Cuadernos 37 15/12/04 14:22 Página 5
Egilea:
ROLDAN JIMENO ARANGUREN
1
Jhaurtzaroa; hain zuzen ere, zenbait urte be-
randuago, 1936ko gudan, Donostia hartzen
parte hartu zuten berrogei errekete horiek
zoritxarrez ospetsu egin zuten giro karlista
hartan. Bere garaiaren eta lekuaren seme
izan zen, eta giro erlijioso eta patriotiko
sakonak markatu zuen bere haurtzaro eta
gaztaroa. Zacarías Jimeno Cilvetiren eta
Cornelia Jurío Oficialdeguiren seme zen, lau
anai-arreben artean zaharrena; anai-arrebak
zituen Jesús, María Soledad eta Tomás. Jesús
Nafarroako euskalnortasunaren ikertzailea
osé María Jimeno Jurío 2002ko urriaren
3an hil zen. Une horretan, Foru Gober-
nua nabarrismoa ofizialki inposatzen ari
zen, euskal identitatearen edozein zei-
nuren aurkako —eta batez ere bere
hizkuntzaren eta bere kulturaren edo-
zein adierazpideren aurkako— eraso
politikaren bidez. Giro horretan, herri-
tarrek bere herriaren euskal sustraiak
ikertu, bizi eta maite izan zituen gizon
maitagarriari emandako benetako esker
onak bildu zuen haren heriotza.
Artaxoan jaio zen 1927ko maiatzaren
13an, eta giro karlistan eman zuen
José María Jimeno Jurío (1927-2002)
1984ko urtarrilean hil zen. Guda zibila hasi
berria zelarik, Jesusen Bihotzaren misiolariek
Artaxoan sortu berri zuten eskolan hasi zen.
Kongregazio horrek bazuen beste eskola bat
Lluch-en, Mallorcan, eta, hamabi urte zi-
tuenean, bertara joan zen ikasketekin jarrai-
tzeko.
Gerraostean magisteritza ikasten hasi zen,
eta 1946an lortu zuen Lehen Hezkuntzako
Maisu titulua, 19 urte zituelarik. Noaingo
(Elortzibar) (1947) eta Lergako (Oibar)
(1947-1949) eskoletan aritu zen lanean,
1947 urtean eta 1947 eta 1949 urte bitar-
te, hurrenez hurren.Azken horretan, parro-
kiako organista ere izan zen eta eskolako
eraikinean egin zituen horma-irudietan age-
rian utzi zuen artearekiko joera. Bere bizi-
tasuna eta umore sanoa zirela eta,Artaxoa-
ko lagunek Jaimito ezizena jarri zioten, eta
bere jaioterrian horrela deitu izan zuten hil
arte.
Lehen Hezkuntzako irakasle lana zerbitzu mi-
litarra egiten hasi zenean utzi behar izan zuen,
baina zerbitzu hori egitearekin batera Lehen
Hezkuntzako Magisteritza Nazionalean sartze-
ko oposizioak prestatu zituen maisu gazteak.
Gerraosteko giro nazional-katolizistak eragin
erabakigarria izan zuen biografia honen prota-
gonistaren bizitzan. Lizentzia militarra lortu
eta berehala, Iruñeko seminarioan sartu zen
(1950), eta bertan osatu zuen prestakuntza
humanistikoa. 1956an apaiz ordenatu ondo-
ren, parrokia hauetan egin zuen lan pastorala:
Zangoza, Altsasu —bertan erlijio irakasle eta
Lan Institutuan ikasketa buru izan zen—,
Uxue, Bearin eta Asiain eta Arteta (azken bi
horietan batera). Historiarekiko zuen grina eta
ikertzeko bokazioa agerian utzi zituen argitara
eman zituen lehenengo testuetan. Jose Miguel
Barandiaranen eskutik —harreman estua izan
zuen berarekin—, etnografia deskubritu zuen.
Dohain berezia zuen diziplina hori garatzeko,
2Tomás, Jesús, María Soledad eta José María Jimeno Jurío
anai-arrebak (1942. urtea inguru)
eta horrek eraman zuen aurrerantzean Nafa-
rroa osoan, landa-azterketa sakona eginez.
Hirurogeita hamarreko hamarkadan trantsi-
zio pertsonal eta intelektual handia izan zen
José María Jimeno Juríoren bizitzan. 1970ean
sekularizatu eta hurrengo urtearen amaieran
Elena Aranguren Lumbreras ezagutu zuen;
1972ko abuztuan harekin ezkondu eta seme
bakarra izan zuten, 1973ko ekainean. 1970etik
aurrera Iruñeko Aurrezki Kutxaren menpe
zegoen San Pedro auzoko liburutegiko zu-
zendari lanetan aritu zen; entitate hori, Iru-
ñeko kutxa, lagun min zuen Miguel Javier
Urmenetak zuzentzen zuen. Lan horretan,
Euskal Herriaren Historiari buruzko fondo
berezia sortu zuen, gaur egun José María Ji-
meno Jurío izeneko gela berrian gordetzen
dena. Gure egilearen produkzio zientifikoa
bereziki emankorra izan zen historiaren,
etnografiaren eta folklorearen alorretan hi-
rurogeita hamarreko hamarkadaren amaie-
ran eta laurogeiko hamarkadaren hasieran,
orduan eman baitzituen argitara bere lan kla-
sikoetako batzuk.
1983an San Pedroko liburutegia utzi eta
ikerketa hartu zuen eginkizun nagusitzat. Urte
horretan Eusko Ikaskuntzako Nafarroako
presidenteorde kargua hartu zuen, nahiz eta
aldez aurretik ere kargu hori bete izan zuen,
Manuel Lekuonak proposatuta. Garai hartan
3Noainen irakasle, bere ikasleekin (1947)
jarri zuen martxan Euskaltzaindiak bultzaturi-
ko Onomasticon Vasconiae proiektua, Iruñerri-
ko toponimia bilduz. Lan hori bikain amaitze-
ko, honako proiektu handia zuzendu zuen:
Nafarroako toponimia gutia biltzea; laurogeita
hamarreko hamarkadan linguista eta historia-
lari talde handi batek egin eta Nafarroako
Gobernuak babestutako lana izan zen.
Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdial-
detik aurrera, euskararen historia ikertzeko
lanetan aritu zen; aldizkari espezializatuetan
artikulu ugari eta zenbait monografia egin zi-
tuen, dagoeneko gure hizkuntzaren ikasketa
historikoa egiteko klasikoak bilakatu direnak.
Bere bizitzako azkeneko urtea bihotz-hodie-
tako endekapenezko gaixotasun batek jota
igaro zuen, bere senide eta lagun minenak
ondoan zituela, une gogor horietan babestuz
eta zientzia eta kultur ekitaldietara lagunduz,
Iruñean eta Euskal Herriko hainbat lekutan,
horretarako ere indarrak galdu zituen arte.
4
Elena Aranguren emaztearekin, Nafarroako Bardeetara egindako txango batean (1998)
Chillidaren obrari argazkiak egiten Chillida-Lekura egindakotxango batean (2002)
Artaxoako euskara eta euskal kulturarenaurkikuntza
José María Jimeno Juríok euskarari zion mai-
tasuna gerraostearen hasieran piztu zen.
1932 eta 1947 urte bitartean, izeba propio
erlijioso bat, sor Fortunata Jurío, Zañartuko
Karitateko Alaben (Oñati, Gipuzkoa) komen-
tu eta ikastetxean nagusia izan zen. Bertan
barneko egon zen bi urtez Soledad arreba,
eta behin baino gehiagotan joan zen José
María adoleszentea bisitan; han ikasi zituen
lehenengo hitzak euskaraz.
Euskararekiko eta euskal kulturarekiko zale-
tasuna Jose Miguel Barandiaranen eskutik jaso
zuen. Ataungo jakintsuak Aitzbitarte IV koba-
zuloan egindako indusketak zuzendu zituen
1961ean, Errenterian (Gipuzkoa); lan horie-
tan Jesus Altunak, Juan Maria Apellanizek eta
Ignacio Barandiaranek ere hartu zuten par-
te, besteren artean. Bertan, Barandiaranen
jakituriarekin liluraturik geratu zen eta bera-
rengandik jaso zuen inkesta etnografikoa egi-
teko metodologia.
Baina euskararekiko benetako sentimendu
identitarioa bere jaioterriko toponimiaren
eta etnografiaren ikerketatik sortu zitzaion.
1968an Artaxoako Erdi Aroko dokumenta-
zio bilduma eman zuen argitara, eta bertan
herriko hainbat toponimo erregistratu zi-
tuen, gehienak ere euskarazkoak. Ikerketa
horrek eta ondorengo garaietan egindako
beste datu batzuk oinarri hartuta, 1969an
«El Euskera en la Toponimia de Artajona»
artikulua argitaratu zuen.
Barandiaranekin izandako harremanaren on-
dorioz, eta Etniker Nafarroa taldeen sorreran
partaide izanik (1968), bere maisua izan ze-
naren inkesta Artaxoan aplikatzen hasi zen,
ikerketan izandako jardunbidean etengabe
5Artaxoako euskal toponimiaren
inguruko lana (1969)
1960. hamarkadan Artaxoaren Historiako materiala biltzenhasi zen. Bibliografia eta artxibategietatik jasotako
informazioa mekanografiatu eta karpetetan sailkatzen zuen
errepikatu zena markatuz: herri xehearekiko
interes berezia, alegia. Bere lana ez zuen jaio-
terrian mugatu. 1973 eta 1975 urteak zenbait
inkesta etnografiko egiten eman zituen, Nafa-
rroako zenbait herritan, eta horren ondorioz
utzi zituen 200 kasete inguru eta fitxa eta do-
kumentu anitz idazmakinaturik. Lan horien
emaitzaren parte bat Hoja del Sábado izeneko
berripaperean, Iruñeko Aurrezki Kutxak ar-
gitaratutakoan, eman zuen. Bertan, istorio txiki
anitz bildu zituen, eta aldaketa sozio-kultura-
len ondorioz desagertzeko zorian ziren ohitu-
ra bitxi eta errito anitzen deskripzioa eman
zuen, arretaz egindako landa-azterketan jaso-
tako eta maitasunez eta zorroztasun metodo-
logikoaz landutako lanaren ondorio. Kolabora-
zio horiek Al airico de la tierra.Tipos de la tierra
Pamielak 1997an egindako liburuan bildu zi-
tuzten. Gainera, aipatutako fitxa horiek Nafa-
rroako etnografiari eta folkloreari buruzko
hainbat lan osatzeko datu amaiezinen harrobi
izan ziren; lan horien artean Nafarroako Go-
bernuak argitaraturiko Panorama bildumako bi
ale nabarmenduko ditugu, neguko eta udabe-
rriko jai egutegiari dagozkienak (1988 y 1990).
Baina Jimeno Juríoren soinu-material eta me-
kanografiatua ez zen, ez, agortu berak eman-
dako argitalpenekin. Idatzitako fitxek eta do-
kumentuek argitara eman ez diren datu anitz
gordetzen dituzte, eta grabatutako kaseteek
fitxetan transkribatu gabeko informazio zaba-
la dute. Material horrek guztiak datu harrobi
amaiezina osatzen du Nafarroako etnografia
eta folklorea ikertzeko interesa duten iker-
tzaileentzat; une honetan, Eusko Ikaskuntza
hori guztia digitalizatzen ari da. Horren on-
dorio izango da idatzizko eta soinu datu ba-
sea, ikertzaileen zerbitzura jarriko dena Eus-
ko Ikaskuntzako web orrian.
61970. hamarkadaren lehen erdialdeanegindako inkesta etnografikoak milakafitxatan transkribatu zituen. Egun materialhori Eusko Ikaskuntzan digitalizatzen ari da
Trantsizio politikoa José María Jimeno Juríok
trantsizio pertsonal garrantzitsua (sekulari-
zazioa, ezkontza, aita izatea) igaro ondoren
heldu zen. Alderdi intelektualari dagokionez,
hirurogeita hamarreko hamarkadaren le-
henengo urteetan gure egilea zorroztasun
zientifikotik abiatuz gai polemikoak aztertu
zituen historialaria izan zen; ondoren, heda-
pen handiko obretan ematen zituen publiko
zabalarentzat argitara; obra horietako batzuk
Historia de Pamplona —non San Fermin ez
zela existitu argi uzten baitzuen— eta Orrea-
gako gudua —non Karlomagnoren armada-
ren atzealdearen kontrako gudua non izan
zen zehazten lagundu baitzuen— izan ziren.
Lan intelektual zabalari esker ospea hartuta
eta San Pedroko liburutegiko zuzendari lane-
tan ari zela, unibertsitateko ikasgeletara itzu-
li nahi izan zuen, Nafarroako Unibertsitatean
Historia karrera ikasteko. Bere ideologia po-
litikoa eta Opus Deiren ortodoxia elkarren
kontrakoak ziren eta, horrela, 1975eko abuz-
tuan unibertsitatean sartzeko betoa jarri
zioten, honakoa argudiatuz: historialari profi-
la ez zuela eta, beraz, ezin izango zuela ka-
rrerako ikasle ona izan. Eskandalu hori zela-
-eta orduan foru kontseilaria zen Javier Yaben
Bengoecheak kexa egin zuen Diputazioan,
eta horrek Jimeno Jurío autore madarikatua
bilakatu zuen Nafarroako eskuin akademikoa-
rentzat.
Franco hil eta diktadura amaitu ondoren,
Jimeno Jurío berehala nabarmendu zen
proiektu intelektual euskaltzale eta ezker-
tzaleetan militatzeagatik. Horren adibide dira
1976an argitara eman zituen bi artikulu txiki
baina oso esanguratsuak. Lehendabizikoa,
7
Iruñeko San Pedroko liburutegian zuzendarizenean, Euskal Herriko historiaren ingurukoatal bat eratu zuen. Argazkia 1973. urtearen
ingurukoa da. 2002tik, fondo hori SanPedroko liburutegi berrian Jimeno Juríoren
izena daraman gela batean dago
Trantsizio garaikoeuskaltzaletasuna
«Folklore de primavera en la Ribera vasca»
izenekoa,Tuterako Nafarroako Aurrezki Ku-
txako Kultur Aretoan emandako hitzaldiaren
ondorio izan zen; bigarrena, «¿Navarra es
vasca?» izenburua zuena, La Verdad Iruñeko
eta Tuterako elizbarrutiaren Orri parrokia-
lean argitaratu zuen.
1977 urtea bizia izan zen pertsonal eta inte-
lektualki. Manuel Irujo Olloren laguna zen,
erbesteratzearen azkeneko etapan bisitan
joan zitzaion, eta azkenean, Errepublikaren
ministro ohia Nafarroara itzuli zenean,
1977an, Jimeno Juríok laguntza eman zion.
Urte hartan Punto y Hora de Euskalerria al-
dizkarian ohiko kolaborazioak egiten hasi
zen; lan horietan nabarmendu ziren Orrea-
gako guduan gertatutakoen azterketa berria
eta, oso bereziki, 1917 eta 1919 urte artean
izandako aldarrikapen autonomikoak eta
II. Errepublikaren estatutu-prozesua.Aldizka-
ri horrek gainera Navarra jamás dijo No al Es-
tatuto Vasco izeneko monografia argitaratu
zuen, gerra zibilaren aurrean Nafarroan izan
zen identitate sentimendua ulertzeko fun-
tsezko obra. Gerra ere izan zuen idazteko
gai; guda zibilean fusilatutakoei buruzko zen-
bait artikulu idatzi zituen, eta gai hori apur-
ka-apurka elikatu zuen artxiboan egindako
lanari eta landa-azterketa handiari esker. Bai-
na Triple A deitutakoak Punto y Horak Iru-
ñean zuen egoitzan jarritako bonbak lan hori
bertan behera utzi zuen. Handik denbora
8
Iruñeko San Pedroko liburutegianelkarrizketa bati erantzuten. Argazkia 1974. urtearen ingurukoa da
Navarra jamás dijo No al Estatuto Vasco
liburuaren azala (1977)
gutxira, organizazio horretako anonimo ba-
tek hilko zutela mehatxu egin zion Jimeno
Juríori; horregatik, ikerketa ildo hori alde ba-
tera uztea erabaki zuen. Argitaratu gabe
utzitako materialak Navarra 1936. De la es-
peranza al terror (Altafaylla, 1986) izeneko
lana osatzeko baliagarri izan ziren; Jimeno Ju-
río izan zen obra horretan aholkulari.
Trantsizioko urteak emankorrak izan ziren
beste ikerketa alor sinbolikoki garrantzi-
tsuan: folklorean. Desagertutako festa eta
dantza herrikoien inguruan egin zituen
ikerketak —Nafarroako Erriberakoak batez
ere— baliagarri izan ziren galdutako horiek
berrindartzeko, frankismo garaian isildutako
identitateak berrosatzea beharrezkoa zen
garai hartan.
Aurretik esan bezalaxe, Jimeno Juríori Arta-
xoako euskal toponimia aztertuz sortu zi-
tzaion euskararekiko grina. Toponomastika-
rekiko interesa ez zuen 1981 urtea arte
berriro hartu, eta orduan, artxiboetan egin-
dako ikerketaren eta landa-azterketaren on-
dorioz Asiain, Lizasoain eta Oltzako toponi-
mia argitaratu zuen; aski ongi ezagutzen
zituen eremu horiek, bertan eman baitzituen
apaizgoaren azkeneko urteak.
Handik gutxira, Euskaltzaindiak Onomasticon
Vasconiae izeneko proiektu handia jarri zuen
martxan; bertan, lehenengo lanak Jimeno Ju-
ríok Iruñerriko toponimiei buruz egindako
monografiak izan ziren. Prozedura aitzindaria
erabili zuen: dokumentu iturriak hustu zi-
tuen, Erdi Arotik gaur egun arte, leku bakoi-
9Euskaltzaindiaren Onomasticon
Vasconiae sailari hasiera eman zionToponimia de la Cuenca de Pamplona.Cendea de Cizur liburuaren azala (1986)
Euskaltzaindiaren Onomastika saileko bilera Durangoko udaletxean, Patxi Salaberri,Andres Iñigo eta Patxi Iñigorekin (1987-12-7)
Nafarroako toponimiarenikertzaile
10Jimeno Juríok Tiebasen zeukan etxean herri honetako toponimia berak margoturiko mapa batean ipini zuen
tzeko biztanleei egindako elkarrizketa per-
tsonalekin osatuz. Emaitzak sei liburukitan
argitaratu zituzten (Honako zendeak: Zizur
1986; Galar, 1987; Oltza, 1989; Itza, 1990;An-
tsoain, 1992; Iruñea, 1994; azken hori Patxi
Salaberri Zaratiegirekin batera egin zuen).
Bilduma horretatik kanpo, liburuki bana eman
zituen Tafallako eta Burlatako toponimiarekin.
Lehenengoa, Eusko Ikaskuntzak ematen duen
Angel de Apraiz Bekaren laguntzaz egin zuen
(1989), eta bereziki interesgarria da zeren
Nafarroan mintzatu izan diren hizkuntza eta
dialektoen muga geografiko, diakroniko eta
soziologikoak ezartzen laguntzen baitu. Burla-
tako liburuan —Udalak eskatuta egin zuen
(1991)— toponimia handia eta txikia, odoni-
mia eta oikonimia aztertu zituen. Aldi be-
rean, hala Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian
nola Fontes Linguae Vasconum-en Nafarroako
beste ikerketa toponomastiko batzuk argitara
eman izan zituen, bai teoria metodologiko eta
kontzeptualari zegozkienak bai ikerketa histo-
rikoei zegozkienak ere.
Gure egileak egindako material historikoen
ekarpena oinarri izan zen Nafarroako Herri
Izendegia. Nomenclator euskérico de población
de Navarra osatzeko (1990); orain, Nafarroa-
ko herrien izenak normalizatzeko gida bikai-
na da, Nafarroako Gobernuak gaur egun oi-
narri duena.
Alor horretan egindako lanaren amaiera ede-rra Nafarroa, toponimia eta mapagintza izenekomakro-proiektua izan zen, proiektu aitzindaria
nazioartean ere. Horren aurretik, izenburuhori bera zuen argitalpen bat eman zuten, lanaegiteko jarraitu beharreko metodologia azal-duz. Kartografía, toponimia ofizialaren euska-rria alegia, Trabajos Catastrales SAren lanaizan zen. Jimeno Juríoren zuzendaritzapean, di-ziplina anitzeko filologo eta historialari taldebatek —hizkuntzaren ikuspuntutik Mikel Be-laskok koordinatutakoak— Nafarroako topo-nimia txiki osoa jaso zuen eta 60 liburukitanargitara eman. Ikerketa tokian tokiko mono-grafietan eman dute, 1:5.000 mapekin lagundu-rik; horietan, herri bakoitzeko toponimia txikiabiltzen da, toponimoaren bilakaera historikoa(lekukotza dokumentalak) eta gaur egungoahoskera bereziki azpimarratuz. Proiektuarenhelburuetako bat euskarazko toponimoennormalizazioa izan zen, prozesu desitxuratzai-le gogorra jasan izan baitute, batez ere erdial-deko Nafarroan. Obra hori lan tresna handiada ikerketa eremua Nafarroako lurraldea du-ten historialari, hizkuntzalari, antropologo, geo-grafo, biologo, edafologo eta beste diziplinaanitzetako ikertzaileentzat.
Azkeneko liburua, Patxi Salaberri Zaratiegi-rekin batera egindakoa, Artaxoako toponi-miara eta euskarara egin zuen lehenengohurbilpen horren berrikusketa izan zen, hainzuzen ere (1999). Liburuko eskaintza adie-razgarriak honela esaten zuen: «Artaxoari,bere nekazal aberastasunaz eta bere altxorarkeologiko eta artistikoaz gain, kultur uniber-tsalari bere euskara bereziaren erlikia emandion horri».
11
Beraz, ikerketa toponomastikoarekin Jimeno
Juriok euskara galduta zuen Nafarroaren
euskalduntasuna jarri zuen agerian, eta hiz-
kuntzaren atzerakadaren ikerketa histori-
koarekin prozesu horren ezagutza osatu zuen.
Zegoen historiografiatik abiatuz, eta Iruñeko
Elizbarrutiko Artxiboko eta Nafarroako Ar-
txibo orokorreko zenbait prozesu aztertuz,
Nafarroako erdialdeko herri eta eskualdee-
tako bertakoen pixkanakako hizkuntz atze-
rakadari buruzko artikulu anitz argitaratu zi-
tuen. Herri eta eskualde horietako batzuk
izan ziren Urraulgoitia, Agoitz, Galipentzu,
Oibar, Zaraitzu, Almiradioa, Eguesibar, Ezki-
rotz, Zirauki eta Allin ibarra. Iruñeko hirian
euskarak izan zuen atzerakadari buruz egin
zituen ikerketak bereziki garrantzitsuak izan
ziren; horrela, gure egilea Historia de Pamplo-
na izeneko lana berrargitaratzera animatu
zen, edukiak gaurkotuz eta hirian hizkuntzek
izan duten bilakaera historikoari buruzko
atalak gehituz (1995).
121995. urtetik Euskal Fundazioarentzat lan egin zuen Nafarroako euskararen
historia ikertzen. Argazkian Joseba Intxausti, Helene Handialian, Elena Aranguren eta Juan Zelaiarekin
Jimeno Jurío bere etxean, Mikel Belaskorekin, Nafarroa Toponimia eta Mapagintza bildumaren materiala
orrazten (1996. urtea inguru)
1982ko maiatzaren 22an, Jimeno Juríok Korrika abiarazi zuenIruñeko Foruen plazan sorbaldan lehenengo zenbakia zeramala.
Alboan bere semeak jarraitzen zion
Euskararen historianmurgilduz
Euskal literaturaren ezagutzari ere egin izan
zion ekarpena, XVI. mendeko bi idazleri bu-
ruz egindako ikerketekin: Juan de Beriain eta
Juan de Amendux. Lehenengoa, apaizen eta eus-
karazko dotrinaren eginkizuna ezagutzeko
ezinbestekoa; eta bigarrena ere ezinbestekoa
euskal hizkuntzak Nafarroako Erriberan izan-
dako presentzia ikusteko.
Lan multzo horretan oinarriturik, José María
Jimeno Jurío Nafarroako Historian euskara-
ren bilakaera azalduko zuen sintesi lana egi-
ten animatu zen (Txalaparta, 1997); lan hori
klasiko bilakatu zen argitara eman zutenetik
bertatik. Hurrengo urteetan, ikerketa ildo
horretan jarraitu zuen, XVIII. mendean Bor-
boidarrek bultzaturiko politikak gure hizkun-
tzari ekarri zion atzerakadan bereziki arreta
jarriz; horren ondorioz, Navarra, Gipuzkoa y
el Euskera. Siglo XVIII liburua argitaratu zuen
(Pamiela, 1999). 1995 eta 2001 urte bitar-
tean garatutako ikerketa lerro horrek Kultu-
raren aldeko Euskal Fundazioaren mezenasgoa
izan zuen.
13
Historia de Pamplona y de sus lenguasliburuaren azala (1995)
Navarra. Historia del Euskeraliburuaren azala (1998)
Navarra, Gipuzkoa y el Euskera. Siglo XVIII liburuaren azala (1998)
Jimeno Juríoren heriotzaren ondoko egunean Oroz marrazkilariak Diario de Navarran bineta hau argitaratu zuen (2002-10-4)
José María Jimeno Juríok laurogeiko hamar-
kadaren hasieran ikasi zuen euskara Arturo
Kanpion euskaltegiko ikasgeletan, Iñaki Za-
baleta Urkiola irakaslearekin. Eta berriro ere
ekin zion ikasteari bere bizitzako azkeneko
epean, Jorge Cortés Izal eta Pablo Antoñana
Chascorekin batera Asisko Urmenetak ema-
ten zizkien klase partikularretan. Talde bitxi
horrek eguberrietako ETBko programa ba-
tean kantatzea ere onartu zuen, Donostiako
Kursaalen grabaturikoan (2000).
1980 eta 1981 urte bitartean, Eusko Ikaskun-
tzako Nafarroako lehenengo lehendakarior-
dea izan zen, eta horrela hasi ziren elkarte
horren jarduerak Nafarroan. Parentesi labur
bat egin ondoren, berriz ere hartu zuen kar-
gua 1983an, eta hurrengo urtean Nafarroako
Foru Diputazioa Eusko Ikaskuntzan modu
efektiboan berriz sartzea lortu zuen.
14Eusko Ikaskuntzaren Zuzendaritza batzordearen bilera Ataunen. Zutik: Armando Llanos, Ander Manterola,
José María Jimeno Jurío, Juan Garmendia, José Ángel Ormazabal. Eserita: Gurutzi Arregi, Joxe Migel de Barandiaran, Juan José Etxeberria eta Edorta Kortadi (1983-12-29)
Euskara eta euskalkulturaren aldekokonpromisoa
Euskararekiko konpromisoak euskal hizkun-
tzaren eta kulturaren aldeko jarduera anitze-
tan parte hartzera eraman zuen gure egilea.
1982ko maiatzaren 22an, Iruñetik abiarazi
zen Korrika 2ko lehenengo zenbakia eraman
zuen. Korrikaren beste edizio batzuetan ere
egon zen Artaxoako korrikalaria; eta hizlari
lana ere egin izan zuen 1994ko AEK Egunean.
Nafarroa Oinezari loturiko beste jarduera ba-
tzuk ere izan zuten Artaxoako historialaria-
ren laguntza aktiboa, hala hitzaldietan parte
hartuz, nola argitaratzeko testuak emanez
edo ibilbideen inaugurazioetan parte hartuz.
1988an Euskalerria Irratia martxan jartzen la-
gundu zuen. Nafarroako Gobernuak emisora
banaketetan kanpo utzi duen bakoitzean, Ji-
meno Juríoren hotsa irrati euskaldunaren
alde atera zen beti (1990, 1998). ETB jaso-
tzea erregulatzeko eskariak ere izan zuen
bere laguntza (1993).
1991n, Iruñerriko alkateek euskararen alde
bultzaturiko kanpainari amaiera ematen zion
bizikleta martxa antolatu zen. Gelditzen ez
zen euripean, adin guztietako txirrindulariak
iritsi ziren Gazteluko Plazara; bertan, gure
historialariak euskararen garapena bultzatzea-
ren aldeko manifestua irakurri zuen.
1993an, ez zuen inongo zalantzarik izan Na-
farroako Gobernuak haurrak euskaraz ma-
trikulatzearen aldeko kanpainan parte har-
tzeko; kanpaina horren foiletoan honakoa
15Eusko Ikaskuntzaren egoitzaren inaugurazioa. Donostiako Miramar jauregian Estornés-Zubizarreta
senar-emaztearekin (1994-6-30)
baieztatu zuen: «haur eta gazteei hizkuntza
ikas dezaten gomendatzen diet. Gure arba-
soen oinordetza da, gure jakituria kultural
autoktonoa handitzen du eta gure historia,
hizkuntza eta kultura hobeki ezagutzeko
aukera ematen du». Nafarroako Gobernuak
antolaturiko «Euskara, iraganaren geroa»
izeneko erakusketan ere parte hartu zuen,
«Es nuestra lengua» izena zuen testuarekin.
1995ean Iruñeko Biurdana Bigarren Hezkun-
tzako institutuko D ereduaren alde agertu
zen. Euskara bultzatzeko Nafarroako Go-
bernuaren politikak Nafarroako Euskararen
Kontseilua izenekoaren sorrera izan zuen adie-
razlerik nagusia; PSN, EA eta IUren arteko hi-
ruko gobernuak eratu zuen 1996an eta Jimeno
Jurío izan zen hamabost batzordekideeta-
ko bat.
Hiruko gobernua erori eta UPN sartu ze-
nean, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza
politikan erabateko aldaketa izan zen. Ordu-
tik aurrera, politika horren aurka gero eta
mobilizazio gehiago izan zen, eta Jimeno Jurí-
ok ekimen askotan hartu zuen parte. Horre-
la, 1998an, Kontseiluak antolaturiko Bai eus-
karari ekimenari laguntza eman zion.
Azkeneko urteetan saminez bizi izan zuen
Nafarroako Gobernuaren euskararen aurka-
ko erasoaldia. Horren ondorio izan ziren
Diario de Noticias egunkarian 2001eko urta-
rrilaren amaiera eta otsaila hasiera bitartean
egindako hiru kolaborazioak: «Euskera, ¿pala-
bra inventada modernamente?»; «Lo vasco
en José María Iribarren»; «Batua, ¿vascuence
de alambique?». Hilabete horretan bertan
Nafarroako Ikastolen Elkarteak, Sortzen gu-
rasoen elkarteak eta Euskara Kultur Elkar-
goak euskaraz matrikulatzeko egindako kan-
painari laguntza eman zion; lagundu zuen,
baita ere, Nafarroako eremu euskalduneko
alkateek Euskara guztion eskubidea lemapean
egindako martxa.
16
Iruñeko Los del Bronce peñakoekOhorezko Bazkide izendatu zuten 1997. urtean. Bertan ekitaldi anitzetan partehartu zuen. Argazkian Pablo Antoñana etaElvira Sáinz adiskideak alboan ditu (2000)
Euskalgintzaren esker onaEuskal Dantzarien Biltzarra aitzindari izan zen
Jimenok dantzaren alorrean egindako lana
aitortzen, eta Ohorezko Presidente izendatu
zuen. Euskaltzaindiak ekarpen eta lan topo-
nomastikoak baloratu zituen batez ere, eta
Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen (1991ko
apirilaren 26an). Eta herri xeheak, Jimenoren
ikerketa lan itzela eta Nafarroa osoan egin-
dako kultur ekitaldiak eta hitzaldiak aitortuz,
omenaldi eta sari popular anitz eskaini diz-
kio: Olentzero saria,Tafallan, euskal kultura eta
hizkuntza babesteagatik eta egindako lan eta
ekarpenagatik (1991);Tafallako Orden del Cuto
Divino izeneko Ohorezko Kidea (1992), he-
rriaren izena hedatzen egindako laguntzaga-
tik. Altsasuk, festa berreskuratzen egindako
ekarpenagatik, herriko Intxaurrondo zaharra-
ren zati bat eman zion sinbolikoki, 1993ko
inauterietan.
Aitorpen horien guztien elkartzea izan zen,
ezbairik gabe, 1995ean zenbait elkartek egin
zioten omenaldia; elkarte horietako batzuk
izan ziren AEK, IKA, Gerónimo de Uztariz, IPES,
Iparla, Axular, CE Merindad de Tudela, CE Tierra
Estella, Beterri, Altaffaylla, Muga, Iruñeko Gaite-
roak, Ortzadar, Duguna, Eusko Ikaskuntza, Iru-
ñeko Udala, Tafallako Udala, Artaxoako Udala,
17
1995eko azaroaren 25ean hainbat erakundek omenaldi herritarra egin zioten. Bide orotako laguna izeneko ekitaldi horretan hirurehun pertsonaz goiti bildu ziren. Argazkian bere emaztearekin
Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentua,
Euskalerria Irratia. Ekitaldiak («Bide orotako
laguna»), bide orotan egindako lan handia
aitortzeko egindakoak, hirurehun pertsona
baino gehiago bildu zituen Iruñeko Jus la
Rotxa gizarte etxean. Hurrengo urtean,Ames-
koako Arantzaduia kolektiboak Luciano La-
puente saria eman zion (1996); eta Iruñeko
Los del Bronce peñak Ohorezko Bazkide du
1997 urtetik.
Omenaldi herritar horiekin amaitzeko, bi
sari garrantzitsu jaso zituen 1998an: Bizi oso-
ko ibilbideari saria, Sabino Arana Fundazioak
emandakoa, euskal historiografiari egindako
ekarpen handiagatik eta Nafarroan ekimen kul-
tural emankorrak bultzatzen egindako lanaga-
tik. Eta Eusko Ikaskuntzak ematen duen Ma-
nuel Lekuona saria, Batzorde Iraunkorreko
kide guztiek aho batez onartuta emandakoa
eta gure egileari buruzko lehendabiziko bio-
grafia bultzatu zuena.
Ordutik aurrera, honako kolektibo eta insti-
tuzioen omenaldi eta sariak jaso zituen:Tute-
rako Merinaldeko Ikasketa Zentroa, Cortes-
ko Makil-dantza, Durangoko liburu eta disko
azoka (1999); El Cerco Artaxoako Lagunen
Kultur Elkartea, Nafarroako Almadiazainen
Kultur Elkartea (2000); Ikastolen Elkartea
Ibilaldia 01-en, Irujo Etxea Fundazioa (Don
Manuel de Irujo Lehenengo Saria), Nafarroa-
181998ko maiatzaren 16an Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen
ko Liburutegien Sarea-Iruñeko Udala (José
María Jimeno Jurío aretoa San Pedroko libu-
rutegi berrian) (2001); Iruñeko Liburu Azoka
(gure egileari eskainitakoa),Artaxoako Udala
(omenaldia eta herriko kale bat eskaintzea)
(2002).
Urriaren 4an, ostiralarekin, Diario de Noticiasegunkariak eta Pamiela argitaletxeak antola-
turiko omenaldia prest zegoen, Al airico de latierra liburuaren berrargitalpenaren kariaz.Baina aurreko egunean Jimeno Jurío hil zen,eta horrek astebete atzeratu zuen ekitaldia,gaur egun arte egin izan diren omenaldi an-danari hasiera emanez: Nafarroa Oinez Tute-ran, Mendillorriko Ezpondapea elkartea, Na-far Ateneoa, Irujo Etxea Fundazioa, EtnikerTaldeak, Euskal Irakasleen Elkartea (EIRE),
19
Jimeno Juríoren heriotzaren ondoko egunean J.J. Aós marrazkilariak Diario de Noticiasen argitaratutako bineta (2002-10-4)
Jimeno Juríoren heriotzaren ondoko egunean Tasio marrazkilariak Garan argitaratutako bineta (2002-10-4)
Artaxoako Olentzero komisioa, eta Gares-ko, Lizarrako eta Uxueko Udalak. Tafallakozenbait elkartek eta Erronkariko UskararenEgunaren antolatzaileek ere omenaldi banaegin zioten. Udako Euskal Unibertsitateakere 2004ko martxoaren 5 eta 6an Iruñeanegin zituzten Historiagile euskaldunen III.Topa-ketak berari eskaini zizkion.
Eta herri omenaldien aurrean, UPNko go-
bernatzaileen isiltasuna dugu. Urriaren 24an
Batzarreko zinegotzi Tere Gonzalezek San
Saturnino egunean, azaroaren 29an, historia-
lariari omenaldia egitea eskatu zuen, baita hi-
riko kale edo plazaren bat eskaintzea ere.
Eskari horrekin bat egin zuen Alderdi Sozia-
listak, azaroaren 5ean, eta UPNri egindako
kritiken aurrean,Yolanda Barcina alkateak hi-
riko kale berrietako bat Jimenoren izenare-
kin bataiatzeko tramiteak hasi zirela iragarri
zuen azaroaren 7an. Gaur egun, ekimen hori
eten du udal gobernu taldeak. Bestalde, zen-
bait kultur elkartek José María Jimeno Jurío
proposatu zuen 2004ko Vianako Printzea sa-
ria jasotzeko, baina Kultur Kontseilaritzak de
facto zapuztu zuen ekimena, aurrerantzean
hil ostean saria jasotzea debekatu baitzuen.
Baina omenaldi guztien artean eragin eta
iraunkortasun handiena izanen duena Euska-
ra Kultur Elkargoak eta Pamielak bultzaturi-
ko proiektua da: José María Jimeno Juríoren
obra osorik argitara ematea. 55 liburuki argi-
tara emateak argi eta garbi erakutsiko du
euskaltzale horren handitasun intelektuala.
Herriak maite zuen, Nafarroan nagusi den
eskuinak bazter utzi zuen eta bide garrantzi-
tsua zabaldu zuen euskal toponimiari eta
euskararen historiari egindako ekarpenekin
lingua navarrorum galduta zegoen eta gaur
egun berreskuratzen ari den leku horietan
berriz ere hizkuntza ezagut dadin.
20
Jimeno Juríoren heriotzaren ondoko egunean Martintxomarrazkilariak Euskaldunon Egunkarian argitaratutako bineta(2002-10-4)
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka hau egiteko, jasotako laguntzagatik, eskerrak eman nahi
dizkie:
• Elena Aranguren Lumbrerasi
• Ainhoa Nieva Zardoyari
• J.L. Larrioni eta E. Pimoulierri (azaleko eta lehenengo orriko argazkia)
• Luis Azanzari (17. orriko argazkia)
Zuzendaritza: Mikel Atxaga
Argitaraldia: 1.a, 2004ko azaroa
Ale-kopurua: 2.500
© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Kultura Saila
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Argazkilaria: Joseba Olalde (g.b.)
Fotokonposizioa: R.G.M., S.A.
Inprimaketa: R.G.M., S.A.
Padre Larramendi, 2 - 48012 Bilbao
ISBN: 84-457-2191-7 (Lan osoarena)
84-457-2194-1
L.G.: BI-2.961-04