko behar den jarduera oro ere, frogak segurtatzeaz eta
delitugileak atzemateaz gain.
Zirkulazioa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan
ezarritakoari jarraituz, eta, hala dagokionean, zehatzeko beharrezko jarduera
betetzea, indarrean diren arauak urratzeagatik.
Ordenantzak, bandoak eta gainerako xedapenak betetzearen inguruko
prebentzio-lana eta salaketak egitea (Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legea,
ingurumen-arloko araudia, etab.), bai eta udal-egintzei dagokienez ere (kaleko
salmenta, eskean ibiltzea, konfiskazioak, lokal eta ikuskizunetako edukierak,
ordutegiak, zarata-maila, etab.), lanpostuak duen eskumen-esparruaren barruan,
betiere.
Interesdunei salaketak, zitazioak eta zehapenak jakinaraztea, eta, hala
dagokionean, epaileen ebazpenak, ofizioak eta manamenduak betearaztea.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
2
Udaltzain orori dagozkionak, ordenamendu juridikoan eta zerbitzu
publikoan oinarrituta, horrela ezarririk dagoenean edo interes orokorraren
kausaz beharrezkoa denean, legez finkaturiko Deontologia Kodea hertsi beteta.
BIGARRENA.- Baldintza espezifikoak.
Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi duten hautagaiek baldintza
hauek bete beharko dituzte:
1.- B gidabaimena izatea (eta/edo dagokion araudiaren arabera baimen hori
ematea berekin duten gidabaimenak), Espainian indarrean dagoen araudiaren
arabera, eta inola ere indargabetuta ez edukitzea ez bide judizialean ez
administrazio-bidean.
Arestian aipaturiko gidabaimenak une oro izan beharko du indarrean,
eskabidea aurkezten den unetik, gainerako hautaketa-prozesuan zehar, eta
karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabe izendatu arte, gidabaimenok
indargabetu edo erretiratu gabe edo gidatzeko eskubidea kendu gabe, hori
administrazio-bidez zein bide judizialez gertatuta ere, eta puntu guztiak galdu
gabe.
2.- Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauetako bat
izatea: Bigarren Hezkuntzako Graduatua (LOGSE), DBH, Oinarrizko
Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa, Teknikari
Laguntzailea, Erdi-mailako Heziketa, edo baliokidea.
3.- Eskabidea aurkeztuz, ondorengo konpromisoak norberaren gain
hartzea, lortu nahi den lanpostuaren eginkizunak aurrera eramatean:
Armak aldean eramatea eta indarreko legedian aurreikusten diren kasuetan
erabiltzea.
Poliziaren uniforme, hornidura eta ekipamenduari ez dagozkien jantziak,
apaingarriak eta sinboloak agertzeari uko egitea.
Polizia-zerbitzu publikoa ematean, erlijioaren, ideologiaren edo
kontzientziaren arloko sinesmenei lotutako edozein praktikari uko egitea,
halakoak zerbitzuarekin bateraezinak edo zerbitzua aurrera eramateko
kaltegarriak direnean, ordenamendu juridikoan ezarritakoarekin bat etorriz.
Polizia-ibilgailuak gidatzea.
Oro har, udaltzain orori dagozkion eginkizunak betetzea, ordenamendu
juridikoan eta zerbitzu publikoan oinarrituta, legez finkaturiko Deontologia
Kodea hertsiki beteta.
4.- Adina: Hamazortzi urte beteta izatea.
5.- Nazionalitateari, gaitasunari eta gaikuntzari dagozkion baldintzak eta
indarrean diren oinarri orokorretan ezarririk dauden gainerako baldintzak
Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) argitaratuko dira, hautaketa prozesu
honetako oinarri espezifikoekin batera.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
3
Horiekin bat etorrita, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete
beharko dira baldintza guztiak, eginkizuneko gaitasunari dagokiona kenduta;
izan ere, hori udaleko osasun zerbitzuek egiaztatu beharko dute, praktiketako edo
karrerako funtzionarioaren izendapena jaso aurretik.
HIRUGARRENA.- Azterketa-eskubideak.
Tasaren zenbatekoa 4,00 €-koa izango da.
LAUGARRENA.- Eskabideak.
Eskabideak http://www.bilbao.eus/e-Udala/OPE/Lan-eskaintza Publikoaren
aplikaziorako sarbidea webgunearen bidez eskuratu daitekeen eredu ofiziala
betez egin beharko dira, Lan-eskaintza Publikoaren aplikazioaren bidez.
Eskabideak aipatutako helbide elektronikoan adierazten den prozedurari
jarraituz aurkeztuko dira. Adierazitako baldintzak betetzen direla aldarrikatzeko,
hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskabidean behar bezala zerrendatu
eta identifikatu beharko dira; eskabidearekin batera, ez da baldintzak betetzen
direla egiaztatzen duen dokumenturik aurkeztu behar, izan ere, hala parte
hartzeko baldintzak nola, hala badagokio, alegatutako merituak Epaimahaiak edo
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Sailak eskatutako unean egiaztatu
beharko dira.
Era berean, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Sailak ordenagailuz
edota bestelako baliabide teknikoz hornitutako bulego bat jarriko du
erabiltzaileen eskura, Venezuela Plazan dagoen Aznar Eraikineko 2. zenbakian,
nahi duen orok bertan eskabideak betetzeko, eta zeregin horretan interesdunei
aholkularitza eta laguntza eskaintzeko.
Eskabidea, dagokion tasaren ordainketarekin batera, 20 (hogei) eguneko
epean bete beharko dira, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Hautaketa-prozesuan parte hartuz gero, hautagaiek baimena emango dute
Laneko Arriskuak Prebenitzeko Udal Zerbitzuaren medikuek egoki irizten
dituzten kontrolak edo azterketak hautagai guztiei egiteko, eskatutako
eginkizuneko gaitasuna egiaztatzeko zein drogarik, alkoholik eta, oro har,
pertsona baten egoera psiko-fisikoa alda dezakeen substantziarik hartu duten
jakiteko, kirolean debekatzen diren substantziak eta metodoak onartzen dituen
Kiroletako Kontseilu Nagusiaren Presidentetzaren 2005eko abenduaren 21eko eta
2008ko abenduaren 19ko ebazpenetan jasotzen den bezala.
Azterketetan emaitza positiboa irteten bada, edo hautagaiak azterketa horiek
egiteari uko egiten badio, “ez gai” izango da eta hautaketa-prozesutik baztertuko
da.
Lan-poltsak eratzeari buruzko hamaikagarren oinarrian jasotako
ondorioetarako, oinarri hauek gaitzat dituzten hautaketa-prozesuen ondorioz,
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
4
prozesu horietan parte hartzeko eskabidean hautagaiek adierazi beharko dute
ondoren ageri diren datuak administrazio publikoko beste erakunde batzuei
lagatzearen aurka egiten duten: izen-deiturak, NAN, helbidea, harremanetarako
telefonoa eta ikasketa-maila. Datu-lagapen horren helburu bakarra izango da,
beste helbururik gabe, erakunde horiek enplegu-eskaintzak egin ahal izatea legez
ezarririk dagoen eran; hala, aurka egiteko nahia berariaz adierazten ez badute,
lagapen horretarako baimena ematen dutela ulertuko da.
BOSGARRENA.- Epaimahaia.
Indarrean den legediaren arabera nahiz Bilboko Udaleko lantaldeko
lanpostuak jabetzan betetzeko indarrean diren oinarri orokorretan ezarritakoaren
arabera, Epaimahaian epaimahaiburu bat, idazkari bat eta lau epaimahaikide,
gutxienez, egongo dira. Halakoen artean, nahitaez, Polizia eta Larrialdietako
Euskal Akademiak izendaturiko pertsona bat egongo da, Euskal Herriko Poliziari
buruzko Legeko lehen xedapen gehigarrian xedatuta dagoenez. Epaimahaiaren
osaera teknikoa izango da batik bat, eta espezialitatearen printzipioaren arabera
zehaztuko da; horrenbestez, kide guztiek deialdiko lanpostuak bete ahal izateko
eskatzen den maila akademikoko edo goragoko titulua izan beharko dute, eta
kideen erdiek, gutxienez, beteko den lanpostuari dagokion lanbide-arlo edo
sektore bereko ezagutzak izan beharko dituzte, eta hala ez izatea justifikaturik
egon ezean, sexu bakoitzak ordezkarien %40 izan beharko du gutxienez.
Euskaraz jakiteari dagokion probarako HAEEk izendatutako
epaimahaikide-postuak ondorio horietarako baino ez du balioko, berariaz
besterik erabaki ezean.
Bere lana garatzeko orduan, Epaimahaiak aholkulariak edo adituak eduki
ahal izango ditu hautaketa-prozesuko proba guztietarako edo batzuetarako. Hala
ere, aholkularitza eta laguntza teknikoa besterik ez diote eskainiko euren
espezialitateetan; aditu horiek hitza izango dute, baina botorik ez.
Hautaketa-prozesuan onartutakoen eta prozesutik baztertutakoen
zerrendekin batera, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Epaimahaia
osatzen duten titularren eta ordezkoen izenen zerrenda, Alkatetza-
Lehendakaritzak edo hark eskuordeturiko organoak haiek izendatu eta gero.
SEIGARRENA.- Hautakera-prozedura.
Hautagaien hautaketa sarrera askeko sistemaz egingo da, Oposizio bidez, eta,
trebakuntza ikastaro batekin eta praktikaldi batekin osatuko da. Oposizioak
jarraian deskribatutako ariketak izango ditu:
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
5
Lehen ariketa (Bilboko Uriari buruzko ezagutzen eta ezagutza teorikoen
proba): Ariketa honek bi proba ditu, banaka harturik nahitaezkoak eta
baztertzaileak direnak. Epaimahaiak bi probak egun berean eta ondoz ondo egin
daitezen erabaki ahal izango du; hala bada, A proba gainditu ez duten pertsonak
hautaketa-prozesutik kanpo geratuko direnez, ez zaie B proba kalifikatuko.
Ariketa honen proben zerrenda
A) Ezagutza teorikoen proba. Epaimahaiak proposatuko galdera-sorta bati
idatziz erantzun beharko zaio, Epaimahaiak berak ezarritako denboran. Test
moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat
baino ez da zuzena izango. Deialdiak eranskin gisa daraman gai-zerrendari
buruzkoak izango dira galdera horiek, eta probari emango zaion balioa 0
puntutik 30 puntura bitartekoa izango da, eta gutxienez 18 puntu lortu beharko
dira proba gainditzeko eta gai-kalifikazioa erdiesteko.
B) Bilboko Uriari buruzko ezagutzen proba. Epaimahaiak proposatuko
galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko zaio, Epaimahaiak berak ezarritako
denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta
haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera horiek Bilboko Uriari buruzko
ezagutzen ingurukoak izango dira, zehazki, kale-izendegia, ibilgailuen
zirkulazioaren noranzkoa bide publikoetan, edozein administrazio publikotako
erakunde ofizialen kokalekuak, ekipamendu publikoak, hala nola, osasun-
instalazioak edo osasun-zentroak, gizarte-laguntzakoak, hezkuntzakoak,
kulturaren edo kirolaren arlokoak gaitzat dituzten galderak, eta, oro har, Bilboko
esparruan poliziaren eginkizuna hobeto betetzeko ezagutzea interesgarritzat
jotzen den edozein ekipamenduri buruzkoak. Proba horren balioa 0 puntutik 15
puntura bitartekoa izango da, eta gutxienez 9 puntu lortu beharko dira proba
gainditzeko eta gai-kalifikazioa erdiesteko.
Bi proba horietan, erantzun zuzenen kopuru garbia erantzun zuzen guztiei
erantzun okerren 1/3 kenduz aterako da. Zurian utziriko erantzunak ez dira
zigortuko, eta, hortaz, ez da deskonturik egingo erantzun zuzenen kopurutik.
Eragiketa horiek guztiak hautagaien identitatea zein den jakin gabe egingo
dira.
Epaimahaiak bi probak egun berean eta jarraian egitea adostu dezake.
Lehenengo ariketa gainditu eta hautaketa-prozesuan jarraitu ahal izateko bi
probak gainditu behar badira ere, lehenengo proban gai direnei baino ez zaie
kalifikatuko bigarren proba.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
6
Lehen ariketa hau osatzen duten bi probetako edozeinetara ez joateari edo
atzerapenez joateari ez-agertzea iritziko zaio, eta horrek dena delako pertsona
hautaketa-prozesutik baztertuko du.
Bigarren ariketa (proba fisikoak):
Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Jarraian jasotako gaitasun fisikoko 5
probetatik, gutxienez 4 proba gainditu beharko dira. Proba horien helburua
izango da, besteak beste, hautagaien indarra, arintasuna, malgutasuna,
erresistentzia eta autokontrola egiaztatzea.
Ariketa hau GAI edo EZ GAI moduan baloratuko da modu globalean, eta ez
gaitzat jotzen diren pertsonak automatikoki baztertuko dira.
Bigarren ariketa hau osatzen duten bost probetako edozeinetara ez joateari
edo atzerapenez joateari ez-agertzea iritziko zaio, eta horrek dena delako
pertsonak proba ez gainditzea, eta, ondorioz, hautaketa-prozesutik kanpo
geratzea ekarriko du.
Probak egingo diren lekuak, baldintza meteorologikoak edota Epaimahaiak
aurreikusten dituen bestelako egoeren arabera, probak egiteko ordena
Epaimahaiak berak erabakiko du.
Ariketa honen proben zerrenda
1) ABDOMINALAK
Helburua: gune abdominaleko eta gerrialdeko muskuluen indarra eta
erresistentzia ebaluatzea.
Deskribapena: ahoz gora etzanda, hankak elkartuta eta erdi tolestuta, eskuak
lepoaren atzean gurutzatuta eta kide batek oinei eutsita.
Hautagaia eseri egingo da, ezkerrerantz biratuko du enborra eta eskuineko
ukondoaz ezkerreko belauna ukituko du. Hasierako gorputz-jarrerara itzuliko da.
Eseri eta, gorputz-enborra eskuinerantz biratuz, ezkerreko ukondoarekin
eskuineko belauna ukituko du. Hasierako gorputz-jarrerara itzuliko da.
Ariketa egiteko denbora minutu bat izango da, eta zuzen eginiko
errepikapenak zenbatuko dira.
Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da, hala emakumezko
nola gizonezkoentzat, 45 errepikapen zuzen egitea.
2) BESOEN FLEXIOAK
Esku eta oinen gainean jarrita, oinak zut eta punta zoruan bermaturik dutela,
eskuak markaren zabaleran, eta besoak, enborra eta zangoak luzaturik; besoen
flexioa egingo da marka bularrarekin ukitu arte, gorputzaren beste atalek zorua
inola ere ukitu gabe.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
7
Besoak luzatzean, ez da onartuko enborraren edo aldakaren inolako
konpentsazio-mugimendurik; zangoak zein aldakak eta gorputz-enborra lerroan
egongo dira.
Azaldutako irregulartasunik gabe eginiko flexioak zenbatuko dira.
Ezingo da atsedenik hartu behin ariketa hasiz gero, eta zuzen eginiko
flexioak zenbatuko dira.
Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da, gizonezkoen
kasuan, 27 flexio zuzen egitea, eta, emakumezkoen kasuan, 12 flexio zuzen.
3) MALGUTASUN SAKONA
Oholaren gainean, oinetakorik gabe eta oinak dagokien tokian jarrita, gorputz
osoa tolestuko da, besoak atzerantz eramanez zangoen artean; ukitzeari utzi gabe eta
tiraldirik gabe, bi eskuekin aldi berean erregeletako kurtsorea bultzatuko da, ahalik
eta gehiena arrastatuta oreka galdu gabe.
Behin gehienezko distantziara helduta, aparatutik aurrealdetik eta oinez
aterako da.
Ariketa bi aldiz egingo da, eta markarik onena hartuko da kontuan.
Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da, hala emakumezko
nola gizonezkoentzat, 30 cm-ko distantzia egitea.
4) ABIADURA-LASTERKETA, 60 METROKOA
Helburua: hautagaiak ahalegin labur eta handietarako duen erresistentzia
neurtzea.
Deskribapena: hautagaiak, korrika eginez, 60 metroko ibilbide laua egitea.
Abiatzeko jarrera zutikakoa izango da, eta aurreko oinak irteera-marra ukituko
du. Ezingo dira iltzedun zapatilak erabili.
Saialdi bakarra egongo da.
Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da gehienez ere denbora
hauek egitea:
Gizonezkoen kasuan: 8 segundo eta 3 hamarren.
Emakumezkoen kasuan: 10 segundo eta hamarren 1.
Ehunenak biribildu egingo dira, ehunen 1etik 50 ehunenera, biak barne. Eta, 51
ehunenetik 99 ehunenera, biak barne.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
8
5) ABIADURA ETA ERRESISTENTZIAKO LASTERKETA, 800
METROKOA
Helburua: hautagaiak ahalegin luzeetarako duen erresistentzia aerobikoa
neurtzea.
Deskribapena: hautagaiak, korrika eginez, ibiliz, edo modu bietara 800 metroko
ibilbide laua egitea.
Zutik ekingo diote lasterketari, eta taldean izango da. Ezingo dira iltzedun
zapatilak erabili.
Saialdi bakarra egongo da.
Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da gehienez ere denbora
hauek egitea:
Gizonezkoen kasuan: 2 minutu eta 58 segundo.
Emakumezkoen kasuan: 3 minutu eta 34 segundo.
Hamarrenak biribildu egingo dira, hamarren 1etik 5 hamarrenera, biak barne. Eta,
5 hamarrenetik 9 hamarrenera, biak barne.
Hirugarren ariketa (nortasun-probak eta elkarrizketa pertsonala):
Ariketa honek ondorengo probak izango ditu, eta nahitaezkoak eta
baztertzaileak izango dira. Haien hurrenkera zein iraupena Epaimahaiak
erabakiko ditu behar den unean; haietako batzuk egun berean eta ondoz ondo
egitea ere erabaki ahalko du:
a) Idatzizko nortasun-proba edo probak (test modukoa izan ahalko da).
b) Talde-dinamikako proba eta elkarrizketa pertsonala.
Proba horien guztien helburua da hautagaiak Udaltzain lanposturako
Lehenengo Oinarrian zerrendatutako funtzio eta lanekiko duten egokitasuna
zehaztea, baita hautatzen diren pertsonek jarduna gauzatu beharreko auzoko
polizia-ereduan gako diren printzipio eta ezaugarriekiko egokitasuna zehaztea
ere. Azken horiek, besteak beste, honako hauetan daude oinarrituta:
Poliziaren konpromisoa eta erantzukizuna indartzea komunitatearekiko.
Ikusgarritasuna eta irisgarritasuna.
Herritarren beharrekiko jarrera.
Inguruarekiko eta bertako arazoekiko egokitzapena.
Aurre egin beharreko arazoen konplexutasunari eraginkortasunez erantzuteko
ikuspegi proaktibo eta prebentiboa.
Lankidetza lana, eta erakunde hierarkizatu batean norbere funtzioa betetzea.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
9
Gardentasuna eta kontu ematea polizia jardunean.
Gune bakoitzeko segurtasunaren protagonismoa, zerbitzuaren berezko helburuak
betetzeko egoki irizten diren iradokizunak agertuz.
Horretarako, adimen orokorrari, nortasunari eta trebetasun sozialei loturiko
alderdiak balioztatu eta neurtuko dira, esaterako:
Oreka eta egokitzapen emozionala.
Arau etiko eta sozialen barneratze egokia. Diziplina.
Lanerako ahalmena, ekimena eta proaktibotasuna. Talde-lana.
Enpatiarako gaitasuna eta soziabilitatea.
Gizalegea eta tratu egokia pertsonen arteko harremanetan.
Motibazioa.
Ulermen-gaitasuna.
Hautemate- eta arreta-gaitasunak.
Abstrakzio- eta laburbiltze-gaitasuna.
Hitzezko eta komunikazioko gaitasunak.
Gatazka-egoerak erabiltzea, eragina eta pertsuasio-ahalmena.
Aipatutako probak langile espezializatuek pentsatu eta prestatu beharko
dituzte, eta haiek idatziko dute hautagai bakoitzari dagokion egokitzapen mailari
buruzko txostena.
Epaimahaiak erabaki ahalko du hautagaiek curriculum vitae bakun bat osa
dezaten, nortasun-proba idatziaren egunean eta proba hori egin baino lehen;
curriculum hori ez da puntuatuko, eta elkarrizketa egiteko lagungarria baino ez
da izango.
Proben deskribapena, eta ariketa honen kalifikazioa eta kalifikazioa
egiteko irizpideak.
a) Idatzizko nortasun-proba edo probak. Epaimahaiak proba bat edo
batzuk egitea adostuko du; nahitaezkoak eta, osotasunean, baztertzaileak
izango dira, eta 0tik eta 20ra bitartean baloratuko da. Gutxienez, 10
puntu lortu beharko dira proba gainditu eta gaitasuna lortzeko, modu
horretan, hautaketa-prozesuan jarraitu eta ondoren deskribatutako
probak egin ahal izateko. Epaimahaiak proba bat baino gehiago egitea
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
10
adosten badu, aldez aurretik iragarriko dira proba kopurua eta
kalifikazio globalean izango duten haztapena.
b) Talde-dinamikako proba eta elkarrizketa pertsonala. Proba hauek
nahitaezkoak eta baztertzaileak dira, eta modu bateratuan kalifikatuko
dira, 0 puntutik 25era. Probak gainditzeko, beharrezkoa izango da
honako bi baldintza hauek betetzea:
1. Gutxienez, 13,00 puntuko puntuazio globala lortzea, hiru alderdi-
multzoetako bakoitzean lortutako puntuazioak batuta, eta, gainera,
2. Jarraian zerrendatutako hiru alderdi-multzo hauetako bakoitzean,
gehienezko balorazioaren %50, gutxienez, lortu izana.
1) Harreman-gaitasunen multzoa (Enpatiarako gaitasuna eta soziabilitatea,
Heziketa eta jokaera zuzena pertsona arteko harremanetan) gehienez ere 11
punturekin baloratu ahal izango da.
2) Banakako gaitasunen multzoa (Oreka eta doiketa emozionala,
motibazioa, ulermen-gaitasuna, pertzepzio eta arreta gaitasunak,
abstraktzio eta sintetizazio gaitasuna, ahozko eta komunikaziorako
gaitasunak) gehienez ere 8,5 punturekin baloratu ahal izango da.
3) Kaudimen profesionala (Arau etiko eta sozialak ondo barneratzea,
egoera gatazkatsuak maneiatzea, lanerako gaitasuna, ekimena eta
proaktibotasuna, talde-lana) gehienez ere 5,5 punturekin baloratu ahal
izango da.
Proba horiek egin aurretik, aldagaiak kalifikatzeko egokitzapen-eskala
zehaztu eta argitaratuko du Epaimahaiak.
Hirugarren ariketa hau osatzen duten hiru probetako edozeinetara ez joateari
edo atzerapenez joateari ez-agertzea iritziko zaio, eta horrek dena delako pertsona
hautaketa-prozesutik baztertuko du.
Laugarren ariketa: Euskara (borondatezkoa eta ez-baztertzailea, hizkuntza-
eskakizuna nahitaezkoa ez duten lanpostuetarako; eta nahitaezkoa eta
baztertzailea, gainerakoetarako):
Ariketa hau borondatezkoa izango da eta ez da izango baztertzailea,
nahitaezko hizkuntza-eskakizuna bete nahi duten hautagaientzat izan ezik; hain
zuzen ere, azken horientzat nahitaezkoa eta baztertzailea izango da, eta ez dute
puntuaziorik lortuko horregatik.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
11
Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egin beharko dira,
Epaimahaiak erabakitako eran. Horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal
Erakundeak emandako jarraibideak erabiliko dira, halaxe ezartzen baitute Euskal
Funtzio Publikoaren Legeko 99.1. artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri
administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen
apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten
titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako
Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak.
Derrigorreko 2. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetara aurkeztu eta
HAEEk emandako ziurtagiria ez duten edota Hizkuntzen Europako Erreferentzia
Marko Bateratuaren B-2 mailaren baliokideak diren euskararen ezagutza-
tituluren bat edo egiaztagiriren bat ez duten hautagaiek (apirilaren 15eko 86/1997
Dekretuaren 41. artikulua, eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren 3. artikulua
eta hurrengoak) –edukiz gero, ez dute ariketa hau egin behar– GAI kalifikazioa
eskuratu behar dute ariketa honetan. Proba GAI edo EZ GAI gisa kalifikatuko da,
eta, beraz, nahitaezkoa eta baztertzailea izango da.
HAEEk emandako 2. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria dutenak edota
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailarekin, hurrenez
hurren, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuko 41. artikuluan eta azaroaren 9ko
297/2010 Dekretuko 3. artikuluan eta hurrengoetan baliokidetzen diren
euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluetako bat dutenak ariketa hau egitetik
salbuetsirik egongo dira, ariketa egin aurretik horrela egiaztatu baldin badute,
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Sailean dagokion egiaztagiria
aurkeztuta; bestela, ez da aplikatuko ariketatik salbuesteko aukera.
Hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa ez duten lanpostuetarako
hautagaientzat, ariketa hau borondatezkoa izango da, eta ez da baztertzailea
izango. Hala, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea (ariketa gaindituta edo titulua
aurkeztuta) 10 punturekin kalifikatuko da, eta 1. hizkuntza-eskakizuna
egiaztatzea (titulua aurkeztuta, soilik), 5 punturekin.
HAEEk emandako 1. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria dutenak edota
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-1 mailarekin
baliokidetzen diren euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluetako bat dutenak
ariketa hau egitetik salbuetsirik egongo dira, eta aurretik azaldutako
puntuazioaren arabera baloratuko da; betiere, ariketa egin aurretik horrela
egiaztatu baldin badute, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Sailean
dagokion egiaztagiria aurkeztuta; bestela, egiaztagiria aurkeztea ez da
baloratuko.
Edozein kasutan, maila handiagoko egiaztapenak maila baxuagoko titulua
baztertzen du.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
12
Indarrean diren oinarri orokorretako zortzigarren oinarriko 3. paragrafoan
ezarririk dagoenaren ildotik, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten
lanpostuetarako hautagai direnek hura egiaztatzen ez dutenean edo euskarako
azterketa nahitaezko eta baztertzailea gainditzen ez dutenean, edota, gaindituta
ere, lanpostu horiek betetzeko aukerarik ez dutenean, gai kalifikaturiko pertsonak
mota horretako lanpostuak baino gehiago direlako, hautaketa-prozesuan jarraitu
ahalko dute, nahitaezko hizkuntza-eskakizunik ez duten lanpostuetarako. Kasu
horretan, hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa ez duten lanpostuetarako era berean
kalifikatuko da ariketa hau, eta lortutako puntuazioa oposizio-faseko ariketa
guztietan eskuraturiko gainerako kalifikazioei batuko zaie, hizkuntza-eskakizuna
nahitaezkoa ez duten lanpostuetarako hautagaiei bezala, euskararen ezagutza-
maila horiek lehen azaldu den eran egiaztatu dituztenean.
Bosgarren ariketa: hizkuntzen ezagutza egiaztatzea (Borondatezkoa eta ez-
baztertzailea):
Ariketa hau, gehienez ere, 10 punturekin kalifikatuko da, honako baldintzen
arabera:
a) Ingelesa, frantsesa, alemana edo italiera: Agiri bidez egiaztatu beharko da
ingelesaren, frantsesaren, alemanaren edo italieraren ezagutza-maila, horiek izanik
ezagutzea gehien komeni diren hizkuntzak, izandako esperientzian oinarriturik eta
Bilbao bisitatzen duten edo bertan bizi diren atzerritarrak kontuan izanda.
Horretarako, balio akademikoko tituluak emateko legez gaituta dauden ikastetxeek
emandako ziurtagiri ofiziala erabiliko da. Xehetasun eta maila hauen arabera
balioztatuko dira ziurtagiriok:
Maila aurreratua (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 edo
C2, edo baliokidea): 5,00 puntu hizkuntzako.
Tarteko maila (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2, edo
baliokidea): 2,50 puntu hizkuntzako.
Hizkuntza bakoitzean ezingo da balioespen bat baino gehiago egin; beraz, maila
handienekoa baino ez da aintzat hartuko.
b) Euskara (Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuneko lanpostuera aurkezten diren
hautagaiei soilik puntuatuko zaie eta lanpostu horiei dagokien kalifikazioari
bakarrik aplikatuko zaio):
Maila Aurreratua (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1
edo C2, edo baliokidea): 5,00 puntu.
Maila handienekoa baino ez da aintzat hartuko
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
13
Merezimendu hauen guztirako puntuazioa 10 puntukoa izango da gehienez, kopuru
hori inoiz gainditu gabe.
Oposizio-fasean, euskararen kalifikazioa kenduta, gehienez, 100 puntu lortu
ahalko dira.
ZAZPIGARRENA.- Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia:
Oposizio-prozesua amaitu ondoren, Epaimahaiak sailkapen-ordena ezarriko
du, puntuazio handienetik txikienera.
Hori egin ondoren, kalifikaziorik onena lortu dutenentzat eta deialdiko
lanpostuak bete arte, izendapena proposatuko du, praktikaldiko funtzionario gisa
eta prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egin aurreko baldintza gisa.
Hautaketa osatzeko, hautaketa-prozesuaren fase gisa, Udaltzaingoaren
Akademian prestakuntza-ikastaro bat egingo da, gehienez bederatzi
hilabetekoa, bai eta praktikaldi bat ere, hamabi hilabetetik gorakoa. Bi faseak
nahitaezkoak eta, banaka harturik, baztertzaileak izango dira, eta ikastaroaren eta
praktikaldiaren iraupenen batura ezingo da izan hogeita hamar hilabetetik
gorakoa. Fase horietara ez joatea edo haiek ez gainditzea hautagaia hautaketa-
prozesutik automatikoki baztertzeko arrazoia izango da, eta dena delako
hautagaiak hautaketa-prozesuan jarraitzeko zituen eskubide guztiak galduko
ditu.
Izendatzen den organo eskumendunak antolatu beharko ditu, eta aurrera
eraman, prestakuntza-ikastaroak eta praktikaldiak; haren osaera BAOn
argitaratuko da, oposizio-fasea gainditutako hautagaien zerrendarekin batera.
Ikastaroa ebaluatzean, gai edo ez-gai kalifikazioa emango da, eta
prestakuntza-ikastaroaren ikasketa-planean ezarritako helburuak zenbateraino
bete diren izango du kontuan kalifikazio horrek. Horrela, irakasgaiak edo arloak
prestakuntza-ikastaroa antolatu eta aurrera eramateko ardura duen organoak
ezarritako moduan gainditzen ez dituztenak EZ GAI deklaratuko dira, eta
hautaketa-prozesutik baztertuta geratuko dira.
Praktikaldia ebaluatzean, gai edo ez-gai kalifikazioa emango da.
Prestakuntza-ikastaroa gainditu duten hautagaiek egingo dute, eta horren
iraupena hamabi hilabetetik gorakoa izango da. Euren jarduera-arloen arabera
prestakuntza jasotzeko eta Udaltzaingoko agente-mailako zerbitzuen egitura eta
funtzionamendua nolakoa den jakiteko egokienak diren zentro edo bulegoetan
gauzatu da prestakuntza-ikastaroa.
Udaltzaingo Agente kategoriako funtzioak betetzeko hautagaiek erakutsitako
egokitasuna neurtuko du ebaluazioak; betiere, zereginak betetzeko
eraginkortasun profesionalari begiratuta, eta, bereziki, hauek aintzat hartuta:
zerbitzuarekiko jarrera, nagusiekiko harremana eta diziplina, lankidetza eta
elkarlana, errendimendua eta ardura, egoerak ulertzeko gaitasuna, oreka
emozionala, eta egoeretara moldatzeko gaitasuna. Horiek guztiak balioztatzeko,
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
14
argi ikusteko moduko jarrera-erreferentziak erabiliko dira, zehatz-mehatz
deskribatutakoak.
Prestakuntza-ikastaroa antolatu eta aurrera eramateko ardura duen organoak
zehaztuko ditu praktikaldia balioztatzeko tresnak eta prozedura, eta hark
emandako kalifikazioak, hala prestakuntza-ikastarorako nola praktikaldirako,
lotesleak izango dira Udalburuarentzat, karrerako funtzionario izendatzerakoan,
hori eragozpena izan gabe azken horrek kalifikazioak berrikusi ahal izateko
administrazio-prozeduraren araudian jasota dagoen eran.
ZORTZIGARRENA.- Behin betiko kalifikazioa.
Hautagaien behin betiko kalifikazioa eta lehentasun ordena oposizio-
prozesuko ataletan lortutako emaitzen baturak baldintzatuko ditu. Izendapena
gauzatzeko, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia gainditu direlako
adierazpena beharko da.
Karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea duten agente guztiak 3390.0U
AUZO IKUSKAPENEKO AGENTE lanpostuari atxikiko zaizkio, eta lanpostu
horretan gutxienez bost urtez egon beharko dute, indarrean den lanpostuen
zerrendan ezarritakoaren arabera.
Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuei dagozkien dotazioak
betetzeak lehentasuna izango du; hartara, halakoak betetzeko, hautaketa-
prozesuko puntuazioak batu ondoren, kalifikazio onena lortu duten eta
eskaturiko hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten hautagaiak izenda daitezela
proposatuko da, hautaketa-prozesuko behin betiko sailkapen-ordenaren
lehentasunari jarraituz, agente horiek lehenetsitakoaren arabera.
Indarrean dagoen Udaltzaingoko Giza Baliabideen Antolakuntza Planean
ezarritakoarekin bat etorriz, hautatutako pertsonen atxikipena auzo
ikuskapenetan egingo da, eta Segurtasun Zuzendaritzak zehaztuko du zein plaza
bete behar den berehala.
Izendapenak interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta Bizkaiko Aldizkari
Ofizialean eta Udaleko iragarki-oholean argitaratuko dira.
ERANSKINA
EZAGUTZEN PROBARAKO GAI-ZERRENDA
GAI KOMUNAK
1. GAIA: 1978ko Konstituzioa: egitura eta printzipio orokorrak. Euskadiko
Autonomia Estatutua: Atariko Titulua eta EAEren eskumenak.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
15
2. GAIA: Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolakuntza (Tokiko Gobernua
Modernizatzeko Neurrien abenduaren 16ko 57/2003 Legeko X. titulua). Alkatea.
Osoko bilkura. Gobernu Batzordea eta Informazio Batzordeak.
3. GAIA: Administrazio-prozedura. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri
Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-
prozeduraren faseak: prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta
amaiera.
4. GAIA: EAEko polizia-kideen estatutu-araubidea; funtzionario izaera
eskuratzea eta hura galtzea. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Euskal
Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legeari eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen
Diziplinazko Araudiari (170/1994 Dekretua) dagokienez bereziki. Euskararen
erabilera normalizatzeko planak. Lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.
Nahitaezkotasunak zehaztea.
5. GAIA: Toki-erakundeen ondasunak. Kontzeptua eta sailkapena. Toki-
ogasunak. Sarreren sailkapena.
6. GAIA: Laneko arriskuen prebentzioa. Arrisku-moten inguruko ideia orokorrak.
Larrialdi eta ebakuazioko planen helburuak.
7. GAIA: Ekimenen bilakaera historikoa emakumeen eta gizonen arteko
berdintasunaren arloan. Gizarte politikatik “mainstreaming”-era. Emakumezkoen
eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrerako 3/2007 LO. Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea. Emakumeen eta
gizonen berdintasunerako udal plana (2014-2017). Printzipioak, estrategiak eta
antolaketa-egitura.
GAI ESPEZIFIKOAK
8. GAIA: Segurtasuneko Indar eta Kidegoen funtzioak. Toki-mailako
koordinazio-batzordeak.
9. GAIA: Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: Osatzen duten kidegoak.
Funtzioak.
10. GAIA: Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: Deontologia Kodea.
Etengabeko prestakuntza eta euskalduntzea.
11. GAIA: Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: EAEko polizia-kidegoen
diziplina-erregimena.
12. GAIA: Udaltzaingoa EAEn. Egitura. Udaltzainen koordinazioa. Herritarren
segurtasuna: udalerriek eta udaltzaingoek arlo horretan dituzten eskumenak.
13. GAIA: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari
buruzko Legea.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
16
14. GAIA: Ibilgailuen zirkulazioa. Pertsonen zirkulazioa. Animalien zirkulazioa.
15. GAIA: Babes zibila. Betebeharrak. Larrialdietarako jokabidea eta babes
zibileko planak. Prebentziozko ekintzak. Arloko oinarrizko antolakuntza,
zuzendaritza eta koordinazioa. Euskadiko babes zibileko plana.
16. GAIA: Zigor Zuzenbidea. Kontzeptua eta iturriak. Delitu larriak, ez hain
larriak eta arinak. Zigorrak. Salbuesgarriak, aringarriak eta astungarriak.
17. GAIA: Pertsonen aurkako delituak: giza hilketaren eta lesioen azterketa.
Jabetzaren aurkako delituak: ebasketaren eta lapurretaren azterketa. Funtzionario
publikoek kargua betetzean egindako delituak.
18. GAIA: Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei
buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoko IV. titulua. Babes-agindua,
Prozedura Kriminalaren Legeko 544 ter artikulua.
19. GAIA: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015
Lege Organikoa (II, III, IV eta V. kapituluak).
20. GAIA: 1/2016 Eusko Legebiltzarraren Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta
Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa (VII. titulua).
21. GAIA: 10/2015 Eusko Legebiltzarraren Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko
Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena(IV. Eta V. titulua)
22. GAIA: Animaliak eduki eta babesteari buruzko Udal Ordenantza
23. GAIA: Espazio Publikoaren erabilera arautzen duen Ordenantza: Espazio
publikoan jarduera jakin batzuk egiteko arauak (II. titulua).
24. GAIA: Espazio Publikoaren erabilera arautzen duen Ordenantza: Kalez
kaleko salmenta (VI. titulua).
25. GAIA: Espazio Publikoaren erabilera arautzen duen Ordenantza: Herritar,
Kultura, Jolas eta Kirol Jarduerak eta Antzekoak (IV. titulua).
26. GAIA: Erkidegoko polizia. Kontzeptua. Bilakaera historikoa.
27. GAIA: Auzoko polizia. Helburuak. Funtzioak.
…………….
OHARRA: Udal-ordenantzei edo tokiko ordenantzei buruzko gaien edukia,
honako lekuetan dago argitaratuta:
Berdintasunerako IV. Udal Plana (2014-2017) Udalaren webgunean dago
argitaratuta www.bilbao.eus>Udala >Udal sailak >Berdintasuna, Lankidetza,
Bizikidetza eta Jaiak).
Udaleko edo tokiko Ordenantzak Udalaren webgunean daude argitaratuta
www.bilbao.eus>Udala >Ordenantza).
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila
Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos
17
26. gaia (Erkidegoko polizia. Kontzeptua. Bilakaera historikoa) eta 27. gaia
(Auzoko polizia. Helburuak. Funtzioak) Udalaren webgunean daude argitaratuta
(www.bilbao.eus>Udala >Udal sailak >Herritarren Segurtasuna >Argitalpenak).
Era berean, Lehen Ariketaren barruko B proba (Bilboko Uriari buruzko
ezagutza) prestatzeko orduan, Udalaren webguneko kale-zerrendaren planoa
(www.bilbao.eus/Bilbao/Ezagutu Bilbao/Planoak/Kale-zerrenda/Planoa) hartuko
da oinarritzat, bide publikoen izenei dagokienez.