EGITURAK
Izena: Taldea:
EGITURAK
1
Eguneroko bizimoduan, era guztietako egiturak ditugu inguruan. Normalean, egiturok arazoren bati irtenbidea emateko diseinatu dira. Esaterako, ibaiak zeharkatzeko, gizakiak zubiak sortu ditu. Izadian ere badira egiturak; adibidez, dortoka oskolaz baliatzen da ingurutik babesteko. Bai oskola bai zubia egiturak dira.
Ikusten duzunez, egiturak garrantzitsuak dira gure eguneroko bizimoduan. Unitate honetan ikasiko duzu zer diren egiturak, zertarako balio duten, nolako ezaugarriak dituzten, zein diren haien osagaiak, nolako indarrak jasaten dituzten eta zer eragin duten.
Unitatearen amaieran jakingo duzue nola eraiki egitura bat, haren osagai, zeregin eta ezaugarri guztiak kontuan hartuta.
1. DEFINIZIOA
Edozein objektuk, aparatuk edo makinak behar-beharrezkoa du indarrak jasateko eta orekari eusteko elementuak edukitzea bere osagaien artean.
Zubiak, eraikinak, metalezko dorreak edo makina handiak eraikitzeko, egiturak behar ditugu. Egiturak edozein materialez egin daitezke. Gure gorputzak ere egitura dauka, eskeletoa; horri esker eusten diogu artez, mugitzen gara eta indar egiten dugu. Indarren adibide bat gure gorputzaren pisua da.
EGITURA DERITZOGU GORPUTZ BATI EUTSI, BABESTU ETA TRINKOTASUNA EMATEN DIOTEN ZATI EDO ATALEN
MULTZOARI.
1. JARDUERA
Zer egitura daude gure inguruan? Izendatu 8 egitura.
Jakingo al genuke egitura horiek zertarako diren azaltzen?
Zer egitura sortu ditu gizakiak egunero erabiltzen ditugunak? Izendatu 8 egitura.
Zertarako dira?
Zer materialez daude eginda egitura horiek?
Zer gertatuko litzateke egitura horiek huts egingo balute?
TEKNOLOGIA DBH
2
2. FUNTZIOA (zertarako erabiltzen dira?)
Egiturek hainbat zeregin bete dezakete, besteak beste:
Multzo bateko elementuei babesa eta euskarria ematen
dizkiete
Eskeletoak, armadurak eta txasisak
Espazioak itxi eta estaltzen dituzte
Sabaiak, gangak eta kupulak
Garaiera hartzen dute espazioan
dorreak, antenak, posteak eta garabiak
Elementu geografikoak gainditzen dituzte
zubiak eta tunelak
Materialak biltzeko dira
Urtegiak, igerilekuak, botilak, kartoizko ontziak
Espazio lauak sortzen dituzte
Aireportuak, errepideak eta kirol zelaiak
3. EZAUGARRIAK (NOLAKOA IZAN BEHAR DA)
Egonkortasuna: egitura bat egonkorra da zutik egoteko gai bada, erori gabe. Grabitate-zentroa: edozein gorputzen puntu horretan aplikatzen da pisu guztia eta
ez da aldatzen, egiturak edozein posizio hartuta ere. Zenbat eta hurbilago egon grabitate-zentroa egituraren oinarritik, hainbat eta egonkorragoa izango da.
Zurruntasuna: egitura bat zurruna da esfortzuak jasan arren desitxuratzen ez bada. Erresistentzia: egitura bat erresistentea da beraren osagai guztiek elkarri laguntzen
diotenean kargak eta esfortzuak jasaten, egitura deformatu, apurtu edo eror ez dadin.
EGITURAK
3
2. JARDUERA Komentatu ikaskideekin zertarako diren egitura hauek:
1. egitura 2. egitura 3. egitura
4. egitura 5. egitura 6. egitura
Denak al dira egiturak?
Egitura guztiek al dute funtzio bera?
Zer funtzio du egitura horietako bakoitzak?
3. JARDUERA Bilatu egituren 4 adibide zure inguru hurbilean, zure hirian esaterako; atera argazkiak egitura guztiei eta azaldu zein den egitura bakoitzaren funtzioa.
Ariketa egiteko, bete ondoko taula.
TEKNOLOGIA DBH
4
NIRE INGURUKO EGITURAK
ARGAZKIA EGITURA FUNTZIOA
Bus-geltokia
Kanpoko indarrei eustea: euritik eta haizetik babesteko, autobusari itxaroten
diogun bitartean.
EGITURAK
5
4. EGITURA MOTAK
Lehenik, egiturak honela SAILKATZEN dira: 4.1 Egitura naturalak: barraskiloaren oskola, zuhaitzaren enborra…
4.2 Egitura artifizialak: zubia, aulkia, teilatua … (gizakiak eginak).
Beste SAILKAPEN mota bat, materiala da:
Egitura erraldoiak. Masiboak Material pilaketaren bidez eraikitakoak dira. Aintzina egiturak
egiteko modu bakarra materiala pilatzea zen, ez zuten tarterik uzten materialaren artean. Harrizko edo buztinezko blokeak jartzen zituzten elkarren gainean, gaur egun ere erabiltzen dira zenbait eginkizunetarako (Presa handiak, piramideak, akueduktuak…)
Gangatuak Geroago arkuak eta ganga formako zabaiak asmatu ziren eta
horrela gizakiak espazio handiagoak estali eta egituretan hutsuneak
ugaritu ahal izan zituen. Teknika hauei esker eraikin izugarriak jaso
zituzten (basilikak, katedralak, panteoiak…). Eraikuntza modernoetan
ere maiz erabiltzen dira arkuak.
Orri edo karkasa egiturak. Laminatuak Orri edo panel gogor eta mehez eginak, objetuaren barruko piezak
babesteko (autoaren xasisa, ordenagailuaren edo telebistaren karkasa…)
TEKNOLOGIA DBH
6
ARMAZOI EGITURAK Elkarri lotutako barra, tutu, habe edo kablez eraikiak, eskeleto edo armazoia
osatzeko. Osagaien eraketaren arabera, hiru motakoak izan daitezke:
Triangeluarrak: Barraz osatutako egiturak dira. Gehienetan metalikoak edo egurrezkoak, triangelu formak hartzen dituzte eta horri esker egiturak nekez deformatuko dira. Hiruki forma bait da forma poligonaletan egonkorrena, hirukia ez den poligono formako egitura bati indar bat ezartzen badiogu, erraz deformatuko da. Adibideak: linea elektrikoko dorreak, garabiak, burdinezko zubiak,…
Bilbadurak: Gure inguruko etxebizitzak eta beste zenbait
eraikin egiteko egitura mota hau erabiltzen da. Egitura hauek hormigoizko edo altzairuzko elementu ezberdinak elkartuz, eraikuntza edo objetuari forma emango dion eskeletoa edo armazoia osatuko dute. Armazoi horretan parte hartzen duten elementu bakoitzak funtzio bat du. Adibideak: Eraikinen egitura, lorategien heziak, aldamioak,…
Esekiak: Armazoizko egitura batean zintzilik dauden kableak erabiltzen badira, egitura esekia deitzen zaio. Kable hoiek tirante izena hartzen dute eta trakzio esfortzua jasan behar izaten dute. Adibideak: zubi esekiak.
5. OSAGAIAK
Egiturak egiteko erabiltzen diren oinarrizko elementuak dira. Egiturak eutsitako zamak eta esfortzuak igortzea dute zeregin nagusia. Pilareak, habeak, tiranteak, eskuairak, diagonalak eta arkuak erabiltzen dira gehienbat. Pilareak eta zutabeak: Habeak eta egituraren gainerako atalak paratuta dauden
euskarri bertikalak dira. Konpresio-esfortzuak jasaten dituzte, gainean dituzten elementuen pisuaren eraginez.
Habeak: Prisma itxurako pieza horizontalak dira. Bi punturen gainean daude ezarrita, eta egituraren zama jasan eta pilareetara bideratzeko daude. Flexio esfortzuak jasaten dituzte.
EGITURAK
7
INDAR BAT APLIKATZEN DENEAN
MUGIMENDUA
DEFORMAZIOA
MUGIMENDUA +
DEFORMAZIOA
Zimenduak: Lur azpian dauden zementu armatuzko oinarriak dira, gehienetan bi eratakoak erabiltzen dira, zapatak edo lauzak. Pilareak bertan finkatzen dira eta eraikuntzaren karga guztia hartzen dute, konpresio-esfortzua jasaten dute.
Tirantea: Egiturei zurruntzasuna eta erresistentzia handiagoa ematen diete.
Batzuetan altzairuzko kable arruntak dira, tentsore batzuekin tenka daitezkeenak. Tiranteek profila luzatu nahi duten esfortzuak jasaten dituzte (trakzio esfortzuak).
Eskuaira: Triangelu angelu zuzenak dira eta zutabe eta habeen arteko loturak
sendotzeko erabiltzen dira.
6. INDARRAK
GORPUTZA DEFORMATU EDO HIGITU EGITEN DUEN ORO DA
Naturan indar ugari daude: Grabitatearen indarra Haizearena Beroak sortutako inadarrak …
Egiturek jasaten dituzten kanpo-indarrek barne-indarrak eragiten dituzte egituretan. Adibidez, pintza baten muturrean indarra egiten dugunean, indar horrek tentsioa sortzen du egituran eta horri esker eusten dio zabalik, karga edo indarra amaitu arte. Karga oso handia bada, tentsioa gehiegizkoa izan liteke eta apurtu egin liteke.
Egiturek jasaten dituzten kanpo-indarrei KARGAK esaten zaie.
TEKNOLOGIA DBH
8
7. ESFORTZUAK
Egitura batek karga bat jasaten duenean edo indar bat egiten zaionean, esfortzua jasaten du eta horrek eragina du egituran. Egitura behar bezain sendoa ez bada, hautsi egin liteke. Baina hautsi aurretik, esfortzuak egitura desitxura dezake.
5 esfortzu mekaniko mota daude: trakzioa, konpresioa, makurdura, zizailadura edo ebakidura eta bihurdura edo tortsioa.
7.1 TRAKZIOA
Gorputz bati luzatzeko joera duten kontrako noranzko indar bi aplikatzen zaizkionean trakzio esfortzua jasaten ari da.
Tirantedun zubia
Gaur egungo hainbat zubiek, esaterako tirantedun zubiek eta zubi esekiek, ibilgailuak gainetik pasatzeko daukaten taulari eusteko altzairuzko kable lodiak erabiltzen dituzte. Kable hauei tirante deritze eta jasaten duten esfortzua trakzioa da.
Ibilgailua eta daraman atoiaren arteko lotura
Atoia eta ibilgailuaren arteko lotura barra zurruna da. Barra zurrun horrek jasaten duen esfortzua trakzioa da. Aurretik doan ibilgailuak atzeko atoia eramatean barra zurrunetik aurrerantz tinkatzen du. Mugitzean, atoiaren gurpilen eta errepidearen arteko marruskadurak eta erresistentzia aerodinamikoak sortzen duten erreakzio indarrak barra zurrunetik atzerantz tinkatzen du.
Garabiaren kablea
Garabiaren altzairuzko kableak jasaten duen esfortzua trakziozkoa da. Zamaren pisuak kablea beherantz tinkatzen du. Indar honi aurre egiteko, garabiaren egiturak balio berdineko goranzko indarrarekin erantzuten dio.
EGITURAK
9
7.2 KONPRESIOA
Gorputz bati zapaltzeko joera duten kontrako noranzkoko indar bi aplikatzen zaizkionean konpresio esfortzua jasaten ari da. Begira iezaiozu jarraian dagoen irudiari.
Zutabeak, kolomak eta karga hormak
Konpresio esfortzuen adibiderik ohikoenen artean eraikinen zutabeak, kolomak eta karga-hormak dira, hala nola irudiko tenplu greziarren kolomak. Egituraren elementu hauek gainean daukaten eraikineko zatiaren pisuari eutsi behar diote. Pisuak eragindako indarraren ondorioz, zimenduetatik gora erreakzio indarra kontrako noranzkoan sortzen da.
Ohatzearen zutoinak
Ohatzearen zutoinek, apalategikoenek edo eskuzko eskailerenek bezala, konpresio esfortzuak jasaten dituzte. Goiko ohatzearen eta goian lo etzanda dagoen pertsonaren pisuei eutsi behar diete, aurreko adibideko zutabeek eraikinaren pisuari eusten dioten moduan.
Aulkien eta mahaien hankak
Ahuliken eta mahaien hankek esfortzuak jasaten dituzte. Haien pisuez gain, esertzen den pertsonaren pisua edo gainean ipintzen diren gauzena jasan behar dute. Zorutik gora, kontrako noranzkoan, erreakzio indarrak pisuarenari kontra eragiten dio.
TEKNOLOGIA DBH
10
7.3 MAKURDURA
Gorputz batek makurdura esfortzua jasaten du tolesteko joera duten indar batek edo gehiagok ekiten diotenean.
Zubien taula
Lehen begiratuan ezin da hauteman, baina zubien taula ibilgailuen pisuarekin beherantz tolesten da. Taularen makurdura oso txikia da, zurrunak izan daitezen diseinatuta baitaude. Antzeko adibidea da eraikinetako habeek jasaten dutena.
Apalategia
Apalategiko apal batean pisu gehiegi ipintzen badugu, apala tolesten da makurdura esfortzua dela eta. Zenbat eta pisu gehiago orduan eta tolesdura handiagoa izango du. Armairuetan esekigailuak eusteko erabiltzen diren barra zurrunak antzeko adibideak dira.
Hegazkinen egoak
Igerilekuetako tranpolinek bezala, hegazkinen hegoek makurdura esfortzua jasaten dute. Apurtu barik esfortzu hauek jasan ditzaten eta arinak izan daitezen oso ondo diseinatuta egon behar dira.
EGITURAK
11
7.4 ZIZAILADURA EDO EBAKIDURA
Ebakitzeko joera duten kontrako noranzkoko bi indarrek ekiten diotenean gorputzak ebakidura edo zizailadura esfortzua jasaten du. Begira iezaiozu ondorengo irudiari.
Guraizeak, gillotina, zizaila
Metalezko bi orri zorrotzei esker dabiltzan eskuzko erremintak: guraizeak, papererako gillotina, metalerako zizailak… Materialak (telak, paperak, metalak…) eutsi ezin duen zizailadura esfortzua jasaten du, ondorioz ebaki egiten da.
Habeen muturrak
Eraikinetako habeen muturrek zizailadura esfortzua jasaten dute. Bermapuntuaren eskuinean eta ezkerrean kokatuak, habea ebakitzeko joera duten kontrako noranzkoko bi indar berdin daude. Alde batetik, habeak eusten duen pisua eta, bestetik zutabeak edo hormak pisua eusteko egiten duen erreakzio indarra.
3.5 BIHURDURA
Bihurtzeko joera duten kontrako noranzkoko bi indarrek ekiten diotenean gorputzak bihurdura edo tortsio esfortzua jasaten du.
Torlojua
Torloju bat sartzen ari garenean, bihurdura esfortzuaren eraginpean jartzen dugu. Alde batetik erloju-orratzen noranzkoan bihurkinaren indarra jasaten du. Bestetik, erloju-orratzen kontrako noranzkoan materialak (torlojua sartzen ari garen guneak) erresistentzia indarra egiten du. Ondorioz torlojua bihurtzeko joera du.
TEKNOLOGIA DBH
12