5
ESKOLA 2.0ren ONDORIOAK Orain arte eskola 2.0ren inguruko informazioa luzatu badugu ere, lan honetan gure iritzia azaltzea beharrezkoa iruditu zaigu, gure lanari iragan kutsu bat ere eman nahi baitiogu. Esan beharrean gaude, proiektu honen inguruan gauza bat baino gehiago entzun ditugula gure egunerokotasunean, oraintxe baitago gure gizartean gai hau pil-pilean. Hala ere, gauza asko ez genizkien, informazio hutsune asko genituen. Orain aldiz, argiago ditugu gauzak eta gure iritzia emateko aukera ere badugu. Gainera uste dugu, irakasle izango garen aldetik, proiektu hau ezagutzea gure mesedetarako izango dela, eta honen inguruko iritzia izatea ere aberasgarri egingo zaigula. Azken batean, hobea baita irakasle kritikoak izatea, eta ikasgeletan sartzen dutenaren inguruan gure hausnarketa egitea, denari atea zabalik uztea baino. Gauza guztiek bezala, honek ere, bere alde on eta txarrak ditu, eta horiek aipatzen hasiko gara. Esan dugunez, ikasgelan eskola 2.0 proiektua sartzeak, ikasgelako metodo tradizionala aldatzea dakar. Esaten denez, aldaketa horrek onurak ekartzen ditu hezkuntzan. Hori horrela, gure iritziari hasera emateko, bi hezkuntza metodologikoen arteko konparaketa bat egin dugu. HEZKUNTZA TRADIZIONALA HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREKIN Dinamika gutxiago Dinamikoa 1

Eskola 2.0 ondorioa

  • Upload
    maitane

  • View
    435

  • Download
    3

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Eskola 2.0 ondorioa

ESKOLA 2.0ren ONDORIOAK

Orain arte eskola 2.0ren inguruko informazioa luzatu badugu ere, lan honetan

gure iritzia azaltzea beharrezkoa iruditu zaigu, gure lanari iragan kutsu bat ere eman

nahi baitiogu. Esan beharrean gaude, proiektu honen inguruan gauza bat baino

gehiago entzun ditugula gure egunerokotasunean, oraintxe baitago gure gizartean gai

hau pil-pilean. Hala ere, gauza asko ez genizkien, informazio hutsune asko genituen.

Orain aldiz, argiago ditugu gauzak eta gure iritzia emateko aukera ere badugu. Gainera

uste dugu, irakasle izango garen aldetik, proiektu hau ezagutzea gure mesedetarako

izango dela, eta honen inguruko iritzia izatea ere aberasgarri egingo zaigula. Azken

batean, hobea baita irakasle kritikoak izatea, eta ikasgeletan sartzen dutenaren

inguruan gure hausnarketa egitea, denari atea zabalik uztea baino.

Gauza guztiek bezala, honek ere, bere alde on eta txarrak ditu, eta horiek

aipatzen hasiko gara. Esan dugunez, ikasgelan eskola 2.0 proiektua sartzeak, ikasgelako

metodo tradizionala aldatzea dakar. Esaten denez, aldaketa horrek onurak ekartzen

ditu hezkuntzan. Hori horrela, gure iritziari hasera emateko, bi hezkuntza

metodologikoen arteko konparaketa bat egin dugu.

HEZKUNTZA TRADIZIONALAHEZKUNTZA

TEKNOLOGIAREKIN

Dinamika gutxiago Dinamikoa

Elkarreragin gutxiago Sozializatzeko onura

Talde handia Hezkuntza irekia (mugarik gabe)

Teknologia gabekoa Elkar lotura sortzailea

Buruz ikasteko ikasketa prozesua Motibagarria

Taula honetan beha daitekeenez, ikasgeletako metodologia teknologia bidez

aurrera eramateak, eskola 2.0 bezalako proiektua esaterako, onurak besterik ez ditu

ekartzen: hezkuntza dinamikoagoa izango da, sozializatzeko onurak ekarriko ditu,

1

Page 2: Eskola 2.0 ondorioa

hezkuntza irekiagoa, zabalagoa…izango da, motibagarriagoa… Hau irakurriz gero,

denek aho batez onartuko lukete beren ikasgeletan eskola 2.0 sartzea. Hau da, ikasle

denak beren ordenagailu eramangarriarekin arituko lirateke geletan lanean. Baina guk

uste dugu badirela kontuan hartu beharreko hainbat gauza. Batek baino gehiagok

pentsatzen du gela teknologia berriekin hornituz gero hezkuntza aberasten ari direla

eta lortuko dituzten emaitzak askoz hobeak izango direla. Baina hori horrela al da?

Guk pentsatzen duguna baino gauza gehiago hartu behar dira kontuan horrelako

proiektu batek emaitza onak eman ditzan. Horretarako, komeni da, jarraian idatzi

ditugun esaldi hauei erreparatzea eta beraien inguruan pentsatzen jartzea:

Ikastetxea prest al dago aldaketei aurre egiteko?

Gelako metodologiak, irakasleenak eta ikasleenak aldatu egin behar dute!

Emaitza ezberdinak lortu nahi badituzu ez iezaiozu betiko bideari jarraitu!

Metodologia egoki gabeko teknologiak ez digu ezertarako balio!

Ikasle motibatuak behar ditugu!

Irakaslearen lankidetzarik gabe ez dago aldaketarik (irakasleak gidatu

ikasleak interpretatu)

Ordenagailuak eta arbel digitalak gelan sartzeak ez du esan nahi

hezkuntzan berrikuntza ekarriko duenik edo hezkuntza hobetuko duenik.

GAKOA METODOLOGIA ON BATEAN ETA HEZKUNTZAKO PARTAIDEEN

ALDAKETAN DAGO!!!

Gure ustez, ikastetxe asko eta askotan, ez dituzte kontuan hartu goian aipatu

ditugun puntu horietako asko, eta hori bidean aurrera egiteko oztopo handi bat

delakoan gaude.

2

Page 3: Eskola 2.0 ondorioa

Guzti honetaz gain, bada aipatu nahi genukeen beste zerbait. Aipatu dugunez,

irakasleen metodologiak ere aldatu beharra dauka, gainontzean ez baitu lortuko

helburu gisa idatzita duen hezkuntzaren hobekuntza hori. Horretarako, bai guk eta bai

zuetako askok, irakasleei zuzendutako hainbat ikastaroren berri izango zenuten. Eskola

2.0 proiektua dela eta, hainbat ikastaro jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek LHko

bosgarren mailako tutoreei, ingeleseko irakasleei eta PT irakasleei daude zuzenduta.

Bertan, gutxi gora behera lau hilabeteko iraupen batean irakasleak proiektu hau

aurrera eramateko gai bihurtzea da helburua. Egia esan, hau pausu garrantzitsu bat

dela iruditzen zaigu. Baina bada konbentzitzen ez gaituen beste puntu bat: ikastetxe

askotan IKT arduradunik ez egotea. Izan ere, ikastetxe askok irakasleak IKT-etan lau

hilabeteetan formatu direla ikustean, dena konponduta dagoela ikusten dute eta ez

dute beste inoren beharrik sumatzen. Ordenagailuak arazo teknikoren bat duenean

(matxuraren bat: ez piztea, bozgorailuek ez funtzionatzea…) mantenukoei deitu eta

dena konponduta! Eta zer egin behar dute programaren bat desagertzen zaienean?

Gure ustez, ikastaro xume bat jaso duten irakasle hauek ez dira gai horri aurrea

egiteko, eta mantenukoek ere askotan ez dute lan hori egiten. Orduan zer? Horregatik

iruditzen zaigu ikastetxe denetan IKT arduradun batek egon beharko lukeela, honek

proiektua martxa hobeago batean aurrera eramatea ahalbidetuko baitu.

Beraz, eta uste dugu argi geratu dela, horrelako proiektuak gelan sartzea ez da

pentsatu eta egiten den gauza hutsa. Gelan mini eramangarri eta arbel digitalak sartu

baino lehen, lan asko egin beharra dago. Behin hori eginda, orduan ekin behar zaio

gela teknologiekin hornitzeari, eta ondoren, aurretik ezarritako metodologia egoki bati

ateak zabaldu.

3