AI LAKET!! ELKARTEA
“TESTING” PROGRAMAREN AURKEZPENA
Dibertsio guneetako droga ilegalen kontsumoarekin lotutako arriskuen
murrizketarako programa. Testing
Ai Laket!!-ek Testing programa du abian. Bere oinarriak substantzia ilegalen testa
eta analisia, hala nola informazio orokor zein pertsonalizatua dira, balizko
kontsumitzaileei eta drogen erabilerarekin lotutako edozein arlotan interesa duen
edozein pertsonari zuzendua.
Zer dela eta testatze eta informazio programa bat?
Substantzien aizunketa, osasun kontrol ezaren ondorio, droga ilegalen
kontsumoarekin lotutako osasun arrisku nagusietakoa eta erabiltzaileen kezka
handienetakoa da. Programa mota honek eraginkortasun handia frogatu du
erabiltzaileekin kontaktuan jartzeko, bereziki gazteekin. Honela, bestelako osasun
errekurtsoetara nekez hurbilduko liraketeen pertsonek, kontsumituko dutenaren
edukia ezagutzeaz gain, gainontzeko informazio osagarriak jaso, era guztietako
kontsultak egin, atseden hartzeko aukera dute, besteak beste.
Testatze programek substantzia berrien agerpena zein kontsumo moldeen
aldaketari buruzko datuak biltzeko tresna paregabea direla ere frogatua dute.
Programaren helburuak
Gazteen gehiegizko substantzia kontsumoaren prebentzioa, informazio zehatz eta
objetiboa eskainiz, droga erabiltzaileei kontsumoarekin lotutako arriskuak hobeto
kudeatzea ahalbidetu asmoz.
Programan parte hartzen duten pertsonengan droga kontsumoak dituen arriskuez
ohartu, hala nola kontsumo horren arrazoiak, harekin bilatzen dituzten helburuak
eta substantziak erabiltzeko duten moduari buruzko hausnarketa piztu.
Erabiltzailea substantzia ilegalen inguruko osasun control ezaz ohartarazi, hauen
aizunketaz abisua emanez.
Droga erabiltzaileen artean arrisku murrizketa kontzeptuak zabaldu. Hauen barnean
sexu harreman seguruagoak, elikadura ekanduen hobekuntza eta droga ilegalen
kontsumoa, edukitzea eta trafikoak dituen ondorio legalen ezagutza daudelarik.
Substantzia eta kontsumo molde berrien inguruko informazio kuantitatibo nahiz
kualitatiboa lortu.
Programaren hartzaileak
Testing programa, batez ere, beren aisialdian substantzia ilegalak kontsumitzen
dituzten edota kontsumitzeko asmoa duten pertsonengana zuzentzen da, bereziki
lehenengo aldiz kontsumitzekotan direnengana. Honez gainera, aipatutako
pertsonen ingurukoak-koadrila edo lagun taldea batik bat, zein droga ilegaletan
interesa duen edozein pertsona ere, kontsumoak dituen edo izan ditzakeen
arriskuez kontzientziatzea bilatzen da, bereziki egun nagusi diren ezlegaltasun eta
informazio eza kontuan izanik.
Testing programak aisialdian kontsumitzen duten era guztietako pertsonengana
heldu nahi du. Honetarako, kontsumoa egiten den leku garrantzitsuenak bisitatuko
dira, hau da, jai herrikoiak, diskotekak, kontzertuak,…
Aktibitateak
Substantzien testa programaren ekintza nagusia eta balizko erabiltzaileak
erakartzeko faktore nagusia izan arren, proiektuak prebentzio zein arrisku
murrizketarako bestelako aktibitateak ere hartzen ditu bere baitan:
Substantzien testa: Beste toki batzuetan testak síntesis-drogetara mugatzen badira
ere, Testing programan jai giroko esparruetan egun kontsumitzen diren substantzia
arruntenen testak egiten dira: kalamua, anfetamina edo speeda, kokaina, MDMA
edo estasi, ketamina etab. Horretarako mikroskopioa, test kolorimetrikoak, eta
kromatografia erabiltzen dira. Laginak hartzen dira laborategira bidaltzeko, han
analisi kimiko estandarra eginez dosi zehatza eta adulteratzaileen presentzia
egiaztatzeko, hala nola laginaren benetako izaera. Emaitzak interneten argitaratzen
dira erabiltzaileek jakin ditzaten.
Hitzaldi informatiboak: Iraupen aldakorreko solasaldiak dira, zeinetan, eskatzaileen
behar eta zalantzen arabera, substantzien eta haien propietateak , arrisku legalak,
erabilera seguruagorako aholkuak, ekandu eta menpekotasuna, sexu segurua eta
abarreko gaiak ukitzen diren.
Drogei eta sexu seguruari buruzko era guztietako material informatiboaren
banaketa.
Zerbitzuaren erabiltzaileei egindako inkesta eta itaunketa bidez, kontsumoaren
errealitateari buruzko datu bilketa.
Testing programaren ezaugarriak
Programa tokian tokiko kontsumo guneetara hurbiltzen den aktibitate ibiltaria da.
Autokarabana-bulegoa erabiltzen da, ondean karpa bat itsatsita duela. Erabiltzaileei
aurreko propagandaren bidez ematen zaie zerbitzuaren berri baina, batez ere,
outreach delakoaren bidez, alegia, aktibitatea burutzen den tokian bertan haien bila
joan eta harreman zuzenean jarriz.
Karpan informazio material guztiak eta material suntsigarriak banatzen dira. Bertan
Ai LAket!!-eko partaideek balizko erabiltzaileei harrera egiten diete, azaltzeko
galdetegia egin, dauden aktibitateen berri eman, zalantzak argitu eta, beharrezkoa
izatekotan, autokarabanara zuzentzen ditu testa edo informazio pertsonalizatua
emateko. Beharrezkoa denean, premia duten pertsonak bestelako osasun edo
asistentzia zerbitzuetara birzuzentzen dira.
Hiru orduko lana honako ekintzak hauek barne ditu:
1. Informazio gunea
Material informatiboaren banaketa: sustantzia desberdinen komikiak eta
liburuxkak, arrisku murrizketaren jarraibideen libuxka,…
Material suntsigarrien banaketa: gizonentzako zein emakumeentzako
preservatiboak, turutoak, kotoizko filtroak, seruma, erabilpen bakarreko
alkoholimetroak
Banan-banako informazioa
2. Analisi gunea
Furgonetaren barrruan egokitutako laborategi mugikorra, analisiak eta
informazio eman ahal izateko. Analisi kuantitatiboak egiteko aukera.
3. Esku-hartzearen txostena non jasotako datu guztiak eta balorazio orokorra
izango dira.
Nortzuk gara Ai Laket!! Ai Laket!! 1998an jaio zen kolektibo bezala eta 2002. urtean irabazi-asmorik
gabeko elkarte legez eratzen da. Taldea droga ilegalen kontsumitzailez eta
kontsumitzaile ohiz osatzen da, ezagutza arlo eta lanbide askotatik etorriak.
Ai Laket!! erabiltzaile elkartea den arren, kontsumoarekiko dugun jarrera neutro
eta ez-morala da. Drogak hartzea ala ez pertsona helduek era libre eta informatuan
hartu behar duten erabaki pertsonal librea izan behar dela uste dugu. Ai Laket!!-ek
erabaki kontsumoa gertatzekotan ahalik eta burubide elementu gehienez baliatuz
egindako hausnarketaren emaitza izan dadin nahi dugu.
Argibide gahiago eta kontratazioa: [email protected] / 945 231560