2
PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA Zein da teknologiaren papera haur hezkuntzan? Zer jakin behar du teknologiari buruz( baliabide, edukiak, metodologia...) haur hezkuntzako irakasle batek? Zer nolako maisu eta andereñoa izan nahi dugu, zenbaterainoko garrantzia eman teknologiari eta zertarako erabili gure gelan? Galdera hauek liratezke gure lanarekin lortu beharreko helburuak. Hori horrela, eta gure buruari bueltak ematen jardun ondoren honakoa hau da sakontzeko aukeratu dugun gaia: ESKOLA 2.0 ETA BERE AITZINDARIAK . Askotan Eskola 2.0 proiektuaz aritu gara hizketan eta azkenaldian oso entzuna da gure inguruan (eskolan, kalean, komunikabideetan...). Guk hasieran Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleei zuzenduriko proiektu bat bezala ulertu izan dugu. Baina, pixka bat aztertu ostean, ohartu gara eskolako komunitate zabalago bati zuzendua dagoela. Hau horrela izanda Haur Hezkuntza ere proiektu honen barnean egongo da eta gure ezjakintasuna dela eta, gai hau lantzea egokia dela iruditzen zaigu, bai guretzat eta baita gure gelakideentzako ere. Printzipioz, gure lana hiru zati nagusitan banatuko dugu. Hasteko, Eskola 2.0ren aurkezpen txiki bat egingo dugu, hemen atal ezberdinak landuko ditugu (ekipamendua, ikastresnak, proiektu telematikoak...). Behin gaian sartuta, atzera begira jarri eta honen aitzindariak izan diren proiektuak aipatuko ditugu, hala nola, Ariño herriko esperientzia (Teruel). Amaitzeko eta errealitatearekin kontaktuan jarriz, gure inguruko ikastetxe batek izandako esperientzia islatuko dugu, Asteasuko "Pello Errota" ikastetxekoa. Guzti hau esan ostean, argi ikusten da Eskola 2.0 proiektua ez dela gaur goizean sortutako proiektu soil bat. Aztertuko ditugun esperientzia hauekin ikusi ahal izango dugu bere sustraiak iraganean errotuak daudela eta horietatik sortutako fruitua dugula. Horregatik, gure lana iragana eta orainaren arteko zubi bat izatea espero dugu eta eta etorkizuneko atea irekiko duen giltza izaten ere ahaleginduko gara. Hau guztia esan eta helburuei begira jartzen bagara, ikus daiteke, gai hau lantzeak etorkizunean Haur Hezkuntzako irakasle izango garenoi

Proiektuaren planifikazioa[1]

  • Upload
    maitane

  • View
    294

  • Download
    6

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Proiektuaren planifikazioa[1]

 

PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA

 

Zein da teknologiaren papera haur hezkuntzan?   Zer jakin behar du teknologiari buruz( baliabide, edukiak, metodologia...) haur

hezkuntzako irakasle batek?

Zer nolako maisu eta andereñoa izan nahi dugu, zenbaterainoko garrantzia eman teknologiari eta zertarako erabili gure gelan?

 

    Galdera hauek liratezke gure lanarekin lortu beharreko helburuak. Hori horrela, eta gure buruari bueltak ematen jardun ondoren honakoa hau da sakontzeko aukeratu dugun gaia: ESKOLA 2.0 ETA BERE AITZINDARIAK.

      Askotan Eskola 2.0 proiektuaz aritu gara hizketan eta azkenaldian oso entzuna da gure inguruan (eskolan, kalean, komunikabideetan...). Guk hasieran Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleei zuzenduriko proiektu bat bezala ulertu izan dugu. Baina, pixka bat aztertu ostean, ohartu gara eskolako komunitate zabalago bati zuzendua dagoela. Hau horrela izanda Haur Hezkuntza ere proiektu honen barnean egongo da eta gure ezjakintasuna dela eta, gai hau lantzea egokia dela iruditzen zaigu, bai guretzat eta baita gure gelakideentzako ere.

      Printzipioz, gure lana hiru zati nagusitan banatuko dugu. Hasteko, Eskola 2.0ren aurkezpen txiki bat egingo dugu, hemen atal ezberdinak landuko ditugu (ekipamendua, ikastresnak, proiektu telematikoak...). Behin gaian sartuta, atzera begira jarri eta honen aitzindariak izan diren proiektuak aipatuko ditugu, hala nola, Ariño herriko esperientzia (Teruel). Amaitzeko eta errealitatearekin kontaktuan jarriz, gure inguruko ikastetxe batek izandako esperientzia islatuko dugu, Asteasuko "Pello Errota" ikastetxekoa.

      Guzti hau esan ostean, argi ikusten da Eskola 2.0 proiektua ez dela gaur goizean sortutako proiektu soil bat. Aztertuko ditugun esperientzia hauekin ikusi ahal izango dugu bere sustraiak iraganean errotuak daudela eta horietatik sortutako fruitua dugula. Horregatik, gure lana iragana eta orainaren arteko zubi bat izatea espero dugu eta eta etorkizuneko atea irekiko duen giltza izaten ere ahaleginduko gara.

      Hau guztia esan eta helburuei begira jartzen bagara, ikus daiteke, gai hau lantzeak etorkizunean Haur Hezkuntzako irakasle izango garenoi teknologiaren inguruan gauza berriak ikasteko, gure iritziak zein diren azaleratzeko eta teknologiak Haur Hezkuntzan zein paper duen argitzeko laguntza ezin hobea izango dela.