3
ESKOLA 2.0 vs IKASYS IKT-en inguruko gai librea zehazterako garaian, aukera ugari pasa zitzaizkigun burutik. Hala ere, hauetatik bakarra aukeratu behar eta azkenik, gaur egun oso entzuna den Eskola 2.0 proiektua aztertzea erabaki dugu. Izan ere, gai honen inguruan asko entzun baldin badugu ere gauza jakinik edo zehatzik ez dakigula ohartu gara. Gai aztertzen ari ginela, teknologiekin loturiko beste proiektu batzuen berri izan dugu. Gure ustez, gure gaiarekin zerikusia zuten proiektuak ziren hauek; esaterako, Ikastola Elkarteak sortutako IKASYS proiektua. Hala ere, orain dela egun gutxi honen inguruko hitzaldi batean izan ginen eta bertan konturatu ginen bi proiektu hauek dituzten helburuak guztiz desberdinak direla. Jarraian hauen inguruan mintzatuko gara. Egia esan, bi proiektu hauei gainbegirada bat botaz gero, biek hezkuntzan teknologia berriak sustatzea dute helmuga. Hau egia da! Baina zein da bakoitzak helmuga horretara iristeko egiten duen bidea? Hau da guri gehienbat kezka sortu digun kontua. Izan ere, IKASYS-en inguruko hitzaldiak argi eta garbi utzi zigun proiektu hau nahiko mugatua dela; hau da, haurrak ordenagailuaren erabilerara mugatzen dira soilik, mahaian arkatzarekin egiten dituzten fitxak arratoia eta teklatua erabilita betetzen baitituzte. Denek dakigu Hezkuntzak aspalditik duen helburu nagusia ikasketak esanguratsuak izatea dela; horretarako, ikerkuntzak bultzatuz. Gure ustez, teknologia berriak ikerkuntza hauek bideratzeko oso baliabide aberatsak dira, baina hauek modu egoki batean erabilz gero eta ez IKASYS proiektuak planteatzen duen metodologia jarraituz.

Eskola 2.0 vs ikasys

  • Upload
    maitane

  • View
    415

  • Download
    5

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Eskola 2.0 vs ikasys

ESKOLA 2.0 vs IKASYSIKT-en inguruko gai librea zehazterako garaian, aukera ugari pasa zitzaizkigun

burutik. Hala ere, hauetatik bakarra aukeratu behar eta azkenik, gaur egun oso entzuna den Eskola 2.0 proiektua aztertzea erabaki dugu. Izan ere, gai honen inguruan asko entzun baldin badugu ere gauza jakinik edo zehatzik ez dakigula ohartu gara.

Gai aztertzen ari ginela, teknologiekin loturiko beste proiektu batzuen berri izan dugu. Gure ustez, gure gaiarekin zerikusia zuten proiektuak ziren hauek; esaterako, Ikastola Elkarteak sortutako IKASYS proiektua. Hala ere, orain dela egun gutxi honen inguruko hitzaldi batean izan ginen eta bertan konturatu ginen bi proiektu hauek dituzten helburuak guztiz desberdinak direla. Jarraian hauen inguruan mintzatuko gara.

Egia esan, bi proiektu hauei gainbegirada bat botaz gero, biek hezkuntzan teknologia berriak sustatzea dute helmuga.

Hau egia da!

Baina zein da bakoitzak helmuga horretara iristeko egiten duen bidea?

Hau da guri gehienbat kezka sortu digun kontua. Izan ere, IKASYS-en inguruko hitzaldiak argi eta garbi utzi zigun proiektu hau nahiko mugatua dela; hau da, haurrak ordenagailuaren erabilerara mugatzen dira soilik, mahaian arkatzarekin egiten dituzten fitxak arratoia eta teklatua erabilita betetzen baitituzte. Denek dakigu Hezkuntzak aspalditik duen helburu nagusia ikasketak esanguratsuak izatea dela; horretarako, ikerkuntzak bultzatuz. Gure ustez, teknologia berriak ikerkuntza hauek bideratzeko oso baliabide aberatsak dira, baina hauek modu egoki batean erabilz gero eta ez IKASYS proiektuak planteatzen duen metodologia jarraituz.

Eskola 2.0 proiektuak aldiz, beste planteamendu bat egiten du eta teknologia berriak sustatzeko darabilen modua egokiagoa da. Izan ere, ez da fitxen metodologiara mugatzen. Eskola 2.0n proiektu telematiko ezberdinak aurkitzen ditugu (Pelutxe proiektua, Asmakilo, Euskadin zehar…) eta hauek teknologia berriak eskaintzen dituzten baliabide ezberdin ugariren ezagupena eta erabilera bultzatzen dute; hala nola, komunikazioa ikastetxe ezberdinen artean, informazioa bilatzea iturri ezberdinetatik, oinarrizko pakete ofimatikoen erabilera, blogak sortu, editatu eta erabiltzea…

Gainera, Eskola 2.0 proiektua oinarritik hasi da; hau da, Haur Hezkuntzako haurrei zuzenduriko proiektu telematikoak daude eta honi jarraituz baita Lehen Hezkuntzarako hainbat proiektu ere. IKASYS proiektuaren estruktura, ordea, telaitutik eraikitzen hasitako etxe baten modukoa da; hau da, proiektuaren oinarriak ez dira oso

Page 2: Eskola 2.0 vs ikasys

vs

sendoak. Izan ere, proiektuaren planteamendua LHn hasten baita eta honek etxea kolokan egotea dakar.

Guzti honekin esan nahi duguna zera da, ikerkuntzan oinarritutako gure hezkuntza honetan garrantzitsuagoa dela hori bideratu al izateko proiektu egokiak sortzea, eta behin hau sortuta orduan teknologia berriak ikasgeletan txertatu eta erabiltzen hastea. Gure ustez, orain arte askotan alderantzizkoa egin da.

Beraz, begira dezagun etorkizunera proiektu berri bat sortzerako garaian eta ez iraganera!

TALDEKIDEAK:

Mirari Alkorta

Maialen Barandiaran

Alaine Goikoetxea

Maitane Unanue

Miren Zeberio