NAFARROAKOHITZA
EU
SKA
L E
SK
OLA
MA
KRO
BIO
TIK
OA
Euskal Eskola Makrobiotikoak hamar urte bete ditu b 2013. urtetik, Iruñeko Arrotxapea auzoan duegoitza b Urte berean, eskolako kideek Baratza Kafea jatetxea jarri zuten martxan espazio horretan b 2-3
Orekaren
bidean
Haur eskola HE Gurasoakelkarteak kooperatiba bat sortu
nahi du umeek euskaraz ikas dezaten
5Memoria Nazien kontzentrazioesparruetan itxi zituzten nafarren
errolda osatzen ari da gobernua
4Ostirala
2020ko maiatzaren 22aXI. urtea446. zenbakia
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2020ko maiatzaren 22aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Arrotxapea da
Iruñeko auzo
b e r d e a ! » .
Euskal Eskola
Makrobioti-
koaren sor-
tzaile eta zuzendari Tina Asen-
siok erran ditu hitzok. Erakunde
horrek Arrotxapean du egoitza
2013tik, baina hiru urte lehenago
sortu zuten: hamargarren urteu-
rrena ospatu berri dute eskolako
kideek. Iruñeko Alde Zaharreko
Auzoenean egin zituzten lehen-
dabiziko bi urteak, eta Berriozar-
ko Naturaren Gelan, berriz, hiru-
garrena. «Udalak doan utzi zigun
espazio hori, eta, trukean, herri-
tarrentzako ikastaroak egin geni-
tuen. Gisa horretako auzolana
anitz maite dugu, elkarri ematea
eta elkarrengandik ikastea».
Talde lana eta proiektuen arte-
ko sinergia sustatzen saiatu izan
da beti Asensio, eta horregatik
erran du Arrotxapea dela Iruñeko
auzo berdea: Euskal Eskola
Makrobiotikoak hor duelako
bere egoitza; espazio berean
dagoelako, 2013. urtetik, eskolak
bultzatutako Baratza Kafea jate-
txe makrobiotiko, biologiko eta
ehuneko ehun begetala; eta auzo
berean delako Landare ere, kon-
tsumitzaile ekologikoen elkartea.
«Landarek bere egoitza Joaquin
Beunza karrikara mugitzea sei-
nale bat izan zen guretzat»,
gogoratu du sukaldariak.
Izan ere, egun eskola makro-
biotikoa eta jatetxea dauden es-
pazioa ezagutu zutenean, gustu-
ko izan zuten Asensiok eta
proiektuko kideek, baina eraiki-
nak lan anitz behar zuen, eta alo-
kairua, gainera, hagitz garestia
zen. «Asmoa, beraz, bazter utzi
genuen; baina, Landare han iza-
nen zela jakin eta gero, berriz dei-
tu, eta alokairua erdira jaitsi zigu-
ten». Sartu, lanak egin, eta mar-
txan jarri ziren.
Tina Asensiok Euskal Herritik
kanpora joan behar izan zuen
makrobiotikan trebatzeko: Ams-
terdamera lehendabizi, eta Lon-
dresera gero. Euskal Herrian for-
makuntza bultzatzeko gogoak
Euskal Eskola Makrobiotikoak hamar urte bete ditu; Iruñeko Arrotxapea auzoan du egoitza, 2013tik.Espazio berean Baratza Kafea jatetxe makrobiotiko, biologiko eta ehuneko ehun begetala dago, urteberetik. Tina Asensioren gidaritzapean, bakarra osatzen duten bi proiektuek elkar elikatzen dute.
Mahaian eseri da makrobiotika
1
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 22a Astekoa
gehiago daude». Iruñean, adibi-
dez, bi eskola daude. Ez da marka
txarra: Lisboa da makrobiotika-
ren hiri nagusietako bat, eta han
eskola bakarra dute.
Iruñeko bi eskolen arteko
harremana ona da. Aukerak gora
egiteak ekarri du balizko ikasleen
kopurua bien artean banatzea,
noski. Halere, Bartzelonatik edo
Zaragozatik propio etorri diren
ikasleak izan dituela nabarmen-
du du Tina Asensiok. «Edozein
modutan, ona da gero eta eskola
gehiago egotea; argi dut, gainera,
oraindik badugula lan egiteko
aukera anitz».
Makrobiotikan trebatzeko le-
hendabiziko eta bigarren urra-
tsak eskaintzen ditu Euskal Esko-
eraman zuen Euskal Eskola Ma-
krobiotikoa pentsatzera eta gau-
zatzera. «Hasieran asmo hutsa
zena benetako proiektu bilakatu
dugu».
Eskola sortu baino lehen, male-
ta batean gordetzen zituen Asen-
siok bere kazolak eta kozinatzeko
behar zituen gainerako tresnak.
«Nire sukaldea ere eramaten
nuen; han eta hemen aritzen nin-
tzen eskolak ematen, sukaldari-
tza makrobiotikoari buruzko
ikastaroak egiten». Ez zen baka-
rra, eta bide bera egiten ari ziren
bertze hainbat irakaslerekin bat
egin zuen, azkenean, Euskal Es-
kola Makrobiotikoa martxan jar-
tzeko.
Kontrajarri eta osagarriak«Hasieratik izan zen nire ametsa,
noizbait, eskolaren ondoan jate-
txe txiki bat zabaltzea». Arrotxa-
peko egoitza aurkitu zutenean
bete zuen Asensiok amets hori.
Proiektu beraren zatitzat ditu es-
kola eta jatetxea, halere, «elkar
elikatzen baitute». Eskolan lan-
dutakoak jatetxean probatzen di-
tuzte, adibidez, eta jende asko
ikastera animatu da jatetxea eza-
gutu eta gero.
Asensiok argi utzi du sukalda-
ritza makrobiotikora hurbiltzen
direnek aurreiritziak bazter uzte-
ko aukera dutela: «Jendeak uste
du zaila dela, zorrotza, nolabait
erranda; baina ezagutu eta gero
ohartzen dira ezetz». Adibide
«argi eta erraz» bat aipatu du su-
kaldariak makrobiotikaren oina-
rri nagusia azaltzeko: «Hotzak
akabatzen bazaude, berotuko
zaituen elikagai bat hartu behar-
ko duzu, zure gorputzak hori be-
har duelako».
Makrobiotikak yin-yangaren
oinarria du ardatz: hau da, aldi
berean kontrajarri eta osagarri di-
ren indarren arteko orekarena.
«Sukaldaritza makrobiotikoaren
esparruan ere, horixe da kontua:
gure gorputzaren eta elikagaien
energia kontuan hartuta, aldi be-
rean kontrajarri eta osagarri diren
elikagaien bidezko oreka lor-
tzea». Hotza dugunean, bero ja-
tea, eta, bero garenean, berriz,
hotz, modu hagitz sinple batean
erranda.
Funtsean, elikagai naturalak
ditu ardatz sukaldaritza makro-
biotikoak. «Bazter uzten ditu, be-
raz, elikagai prestatuak», azaldu
du Tina Asensiok. Elikagai natu-
ralak dira laboreak, lekaleak, ba-
razkiak eta frutak. «Makrobioti-
koa ez da elikagai naturalak erdi-
gunean jartzen dituen bakarra;
bertze batzuek ere oinarri dituzte,
eta osasuntsuak eta txalotzeko
modukoak dira; makrobiotikoak,
baina, urrats bat harago egiten
du, eta aukeratzen ditu une oro
gure gorputzari on egiten dioten
elikagaiak», erantsi du.
Euskal Eskola Makrobiotikoan
ez dira urrats horretan gelditu: al-
darrikatzen dute, gainera, ahal
den neurrian, tokiko eta sasoiko
elikagaiak kontsumitzea, eta osa-
gai kimikorik gabeak. «Sagar bat
elikagai natural bat da, baina ez
dakit nongo berotegiko sagar hel-
dugabe bat hartzen badugu honat
ekartzeko, hori ez da batere natu-
rala. Egia da erabiltzen ditugula
Txinan edo Amerikan ekoitzitako
laboreak, hemen ez ditugulako,
baina ahalegintzen gara tokikoa
lehenesten».
Asensiok aitortu du hasiera ez
zela erraza izan. «Oraindik ere ez
da; baina hamar urteko bidea
egin dugu jada, eta aurrera jarrai-
tzen dugu». Arrotxapean jaioa da
Asensio, eta poztu egiten du bere
proiektua auzoan garatzeko au-
kera eduki izanak. «Hasieran,
baina, anitz kostatzen zitzaion
jendeari jatetxera sartzea».
16 urte zituenetik da Asensio
barazkijale, eta hemezortzi urte
dira jada begano bilakatu zela.
«Orain jendeak hori zer den
badaki, behintzat». Poliki, baina
urrats sendoak eginez egin dutela
aurrera nabarmendu du; eta
erantsi du makrobiotikak ere
lortu duela zabaltzea. «Forma-
kuntzarako gero era zentro
la Makrobiotikoak orain, eta las-
ter hirugarrena ere eskaintzea du
asmo. «Bertzelako ikastaroak ere
egiten ditugu», zehaztu du esko-
lako arduradunak. Asteartero,
adibidez, elikadura osasuntsuari
buruzko bat egiten dute. Makro-
biotikan hasteko ikastaro bat ere
badute, bertzeak bertze. «Ikasta-
ro guztiak kontuan hartuta, mila-
ka pertsona pasatu dira gure
eskolatik hamar urteotan», kon-
tatu du Tina Asensiok, harrotasu-
nez.
Lan horrek jaso du saririk. Iaz,
adibidez, Nafarroako Gobernuak
eman zion bat Baratza Kafeko ar-
duradunari. Zehazki, Asensiok
«osasunaren eta elikaduraren ar-
loko esparruan egindako lana»
nabarmendu zuen gobernuaren
sariak.
Egoerara egokituGobernuaren sariak emandako
babes hori garrantzitsutzat jo du
sukaldariak; eta funtsezkotzat jo
du, halaber, eskolan eta jatetxean
ari den talde osoaren lana eta
ahalegina. Are gehiago, oraingo
osasun krisiaren testuinguruan.
Izan ere, egoerara egokitu behar
izan dute eskolako eta Baratzako
kideek, aurrera jarraitzeko.
Formakuntzaren arloan, sare-
an ari dira egiten lan nagusia. Sa-
rean zabaltzeko materialak ere
prestatu dituzte. Jatetxea, berriz,
itxita egon da orain arte. Astele-
henetik martxan da berriz ere,
baina terrazan baino ez ditu beze-
roak hartzen, alarma egoerak ze-
haztutako segurtasun neurriei ja-
rraituz.
Egungo egoerak eragin diela
onartu du Tina Asensiok. Arlo
ekonomikoan «zulo bat» egin
diela, alegia. Halere, gelditzeko
beharrak «ideia berriak pentsa-
tzeko» aukera eman diela erantsi
du sukaldariak, eta taldearen ar-
tean sortu den batasuna ere na-
barmendu eta eskertu du: «Bate-
ra ari gara denok lanean, denon
alde».
2
3
4
1 Ikasleak.Euskal Eskola Ma-
krobiotikoko ikasleek egindako
bazkari bat, 2014. urtean.
EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA
2 Eskolan.Tina Asensio sukal-
daria, Arrotxapeko egoitzan
eskolak ematen.
EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA
3 Sukaldean.Asensio Baratza
Kafea jatetxeko sukaldean l
anean, joan den astelehenean.
IÑIGO URIZ / FOKU
4 Terraza.Alarma egoeraren on-
dorioz, terrazan bakarrik hartzen
ahal dituzte bezeroak. Langile bat,
arbelean idazten. IÑIGO URIZ / FOKU
Ikastaro guztiakkontuan hartuta, milaka pertsona pasatu dira eskolatikhamar urteotan»
«Makrobiotikak urratsbat harago egiten du,eta aukeratzen ditu guregorputzari on egitendioten elikagaiak»Tina AsensioEuskal Eskola Makrobiotikoko kidea
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Datu hutsak izen bi-lakatzeko. Helbu-ru horrekin osatudu NafarroakoMemoriaren Insti-
tutuak nazien kontzentrazio es-parruetan itxi zituzten nafarrenbehin-behineko errolda. Orain-goz, berrogeita hemezortzi daudezerrendan, hiru arlotan sailkatu-ta: hildakoena eta desagertuenada lehena; ihes egitea lortu zute-nena bigarrena; eta askatu zituz-tenena, berriz, azkena. Institutu-ko arduradunek beren webgune-an jarri dute informazioa, herrita-rren esku. Hutsune anitz bete di-tuzte, eta oraindik daudenakbetetzen segitu nahi dute, behinbetiko zerrenda osatzea lortu arte.Izan ere, behartutako erbestera
joan, eta historiak isiltasunerakondenatu ditu 1936ko gerraketxetik botatakoak, neurri handibatean. Altxamenduarekin bate-ra hasi zen mugaz bertzalderakobidea nafar anitzentzat. Nafarro-ako Gobernuaren arabera, bos-tehun inguru ailegatu ziren Fran-tziako administrazioaren menpe-ko lurretara: gerratik ihes egin,
eta kontzentrazio esparruen erre-alitate gordinarekin egin zutentopo, ordea. Gursekoa (Okzitania) izan zen
nabarmenenetako bat: 1939tik1945era egon zen zabalik, eta1936ko gerratik ihesi joandako6.000 euskal herritar pasatu zirenhandik. Frantziak errefuxiatugisa hartu zituen, baina baldintzagogorrak pairatu zituzten, batezere herri hori alemaniarren eskugelditu zenean.Naziek hartu zituzten lehenda-
bizi, eta ahanzturak gero. Horre-gatik, «benetako memoria histo-
rikoa» egiteko, izenekin bateraizanak ere oroitzeko eta erdigu-nean jartzeko beharra nabar-mendu du Victor Moreno irakasleeta idazleak. Alesbeskoa da, etaherri horretako lau herritar izanziren Gurseko kontzentrazio es-parruan; bosgarren bat ere baiMauthausenekoan. «Herritarrengehiengoak, ordea, ez du horrenberririk; ez daki deus herrikidehoriekin gertatu zenari buruz.Tristea da hori erratea, baina erre-alitatea hori da». Memoriarikgabe, ez da justiziarik, eta justiziazerrenda bat osatzea baino ani-
tzez ere gehiago da, Morenorenhitzetan. Hilaren hasieran, Mauthausen
askatu zuteneko 75. urteurrenabete zen. 1945eko maiatzaren5ean sartu ziren Ameriketako Es-tatu Batuetako soldaduak kon-tzentrazio esparruan. Naziek1938an eraiki zuten, AustriakoMauthausen eta Gusen herrienondoan. Han izan zen Morenorenherrikide Carlos Alonso Burgi.1898. urtean sortu zen Alonso,
Alesbesen, eta maisu izan zen, baieta alderdi komunistako kide ere.1940. urtean atxilotu zuten na-
ziek, eta bost urtez izan zen Maut-hausengo esparruan, 1945ekomaiatzaren 5ean askatu zutenarte. Carlos Alonso Burgirena daNafarroako Gobernuak osatuta-ko erroldan agertzen diren izene-tako bat.«1960ko hamarkadan, herrira
itzuli zen. Frantseseko eskolakematen zituen, eta harro senti-tzen zen, inoiz ez zuelako hez-kuntza sistema frankistarekin bategin. 1975. urtean zendu zen. Ge-roztik, herriko udal talde bakarbat ere ez da gai izan haren etabertze presoen aldeko omenaldi-rik egiteko», salatu du Morenok.
Alesbestik Gursera
Gursen izan ziren Alesbesko he-rritarren berri eman du VictorMorenok: Cristobal Adrian Mu-rugarren, Luis Martinez Joaquit,Casimiro Perez Nanclares etaSantiago Belasko Marcilla izan zi-ren. «Indarrez eraman zituztenmilitarrek, baina ihes egin zuten,Errepublikaren alde borrokatze-ko. Katalunian ziren faxistek har-tu zutenean».Cristobal Adrian Murugarre-
nen anaia Francisco 1936. urteanfusilatu zuten. Alesbeskoa Fran-tzian harrapatu zuten naziek, etahainbat kontzentrazio esparru-tan izan zen, 1945ean askatu arte.Casimiro Perez Nanclares Gursenzegoen esparrua askatu zutene-an. Handik Mexikora joan zen,eta han hil zen, 2002. urtean. LuisMartinez Joaquit bi urte lehenagozendu zen, 2000n. UGTko kideizan zen; haren anaia Francisco1936an fusilatu zuten. SantiagoVelasco Marcilla ere UGTko kideizan zen. Preso hartu zutenean,Gursera eraman zuten. Han izanzen 1939tik 1945era.Nafarroako Memoriaren Insti-
tutuak martxan jarri duen errol-dak agiriak eta argazkiak jaso dituizenekin batera. Gobernuko ar-duradunek memoria historikoa-ren arloan ari diren elkarteen la-guntza eskertu eta nabarmendudute, hain zuzen ere, haien ahale-ginak lortu duelako, kasu anitze-tan, galdutako dokumentuak be-rriz agertzea. Gobernuak egindako erroldan
agertzen diren izenetako bat daVictor Garcia-Serrano Retegire-na; argazkia ere jaso du webgune-ak. Beratarra zen, eta Neuengam-meko kontzentrazio esparruandesagertu zen (Hanburgo, Ale-mania). Beran, udalaren aitortzajaso dute II. Mundu Gerrako he-rriko biktimek. Gutxienez hama-sei herritar izan ziren kontzentra-zio esparrutan. Isidoro Fagoagatenor ezaguna ere Gursen izanzen.
Nazien kontzentrazio esparruetan itxi zituzten nafarren errolda osatu du NafarroakoMemoriaren Institutuak, eta bere webgunean jarri du informazioa, herritarren esku.
Datuen atzeko izen eta izanak
Preso talde bat, harrobi batean behartuta lanean, Mauthausengo kontzentrazio esparruan. MAUTHAUSEN BATZORDEA
Gobernuak webgunean jasotako agirietako bat. NAFARROAKO GOBERNUA Victor Garcia-Serrano Retegi. N.G.
4NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2020ko maiatzaren 22aGaiak
Uxue Rey Gorraiz Iruñea
Ez dakit tokirik izango
duen; asko aldatu
da kontua». Saioa
Anzizu txantrearra-
renak dira hitzak, eta
bost hilabeteko alabaz ari da. Izan
ere, Anzizuk Txantreako Izartegi
haur eskolan matrikulatu nahi
du alaba, euskaraz, baina badaki
zaila izanen dela hori lortzea,
Iruñeko Udalak erdira murriztu
baitu euskarazko eskaintza duten
haur eskolen kopurua datorren
ikasturterako: titiko haurrentza-
ko eta ibiltarientzako tokiek 136
izateari utzi, eta 61 izango dira.
Iruñean familia asko eta asko
daude Anzizurenaren egoera be-
rean, eta, horiek horrela, udala-
ren asmoaren berri izan zutene-
tik, borrokan ari dira egoera horri
irtenbidea emateko: herri haur-
eskola bat sortzeko prozesua jarri
dute martxan, behin-behineko
konponbide gisa.
Iruñeko Udalean agintea lau-
koak izan zuen garaian, euska-
razko eskaintza zabaldu egin zen,
eta, Iruñean dauden hamasei
haur eskoletatik, lauk zuten eus-
karazko eredua: Printzearen Ha-
rresi, Donibane, Goiz Eder eta
Izartegi haur eskolek.
Aldiz, Navarra Sumak eskain-
tza murriztuko duela iragarri
zuen urte hasieran, eta, ondorioz,
zerrenda horretako eskoletatik
bitan baizik ez da euskarazko es-
kaintzarik egonen haur txikie-
nentzat. Are gehiago, horietako
batean, Goiz Eder haur eskolan,
eskaintzaren erdia bakarrik iza-
nen da euskaraz, eta, beraz, Txan-
treako Izartegi izanen da haur es-
kola euskaldun bakarra Iruñe
osoan.
Udalak euskarazko lekuei da-
gokienez egindako murrizketari
kontra egiteko sortu zen HE Gu-
rasoak Iruñea elkartea. Saioa An-
zizu elkarteko kide da, eta egoera-
ren larritasuna salatu du. «Esku-
bidea dugu euskaraz bizitzeko eta
ikasteko. Gure nahia hori baldin
bada, bermatu dezatela haurrek
tokia izanen dutela».
Gurasoek zenbait bilera izan
dituzte udaleko zein Nafarroako
Gobernuko alderdi politikoekin,
eta, horietan, murrizketa daka-
rren epaia oraindik ez aplikatze-
ko eskatu diote Navarra Sumari.
Izan ere, talde politikoak azaldu
du berriki haur eskolen hizkun-
tza ereduari buruz egindako in-
kestako datuak erabiliko dituela
eskaintza egokitzeko, baina ez
aurten, hurrengoan baizik, 2021-
2022 ikasturtean. Datu horien
arabera, gurasoen %36k nahi du
euskara duen ereduren bat, bai-
na, Navarra Sumaren murrizke-
taren ondotik, %14raino jaitsiko
da eskaintza aurten.
Eskaintzaren eta eskariaren ar-
teko oreka dute askok ahotan. Es-
karia zenbatekoa den definitzen
duten irizpideak, ordea, zalan-
tzan jarri beharrekoak dira HE
Gurasoak elkarteko kideen ustez.
Zehazki, iruditzen zaie udalaren
azken galdeketa ez dela «zintzo-
ki» egin. «Jendeak dagoen es-
kaintzari erreparatuta egingo lu-
keena erantzun zuen, eta, noski,
beste faktore batzuek ere baldin-
tzatzen dute gurasoen hautua»,
esan du Anzizuk.
Haren ustez, hurbiltasuna da
gurasoek beren seme-alabak
nora joatea nahi duten erabaki-
tzeko garaian gehien baloratzen
duten gauzetako bat, eta gogora-
tu du euskarazko eredua eskaini-
ko duten bi haur eskolak Iruñeko
iparraldean daudela, «etxetik
urrunegi», askorentzat.
Herri haur-eskolaKudeaketa jarduera eta izen ema-
te gehienen antzera, pandemiak
atzeratu egin du Iruñeko haur es-
kola publikoetan aurrematriku-
lazioa egiteko prozesua ere, eta
udalak joan den astean iragarri
ditu data berriak: maiatzaren
25etik aurrera eman ahalko da
izena, telematikoki.
HE Gurasoak elkarteko kideak
erlojuaren kontra ari dira lanean
arazoari aurre egiteko. Sare sozia-
len bidez, mezu bat bidali diete
egoera berean daudenei: haurrak
haur eskola euskaldunetara era-
mateko interesa duten Iruñeko
familiak elkartearekin harrema-
netan jartzeko eskatu dute,
helbidera idatziz. Bi helburu
nagusi erdietsi nahi ditu deial-
diak: batetik, «benetako eskaria
zein den erakutsiko duen argudio
sendo bat» izatea, eta, bestetik,
sortu nahi duten alternatibarako
kontuak egiten laguntzea.
Herri haur-eskola bat
sortu nahi dute, izan ere,
HE Gurasoak elkarteko
kideek. Kooperatiba
baten bidez abiarazi nahi
dute proiektua, hain
zuzen, datorren abuz-
tuan bertan martxan jar-
tzeko. Lokalak begira-
tzen ari dira orain, baita
finantza bideak argitu
nahian ere, proiektua
«jasangarria» izan
dadin.
Dena dela, Anzizuk
argitu du «trantsizioz-
ko» irtenbidea dela pro-
posatu dutena, eta helburua beti
izanen dela sare publikora buel-
tatzea. «Ez dugu eskola pribatu
bat sortu nahi gure kabuz; orain
dugun aukera bakarra delako
egingo dugu hau», berretsi du
Anzizuk.
Tarifa publikoak ezarri nahi
dituzte, eta, ahal dela, murrizke-
taren ondorioz lana galdu duten
hezitzaile horiekin atera aurrera
proiektua.
Aita eta zuzendariGarikoitz Torregrosa da HE Gura-
soak elkarteko kideetako beste
bat. Kasu berezia da Torregrosa-
rena: bere alaba haur eskolan
dago jadanik, euskarazko ere-
duan. Dioenez, murrizketak
beste pertsona askori edo etorki-
zunean agian berari kalte egiten
ahal dielako ari da borrokan,
baina baita esparru profesionale-
an eragiten diolako ere.
Izan ere, Arrosadia auzoan den
Printzearen Harresi haur eskola-
ko zuzendaria da Torregrosa, eta
Iruñeko Udalak iragarritako
murrizketak bete-betean zigortu
du zentro hori: titiko haurrentza-
ko eta ibiltarientzako euskarazko
leku guztiak desagertu eginen
dira, Navarra Sumaren erabakia-
ren eraginez, hain zuzen ere.
«Lau edo bost pertsonak beren
lanpostua galduko dute, murgil-
tze eredua apurtu egingo da, eta
euskarak espazio bat galduko
du», azaldu du.
Torregrosaren iritziz, «mende-
ku gogoa» dago Navarra Suma-
ren erabakiaren atzean. «Hala
erabaki dutenek badakite denbo-
ran 30 urte atzera egitea bezala-
koa dela hau, eta sobran dakite
hori ez dela posible, asko aldatu
dela euskararekiko jarrera, hobe-
ra».
Torregrosaren ustez, «jokaldi
baten parte» da berriki egindako
murrizketa. «Sekulako kolpea
eman dute orain, ondoren
murrizketa zertxobait arindu eta
ongi gelditzeko gizartearen
aurrean», azaldu du.
Bestalde, HE Gurasoak elkarte-
ko kidea ez dago ados haur esko-
letan euskarak duen tokia soilik
eskariari erreparatuta ezarri
beharrarekin. «Kontua ez da
eskaintzak eskariari erantzun
behar diola: argi utzi behar dugu
hau eskubide kontua dela»,
nabarmendu du.
Gogora ekarri du, gainera, uda-
leko arduradunek «inori galdetu
gabe» handitu zutela ingelesezko
eskaintza, adibidez, eta, ondo-
rioz, kasu horretan ez zirela egon
«derrigortuta eskaria bazegoela
erakustera».
Euskarazko haur eskola publi-
koen aldeko borrokan ahalik eta
bidelagun gehien bildu nahi di-
tuzte HE Gurasoak elkarteko ki-
deek. Lanean segitzeko gogo fal-
tarik ez dutela diote, eta argi dute
zein den helburua: «Euskara es-
kubidea guztiontzat!».
HE Gurasoak Iruñea elkarteko kideekerantzuna eman diote udalak haureskoletan euskara murrizteko iragarriduen asmoari: herri haur-eskola batmartxan jartzeko ari dira lanean.
Euskarazhasteko bidea
Euskarazko haur eskolen aldeko otsaileko protesta, Iruñean. JAIZKI FONTANEDA
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 22a Gaiak
Ez dugu eskola pribatu batsortu nahi gure kabuz; oraindugun aukera bakarra delakoegingo dugu hau»Saioa AnzizuHE Gurasoak elkarteko kidea
«Kontua ez da eskaintzakeskariari erantzun behar diola:argi utzi behar dugu haueskubide kontua dela»Garikoitz TorregrosaHE Gurasoak elkarteko kidea
‘‘
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 22aIritzia
RHURBILDU ETA LAUNaiara Elola
Txalo
Bukatu dira. Igandean
egin genuen azkene-
koz txalo supermer-
katu eta osasun zerbi-
tzuetako langileen alde. Ia bi hila-
betez, iluntzeko zortzietan izan
dugu zita balkoian. Astelehenetik
ez da musikarik. Horrenbeste de-
sio dugun normaltasunaren le-
hen zantzua bada, hortaz. Baina
horixe bakarrik, zantzu bat. Izan
ere, COVID-19arekin kutsatzeko
arriskua hor dago, gu noiz des-
pistatuko zain. Batzuek arriskua
gertuago sentitzen dute beste ba-
tzuek baino. Halare, alertan ja-
rraitu behar dugu.
Barrideekin harremanak sen-
dotu ditugun garaiotan, ohikoa
da balkoian ikusi orduko hizke-
tan pare bat minutu igarotzea.
Hala, aurreko egunean, etxepetik
zihoala agurtu nuen bizilagun
bat. BERRIAzeraman besapean.
«Paseoa eman eta erreka bazte-
rrean irakurtzen gelditzeko as-
motan?», galdetu, eta baietz esan
zidan, asko estimatzen zuen
emakume mendizale baten ingu-
ruko erreportajea argitaratu zu-
tela Nafarroako Hitza-n, eta ira-
kurtzeko asmoa zuela. Hizketal-
dia balio handiegirik gabeko
horietako bat iruditu zitzaidan;
igogailuko horietako bat.
Arratsaldean, etxeko buzoian
Nafarroako Hitza-ko ale bat aur-
kitu nuen. Berehala ohartu nin-
tzen barrideak utzitakoa izango
zela. Antza, jabetu zen berak
esandakoari ez niola arreta bere-
zirik jarri. Azalean emakume bat
zegoen. Hormatzar batean gora
eskalatzen ageri zen. Mendian
zuen habiazioen lerroburuak.
Argazkiko emakume irribarre-
tsua Miriam Garcia Pascual zen.
Duela 30 urte hil zen Indian elur
jausi batek harrapatuta, beste bi
mendizalerekin batera. Beraren-
tzat ezinezkoa zen mendian gora
egin gabe zoriontsua izatea. Hori
zen Garcia Pascualentzat aske
sentitzeko modu bakarra. Ez
zuen beste biderik topatu: «Txori
jaio nintzen, eta inbidiaz egiten
diet so lurrean zoriontsu bizi di-
renei». Izan ere, kontziente zen
bere bizimoduak eragiten zuen
sufrimenduaz: «Min egiten dit
nire bizimoduak maite ditudanei
eragiten dien tristurak, baina
kaiola batean sartuko banindute,
ahituko nintzateke».
Norberak hartutako bideak
ondokoei eragiten dien sufri-
mendua halako gordintasunean
adierazteak barruak astindu ziz-
kidan. Baina sekulako arrakala
eragin zidan Mari Carmen Pas-
cualek, mendizalearen amak,
esandakoak. Alaba aske jaio eta
aske bizi izan zela onartzen du.
Alabaren nahiak jartzen ditu Pas-
cualek lehen planoan, bere sufri-
mendua albo batera utziz. Hori
baino maitasun adierazpen age-
rikoagorik gutxi egongo dira.
Izan ere, norberak sufritzeko
duen beldurrak besteei hegalak
moztera behartzen du. Ondokoa
galtzeko edo mintzeko beldurrak
izoztu egiten gaitu, haren nahi
eta desioak ezerezean utzarazte-
raino. Nahitaez, geurekoi joka-
tzen dugu. Pascualek, aldiz, ala-
bak hartzen zituen arriskuak
hartuta, ez du behin ere aipatzen
kirola uztea nahi zuenik; jakin
bazekien, pasa zitekeena pasatu-
ta ere, horrela beharko zuela.
Norberaren nahiak besteenen
aurretik jartzen diren garaiotan,
eskuzabaltasun eta benetako
maitasunaren adierazle garbia da
Mari Carmen Pascual. Urratzaile
izan ziren beraz, bai ama eta baita
alaba ere.
Alabaren nahiakjartzen ditu
Pascualek lehenplanoan, bere
sufrimendua albobatera utziz. Horibaino maitasun
adierazpenagerikoagorik gutxi
egongo dira
Muga batzuekin,baina martxan daLandabengo azokaIRUÑEA bIgandean lehendabizi-koz egin zuten Landabengo azo-
ka, osasun krisia hasi zenetik.
Alarma egoerarekin batera, igan-
de oro Landabenen egiten den
azoka bertan behera utzi zuten,
baina berriz egiteko baimena
eman dute, hainbat neurri eta
muga ezarrita. Batetik, azokako
postuen kopurua murriztu dute.
Igandean 36 jarri zituzten, dene-
ra. Bertzetik, azokako azaleraren
laurdena baino ezin izan zuten
bete bisitariek. Eguraldiak jende
anitz erakarri zuen, eta 2.000
pertsona inguru pasatu ziren
azokatik. Udaltzaingoa eta bo-
luntarioak arduratu ziren azokan
behar baino jende gehiago ez sar-
tzeaz, eta ez zutenei maskara
emateaz.
Langile bat hil dabere kamioiakazpian harrapatutaBERIAIN bLangile bat hil da aste-on, Beriaingo Errekaldea indus-
trialdeko enpresa batean. Astele-
henean gertatu zen lan istripua:
54 urteko langile bat zendu zen,
bere kamioiak azpian harrapatu-
ta. Cordovillako parke nagusiko
suhiltzaileak joan ziren ezbeha-
rra jazo zen enpresara, eta ibilgai-
luaren atzeko gurpiletako baten
azpian aurkitu zuten gorpua. Me-
dikuek hilda zela baieztatu ber-
tzerik ezin izan zuten egin.
Langilearen hilotza Iruñeko
Lege Medikuntzako Institutura
eraman zuten, autopsia egitera.
Guardia Zibilak hartu du gertatu-
takoa argitzeko ardura. Istripua
gertatu zen tokitik, guardia zibi-
lek eman zuten abisua larrialdie-
tara, hain zuzen ere, 06:52 aldera. Saltzaile batzuk, igandean, Landabengo azokan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Larrialdi plan bateskatu dute kulturkudeatzaileekIRUÑEA bLarrialdi plan bat eska-tu dute Kuna Nafarroako Kultur
Kudeaketa elkarteko kideek be-
ren sektorea suspertzeko, eta
kulturaren esparruan ari diren
profesionalak babesteko. Gaine-
ra, «kultura digitaleko plan al-
ternatibo bat» galdegin dute
udazkenerako, «badaezpada».
39,5IAZKO UZTAREKIN EGINDAKOARDOA, MILIOI LITROTANNafarroa jatorri izeneko 39,5 milioi
litro ardo egin dira herrialdean, iaz-
ko uztarekin. Adituek «hagitz on-
tzat» jo dute kalitatea.
«Beran badirakulturatik bizidirenak, eta ikusigenuen udalean eskuraditugun baliabideakerabilita lagundubehar geniela»Estitxu PinatxoMusikaria eta Berako Kultura zinegotzia
Edurne Elizondo Iruñea
Alarma egoerak bertan beherautzi zituen martxoan Karrikirikprest zituen ekinaldi guztiak.Iruñeko elkartean lanean jarrai-tzen dute, halere, ohiko zerbi-tzuak eskaintzen, sare sozialakindartzen eta lan egiteko moldeberria pentsatzen. Horretan ari daIzaskun Barber dinamizatzailea(Iruñea, 1989).Osasun krisiak eragindako alar-
ma egoeraren hasierarekin ba-
tera ekin zenion lanari Karrikirin;
zer moduz?
Martxoaren 16an hasi nintzen la-nean, hain justu, konfinamen-duaren lehendabiziko astelehe-nean, eta itxialdiak eragindakoegoera horrekin guztiarekin eginnuen topo. Lehen astean bulegorajoan nintzen, martxa hartzeko;behar nituen gauzak bildu, eta bi-garren astetik aurrera telelanaegiten hasi nintzen.
Denda zabalik duzue jada?
Tira, goizez lanean ari gara, eta,norbait etortzen bada, artatzendugu. Baina jendeak telefonozedo posta elektronikoz egin deza-ke bat gurekin dendako kontuen-gatik.Karrikiriko dinamizatzailea zara,
zehazki, martxotik; zein da zure
lana?
Karrikirin ditugun zerbitzu guz-tiak kudeatzea da nire ardura, eta,aldi berean, jarduera berriak sor-tzea edo proposatzea. Komunika-zioaren arloko lana ere nik egitendut, eta sare sozialak kudeatzeazarduratzen naiz.Ezagutzen zenuen lehendik el-
kartea?
Bai. Ni aritu izan naiz ikus-entzu-nezko teknikari gisa lanean beti;kamerari izan nintzen, hasieran,eta produkzioaren arloan aritunintzen gero, hainbat hedabide-tan. Karrikiri ezagutzen nuen,baina bertze edozein erabiltzailek
bezala. Euskalerria Irratian ikusinuen dinamizatzaile bila zirela,aurkeztu, eta hemen nago.Orain barrutik ezagutzen duzu
proiektua. Zein da edo izan be-
harko luke Karririkiren gisako
elkarte baten funtzio nagusia?
Uste dut orain arte lan ona eginduela elkarteak, eta, oraingo tes-tuinguruan, egungo beharretaraegokitu beharko dugula. Horrek
ekartzen du aukera berriak sor-tzea, aldi berean, eta aukera berrihoriek sortzeko egin behar dugulan. Jendea guregana dator eus-karaz ditugun zerbitzuak jasotze-ra; eskaintzen ez dugun zerbaiteskatzen digutenean ere ahalegi-na egin behar dugu sortzeko etaegokitzeko. Orain, hori egiten ari
gara, egungo egoerak hori eska-tzen digulako. Egokitzeko behardugun gaitasuna badugu.Egokitzeak erran nahi du, ber-
tzeak bertze, sareen bidezko
lana edo esparru digitala gehia-
go garatzea?
Hori da adibide bat. Esparru digi-talean sakondu behar dugula argidugu. Sare sozialena oso elemen-tu indartsua da orain guretzat.
Onlinedenda ireki dugu,adibidez, eta, egia esan,harrituta gaude izanduen harrerarekin, eska-ri asko jaso baitugu jada.Oso pozik gaude. Aldi
berean, badakigu badugula lanasko egiteko. Eskaini nahiko ge-nuke gero eta gehiago, eta horre-tarako ari gara lanean. Itxialdiak eragin dio dendako
jarduerari; elkartekoari ere bai?
Bai. Prestatuak genituen ekinaldiguztiak bertan behera utzi beharizan genituen, alarma egoera eza-
rri zutenean. Ez gara geldirikegon, eta gauza berriak martxanjartzeko gogoz gaude, baina be-har dugu jakin zer-nolakoa iza-nen den hemendik aurrerakoegoera. Ziurgabetasuna handiada, eta zaila da, ondorioz, hemen-dik aurrerako bidea zehaztea.Ideia asko ditugu, eta poliki-poli-ki emanen dugu haien berri saresozialen bidez.Orain arteko zerbitzuei, halere,
eutsi diezue, ezta?
Bai. Martxan jarraitzen dute gurepisukide edo lan poltsa zerbi-tzuek, bai eta itzulpengintza zer-bitzuak ere. Oso harrera ona dutezerbitzuok, eta jarraituko dugu.Kontzertuak, hitzaldiak, liburu
aurkezpenak eta bertze ere egi-
ten ohi dituzue; horiek moldatu
beharko dituzuela uste duzu?
Bai. Hori da kontua. Oraingozideiak proposatzen eta garatzenari gara. Agian, oso formatu txiki-ko kontzertuak egitea izan daite-ke bide bat. Goiz da zehazteko,oraindik ere.Erran izan duzu zure erronketa-
ko bat dela jende gazte gehiago
erakartzea Karrikirira. Zaila da?
Pisukide zerbitzuan, adibidez,gazteak dira erabiltzaile nagu-siak, eta antzerki tailerretara edokarrikadantzara ere asko etortzendira. Duela bi urte sortutakoIruinkokoan ere gazteak diragehienak, eta hori oso polita etapositiboa da. Ez da gauza beragertatzen, ordea, beste hainbatesparrutan; dendako erabiltzailegehienak adin batekoak dira, adi-bidez, agian gazteek online eros-teko ohitura gehiago dutelako.Bazkideen artean ere helduakdira nagusi.Bazkide gazteak lortzeko lana
da aurrera begirako erronketa-
ko bat?
Bai, hori da landu beharreko au-zietako bat. Gure zerbitzuak sen-dotzen jarraitu behar dugu, hala-ber, eta merkataritzaren espa-rruan, gurekin lan egiten dutendendari txiki eta euskaldunenbozgorailu izaten segitu nahidugu. Sare sozialak ere indartunahi ditugu, jende gehiagok eza-gut gaitzan.Oraindik bada elkar ezagutzeko
eta saretzeko beharra?
Bada gure zerbitzu jakin bat eza-gutzen duen jendea, bainaproiektu osoaren berri ez duena.Euskaldun berriei ere eman be-har diegu egiten dugunaren berri.Euskaldun berrientzat topagu-
ne bat da Karrikiri?
Euskaldunek elkarren berri izandezatela da gure lana; horretara-ko egiten ditugu kontzertuak,aurkezpenak eta beste. Jendeaeuskal giro horretara biltzeko.
«Euskaldunek elkarren berriizan dezatela da gure lana»
Izaskun Barber b Karrikiri elkarteko dinamizatzailea
Izaskun Barberri egungo osasun krisiaren testuinguruan egokitu zaio Karrikiriko dinamizatzailelanetan hasteko urratsa egitea. Egoerara egokitzeko beharra jarri du erdigunean, hain zuzen ere.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko maiatzaren 22a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
«Zaila da hemendik aurrerakobidea zehaztea, baina ideiaasko ditugu, eta poliki-polikiemanen dugu haien berri»