[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
1
Maddi Aldalur Osa Teknologia Berriak
HH 3.maila 2011/2012
Zumaiako Herri Eskolako
IKTaren AZTERKETA
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
2
AURKIBIDEA
SARRERA 3
IKASTETXEAREN KOKAPENA ETA HAINBAT EZAUGARRI 4
PROIEKTU TEKNOLOGIKOAK 5
IKT IKASTETXE EREDUA 5
ESKOLA 2.0 6
GAUR EGUNGO ZERBITZUAK ETA FUNTZIONATZEKO ERA 7
IKT ARDURADUNEN ZEREGINAK 8
BALIABIDE ETA AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK 10
IRAKASLEEK IKTen INGURUAN DUTEN JARRERA 11
JARDUERA DIDAKTIKOA 12
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
3
SARRERA
Lan honen bidez Zumaiako Ikastetxean IKTen erabilera nolakoa den jakin nahi izan dut
lehenengo kontaktua izan eta ezagupen minimo batzuk lortzeko.
Lehenik, ikastetxea non dagoen kokatuta eta bere testuingurua ulertzeko
beharrezkoak diren datuak aipatu ditut eta baita ikastetxearen ezaugarri orokorrak
aipatu ere. Jarraian, Zumaiako Herri Eskolako proiektu teknologiko nagusienak azaldu
ditut: IKT ikastetxe eredua eta Eskola 2.0 proiektua. Horrez gain, gaur egungo
funtzionamendu eraren zertzelada batzuk ere agertzen dira atal honetan.
Hirugarren puntuan ikastetxeko bi IKT arduradunen zereginak zein diren azaldu ditut
eta baita hauen inguruko beraien sentsazioak ere. Hurrengo atalean, ikastetxeak
dauzkan baliabide eta azpiegiturak zein diren zehaztu ditut. Seigarren puntuan,
gainontzeko irakasleek IKTen inguruko dauzkaten jarreren inguruan jardun dut.
Azkenik, HH egiteko egokia litzateken jarduera didaktiko bat proposatu dut.
Ez nuke sarrera amaitu nahi lan hau egin ahal izateko ezinbestekoak izan diren bi IKT
arduradunen laguntza eskertu gabe, izan ere hainbeste lan eta denbora gutxi dutela
kontuan izanda nire galderak patxadaz erantzun dituzte.
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
4
IKASTETXEAREN KOKAPENA ETA HAINBAT EZAUGARRI
Honako bi taula hauetan Zumaiaren eta Zumaiako Herri Eskolaren Ezaugarri orokorrak
agertzen dira laburtua. Ondoan, berriz, Zumaiako Herri Eskola osatzen duten hiru
eraikinen kokapena erakusten duen argazkia dago.
ZUMAIA
Eskualdea (Probintzia) Urola-kosta (Gipuzkoa)
Biztanle kopurua
(2010)
9621
Euskal hiztunak %70
Seme-alabak dituzten
familiak
%72
Ikastetxe kopurua 2
ZUMAIAKO HERRI ESKOLA
Sorrera 98/99 ikasturtea
Eredua D
Eskaintza 2-20 urte
Bi zuzendaritza HH eta LH
DBH, Batxilergoa eta zikloak
Ikasle kopurua
(HH eta LH)
644 inguru
Hiru eraikin Aita Mari (HH eta LH 1 eta 2 mailak)
Sagarbide (LH eta DBH)
Institutua (Batxilergoa eta zikloak)
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
5
PROIEKTU TEKNOLOGIKOAK
Duela hamar urte hasi zen Zumaiako Herri Eskola Teknologia Berrien munduan
txertatzen. Hasiera, ordenagailuak sare batean konektatzearekin etorri zen eta honek,
proiektu baten beharra ekarri zuen. Funtzionamenduaren aldetik aldaketa sakonak
behar zirela ikusi zuten irakasleek eta poliki-poliki aurrera jarraitu du ikastetxeak. Gaur
egun, IKTen barnean bi proiekturekin egiten du lan: alde batetik, IKT ikastetxe
ereduarekin eta bestetik, Eskola 2.0 proiektuarekin.
IKT IKASTETXE EREDUA: TEKNOLOGIA-HELDUTASUNAREN EREDUA
Ikastetxeko prozesu guztien digitalizatzea ekartzen duen prozesua da eta hiru maila
bereizten dira: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Maila hauek sekuentzialak dira, hau
da, ikastetxearen digitalizapenaren bidean aurrera egiteko mailaz maila joan behar da.
Zumaiako Herri Eskolak ikastetxe eredu honetan sartuta 4 urte daramatzan arren,
gobernu aldaketak eragin duen geldialdia dela eta, aurtengo ikasturtea izango da
oinarrizko maila lortzeko bidean jarri den urtea. Maila hori lortzeko, ikastetxeak bere
prozesu guztietako dokumentuak digitalizatu behar ditu, eta horretan ari dira:
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
6
Irakas-prozesuak: ikasleekin teknologia berrien erabilpen minimoa zehazten da.
Esaterako, arlo bakoitzeko %10a multimedia baliabideen bidez erabiliko da.
Administrazio-prozesuak: ikastetxean era sistematiko batean gauzatzen diren
prozesuen digitalizapena. Adibidez, urteko planaren digitalizapena.
Informazio- eta komunikazio-prozesuak: hezkuntza-komunitatearekiko
komunikazioaren digitalizapena.
Dena den, digitalizapen hauek lortzeko ezinbestekoak dira azpiegitura egokiak (ekipo
informatikoak, konektibitatea…) edukitzea eta irakasleekin formazio saioak egitea
ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko. Teknologia arloko azpiegiturei dagokienez,
ZHE ongi horniturik dago eta irakasleekin beharrezko formazio saioak burutzen dituzte.
Oinarrizko maila eskuratzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko, prozedura zehatz
bat jarraitu behar da. Horregatik, orain, hobetze plana burutzen ari dira Zarautzko
Berritzeguneko aholkulari baten laguntzaz eta behin oinarrizko maila gainditzeko
baldintzak betetzen dituztela iruditzen zaienean, Zarauzko Berritzegunean eskatuko
dute auditoria-prozedura hastea eta Hezkuntza Ikuskaritzara bidaliko da eskaera.
Hemengo web orri Teknologia heldutasun eredu honen laburpena agertzen da, prozesuaren
eta ikastetxeek bete beharreko baldintzak hemen baino zehatzago adierazita:
http://belaskoenea.net/index.php?option=com_content&view=article&id=159&Itemid=193&l
ang=eu.
ESKOLA 2.0
Eskola 2.0 proiektuak Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako
ikasgelak digitalizatu ditu, irakasleak software librea eta metodologia
berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egin ditu.
Zumaiako Herri Eskola proiektu honetan 09/10 ikasturtean murgildu zen eta 10/11
ikasturte erdialdera sartu ziren miniordenagailu eramangarri eta arbela digitalak.
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
7
Lehen Hezkuntzako 5 eta 6.mailetan jarri zituzten lehenik eta aurtengo ikasturtea den
11/12an hasi dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere txertatzen.
ESKOLA 2.0 HELBURUAK
Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
Eten digitala murriztea
Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA
Ikastetxea aurrez Txanela proiektuan barneratuta egoteak era digitalerako saltoa asko
erraztu du, izan ere, Txanelak dagoeneko eduki digitalak prestatuak ditu
miniordenagailu eta arbela digitalaren bidez erabiltzeko. Horrez gain, maila eta arlo
ezberdinetarako erabilgarriak diren materialen gida eskaintzen duen Agrega
plataforma erabiltzen dute. Materiala gehienbat gazteleraz dagoen arren, pixkanaka
ari dira euskarazko materialak ugaritzen.
GAUR EGUNGO ZERBITZUAK ETA FUNTZIONATZEKO ERA
Ikastetxeak web orri bat dauka www.zumaiahe.com Plazagunea enpresak sortua. Dena
den, funtzionalagoa izango den webgune berri bat sortzeko asmotan dabiltza.
Bestalde, euren lanak, ekintzak, irteerak eta irratsaioak plazaratzeko Haur eta Lehen
Hezkuntzakoek honako blog hau http://zumaiherri.blogspot.com/ erabiltzen dute eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoen bloga, berriz, http://zumaiahe.blogspot.com/
da.
Izan ere, aipatu bezala Otalora irratsaioa egiten dute Lehen Hezkuntzako eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek (hau ez dute, ordea, IKT arduradunek
kudeatzen). Webgunean irrati honen inguruko informazioa eskura daiteke eta baita
irratsaioa bera entzun ere.
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
8
Honez gain, garrantzitsua da aipatzea Ikastetxeko ordenagailu guztiak elkar
komunikatuta daudela sarearen bidez. Arazo teknikoak medio, ezin izan zuten sare
bakar bat eratu eta beraz, bi zerbitzarirekin funtzionatzen du: Haur eta Lehen
Hezkuntzako eraikinak alde batetik, eta Batxilergo, ziklo, Lehen Hezkuntza eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak bestetik. Sarean, Daemon disko birtuala erabiltzen
dute, milaka CD erabili ordez, beharrezko programa dagoeneko ordenagailuan egotea
ekartzen duen programa.
Bestalde, dagoeneko zehaztuta dago mailaz maila urtero arlo bakoitzerako zein izango
den erabilpen digitala. Honela, adostuta geratzen da eta ez irakasleen esku, honek ekar
dezakeen arriskua saihestuz.
Tresneriaren aldetik ongi moldatzen dira eta batez ere, Jklik erabiltzen dute.
Orokorrean, ordea, materiala sortu beharrean aurkitzen diren ariketak moldatuz
funtzionatzen dute.
Haur Hezkuntzan, berriz, Urtxintxaren Ttanto, Txirritx eta Xango protagonista dituzten
materiala erabiltzen dute. Geletan dauzkaten ordenagailuetan sartuta daukate
programa hau eta txokotan dabiltzanean erabiltzen dute: ipuina entzun eta ikusteko,
ariketa ezberdinak egiteko, irudiak margotzeko, puzzleak osatzeko…
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
9
IKT ARDURADUNEN ZEREGINAK
IKTen bi arduradunek 10 urte daramatzate elkarrekin lanean eta gaia gustatzen
zitzaielako hasi ziren hiru multzo nagusitan sailka ditzakegun zereginak burutzen: IKT
ikastetxe proiektua kudeatzea, Eskola 2.0 proiektua kudeatzea eta Premia ardurak
betetzea.
Azken ardura honek baliabide teknologikoen mantenu lana gainbegiratzea (arazoren
bat dagoenean dagokion enpresari, Indra-ambar-i deitzea), irakasle berriei
funtzionamendua azaltzea, beharrezko segurtasun kopiak egitea… eskatzen die.
Eskolaren funtzionamenduaren inertziaz ezinbestean sortzen diren betebehar hauei
erantzuteak eskatzen dituen orduak ez daudenez inon kontuan hartuta, beraiek egin
behar izaten dituzte. Horrez gain, eskolako beharrak ikusi eta zer erosi erabakitzeaz ere
arduratzen dira.
Etengabe ari dira formazio saioak jasotzen, ikasten eta gainontzeko irakasleen artean
datozen berrikuntzak sustatzen eta hauei irakasten. Izan ere, hau ere bada beraien
zereginetako bat: ikastetxeko irakasleak formatzea. Honela, batek 5.mailako irakasleen
ardura dauka eta besteak, 6.mailakoena eta astean ordu betez elkartzen dira
digitalizapenaren inguruko saioa egiteko.
Beraz, IKTez arduratzen direnek zeregin asko dituzte eta horretara ordu asko
eskaintzen badituzte ere (inguruko ikastetxeek baino gehiago), ez dira denera iristen
eta ezinbestekoa da lehentasunak markatzea. Horregatik, iruditzen zaie beharrezkoa
dela ikastetxe bakoitzak premia figura bat edukitzea.
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
10
BALIABIDE ETA AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK
Ikastetxe osoan zehar honako baliabide teknologikoak ditu ikastetxeak 2011ko
apirilean eginiko estatistikaren arabera:
ORDENAGAILU ERAMANGARRI KOPURUA 195
Mahai gaineko ordenagailuak 54
Eskuko ordenagialuak 9
Netbook (miniordenagailu eramangarriak) 132
ERABILERAREN ARABERA
Administraziorako 5
Irakasleen funtzionamendurako 16
Ikasleekin zuzenean erabiltzeko 173
Besteak 1
IKASLEEKIN ZUZENEAN ERABILTZEN DIRENETATIK
Internetera konektaturik 173
Eskola 2.0 programakoak 117
Azpiegiturei dagokienez, 2.0 programari dagozkion 6 ikasgela informatizatu ditu eta
berariazko informatika gela bakarra. Aipatu bezala, sare lokala egoteaz gain, intranet
zerbitzua ere badago eta honakoak dira eremu bakoitzeko konxexio puntu kopuruak:
GUNEA PUNTU KOPURUA
Zuzendaritza eta administrazioa 8
Irakasle gunea 22
Ikasgelak 64
Bestelako gelak 16
Haur Hezkuntzako etapan zentratuz, 3 urtetik gorako gela guztietan sarera konektatuta
dagoen eta interneteko sarbidea daukan ordenagailu bat daukate. Dena den, ez dago
informatika gelarik ez eta bideo gelarik ere. Eskanerrak badituzte eta argazki kamarak
ere bai. Telebistak eta DVD irakurgailuak badituzte.
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
11
IRAKASLEEK IKTen INGURUAN DUTEN JARRERA
Denetariko jarrerak aurki daitezke irakasleen artean, azken batean, arlo guztietan
pasatzen den moduan hemen ere batzuei asko gustatzen zaie, beste batzuei gutxi edo
badira teknologiekiko ezinikusia duten irakasleak ere. Dena den, guztiek egin behar
izan dute ahalegina euren geletan aro digitala sartzeko eta nabarmentzekoa da,
dagoeneko ez dagoela irakaslerik ordenagailu gabe funtzionatzen duenik. Izan ere,
guztia ordenagailuetan dago: landu beharreko materiala, azterketak, fitxak…
Batzuetan berrikuntzak txertatzea kosta egiten den arren eta IKT arduradunek
esperotako emaitzak lortzen ez dituzten arren (arazo teknikoak direla, irakasleen
desmotibazioa dela…), orokorrean gustura daude, pixkanaka aurrerapausoak egiten ari
direlako eta atzera begiratuz gero alde nabarmena dagoelako funtzionamenduaren
aldetik.
Horregatik, IKT arduradunei beren lana askotan neketsua egiten bazaie ere (behin eta
berriz azaldu beharra, atzetik ibili beharra…), argi dute beren lana irakasleak
motibatzea dela eta zeregin horretan jarraitu behar dutela.
Bestalde, aipatu beharra dago Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailako irakasleek beren
ikasgeletarako ordenagailu bakarra edukitzea gutxiegi iruditzen zaiela eta beste bat
beharrezkoa zaiela.
[ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO IKT AZTERKETA] Teknologia Berriak
12
JARDUERA DIDAKTIKOA
ANTZERKIA ARGAZKI KAMERAZ GRABATU eta BERAIEK PROTAGONISTA DIREN
IPUINA OSATU
Haurrak Urtxintxaren proiektua dela eta ipuinak ordenagailuz ikusten eta entzuten ohituta
daudenez, ipuin hauei forma pixka bat aldatzea pentsatu dut. Bost urteko haurrekin egiteko
jarduera bat den arren, molda liteke txikiagoekin egiteko ere.
Beharrezko materiala:
Bi argazki kamera
Ordenagailua
Inprimagailua
Kartulinak
Rotulagailuak
Unean lantzen ari garen ipuinaren antzerkia egingo dute haurrek. Aurrez motibatu egingo
ditugu eta oraingo antzerki honi garrantzi berezia emango diogu, grabatu eta argazkiak aterako
baititugu. Ziur, honela, antzerkia ahalik eta ondoen egiten ahaleginduko direla.
Batzuk antzerkia egiten ari diren bitartean, haur batek antzerkia grabatuko du eta beste haur
batek argazkiak aterako ditu. Kameraren erabilerari dagokionez, beren aurrezagutzen arabera
gehiago ala gutxiago azalduko diegu.
Grabatutakoarekin, bideo muntaia txiki bat egingo dugu gero haurrei ordenagailuan
erakusteko eta interneten zintzilikatzeko. Honela, haurrek gurasoei beren antzerkia erakutsi
ahal izango die.
Argazkiekin, berriz, inprimatu egingo ditugu eta ondoren, kartulinetan itsatsiko dituzte. Honela
bakoitzak gero, argazki bakoitzaren azpian gertatzen dena kontatu beharko du, bere ipuina
osatuz. Inprimagailua gelara eramatea polita izan daiteke, argazki pare bat nola inprimatzen
diren ikusteko.