HORNIKUNTZA SAILA
Hornikuntza saila eta oinarrizko kontzeptuak
Hornikuntza: enpresaren jarduerarako beharrezkoak diren materialak erosi, eta ekoizpen (enpresa industrialetan) edo merkaturatze (merkatal enpresetan) prozesu bakoitza hasten denera arte biltegiratzeari deritzo.
Biltegiratzea (materialak)
Enpresa batek biltegiratzen dituen materialak izakinak dira eta mota desberdinetakoak izan daitezke:
Lehengaiak Erdi-landutako produktuak Landutako produktuak Salgaiak …
Lehengaiak
Erdi-landutako produktuak
Landutako produktuak
Salgaiak
Biltegiratze kostuak
Izakinak biltegian edukitzeak kostu batzuk dakartza eta enpresa horiek minimizatzen saiatzen da.
Kostuak ezberdinak izan daitezke: eskaera kostua, mantentze kostuak, inbentario kostua…
Eskaera hobezina:
Enpresak epe bakoitzeko stock kudeaketako kostu totalak minimizatzeko erosi behar duen material kopuru optimoa.
Horretarako metodo ezberdinak daude, ABC eta JIT, esate baterako.
FIFO ETA BPP
Biltegiko izakinak irizpide ezberdinen bidez baloratu ditzake:– FIFO (first in, first out), biltegian lehenengo
sartzen den izakina, lehenengoa izango da ere ateratzen.
– BPP (batez besteko prezio ponderatua), batez besteko prezio bat ezartzen da biltegiko izakin guztientzat.
Hornikuntzaren faseak
1. Hornitzailea aukeratu produktuak erosteko
2. Biltegiratzea (erositakoa edo ekoiztutakoa)
3. Inbentario kudeaketa egitea
Hornikuntza zikloa
Erosketa egiten den unetik produktuak bezeroei saltzen zaien unera arteko denbora tartea da
Tarte hori oso ezberdina izango da enpresa ekoizlea edo merkataritza enpresaren bada
Izakinak
Enpresa batek biltegi batean dituen eta hornikuntza kudeaketaren barruan ezinbesteko funtzio batzuk betetzen dituzten materialak.
Stock edo inbentario ere deitzen zaie.
Izakin motak
Lehengaiak Produktu erdi-landuak Produktu amaituak Merkataritza salgaiak Beste ustiapenak (erregaiak, ordezko piezak) Azpiproduktuak+hondakinak+material
berreskuragarriak
Eskari motak
Eskari independenteak: merkatuak eragiten du zuzen zuzenean, produktu bukatuak, errepuestoak… Merkatuak berez eskatu ohi ditu
Eskari dependenteak: beste produktu batzuen eskarira lotuak. Merkatuak ez ditu zuzenean eskatzen, beste ondasun batzuk daude erdian (bolien plastikoa).
Inbentarioa
Material pilaketa bat da eta bere helburu nagusia enpresaren lana ahalbidetzea da eta bezeroen eskariei erantzun egokia ematea
Inbentarioak antolaketa bat behar du, arauak, politikak, mantenu prozedurak eta kontrola.
Inbentarioaren helburuak
Arriskuak minimizatzea. Erosketa eta ekoizpen kostuak merkatzea. Eskari eta eskaintza aldaketak aurreikustea. Produktuaren garraioa eta banaketa
erraztea.
Inbentarioen maila hobezina
Biltegiratze kostuak vs. Garraio kostuak
Stock haustura (produktu bukatu edo lehengai gabe geratu)
Inbentario handiak komenigarriak…
Eskaria egitearen kostua handia denean. Biltegiratze kostu txikiak Eskari handiekin deskontuak lortu Gure eskaeran hazkundeak espero
ditugunean. Prezio igoera handia espero denean
Inbentario txikiak komenigarriak…
Eskaria egitearen kostu txikiak Biltegiratze kostu handiak daudenean Eskaria egonkorra denean Konfiantzazko hornitzailea denean Finantzatzeko zailtasunak daudenean
(ordainketa geroratzeko zailtasunak) Prezio jaitsiera nabarmenak espero ez
direnenean
Segurtasun stock-a
Biltegian eduki daitekeen material baten gutxieneko kopurua da. Kantitate hori mantentzea beharrezkoa da, enpresa izakin barik geratzeko arriskua ekiditzeko.
Gehienezko stock-a
Biltegian eduki daitekeen material baten gehienezko kopurua da, kontuan hartuz betiere material hori biltegian edukitzeak zein gastu dakartzan
Eskaera puntua
Biltegia berriro betetzeko eskaera egin behar den izakinen maila da. Eskaera egiten denean kontuan hartu behar da hornitzaileak eskera hori ekartzeko behar duen denbora, segurtasun stock-etik behera ez gelditzeko.
Stock haustura
Enpresa izakinik gabe gelditzen denean. Arazo honi ekidin egin behar zaio, kostu handia suposatuko baitio, bai produkturik ez duelako, bai lehengairik ez duelako eta ezin duelako ekoiztu…
Stock haustura arriskua
Enpresa segurtasun stock-eko izakinak kontsumitzen hasten denean gertatzen da, stock hausturara heldu barik