IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
GORKA RUBIO / FOKU
Udatiar anitz ibiltzen den eremua da Ipar Euskal Herria, eta turisten gehiengoak autoa erabiltzen dumugitzeko bHirigintza Agentziak egin ikerketak datu zehatzak eman ditu b 4-5
Turismoaren eraginak aire kutsaduran
Gizartea Hasia da Mintzalasai,eta hilabete osoan iraunen du,
euskara erabiltzeko tailer askorekin
3Euskara Jean-Louis Davantekeuskara batuaren inguruko
duela 50 urteko solasak aipatu ditu
2Ostirala
2018ko irailaren 14aIX. urtea366. zenbakia
Joanes Etxebarria Ürrüstoi
Batuaren lehenarauak aurkeztu zi-tuzten egun bereansortu zen Jean-Louis Davanten le-
hen haurra. Baionan biltzar irekibat antolatu zuten besteak beste«Goxo, xamur, xede, xekatu»hitzak grafia horretan idatzi be-har zirela arautuz. Orain Euskal-tzaindiaren arauak aitzinatu diramaila anitzetan, baina garai har-tan euskal akademiak ez zueneuskara batua sortzea bere gainhartu nahi izan.Txillardegi Euskaltzain urgazle
zela, «Euskaltzaindiari bi aldizbederen galdetu zion zerbait egi-tea euskara batu baten plantanezartzeko, eta ez zuen segidarikerdiesten», oroitzen du Davan-tek. Politikari eta hizkuntzalarigisa fama handiko Koldo Mitxele-narengana ere jo zuen euskarabatuaren hastapena akuilatunahiz, baina «berak ere ez zuenxedea aitzina eramatea ikusten»,Davanten erranetan.Euskaltzain buruari galdetu
zion Txillardegik azken aldi batez,eta, baietza ukanik ere deus ez ze-
nez aitzinatzen, 1963ko udan la-gunak bildu zituen. Horietan zeneuskaltzain zuberotarra ere: «Or-duan, Txillardegik deliberatuzuen indar politikoengan, euskalalderdiengan finkatzea: ETAkobiga ziren —Eneko Irigarai etabera—, EAJko biga —Solaun izene-ko bat eta Telesforo Monzon— etaEnbatatik ni eta hiru apaiz litur-gian ari zirenak: Jean Hiriart-Urruti, Roger Idiart eta Pierre An-diazabal».1963tik ondoko urtera, ikastur-
te oso batez bildu ziren, aste bate-tik bestera, euskara batuaren le-hen oinarriak finkatzeko. «Eus-kaldun guztiek elkar ulertu behargenuela, hori zen lehen arrangu-ra. Gero abertzale gisa hizkuntzanazional bat behar genuela».Hastapenetik ideia horrekin abia-tu zen Davant, Txillardegi «mo-torea» zuen taldearekin. 1964koagorrila hondarrean aurkeztu zu-ten beren lanaren emaitza.
Idazle aitzindariakAtzoko hitzaldian garai hartakotestuingurua ere aipagai zuen Da-vantek. Gaur egun euskaltzaindenak Telesforo Monzon, TxominPeillen eta Gabriel Aresti idazleen
idatziak hartzen ditu abiapuntugisa, bakoitzak euskalki desber-dinak ezaguturik, euskara batuitxurazko batean idazten baitzu-ten haren ustez. Arestik, adibidez,«franko ontsa kausitu zuen eus-kara batu baten moldatzea bainabakarra zen hori erabiltzen zue-na. Idazlea zen, ez gramatikaria,eta ez zuen arau sistema bat plan-tan ezarri».Jendartean euskara batua be-
harrezko zenez galdeturik, berriz,«nik ez dut sentitu» ihardestendu. Euskaltzale «batzuen» sal-buespena gehituz: «Batzuek doluzuten hara [Hego Euskal Herrira]joan eta nekez hangoak ulertzea.Euskaldunak izan eta kasik bestehizkuntza batean mintzatu beha-rra elkar ulertzeko, hori penaga-rria zen». Baionako Euskal Ordezkaritza
kultur elkartearen bulegoan —Enbata mugimenduaren egoi-tzan— biltzen zirenetan, berriz,baziren beren «euskara zabal-tzen» hasiak zirenak, Davant be-zalaxe: «Lehenik, zuberotarrezidatzi nuen, eta, gero, ene euskarazabaltzen hasi nintzen. Baxena-bartarra auzoenganik ikasi nuen,amikuztarra eskola ondoko
etxalde batean ikasiak, lapurterasenideenganik». Eneko Irigaraieta Xabier Elosegi ezagutzen zi-tuen aitzinetik, Hazparnen, ira-kasle lanetan ari zen herri berean.
Euskara eta bere lumak«Zer nahiago dugu? Euskara hi-lik bere luma guztiekin ala euska-ra bizirik zenbait luma galdu-rik?». Galdera horiekin ihardes-ten die Davantek garai haietanbezala gaur egun oraino euskarabatua euskalkien mehatxu gisaikusten dutenei. Arauak ezartze-ko hautuak egin zituzten. «Hego-aldekoek hhizkiak sartuz eta gukh anitz kenduz kontsonanteenondotik», adibidez. Euskaltzainak ez du umorerik
eskas polemika eta anekdota ba-tzuk kontatzeko. Hhizkiaren in-guruan, lehen anekdotak irri isto-riotik badu zerbait: «Izugarrizkopolemikak sortu zituen, grezia-rrez h hizkia ETA baita [eta-rengrafia]». Bigarren anekdotak be-rriz, gaurkotasunean ere oihar-tzuna ukan lezake: «Batzuekdolu dute oraino hkendurik, be-reziki Zuberoan, ahoskera kan-biatzen duelakoan». Horientzatmoldatu du, hain zuzen, euskara-
ren lumak aipatuz ematen duenarrapostua.«Denek zerbait galdu dugu»,
onartzen du. Baionako bilkuretan«kontsentsuak bilatzen» zirelazehaztuz. Halere bizkaitarrentzatzen, bere ustez, arazo handiena:«Euskaldunen erdia ‘bizkaieraz’mintzo zen orduan: 600.000 eus-kaldunetarik 300.000. Zuberota-rrak zenbat ginen, 15.000? Zube-rotarrentzat ere problema zen,baina gertatzen zen idazle nagu-siak erreforma horren alde ginela:Casenave, Peillen, ni...». «Batua euskalkien kontra, non
da problema? Zuberoan eta Biz-kaian, besteek euskara zinez hur-bilak dituzte», bere ustez. «Nafa-rroako euskara gipuzkeratik hur-bil da, diferentzia batzuekin».Nafarroa Garaiko pilotariak«oraino nagusi zirelarik» etaEuskal Telebistan mintzo zirela-rik, dionaz, «de facto batuaz ariziren diferentzia txipi batzue-kin».Gaur egun euskara batuareki-
ko izan daitekeen mesfidantza ereumorearekin aipatzen du lehenikDavantek, beste anekdota batdela medio: «Behin bilkura bate-an, Eibarren, gizon bat jaiki zeneta batuaren kontra mintzatu zengogorki, baina batuan... euskarazabal batean». Baina bisaia se-riosturik, zabaltzen du gaia:«Arauak kritikatzen ahal dira ofi-zialtasuna bazter uzten bada».
Hiztegia zabaltzeazHiztegiaren aberastasunean ikus-ten du, gaur egun, batua aitzina-razteko hutsunerik handiena.«Liburuetan, eskoletan... hizte-gia ez dute anitz zabaltzen. HegoEuskal Herritik ere batuaren ize-nean saltzen digutena, ez zait betihain batua iruditzen, gipuzkoarosatutzat hartzen dut usu». Da-vantek autokritika ere egiten du,hiztegia aipagai, Euskaltzaindia-rekin egin lanaz: «Beharbadahuts egin dugu: Zuberoatik hartuhitzak zub.markatu ditugu, biz-kaierakoak bizk., lapurteratiklap. eta abar. Batuaren izpirituahiztegiaren zabaltzea da».«Larrañe izkiribatzen dute
euskaltzale batzuek ere [Larrainebeharrean]. Izugarria da. Ofizialanahi dugu baina hala delarik ereez dugu errespetatzen. Hori Ipa-rraldeko anarkia da. Enetzat es-kuineko anarkia da: bakoitzaknahi duena egiten du. Ezkerrekoanarkia beste zerbait da, bada el-kartasuna ere». Ez da haatik ez-korra oro har, «bide onean gare-la» uste baitu. Bidea segitzeko,berriz, euskarazko testu gehiagoargitaratu «eta batez ere irakurribehar ditugu», Davanten ustez.
Euskaltzaindiaren mendeurrena kari, Jean-Louis Davantek hitzaldia eman zuen atzoBaionan antolatua zen kolokioan. Euskara batuaren lehen urratsak zituen hizpide.
Batuaren erditze urteetara so
1979ko abuztuan, Foruan, Euskaltzaindiaren bilkura baten ondotik. Besteak beste Jean-Louis Davant (lehen lerroan), Txillardegi eta Eneko Irigoien. EUSKALTZAINDIA
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14aGaiak
Iñaki Etxeleku Baiona
Bidean dira Mintzalasairen karie-tara pentsatu egitasmoak. Bihargauza franko iraganen da: ongi-zateari buruzko mahai ingurua;Mizel Theret koreografoak bura-so eta seme-alabak dantzarazikoditu; Jon Sudupek Baionako ba-ratze botanikoa bisitaraziko diojendeari, eta abar. Astelehenean, buruilaren 17an,
aitzineko urteetan bezala, sukal-daritza tailer bat egin ahalko daBaionako Paul Bert ikastetxekosukaldeetan. Hemengo eta han-
go zaporeak deitu dute aurten-goa. Euskal herriko jakiak etaAsiakoak gurutzatuko dituzte.Tokiko ekoizpenekin egin tokikojakientzat, Michelle Agerre eto-rriko da aurten ere. Hiruzpalaugarren aldia du
Agerre Kalostrape jatetxeko su-kaldariak Mintzalasaik antolatusukaldaritza tailerrean parte har-tzen duela. Urte batetik besterajanari mota berri bat proposatzendie parte hartzaileei. Duela bi urtebildoskia, eta, iaz, Nafarroakoajoarriero jaki ezaguna apailatuzuen: «Irulegiko arnoekin egin
zen, beraz, Nafarroa-Baxenaba-rre lotzeko ajoarriero bakailaosaltsa egin genuen». Aurten,erran bezala, Irulegiko arnoakberriz ezarriko dira mahai gaine-an, eta araberako beste jaki ba-tzuei pentsatua du. «Nolaz, arnoezberdin anitz izanen den: xu-riak, gorriak, beltzak, pentsatudut plater ezberdin anitzen egi-tea». Zehaztuz joan da: «Nahinieke barazkiei balioa eman aur-ten. Gauza sinpleekin, gauzaonak egiten ahal dituzula eraku-tsi, hemengo barazkiekin. Baraz-kia berez ona bada, erraz da balioaematea». Barazkiez gain, arnoe-kin ezkonarazteko, arrain eta ha-ragi bedera plater badu buruankozinerrak. Sobera ez egiteko,plater osoak baino nahiago ditupintxo eta errazioak egin, denekdenetarik dasta dezaten. Tailerra denez, alabaina, izena
eman dutenek dituzte jakiakprestatuko, Agerre izanen dutela-rik aholkulari saihetsean. «Erra-ten diet zer pentsatua dudan,nongo barazki eta ekoizpenekinizanen den. Gero, esplikatzen dutnola egin, baina haiek dute egi-ten». Tailerra nola joaten den iru-
dikatzeko, adibidea eman du:«Adibidez, erraten diet eginendugula pikillo betea bexamelare-kin eta xingarrarekin. Esplikatu-ko dut bexamela nola egin: zerosagai, zer kantitate, nola lan-du». Ez da ofiziokoa izaterik, nor-
nahi joan daiteke, jan eta edanaeuskaraz partekatzeko gogoa askida. «Jiten dira euskaraz baita,baita ere gauza batzuk ikastekosukaldaritzan. Horregatik, ezgara gastromoduan, gauza sin-pleak dira».Astelehenean eginen den jaki
bat lekuko: pantomacakatalana.«Sinple-sinplea da. Tomateak bi-ziki onak dira garai honetan, eta,benetan balioa emateko tomate-ei, uste dut zinez errezeta onadela. Ogia labetik pasatu olio xor-ta batekin; labetik atera eta bere-hala, bero deino, baratxuriarekintorratu; tomateari axala kendu,puska eder batzuk egin, ogi gai-nean pausa, Añanako (Araba)gatz larria bota, biper beltx pixkabat, eta aski da!». Hiru talde izanen dira. Bata, ai-
patu pintxo eta errazioen egiteko,bestea arnoa dastatzen ikasteko,
eta beste bat Asiako sukaldaritzanari den Pantzo Olzomendirekin,udaberriko bilkariak egiten ikas-teko. Ondotik, denak dastatzenahalko dira, araberako arnoare-kin, eta ahoko gustu ezkontzeiburuzko xehetasunak aipatuz. Euskara maila orotarik nahas-
ten da halako tailerretan, eta pa-rada da ikasten ari eta jada bada-kitenentzat, ofizioari lotu hiztegibaten garatzeko. «Ikas-ek badueginik sukaldaritzan erabiltzendiren hitz teknikoen hiztegi bat,eta hori erabiltzen dugu. Bai ekin-
tzentzat: nahasi, irabiatu eta ho-rrelakoak; baita, tresneria etaosagaien aldetik ere».
Fruitu zuhaitzak nola landa
Tailer berria ekarri du aurtenMintzalasaik: baratzezaintza.Irailaren 22an, Lafitte saltegikoJuan Migel Olaizola baratzezai-nak emanen du, saltegian berean,Baionan. Nornahiri irekia horiere, izan baratzedun ala ez.Zuhaitz edo landare fruitudu-
nak hautatu ditu Olaizolak lehenikastaro horretarako. «Fruitulandareak nola landatu, zein hau-tatu, zertarako, non landatu etanola zaindu. Ideia zen ere aipatzeazer egiten ahal dugun bakoitzakgure baratzean ingurumena la-guntzeko». Erleen gerizatzeko,konparazione. Aurten berriz ereentzun baita makurrak jasan di-tuztela erleek: «Pentsatua nuenAsiako liztorraren aipatzea, etabaratzeetan nola zerbait egin». Landareen artatzea du irakatsi-
ko nagusiki. «Laster izanen da ar-bolak landatzeko sasoia. Geroetorriko da moztekoa, eta eraku-tsiko diogu jendeari nola egin, zerforma eman, jakin dezan landa-rea nola zaindu ondoko urtee-tan». Landare bat ez dela nonahilandatu behar ere: «Ahanztendugu, sobera maiz, landareek ba-dituztela beharrak eta ez dugulaguk beti egiten nahi duguna:‘Nahi dut gereziondo bat; ene le-kua arrunt umia da, baina berdinzait, nik nahi dut gereziondobat!’. Hori ez da gauza ona. Ez ba-duzu leku aproposa, hobe duzuhobeki pentsatu eta zerbait ongimoldatuko dena eman. Bertze-naz, erremedio ematen ari zarabeti, ez da ongi aterako eta ez dio-zu kasurik eginen». Jakitate horiek oro euskaraz
erabiltzea denez helburua, ofizio-an komunzki baliatu hiztegi batere bada prest-presta. «Ideiadugu bakoitzari ematea paper bateuskarazko izena erakutsiz». He-men elkarteak tokiko zuhainezegin lana oinarri izanez.
Bidean da Mintzalasai
Euskararen erabiltzeko paradak ematen dituen gertakaria hasi zen irailaren 1ean, eta 30eraarte iraunen du b Animazioez gain, are tailer parte-hartzaile gehiago eskaintzen ditu aurten
Joan den larunbatean, ipuin kontaketa bat izan zen Baionako Ansoteko ordokian. BOB EDME
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko irailaren 14a Gaiak
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14aAstekoa
Iñaki Etxeleku Baiona
Euskal ElkargokoTurismo sailekoarduradun tekni-ko Laurence Ha-risperen erantzu-na argia da: «Nik
dakidanez, ez da ikerketarik di-ruztatu aurten [ingurumenarilotu] datuen biltzeko» turismoaridagokionez. Galdera zen: zer on-dorio du udako turismoak IparEuskal Herriko ingurumenean?Hiru ataletan joanen den serieaabiatzen du Hitza-k. Lehenbizikohau airearen kutsadurari lotua,eta ondokoak, urari eta zikinei.
Airearen kutsaduraren neur-tzeko, ez da daturik udako dife-rentzia bat erakuts dezakeenik.Akitania Berriko Atmo egiturak,alta, Lapurdi itsas hegian, hiruneurgailu baditu, gas emisioenizartzeko. Baina, hara, aroak dudena trenkatzen. Egun eguzkitsuzohardietan, goiti doaz zenba-kiak, eta aski du biharamunak eu-ritsua izatea arrunt beheiti joate-ko. Banabertzeek ez dute balio,beraz, joera baten markatzeko.
Haatik, bada datu parrasta batekartzen duen ikerketa bat, Au-dap Atlantikoa & Pirinioak Hiri-gintza Agentziak 2015eko eta2016ko udan egina. Uda garaiko
jendeen mugikortasuna aztertudute Lapurdi itsasalde guzian,Hendaiatik Hego Landetako Mo-liets arte doan lerro batean. Ere-mu horretan esku hartzen dutenerakundeetako agintariengandikheldu zitzaien galdea. Bizkitarte-an, tokiko hautetsien arranguraez zen batere ingurumenari lotua.Jakin nahi zutena zen: ez ote zirenkanpoko udatiarrak kexu autometatzeengatik Tarnose eta Hen-daia arteko bideetan. Datu bilketainportanta izan da ibilgailu mo-tordunen kopuruari buruz, ho-riek egin bidaiei buruz eta turis-moak eragin bisitari kopuru etahorien mugimenduei buruz. Gal-
dea ez bazuen ukana ere, Hirigin-tza Agentziak aire kutsaduraz ereeman ditu datuak.
%80 autoz heldu diraJakina da tira handiko turismo le-kua dela Euskal Herria. Maiz en-tzun da Ipar Euskal Herrian, biz-tanleria bikoizten zuela fenome-noak, udan. Audapen ikerketakbaieztatu duen datua da. Ikerketaekainaren lehena eta irailaren 23aartean egin zen, eta 69 milioi per-tsona kontatu dituzte 115 egune-ko tartean.
Kanpoko udatiarren hamarre-tarik zortzi autoz heldu direlaohartu dira. Horien mugitzeko
Turismo bulegoek, laster, beren udako bilana plazaratuko dute, urte guziz bezala ofiziokoek erratekoona ala txarra kausitu duten negozioarentzat. Ez dute, haatik, sekula aztertzen ingurumenarentzatzer ondorio duen. Alta, aire kutsaduran, adibidez, ibilgailu motordunen ugaritzeak badu eraginik.
CO2aren turismoa
Udan, 29.500 turista ibiltari iragaten dira Ipar Euskal Herritik; besteak beste, karabanadunak. GORKA RUBIO / FOKU
%
ITURRIA: CEREMA FAF
UDATIARREN KOPURUAUDATIARREN KOPURUA
50,9
43,5
5,6
Turistak
Bizitzaileak
Ibiltariak
d
Turismoaren eragina ingurumeneanAirearen kutsadura
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Astekoa
moldearen azterketan parte hartudu Sebastien Grandjean Audape-ko espazio bilakaeren arduradu-nak: «Turisten %80 autoarekinheldu dira. Tokian berean direlarik -beren Airbnb aparta-mendura heldu eta Baionarat,adibidez-, %55ek autoa erabiltzendute toki batetik bestera joateko.Hondartzara, konparazione».Horiei gehitu behar zaizkie tokikobiztanleak -%77 dira autoa erabil-tzen dutenak egun berean-, kara-bana edota kamoi ohedunekindabiltzanak, merkantzia kamioi-lariak, Hegoalderako bidean di-ren autoak... Egiten du auto. Ikerketak hala dio: «Udako
egun batez, bana bertze, hiri ttipibateko 3.000 bizilagunek bero-gailutan xahutuko duten energiaheinera heltzen da». Ibilgailumotordunen mugimenduenga-tik, 1.552 tona petrolio baliokide(TPB) xahutuak dira egunean.11.000 petrolio upelen erretzeaerran nahi du. Autoek, BEG Bero-tegi Efektuko Gasen %89 eragitendute. Ikerketak oroitarazten duBEGek, klimaren berotzea emen-datzen dutela, bereziki CO2 delakausa (ikus infografia). Oroita-razten du, bestalde, bideetan di-ren autoen %66 dieselak direla.Diesel motorrek partikula ñimiñolanjerosak barreiatzen dituzte.«Substantzia mineralak dira,gehienbat, diesel motorretatikhelduak. Hats bideetan erredurakeragiten dituzte. Osasu-naren Mundu Erakunde-ak minbizi sortzaile gisasailkatu zituen, 2013an».Karbono monoxidoa ereneurtu du ikerketak (9,4tona): «Gas itogarria da.Oso arriskutsua da gorpu-tzarentzat». Ohiz kanpoko ikerketa
izan da, neurketa desber-dinak erabiliz egin baita, epe luze-an eta jende anitz galdekatuz. Au-toetan jarri GPSarekin aritu dira,leku batetik bestera joateko emandenbora neurtzeko. Autoak kon-tatu dituzte, pasaia leku zehatzbatzuetan, lurreko hodi beltze-kin. Orange sakelako telefono en-presarekin elkarlanean, Fluxubista deitzen duten datu bilketaerabili dute. Ikertu eremuan ibilisakelako telefonoei buruzko da-tuak eman dizkie Orangek: non-go erabiltzaileak, nondik noramugitzen, eta holako. Pertsonekiko zuzeneko harre-
mana landu dute oroz gain. Lehe-nik, hesi galdeketak direla medio,autoak geldiaraziz, banaka, etajendeari galderak eginez. Deneta-rat, 21.000 jende galdekatuakizan dira. Buruz buruko ikerketasakonago bat ere eraman dute,
3.000 jende galdekatuz turismoguneetan, hots, hiri erdigune etahondartzetan. Nahi zuten jakin nolakoak zi-
ren mugimenduen bilakaerakuda hastapenaren eta hondarra-ren artean. «Satisfosago izanennintzen, azaroko euri egun batenemaitza izan bagenu ere», errandu Grandjeanek, «uste baike-nuen ekain hastapenean edo irailbukaeran garai apalean ginela.Baina lurralde hau doi bat ezagu-tzen duenak ikusi du ekainarenlehenean, jadaneko, badela jendekotsia. Galdera da, beraz, lurraldehau ez ote da turistikoa urte oso-an?». Prezio apaleko hegazkine-kin eta Airbnb-rekin, asteburu-kako edo aldian aldikako bisita-rien kopurua emendatuagobaizik ez dela dio. Baionan, aste
bateko egonaldia egiten dute tu-risten %67k. Bidarte-Getarian, biastekoa. Horiek horrela, uda, turista ol-
dearen garaia da. Ikerketari eskerohartu dira ez dela udako mo-mentu azkar bakar batekoa, bai-zik eta goiti doan mugimenduaudan sartu eta aitzinatu arau.«Harritu naiz, uste nuen uda ga-rairik gorena bi, hiru aste inguru-koa zela. Ez da hala: hilabete batezgoitikoa da, 43 egunekoa. Uztai-laren 15tik agorrilaren 27rat, tu-rista presentzia handia bada».Ideia baten ukaiteko, egunik apa-lenean, ekainaren 2an, tokikobiztanleak baino 100.000 jendegehiago ibilki zen eremuan. Baionan, kanpotar gehien me-
tatzen den eguna besten larunba-tekoa da: 870.000 jende kontatudituzte. Aldi berean ohartuz ez
duela horrek aldatzen beste hiribateko bakantzatiarren andana.Donibane Lohizunen, Baionakobestek kopuru aldaketarik ezdute eragin. Bana bertze, ikerketaepean, 605.000 pertsona bazirenegun bakoitz, aztertutako eremuosoan. «Ohartu gara tokiko biz-tanleak gutiengoan direla lurral-dean ikerketa egin dugun garaihorretan».
Pasaia leku handiaHego Landetan eta Lapurdin bil-du mugimenduen datuek turis-
ten eginmolde guztiz ezberdinakagerian eman dituzte. Argikiikusten da Landetan udatiarraaise gehiago egoten dela lekuanberean: «Landesetan, bakantza-tiarrak badu bere kanpina. Bila-tzen duen guztia badu bertan: su-permerkatutxoa, gaueko dantza-tokia... Ipar Euskal Herrian aisegehiago mugitzen dira turistak,bereziki hirigunean, hiri batetikbestera edo hondartzako joan-ji-netan». Ikusten da, gainera, egu-naz, gauaz bezala, turistak nagu-siki autoz mugitzen direla. Horiei gehitu behar zaizkie lu-
rraldetik pasatzen baizik ez dire-nak, gelditu gabe: 112.000 iraga-ten dira egunean. Gorena, uztai-laren 30ean ikusi zuten: 211.700.Karabanak, Hegoaldera doazenturistak, kamioilariak, eta abar. Buruz buruko elkarrizketaren-
tzat geldiarazi dituzten pertsonek
autoaren erabiltzeaz zer ikusmol-
de zuten nahi zuten jakin inkesta
egileek. «Galdera egin diegu tu-
ristei: dudan ezarriko ote duzu au-
toa erabiltzea zirkulazioarenga-
tik? Hondartzara joateko, auto
metatzeetan bi orenez egon denari
egin zaio galdera hondartzara iris-
tean. ‘Oraintxe bizi izan duzuna-
rekin, prest ote zara zure autoa be-
rriz erabiltzeko?’. %4k baizik ez
dute dudan ezartzen autoaren be-
rriz erabiltzea!». Artetik errateko,
bilketak turisten jatorria ere aipa-
tzen duela. Gehienak Paris ingu-
rukoak direla agertu da. Bigarre-
nik datoz Akitaniakoak, bereziki,
Gironda aldekoak. Hirugarren,
Okzitania erdialdekoak, hots, To-
losa aldekoak. Audapeko teknika-
riak ondorioa jalgi du hiri handie-
tan bizitzen ohituak diren jendeak
direla, beraz, auto metatzeekin.
Autoen nagusitasun horrenkaltea ez du bakarrik aire kutsa-duran ikusten Grandjeanek. Ustedu bazterren edertasunean erebaduela eragina: «Zer diogu hirierdigune ederretan, denetan au-toak ukaiteari buruz? Garraioa-ren arazoa aztertzen baduzuudan, begiz ikusten dena da, etaez bakarrik airean. Bada ere bela-rriari egiten dion kaltea». Ez dira aipatu hegazkinak. Bia-
rritzeko aireportuak eman da-tuen arabera, udan, neguan baino300 hegazkin joan-jin gehiagobada Biarritzen. Hilabeteka, 800hegazkinez goiti.
IsuriakTonatan
ITURRIA: ATLANTIKOA & PIRINIOAK HIRIGINTZA AGENTZIA
KUTSADURAREN ZENBAKIAK
Energia xahutze guztiaTona petrolio baliokidetan (tpb). Petrolio upela = 0,14 tpb = etxe baten urtebeteko berogailu
energiaren kalitatea.
Karbono monoxidoa (CO)
Karbono dioxidoa (CO2)
Berotegi efektu gasak
Partikulak
9,4
1.552
4.874
4.926
0,6
Turisten %80 autoan heldudira. Tokian berean direlarik,%55ek autoa erabiltzen dutetoki batetik bestera joateko
Ikerketa egileak ohartu diratokiko biztanleak gutiengoandirela ekainetik irailera artekogarairik gorenean
d
Turismoaren eragina ingurumenean
Airearen kutsadura
RJ. MIXEL DIRASSARLABeko kidea
Hautu bat eginbeharko dugu
Langileok hautu bat eginbeharko dugu. Orain-dik jasan edo oldartu,baina egiazki!
Hau dugu testuinguru sozialeta ekonomiko orokorra: frantsesgobernamenduak hautu garbibat egin du, beti gehiago eskain-tzea kapitalistei, nagusiei, etahori, populazioaren, langileonkaltetan. Testuinguru bat non ezden batere tokirik egiazko nego-ziazio batzuentzat.Izugarria da zenbat atzerapau-
so eman den hilabete guti barne.Lan kodearen benetako suntsike-ta! Borroka ainitzen irabaziakarrunt ostikatuak! Adibide gisa,nola zinez errextu dituzten langi-leak kanporatzeko ahalak: Prud-hommesetako sariaren mugatzeagehiegizko kanporatze kasuetan,hitzarmen hauste kolektiboakegiteko aukera, beste eta beste.Nola ez aipa ere akordio bat
adosteko aukera sindikatu or-dezkari batetik pasatu gabe. Zenbat nagusi horretaz baliatukodira nahi duten akordioa pasa-razteko? Ez da gehiago babesik!
Gainera, langileen medioak tti-pituz joanen dira, ordezkari gu-tiago, egitura desberdinak (DP,CE, CHSCT) egitura bakar bateanbildurik (CSE). Bereziki, CHSC-Ten desagertzea kaltegarri zait,horiek izanki lan baldintza onaksegurtatzeko egiazko tresnak. Horrez gain, kapitalismoak
langileak pobreago bilakatzealortu du, eta bankuekiko zorrakareagotu dira. Greba eskubideaanitz mugatu du, nagusiek baibaitakite langileek ezin duteladiru sarrerarik gabe luzaz atxiki.Hori guzia ikusiz, normal da
nagusiak gero eta azkarrago sen-titzea beren burua. Ez dute bo-rondate izpirik negoziazio gune-ak bultzatzeko. Botere hori bo-rrokan diren militante eta langilebatzuek pairatzen duten errepre-sio olatuarekin ageri da. Azkenadibidea: mehatxatuak diren xeminoak, trenbidearen borro-karen ondorioz.Maleruski, ondoko hilabetee-
tan frantses gobernamenduakildo beretik segituko du: langabe-zia asurantzaren erreforma aur-
keztuz eta, segur aski, martxanemanez: 4.000 lanpostu deusez-tatuak Pole emploi egituretan -nola segurtatzen ahalko da kali-tatezko laguntza bat lana xerka-tzen duten langabetuentzat?-,zigor batzuen azkartzea (zerren-detatik kentzeko epea), eta abar.Langabetuak beren egoerarenhobendunak balira bezala. Azter-tzen ari dira ere nola arrastaeman eritasun gelditzeen emen-daketari, langileak hobendunsentiaraziz Asurantza Sozialarendefizitagatik. Alta, argi da geldi-tze horien iturri nagusiak direlalan denboraren luzapena eta lanbaldintzen okertzea! Ilun, ilun...Eta parean, zer? Bai, mobiliza-
zio anitz antolatu dira Macron le-gearen salatzeko, Lan Kodearensuntsiketa salatzeko, edo beste.Milaka jende atera dira karrike-tan, eta ekintza politak antolatu.Zoritxarrez, indar harremana ezda aski azkarra izan. Xeminoekin
gertatu bezala; azkar mobilizatudira trenbidearen erreforma sala-tzeko, baina... Jende anitz borro-karen alde izanik ere, kasik baka-
rrik utzi ditugu. Zahar etxeetanprotestak egin direnean bezala…Hori nahi nuke salatu bereziki :
nolaz frantses sindikatu handihoriek ez dituzten indar guziakbateratzen, mugimendu bakareta azkarra antolatzeko? Sektoreguzietako langileak martxanematea denbora berean, ez ote daposible? Haserretzekoa bada! Ba-nan-banan aktibatzen dituzte:kolpe batez kamioilariak, beste-an, energietako langileak, geroosasungintzakoak, irakaskun-tzakoak, postakoak. Bakoitzabere aldetik. Grebak eta mugi-mendu sozialak ugaritzen dira,baina beti barreiaturik!Argi da, alta, langileria osoa
memento berean borrokan sar-tzen balitz indar harremana ez li-tzatekeela bera! Ekonomia osoa
paralizatzen bagenu, segur nego-ziazioak beste maila batekoak li-ratekeela. Hola dira lortu aintzi-namendu sozialik handienak!Maleruski, ez goaz horretara. Ala,sindikatu handietako arduradu-nek badute beste ‘interesik’, pre-seski, horretara ez joateko?... Ipar Euskal Herri mailan ere
badugu lan. Herri dinamiko ba-tean bizi bagara ere, gizartea geroeta indibidualistagoa bilakatzenari da, eta, ondorioz, militantis-moa ttipitzen. Kontuan hartze-koa da. Beharrezkoa zait, beraz,langileen arteko harremanak be-rriz sortzea, elkartasuna berrizindartzea. Behar dugu atzemannola jende bat interesatu bestekategoria baten borrokari; ez se-gitzeko bakoitza bere aldetik. In-teres komunak aitzinean emanbehar ditugu, agitazio ttipiekin ezdugulako ezer aldatuko!Baina nola? Langileak beren
geroaren arduradun eta aktoresentitu behar dira. Ez bakarrikberen lantegian, baina ere gizar-tearen. Arduradun eta aktore. Ezzaie inposatu behar egin behardutena, defendatu behar dutena.Langile soldaduengaraia amai-tua da. Eztabaidaguneak berrizsortu behar genituzke langileakparte hartzaileago bilaka daite-zen. Bakoitzak bere geroa eskue-tan har dezala !
Langileak berengeroaren arduradun
eta aktore sentitubehar dira. Ez
bakarrik haienlantegian, baina ere
gizartearen
Irudiab Baiona
Baldintzapeko zigorra SarramagnaniBaionako auzitegiak sei hilabeteko baldintzapeko askatasunera kondenatu zuen Jean Francois Sarramagnan
apaiz lapurtarra, asteartean, 1991n 11 urteko ilobari jasanarazi sexu erasoengatik. Orduan, biktima Hazparnen
bizi zen. Epaiketa publikoa izan zen, nahiz eta akusatuaren abokatuak hesteko eskatu. Izan ere, biktimak baka-
rrik galdegin dezake ateak ixtea. Baldintzapeko askatasunak erran nahi du presondegira joan daitekeela Sarra-
magnan gisa bereko beste eraso batengatik zigortua izango balitz ondoko bost urtetan, . ISABELLE MIQUELESTORENA
Ipar Euskal Herriko HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko HITZAk
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3,64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
6IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko irailaren 14aIritzia
Ipar Euskal Herriko 15 Gau Eskoletanizena eman daiteke irail bukaera arte
BAIONA bUrte guziz, 1.500 ikasle heldu inguruk izena ematen duteLapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Gau Eskoletan, egunez ala gauezeuskararen ikasteko. Zu hemen zaude, AEK ere bai! leloarekin, izenenemateko epea hilabete hondarrera arte zabalik du AEK-k, eskolakurriaren lehenean hasteko. Arratsetako betiko eskolak eskaintzen ditu elkarteak, bospasei ore-
nekoak astean, urritik ekainera. Halaber, egunekoak, astean sei ore-nez. Enpresa barneko eskolak ere proposatzen ditu. Ikastaroak: astebatez, otsaileko eta bazkoko oporren denboran, eta, udan, bi astez. Bar-nategiak eta online ikastaroak. Talde bereziak ere baditu: Xede taldeak,lanbide bereko jende taldeekin; eta buraso taldeak, haurra ikastola edoeskola elebidunetan ezarri duten burasoei euskara ikasi edo hobetzenlaguntzeko. Euskal Gaitasun Agiriaren pasatzeko prestakuntzak pro-posatzen ditu, bestalde. Aipatzekoak dira ere sei hilabeteko ikastaro trinkoak: «2015ean, eus-
kara dakien lehen haurtzaroko profesional beharrari erantzuteko,AEK-k lehen ikastaro trinkoa abiatu zuen Iparraldean. Geroztik, urteroproposatzen da formakuntza hori; hasiera mailatik hasten da, eta sei hi-labetez ikasleak B1 maila lortzen du. 2016an, bigarren ikastaro trinkoaabiatu zuen AEK-k C1 maila lortu behar zuten erakasleentzat. 2017tik,formakuntza hori publiko zabalari proposatzen zaio». Hamabost Gau Eskola ditu AEK-k Ipar Euskal Herrian, beraz, hogei
herritan hedatuak. Izen emateak Gau Eskoletan egin daitezke, edo In-ternet bidez,www.aek.eusatarira joanez.
MUSIKA
ANGELUGlissegunaren karietara,
Freddie Baigorri gaualdia, Lapurdi
Surf elkarteak antolaturik.
bBihar, 20:00etan, La Chope
ostatuan.
AZKAINEEkintza taldearen azken
kontzertua (ontsalaz). Ondotik,
DJ Xaxak musika zabalduko du.
bBihar, 22:00etan, Kilika
gaztetxean.
DONIBANE LOHIZUNERavel
akademiaren jaialdiaren karietara,
Katia eta Marielle Labeque piano
jotzaileen Amoriaemanaldia.
Parte hartzaileak: Katia eta Marie-
lle Labeque, Carlos Mena, Elena
de Murgia, Hegiak taldea, Eñaut
Elorrieta eta Thierry Bizkari, Har-
kaitz Martinez de San Vicente,
Mikel Ugarte Azurmendi eta
Ander Zulaika, Easo Eskolania
eta Araoz Gazte abesbatzak, eta
Gorka Miranda.
bGaur, 20:30ean, elizan.
ITSASU Ixo fest, Euskal Irratietako
Ixoemankizunaren festibala,
‘Euskal Herriko talde alternatiboen
ezagutzeko’. Eguerdietan: txos-
nak, txaranga, animazio eta joko-
ak. Eta, ondotik, sei kontzertu:
Original, Ixo, Seal Of Quality...bBihar, eguerditik goiti, Atharrin.
LEKORNEEñaut Elorrietaren
kontzertua, besten karietara.b Igandean, 16:00etan, elizan.
KANTUA
DONIBANE GARAZITolosako
KUP abesbatza.bBihar, 20:30ean, elizan.
HENDAIA Itsasoa abesbatza.bGaur, 21:00etan, elizan.
ZIBURUEuskaraldiaren karietara,euskaraoke kolektiboa.bGaur, 19:00etan, plazako
bi ostatuen artean.
BERTSOA
LEKORNEHerriko besten karieta-ra, bertso afaria eginen da Etxe-
barne ostatuan. Maddalen Arza-llus eta Odei Barroso bertsolariakariko dira kantuz. Izenen ematea,0559-29 62 63 telefonoan. Ondo-tik, kontzertua emango du AguxtinAlkatek. bGaur, 20:00etan, Etxebarne
ostatuan.
Programazioa.
Gaur:
22:00: Zuzenean zure eskueman-
kizuna: Gazteak eta hedabideak.
Bihar:
22:00. Hertzetan: Xutik & Goliath.
Etzi
21:00: Gaualdi kulturala.
Gaur:
12:05.Ondaizulea: Ondare egu-
nak, Irisarri Ospitaleako A. Pagola.
Bihar:
12:20. Jokoak: 0559-37 14 11.
Etzi:
15:00.Errugbia zuzenean:
Nafarroa-D.Lohizune.
BESTELAKOAK
ANGELU Seaskaren Glisseguna:
surf, skate, skimboard, roller, sal-
bamentu ikastaroak. Parkour, fre-
erun, hip hop, capoeira, Yoseikan
Budo, Kung Fu eta Tai Ji Quan
erakustaldiak. Gimnastika, zen
streching, shiatsu, sofrologia eta
yoga. Joko puzgarriak, ingurume-
nari buruzko ikastaldia, dendari-
tza, makillatzea. Kontzertuak:
Maialen Alfaro, Zortzi, Lenao, Les
Frercussions. Edateko eta jateko.
b Igandean, 10:00etan, Barran.
ANGELUMutxikoak Amalabak
eta Seme taldeak antolaturik.
b Igandean, 11:15ean,
bost kantoineko plazan.
KANBOGazteriari eta ondareari
buruzko lehen liburu azoka. Iraku-
rraldiak, hitzaldiak, erakusketak.
b Igandean, 11:00etan hasi eta
egun osoan, Arnagako
baratzeetan eta Laranjategian.
UZTARITZEOndarearen egunen
karietara, Heraitze auzoaren eza-
gutzeko gomita. Goizetik, ibilaldi
komentatua. Oraino hor dauden
40 etxe zaharrenei buruzko
proiekzioa. Argazki erakusketa.
b Igandean, 08:30ean, Auzobaita
gelatik.
IKUSKIZUNAK
HAZPARNEPier Pol Berzaitzen
Laida Pilota ikusgarria emanen
dute. Parte hartzaileak: Landarba-
so abesbatza, Magali Zubillaga,
Villabonako Oinkari dantza taldea,
Xateletarrak dantza konpainia,
Joxan Goikoetxea, Haritz Ezeiza
eta Iosune Marin musikariak,
Xabier Euzkitze bertsolaria, Koldo
Amestoi ipuin kontalaria. Sartzea,
15 euro, bertan. Kitorik, 12 urtez
petikoentzat.
bBihar, 21:00etan, Mendeala
gelan.
HIRIBURU Andere serorapastora-
la emanen dute, bigarren aldikoz.
Goizetik meza izanen da, eta ho-
rren ondotik desfilea eta bazkaria
(20 euroan). Emanaldia arratsal-
dean izanen da, eta, ondotik, talo
eta edariak.
b Igandean, 15:30ean, plaza
berrian.
UZTARITZEAbian ikuskizun jaial-
dia. Gaur: Jour de Fête konpainia-
ren Bideaeta Le Petit Theatre de
Pain konpainiaren Boxon(s)an-
tzezlanak. Ondotik, Suak konpai-
niaren su ziri emanaldia. Bihar:
Acousteel Gang, Mysterieuses
Coiffures, LagunArte, Lasala, Dr
Troll, Mumusic Circus, Bivouac,
Entre les Gouttes, Amaia Elizaran,
LaDinamo, La Petite Fabrique,
Hecho en Casa, Pudding Theatre,
erakusketak, ostatu eta beste.
bGaur, 17:00etan, eta bihar, egun
osoan, Lota jauregi inguruan.
HITZALDIAK
BAIONAPako Sudupek idatzi
duen Telesforo Monzon liburua
aipatuko du.
bGaur, 18:00etan, Elkar liburu
dendan.
BAIONA Zer gertatzen ari da Si-
rian?hitzaldia eginen dute Gabriel
Ezkurdia nazioarteko analistak eta
Asier Herranz ekialde hurbileko
adituak.
bGaur, 19:00etan, Epaiska
ostatuan.
BAIONAEtxebizitzen prezioak eta
hirigintzaren presioak bizitegia er-
diesteko eragin zailtasunez eta
sortu prekaritateaz mintzatzeko,
Etxalde elkarteak Nola bizi Ipar
Euskal Herrian?hitzaldia antolatu
du, frantsesez.
b Irailaren 18an, 16:00etan,
Technocite industrialdean.
Irudia b Hendaia
Gaur abiatuko da Hernandorena bertso sariketaHiru kanporaketa eta finala izanen dira aurten ere Henandorena bertso sariketarentzat. Gaur hasiko da Euskal Herri guziko bertsolari gazteen lehia-
keta Hendaiako Baleak elkartearen egoitzan, 21:00etan. Sei bertsolari hauek kantatuko dute: Peru Abarrategik, Elixabet Etxandik, Asier Galarzak,
Paule Loizagak, Unai Mendiburuk eta Aitor Servierrek. Ondoko kanporaketak Donapaleun eta Baigorrin iraganen dira. Lehena, Aldaka gaztetxean,
irailaren 21ean. Bestea, Bixentainian, irailaren 28an. Sariketa hau Taldekako Xilabaren girotze fasean txertatu du Bertsozale Elkarteak. BOB EDME
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Agenda
Joanes Etxebarria Baiona
Versailles Saint-Quentin (Fran-tzia) unibertsitateko irakasle etaikerlaria Baionan izan zen asteaz-kenean, defentsak deiturik, aditugisa lekukotasuna emateko. Zer da Fijait fitxategia? Zer on-
dorio du?
2015eko martxoko lege antiterro-rista baten ondorio da, eta Fran-tzia hartu zuen mehatxu islamis-tari zuzenean erantzuteko sortuzen. Fitxategi horrek zentzuaukan lezake, bere sorrera justifi-katu zuten pertsona eta meha-txuak hunkitzen dituelarik; me-hatxu islamista, hain zuzen. Ha-mar urtez fitxategi horren baitanegoten dira erakunde terroristabatekin lotura duten delituakegin dituzten pertsona guztiak,zoinahi izanik ere haien borroka.Islamistez gain euskal herritarraketa korsikarrak barne sartuakdira, borroka politikoen bi gunegarrantzitsu izan baitira azkenurteetan. Behartzen zaitu erregu-larki komisaria hurbilenera joa-tera eta atzerrira joan aitzin [15egun lehen] abisatzera. Hemen,muga hain hurbil izanik, funtsez-ko arazo bilakatzen da. Fitxate-gian asimilatua izateari uko egite-ak ondorio pisuak ditu, gainera,hiru urteko presondegi zigorraeta 30.000 euroko isuna arriska-tzen baitira. Islamistentzat sortu bazen, no-
laz dira euskal eta korsikar pre-
soak eta preso ohiak ere barne?
Bi galdera badira hor: hasteko,zergatik dira preso ohiak barne?Inpresioa ematen du legea atzera-ka ari dela: jadanik kondenatuakdauden eta kondena betea dutenpertsonez ari gara. Horietarik ba-tzuk, gainera, jada existitzen ezden erakunde batetik hurbil zi-ren; armak utzi dira, erakundeadesegin da, eta nehork ez du usteberriz hasiko denik. Pertsona ho-riek ez dute zerikusirik basakeriajihadistarekin. Zergatik pertsonahoriek barne dira legea ez badaizan haientzat egina? Ministeriopublikoak eta legegileak, bistanda, erantzun lezakete legea ezdela soilik islamistei mugatzen,delitu terroristen egile guztiakbiltzen dituela, zentzu zabalean.Nire ustez, ez dute, alta, zerikusi-rik. Konpara daitezke McDonaldsedo higiezinen agentzia bati eginerasoak eta Bataclaneko gertaka-ria eta terrazetan ziren jendeakmetrailatzea? Fitxategi horrekinterrorismoa esentzia bilakatzenda: zerbaitengatik kondenatuaizan dena bizitza osorako konde-natua da. Aski harrigarria da, zu-
zenbidearen ikuspegitik ere. Nor-tasun organiko bat balitz bezalahartzen da, eta ez zinez den beza-la: memento bateko borrokapraktika bat. ETAk ere, ez betibaina batzuetan, terrorismoa era-bili izan du. Baina ez da esentziabat. Artxibategian izateak hamarurte irauten du; ez da epe laburra!Ongi uler daiteke pertsona ba-tzuek —horietan, Euskal Herrikobake prozesuan parte hartzen du-ten batzuek— izugarri gaizki har-tu dutela fitxategi horretan sar-tuak izatea, terrorista rolean fin-katzen dituelako. Testuinguru politikoa kontuan
hartu behar litzateke?
Bai, arras. Ez soilik Euskal Herri-ko edo Korsikako testuinguru po-litikoa, kontuan hartu beharko li-tzateke ere pertsonaren testuin-
gurua. Uler daiteke zuzenbideakez duela arduratzerik testuingurupolitikoaz -hori magistratuekegin beharko lukete-, baina giza-banakoaz bai. Aldiz, gizabanakobat kondenatua izan delarik,kondena betea duelarik, atera de-larik eta ez duelarik gehiago niho-lako bortizkeriarik praktikatzen,ez da gehiago mehatxu bat. Hordiodana ez da diskurtso militanteedo unibertsitario bat; hori Esta-tuaren diskurtsoa da. Estatu Kon-tseiluak berak hala dio Fijaitez:«Fitxatuak diren pertsonen bete-beharrak eta horien iraupena de-lituarekiko proportzionalak iza-tea hobea litzateke». Legea aplikatzea magistratuen
esku da.
Haiek dute erabakitzen. Egia dalegegileak soilik arazo islamistari
pentsatu duela eta, beharbada, ezduela pentsatu beste militantebatzuengan ukanen zuen ondo-rioetan. Legearen atzerako eragi-na ere harrigarria da, zuzenbidea-ren aldetik. Ez luke hala izan be-harko. Segurtasunaren aitzakiarekin
ez ote da kontrol sozialaren ma-
rra gainditzen?
Hori fitxategi guztientzat errandaiteke. Beharbada, Fijait ez dahorretan okerrena, nahiz eta on-dorio azkarrak badituen. Bestebatzuk, adibidez Europako Bata-sunak onartu berri duen PNR(Passenger National Record) fi-txategi amerikarra, hegazkineta-ko bidaiari guztien datuak biltzendituena. Zinezko arazoa izan dai-teke, ordea, fitxategi guztien arte-ko konexioa. Hor ez dakigu zer
gertatzen den: nork ikus ditzake-en fitxategiak eta nola konekta-tuak diren haien artean. Bestalde, Fijait, krimen sexua-
lentzat dagoen beste fitxategi ba-ten eredu berean egin zen, bainahori ez da pertsonentzat hain her-tsagarria. Ezin dira konparatu bidelituak, baina segituak izan be-harko ez luketen pertsonakgehiago hertsatzen dira segituakizan behar direnak baino.Legea moldatu daiteke?
Uste dut ahalegin horretan ari di-rela hainbat abokatu afera Kons-tituzio Kontseilu aitzinetik pasa-razi nahiz, legez kanpo uzteko.Nik ez dut uste Fijait fitxategia be-rez arazo bat denik. Fitxategi hori,ongi erabiliz gero -zinezko meha-txuei erantzuteko eta abar-, te-rrorismoaren kontrako tresnabaliagarria izan daitekeela pen-tsatzen dut, nahiz eraginkorrenaez izan. Kasu hauetan ez zaie per-tsona egokiei aplikatzen. Gainera,polizia desberdinak ere horretazkexatzen dira, haientzat lana de-lako, ez delarik haien betebeha-rren parte. Polizia antiterroristekere arras ongi badakite zentzuga-bea dela existitzen ez diren -etageroan berpiztuko ez diren- era-kundeetako pertsonak segitzea.Gainera, badira gudari islamistakpresondegitik atera direnak fitxa-tegi hau plantan ezarri aitzinetik,eta horiek ez dira Fijait fitxategia-ren barne. Aldiz, borroka arma-tua utzi duten euskal herritarraketa korsikarrak barne dira. Dakizunaz, Fijait fitxategia ba-
liagarria izan da zerbaitetan?
Kasik ezinezkoa da jakitea, eta es-kerrak, informazio agenteek ba-liatzen baitute. Ez dituzte aipa-tzen ahal inkestetarako baliatzendituzten iturri eta metodoak;Frantziak baditu, beharbada, in-formazio zerbitzu hoberenak. Fi-txategi hori ez dakit zer heinetanden baliagarria, baina berriz diot,behar du erabilia izan pertsonaegokiekin.
«Fitxategi horrekinterrorismoa esentziabilakatzen da»
Xavier Crettiez b Politika zientzietako irakaslea
Peio Irigoienen auzian, lekuko gisa deklaratu zuen Baionako auzitegian.Bortizkeria politikoa ikertu du urteetan; besteak beste, Euskal Herrianeta Korsikan. Fijait fitxategiari ez dio zentzurik ikusten kasu horietan.
JOANES ETXEBARRIA
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2018ko irailaren 14a b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]