16
EGAPE_ TXO! 2

Egape txo!2 (15 16)

  • Upload
    beitza

  • View
    497

  • Download
    2

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Egape txo!2 (15 16)

EGAPE_ TXO! 2

Page 2: Egape txo!2 (15 16)

2

AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN…………….… 2-3 KIROLARIEN BERRI.:

UXUE FRAILE, NOR DA?…….. 4 JOKIN LIZEAGA, NOR DA?...... 5

BERTSO TXAPELKETA................... 6 MUNDUAN, ZE BERRI?.....................7 ZIENTZIALARIEN TXOKOA…… 8-9 IÑAUTERIAK.…………………... 10-11 LIBURUTEGIKERIAK……….….. 12 ZINEA ETA MUSIKA……..……….13 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK…... 14 DENBORAPASAK……………..…15 -16

BERRIAK MOTZEAN... EUSKARAREN EGUNA: Euskararen eguna Abenduaren 3an ospatzen den ekitaldia da. Gure ikastolan ekintza askorekin osatzen dugu eguna: -Kantu-txapelketa: 1.zikloan, Julen 1-mailakoak irabazi zuen; 2.zikloan, 3.mailako: Nora, Ane eta Leire eta 3.zikloan: Joana, Garoa eta Eider izan ziren irabazleak. - Jolasak: sokatira, lokotxak, soka saltoa eta tripleak . -Dantza eta abestia: Aurten Aitor Revueltak irabazi du Euskararen eguneko logoa. -Txokolatada. -Pertsona ospetsu bat etortzen da (Jokin Lizeaga mendi lasterkaria ). TINKO PELIKULA: Abenduan, Sarobera joan ginen Tinko pelikula ( Ana Luisa eta Antton ). Pelikula bi ume ziren protagonistak eta bata oso aberatsa zen eta maitasun gutxi zuen, bere lagunak, berriz, diru gutxi eta maitasun asko zeukan. Anttonen ama gaixorik zegoen eta berak egin behar zuen lana amak lana ez galtzeko. Ana Luisak ez zuen bere ama asko ikusten bidaiak egiten dituelako ume pobreentzat laguntzak antolatzen. Bien artean saiatzen dira Anttonen amarentzat dirua irabazten. Azkenean Antton eta Ana Luisa elkartu dira bidai batera bere gurasoekin Anttonen ama sendatu egiten da. Oso polita zen, dibertigarria izan zen. EGUBERRIKO AZOKA : Abenduaren 21ean San Tomas eguna ospatzeko azoka antolatzen dugu. 5. eta 6. Mailakoak ikastolan ospatzen dugun Neguko Azokan postreak ekartzen ditugu. Ikastola-koek eta gurasoek gure postreak probatzen dituzte. Baita ere txorimaloen sari banaketa egiten da, bazeuden: mozkorra, Dora esploratzailea , Lady Fina … Txistorra ogitartekoa eta zerbait edateko. Irrintzi lehiaketa egiten da. Bertso eskola-koak ere bertso batzuk botatzen dituzte

KANTA ESKEA: Abenduaren 24ean baserriz baserri joaten gara abestera. Irabazten dugun dirua gero, Caritasen-tzat joaten da, aurten 170 euro lortu genituen. Aurten bide ezberdin bat egin dugu gainera bi-dean Oihan Quesadaren etxetik pasatu ginen eta han hamaiketako bat eman ziguten. Enpresa bate-tik pasa ginen eta han bote handi bat txupatxus askorekin. Gero ikastolara etorri ginen eta DBH-ko 4. Mailakoen bonboiak eta polboroien kaxak jan genituen.

EIDER ETA ERIKA

Page 3: Egape txo!2 (15 16)

3

DANBORRADA: Urtarrilaren 20an, San Sebastian bezpera da, eta danborrada jotzen dute Egape ikastolan bezperan. 3urte, 4 urte, 5 urte, 1.maila eta 2.mailako ikasleek jotzen dute danborra. 4.mailakoak Egape dantza taldera joaten direnak bi dantza egiten dituzte eta 6.mailakoak barrila. Oso ondo joan zen eguna, gainera eguraldi ona egin zuen eta futbol zelaian jo genuen. IPUIN KONTALARIA GELAN: 5.maila: Ostiralean, Urtarrilak 22 5. Mailara Saharar bat etorri zen. Lehenik,

ipuin bat kontatu ziguten Chertat eta Lehoia izenekoa, hasieran Euskaraz kontatu ziguten ipuina eta gero, hasa-nieraz, ez genuen ezer ulertu!! Ondoren, hizkiak eta le-trak erakutsi zizkigun hasanieraz, han eskuinetik ezke-rrera idazten dute !!!! Oso ondo pasa genuen eta gainera

eskertu behar dugu bere eskuzabaltasuna, liburutegirako hiru ipuin oparitu ziz-kiguten eta. 6.maila: Ostiralean urtarrilak 22an, 14.30-15:30-tara Oihan Quesadaren ama, Marta, frantsesezko hitzaldi moduko bat ematen izan genuen. Lehenik, egin ge-nuena izan zen gutxi gorabehera nola idazten den arau batzuk.Ondoren, gauza batzuk nola ahoskatzen ziren. Gero 3 abesti abestu genituen. Oso ondo pasa ge-nuen gainera kaxa bat oparitu zigun pasta batzuekin bakoitzarentzat bat!! ESKERRIKASKO!!!

EIDER ETA ERIKA

Page 4: Egape txo!2 (15 16)

4

UXUE FRAILE MENDI LASTERKARIA

Uxue Fraile, donostiarra da eta Zubirin (Nafarroan) bizi da. 1974. Urtean, jaio zen Donos-

tian. Orientazio eta raid probetatik distantzia luzeetara pasatu zen, eta podiumetik podiumera dabil. Iazko bosgarren postutik podiumeko bigarren postura pasatu da aurten munduko ultratrail ezagunenean. Indarrak neurtzen eta indartsu amaitzen dakiela erakutsi du beste behin. Ultratrailak mendi lasterketak inportanteak dira. Karrera hauek mendietako bidexka eta pistetan zehar egiten dira, 5 kmtik 160 kmko luzera izan dezakete. Oso proba gogorrak izan ohi dira. Donostiarrak bigarren aldia zuen UTMBn (Ultra-Trail du Mont Blanc). Iazko lasterketa bikai-

nari segida bikaina eman dio aurtengoak. Fraile raidetatik iritsi zen mendiko lasterketara, eta beste behin erakutsi du ederki dakiela zer den sufritzea. Hala ere, urtea ez du Cha-monixen amaituko, hurrengo lasterketa Japonen izango baitu: Fuji mendiko ultratraila. 25 urte doa atletismo egiten eta oso gustura dago. ANIMO!!!!

http://www.berria.eus/paperekoa/1871/025/534940/2015-09-01/lortutakoa_handia_da_urte_askotako_lanaren_fruitua.htm

Haizea eta Gariñe.

Page 5: Egape txo!2 (15 16)

5

JOKIN LIZEAGARI ELKARRIZKETA Kaixo Jokin, Egape_txo2, aldizkariko kazetariak gara, Haizea eta Ga-

riñe. Elkarrizketa bat prestatu dugu, hau da, 10 gal-dera prestatu dizkizugu zuk erantzuteko asmoz. Hona galderak:

Zerk bultzatu zintuen mendi korrikalaria izatea? Mendia oso gustoko izan dut txiki txikitatik. Mendiaz eta errendimenduaz gozatzeko aukera ematen didate mendi laster-ketek. Zenbat urte zabiltza mendi lasterketak egiten?

2007 ko udaran hasi nintzen lasterka. Zein izan da zure posturik hoberena?

Lasterketa ugaritan garaile izan naiz. Zein izan da zure lasterketarik gogorrena?

Andorrako Els 2900 lasterketa. 14 ordu eta 43 minutuko behar izan nituen bukatzeko. Nola prestatzen zara lasterketa aurretik?

Urtean zehar entrenamendu eta ordu asko sartu behar dira konpetiziora fin fin iristeko. Psikologikoki ere indartsu egotea beharrezkoa da.

Zerbait berezia egiten duzu lasterketa bukatutakoan? Ez. Egin dudana baloratu eta normalean pozik sentitu.

Lasterketaren bat bukatu gabe geratu zara? Bai. 2 aldiz gutxienez erretiratu beharra izan dut. Batean Italian beherako edo diarreak

emanda eta beste batean Frantzian gaizki sentitzen nintzelako. Nola neurtzen duzu abiadura?

Abiadura km/orduko edo igoera metro/ orduko neurtzen dira. Nik ez dut normalean Gps erlojua martxan eramaten eta ez dut abiadurarik neurtzen.

Zein izan da zure posturik okerrena? Erretiratzea izan da emaitzarik kaxkarrena.

Mendi lasterkaria izan nahiko banu, zer aholku emango zenidake? Mendiaz gozatzea eta egindako esfortzuak beti izaten duela errekonpentsa.

Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik. Agur eta beste bat arte!!!!

Page 6: Egape txo!2 (15 16)

6

GIPUZKOAKO 2015eko BERTSO TXAPELKETA

1991n antolatu zuen lehen aldiz Bertsozale Elkarteak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, aurrez Euskaltzaindiak gauzatua. Lau urtetik behin egiten da. 2015ko irabazleaBEÑAT GAZTELUMEN-DI Añorgatarrak izan zen. Bigarren,berriz, ALAIA MARTIN izan zen. HirugarrenaA-GIN LABURU gelditu zen, 4. IÑAKI APA-LATEGI, 5. UNAI AGIRRE, 6. OIHANA IGUARAN, 7. JON MAIA, 8. ARKAITZ OIARZABAL ”XAMOA”. 7.000ikus-entzuletik gora bildu ziren Donostiako Ilunben 2015eko abenduaren 20ean, Gi-puzkoako Bertsolari Txapelketaren finala jarraitzera.

Sari banaketarako ustegabekoa izan zen, Iñaxi Etxabek jarri baitzion txapela irabazleari. Harriduraz, vaina poz handiz hartu zuen Inaxi Etxabek (lehenengotariko bertsolari emaku-meak) Gipuzkoako txapeldunari txapela janzteko proposamena. Bertsolari zumaiarra gustu-ra joan zen Ilunbera,. Plaza ukatu zaien bertsolari emakumeen belaunaldi oso baten ordezka-ri gisa jantzi zion Inaxi Etxabek txapela larunbateko finala irabazi zuen bertsolariari. Ondo-ren, Inaxik bertso bat bota zuen. ZORIONAK GUZTIEI!!!!

WWW.BERTSOZALE.EUS

ANER, ENEKO ETA DANEL

Page 7: Egape txo!2 (15 16)

7

BA AL DA MUNDUAN ABIZEN GUTXIAGORIK?

Egin ezazu proba: amaren edo aitaren abizena bila-tzailean sartu,eta aurkitu ezazu non bizi diren zure dei-tura bera dutenak. Harritu egingo zara, akaso, edo au-rretik zenekiena baieztatuko duzu, agian. Ez dago gauza errazagorik; doan da, gainera. Aukera hori Forebears webguneak eskaintzen du, abizenak munduan barrena kokatu, jatorriari buruzko azalpenak eman eta esanahiaren inguruko argibideak ere ematen ditu atariak. Forebears webgunea, abizenak bilatzeko erabiltzen da zure abizenaren informa-zioa bilatzeko. 2015/11/12ean sortu zen gutxi gorabehera.Webgune horretan informazio hau azaltzen da:

-Webguneari buruzko informazioa. -Abizen arraroenak. -Zure abizena bilatu…

Guk ikusi dugu abizenik hedatuena hau dela: Alzola. Alzola abizena Zumarragatik, Elgoibar-tik eta Azpeitiatik dator. Norberaren jakin-mina asetzeaz gain, genealogia zaleek gustuko izango dituzten erregistro eta datu piloa eskaintzen du Forebearsek. 11 milioi abizen jasotzen dituen datu-basea du oi-narri. Webgunea arakatuta, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan zabalduen dauden eus-kal zortzi abizenak zein diren ere jakin arazi dute (iturria, Espainiako Estatistika Institu-tua, INE). Zabala da munduan hedatuena, 124.815 lagunek dute, gutxi gorabehera. Bat baino gehiago harri eta zur geratuko da, ordea, Zabala gehien non dauden begiratuta: Filipi-netan. Kolonbia eta Argentina daude zerrendan. Beraz, jakin nahi baduzu gehiago zure abizenari buruz, sar zaitez Forebears webgunean.(www.Eitb.eus) webgunetikateraduguinfornmaziohau.

Oihan eta Jon

Page 8: Egape txo!2 (15 16)

8

ABIAN DA ASTEROIDEAK APROBETXATZEKO LEIHA

Lurrean urriak, oso gutxi diren zenbait baliabide barra-barra egon litezke asteroide-etan, hori uste dute zientzialariek.«Kalkulatzen da 50.000 milioi dolarreko balioa duen platinoa egon daitekeela 30 metro diametroko asteroide batean». Horregatik hainbat enpresarik ekimen berezia abiatu dute: Googleren sortzaile LarryPage, Ja-mes Cameron zinemagilea eta Microsoft Office software ezagunaren sortzaile Char-lesSimonyi, besteak besteDeep Space Industries enpresak ere helburu bera du. Lehia hau egin dute Lurran ez dauden baliabideak asteroideetatik aprobetxatzeko. Dirutza behar du horrelako egitasmo batek, eta, horregatik, nolabaiteko zuzenbidea-ren babesa eskuratu nahi izan dute onartu den legearekin. Hala ere, eta ustiaketa hori bideragarria izan baliteke ere, arazoak badira: «Muga tekniko handiak daude. Zailtasun nagusiak ekonomikoak dira, hasieran inbertsio erraldoia egin behar baita. Epe luzean baino ez du emaitzarik izango inbertitutako dirutza horrek». Gure ustez, behar den diru kopurua oso handia da eta beraiek geratzen badirabalia-bide guztiekin oso gaizki iruditzen zaigu.

http://www.berria.eus/paperekoa/1927/014/001/2015-12-13/abian_da_asteroideak_ustiatzeko_lehia.htm

ANE ETA NAHIA

Page 9: Egape txo!2 (15 16)

9

BA AL DAKIZU ZER DEN NAZIOARTEKO ESPAZIO

ESTAZIOA?

Nazioarteko Espazio Estazioa proiektu bat da. Proiektu honetan, Estatu Batuak, Erru-siak, Japoniak, Kanadak, Europak eta Bra-silek hartu dute parte. Nazioarteko Espazio Estazioa Lurraren inguruan dabil orbitan, Lurretik 360km-ko

garaieran, eta 92 minuturo Lurrari itzuli bat ematen dio. 2007ko abuztuaren 14an bere 50000. itzulia bete zuen. Nazioarteko Espazio Estaziotik 14 herrialdeetako astronautak pasa dira. Astronautez gain, Nazioarteko Espazio Estaziora Joan ziren lehenengo bost espacio turistak ere.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Nazioarteko_Espazio_Estazioa.

ANE ETA NAHIA

.

Page 10: Egape txo!2 (15 16)

10

EUSKAL IÑAUTERIAK www.amaroa.com

Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak". Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mamoxarro jan-tzita. Kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soi- nean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jar-tzen dute aurpegia estaltzeko.

********************* Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita; burko-azalean farfailek eratzen duten zirrikituetatik begiratzen dute aurpegia estalirik daramatenean. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan.

**************************

Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos dugu. Traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta mis-

teriotsua da.

Page 11: Egape txo!2 (15 16)

11

Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik As-tearte Inaute arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maska-

radetan dantza izaten da elementu nagusia. Dantzariek hainbat egun eta agertokitan egiten dituzte beren eki-taldiak, eta dantzarien herrian bertan Astearte Inauterian egiten

den "antzezpena" izan ohi da maskaradetako azkena.

**************************

Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrie-nak. Dantzariei deitzen zaie honela, lepotik zetazko koloreetako zin-

tak .

*************************** Altsasuko iñauterietako asteartean puska biltza (etxez etxe egi-ten den eskaera) egiten da. Bertan jasotakoarekin bapo jan eta edan ondoren ilunabarrean (iluntasunean momotxorroek beldur handiagoa ematen dute) ehunka momotxorro frontoitik atera-tzen dira uluka eta aitzinean topatzen duten oro kolpatuz.

KLAUDIA ETA ADRIAN

Page 12: Egape txo!2 (15 16)

12

Duela hilabete batzuk izan genuen Durangoko Azokaren azken edizioa. Aurten azokak 50. urteurrena ospatu du. 1965 urtean lehen edizioa antolatu zuten, Andra Mariaren basilikako arkupean, 19 argitaletxek hartu zuten parte. Lehenengo edizioa Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Beraien esanetan "Euskal Herrian zegoen liburugintza eta dis-kogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea" zen. Ondoren kokapen ezberdinak izan ditu azokak baina 2003an Landako Erakustazoka inauguratu zen eta ordutik, bertan dago kokatua. Gero eta jende gehiago biltzen du eta Euskal kulturaren barnean data garran-tzitsua da. Hona hemen azken edizioko pare bat nobedade:

LIBURUTEGIKERIAK

Egilea: Oihane Fernández Marrazkilaria: Ai-nara Azpiazu Orrialdeak: 72 Argitaletxea: Ibai-zabal

Nahlaren gurasoak marokoarrak dira. Mboreren gurasoak, aldiz, are urru-nago dagoen herrialde batetik etorri dira; Senegaletik, hain zuzen ere. Nahla eta Mbore lagun handiak egin dira. Orain auzo lasai batean bizi dira eta bertan denek ezagutzen dute elkar. Egun batean ordea Salhi jauna desa-gertu egingo da. Gai izango dira Nahla eta Mbore Salhi tapiz-saltzailearen desagertzea argitzeko?

Egilea: Aitor Arana Marrazkilaria: Amaia Balleste-ros Orrialdeak: 152 Argitaletxea: Ibaizabal

Teresa aldaketa handiak bizi izaten ari den neska ijitoa da. Ikastetxez al-datu da, amona hil berri zaio, gusta-tzen zaion mutilak ez dio kasurik egi-ten... eta Tomas ikaskide jatorra on-dora etortzen hasi zaio, neskak hala-korik eskatu ez dionean. Amonaren heriotzak etxean erdi ahazturik ze-goen kontu bat bizituko du. Teresa, George Borrow izeneko bere arbasoa-ren berri duen bitartean, gertakari be-rezien zurrunbiloan murgilduko da eta bere nortasunaz jabetzeaz gain, bene-tan nor maite duen ikusiko du.

Yoli San Sebastian

Page 13: Egape txo!2 (15 16)

13

KARLITOS ETA SNOOPY PELIKULA

Carlinhos Brown 6 urteko haur

geldiezin bat da. Carlitosen janz-

kera kamiseta hori marraduna

praka beltzak eta zapata marroiak janzten ditu.

Pelikularen argumentoa:

Carlinhos Bronw maiteminduta dago eta Snoopy bere lagun hoberenak laguntzen

dio Carlosek dituen sentimenduak adierazten. Pertsonaia horiek osatzen dute

Peanuts koadrila , piano jole Schroede PigPennarratxak…

Oso farregarria da gomendatzen dizuegu.

Pelikulak ordu bat eta 33 minutu irauten du.

EÑAUT ELORRIETA

Eñaut Elorrieta Larruzea (Gernika, Bizkaia, 1975) Ken Zazpi musika taldearen sortzaile

eta abeslaria. Fisikaria da, eta DBH eta Batxilergoko irakaslea izan da.

Eñaut Elorrieta Lugarri taldeko abeslaria izan zen. 1996ko udazkenean, Jon Mikel Arrona-

tegi Exkixuko baxu-jotzaileak eta biek Ken Zazpi taldea sortu zutenGernikan.

Diskoak

Ken Zazpirekin]

Atzo da bihar (Gor Diskoak, 2001)

Bidean (Gor Diskoak, 2003)

Gelditu denbora ( Gor Diskoak, 2005)

Argiak (Oihuka, 2007)

Zazpi urte zuzenean ( Argiak , 2009)

Ortzemugak begietan (Elkar-Argiak, 2010)Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (Elkar-Argiak, 2013)

Bakarka

Deserriko kantak (Elkar, 2013)

MARKEL ETA PAGOLA

Page 14: Egape txo!2 (15 16)

14

TXISTEAK

Zer esaten dio puzkar batekbeste puzkar bati? -Jarri kaskoa aterako garela. Zer esaten dio farola batek besteari: -Ez begiratu, gorria jarriko naizela.

Gela batean ahozko azterketa esaten zuten. Denek gelan esana zuten,Jai-mitok ezik.Gelan leihoa irekita zegoela, gelakide batek leihotik botatzen du eta Jai-mitok esan zuen: -Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa- Orduan irakasleak esaten dio: -Gainditu duzu azterketa.

Zer esaten dio hortz-eskubil batek komuneko paperari: -Batzuetan, lan txarrena egiten dudala pentsatzen dut. -BAI???? ZIUR ZAUDE???????? Mozkor batek bi farola ikusten zituen eta erditik pasa nahi zuen.

ASMAKIZUNAK

Leize zuloan 2 ate biak daude parez pare hor euri, hortxehaize hor lokatz berde-berde. PIPITAKI PAPATAKI HAU ZER DEN NORK DAKI???

Jolasteko erabiltzen da, kolpe asko jasotzen ditu eta batzuetan zulatzen dute. ZER DA??

Kriseilu pilota bat, goian zintzilik oso politak daude, inork piztu barik. ZER DA???

YERAY ETA XUBAN

Page 15: Egape txo!2 (15 16)

15

Ea bilatzen dituzun 7 desberdintasunak.

https://www.google.es/search?biw=1920&bih=985&tbm=isch&sa=1&q=7+DESBERDINTASUNAK&oq=7+DESBERDINTASUNAK&gs_l=img.3...64474.65178.0.65616.0.0.0.0.0.0.0.0..0.0....0...1c.1.64.img..0.0.0.lqyPD-2RZUY#imgrc=ff33JCLUgscryM%3A

MIKEL ETA JON

Page 16: Egape txo!2 (15 16)

16

HARTZA JOALDUNAK KASKABOBOAK ATORRAK ERRALDOITXOA KOTILUNGORRIAK MAMOXARROAK MARKITOS MIELOTXIN MOMOTXORROAK ZAKUZAHARRAK ZAMALTZAIN ZIRIPOT

Aurki ezazu erdira iristeko bidea.

MIKEL ETA JON