Upload
eskolaikt
View
563
Download
6
Embed Size (px)
Citation preview
Norbaitek ba al daki, zer esanahi duten
izenburuan agertzen diren bi hitz horiek?
Ikus dezagun! Poliki-poliki joango
gara!
Erromatarrek, harresi bat eraikitzen zuten beraien kanpamentuaren inguruan, etsaien erasoengandik babesteko. Begiratu argazkian!!
Pentsa, zuek eraiki behar duzuela harresi hori! Nola
kalkulatuko zenuteke zenbateko hesia beharko duzuen kanpamento osoa
inguratzeko?
45 m
45 m
25 m 25 m
Hau horrela izakita alde guztiak gehitu beharko genituzke. Puntu
batetik hasi eta inguru osoa zenbatekoa den kalkulatzeko.
45 + 25 + 45 + 25 =Baina hau beste era batera ere
idatzi daiteke.
25 m
25 m
45 m
45 m
Beraz, 140 metroko hesia beharko dugu, erromatarren kanpamendua inguratu eta etsaien erasoetatik babestu
ahal izateko.
(45 x 2) + (25 x 2) = 140 m
Poligono baten aldeen baturari PERIMETROA
deitzen zaio. Kasu honetan,
kanpamentua-ren perimetroa 140 metrokoa
da.
Ariketa batzuk egingo ditugu, ulertu duzuen ikusteko.
Kopiatu zuen kuadernoetan ondorengo poligonoak eta apuntatu zenbat neurtzen duten
alde bakoitzak.Ondoren, kalkulatu poligono bakoitzaren
PERIMETROA.
5 cm
12 cm
4 dm
3 dm
2dm
7 m
3 m
2 m
25 cm
20 cm
13,5 cm
8 dm
Demagun, kanpamendua estali nahi dugula. Eta beraz, zenbat metroko
estaldura beharko dugun jakin behar dugu.
25 m
25 m
45 m
45 m
Esan dugu, gure kanpamentuak
laukizuzen forma duela. Honelakoa da:
Bi gauza izango ditugu kontuan: ALTUERA
eta ZABALERA.
ALTUERA
ZABALERA
ALTUERA
ZABALERA
ALTUERA 25 M BADA, ETA ZABALERA 45 M, AZALERA JAKITEKO BIAK BIDERKATU BEHAR DIRA:
ALTUERA X ZABALERA = AZALERA
25 X 45 = 1125
25 m
45 m
Hala ere, gauza bat falta zaigu. Azalerak kalkulatzen ditugunean, bi
dimentsio hartu behar ditugu kontutan: altuera eta zabalera. Horregatik erantzuna,
metro karratutan emango da. Horrela idazten da.
AZALERA:
ALTUERA X ZABALERA = AZALERA M2
25 X 45 = 1125 m2