Upload
irekia
View
86
Download
2
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Bartzelonako Adierazpena, hurbileko merkataritza-ereduaren eta formatuen orekarenalde
Citation preview
1
Bartzelonako Adierazpena, hurbileko merkataritza-ereduaren eta formatuen orekaren
alde
1. Estatuko Gobernua merkataritza-sektorea desegituratzen ari da eta autonomia-
erkidegoen eskumenak inbaditzen
Estatuko Gobernua, gehiengo absolutua duela baliatuta, eta inolako adostasunik gabe, egungo
merkataritza-eredua desegiteko politikak gauzatzen ari da, inposatze basati baten bitartez, eta
ondorioz, hainbat merkataritza-formatu nolabaiteko orekan bizi diren sistema apurtzen.
Merkataritza-banaketaren sektoreak garrantzi handia du gure sistema ekonomiko eta
sozialean, eskuragarri dagoen azken informazioaren arabera, BEGaren % 11 inguru eta
enpleguaren % 16,3 inguru sortzen baititu. Espainia Europar Batasuneko bosgarren estatua da
merkataritza-sektoreak sorturiko negozio-zifrari dagokionez; ia hiru milioi pertsonak egiten
dute lan merkataritza-jardueretan, 765.000 enpresak baino gehiagok, eta milioi bat inguru
lokalek.
Merkataritza-banaketako sistema definitzen duen oinarrizko ezaugarrietako bat haren izaera
duala da, elkarrekin bizi baitira merkataritza tradizionala eta merkataritza egiteko modu
berriak, establezimendu kopuru txikiagoa izanagatik, merkatuan eragin nabarmena edukitzen
ari direnak. Izaera dual horrek eskaintza-aniztasuna dakar, sektore oso dinamikoa izanik
merkataritza modu berriak agertzen baitira etengabe .
Horretaz gain, merkataritza-banaketaren sektorea oso azkar ari da eraldatzen, merkatu-
2
segmentuak barnetik berrantolatzen eta berregituratzen ari baitira. Eraldaketa horren arrazoiak
krisi ekonomikoa eta hark ekarritako kontsumoaren gainbehera eta kontsumitzaileen erosketa-
ohituren aldaketa dira; zenbait merkataritza moduk, gainera, zailtasun handiagoak izan dituzte
faktore horiei aurre egiteko.
Autonomia-erkidegoek eskumen esklusiboa dute merkataritza-eskaintzaren antolamenduan,
eta ahalegin handia egiten ari dira sektore horretako enpleguari eusteko eta merkataritza
modernizatzeko.
Hala ere, Estatuko Gobernuak erreformak egin ditu merkataritza-politiketan, hartara
autonomia-estatutuak urratuz, baita Itun Konstituzionalean lortutako akordioak ere.
Ezkutuko erreforma horiek eremu material guztiei eragiten diete modu zeharka (ikerketa,
irakaskuntza, osasuna, eta abar), guztia birzentralizatzea dute helburu eta Estatuaren
eskumenen neurrigabeko erabilera dakarte. Haiek justifikatzeko egungo krisiari aurre egiteko
neurri ekonomikoak nahitaez hartu beharra da aitzakia. Merkataritzari dagokionez, Barne
Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauaren aplikazio sakonagoa hartzen dute aitzakia
gisa, eta haren xedapenen interpretazio partziala eginez autonomia-erkidegoei dagozkien
eskumenak zapaltzen dituzte.
Testuinguru horretan, Estatuko Gobernuak sustatu nahi duen merkataritza-ereduak formatuen
oreka hausten du, hiriko merkataritza apurtzen eta, ondorioz, herrien eta hirien egituraren
kohesioa artikulatzen duten elementu nagusietako bat lermatzen du; izan ere, egitura horren
oinarria enpresa txiki eta ertainak dira, adierazitako politiken ondorioz desagertzera egingo
dutenak.
3
Adierazitako guztiagatik, adierazpen hau sinatu dugunok, Kataluniako eta Euskadiko –
Estatuko BPGaren % 25,1, sektoreko enpresen % 21,8, enpleguaren % 19,4 eta
establezimenduen % 21,8 biltzen dituztenak– autonomia-erkidegoetan eskumena dugunok,
agerian jarri behar dugu dagoeneko onartu diren edo Estatuko Gobernuak laster onartuko
dituen xedapen multzoak merkataritza-eredu horri eginiko eraso bikoitza:
a) Enplegua sortu eta ekonomiari eragiten dion hiriko merkataritza-ereduaren suntsipen
ezinbestekoa ekarriko duen merkataritza-eredu baten ezarpena, berekin herrien eta
hirien desertizazioa ekarriko duena.
b) Autonomia-erkidegoen eskumenen urraketa eta konstituzioaren aurkako legeen
inposaketa, hiriko merkataritza-eredua babesten duten autonomia-erkidegoetako
gobernuek arlo horretan beren politikak gauza ditzaten eragotzita.
2. Estatuko Gobernuak sustaturiko araudiaren eragin eta ondorio negatiboak
Gobernu zentralak ezarri dituen merkataritzako legeek, eta ezartzea aurreikusita dituenek,
gainditu egiten dituzte Espainiako Konstituzioak hari emandako eskumenak, eta dagokien
oinarrizko izaeratik harago doaz. Horren erakusgarri da Auzitegi Konstituzionalak
tramitatzeko onartu dituela autonomia-erkidegoek jarritako konstituzio-kontrakotasun
errekurtsoak.
Merkataritzan eragin berezia duten neurri sorta horien barruan daude jarraian aipatuko ditugun
hauek:
4
a) 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna
bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.
Zeharkako izaera duen xedapen horrek, besteak beste, merkataritza-erregulazioaren hainbat
alderdiri eragiten die:
Merkataritza-ordutegiei dagokienez: areagotu egiten du eguneko orduen eta merkataritzako
saltokiak irekita egongo diren jaiegunen kopurua; 300 m2-tik beherako salmenta-azalera duten
establezimenduak merkataritza-ordutegien erregulaziotik at geratzea ahalbidetzen du; zenbait
autonomia-erkidego behartu egiten ditu arautu gabeko ordutegi-eremuak ezartzera, arrazoi
turistikoak direla-eta, eta orain arte merkataritza-ordutegiak arautzeko autonomia-erkidegoei
beren eskumenen barruan onarturiko ahalmenak murrizten ditu, horrekin formatu desberdinen
eta lehiakideen arteko oreka hautsita, eta are gehiago, orain arte ez da hobekuntzarik egiaztatu
enplegu-sorrerari dagokionez, eta, aldiz, kalte handia egin zaie eraginpeko langileen eta
autonomoen laneko bizitza eta familiakoa uztartzeko ahaleginei.
Salmenta-modalitateei dagokienez: ezabatu egin ditu merkealdiak eta hutsaldu
«beherapenak», «sustapenak» eta «eskaintzak» kontzeptuak, horrek kontsumitzailearentzako
informazioari dakarkion kaltearekin, eta gardentasunari eta lehiakortasun zintzoari eragiten
dion atzerakadarekin.
b) 12/2013 Legea, abuztuaren 2koa, elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko
neurriei buruzkoa.
5
Lege horrek elikadura-katearen erregulazioari eragiten dio; alde batetik, nekazaritzari,
abeltzaintzari eta arrantzari dagokien eremu materialari eragiten dio, eta, bestetik, elikadura-
produktuen merkataritza-kontratuei. Eremu material horiek aplikatuta kontrol, ikuskaritza,
salaketa eta bestelako funtzio exekutiboen gainean autonomia-erkidegoek zituzten ahalmenak
kentzen zaizkie, sortu berri den Elikadura Ikuskaritza eta Kontrolerako Agentziaren alde, eta
hori bereziki kezkagarria da hornitzaileei ordaintzeko epeei buruz autonomia-erkidegoek
zituzten eskumen exekutiboei dagokienez, edukirik gabe geratzen baitira, txikizkako
merkataritza antolatzeko indarreko legeak aurreikusitakoa kontraesanez.
c) Espainiako txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna babesteko 2013ko Plan Integrala
eta Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberei buruzko oinarrizko Legearen
aurreproiektua.
Lehiakortasuna babesteko Plan Integrala politika publikoak planifikatzeko eta antolatzeko
tresna bat da, eta Estatuak zuzenean ezarri nahi du, Merkataritza, Industria eta Itsasketa
Ganbera Ofizialen bitartez, autonomia-erkidegoei bakarrik dagozkien eskumen-eremuak
errespetatu gabe, esaterako, barne-merkataritza, horrekin guztiarekin bere politikak garatu
ahal izateko babestuko dituen eskumen-titulurik gabe.
Ildo horretatik, Ganberen oinarrizko legearen aurreproiektuak egitura hierarkizatu berria eman
nahi die Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberen arteko harremanei, eta hala,
Espainiako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizial deituriko erakundearen pean
geratuko lirateke, eta Estatuaren administrazio periferikoaren zati bihurtuko lirateke; horretaz
gain, laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzeko eskumenak izango lituzkete, autonomia-
erkidegoen eskumenen barruan gauza daitezkeen arlo horretako berezko politikak gorabehera.
6
Autonomia-erkidegoetako Estatuaren antolamenduak eta arlo bakoitzaren gaineko eskumenen
banaketak erabat eragiten die diru-laguntzen, laguntzen eta pizgarrien politikei, edo bestelako
jardunei, zeinak, interes orokorraren babesa izanagatik, dagokien eskumen-tituluetan zedarritu
behar baitiren; hortaz, ezin da Konstituzioak eskumenen titular gisa aurreikusitakoak ez diren
beste kanalik erabili, ezta betebehar hori amarruen bidez saihestu ere, esaterako zenbait
korporazioren egitura aldatuta eta haiei Estatuko politiken funtzio exekutiboak emanda, lege
arrunt baten bitartez eta ezarritako konstituzio-ordenaren aurka.
d) Lege aurreproiektua, merkataritza eta sektore jakin batzuk liberalizatzeko presazko
neurriei buruzko eta haren zehapen-araubide espezifikoa ezartzen duen abenduaren
26ko 12/2012 Legea aldatzen duena
12/2012 Legea aldatzen duen lege-aurreproiektuaren III. titulu berrian aurreikusitako zehapen-
araubideak erdietsi nahi duen xehetasun eta zehaztasun mailak eragotzi egingo die autonomia-
erkidegoei barne-merkataritzaren arloan dituzten eskumenak baliatzea, baita beren zehapen-
araubidea garatzea ere; hala, autonomia-erkidegoak zehapen-ahalmenaren betearazle baino
ezingo dira izan, berez zehapen-ahalmena baliatzeko, definitzeko eta betearazteko eskumena
izan beharko luketen arren, eta, hori guztia, Estatuak barne-merkataritzaren arloan berezko
eskumen-titulurik eduki gabe.
e) Merkatuaren batasuna bermatzeko lege-proiektua
Lege-proiektu horren helburua egitura berri bat sortzea da jarduera ekonomikoaren gaineko
7
araudiaren kontrola biltzeko, Estatuan lehendik zeuden organoen eta berri batzuen bitartez;
horretarako aitzakia Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarautik eratorritako zenbait
kontzepturen ustezko aplikazioa da, baina egiaz, kontzeptu horiek ez datoz bat adierazitako
erkidegoko arauan ezarritakoarekin, ezta Europako Justizia Auzitegiak ezarritako
printzipioekin ere, eta eragin birzentralizatzaile garbiak dituzte.
Lege-proiektu hori indarrean jartzeak eragin kaltegarri asko izango ditu merkataritza-
antolamenduari dagokionez:
- «Jatorrizko agintaritza» eta «jomugako agintaritza» kontzeptu juridikoetan
oinarrituta ezarri nahi den beherako berdintzearen eragin negatiboak erraztu
egingo du enpresak autonomia-erkidego permisiboenetan ezartzea, hala
eskumen desarautzaile kaltegarriak sustatuta, zeinak «paradisu
administratiboak» ugaritzea ekarriko baituten, Barne Merkatuko Zerbitzuen
Gaineko Zuzentarauak berak «interes orokorreko premiazko arrazoi» deritzen
interes orokorren babesaren kaltetan, baita haren arabera jarduera ekonomikoak
errespetatu beharreko mugen (ingurumena eta jasangarritasuna, osasuna,
segurtasuna, hirigintza-garapen orekatua...) kaltetan ere.
- Desitxuratu egingo du konstituzio-bloketik eratorritako eskumenen banaketa-
egitura; izan ere, merkataritza arloan autonomia-erkidego bakoitzak dituen
eskumen esklusiboak ere Estatuko organoek eta gainerako autonomia-
erkidegoetako ordezkariek osaturiko multzo baten aurretiazko ikuskaritzari
atxikiko baitzaizkio.
- Erregulazioak Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauak eta
8
Europako Justizia Auzitegiak onarturiko interes orokorreko premiazko
arrazoietan oinarritzeko aukerak murriztuko ditu.
- Tutoretzapean jarriko ditu autonomia-erkidegoetako eta tokiko
administrazioek, beren eskumenen barruan, gauza ditzaketen jardunak,
Estatuko Administrazioaren barruan lehendik zeuden edo sortu berri diren
organoen bitartez (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala –duela gutxi
sortua–, Merkatuaren Batasunerako Kontseilua, Sektoreko Konferentziak eta
Autonomia Gaietarako Ordezko Batzordea); horiei guztiei xedapenak,
egintzak, jardunak, jarduerarik eza edo egitate-bideak aldez aurretik edo
ondoren gainbegiratzeko eskumena emango zaie.
- Autonomia-erkidegoen eremutik aterako du eragile ekonomikoek merkatuaren
batasunaren balizko kalteagatik ezarritako erreklamazioak eta errekurtsoak
ebazteko ahalmena.
- Auzi-errekurtsoaren prejudizialitatea eta izaera alternatiboa ezarriko du eta
horri esker Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (...................)
planteatu ahalko du, eragile ekonomiko partikularraren ordezkari gisa jardunaz,
inolako kosturik gabe, eta eragile ekonomiko berak bere izenean jar
dezakeenari (.....) kalterik eragin gabe.
- Konstituzioan aurreikusita ez dauden autonomia-erkidegoen xedapenen eta
egintzen gaineko kontrol hierarkikoa baliatzeko ahalmena emango dio
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, Espainiako Konstituzioaren 9.1
artikuluaren arabera botere publikoen egintza eta arau guztien
Comentario [M1]: Zerbait falta da hemen, baita beherago ere "errekurtsoa jartzea"???? ez dakit.
9
konstituzionaltasun presuntzioaren aurka joanik, Gobernuko presidenteari
dagozkion eskumenez baliatuz; esaterako, aurkaratutako araudi autonomikoen
etete automatikoa.
Horregatik guztiagatik,
Hondako hau adierazten dugu
1. Merkataritza-banaketan parte hartzen duten eragile guztien artean adosturiko merkataritza-
ereduaren alde gaudela, eredu hori formatuen orekan eta hiriko integrazioan oinarritzen baita,
eta oinarrizkoa baita merkataritza-jardueraren, zerbitzuen eta leku jakin batzuetan historikoki
eta modu espontaneoan osatzen joan den lurzoruaren bizitegi-erabileraren elkarbizitzarako;
izan ere, gaur egun hori da biztanleentzat aukerarik onena, hiri-kudeaketa jasangarriko
irizpideak baliatzeko aukera ematen baitu, lurzorua modurik egokienean erabili beharreko
baliabide mugatutzat hartuta, baliabideak aurrezteko eta ingurumenaren gaineko eragin
kaltegarriak saihesteko. Hirien eta herrien trinkotasun-printzipioa da, hain zuzen, Europan
lurralde-estrategia gisa babesturiko eta harturiko irizpidea, garapen orekatu eta jasangarria
izateko, lur-hedapen bereizi gabeak saihestuta.
2. Barne-merkataritzaren antolamendua erabakigarria dela estrategia horren helburuak
lortzeko, kontsumoa egituratzeaz gain, historikoki enplegua eta aberastasuna sortzeko iturri
nagusia izan baita.
3. Estatuko Gobernuak ekonomia-arloko bere eskumenen barruan har ditzakeen neurriak –
Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauan bildutako printzipioen aplikazioa barne–
ezin direla erabili Estatuko administrazio desberdinen eskumenen arteko oreka
birtzentzalizatzea helburu duten aldaketak zeharka sartzeko, Merkatuko Zerbitzuen Gaineko
10
Zuzentarauak berak ezartzen duenaren aurka. 60.
Azken hilabeteetan Estatuak merkataritzaren eta merkataritza-jardueraren antolamenduaren
arloan atera dituen arauek eragin nabarmen bikoitza izan dutela: alde batetik, arlo horretan
autonomia-erkidegoek dituzten zenbait eskumen esklusibo urratzen dituzte, arau horiek
lantzeko Estatuaren eskumenen mugak gaindituta, eta, bestetik, arauen bateratzea bultzatzen
dute, merkataritza-jarduerari loturiko errealitate sozioekonomiko desberdinei ezikusi eginez,
eta horrek guztiak ez du inolako justifikaziorik Estatu konposatu eta deszentralizatu baten
testuinguruan.
4. Estatua etengabe ari dela arau ugari sortzen, gehienak oinarrizko arauak, ikuspegi erabat
zentralistatik, autonomia-erkidegoen rola aintzat hartu gabe, eta, proposaturiko
erregelamenduek eta plangintza ekonomikoko tresnek Estatu unitario batera garamatzatela.
5. Gobernuak garaturiko politika ekonomikoa autonomia-erkidegoetako gobernu-
ordezkariekin adostu behar dela, eta, hala badagokio, tokiko administrazioetako
ordezkariekin, bakoitzari dagozkion eskumen-eremuak errespetatuta eta jarduera politiko-
ekonomikoaren judizializazioa saihestuta.
Merkataritza arloko Estatuko xedapenak lantzeko prozesuetan eta plangintza-instrumentuetan
autonomia-erkidegoetako organo eskudunen parte-hartzea aurretiazko zirriborroen testuei
buruz oharrak eta alegazioak bidaltzera mugatzen dela, eta hori administrazio-prozedurak
berezko duen interesdunaren entzunaldi-izapidea baino ez dela, autonomia-erkidegoek arlo
horretako xedapen orokorrak lantzeko prozesuan egiaz parte-hartzeko eta erabakitzeko
mekanismoa izan beharrean; hori dela-eta, zera eskatzen dugu:
11
6. Tramite-prozesuan diren adierazitako lege-proiektuak eta -aurreproiektuak baztertzea edo
berriz aztertzea eta, nolanahi ere, haien lanketa akordio-bideetara bideratzea, Estatuari,
autonomia-erkidegoei eta tokiko organoei dagozkien eskumenei jarraiki.
7. Onarturiko legeen artikuluak aldatzea, adierazpen honetan aipaturiko distortsioak
saihesteko.