Internet eta teknologia berriakTeknologia berriak edo IKT (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) izenekoak gure bizitzan sartu dira Interneti esker. Medikuntza, heziketa, merkataritza ala aisialdiari aplikaturiko teknologia berriez hitz egiten denean, neurri handi batean, arlo hauetako edozeinetan Internet erabiltzea esan nahi du. Baina, zer da Internet? Noiz sortu zen? Nola dago egituratuta? Eta batez ere, zertarako balio digu?
Askorentzako Internet fenomeno berri bat izan arren, bere jatorria 1969. urtean aurkitzen dugu, urte hartan ARPAk finantziatutako ARPANET sarea sortu zenean, Estatu Batuetako Defentsarako Departamentuak sorturiko proiektu barruan. ARPAren helburu nagusia ingurune militarrean aplikatutako teknologiaren alorrean Estatu Batuak mundu osoko lider bihurtzea zen; eta era berean, ARPANETen helburuetako bat.
Horretarako, ordenagailu haiek interkonektatu egin zituzten, bide anitzak erabiliz, eta horrela, bat kaltetua suertatuz gero, informazioa beste batetik joan zitekeen.
ARPANET lau nodok osatutako sare bat izan zen, eta lau nodo horiek UCLAn (Los Angeles Kalifoniako Unibertsitatea), SRIn (Stanfordeko Ikerketa Institutua), UCSBn (Santa Barbara Kaliforniako Unibertsitatea) eta Utahko Unibertsitatean kokaturik zeuden. Bi konputagailuen arteko lehen komunikazioa 1969. urteko urrian gertatu zen UCLA eta Stanford artean.
Ondoren, 80ko hamarraldian, amerikar ikertzaile eta zientzialariek haren antzeko proiektu bat burutu zuten, eta horren helburua zientzia eta heziketaren arloan baliozko informazioa banatzea zen. Proiektu hau, Zientziarako Fundazio Nazionalak koordinatu zuen (NSF) eta NSFNET izendatu zuten.
Horrekin batera, eskualde mailan, Estatu Batuetan zehar eta Europan eta Asian hauen moduko ekimenak garatzen joan ziren. Interkonexio hauen zabalkuntzak gaur egun Internet bezala ezagutzen duguna ekarri zuen.
Zer da Internet?Interneti deitzeko erarik ohikoena sarea da. Internet mundu osoan zehar interkonektaturiko ordenagailukopuru handi batez osaturik dago, telekomunikazio azpiegitura zabal baten bitartez, eta
Ilustrazioa 1: Interneten sorreraren taula kronologikoa
mota desberdinetako informazioa trukatzea posible egiten du: testua, irudiak, soinua, etab.
Gaur egun, Internetek munduan ehunka milioi erabiltzaile dauzka eta zifra egunez egun gehitzen doa. Baina agian, atalik interesgarrienetakoa, Internet herrialde, enpresa edo partikular batena ez izatea da, baizik eta pertsona askoren lanaren elkartzea.
Interneten bitartez jarduera ugarietarako bidea dugu. Postak bidali, munduko edozein tokitako pertsonekin harremana izan, heziketazentroetan ikasi non bizi garen garrantzirik izan gabe, liburutegiak bisitatu, edonolako artikuluak erosi, bidaia bat antolatu eta horrela, abar luze bat. Hau guztia, eguneroko hogeita lau orduetan, urteko hirurehun eta hirurogeita bost egunetan zehar.
Ikus dezakezunez, Internetek ez du atsedenik hartzen eta egunero, gero eta gehiago dira sarearen bitartez egin ditzakegun gauzak, gure saguaren mugimendu bakarrez.
Nola dago osatuta sarea?Esana dugu sarea elkarrekin konektatuta dauden ordenagailuen multzoa dela, baina, zein ordenagailuz ari gara? Funtsean, eremu lokaleko sare batean (LAN) bi eratako ordenagailuak ditugu: bezeroak eta zerbitzariak.
• Bezeroa, zerbitzari izeneko beste sistema indartsuago baten zerbitzuak jasotzen dituen ordenagailua da.
• Zerbitzariak ordenagailu bezeroentzat funtzio komunak administratzeaz arduratzen den ordenagailua da. Zerbitzariek informazioa biltegiratzeko eta prozesatzeko gaitasun handiagoa dute.
Sare guztietan zenbait ordenagailu bezero eta zerbitzari bat edo gehiago izan ohi dira. Sareko funtzionamendu horri esker, adibidez, erabiltzen ditugun zenbait programa zerbitzarian bakarrik instalatuta egon daitezke, eta sareko bezero guztiek horiek exekutatu ditzakete beren ordenagailuetan erabat instalatuta eduki beharrik izan gabe. Testuprozesadoreak, datubaseak eta kalkuluorriak biltzen dituzten ofimatikamultzoak dira zerbitzarietan instalatu ohi direnak. Interneten, zerbitzariek biltegiratzen dute nabigatzailearen bitartez ikusten dugun informazioa. Horietako askok, ordenagailu bezeroetatik bidalitako posta elektronikoko mezuak biltegiratu eta bideratzeko funtzioak (routerfuntzioa) ere betetzen dute.
Adibide bat, postamezuak bidali eta jasotzeko programaren erabilera litzateke. Bezeroak bere ordenagailuan mezua idazten du eta helbide zehatz batera bidaltzen du. Zerbitzariak mezulariprograma dauka eta honek mezuak bidali eta jasotzea, gorde eta erabiltzaile batetik bestera bidaltzea posible egiten du.
Sareak bi motatan bereizten dira, betetzen duten ekintzaeremuaren arabera:
• Sare lokalak: LAN (Local Area Network) izenez ezagutzen direnak, ez dira km 1 baino luzeago. Horien adibideetako batzuk dira enpresa txikietako sareak edo unibertsitatecampus batekoak.
• Sare zabalak: MAN (Metropolitan Area Network) edo WAN (Wide Area Network) izenekoak. Lehenengo horiek 10 km inguruko lurazalerak bil ditzakete, hiri baten parekoak. Bigarren motakoek, berriz, 1.000 kmko diametroa izanik, herrialde oso bat besarka dezakete.
Nola konektatzen da Internet?Internet osatzen duten ordenagailuak elkarrekin konektatuta daude telekomunikaziosistema desberdinen bitartez.
• Kobrezko kablea: sistema telefonikoak erabili ohi duena da. • Kable ardazkidea: kobrezko kableak baino kapazitate handiagoa dauka eta
interferentziekiko sentiberatasun gutxiago dauka. Bere erabilera ohikoena kable bitartezko telebista da.
• Zuntz optikoa: beirazko zuntzfilamentuek osatzen dute. Transmisioabiadura handiagoa ahalbidetzen du.
• Sateliteak: mikrouhinlabe eta telefono mugikorren sistemekin bezalaxe, informazioa airez joaten da uhinen bitartez.
Telekomunikaziosistemek, truka daitekeen informaziokopurua eta datuak zein abiaduratan bidaiatzen duten zehazten dute.
Nola konektatzen da gure ordenagailua Internetekin? Ekintza honen erantzulea modem izeneko gailua da, eta bere funtzioa ordenagailuetan dagoen informazioa itzultzea da, telekomunikaziobideen bitartez bidaltzea posible izateko (adibidez, telefonoa) eta hartzen duen ordenagailuak prozesatu ahal izateko. Ordenagailuek ingelesez soilik eta telefonobideek frantsesez hitz egingo balute bezala da. Modema lehenik ingelesetik frantsesera itzultzeaz arduratuko litzateke, Internetekin konektatzen denean, eta gero, frantsesetik ingelesera, webgunetik heltzen zaigun informazioa hartzeko.
Informazioaren bidaiaInterneten bidaiatzen duen informazio guztia munduko ordenagailu guztiek bidali eta jaso dezaten, protokoloak izeneko arauak sortu ziren. Protokolo horietako bat TKP/IP, Transmisiozko Kontroleko Protokoloa eta Interneteko Protokoloa da
TKP/IP, Transmisiozko Kontroleko Protokoloa eta Interneteko Protokoloaren funtzioa, informazioak bidaiatzen duen erarekin zerikusia dauka.
• TKPk informazioa "paketetan" banatzen du, jatorrizko ordenagailuaren barnean, ondoren xedeordenagailuan berregiteko.
• IP informazioa sarean zehar bideratzeko arduraduna da, ordenagailu zehatz bat identifikatuz. Zenbaki bakar eta errepikaezina da eta Interneten gure ordenagailuaren helbidea ordezkatzen du.
Postaz mezua bidaltzen denean, TKP protokoloak, mezua jasoko duen ordenagailuaren helbidea eta orden bat zehazten duten paketetan banatzen du; helbide hau IParen bitartez zehaztuta dago. Bere xedera heltzean, TKPak paketeak hartu eta berriro ordenatzen ditu, bidean zehar itsatsi ahal izan den akatsik ez dagoela egiaztatzeko.
Sistema honi esker, informazioak ez du zertan bide beretik joanik, baizik eta zatitu eta xede berera doazen bide desberdinetatik bidal daiteke. Horrek, datuak bidaltzean edo trukatzean arintasun handiagoa ekartzen du.
Helbideak InternetenInterneten ordenagailu bakoitzak zenbaki bat dauka, IP bezala ezagutzen dena, honako hau bezalakoa: 193.127.88.345. Interneten bilatzen ditugun web orriak zerbitzari edo host batean biltegiratuak edo ostatatuak daude, IP helbidezenbaki batez identifikaturik.
Erabiltzaileari zerbitzari hauetarako sarbidea erraztearren, DNS edo Domeinuen Izen Sistema sortu zen, eta horren bidez, jada ez zen beharrezkoa sartu nahi zen ordenagailuaren IP helbidezenbakia gogoratzea, aski izango baitzen domeinua ezagutzea. Domeinua, ordenagailu edo hostaren izena edo IP zenbakia adierazten duen Interneteko helbidearen atala da. Adibidez, www.yahoo.es helbidean, yahoo.es era errazagoan ordezkatzen du 176.345.78.971 IP zenbakia.
Helbidearen azken atalak (.com, .org, .es, .edu, etab.) area desberdinekin erlazionaturiko Interneteko lekuak adierazten ditu (enpresak, erakundeak, herrialdeak, heziketa, etab.). Esate baterako, www.yahoo.es helbidean, .es domeinuak orrialde hau Espainiako Estatuan barne dagoela adierazten digu.
SarbideakTeknikoki, erabiltzaileak modema eta telefonokonexioa baino ez ditu behar Internetera sartzeko. Baina horretaz gain, sarearekin konexioa egingo dion enpresaren laguntza beharko du. Enpresamota hauek IZH edo Interneteko Zerbitzu Hornitzaileak deitzen dira.
Horrela, Internetekin konektatzen garenean, gure ordenagailua IZHko zerbitzarian sartzen da eta honek posta elektronikoa bezalako informaziorako atea irekitzen digu. IZHak posta elektronikoa bezalako beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dizkigu.
Oinarrian, Interneterako bi sarbideera daude:
Ilustrazioa 2: Interneteko transmisioprozesuaren eskema
• Denboraldikoak: Internet edo IZH konexioenpresak ematen dizkiguten haiek dira eta konektatzeko beharra daukagunean soilik erabiltzen ditugu. Ohikoenak.
• Etengabekoak: Etengabe sareari konektatuta egon behar duten enpresa nahiz erakundeek erabilitako sarrerak izaten dira.
Gaur egun, IZHek publikoarentzako sarbide desberdinak eskaintzen dituzte, hala nola, denboraldiko RDSI, ADSL bezalako konexioak, haririk gabeko sistemak etab. Sarbide bat ala bestea aukeratzea, gure konexiobeharren araberakoa da.
1 Ariketak
• Esan esaldi hauek egia ala gezurra diren.
Ilustrazioa 3: Informazioaren Bidaia LaburpenTaula
• Lotu hitz bakoitza bere esanahiarekin
Interneteko zerbitzuakGaur egun, Interneten bidez ekintza eta eragiketa asko egitea posiblea da, sareak zerbitzu asko eskaintzen dituelako: posta bidali, elkarrizketa bat izan aurrez aurre, on line elkarrizketak munduko edozein lekutan dagoen jendearekin. Internetek edonorekin harremana izateko eta informazioa trukatzeko balio digun aukerasorta eskaintzen digu, bestea non dagoen axola izan gabe. Interneteko zerbitzuak bi talde nagusitan bana daitezke, denbora errealean eskaintzen direnak edo sinkronoak, eta une desberdinetan gauzatzen direnak edo asinkronoak.
Laurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran agertu zen World Wide Web eta gaur egun ezagutzen dugun Internet eragin zuen. Sistema horren inizialak webguneen helbideetako hasierako WWW ospetsuak dira. Sistemak informazioa multimedia euskarrian (testua, irudiak, bideoa, soinua, etab.) elkartrukatzeko aukera ematen du.
Webgunea hipertestuan oinarritzen da, eta hitzak esteka (link izena ere ematen zaie) gisa erabiliz dokumentu batetik bestera joateko aukera ematen digute, era guztietako webguneak bisitatzeko aukera izanik. Orrialdeen, irudien eta argazkien arteko estekak ere ezarri daitezke. “Hipermediaz” ari gara kasu horretan. Hiperestekak erabiltzeko balio duen sistema HTTP sistema da (Hyper Text Transfer Protocol).
Webguneak bistarazteko, beharrezkoa da gure ordenagailuak nabigatzailea izeneko programa izatea. Netscape eta Explorer izenekoak dira ohikoenak. Testua, grafikoak, irudi finkoa eta biziduna, eta soinua tartekatzen dituen informazioa.
BilatzaileakGaur egun milioika webgune daudela kontuan hartzen badugu, erraz ulertuko dugu gauza konplikatua dela edozein gairi buruzko informazioa aurkitzea. Prozesu hori errazteko daude bilatzaileak, webgune jakin batzuk non dauden jakiten laguntzen digutenak, hitz eta ikurren gako batzuen konbinazioei esker. Erabiltzaileari interesatzen zaizkion hitzak sartu eta bilatzaileak bilatu egiten ditu bere datubasean; webgune bakoitzera zuzenean iristeko aukera ere ematen du.
Informazioa gai espezifikoei buruzko katalogoen bitartez aurkitzea ere posible da.
Dena den, bilatzaileek ez dituzte webguneen helbide guztiak jasotzen. Normalean, bilatzaileetan agertzeko zenbait baldintza bete behar dira estiloari, mailari eta beste alderdi batzuei dagokienez; gainera, batzuetan oso zorrotza den aukeraketa gainditu behar izaten da. Bilatzaile erabilienak hauek dira: google, altavista eta yahoo.
Bilatzaileak bi motatakoak izan daitezke:
• Bilaketamotorrak. Bilatzaile hauek web guztia arakatzen dute; hau da, testueduki guztia, eskatu dugun informazioaren bila.
• Bilaketaaurkibideak. Bilatzaile hauek webeko datu nagusiak kontsultatzen dituzte, eta gure eskariarekin konparatzen dituzte.
Bilatzaile hauen sekretua bot delakoak dira, bilatzaileen zerbitzura dauden robot informatikoak, sarea etengabe arakatzen aritzen direnak web orri berrien edo berrituen bila. Horrela eguneratzen diote datubasea bilatzaileari, ahalik eta informazio gehiena eta eguneratuena eskaintzea ahalbidetuz.
Posta elektronikoaPosta elektronikoa, WWWarekin batera, Interneten gehien erabiltzen den zerbitzuetako bat da. Bi erabiltzaileen edo gehiagoren arteko mezuen trukaketa litzateke, sarea euskarri gisa erabiliz.
Posta arrunteko eskutitzen eredua jarraituz funtzionatzen du. Interneteko erabiltzaileen helbide guztiak desberdinak dira eta horretarako domeinu jakin bat eta identifikadore bat behar dira. Esate baterako, Kaixorekin posta elektronikoko kontua badaukagu, honakoa izan daiteke gure helbidea:
Beraz, "nire_izena" identifikadorea litzateke; arrobak (@) posta elektronikoko helbide baten aurrean gaudela adierazten du eta erabiltzailearen izena eta posta zerbitzariaren domeinuko izenak bereizten ditu; azkenik "kaixo.com" domeinua da, hau da, helbide hori sortu zen lekua.
TxatakTxatek bi pertsona edo gehiagoren artean unean bertan mezu idatziak trukatzeko balio dute. IRC (Internet Relay Chat) sisteman oinarritzen dira eta mezu idatziak trukatzeko aukera ematen dio erabiltzailetaldeari. Edonork ikusi ditzake besteek idazten dituzten mezuak.
Normalean, txaten zerbitzarietan kanal tematikoak daude, eta horien bidez, pertsonak beren artean geratzen dira gai jakin batez hitz egiteko. Kanal pribatuak ezartzea ere posible da, eta elkarrizketakanal hori ezarri dutenek besterik ez dute ikusten elkarrizketa.
Kanal hauetako hizkerak, teklatua azkar erabiltzeak mugatzen duenez, elkarrizketa biziago bilakatzen duten sinboloak sortzea ekarri du. Gogoaldarteak laburtu eta afektibotasuna islatzen dira testuetan. Gaur egun, posible da audio eta bideoko mezuak ere bidaltzea eta horrek dinamikoagoa egiten du elkarrizketa.
ForoakTxatek bezala, eztabaidaforo elektronikoek mezuak trukatzeko balio dute, baina geroratuta, hau da, mezu bakoitza webgune batean argitaratzen da eta gero bistaratu egiten da. Forura sartu daitekeen edonork eman dezake iritzia, baita beste partehartzaileenak ikusi ere.
Normalean, foroak gai jakin bati buruzkoak izaten dira eta mezu bakoitzarekin batera bere alderdiren bat hasi edo zabaltzen da.
Foro bateko mezuak mailaka ezartzen dira, argitaratzen diren dataren edo aldez aurretiko parte hartze bati egindako erreferentziaren arabera.
Aplikazio hau ezin hobea da eztabaida sakonak izateko, baita informazio garrantzitsua trukatzeko ere.
Artxiboak trukatzeaInternetek eskaintzen digun beste aukera bat ordenagailu batetik beste batera artxiboak deskargatzea da. Zerbitzu horrek munduko edozein lekutan eta edozein formatuan dauden programa mordo batera iristeko balio du eta gero gure ordenagailura jaisteko. Zerbitzu hori errazten digun sistema FTP da, alegia, fitxategien transferentzia protokoloa.
Teknologia berri horrek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko, fitxategi horiek interessektoreka biltzen dituzten webguneak sortu dituzte.
Zerbitzu horri esker, posible da daukagun informazioa beste ordenagailu batzuetan argitaratzea. Horretarako, beharrezkoa da FTP programa izatea, gure fitxategiak urruneko ordenagailu batean ezarri ahal izateko. Trukesistema hori izugarri hedatu da, batez ere musika edo irudiak trukatzeko aukera ematen duelako, batez ere hauek direlako erabiltzaileei gehien interesatzen zaizkienak.
BideokonferentziaBideokonferentzia ahotsa eta irudia dituen txat modalitatea da eta leku desberdinean dauden beste erabiltzaileekin unean bertan elkarrizketa izateko aukera ematen du.
Bideokonferentzia bat izateko, beharrezkoa da kamera berezi bat (webcam) eta mikrofono eta bozgorailu batzuk izatea elkarrizketa gauzatzeko. Hitz egiten den bitartean ere, posible da artxiboak eta mezu idatziak trukatzea eta aplikazioak partekatzea.
Ilustrazioa 4: Honela funtzionatzen du fitxategien deskargak
2
3 Ariketak
Internet bidez ikasteaElearning termino anglosaxoi bat da, eta sarearen bidez ikastea esan nahi du. Irakaskuntzan erabiltzen da, eta posible egiten die irakasleei eta ikasleei eskolak elkarrekin jarraitzea, nahiz eta elkarrengandik milaka kilometrotara egon. Irakaskuntzamota hau indartuz joan da mundu osoan, eta gaur egun ikastaro birtualen eskaintza anitza da. Hezkuntza formalean aitzindaria da Universitat Oberta de Cataluña, benebenetako kanpus birtuala. Baina, hemen Euskal Herrian ere interneten bidez ikas dezakegu , Euskal Herriko Unibertsitatean, bere campus birtualean, Deustuko Unibertsitatean eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea (UHUN).
Merkataritza elektronikoaTruke komertzial hau internetez egiten da, bertako produktueskaintza berebizikoa baita. Sareak komertzio elektronikoari aukera franko eskaintzen dizkio, b2b eta b2c formulak ezagunenak dira (business to business eta business to consumer). Lehenbizikoan, sektore bereko edo desberdineko
Ilustrazioa 5: Interneteko zerbitzuen sailkapena
enpresek zuzenean negoziatzen dute; bigarrenean, harreman zuzenean daude produktuak eskaintzen dituen enpresa eta bukaerako kontsumitzailea.
Gero eta konfiantza handiagoa sortzen du merkataritzamota honek, webzerbitzariek eskaintzan dituen segurtasunsistemak ordainketa segurukoak baitira. Interneten ia denetik eros daiteke: hala janaria nola munduari itzulia emateko bidaia bat; jakina, kontu korronte bat ere zabal dezakegu banku birtual batean, eta handik gure eragiketa guztiak bideratu. Horrela Interneten bidez eskuratutako produktu eta zerbitzuak merkeagoak izaten dira; izan ere, transakzioa zuzenean egiten baita hornitzailearen eta bukaerako kontsumitzailearen artean.
4 SSL sistema Duela gutxi arte, sareko bezeroen beldur handiena kreditu txartelaren zenbakia dendara iritsi aurretik besteren batek atzematea izaten zen. Hala ere, arrisku hori gainditu egin da, SSL (Secure Sockets Layer) segurtasun teknologiari esker. Beraz, erosketak egitera joatekotan, teknologia hori dutela egiaztatu behar duzu. SSL sistemak dendako ordenagailuaren eta eroslearen ordenagailuaren artean konexio segurua sortzen du, datu guztiak kodetu eta enkriptatu egiten baititu, eta horrela ezin baitira irakurri.
Webgunea SSL sistemarekin babestuta dagoenean, nabigagailuaren eskuineko aldean itxita dagoen giltzarrapoaren ikonoa azaltzen da. Gainera, webgune horren helbidea ez da http: adierazpenarekin hasten. Horren ordez, bi puntuen aurrean s letra idazten da eta honela gelditzen da: https:.
Master Card enpresak SSL babeserako sistema ez duten webguneetara kreditu txartelaren zenbakia ez bidaltzea gomendatzen du. Era berean, posta elektronikoz ez bidaltzea gomendatzen du, posta elektronikoa kodetu gabe baitago.
Filadelfian argitaratutako KnigthRider berri sistemaren ikerlan baten arabera, 1997. urteaz geroztik ez da Internet bidez kreditu txartelari buruzko informazioaren lapurreten salaketarik egon, SSL linearekin informazioa erabiltzen zenean. Era berean, erabiltzaileei ez zaie ezbeharrik gertatu.
5 Ariketak
Informazio berehalakoa eta orokorraInterneteko abantaila nagusia era guztietako informazio eta edukiak aurkitzeko aukera da. Momentuan bertan mundu osoko albisteetara iristeko aukerari esker, jakinaren gainean gaude beti. Bestalde, geure esku daukagun liburutegi erraldoi bat da Internet, artikulu berriak eta guztiz espezializatuak dauzkana interes orokorreko gaiei buruz. Abantaila nabarmenak ditu zientziaren sektorean, egunero egiten baitira ikerketak, eta edukiak etengabe eguneratzen direnez, azken orduko informazioa trukatzen da.
Hedabide honen berezitasunak ahalbidetzen du informazioa espezializatuagoa izatea, gai bakoitzak site bat edo gehiago izan baititzake. Beste abantai grarrantsitsu bat ere badu, munduko edozein hizkuntzan albisteak entzutea edo irakurtzea ahalbidetzen duelarik.
Egunkari digitalen abantailetako batzuek, ondorengoa dira:
• Berehalakoagoa: egunkari digitalak arinago heltzen dira publikoarengana.
• Merkeagoa: bai egunkariarentzat (inprenta, banaketa, eta abarren gasturik ez) baita irakurlearentzat ere, doan irakurtzen baitu egunkaria Interneten.
• Erosoagoa: Irakurlea noiznahi eta nolanahi irits daiteke informaziora, edizio fisikoaren bila joan beharrik gabe.
• Aberatsagoa: bideoak, soinuartxiboak eta abar eskaintzen ditu. Idatzizko egunkariak baino zerbitzu gehiago ditu.
Sareko kazetaritzak bi aldaera ditu: edizio elektronikoa duten egunkari tradizionalak, ordaindu beharrekoak askotan, eta Interneten eta Interneterako sortutako kazetaritza. Paperezkoaren oso antzekoa da Interneteko kazetaritza tradizionala, baina baditu bere aldaketa teknikoak.
Euskadiko egunkarien batzuen weborriak:
• Berria • Deia • Gara • Diario de Navarra • El Correo • El Diario Vasco • Noticias • El periódico de Álava
Kazetaritza on line honek harreman estua bilatzen du publikoarekin. Adibidez, internautentzako chat edo solasguneen bitartez, jendeak zuzenean egin ditzake galderak elkarrizketa batean. Gainera, informazioa eskaintzen du edozein formatutan: audio, bideo, testu, fotografia. Honi multimedia esaten zaio. Interneteko kazetaritzak, berriz, sarearen bitartez soilik informatzen du, bide horrek berezkoak dituen egiturak erabiliz.
Kontinenteen artean jokoanSarejokoa esaten zaio ordenagailuko edo bideokontsolako bideojoko bati, eta bertan, hainbat jokalarik hartzen dute parte aldi berean, Internetera konektaturik munduko edozein lekutik.
Prozesu hori errazteko eta jokalariak elkarrekin harremanean jartzeko jokoatariak eta zerbitzari espezializatuak daude, banda zabaleko konexioa eska dezaketenak, jokoaz bere osotasunean gozatzeko.
Joko hauek izan duten arrakastatik jaio dira nazioarteko lehiaketak non jokalari talde profesionalak biltzen diren, publizitatemarken babesean, edo jokalari eta internauten batzar handiak hala nola Euskal Party . Jokoarekin batera enpresamota berri bat garatu da: ziberkafe edo ziberrak, eta bertan, Internetera konektatutako ordenagailuak erabil daitezke, sarean jokatzeko nahiz edonolako kontsultak egiteko. Jokuari buruz informazio gehiago aurkituku duzu sarean jolastu atalean.
Telebista interaktiboa eta etxebizitza inteligenteakDuela urte batzuk jaio zen telebista interaktiboa, oraindik ez oso zabaldua Espainiako Estatuan, baina herrialde askok eskaintzen dutena jadanik, telebista konbentzionalaren beste zerbitzu bat bezala.
Telebista interaktiboa komunikaziosistema totala da, eta bere eskaintzen artean web orrietara iristea, programa interaktiboak, programak eta denetariko produktuak erostea, telebanka, telemedikuntza, etab daude. Izan ere, telebistak obeditu egiten ditu ahotsaren, ukipenaren edo
urrutiko agintearen bidezko aginduak.
Gaur egun, uhinen bitartez iristen zaigu informazioa hargailura, eta gure ekipoak ezin dio bueltan seinalerik bidali enpresa igorleari, baina telebista interaktiboak ezinbestekoa du informazioa behar bezala bidaltzeko modu bat. Gaur egun, kable bidezko telebistak hori posible egiten du. Honela, seinaleak jaso ez ezik, gure telebistak bidali ere egin ditzake, sarean ibiltzeko behar den interaktibitatea ahalbidetuz.
Vía Digitalek kirolemanaldi edo futbolpartida batzuetan bere harpideen aukeran jartzen du kameraren angelua. Suedian egindako Eurovision Jaialdian, teleikusleek urrutiko agintea erabiliz aukeratu zuten beren gustuko kantaria.
Sareak eskaintzen dituen aukerei buruzko ikerketak etengabeko aurrerabidean doaz, gehienbat erabilpen domotikoak kontuan hartzen baditugu, beste era batean antolatzen baitute eguneroko bizitza. Horiei esker gure etxeko egoera kontrola dezakegu: esate baterako, etxeko kamerak bulegoko ordenagailuarekin konektatuz, etxetresnen funtzionamendua kontrolatu dezakegu. Etxean edo eskolan dauden semealabak ere ikus ditzakete gurasoek, leku bakoitzean kamerak ipinita.
Ilustrazioa 6: Interneten zerbitzuak eta telebista interaktiboa